2011_noticia_entrevista_jothi

1
Indiako herritarren artean, santalak baztertzen dira gehien. Hori aldatzeko, heziketa eta emakumeen garapena ari da sustatzen Udayani elkartea. Ainhoa Oiartzabal C alcuta Ondoan GGKE- ak gonbidatuta izan da asteon Euskal He- rrian Irudhara Jothi Antony, Udayani GG- KEko zuzendaria. Lehendabizi- koz. Dena dela, ez zaio arrotza: «Ignazio Loiolakoak sortutako Jesusen Konpainiako kide bai- naiz. Eta, batez ere, Pedro Arrupe jesulagun bilbotarrak hasitako bidearen jarraitzaile». Horrega- tik, txiroenei eta behar handiene- an daudenei laguntzen jarduten du Indian, batik bat, santal indi- genen komunitateari. Eta aska- penaren teologiaren mezua za- baltzen. Eskerrak ematera etorri dela adierazi dio Igandea-ri, azken 40 urteetan Indiako ekialdean, Men- debaldeko Bengalan, haurren he- ziketarako eta emakumeen gara- penerako hainbat ekimen mar- txan jarri dituen ekintzaileak —jesulagunek 150 urtetik gora daramate Indian lanean—. Izan ere, proiektu horietako asko au- rrera eramateko Calcuta Ondoan Donostiako GGKEak bideratzen duen laguntza ekonomikoa dau- kate. Eta, horrenbestez, hainbat euskal herritar eta udalerriren bultzada. Besteak beste, informatika ira- kasteko gela eta baliabideak atondu dituzte bi elkarteek elkar- lanean Kalna herrian, «bai nes- kentzat, bai mutilentzat». Hori bai, guztiak ere santal indigenak: «Komunitate hau dago Indian okerren; bazterketa jasaten dute, eta txiroenak dira». Mendebalde- ko Bengalan bizi diren santalek ez dute lurrik euren jabegoan. In- dia ipar-erdialdeko lurraldeetatik etorritako etorkinak baitira. «Hango lurra oso lehorra delako etorri dira Mendebaldeko Benga- lara, baina behin hemen direla ez dute lurrik, eta, beraz, lan preka- rioak eta aldi batekoak egitera be- harturik daude». Gizonezkoak joan ohi dira lanera, eta emaku- mezkoak familia eta haurrak zaintzen gelditzen dira. Beren tribu jatorria dela-eta, santalak behe kastakotzat jotzen dira Indian. Eta kontutan hartuta zenbait nekazaritza eremutan bi- zilagunen %18 santal indigenak direla, bazterkeria egoera erreali- tate gordina da bertan. Gainera, bazterketa areagotu egiten da santalen %60 alfabetatu gabeak direlako eta alkoholismoarekin arazo handia dutelako, batik bat, gizonezkoek. Hizkuntza eta hezkuntza Santal indigenak, haur direla, es- kolatu ohi dituzte ikastetxe publi- koetan. Baina askok eta askok be- rehala uzten dituzte ikasketak: «Ez baitute bengalera ulertzen. Eurek santalera hitz egiten dute soilik». Horregatik, eskolaz kan- poko ikastaroak antolatzen ditu Udayani elkarteak hainbat herri- tan. Eta, horretarako, dauden ba- liabideak eta azpiegiturak erabil- tzen dituzte: «Gu komunitatea eraikitzearen aldekoak baikara gehiago, ez eraikinak eraikitzea- ren zale». Horregatik, irakasleen trebakuntzan jartzen dute inda- rra. «Santalen komunitateko gaz- teak trebatu egiten ditugu, haiek beren komunitateko haurrei san- talera erabilita irakats diezaieten bengalera». Horrekin, haurrek ikasten jarrai dezaten lortu nahi dute. Jothiren esanetan, haurrek askoz ere gehiago ikasten dute es- kolatik kanpo eurek bultzaturiko ikastaroetan, eskolan bertan bai- no. Udayani elkartearen arabera, heziketa da pobrezia eta bazterke- ria egoera aldatzeko giltzarria: «Arrazoi askoren ondorioz dago pobrezia eta bazterkeria; arrazoi ekonomikoak, politikoak, kultu- ralak... Baina horiei buruz haus- nartzeko, pentsatzen jarri behar da aurrena. Eta pentsatzen jar- tzeko, baliabideak behar dira». Hau da, heziketa. Hausnarketa horiek, ordea, ez dira airean gelditzen; protesta ekintza mordoa antolatzen ditu Udayanik santalen eskubideen alde, eta, askotan, Indiako Gober- nuaren kontra. Izan ere, ustelke- ria handia da Indiako erakunde ofizialetan, eta legeek hainbat es- kubide aitortu arren herritar guz- tiei, nekeza izan ohi da horiek errespeta daitezen lortzea. Jothik oso argi du eskubideak badagoz- kiela eta bete ezean borrokatu egin behar dutela, «hori da Jesus eta jesulagunon bidea». Jarrera hori dela-eta, atentzioa eman izan dio eliza katolikoaren gotzainak, «baina nik ez entzunarena egiten dut», dio, harro. Emakumeen garapena Behar handienean daudenei la- guntzea izanik euren lan ildoa, santal komunitatean bereziki haurrak eta emakumeak dira Udayanikoen helburu. Eta ema- kumeei dagokienez, haien gara- pen pertsonala bultzatzen dute. Betiere, komunitatean. Horregatik antolatu ohi dituz- te hainbat bilera emakumeak be- raien artean bil daitezen eta egu- neroko bizimoduan izan ohi di- tuzten arazoei buruz hitz egin de- zaten. «Eta, horrela, besteak bes- te, beren haurrek ikasten jarrai dezaten dirua aurreztu behar du- tela ondorioztatzen dute». Izan ere, etorkizunarekiko ardurarik gabe bizi ohi dira santalak, egune- ko beharrei egunean bertan eran- tzuten diete. Hein handi batean, aldi baterako lanetara kondena- turik egonik, zaila baita geroa pla- nifikatzen hastea, baina era bere- an euren kulturaren ezaugarria dela dio Jothik. Udayanikoek dirua aurrezten irakasten diete emakumeei, eta eurak izatea euren baliabideen kontrolaren jabe. Hala, 82 emaku- me elkarte jarri dituzte martxan, eta 800dik gora emakumek parte hartzen dute. Santal indigenen alboan Errenterian (Gipuzkoa) eta Donostian hitzaldi bana eman du asteon Irudhara Jothi Antonyk. A. CANELLADA / ARP Umekiaren sexuaren araberako aborturik ez santalen komunitatean D Indiako emakumeen bazterkeria haurra jaio aurretik hasi ohi da; umekiaren sexua emea bada, emakume askok eta askok abortatu egiten dute. Alabarik ez izatearren. Ondo- rioz, eta munduan ohikoa denaren kontrara, Indian askoz ere mutil gehiago jaio ohi da. Santalen komunitatean, ordea, ez da sexuaren araberako abortu selektiborik egiten. «Beste haur bat ez edukitzearren igual bai, baina sexua ez da izaten abortua egi- teko arrazoia», zehaztu du Jothik. Halaber, alaba ezkontzeaga- tik familiak eman beharreko dotea askoz ere txikiagoa dela dio. «Finean, oso txiroak baitira». India 13 2011ko urriaren 9a Igandea Pobreziaz hausnartzeko, pentsatzen jarri behar da aurrena, eta, horretarako, baliabideak behar dira» IRUDHARA JOTHI ANTONY Udayani GGKEko zuzendaria eta jesulaguna ‘‘ Elikadura eskubidearen alde, santal emakumeen protesta bat. UDAYANI

description

2011_noticia_entrevista_jothi

Transcript of 2011_noticia_entrevista_jothi

Indiako herritarren artean, santalakbaztertzen dira gehien. Hori aldatzeko,heziketa eta emakumeen garapena ari da sustatzen Udayani elkartea.

Ainhoa Oiartzabal

Calcuta Ondoan GGKE-ak gonbidatuta izanda asteon Euskal He-rrian Irudhara JothiAntony, Udayani GG-

KEko zuzendaria. Lehendabizi-koz. Dena dela, ez zaio arrotza:«Ignazio Loiolakoak sortutakoJesusen Konpainiako kide bai-naiz. Eta, batez ere, Pedro Arrupejesulagun bilbotarrak hasitakobidearen jarraitzaile». Horrega-tik, txiroenei eta behar handiene-an daudenei laguntzen jardutendu Indian, batik bat, santal indi-genen komunitateari. Eta aska-penaren teologiaren mezua za-baltzen.

Eskerrak ematera etorri delaadierazi dio Igandea-ri, azken 40urteetan Indiako ekialdean, Men-debaldeko Bengalan, haurren he-ziketarako eta emakumeen gara-penerako hainbat ekimen mar-txan jarri dituen ekintzaileak—jesulagunek 150 urtetik goradaramate Indian lanean—. Izanere, proiektu horietako asko au-rrera eramateko Calcuta OndoanDonostiako GGKEak bideratzenduen laguntza ekonomikoa dau-kate. Eta, horrenbestez, hainbateuskal herritar eta udalerrirenbultzada.

Besteak beste, informatika ira-kasteko gela eta baliabideakatondu dituzte bi elkarteek elkar-lanean Kalna herrian, «bai nes-kentzat, bai mutilentzat». Horibai, guztiak ere santal indigenak:«Komunitate hau dago Indianokerren; bazterketa jasaten dute,eta txiroenak dira». Mendebalde-ko Bengalan bizi diren santalek

ez dute lurrik euren jabegoan. In-dia ipar-erdialdeko lurraldeetatiketorritako etorkinak baitira.«Hango lurra oso lehorra delakoetorri dira Mendebaldeko Benga-lara, baina behin hemen direla ezdute lurrik, eta, beraz, lan preka-rioak eta aldi batekoak egitera be-harturik daude». Gizonezkoakjoan ohi dira lanera, eta emaku-mezkoak familia eta haurrakzaintzen gelditzen dira.

Beren tribu jatorria dela-eta,santalak behe kastakotzat jotzen

dira Indian. Eta kontutan hartutazenbait nekazaritza eremutan bi-zilagunen %18 santal indigenakdirela, bazterkeria egoera erreali-tate gordina da bertan. Gainera,bazterketa areagotu egiten dasantalen %60 alfabetatu gabeakdirelako eta alkoholismoarekinarazo handia dutelako, batik bat,gizonezkoek.

Hizkuntza eta hezkuntza Santal indigenak, haur direla, es-kolatu ohi dituzte ikastetxe publi-koetan. Baina askok eta askok be-rehala uzten dituzte ikasketak:«Ez baitute bengalera ulertzen.Eurek santalera hitz egiten dutesoilik». Horregatik, eskolaz kan-poko ikastaroak antolatzen dituUdayani elkarteak hainbat herri-

tan. Eta, horretarako, dauden ba-liabideak eta azpiegiturak erabil-tzen dituzte: «Gu komunitateaeraikitzearen aldekoak baikaragehiago, ez eraikinak eraikitzea-ren zale». Horregatik, irakasleentrebakuntzan jartzen dute inda-rra. «Santalen komunitateko gaz-teak trebatu egiten ditugu, haiekberen komunitateko haurrei san-talera erabilita irakats diezaietenbengalera». Horrekin, haurrekikasten jarrai dezaten lortu nahidute. Jothiren esanetan, haurrekaskoz ere gehiago ikasten dute es-kolatik kanpo eurek bultzaturikoikastaroetan, eskolan bertan bai-no.

Udayani elkartearen arabera,heziketa da pobrezia eta bazterke-ria egoera aldatzeko giltzarria:«Arrazoi askoren ondorioz dagopobrezia eta bazterkeria; arrazoiekonomikoak, politikoak, kultu-ralak... Baina horiei buruz haus-nartzeko, pentsatzen jarri beharda aurrena. Eta pentsatzen jar-tzeko, baliabideak behar dira».Hau da, heziketa.

Hausnarketa horiek, ordea, ezdira airean gelditzen; protestaekintza mordoa antolatzen dituUdayanik santalen eskubideenalde, eta, askotan, Indiako Gober-nuaren kontra. Izan ere, ustelke-ria handia da Indiako erakundeofizialetan, eta legeek hainbat es-kubide aitortu arren herritar guz-tiei, nekeza izan ohi da horiek

errespeta daitezen lortzea. Jothikoso argi du eskubideak badagoz-kiela eta bete ezean borrokatuegin behar dutela, «hori da Jesuseta jesulagunon bidea». Jarrerahori dela-eta, atentzioa eman izandio eliza katolikoaren gotzainak,«baina nik ez entzunarena egitendut», dio, harro.

Emakumeen garapenaBehar handienean daudenei la-guntzea izanik euren lan ildoa,santal komunitatean berezikihaurrak eta emakumeak diraUdayanikoen helburu. Eta ema-kumeei dagokienez, haien gara-pen pertsonala bultzatzen dute.Betiere, komunitatean.

Horregatik antolatu ohi dituz-te hainbat bilera emakumeak be-raien artean bil daitezen eta egu-

neroko bizimoduan izan ohi di-tuzten arazoei buruz hitz egin de-zaten. «Eta, horrela, besteak bes-te, beren haurrek ikasten jarraidezaten dirua aurreztu behar du-tela ondorioztatzen dute». Izanere, etorkizunarekiko ardurarikgabe bizi ohi dira santalak, egune-ko beharrei egunean bertan eran-tzuten diete. Hein handi batean,aldi baterako lanetara kondena-turik egonik, zaila baita geroa pla-nifikatzen hastea, baina era bere-an euren kulturaren ezaugarriadela dio Jothik.

Udayanikoek dirua aurreztenirakasten diete emakumeei, etaeurak izatea euren baliabideenkontrolaren jabe. Hala, 82 emaku-me elkarte jarri dituzte martxan,eta 800dik gora emakumek partehartzen dute.

Santal indigenen alboan

Errenterian (Gipuzkoa) eta Donostian hitzaldi bana eman du asteon Irudhara Jothi Antonyk. A. CANELLADA / ARP

Umekiaren sexuaren araberakoaborturik ez santalen komunitatean

DIndiako emakumeen bazterkeria haurra jaio aurretik hasiohi da; umekiaren sexua emea bada, emakume askok

eta askok abortatu egiten dute. Alabarik ez izatearren. Ondo-rioz, eta munduan ohikoa denaren kontrara, Indian askoz eremutil gehiago jaio ohi da. Santalen komunitatean, ordea, ez dasexuaren araberako abortu selektiborik egiten. «Beste haur batez edukitzearren igual bai, baina sexua ez da izaten abortua egi-teko arrazoia», zehaztu du Jothik. Halaber, alaba ezkontzeaga-tik familiak eman beharreko dotea askoz ere txikiagoa dela dio.«Finean, oso txiroak baitira».

India 13 2011ko urriaren 9a • Igandea

Pobreziaz hausnartzeko,pentsatzen jarri behar daaurrena, eta, horretarako,baliabideak behar dira»IRUDHARA JOTHI ANTONYUdayani GGKEko zuzendaria eta jesulaguna

‘‘

Elikadura eskubidearen alde,santal emakumeen protesta bat. UDAYANI