2017-2018 Ikasturtea Psikomotrizitate saioak Aucouturier...

2
Psikomotrizitate saioak Aucouturier psikomotrizitate praktika Hezigarria eta Prebentziozkoa Haurra; pentsamendua, emozioa eta gorputza. Gozamena Sormena Ekintza askatasuna Ekintzaren globaltasuna Harremanaren kalitatea Jolasa, hitza eta jarduera sinbolikoa 2017 - 2018 Ikasturtea Urriaren hasieratik Maiatzaren bukaera arte Astean saio bat Kattuka haur eskolan (Arbizu) 2 - 3 eta 3 - 4 urte bitartekoentzat Izen - ematea : 948 567009 Prezioa : 30 / hilabetean . Psikomotrizista Iker Landa Torres Prestakuntza Psikomotrizitate praktika hezigarrian eta prebentziozkoan espezialista, talde txikiko orientazio terapeutikoan espezialista eta haur eskuntzako goi mailako espezialista. Lan eskarmentua 2013. urtetik psikomotrizitate saioak garatzen herri eta eskola desberdinetan (Zubiri, Ur Tanta eskola…). Gaur egun Kattuka haur eskolan eskubide berezidun haurrekin lanean.

Transcript of 2017-2018 Ikasturtea Psikomotrizitate saioak Aucouturier...

Page 1: 2017-2018 Ikasturtea Psikomotrizitate saioak Aucouturier ...kattuka.com/wp-content/uploads/2017/09/iker-psikomotrizitatea.pdf · Aucouturier Psikomotrizitate Praktika Praktika hezigarriaren

Psikomotrizitate saioakAucouturier psikomotrizitate praktika

Hezigarria eta Prebentziozkoa

Haurra; pentsamendua,

emozioa eta gorputza.

Gozamena

Sormena

Ekintzaaskatasuna

Ekintzarenglobaltasuna

Harremanarenkalitatea

Jolasa, hitza eta jarduera

sinbolikoa

2017-2018 Ikasturtea

Urriaren hasieratik Maiatzaren

bukaera arte

Astean saio bat

Kattuka haur eskolan (Arbizu)

2-3 eta 3-4 urte bitartekoentzat

Izen-ematea: 948 567009

Prezioa: 30€ /hilabetean.

PsikomotrizistaIker Landa TorresPrestakuntzaPsikomotrizitate praktika hezigarrian eta prebentziozkoan espezialista, talde txikikoorientazio terapeutikoan espezialista eta haureskuntzako goi mailako espezialista.Lan eskarmentua2013. urtetik psikomotrizitate saioak garatzenherri eta eskola desberdinetan (Zubiri, Ur Tanta eskola…). Gaur egun Kattuka haur eskolaneskubide berezidun haurrekin lanean.

Page 2: 2017-2018 Ikasturtea Psikomotrizitate saioak Aucouturier ...kattuka.com/wp-content/uploads/2017/09/iker-psikomotrizitatea.pdf · Aucouturier Psikomotrizitate Praktika Praktika hezigarriaren

Aucouturier Psikomotrizitate PraktikaPraktika hezigarriaren eta prebentiboaren oinarri batzuk:Planteamendu pedagogiko honek haurraren ekintza libreaonartzea du ardatz, haurrak ahalik eta mugarik txikienarekingauza dezan bere ekimena. Horrela, ekintza, mugimendua,jolasa, hitza, jarduera sinbolikoak lantzen dira, hau da, haurrarennortasuna adierazi eta eraikitzen duten osagaiak. Beraz,haurraren bapateko ekintza eta munduan izateko eta egotekoharen jatorrizko modua dira praktika honen abiapuntuak.Pertsonaren alderdi guztiak (gorputzezkoak, kognitiboak etaemozionalak) kontutan hartzen dituen ikuspegi globala duezaugarri bezala, eta osotasun horri erantzungo dion saio-eredubat proposatzen dio haurrari; espazioen diseinua, haurrareneskura jarritako materialen hautaketa, denboraren antolaketa,proposatzen diren jarduerak eta abar kontutan hartuz.Haurrak psikomotrizitate saio bakoitzean ibilbide bat, prozesubat bizitzea ahalbidetzen du, bai gorputzezko sentsazioen bidez(eta hauei lotutako afektuak, emozioak eta sentimenduak) baiirudien eta adierazpen sinbolikoen bidez (hitza, jolas sinbolikoa,ipuina/istorioa, irudikapen plastikoa). “Ekintzarekin gozatzetikPentsamenduarekin gozatzera igarotzea” esaldiarekin laburgenezake ibilbide hau.

Helburu nagusiakFuntzio sinbolikoa garatu. Umearen jolas librean gorputzarenbidez sortzen dituen irudiak edo eszenak bultzatuz, hau da,sinbolizazio prozesuan lehenik eta behin, gorputzari,mugimenduari emango dio garrantzia. Ondoren bizipen horieihitzak jarriz edota irudikapen plastikoetan proiektatuz edotaistorioen bidez irudiak sortuz, aipatutako ibilbideaahalbideratuko du.

Haurraren heldutasun psikologikoari lagundu. Haurrarenongizaterako eta segurtasun emozionalerako funtsezkoak direnprozesuak bizitzeko jolasaren bidez aukera ematen diotelako.Jaiotzetik bizitzen ditugun egonezinak edo “larritasunak” hitzteknikoak erabiliz, jolas sortzailearen gozamenaren bitartez,larritasun hauek gainditzea du helburu.Azkenik, umeari adia galtzeko prozesuan lagundu. Hau da,haurra bere emozioei distantzia hartzen lagundu, poliki-polikikanpoko mundua era gero eta objektibo batean azter dezan etaez prisma desitxuratu baten bitartez. Adia galtzeak haurrari berebarneko mundua (pentsamendu magikoa, emozioak...) etakanpoko mundua bereiztea laguntzen dio.

Psikomotrizitate praktiko gelaAipatutako helburuak lortzeko gela gailu baten araberaegituratua egongo da.Espazio gailua: Gela bi gunetan banatua dago, alde batetik,ekintzarako edo jolasteko lekua, umearen mugimenduespresibitatea deiturikoa garatuko duena. Bigarren gunea, ondomugatua, adierazpen plastikoa, grafikoa eta hizkuntzakoagaratuko duena.Denbora gailua: Hiru urtetik aurrera, saioak hiru fase argi izangoditu. Lehenengoa ekintzarako dena, bigarrena irudikapenerakoeta azkenik historia edo ipuinaren momentua.Haurrak bere gorputzaren bitartez jolasteak ematen diongozamenetik eraikinak edo marrazkiak egiteak ematen diongozamenera pasatzen da. Baita hizkuntza eta ipuinaren bidez,gorputzetik hizkuntzara dauden sinbolizazio mailadesberdinetatik igarotzen laguntzen zaio umeari. Ekintzatikpentsamendura doan pasarte hau umearen psikismoarentzatonuragarria da, are gehiago, ordubete batean gertatzen delaikusteak, orduantxe ikusten baita haurraren konzentrazioagaratzen doala.