Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan...

11

Transcript of Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan...

Page 1: Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska
Page 2: Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska

XedeakZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bieremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez­ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska­ra-irakasleei batipat. Lauhilabetekari honek ama­-hizkuntza eta bigarren hizkuntzen irakaskuntzare­kin zerikusirik duten zientzi arloak ditu berezkoesparru (Psikolinguistika, Linguistika aplikatua,Andragogia/Pedagogia, Soziolinguistika) eta hiz­kuntzen irakaskuntzan/alfabetatze-gaietan teoría,teknika eta ikerketak ezagutaraztea helburu nagusi.ZUTABEk teoría aplikatua eta praktikaren artekooreka lortu nahi du, arestian aipaturiko zientziak etaklaseko mundua uztartzeko zubi izan, aplikatua bai­ta argitalpenaren orientabidea. Ez da lan makalainformazio aberatsa eta nork bere burua hobetoprestatzeko lantresnak eskaintzea eta ideiak elkar­trukatzeko eztabaidagune ireki, jori eta bizia izatea.Ba, horixe du ZUTABEk erronka. Amaitzeko, esanZUTABEren zuzendaritza ez dela artikuluetan ager­tzen diren iritzi eta ideien erantzule.

ZUTABErako lankidetzakZUTABEk gogo onez hartzen ditu helduen euskal­duntze eta alfabetatzearen arazoari behar bezalaaurre egiteko lagun dezaketen ekarpenak. Bertarabidalitako lanek, aldizkariaren orientabidea gogoanhartuz, zerikusi handia izan behar dute euskaldun­tze/alfabetatzegintzak egunero eta gertutik bizidituzten gorabeherekin. Helduen euskalduntze- etaalfabetatze-eremuei buruzko ekarpenak nahiagoizan arren, aldizkariak ez ditu inondik ere helduezbeste gizataldeekin aritzen direnenak baztertzen,baldin eta beste egoera ezberdinetan aritzen dire­nentzat ere baliagarri eta interesgarriak gertatzenbadira,

Lanak taxutzerakoan "Artikulugileentzako iriz­pideak" izeneko idazkia hartu behar da kontuan.Berau urteroko lehendabiziko alean emango da argi­tara.

ZUTABEk hemendik dei egiten die euskara-ar­loan lan egiten duten irakasle, hizkuntz eta hezkuntzteknikari, euskara-arduradun eta unibertsitate-alo­rreko ikertzaileei, aldizkarian esku har dezaten.

PostaEditorial-gaien inguruko posta eta harpidetzariburuzkoa honako helbide hauetara igorriko da:• Editorial-gaiak:

ZUTABEReina Regente 2-2.a20003 DonostiaTlf. (943)291811

• Harpidetza:HABEZUTABE (Harpidetza)Foruen pasealekua 1-2.a20005 DonostiaTel.: (943) 429120; Fax: (943) 430162

ZuzendaritzaHABEren Glotodidaktika zerbitzua

KoordinazioaEuskalduntze saila

Zuzendaritza batzordealñaki AranberriLagungarri Pedagogikoen saileko burua

Pello EsnalEuskalduntze saileko burua

Boni UrkizuEuskara ataleko burua

Imano! IrizarHABE Liburutegiko arduraduna

KoordinatzaileaJoanba BergaraEuskalduntze saila

1994rako prezioakAle bakoitza: 625 pta.- 27 liberaHarpidetza: 1.450 pta.

DiseinuaAzalak eta atalburuetako ikonoak:Figueras Design(Zedro plaza 2-1. C20016 - Donostia)

lnprimategiaFlash Composition, S.L.Ertzil a 11-l. a esk.48009 Bilbo

Legezko GordailuaSS-550189

© Autonomi Elkargoko Administrazio Orokorra,HABE.

I.S.S.N. 021,2-5714

Page 3: Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska

ZUTABEEUSKALDUNTZE · ALFABETATZEAREN ALDIZKARIA

XII. URTEA • 34. zenb. • 1994 - URTARRILA -APIRILA

Ale honetan

Aurkezpena 1

Aldizkariko bideak 3

Gela irekiaAmaia Espinosa/ Jase Antzoki ilunean zehar 6

lnazio Arrizabalaga

Mario Rinvolucri Hizkuntz ikasleak gutun-idazle 15

Victoria Guillén /José Mateo Drama hizkuntzen irakaskuntzan 23

Jillian S. Haeseler Eleberriaren irakaskuntza: akabo tradizioa 33

Beste iturrietatikPatricia L. Garre/// Eskema-teoria eta ESLko irakurketaren

Joan C. Eisterhold pedagogia 39

Jasone Zenoz /DianaLindsay

lrakaslearen prestakuntzalkasteari buruzko jabetze-prozesua etairakaslearen prestakuntza: egunkarienerabilera 59

Euskararen kutxaEuskaltzaindia Euskaltzaindiaren adierazpena euskara batuaz 67

Page 4: Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska

Pello Esnal ldazkera lantzen: aldez aurretiko erabakibat eta zenbait ondorio 69

Bestelako lankidetzakJosé Ramón lnsa Kurrikuluaren diseinua eta hizkuntzen

ikaskuntz/irakaskuntza 76

Gure mundutxoaImano! !rizar • HASE argitalpenak 86

• Beste argitalpenak 86• ZUTABEk jasotako argitalpenak 88

Liburuak eta aldizkariak• Liburuak

Maria Jesus Espi Language contact and bilingualism(R. Appel /P. Muysken) 93

Maria Jesus Espi La guerre des tangues (L.J. Calvet) 94

Imano! !rizar • HABE Liburutegia 94

• AldizkariakImano! !rizar Aurkibideak 98

Page 5: Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska

ZUTABEEUSKALDUNTZE - ALFABETATZEAREN ALDIZKARIA

HARPIDETZA-ORRIA

lzen-deiturak:

Kalea: Zenbakia:

Probintzia:Herriaeta PK:

ZUTABE aldizkaria jaso nahi dut etxean. (Urtean hiru ale: 1.450 pezeta.)Honela ordainduko dut: Kontu korronte bidez:

Bankuaedo Aurrezki-Kutxa:

Sukurtsala:

Zenbakia:

DZUTABEaldizkariaForuen pasealekua 1, 2.a20005 DONOSTIA

Helbide honetara bidali behar da:ZUTABEaldizkariaForuen pasealekua 1, 2.a20005 DONOSTIA

Page 6: Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska

1

Page 7: Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska

Aurkezpena

Ohi bezala, gaiei buruzko azalpen xume batzuk eman nahi dizkizuguhasteko, esku artean duzun alearen aurkezpen gisa.

• Lau lanez osaturik datorkizu Cela irekia saila, beti bezala ikasgelanprobetxuzko gertatu diren eta zuri ere onuragarri gerta dakizkizukeen

. eko asmoz.

Jau urte HABE Antzok! !l(ina argitara ematen hasiain egoki izan dira, ezbairik gabe, Jau urteotan eus­

tatzerako eta euskalduntzearen azken urratsetarako Jan­oriek ustiatu dituzten moduak; sail honetako lehenengo

intzen dituen hiru bideak lekuko.

sleei gutun-idazketarako sarbidea emateko era humanistikoak aur­en ditu Mario Rinvolucrik bigarren artikuluan, hiru zatitan sailkatu-

ikasleek beren gurasoekin edo irakasleekin eskutitzez dituzten harre­manak;

sleak batzuek besteei idazten jarrarazteko hiru teknika;

asleek idazterakoan har ditzaketen nortasun-motak.

bezala, ezohiko bideen urratzaile agertu zaigu Mario Rinvolucri

- Ba ote du lekurik dramak hizkuntzen irakaskuntzan? Auzi hori azter­tzera dago emana hirugarren lana. Artikulugileak dramatizazio-teknikakerabiltzearen aldekoak dira. Batetik, diotenez, hizkuntz saioak biziagotuegingo baitituzte; eta, bestetik, hizkuntza, jestoa, mugimendua, etab.elkarri lotuz, Jagungarri gertatuko baitzaizkigu gure xedea lortzeko: hiz­kuntzaren berezko erabilera, alegia.

- Urterik urte ugaltzen joan dira azken aldi honetan hizkuntzen irakas­kuntzan literatura txertatu duten irakasleak, aukera handiko ikasbideadelakoan. Hala ere, bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan literatura ikas­ten denean, bazter utzi ohi da erabat eleberria, ikaslearengan ardazturikoirakaskuntza elkarreraginezkoan sakontasun handiko aukera zirraraga­rriak eskaini arren. Irakaskuntza komunikatiboan literatura, era bateanedo bestean, txertatu denean, begien bistako arrazoien indarrez narraziomotza, antzerkia eta horien antzeko jeneroak izan dira hobetsiak. Bada,beraz, eleberria ustiatzen hasteko garaia.

Hainbat teknika berritzaile azaltzen ditu Jillian Haeseler irakasleak ,Ernest Hemingwayren eleberriei buruz goi-mailako ikasle batzueiemandako literatur ikastaro batean oinarrituta. Irakasleari beste ezein

ZUTABE 3411994). 1-2 orr.

Page 8: Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska

baino eskurago daukan baliabide bat erabiltzeko modua ematen dioteteknika horiek: ikaslea bera, alegia.

• Nola irakatsi hizkuntz ikasleei irakurtzen? Zein paper ote du aurrekoezagutzak irakurketaren eredu psikolinguistikoan? Auzi horiei heltzendie Beste iturrietatik saileko artikuluak, irakurketaren eskema-teoriazkoikuspegitik heldu ere. Teoria horren arabera, irakurketa prozesu interak­tiboa da, testuaren eta irakurlearen aurretiko ezagutzaren artekoa. Eske­ma-teoriazko ikuspegiak ikasgelan dituen inplikazioak aztertzen dituzteartikulugileek, baita irakurlearengan ardazturiko irakurketa eragitekoteknikak iradoki ere.

• Irakaslearen irakastankera ikaslearen ikasestiloei egokituko bazaie,funtsezkoa da, erraza ez den arren, ikasteari buruzko jabetze-prozesua­ren arrastoan ibiltzea. lrakaslearen prestakuntza saileko artikuluakbigarren hizkuntza ikasten izandako esperientziaren berri ematen du.Ingeleseko irakasleak dira egileak, eta euskara eta alemaniera ikastekoprozesua deskribatzen dute. Esperientzia hauek kurtsoan zehar idatzita­ko oharretan islatzen dira, egunkariak irakasprozesuari zein norberarenestrategiei buruz gogoeta egiteko tresnak izan direlarik. Ikerketa-motahonen ezaugarriekin batera, metodologia azaltzen da, egileek aipaturikohizkuntzak ikasterakoan idatzitako hainbat ohar emanez. Emaitzen ara­bera, bigarren hizkuntzak bereganatze-prozesuan motibazioa eta faktoreafektiboek duten garrantzia azpimarratu ondoren, aldagai hauen eraginabaloratzen dute. Era berean, ikasleen ikaskuntzan eta irakasleen presta­kuntzan egunkariak erabiltzeak dituen abantailak ere eztabaidatzen dira.

• Irakasgai ez ezik ikasgai ere badu euskara euskara-irakasleak. Etahorren kariaz, hain zuzen, bildu ditu ZUTABEk bi artikulu oraingoanEuskararen kutxa sailean. Lehendabizikoak Euskaltzaindiak, euskarabatua dela eta, l 993ko maiatzaren 28an onarturiko adierazpena. Biga­rrenak, berriz, idazmena du aztergai.

Euskal prosagintzan begiz jotako bi korapilo aukeztu zituen ZUTABE31.ean Pello Esnalek: atzera-kargarena eta pausaldiek sortutakoa.Horien askatzea, aldiz, hurrengorako utzi. Eta agindua zor.

Sail honetako bigarren artikuluak pausaldiekin du zerikusia. Subjetua­ren eta predikatuaren arteko paslialdiaz dihardu Esnalek batipat, bainaaditzaren eta osagaien artekoaz ere ahaztu gabe.

• Azkenik, kurrikuluaren diseinua aztergai duen artikulua dakarkizuZUTABEk Bestelako lankidetzak sailean. Munta haundikoa, beraz, ber­ran ikertzen den auzia. Insa irakasleak, kurrikuluaren helburu eta osaki­nez gain, hezkuntz paradigma nagusiak aztertzen ditu; derrigorrezkoabiapuntua baita kurrikulua txertatukÓ den eta hezkuntz politika edofilosofia jakin baten markoan erabakiak hartzeko bidea emango duenparadigma ikertzea.

Udako oporren irrikan egonga zara, amaitzear dagoen ikastaroak sortu­riko nekeen atsedena hartzeko. Ondo izan, bada, merezita dituzu eta.

2 Aurkezpena

Page 9: Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska

Era ezberdineko /anek dute argitaraleku ZUTABEko hainbat sailetan.Sail batzuk ale guztietan azalduko dira. Beste batzuk, aldiz, behin edobeste. lrakurleak zein artikulugileak berauen izaeraz hobeto jabetzekoedo, hona hemen sail zenbaiti buruzko azalpen labur-laburra.

Ama-hizkuntza Ama-hizkuntza ikasteko/lantzeko moduak; baita hauen ebaluazioa etaprozesua eraginkorrago egiteko proposamenak.

Beste iturrietatik Nazioarteko aldizkari espezialduetatik euskaratutako lanak.

Euskararen kutxa Euskara aztergai duten lanak. Besteak beste, euskararen ezaugarriak,alor honetan ikusten diren maniak, aurriritziak, uste okerrak eta deskui­do nabarmenak aztertzen dira bertan. Euskara-irakasleei irizpide sen­doak eskaintzea du helburu.

Kultura Euskal kultura euskalduntze/alfabetatze-prozesuan txertatzeko progra­mak eta alor horretan izandako esperientziak.

Erbesteko Euskal Euskara eta euskal kultura bizirik iraun dezan Euskal Herritik kanpokoHerrian euskaldunek eginiko ahaleginen azalpena.

Langaiak Euskalduntze/alfabetatzegintzaren esparruan argitara emaniko baliabidedidaktikoen inguruko lanak.

Kanpainak Gizarteko hainbat arlotan euskararen alde eraturiko kanpainak.

Begiak eme Euskarari ostiko ederrak ematen zaizkio han eta hemen noiznahi, gurehizkuntza euskaldun jatorrari arrotz eta erabat ulergaitz bihurtzeraino.Sailak iragarki, ohar eta bestelako idazkietan aurkituriko "perlak" islatunahi ditu.

lritziak eta eskutitzak Glotodidaktikaren alorreko gai zenbaitiburuzko gogoetak, aldizkarianargitaraturiko lanei buruzko eskutitzak, artikulugileei erantzuna emanedota galderak eginez, proposamenak ...

So/asean • lkasleak mintzoIkaslearen esperientziak ikaskuntz prozesuan.

ZUTABE 34 (1994),3-5 orr. 3

Page 10: Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska

• Irakasleak mintzoIrakasleen esperientziak irakaskuntzako zenbait alorretan.

• Auri-mauziakGai eztabaidagarriei buruzko irizpide-bilduma.

• Egilearen eskutikEuskalduntze/alfabetatzegintzaren esparruko liburu, tesi, metodo etamaterial didaktikoaren inguruko zertzeladak egileen eskutik.

• Bestelako elkarrizketak, irudizkoak barne, eta mahai-inguruak.

Mindegi iraunkorra Euskara-irakasleen artean elkarlana sortzeko moduko lantresnak (gaibatzuen azterketa bideratzeko eskemak, baliabide didaktikoak sortzekoorientabideak. ..) eta dinamika horrek eraginda mamitu diren esperien­tziak eta emaitzak.

lrudibidez Kontzeptuen azalpena, gertaeren azterketa, hizkuntzaren irakaskuntza­ren alderdiei buruzko iritziak, irudia eta azalpen laburra uztartuz.

Ge/a irekia Ikasgelan probetxuzko gertatu diren ideia praktikoak edo hainbat arlo­tan onuragarri izan daitezkeen proposamenak: teknika edo ariketa-itxuraduten "errezeta" didaktikoak; irakastekniken inguruko ideia praktiko,burutazio emankor eta iradokizun zenbaiten azalpena; esperientziak,arlo eta urrats jakinetan ibilitako bideen azalpena eta balorazioa, alegia.

ZUTABEk ikasgelak irekitzeko dei zabala luzatzen du.

Liburuak eta Liburu, aldizkari eta artikuluen laburpen, aipamen edota kritika;aldizkariak ZUTABEren esparruarekin nolabaiteko lotura duten hemen bertoko

aldizkari espezialduen aurkezpen laburra; HABE Liburutegian jasotakoliburu berrien zerrenda gaika antolaturik.

Gure mundutxoa Hizkuntzen irakaskuntzako albisteak, euskalduntze/alfabetatzegintza­koak bereziki: euskaltegiak, argitalpenak (metodoak, baliabide didakti­koak, tesiak. ..) eta egitasmoak; agenda (bilerak, ikastaroak, ihardunal­diak, kongresuak, erakusketak, bisitak. ..).

"Albistea" gertatu den "tokian" egon denarentzat badago ZUTABEnberonen berriak zabaltzeko aukerarik,

Kezkak eta gatazkak Klasean izaten diren metodologi eta bestelako auzi, kezka, duda-mudaeta katramilen azalpena, baten batek, enbidoari eutsiz, iradokizunen bategin dezan.

Zertan zabiltza irtenbide edo argi bila? ZUTABEn azaldu, besterentzatere ongi etorriko da-ta. •

Tarteko hizkuntza Berezkoa du hutsa ikasleak euskararen ikaste-bidean. Ikasprozesuko pau­su beharrezkoa izaki, ez du zertan porrotaren seinale izan behar. Sailakikaslearen "hutsak" islatu nahi ditu tarteko hizkuntzaren aldeak hobetoezagutzeko, ez inondik inora ikasle edo_beronenhutsari irri egiteko.

4 Aldizkariko bideak

Page 11: Xedeak · 2015. 9. 15. · Xedeak ZUTABE euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria bi eremu horietan dihardutenei edo horiekin lanbidez ko loturarik dutenei zuzendua dago, helduen euska

Glotodidaktika­-hiztegia

Definiziodibergenteak

lrakasleenprestakuntza

Aldizkari honetako eta beste zenbaitetako artikuluetan eta liburutanargitara eman eta HABEren Glotodidaktika-hiztegian jaso ez diren zen­bait terminaren azalpena.

Errealitateaz hobeto ohartuko garelakoan, glotodidaktikaren alorrekokontzeptuekiko hurbilpena egin nahi da, ohizkoari ez-ohizko ikuspuntu­tik begiratuz. Definizioak jasotzen dira bertan, baina ez "erantzun"zuzen bakarrekoak.

Proposamenak helarazi, ZUTABEk gogokoak dituzun gaiak jorratukoditu eta.

• lrakasleen prestakuntzan inputarekin aritzeko moduen azalpena.• lrakasleen prestakuntzan gainbegiraketa egiteko eta feedbacka ema­

teko erak.• Alor honetan erabili eta emankorrak izan diren ikasaio edo egitas­

moak.• Ikasaioen ebaluazioa.• Euskara-irakasleen eta euskara ez beste hizkuntzen irakasle-presta­

tzaileen esperientziak beraien eskutik; baita hizkuntzarekin zerikusi­rik ez duten prestatzaileen esperientzi bilduma ere.

• Euskara-irakasleen prestakuntza gurean; eta beste hizkuntzatako ira­kasleena, bai Euskal Herrian, baita atzerrian ere.

lkasten iaio Zer ikas dezakegu hizkuntz ikasle onarengandik? Ikasle ona izateko,trebatu beharrean aurkitzen da ikaslea. Sailak prestakuntza horretarakoprogramak eta emaitzak ditu aztergai.

lkerketak Garrantzi handiko ikerlanen azalpena.

Bestelako Orain arte aipaturiko sailetan sartzen ez diren idazlanak. Artikuluoklankidetzak orientazio akademikoa dutenez, lan nahikoa sakonak biltzen dira sail

honetan, honako arlo hauen ingurukoak besteak beste: Psikolinguistika,Andragogia, Pedagogia, Didaktika, Soziologia, Xede berezietarako hiz­kuntza; baita, irakaskuntzarekin zuzenean zerikusirik ez izan arren, hiz­kuntz irakaskuntzarako aberasgarri izan daitezkeen hainbat arlotakoekarpenak ere.

Aldirkariko bideak 5