2014 ikasturterako eskaintza berriak · historiaurreko gizakiaren bizimodua gertutik ezagutzeko...

2
ELIKADURA JASANGARRIA ETA TALO TAILERRA. “ENTZUN, IKASI, DASTATU” (HH, LH, DBH, BATXILERGOA). Iraupena: 2 ordu. Prezioa: 3 € Bi aukera ditugu elikadura jasangarriaren gaia lantzeko: Ikastetxean bertan talo tailer bat egitea. Tailerra egiteko beharrezkoa den guztia Gipuzkoako Parketxe Sareak eramango luke. Azalpenak jaso, taloa egiten ikasi eta ikasle bakoitzak bere taloa egin eta jango luke ikastetxean bertan. Hamaiketako berezia egiteko aukera ezin hobea da! Arditurriko Parketxean dugun “Taloen etxolan” kontakizunak entzungo ditugu, artaburua aletzen den bitartean. Artotik talora, prozesua ikusiko dugu: erein, bildu, aletu... Taloak egiten ikasiko dugu jarraian eta norberak egindako taloa dastatuz amaituko dugu bidaia. ARKEOLOGIA ESPERIMENTALA ETA HISTORIAURREA. “IZAN ZAITEZ HISTORIAURREKO GIZAKI EGUN BATEZ” (LH, DBH, BATXILERGOA). Iraupena: 1-2 ordu Prezioa: 3 € Arditurriko Parketxe inguruan zirkuitu bat egingo dugu. Txoko desberdinak izango ditugu eta bakoitzean ikasleei bertako protagonista izateko aukera emango zaie. Txoko bakoitzean gai desberdin bat landuko da, denak historiaurreko gizakiaren bizimodua gertutik ezagutzeko helburuarekin sortuak daudenak. Sua egiten ikasiko dute, ehiza nola egiten zuten ikusi eta frogatuko dute, koba barnetako labar artea zertan datzan ikusi ahal izango dute... Historiaurreko bizimoduaren aspektu desberdinak ezagutzeko eta arkeologiaren garrantziaz jabetzeko baliabide eta erreminta desberdinak erabiliko dira. ZUHAITZ MOTZAK BIODIBERTSITATE GORDAILUAK ETA OIELEKUKO MONUMENTU MEGALITIKOAK (LH, DBH, BATXILERGOA). Iraupena: 2-3 ordu. Prezioa: 3 € Gure arbasoen basoa biodibertsitate gordailua da gaur egun. Horren lekuko dira pago motzak eta Aiako Harrian ere badute beraien tokia. Antzinako basogintza, egurgintza, basoaren aprobetxamendu jasangarria eta honekin lotutako beste hainbat kontu ezagutuko dira bertatik bertara eta Euskal Herriko basoen erabilera antzina nola egiten zen ikasiko da, inguruotan hain garrantzitsua izan den ikazkinen ofizioa esaterako. Mairubaratzak edo harrespilak, historiaurreko errituak eta Aiako Harriko lehenengo gizakien bizimodua nolakoa zen ezagutuko dugu. Ikastetxean edo Arditurriko Parketxean Aiako Harria Parke Naturalean URAREN ZIKLOA AIAKO HARRIAN: ARDITURRI ERREKAREN AZTERKETA (LH, DBH) Iraupena: 2 ordu Prezioa: 3 € Aiako Harria parke naturalean ematen den uraren ziklo naturala aztertuko dugu lehenik, ondoren parke naturalaren lurretan ematen den ziklo artifiziala aztertzeko (urtegiak). Historian zehar urak izan duen garrantziaz jabetuko gara meatzaritza lanetan izan duen eragina ezagutuz. Arditurri errekaren azterketa egingo da neurketa ezberdinak eginez: uraren kolorea, tenperatura, amonio kontzentrazioa eta korrontearen abiadura. Amaitzeko, Arditurriko estazio meteorologikoa bisitatu eta tresna meteorologikoak erabiltzen ikasiko dugu, prezipitazio eta tenperaturak neurtuz. EGONALDIAK ARRITXULON (LH,DBH) Bi egun, gau bat 35€ *ostalaritza eta hezkuntza jarduerak barne 2014 ikasturterako eskaintza berriak ARDITURRI Aiako Harria Parke Naturala INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 943 49 50 69 / 943 49 45 21 [email protected] www.parketxesarea.org @mendizmendi Gipuzkoa:mendiz-mendi, mendez-mende

Transcript of 2014 ikasturterako eskaintza berriak · historiaurreko gizakiaren bizimodua gertutik ezagutzeko...

Page 1: 2014 ikasturterako eskaintza berriak · historiaurreko gizakiaren bizimodua gertutik ezagutzeko helburuarekin sortuak daudenak. Sua egiten ikasiko dute, ehiza nola egiten zuten ikusi

ELIKADURA JASANGARRIA ETA TALO TAILERRA. “ENTZUN, IKASI, DASTATU”(HH, LH, DBH, BATXILERGOA).

Iraupena: 2 ordu.

Prezioa: 3 €

Bi aukera ditugu elikadura jasangarriaren gaia lantzeko:

• Ikastetxean bertan talo tailer bat egitea. Tailerra egiteko beharrezkoa den guztia Gipuzkoako Parketxe Sareak eramango luke. Azalpenak jaso, taloa egiten ikasi eta ikasle bakoitzak bere taloa egin eta jango luke ikastetxean bertan. Hamaiketako berezia egiteko aukera ezin hobea da!

• Arditurriko Parketxean dugun “Taloen etxolan” kontakizunak entzungo ditugu, artaburua aletzen den bitartean. Artotik talora, prozesua ikusiko dugu: erein, bildu, aletu...

Taloak egiten ikasiko dugu jarraian eta norberak egindako taloa dastatuz amaituko dugu bidaia.

ARKEOLOGIA ESPERIMENTALA ETA HISTORIAURREA. “IZAN ZAITEZ HISTORIAURREKO GIZAKI EGUN BATEZ”(LH, DBH, BATXILERGOA).

Iraupena: 1-2 ordu

Prezioa: 3 €

• Arditurriko Parketxe inguruan zirkuitu bat egingo dugu. Txoko desberdinak izango ditugu eta bakoitzean ikasleei bertako protagonista izateko aukera emango zaie. Txoko bakoitzean gai desberdin bat landuko da, denak historiaurreko gizakiaren bizimodua gertutik ezagutzeko helburuarekin sortuak daudenak. Sua egiten ikasiko dute, ehiza nola egiten zuten ikusi eta frogatuko dute, koba barnetako labar artea zertan datzan ikusi ahal izango dute...

Historiaurreko bizimoduaren aspektu desberdinak ezagutzeko eta arkeologiaren garrantziaz jabetzeko baliabide eta erreminta desberdinak erabiliko dira.

ZUHAITZ MOTZAK BIODIBERTSITATE GORDAILUAK ETA OIELEKUKO MONUMENTU MEGALITIKOAK(LH, DBH, BATXILERGOA).

Iraupena: 2-3 ordu.

Prezioa: 3 €

• Gure arbasoen basoa biodibertsitate gordailua da gaur egun. Horren lekuko dira pago motzak eta Aiako Harrian ere badute beraien tokia. Antzinako basogintza, egurgintza, basoaren aprobetxamendu jasangarria eta honekin lotutako beste hainbat kontu ezagutuko dira bertatik bertara eta Euskal Herriko basoen erabilera antzina nola egiten zen ikasiko da, inguruotan hain garrantzitsua izan den ikazkinen ofizioa esaterako.

Mairubaratzak edo harrespilak, historiaurreko errituak eta Aiako Harriko lehenengo gizakien bizimodua nolakoa zen ezagutuko dugu.

Ikastetxean edo Arditurriko Parketxean Aiako Harria Parke Naturalean

URAREN ZIKLOA AIAKO HARRIAN: ARDITURRI ERREKAREN AZTERKETA(LH, DBH)

Iraupena: 2 ordu

Prezioa: 3 €

• Aiako Harria parke naturalean ematen den uraren ziklo naturala aztertuko dugu lehenik, ondoren parke naturalaren lurretan ematen den ziklo artifiziala aztertzeko (urtegiak). Historian zehar urak izan duen garrantziaz jabetuko gara meatzaritza lanetan izan duen eragina ezagutuz.

Arditurri errekaren azterketa egingo da neurketa ezberdinak eginez: uraren kolorea, tenperatura, amonio kontzentrazioa eta korrontearen abiadura.

Amaitzeko, Arditurriko estazio meteorologikoa bisitatu eta tresna meteorologikoak erabiltzen ikasiko dugu, prezipitazio eta tenperaturak neurtuz.

EGONALDIAK

ARRITXULON

(LH,DBH)

Bi egun, gau bat 35€

*ostalaritza eta hezkuntza

jarduerak barne

2014 ikasturterako eskaintza berriakARDITURRI • Aiako Harria Parke NaturalaINFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 943 49 50 69 / 943 49 45 21 [email protected] www.parketxesarea.org @mendizmendi

Gipuzkoa:mendiz-mendi, mendez-mende

Page 2: 2014 ikasturterako eskaintza berriak · historiaurreko gizakiaren bizimodua gertutik ezagutzeko helburuarekin sortuak daudenak. Sua egiten ikasiko dute, ehiza nola egiten zuten ikusi

EGUN BATEZ MEATZARI! (LH 2-3 ZIKLOAK)

• Arditurriko meategira bisita.

• Meatzaritza paisaiak eta biodibertsitatea ibilaldia.

Iraupena: 2-3 ordu

Prezioa: 5,05 €

GOAZEN ARDITURRI MIATZERA! (LH 2-3 ZIKLOAK)

• Arditurriko meategira bisita.

• Arditurriko altxorraren bila orientazio jolasa.

• Orientazio tresnen ezagutza.

Iraupena: 2-3 ordu

Prezioa: 5,05 €

HIZKUNTZ-EKOLOGIA(LH 2-3 ZIKLOAK)

• Euskara: ingurunearen aldaketaren lekuko.

Iraupena: 2-3 ordu

Prezioa: 3 €

INTXISUEN BILA: BASOKO IZAKI MAGIKOAK (LH 1-2-3 zikloak)

• Ibilaldia Oianlekun (Oiartzun).

• Basoak, animaliak, biodibertsitatea eta ikazkintza.

• Mairubaratzak eta mairuen kondairak (mitologia).

Iraupena: 2-3 ordu

Prezioa: 3 €

AKOLAKO MONUMENTU MEGALITIKOAK, SAROIAK, BIODIBERTSITATEA ETA SAGARDOA HERNANI(LH 2-3 ZIKLOAK)

• Sagastieta, Igorin-Akolako trikuharriak.

• Saroiak.

• Tolarea eta sagardoaren ekoizpena.

• Biodibertsitatea.

Iraupena: 3 ordu

Prezioa: 3 €

ARDITURRIKO PARKETXEA ETA EUREKA ZIENTZIA MUSEOA (LANKIDETZA)

• “Kimika badago” eta Arditurriko meategietan barna.

Iraupena: goiz bat

AKOLAKO MONUMENTU MEGALITIKOAK, SAROIAK, BIODIBERTSITATEA ETA SAGARDOA HERNANI

• Sagastieta, Igorin-Akolako trikuharriak.

• Saroiak.

• Tolarea eta sagardoaren ekoizpena.

• Biodibertsitatea.

Iraupena: 3 ordu

Prezioa: 3 €

Lehen Hezkuntzako eskaintza DBH eta Batxilergoko eskaintza

2014ARDITURRI • Aiako Harria Parke NaturalaINFORMAZIOA ETA ERRESERBAK: 943 49 50 69 / 943 49 45 21 [email protected]

IKAZKINTZA AIAKO HARRIAN:BASOA OGI-ITURRI (azaroa/abendua)(LH 1-2-3 ZIKLOAK)

• Basoa eta bere ustiapen iraunkorra.

• Basoari lotutako lanbide zaharrak.

Iraupena: 2-3 ordu

Prezioa: 3 €

HIZKUNTZ-EKOLOGIA

• Euskara: ingurunearen aldaketaren lekuko.

Iraupena: 2-3 ordu

Prezioa: 3 €

IKAZKINTZA AIAKO HARRIAN:BASOA OGI-ITURRI (azaroa/abendua)

• Basoa eta bere ustiapen iraunkorra.

• Basoari lotutako lanbide zaharrak.

Iraupena: 2-3 ordu

Prezioa: 3 €

MEATEGIA + TAILERRA EDO IBILALDIA

• Arditurriko meategian bisita

• Tailerra (arkeologia edo talo tailerra) edo Kultur paisaiak eta biodibertsitatea ibilaldia.

Iraupena: 3 ordu

Prezioa: 5,05 €