3. Lankidetza ikaskuntza

5
3. SINTESIA LANKIDETZA IKASKUNTZA Sistema informatikoak: ordenagailu sareak Sistema eragilea hardwarea da ordenagailuen funtsezko ekipoa, hots, ordenagailuen baliabideak erabiltzeko aukera ematen duena da. Sistema informatikoen indarra ikusi ondoren, hauek interkonektatzearen beharra sortu zen eta azkenik nagusitasun publikoa izango zuen sarea lortu zen, Internet. Funtzioak ondorengoak dira: Erabiltzaile eta konputagailuaren arteko komunikazioa sortzea. Konputagailuaren hardware (disko unitateak…) kudeatzea. Disko fitxategiak kudeatzea. Erabiltzaileek erabiltzen dituzten programei laguntza bermatzea. Zein akats dauden ohartzea eta hauek konpontzea. Hori kontutan hartuta, erabiltzaileen helburuei erreparatu behar diegu: Kostuen gutxitzea. Produktibitatea handitzea: baliabide eta informazioa konpartituz. Ordenagailuen sarearen osagaiak: nukleoak sistemaren oinarrizko funtzioa betetzen du (CPU kontrolatu), zerbitzuak eskaintzea eta komando itzultzaileak ordenagailuen erabilera zuzenerako. Ordenagailuen interkonexioek ordenagailu sarea osatzen dute eta hau, Hardware eta Software elementuek osatzen dute. Guzti haur lortu ahal izateko, bilakaera bat izan du eta pausu ugari eman dira egun dugun sarea lortzeko. Hasieran ARRAPANET sortu zen helburu militarrak zituena, ondoren sare zientifiko, teknologiko eta garapen enpresarial batean bilakatzeko (NSFNET) eta azkenik nagusitasun publikoa lortu duena eta denon ezaguna dena sortu zuten INTERNET.

description

3. sintesia

Transcript of 3. Lankidetza ikaskuntza

3. SINTESIA – LANKIDETZA IKASKUNTZA

Sistema informatikoak: ordenagailu sareak

Sistema eragilea hardwarea da ordenagailuen funtsezko ekipoa, hots,

ordenagailuen baliabideak erabiltzeko aukera ematen duena da.

Sistema informatikoen indarra ikusi ondoren, hauek interkonektatzearen beharra

sortu zen eta azkenik nagusitasun publikoa izango zuen sarea lortu zen, Internet.

Funtzioak ondorengoak dira:

Erabiltzaile eta konputagailuaren arteko komunikazioa sortzea.

Konputagailuaren hardware (disko unitateak…) kudeatzea.

Disko fitxategiak kudeatzea.

Erabiltzaileek erabiltzen dituzten programei laguntza bermatzea.

Zein akats dauden ohartzea eta hauek konpontzea.

Hori kontutan hartuta, erabiltzaileen helburuei erreparatu behar diegu:

Kostuen gutxitzea.

Produktibitatea handitzea: baliabide eta informazioa konpartituz.

Ordenagailuen sarearen osagaiak: nukleoak sistemaren oinarrizko funtzioa

betetzen du (CPU kontrolatu), zerbitzuak eskaintzea eta komando itzultzaileak

ordenagailuen erabilera zuzenerako.

Ordenagailuen interkonexioek ordenagailu sarea osatzen dute eta hau, Hardware

eta Software elementuek osatzen dute.

Guzti haur lortu ahal izateko, bilakaera bat izan du eta pausu ugari eman dira

egun dugun sarea lortzeko. Hasieran ARRAPANET sortu zen helburu

militarrak zituena, ondoren sare zientifiko, teknologiko eta garapen enpresarial

batean bilakatzeko (NSFNET) eta azkenik nagusitasun publikoa lortu duena eta

denon ezaguna dena sortu zuten INTERNET.

Ordenagailu sare desberdina daude. Bost mota:

LAN: Tamaina txiki eta ertaineko sareak dira, ordenagailu interkonektatu

mugarekin. Mantentze kostu baxua eta instalazio erraza dute.

BAN: Sare mota honek, eraikin bateko sare guztiak bat egiten ditu.

CAN: BAN sare desberdinak hartzen ditu sare handiagoak osatzeko.

Unibertsitateko sareak adibidez.

MAN: Gastu ekonomiko handikoak direnez, komunikazio operadoreen eskuetan

dagoen sarea dugu hau. Batez ere zonalde komarkal eta urbanoek sortzen dute.

WAN: MAN sare desberdinen interkonexioen emaitzak dira.

Abiaduraren arabera ere sailkapena dago:

LAN/BAN, abiadura baxukoak dira: 10/100 Mbps.

CAN/MAN, abiadura ertainekoa: 155/622 Mbps.

WAN/MAN, abiadura handiko sarea: Gbps gainditzen dute.

Abiadura geroz eta handiagoa izan, mantentzea eta ordenagailuaren kostua

handiagoak izango dira.

Sistema informatikoak: sistema eragileak

1.- Informatikaren sarrera

Informazioa irudikatzeko bi modu erabiltzen dira:

1- Analogikoa (bi egoeren arteko egoera jarraitu guztiak)

2- Digitala: zerogarren egoera eta lehengoa iruditzen ditu.

Bi termino definitu ditzakegu arlo honetan, informatika, ordenagailuen zientzia

bezala definitu daitekeena eta gero ordenagailu bera, makina elektronikoaz, informazio-

datuen antolaketaz, prozesaketaz, transmisioaz eta biltegiratzeaz arduratzen dena.

2.- Bilakaera historikoa.

1949-1952

Erabilera zientifiko eta militarreko huts-balbulez osaturiko ordenagailuak.

1952-1964

Huts-balbulen ordez transistoreak erabiltzen dira. Lehengo ordenagailu

komertzialak, sistema eragilearekin.

1964-1971

Zirkuitu integratuak erabiltzen dira. Lehenengo programa komertzialak.

Mikroprozesagailuei esker, erabiltzaile bakar batek erabili zezakeen ordenagailu

txikia garatzeko aukera zegoen.

1971-1981

Ordenagailuaren oinarrizko elementuak zirkuitu integratu bakarrean bizitzen

dira. Mikroprozesadoreetan.

1977an Steve Wozniak eta Steve Jobsek etxeko ordenagailu txikiak sortzeko

asmoz, Apple Computer enpresa sortu zuten.

1981etik aurrera

Gero eta potentzia handiagoa. Aplikazioei eta software libreei gero eta garrantzi

handiagoa. INX ETA GNU/LINUX sistema eragileen garapena. IBM enpresak PC

ordenagailu pertsonala sortu. Ordenagailu pertsonalen azken hobekuntzak

erabiltzailearen eta ordenagailuaren arteko komunikazioarekin du zerikusia, baita

internetekin ere.

3. Sistema informatikoak: Software eta Hardware

Ordenagailuen bi funtzionamendu maila bereizten dira:

HARDWARE: Ordenagailuaren elementu fisikoak osatzen dute (memoriak,

preriferikoak…), ukitu eta ikusi egin daiteke eta datuak kudeatu egiten ditu.

SOFTWARE: Osagai elektronikoen funtzionamendu egokia ziurtatzeko

instrukzio multzoek osatzen dute. Ikuspuntu logiko eta abstraktuan uler daiteke eta datu

hutsak eta datuekin egin beharreko instrukzio multzoa kontrolatzen ditu. Sistema eragile

beharrezkoa da programa baten instrukzio multzoa exekutatuz eta hardware-gailuetatik

informazioa eta datuak prozesatzeko.

Aipatu bien artean firmwarea dagoela eta hau, Hardwarearen zatia dela.

Sistema informatikoak: ordenagailuak

Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da

eta horretarako ordenagailu bat erabili behar da.

Ordenagailua informazioaren kudeaketa automatikoa egiten duen makina

elektronikoa da. Honako hauek delarik bere funtzioa: informazio eta datuak antolatzea,

prozesatzea, transmititzea eta biltegiratzea. Hasiera batean kalkulu matematikoak

egiteko sortu zen.

Lehen ordenagailuak sistema bitarrean funtzionatzen zuen. Hala, esate baterako,

korrontea igarotzea 1 izango zen eta ez igarotzea berriz, 0. Beraz, etengailua irekitzen

bada 1 izango da eta ixten bada 0.

Geroztik, sekulako hobekuntzak izan ditu ordenagailuak. Kapazitate eta abiadura

handiagoak dituelarik. Ondorioz, prezioa ere igo delarik. Ordenagailuaren oinarrizko

elementuak mikroprozesagailuan aurkitzen dira, hots, zirkuitu bakar batean. Denborak

aurrera egin ahala geroz eta potentzia handiagoa dute. Aurrenengo PC (Personal

Computer) ordenagailuekin ofimatika programak agertuz joan ziren. Adibidez, testu eta

irudi prozesatzaileak, kalkulu orriak… Halaber, internet ere mundua eraldatzea ekarri

du.

Ordenagailu bi zatitan banatzen da: hardwarea eta softwarea. Lehenengoari

dagokionez, ordenagailuaren elementu fisikoek osatzen dute. Bigarrengoak berriz,

osagai elektronikoek osatzen dute. Software mota ezberdinak: antibirusa, web

nabigatzailea, erreproduktorea, bat-bateko mezularitza, informazio pertsonalaren

kudeatzailea… Hardware mota ezberdinak: RAM memoria ,sagua, teklatua, joystick,

CD edo DVD irakurgailua, mikrofonoa, scannerra…

Prozesadorea, informazioa automatikoki tratatzeko beharrezkoak diren

eragiketen kontrolaz eta abian jartzeaz enkargatzen da. Unitate aritmetiko logikoa

(UAL) , informazioaren inguruko eragiketa aritmetikoez eta logikoez arduratzen da.

Kontrol Unitatea (UC) aldiz, ordenagailuaren garuna da. Unitate honek instrukzioak

ulertzen ditu eta era egokian interpretatzen ditu. Osagaien kudeaketaz eta kontrolaz ere

arduratzen da.

Ordenagailuko informazioa bytetan banatzen da. Horrela, bi memoria motekin

aurkitzen gara. Alde batetik, memoria nagusia eta bestetik, kanpo biltegiratze memoriak

(disketeak, disko gogorrak, DVDak…). Kanpo biltegiratze memoriek, memoria

iraunkorra osatzen dute. Ordenagailua itzaltzean hor bildutako informazioa ez baita

borratzen. Bestalde, memoria nagusiak, informazioa aldi baterako bakarrik gordetzen

du. RAM eta ROM memoriekin aurkitzen gara. Ordenagailuan prozesatzen den

informazio guztia RAM memoriatik igarotzen da. ROM memoriak, berriz, irakurri

besterik ez du egiten.

Gauzak horrela, memorian biltegiratzen den informazioa sartzeko, memoria

helbideak erabiltzen dira. Metodo desberdinekin aurkitzen garelarik: helbideratze

zuzena, berehalako helbideratzea, denbora errealeko sistemak, denbora banatuko

sistemak, denbora errealeko sistemak, sistema pertsonalak, sistema banatuak eta sare-

sistemak.

Sistema eragileak hiru era desberdinetan banatzen dira: erabiltzaile kopuruaren,

prozesadore kopuruaren eta ataza kopuruaren arabera.

Sistema eragile ezberdinak ditugu gure artean: Unix, Linux, Microsoft, Mac

Os…