2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa fileAPPCC sistema (jatetxeetako arriskuen...

12
2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

Transcript of 2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa fileAPPCC sistema (jatetxeetako arriskuen...

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

AURKEZPENA

Oibarko aterpetxeak ikasleentzako ibilaldi-programa bat antolatu du, talde bakoitzaren adinari

eta beharrei egokitua. Herri horretan (Oibarren) egingo dira ibilaldiak, xede honekin:

naturarekin, gizartearekin eta kulturarekin zuzeneko harremana izatea ikasleek, eta ikasgelatik

kanpoko bizikidetza sustatzea.

Iraupenari dagokionez, gau bateko eta bi gaueko programak daude: gau batekoek bi jarduera-

egun dituzte; bi gauekoek, hiru jarduera-egun.

Programaren helburuak, berriz, hauek dira:

• Elkartasun-, adiskidetasun- eta lankidetza-sentimenduak bultzatzea ikasleen artean.

• Gizakiak bere ingurunea hobetzeko eta eraldatzeko egin duen ahalegina balioesten

ikastea.

• Helburuak (pertsonalak zein kolektiboak) lortzeko lanak eta aurreikuspenak duten

garrantziaz ohartaraztea.

• Bisitatzen dituzten lekuen balio eta esanahi historikoa eta kulturala ezagutzea.

• Ingurune naturalaren ezagutza baliabide didaktikotzat erabiltzea, jasangarritasunaren

aldeko eragile eta sustatzaile modura.

• Bizi garen ingurua bertatik bertara ezagutzea.

• Naturaz gozatzea, era didaktiko eta atseginean.

• Energia ekoizteko moduek Lurrean zer eragin duten erakustea gazteei, eta energia-

kontsumoa murrizteko premiaz kontzientzia.

Programa hauen helburu nagusia da ingurune naturala eta kulturala estimatzen eta zaintzen

erakustea ikasleei, eta haien arteko lankidetza eta bizikidetza sustatzea.

Ikastetxetik kanpo ikaskideekin bizitzea eta zenbait jarduera egitea onuragarri zaie ikasleei:

jakin-mina sustatzen du, eta ekintzetan parte hartzera bultzatzen ditu. Izan ere, jarduera horiei

esker, bizipen berriak izateaz gain, abenturan murgiltzen dira, eta beren gaitasunak areagotu

egiten dituzte, desafiotzat hartzen baitituzte eginkizunak.

Hezkuntza osoa, berezia eskaintzeko aukera ematen du natura-inguruneak; zaila da, beraz,

beste inguru edo testuinguru batzuetan (“artifizialagoak”) gauza bera egitea.

Hona hemen, bada, programak, haiek egiteko lekuak eta jarduera bakoitzaren deskribapena.

HIRU HIZKUNTZATAN EGIN DAITEZKE PROGRAMAK:

GAZTELANIAZ, EUSKARAZ ETA INGELESEZ

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

ATERPETXEA

Lehen mailako turismo-aterpetxea da Oibarrekoa, eta Erdi Aroko herri horretako gune

historikoan dago.

Harrizko eraikina da, duela gutxi guztiz eraberritua, eta 52 lagunentzako lekua du, 7 gelatan.

Bainugelak, ohatzeak eta armairuak dituzte gela guztiek, eta minusbaliatuentzat egokituta

daude.

Igogailua, erabilera anitzeko aretoa, bi jangela, terraza-patioa, otordu-zerbitzua, zoru

erradiatzailea eta eguzki-plakak ere baditu aterpetxeak.

Ongi prestatutako jendea arduratzen da aterpetxearen kudeaketaz, kalitate-irizpideen arabera

betiere. APPCC sistema (jatetxeetako arriskuen azterketa eta gune kritikoen kontrola) ezarri

dugu, jakien prestakuntza egokia bermatzeko. Aterpean bertan prestatzen ditugu otorduak,

produktu fresko eta kalitatekoekin betiere.

HEMEN GAUDE

Oibar herrian (Aibar, gaztelaniaz) dago La Bizkaia aterpetxea, Nafarroako erdialdean, ekialdera,

Pirinioetako mendi-paisaiek eta Ebro ibaiaren erriberako ordokiek bat egiten duten horretan,

“mendi behean” alegia. Mahastiak, lehorreko laborantza-lurrak eta olibondoak dira nagusi

hango paisaian, eta Erdi Aroko ondare historiko-artistikoa izugarria da.

Kokapen geografiko horri esker, klima aparta du eskualdeak, eta aisialdi- zein turismo-

jardueretarako nahi adina aukera.

Hogei kilometroko inguruan, turismo-baliabide ugari aurkituko du bisitariak (Xabierko gaztelua,

Leireko monasterioa, Zangoza, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Esako urtegia…).

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

GAU BATEKO PROGRAMAK

1. PROGRAMA : NIRE LEHEN IBILALDIA

Norentzat: Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (7 - 12 urtekoak).

Iraupena: Bi egun, gau bat (programaren hasiera: 10:00 h; amaiera, 13:00 h).

Jarduerak:

- Ginkana ekologikoa, Joseneako Bordablanca etxaldean (Irunberri).

- Ibilaldi laburra eta zuhaitz-zirkuitua Artamendia Abentura Parkean (Oibar).

- Bisitaldia Oibarko Energia Berriztagarrien Gelara, eta Haize Mahuka tailerra.

Ostatua: Mantenu oso bat (1. eguneko bazkaria eta afaria, eta 2. eguneko gosaria).

Prezioa:

44 €/ikasle, BEZa barne.

*Irakasleek, doan.

*Autobusa ez da sartzen prezioan, eta ikastetxeak arduratu behar du hura kontratatzeaz.

2. PROGRAMA

Norentzat: Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (7 - 12 urtekoak).

Iraupena: Bi egun, gau bat (programaren hasiera: 10:00 h; amaiera, 16:00 h).

Jarduerak:

- Hipika-hastapeneko tailerra, Arbaiungo hipikan (Usun).

- Ginkana ekologikoa, Joseneako Bordablanca etxaldean (Irunberri).

- Ibilaldi laburra eta zuhaitz-zirkuitua Artamendia Abentura Parkean (Oibar).

Ostatua: Mantenu oso bat (1. eguneko afaria, eta 2. eguneko gosaria eta bazkaria). Lehen eguneko bazkaria (piknika)

norberak ekarri behar du etxetik.

Prezioa: 52 €/ikasle, BEZa barne.

*Irakasleek, doan.

*Autobusa ez da sartzen prezioan, eta ikastetxeak arduratu behar du hura kontratatzeaz.

3. PROGRAMA

Norentzat: Adin-tarte bakoitzera egokituta daude jarduerak (ziklo guztietarako aproposak).

Iraupena: Bi egun, gau bat

Jarduerak:

1. egunean

09:30 h Aterpera iritsi eta gauzak utzi

10:00 h Ibilbidea (naturaren interpretazioa)

13:00 h Piknik-bazkaria (etxetik ekarritako jana); denbora librea

15:00 h A taldea: Abentura Parkea – Naturaren ariketa praktikoa

17:00 h B taldea: Naturaren ariketa praktikoa – Abentura Parkea

19:00 h Interpretazio-ibilbidetik itzuli; denbora librea

20:30 h Afaria, aterpetxean

22:00 h Izarren behaketa

23:00 h Lotara

2. egunean

09:00 h Gosaria, aterpetxean

10:00 h Erdi Aroko ginkana (-12 urte) ; orientazioa (+12 urte)

13:30 h Bazkaria, aterpetxean

15:00 h Itzuli

Ostatua: Mantenu oso bat

Prezioa:

48 €/ikasle, BEZa barne.

*Irakasleek, doan.

*Autobusa ez da sartzen prezioan, eta ikastetxeak arduratu behar du hura kontratatzeaz. Ikasleak

ikastetxetik Oibarrera (eta alderantziz) joateko, bakarrik.

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

4. PROGRAMA

Norentzat: Adin-tarte bakoitzera egokituta daude jarduerak (ziklo guztietarako aproposak).

Iraupena: Bi egun, gau bat

Jarduerak:

1. egunean

09:30 h Aterpera iritsi eta gauzak utzi

10:00 h Ibilbidea (naturaren interpretazioa)

13:00 h Piknik-bazkaria (etxetik ekarritako jana); denbora librea

15:00 h A taldea: Abentura Parkea – Naturaren ariketa praktikoa

17:00 h B taldea: Naturaren ariketa praktikoa – Abentura Parkea

19:00 h Interpretazio-ibilbidetik itzuli; denbora librea

20:30 h Afaria, aterpetxean

22:00 h Izarren behaketa

23:00 h Lotara

2. egunean

09:00 h Gosaria, aterpetxean

09:30 h Irunberriko arroilara, autobusez

10:00 h Irunberriko arroila ezagutu

13:30 h Piknik-bazkaria (aterpetxean prestatua)

15:00 h Itzuli

Ostatua: Mantenu oso bat

Prezioa:

48 €/ikasle, BEZa barne.

*Irakasleek, doan.

*Autobusa ez da sartzen prezioan, eta ikastetxeak arduratu behar du hura kontratatzeaz. Oibarrera

etortzeko, lehenbiziko egunean; bigarrengoan, ikasleak Oibarren jasotzeko eta, handik, Irunberrira (lehenik)

eta (ondoren) ikastetxera eramateko.

5. PROGRAMA

Norentzat: Adin-tarte bakoitzera egokituta daude jarduerak (ziklo guztietarako aproposak).

Iraupena: Bi egun, gau bat.

Jarduerak:

1. egunean

09:30 h Arbaiungo zalditokira

10:00 h Hipikaren hastapena

13:00 h Piknik-bazkaria (etxetik ekarritako jana)

14:00 h Oibarrera, autobusez

14:15 h Aterpetxera iritsi eta gauzak utzi

14:30 h Ibilaldia Abentura Parkean barrena

16:00 h A taldea: Abentura Parkea – Naturaren ariketa praktikoa

18:00 h B taldea: Naturaren ariketa praktikoa – Abentura Parkea

20:00 h Itzulera

20:30 h Afaria, aterpetxean

22:00 h Izarren behaketa

23:00 h Lotara

2. egunean

09:00 h Gosaria, aterpetxean

10:00 h Erdi Aroko ginkana (-12 urte) ; orientazioa (+12 urte)

13:30 h Bazkaria, aterpetxean

15:00 h Itzuli

Ostatua: Mantenu oso bat

Prezioa:

56 €/ikasle, BEZa barne.

*Irakasleek, doan.

*Autobusa ez da sartzen prezioan, eta ikastetxeak arduratu behar du hura kontratatzeaz. Ikasleak

ikastetxetik Usunera, handik Oibarrera eta, itzulera-egunean, Oibarretik ikastetxera eramateko.

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

BI GAUEKO PROGRAMAK

6. PROGRAMA

Norentzat: Adin-tarte bakoitzera egokituta daude jarduerak (ziklo guztietarako aproposak).

Iraupena: Hiru egun, bi gau

Jarduerak:

1. egunean

09:30 h Aterpera iritsi eta gauzak utzi

10:00 h Ibilbidea (naturaren interpretazioa)

13:00 h Piknik-bazkaria (etxetik ekarritako jana); denbora librea

15:00 h A taldea: Abentura Parkea – Naturaren ariketa praktikoa

17:00 h B taldea: Naturaren ariketa praktikoa – Abentura Parkea

19:00 h Interpretazio-ibilbidetik itzuli; denbora librea

20:30 h Afaria, aterpetxean

22:00 h Izarren behaketa

23:00 h Lotara

2. egunean

09:00 h Gosaria, aterpetxean

10:00 h Ginkana, Erdi Arokoa edo gaikakoa (-12 urte) ; orientazioa (+12 urte)

13:30 h Bazkaria, aterpetxean

15:00 h Tailerra: Erdi Aroko lanbideak eta janzkiak (-12 urte) ; tailerra: (+12 urte)

19:00 h Denbora librea

20:30 h Afaria, aterpetxean

22:00 h “Gazteluaren konkista” (-12 urte), edo gaueko jolas-ibilbidea (+12 urte)

23:00 h Lotara

3. egunean

09:00 h Gosaria, aterpetxean

09:30 h Irunberriko arroilara, autobusez

10:00 h Irunberriko arroila ezagutu

13:30 h Piknik-bazkaria (aterpetxean prestatua)

15:00 h Itzuli

Ostatua: Bi mantenu osoak.

Prezioa:

85 €/ikasle, BEZa barne.

*Irakasleek, doan.

*Autobusa ez da sartzen prezioan, eta ikastetxeak arduratu behar du hura kontratatzeaz. Oibarrera

etortzeko, lehenbiziko egunean; bigarrengoan, ikasleak Oibarren jasotzeko eta, handik, Irunberrira (lehenik)

eta (ondoren) ikastetxera eramateko.

7. PROGRAMA

Norentzat: Adin-tarte bakoitzera egokituta daude jarduerak (ziklo guztietarako aproposak).

Iraupena: Hiru egun, bi gau

Jarduerak:

1. egunean

09:30 h Arbaiungo zalditokira

10:00 h Hipikaren hastapena

13:00 h Piknik-bazkaria (etxetik ekarritako jana)

15:00 h Irunberriko arroilara, autobusez

15:30 h Irunberriko arroila ezagutu

19:00 h Oibarrera, autobusez; aterpetxera iritsi eta gauzak utzi

19:30 h Denbora librea

20:30 h Afaria, aterpetxean

22:00 h Izarren behaketa

23:00 h Lotara

2. egunean

10:00 h Ibilbidea (naturaren interpretazioa)

13:00 h Piknik-bazkaria (etxetik ekarritako jana); denbora librea

15:00 h A taldea: Abentura Parkea – Naturaren ariketa praktikoa

17:00 h B taldea: Naturaren ariketa praktikoa – Abentura Parkea

19:00 h Interpretazio-ibilbidetik itzuli; denbora librea

20:30 h Afaria, aterpetxean

22:00 h “Gazteluaren konkista” (-12 urte), edo gaueko jolas-ibilbidea (+12 urte)

23:00 h Lotara

3. egunean

09:00 h Gosaria, aterpetxean

10:00 h Erdi Aroko ginkana (-12 urte) ; orientazioa (+12 urte)

13:30 h Bazkaria, aterpetxean

15:00 h Itzuli

Ostatua: Bi mantenu osoak.

Prezioa:

93 €/ikasle, BEZa barne. *Irakasleek, doan.

*Autobusa ez da sartzen prezioan, eta ikastetxeak arduratu behar du hura kontratatzeaz. Lehenbiziko

egunean, Usunera joateko, eta, handik, Irunberrira (lehenik) eta (ondoren) Oinbarrera. Azkeneko egunean,

Oibarretik ikastetxera.

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

JARDUEREN DESKRIBAPENA

ABENTURA-PARKEA (ZUHAITZAK): abentura-parkeak eskaintzen

duen kirol-jarduera ez da lehiakorra, naturarekiko harreman estuan egiten da,

eta arintasuna, oreka, psikomotrizitatea eta indarra sustatzen ditu. Guztiz

aproposa da haurrentzat eta nerabeentzat, ingurumenaren ezagutza eta

harekiko errespetua bultzatzen baititu; horrez gain, ezohiko jarduera da, oso

dibertigarria, eta primeran pasatzen dute eskola-umeek zuhaitz batetik bestera

igarotzeko jolasekin.

Bi zirkuitu ditugu (haurrentzakoa eta abentura-zirkuitua), eta biak daude edonork

(edozein duela ere sasoi fisikoa) egiteko moduan pentsatuta, proba guztiak

gainditzeko gaindituz eta segurtasun osoz, betiere. Gure monitore

espezializatuen laguntza izango dute, bestalde, eskola-umeek.

"Dibertigarria da. Jarduera ideala da, natura eta kirola uztartzen ditu eta”.

ARIKETA PRAKTIKOAK (TAILERRAK) ABENTURA-PARKEAN

ORIENTAZIO-ARIKETAK: ariketa praktiko honen helburua da mapa eta

iparrorratza erabiltzen ikastea, mendian gabiltzanean egoki orientatzeko.

GEOCATCHING-A: iparrorratza nola erabili behar den ikasten da, mailak, balizak

eta aztarnak dituen jolas baten bidez. Balizetako galderak eta jarduerak aldatu

egiten dira, urtaroaren arabera (udazkena eta udaberria), basoan ez baititugu

gauza berak aurkituko batean ala bestean.

PAISAIAREN INTERPRETAZIOA: paisaia bateko elementuak eta haiek

dakarkiguten informazioa bereizten ikastean datza jarduera hau, interpretazio-

jolasen bidez.

IBAIKO URAREN KALITATEAREN ARIKETA: ibaietako uraren kalitatea neurtzeko

jasotzen diren datuak ikusiko ditugu ariketa honetan, eta zer izaki bizidunek

(ornogabeak) adierazten diguten uraren kalitatea ona dela. Jolasen bidez

ezagutuko ditugu ibaietako izaki bizidunak (ornodunak).

ANIMALIA-AZTARNEN ARIKETA: basoko eta ibaiko animaliarik aktiboenen

aztarnak bereizten ikastea da ariketa honen helburua, eta aztarnen arrastoak

jasotzen eta prestatzen ikastea, gero etxera eramateko.

Udazkenean, lertxun hauskara, katagorria, erbinudea... ibiltzen dira baso

honetan.

Udaberrian, azkonarra, azeria, lepazuria...

HOSTO-KOADERNOAREN ARIKETA: helburua da basoko zuhaitz eta zuhaixken

hostoak bereiztea. Horretarako, eskulan bat prestatuko dugu.

Udazkenean, collage bat egingo dugu, hosto lehorrekin, koadernoan.

Udaberrian, hostoen siluetak egingo ditugu, hosto jaioberriekin.

*Koaderno txiki bat ekarri behar dute. Erabilia baldion bada ere balio du.

HEGAZTIENTZAKO JANLEKUAREN ARIKETA: hegaztientzako janleku bat egiten

ikastea da ariketa honen xedea. Hainbat euskarri jar daitezke basoan hegaztiak

erakartzeko. Ondoren, hegazti horiek bereizten ikasiko dugu.

KAMISETEN ARIKETA: zuhaitzen eta zuhaixken hostoak bereizten ikasteko,

kamiseta batean inprimatuko ditugu. Udazkenean, frutak ere erabil daitezke.

*Zuria izan behar du kamisetak.

SENTSIBILIZAZIO-IBILBIDEA (LUZEA): Oibarretik (Erdi Aroko herria)

abiatzen da ibilbide hau, eta Artamendia abentura-parkerantz jotzen du.

Autobusak herrian utziko gaitu, eta parkean jasoko. Soroak, mahastiak eta

basoak zeharkatuko ditugu ibilbide honetan. Hiru bat kilometro ditu, eta ez du ia

batere aldaparik. Taldea eta urtaroa aintzat hartuta egiten da, beti, ibilbidea.

Helburua: ingurunea eta langunea ezagutzea, zentzumenen bidez, eta hegaztiei

behatzen eta haiek entzuten ikasteko hastapen-saioak egitea.

Udazkenean, koloreak, frutak eta haziak aurkituko ditugu, eta urtaro hori

basoan ematen duten hegaztiak.

Udaberrian, usainak eta animalia-aztarnak atzemango ditugu, eta basoan

habiak egiten dituzten hegaztiak (okila, besteak beste).

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

HIPIKA-HASTAPENEKO TAILERRA: Aterpetxeko bezeroentzat

soilik antolatzen da hipika-hastapeneko tailerra, leku zoragarri batean.

Adin guztietako jendearentzat da, eta ez dago zaldian ibiltzen jakin

beharrik. Hiru bat ordu irauten ditu tailerrak, eta honela banatzen da:

eskuilatze-tailerra, zelatze-tailerra, zaldiz ibiltzen ikastea (hastapena),

iraulketak edo jolasak zaldiarekin. Primeran pasatzen dute denek.

EZAGUTU IRUNBERRIKO ARROILA ETA HANGO

HEGAZTIAK: arroila nola eratu zen ikasiko dugu, eta in situ ikusiko

ditugu aztarna geologikoak. Nafarroako hegazti enblematikoenetako

batzuen bizileku da arroila: sai arrearena, sai zuriarena, hontz

handiarena, harkaitz-zozoarena... Prismatikoz eta teleskopioz behatuko

diegu, eta haien ezaugarri fisikoak bereiziko ditugu. Habia batzuk ere

ikusiko ditugu, udaberrian. Hegaztiei jaten ematen zaien tokira ere

inguratuko gara.

GINKANA EKOLOGIKOA: Landare aromatikoak, senda-belarrak

eta janaria ontzekoak landatzen dituzte Joseneako Bordablanca

etxaldean, ingurune guztiz naturalean. Guztira, 40 bat landare-,

zuhaixka- eta zuhaitz-mota daude. Bada, halaber, bioeraikuntzako

irizpideekin eraikitako etxe bat ere. Ingurumen-alorreko hezkuntza da

Josenearen beste eginkizunetako bat. Horretarako, instalazioak (sei

hektarea) bisita daitezke, eta krema- eta ukendu-tailer bat ere

antolatzen da, hiru bat ordukoa.

BISITALDIA OIBARKO ENERGIA BERRIZTAGARRIEN

GELARA, ETA TAILERRA: Bisitaldi honetan, energia ekoizteko

era guztiak (konbentzionalak eta berriztagarriak) aztertzen dira, eta

haietako bakoitzaren abantailak eta desabantailak zehazten. Helburua

da bisitaria ohartzea energia-ekoizpenak Lurrean duen eraginaz, eta

energia-kontsumoa murrizteko premiaz kontzientziatzea. Esperimentu

erraz batzuk egiteko tailer bat (ikasleen adinera egokitua) ere

antolatzen da, energia berriztagarriaren iturriez baliatuta.

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

ERDI AROKO GINKANA, EDO ORIENTAZIOA: Jolas dibertigarri hauekin, iparrorratza erabiltzen ikasiko dugu,

orientatzeko eta, aldi berean, Oibarreko Erdi Aroko historia apur bat ere

bai.

LANBIDEEN TAILERRA: Erdi Aroko pertsonaiak egingo ditugu, birziklatutako materialekin.

Nafarroako hainbat armarri ezagutuko ditugu tailer honetan, eta garai

hartako bizimodua ere bai.

GAZTELUAREN KONKISTA:

Gauez egiten da jolas hau, linternekin. Ingurune natural

batean isilpean ibiltzen ikasiko dugu. Taldeko lana eta

erabakimena sustatzeko, oso aproposa.

IZAR-BEHAKETA: Zerua ikusiko dugu, gauez: izarrak, planetak, konstelazioak, ilargia …

Zuzeneko behaketaren bidez edo teleskopioz ikusiko ditugu zeruko

astroak; izarren ezaugarriak (kolorea, distira) eta konstelazioenak ikasiko

ditugu; ilargiaren alde ikusgarria (kraterrak, haranak...) aztertuko dugu,

baita Eguzki Sistemako planetak ere. Astro horietako asko funtsezkoak dira

gauez orientatzeko (izar-mapa).

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

BALDINTZA OROKORRA

• Gutxieneko partaide-kopurua: 30 ikasle.

• Prezioak astelehenetik ostiralera artekoak dira, eskola-garaian betiere (beste sasoi edo baldintza

batzuetarako prezioak, guri galdetu).

• Bi gaueko programak astelehenetik asteazkenera dira, edo asteazkenetik ostiralera.

• Euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke programa guztiak, eta jarduera jakin batzuk ingelesez egin

daitezke.

• Gidari eta monitore profesional tituludunak arduratzen dira jarduera guztiez, bai kanpoan

kontratatutakoez, bai aterpetxeak antolatutakoez.

• Dagokien ordutegian bakarrik egongo dira ikasleekin aterpetxeko monitoreak eta kanpoko

jardueretakoak; ordutegi horretatik kanpo, irakasleek arduratu behar dute ikasleez.

• Behar izanez gero, jardueren antolamenduan eta garapenean laguntzeko laguntzeko eskatuko zaie

irakasleei.

• Irakasleek, doan (muga: bi irakasle 25 ikasleko).

• Eskubidea du enpresak jarduerak aldatzeko, bere borondatez kanpoko arrazoiek (eguraldi txarra,

ibaiko ur-emariaren aldaketa...) edo segurtasunak horretara behartuz gero.

• Abentura-jardueretako materialak segurtasun-neurri guztiak betetzen ditu, homologatuta dago eta

berritu egiten da hainbatean behin.

• Parte-hartzaile guztiei ematen zaie, jardueren aurretik, segurtasun-neurrien berri.

• Beren ezagutza teknikoaren araberako ibilbideak eta jarduerak hautatu behar dituzte parte-

hartzaileek.

• Lehen sorospenei buruzko ezagutza eta praktika dute monitoreek, eta botikina ere badago.

• Arreta-asegurua dute aterpetxeko zerbitzuek eta kanpoko enpresen jarduerek, eta dagokien

erantzukizun zibileko asegurua ere badaukate, indarrean den araudiari jarraikiz.

• Ikastetxeari dagokio programako jardueretarako garraioaren ardura.

• Uretako jardueretan parte hartu nahi duten guztiek jakin behar dute igeri egiten.

• Programaren bat kontratatu aurretik, taldeko inor haurdun dagoen, paraplejiarik duen, gaixotasun

kardiobaskularrik pairatzen duen edo medikazio-premia berezirik baduen jakinarazi behar diete

ikastetxeko ordezkariek aterpetxeko arduradunei.

• Halaber, taldeko norbaitek elikagairen bati alergiarik dion ere jakinarazi behar dio (aldez aurretik)

ikastetxeak aterpetxeari.

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

Zer ekarri behar den:

• Lozakua.

• Eguzkitarako krema, bisera, eta, eguraldi-aurreikuspenaren arabera, euritakoa.

• Uretako jardueretarako: bainu-jantzia eta uretarako oinetako itxiak (kirol-oinetako zaharrak).

• Kirol-arropa, lehorreko jardueretarako.

• Bizkar-zorro txiki bat, ibilaldietarako, eta urontzia.

Kontratazio-baldintzak:

• Erreserba berresteko, zenbateko osoaren % 30, gutxienez, ordaindu behar du ikastetxeak.

• Gainerakoa, berriz, programa hasi aurretik ordaindu behar da.

• Eskatutako edo kontratatutako zerbitzuei uko egin diezaieke ikastetxeak, eta ordaindutako

zenbatekoak berreskuratzeko eskubidea du. Horretarako, ordea, kalte-ordaina eman behar dio

aterpetxeari. Hona hemen kalte-ordainen zenbatekoak:

- Erreserbaren zenbatekoaren % 20, programa hasi baino 15 egun baino gehiago eta 30 baino

gutxiago igaro aurretik uzten bada bertan behera erreserba.

- % 30, bost eta hamabost egun bitartean igaro badira.

- % 50, hurrengo lau egunen barruan.

• Adostutako egunean eta orduan bertaratu ezean, erreserbaren zenbateko osoa ordaindu behar du

ikastetxeak.

• Baldintza orokor hauek guztiak onartzen ditu bezeroak, espresuki, erreserba berresten den unetik.

PROGRAMAREN BAT ALDATU EGIN NAHI DUZULA?

ESKATU, LASAI ASKO. NEURRIRAKO PROGRAMAK ERE PRESTATZEN

DITUGU

2013 – 2014: eskoletarako programak Oibar, Nafarroa

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: