(3. or.) Balkoitik Balkoira. (4. or.) Gertu dago Udalbatza ... · kak. Egindako diagnostikoa...

6
#GetxoBiziEzazu Doako alea 1.550 zk. www.getxo.eus Ekainak 13 >> Ekainak 23 2019 / Nabarmentzekoak > Dantza zentroak eta abesbatzak, Muxikebarriko Ereaga aretoa erabiliko duten lehenengo kultur taldeak (3. or.) > Ostalaritzan beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko kanpaina berria (4. or.) > Bisita gidatuak eta zozketak GetxoBizin (4. or.) “Irribanda”. Ostirala, hilak 21, 19:00etan, Muxikebarriko Ereaga aretoan, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots; Andrés Isasi Musikalia Banda eta Biotz Alai Txiki, Lilura eta Kimets Abesbatzak. Sarrerak agorturik daude. Balkoitik Balkoira. Larunbata, hilak 22, 22:00etan, Portu Zaharrean, Algortako Bertsolari Eskolaren eskutik, bertso saioa: Onintza Enbeita eta Sustrai Colina. EUSKARAREN LAGUNA SALTOKIEN SAREA. Oraindik ez dakizu zer den? Ez izan azkena ezagutzen! (Barrualdeko gehigarria) Larunbat honetan, ekainaren 15ean, 09:30ean, Getxoko Udalbatza berria osa- tuko da datozen lau urteotarako. Lehen- dabiziz, Adineko Mahaia osatzeari ekin- go zaio. Mahaia zinegotzi nagusienak eta gazteenak eratuko dute; oraingo hone- tan, Mª Asunción Olaeta Pérez de Men- diola (PSE-EE) eta Gonzalo Ayo Jiménez (PSE-EE) dira, hurrenez hurren, Mahaia osatuko dutenak, Udaleko Idazkariare- kin batera. Horrek tramitezko zenbait gai irakurriko du, eta 25 hautagaiek be- ren karguaren zina egin edo promes egin beharko dute. Horren ondoren, Udalba- tza legalki osatuta geratuko da. Bigarrenetik, Udalaren buru izango den alkatearen edo udalburuaren hautatzea egingo da. Kargu horretarako hautagaiak hauteskundeetako zerrendaburuak izan ahalko dira: Amaia Agirre Muñoa, EAJ/ PNVren aldetik; Eduardo Andrade Au- rrecoechea, PPkoa; Nerea Guijarrubia Garzia EH-Bildukoa; Carmen Díaz Pérez, PSE-EEkoa; eta Ignacio Robles Fernán- dez, Elkarrekin Podemos taldekoa. Zine- gotziek sekretupeko bozketa egingo dute eta bozak zenbatu ondoren, Getxoko Alkatetzaren buru izango den pertsona izendatuko dute. Horrek karguaren zina edo promes egin beharko du. Horren on- dotik, domina eta aginte-makila jasoko ditu, zeinu-bereizgarri gisa, Imanol Lan- da kargua uzten duen alkatearengandik. Jarraian, Alkate Soinua joko dute txistua- rekin. Hori amaitutakoan, alkate edo udalburu berriak berba batzuk zuzen- duko ditu, eta hori amaitutakoan txistu- lariek Agur Jaunak kanta jo eta dantzari batek ohorezko aurreskua dantzatuko du Udalbatzako kideen aurrean, ekitaldia amaitzeko. Saioa streamingean: https:// www.getxo.eus/eu/ayuntamiento/or- ganizacion-municipal/pleno-directo Punta Begoñako Galerietan aurkitu di- ren neolito garaiko aurkikuntzen ingu- ruko indusketa-prozesuak zabalduko ditu I. Europako Arkeologia Jardunal- diak. Bizkaian egingo dira ekainaren 13tik 16ra, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoaren hamargarren ur- teurrena dela eta. UPV/EHUko ikerketa taldeak, eta Udalaren eskutik, Galeriak Berreskuratzeko eta beren Balioa Nabar- mentzeko prozesuan parte hartzen duen aditu-taldeak, prozesua gerturatuko diote hiritarrei, indusketa testuinguruan kokatuz (indusketan, UPV/EHUko ikasleek hartuko dute parte). Galerietako jardunaldien programari, hilaren 13 eta 14an gauzatuko dena, beste hainbat jarduera gehituko zaiz- kio. Ikustaldi gidatu historikoak Ekainaren 15etik uztailaren 14ra, bisita gidatuak egingo dira, dohainik, eta ga- lerienak ez ezik horiek sartuta dauden paisaia osoaren historia ere azalduko da. Denboran zeharkako bidaia batean, monumentua berreskuratzeko egiten ari diren azken lanetatik abiatuko da 100 urte atzera eginez, eraiki zuten unera arte, eta haratago ere. Portuaren eta Abrako badiaren bilakaeraz, Bilbo- ko defentsa sistemaz eta Getxoko kos- taldean izan duen eraginaz hitz egingo da, denboran 5.000 urte atzerago egi- teraino, populazioak kostaldeko toki estrategiko honetan geratzea erabaki zuten unera arte. Argibide gehiago eta inskripzioak: 944 910 800 // www.getxo.eus. Beharrez- koa da aldez aurretik erreserba egitea. Gaiari buruzko ibilbideak Punta Begoñan ikerketa historiko ba- tzuk zuzendu dituztenen eskutik, Ge- txoko kostaldeko historia ezagutuko da, bertako biztanleen bizimodua eta kanpotik jasotako eraginak, egungo pai- saia kulturalaren izaera osatu dutenak. Ibilbideak dohainik dira eta 25 laguneko taldeetan egingo dira ekainaren 20 eta 27an eta uztailaren 4 eta 11n, 17:30etik 18:30era. Aurretiko erreserba: 944 910 800 // www.getxo.eus Arkeologi Museoa-Punta Begoña txangoa Txangoa musoean Neolito-Kalkolitoa- ri zuzendutako aretoetatik abiatuko da, ekainaren 27an, osteguna, 10:00etan. Garai horretakoak dira Punta Begoñako aurkikuntza berriak. Ondoren, 11:00etan, Punta Begoñan zabalik dagoen indusketa arkeologikora joango da eta 12:30ean Bil- bora bueltatuko da. Inskripzioak: 945 404 09 90 //[email protected]. Gertu dago Udalbatza berriaren osaketa I. Europako Arkeologia Jardunaldiekin zabalduko da Punta Begoñako indusketa Hainbat jardueraren bitartez indusketa arkeologikoa hurbilduko zaio gizarteari 25 zinegotziei oroigarri bana emateko ekitaldiarekin amaitutzat eman zen as- teazkenean 2015/2019 Legegintzaldia. Saio labur eta hunkigarria izan zen; ber- tan, Imanol Landa jarduneko alkateak hitz egin zuen, udalbatzan 20 urte eman ondoren (12 alkate bezala eta beste 8 zi- negotzi bezala), baita udalbatza utzi du- ten alderdi politiko guztietako ordezka- riek ere. 25 ordezkarietatik 15ek ez dute jarraituko. Landak eskerrak eman zizkien hirita- rrei, zinegotziei eta Udaletxeko langile guztiei, Getxoko elkarte, eragile eta gi- zarteko gainontzeko taldeei, eta azke- nik, bere emazte, bi alaba eta semeari. Honako hauek ere hitz egin zuten agur modura: Koldo Iturbe EAJ/PNVkoa (16 urte Udalbatzan); Raquel González (14 urte), Miguel Ibabe eta Iñaki Gamero Saio hunkigarria Legegintzaldia ixteko PPkoak –azken hori nabarmen hunkitu- ta osasun arazoengatik bere hirugarren legegintzaldia ezin izan duelako bete-; Susana Andollo, Kike Prada eta Paula Amieva, Guk-ekoak; Oier Iturralde EH- Bildukoa; José Luis Landa PSE-EEkoa; eta Santiago Sainz, Ciudadanos alder- dikoa. Beraien hitzaldietan, esker oneko berbak hiritar, zinegotzi eta Udaletxeko langileentzat. Beste zinegotzi hauek ere utzi dute udalbatza: Elena Coria EAJ/ PNVkoa; Susana de Cos, PPkoa; Maite Arraiza EH-Bildukoa; eta Teresa Esca- lante PSE-EEkoa.

Transcript of (3. or.) Balkoitik Balkoira. (4. or.) Gertu dago Udalbatza ... · kak. Egindako diagnostikoa...

Page 1: (3. or.) Balkoitik Balkoira. (4. or.) Gertu dago Udalbatza ... · kak. Egindako diagnostikoa oinarri hartuta, prestakuntza-programa garatu da, online egingo dena, dohainik; hain zuzen

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1.550 zk. www.getxo.eus

Ekainak 13 >> Ekainak 23

2019

/ Nabarmentzekoak> Dantza zentroak eta abesbatzak, Muxikebarriko

Ereaga aretoa erabiliko duten lehenengo kultur taldeak (3. or.)

> Ostalaritzan beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko kanpaina berria (4. or.)

> Bisita gidatuak eta zozketak GetxoBizin (4. or.)

“Irribanda”. Ostirala, hilak 21, 19:00etan, Muxikebarriko Ereaga aretoan, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots; Andrés Isasi Musikalia Banda eta Biotz Alai Txiki, Lilura eta Kimets Abesbatzak. Sarrerak agorturik daude.

Balkoitik Balkoira. Larunbata, hilak 22, 22:00etan, Portu Zaharrean, Algortako Bertsolari Eskolaren eskutik, bertso saioa: Onintza Enbeita eta Sustrai Colina.

EUSKARAREN LAGUNA

SALTOKIEN SAREA.

Oraindik ez dakizuzer den?

Ez izan azkena ezagutzen!

(Barrualdeko gehigarria)

Larunbat honetan, ekainaren 15ean, 09:30ean, Getxoko Udalbatza berria osa-tuko da datozen lau urteotarako. Lehen-dabiziz, Adineko Mahaia osatzeari ekin-go zaio. Mahaia zinegotzi nagusienak eta gazteenak eratuko dute; oraingo hone-tan, Mª Asunción Olaeta Pérez de Men-diola (PSE-EE) eta Gonzalo Ayo Jiménez (PSE-EE) dira, hurrenez hurren, Mahaia osatuko dutenak, Udaleko Idazkariare-kin batera. Horrek tramitezko zenbait gai irakurriko du, eta 25 hautagaiek be-ren karguaren zina egin edo promes egin beharko dute. Horren ondoren, Udalba-tza legalki osatuta geratuko da.Bigarrenetik, Udalaren buru izango den alkatearen edo udalburuaren hautatzea egingo da. Kargu horretarako hautagaiak hauteskundeetako zerrendaburuak izan ahalko dira: Amaia Agirre Muñoa, EAJ/PNVren aldetik; Eduardo Andrade Au-rrecoechea, PPkoa; Nerea Guijarrubia Garzia EH-Bildukoa; Carmen Díaz Pérez, PSE-EEkoa; eta Ignacio Robles Fernán-dez, Elkarrekin Podemos taldekoa. Zine-gotziek sekretupeko bozketa egingo dute eta bozak zenbatu ondoren, Getxoko Alkatetzaren buru izango den pertsona

izendatuko dute. Horrek karguaren zina edo promes egin beharko du. Horren on-dotik, domina eta aginte-makila jasoko ditu, zeinu-bereizgarri gisa, Imanol Lan-da kargua uzten duen alkatearengandik.

Jarraian, Alkate Soinua joko dute txistua-rekin. Hori amaitutakoan, alkate edo udalburu berriak berba batzuk zuzen-duko ditu, eta hori amaitutakoan txistu-lariek Agur Jaunak kanta jo eta dantzari

batek ohorezko aurreskua dantzatuko du Udalbatzako kideen aurrean, ekitaldia amaitzeko. Saioa streamingean: https://www.getxo.eus/eu/ayuntamiento/or-ganizacion-municipal/pleno-directo

Punta Begoñako Galerietan aurkitu di-ren neolito garaiko aurkikuntzen ingu-ruko indusketa-prozesuak zabalduko ditu I. Europako Arkeologia Jardunal-diak. Bizkaian egingo dira ekainaren 13tik 16ra, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoaren hamargarren ur-teurrena dela eta. UPV/EHUko ikerketa taldeak, eta Udalaren eskutik, Galeriak Berreskuratzeko eta beren Balioa Nabar-mentzeko prozesuan parte hartzen duen aditu-taldeak, prozesua gerturatuko diote hiritarrei, indusketa testuinguruan kokatuz (indusketan, UPV/EHUko ikasleek hartuko dute parte).Galerietako jardunaldien programari, hilaren 13 eta 14an gauzatuko dena, beste hainbat jarduera gehituko zaiz-kio.

Ikustaldi gidatu historikoak Ekainaren 15etik uztailaren 14ra, bisita gidatuak egingo dira, dohainik, eta ga-lerienak ez ezik horiek sartuta dauden

paisaia osoaren historia ere azalduko da. Denboran zeharkako bidaia batean, monumentua berreskuratzeko egiten ari diren azken lanetatik abiatuko da 100 urte atzera eginez, eraiki zuten unera arte, eta haratago ere. Portuaren eta Abrako badiaren bilakaeraz, Bilbo-ko defentsa sistemaz eta Getxoko kos-

taldean izan duen eraginaz hitz egingo da, denboran 5.000 urte atzerago egi-teraino, populazioak kostaldeko toki estrategiko honetan geratzea erabaki zuten unera arte.Argibide gehiago eta inskripzioak: 944 910 800 // www.getxo.eus. Beharrez-koa da aldez aurretik erreserba egitea.

Gaiari buruzko ibilbideakPunta Begoñan ikerketa historiko ba-tzuk zuzendu dituztenen eskutik, Ge-txoko kostaldeko historia ezagutuko da, bertako biztanleen bizimodua eta kanpotik jasotako eraginak, egungo pai-saia kulturalaren izaera osatu dutenak. Ibilbideak dohainik dira eta 25 laguneko taldeetan egingo dira ekainaren 20 eta 27an eta uztailaren 4 eta 11n, 17:30etik 18:30era. Aurretiko erreserba: 944 910 800 // www.getxo.eus

Arkeologi Museoa-Punta Begoña txangoaTxangoa musoean Neolito-Kalkolitoa-ri zuzendutako aretoetatik abiatuko da, ekainaren 27an, osteguna, 10:00etan. Garai horretakoak dira Punta Begoñako aurkikuntza berriak. Ondoren, 11:00etan, Punta Begoñan zabalik dagoen indusketa arkeologikora joango da eta 12:30ean Bil-bora bueltatuko da. Inskripzioak: 945 404 09 90 //[email protected].

Gertu dago Udalbatza berriaren osaketa

I. Europako Arkeologia Jardunaldiekin zabalduko da Punta Begoñako indusketa

Hainbat jardueraren bitartez indusketa arkeologikoa hurbilduko zaio gizarteari

25 zinegotziei oroigarri bana emateko ekitaldiarekin amaitutzat eman zen as-teazkenean 2015/2019 Legegintzaldia. Saio labur eta hunkigarria izan zen; ber-tan, Imanol Landa jarduneko alkateak hitz egin zuen, udalbatzan 20 urte eman ondoren (12 alkate bezala eta beste 8 zi-negotzi bezala), baita udalbatza utzi du-ten alderdi politiko guztietako ordezka-riek ere. 25 ordezkarietatik 15ek ez dute jarraituko.Landak eskerrak eman zizkien hirita-rrei, zinegotziei eta Udaletxeko langile guztiei, Getxoko elkarte, eragile eta gi-zarteko gainontzeko taldeei, eta azke-nik, bere emazte, bi alaba eta semeari. Honako hauek ere hitz egin zuten agur modura: Koldo Iturbe EAJ/PNVkoa (16 urte Udalbatzan); Raquel González (14 urte), Miguel Ibabe eta Iñaki Gamero

Saio hunkigarria Legegintzaldia ixteko

PPkoak –azken hori nabarmen hunkitu-ta osasun arazoengatik bere hirugarren legegintzaldia ezin izan duelako bete-; Susana Andollo, Kike Prada eta Paula Amieva, Guk-ekoak; Oier Iturralde EH-Bildukoa; José Luis Landa PSE-EEkoa; eta Santiago Sainz, Ciudadanos alder-

dikoa. Beraien hitzaldietan, esker oneko berbak hiritar, zinegotzi eta Udaletxeko langileentzat. Beste zinegotzi hauek ere utzi dute udalbatza: Elena Coria EAJ/PNVkoa; Susana de Cos, PPkoa; Maite Arraiza EH-Bildukoa; eta Teresa Esca-lante PSE-EEkoa.

Page 2: (3. or.) Balkoitik Balkoira. (4. or.) Gertu dago Udalbatza ... · kak. Egindako diagnostikoa oinarri hartuta, prestakuntza-programa garatu da, online egingo dena, dohainik; hain zuzen

Datorren igandean, ekainak 23, Muxikebarrin Hitzen jaialdia egin-go da, Gure Esku Dago erabaki-tzeko eskubidearen aldeko mu-gimendu herritarrak antolatua. Ikuskizun dinamikoa izango da, bertan hitza, dantza, kantak, el-kartasuna, aldarrikapena, musika eta bideoak tartekatuko dira Ge-txoko artista askoren laguntzaz eta modu originalean aurkeztua. Antolatzaileek esaten dute “ziklo berri bati ekingo diogu, non errefe-rendumak antolatu ahal izatea dina-mikaren gakoa izango den”.Jaialdia 12:00etan hasiko da eta sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Antolatzaileek, sarre-rak erosi ahal izateko, mahaiak jarriko dituzte Kantxa Kirolak eta Taberna Berrin, Algortan, hilaren 14an (18:30etik 20:00ak arte); 15ean (12:00etatik 14:00eta-ra); 21ean (18:30etik 20:30era)

eta 22an (12:00etatik 14:00etara). Romon, La Mona eta Amaya ta-bernen ondoan, hilak 15 eta 16, (13:30etik 15:00ak arte).Informazio gehiago: https://www.facebook.com/gureesku-dagogetxo/

STAF

F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komuni-

kazio Sailak kaleratutako argitalpena da eta horretan udalari eta tokiko bizi-tzari lotutako albisteak eta informazioak ager- tzen dira astero.Komunikazioko zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García. Erredaktoreburua: Itziar Aguayo. Erredakzioa: Nekane Ardanza,Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.

Urgull kalea z.g., 4. Tel.:94 466 03 20. 48991 Getxo.e-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao, S.L. Inprimaketa: Comeco Gráfico Norte, S.L.U.Banaketa: Lantegi Batuak Fundazioar-en egunOn zerbitzuaGordailu legala: BI-388-87

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

EKAINAK 13 OSTEGUNA Udalekuak 2019: ActivAR-TE. Izenemate epea luzatu da ekainaren 17ra arte. Informazio gehiago: https://bit.ly/2ZbuuC6

EKAINAK 14 OSTIRALA 16. Getxotar Dantza Eguna. 20:00etan, Muxikebarrin (Ereaga aretoan) Dantzarteko ikasleen ko-reografiak.

EKAINAK 15 LARUNBATA 16. Getxotar Dantza Eguna. 12:30ean, Muxikebarrin (Erea-ga aretoan) Ana Lararen ikas-leen koreografiak; 18:00etan Areetako Flamenko Eskola eta 20:45ean Romoko Carmen Vera-ren Dantza Eskola. Ingurumen Aretoa. 10:30-13:30h. Familientzako tailerra: pintxo osasuntsuak. Tel: 668 88 35 96. http://www.ingurumena-retoagetxo.eus/?lang=eu

EKAINAK 16 IGANDEA 12. Getxotar Abesbatzen Egu-na. Muxikebarrin (Ereaga are-toan) 18:00etan, 11 abesbatzen emanaldia. Sarrerak agorturik daude. Ingurumen Aretoa. 10:00-14:00h. Altxorraren bila. Gimka-na autogidatua hezegunetik. Tel.: 688 88 35 96 eta http://www.ingurumenaretoagetxo.eus/?-lang=eu Bat-bateko antzerkia. 20:00etan, Utopian (Errotatxu po-ligonoa) bat-bateko antzerkiaren match-a. Salneurria: 5€. Infor-mazio gehiago: www.utopiange-txo.com

EKAINAK 17 ASTELEHENA Odol-emate. Algortako Geltokia plazan. Goiz eta arratsaldez.Odol-emate. Bidezabalgo Osasun Zentroaren ondoan. 16:30etik 21:00etara.Erakusketa. Algortako Kultur Etxean, erakunde horrek anto-latutako Argazkigintza 1 eta 2 tailerretako ikasleen 2018/19ko ikasturteko lanak. Hilaren 29ra arte.Erakusketa. Romo Kultur Etxean, adimen-desgaitasunak jotako pertsonen aldeko Gaude Elkartearen XXVII. pintura eras-kusketa. Hilaren 30era arte.

EKAINAK 18 ASTEARTEA Odol-emate. Areetako Zubiko Enparantza (Bizkaia Zubiaren on-

doan). Goiz eta arratsaldez.

EKAINAK 19 ASTEAZKENA Bigarren Eskuko Liburuaren 14. Azoka Solidarioa. Algorta-ko Kultur Etxean. 11:00-14:00 eta 17:00-21:00.

EKAINAK 20 OSTEGUNA Odol-emate. Areetako Geltokia plazan. Goiz eta arratsaldez. Bigarren Eskuko Liburuaren 14. Azoka Solidarioa. Azo-ka Solidarioa. Algortako Kultur Etxean. 11:00-14:00 eta 17:00-21:00. Ipuinaren ordua. 2018/19 denboraldiaren amaiera. Romo Kultur Etxeko bebetekan, 18:00etan, Izaskun Mujikaren eskutik, “Ipuin bihurriak”. Eus-karaz. 4 urtetik gora. Sarrera dohainik.Literatura topaketa. Villamon-teko liburutegian, 19:45ean, Kul-tur Etxearen Sortze-idazketa tai-lerraren eskutik, solasaldia “Los turistas desganados” eleberriaren egile den Katixa Agirrerekin. Sa-rrera dohainik.

EKAINAK 21 OSTIRALA Bigarren Eskuko Liburuaren 14. Azoka Solidarioa. Algor-tako Kultur Etxean. 11:00-14:00 eta 17:00-21:00. Haurrentzako kontzertua. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 19:00etan, “Irribanda”, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots; Andrés Isasi Musikalia Banda eta Biotz Alai Txiki, Lilura eta Kimets Abesbastzak. Sarrerak agorturik daude.

EKAINAK 22 LARUNBATA Bigarren Eskuko Liburuaren 14. Azoka Solidarioa. Algortako Kultur Etxean. 11:00-14:00 eta 17:00-21:00. Balkoitik Balkoira. Portu Zaha-rrean, 22:00etan, Algortako Ber-tsolari Eskolaren eskutik, bertso saioa: Onintza Enbeita eta Sustrai Colina. Sarrera dohainik. Ingurumen Aretoa. 10:15-12:15h, familientzako Escape Rooma. Beharrezkoa da aldez au-rretik izena ematea. Tel.: 688 88 35 96 http://www.ingurumena-retoagetxo.eus/?lang=eu

EKAINAK 23 IGANDEA Bigarren Eskuko Liburuaren 14. Azoka Solidarioa. Algortako Kultur Etxean. 11:00-14:00. Ingurumen Aretoa. Txiki tai-lerrak: 6-14 urte. 10:30etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Tel.: 688 88 35 96 eta http://www.inguru-menaretoagetxo.eus/?lang=eu Antzerkia. 20:00etan, Utopian (Errotatxu poligonoa), “Crystal moments”. Sarrera: 5€. Informa-zio gehiago: www.utopiangetxo.com

Getxo Kirolak Good Governance in Youth Sports Clubs proiektuan parte hartzen duten hiru erakun-deetako bat da. Proiektua Europar Batasunaren Erasmus+ Sport Pro-gramak aldi berean finantzatu-takoa da, kirol-erakundeetan go-bernamendu ona sustatzeko; izan ere, modu horretan, kirolari gaz-teenen babesa bermatu daiteke. Gobernantza onaren aldeko proiektu honekin bat egin dute Poloniako Kirol Erakundeen El-karteak (Karol) eta Turinen ko-katutako Lanbide Heziketako Erakundeak (Engim Piemonte).

Egitasmoaren barnean, lehen analisi bat burutu dute, inkesten bitartez, Europako 50 kirol elkar-teren kezka nagusiak identifika-tzearren, eta lan horretan Getxo-ko kirol talde eta elkarteek parte hartu dute. Aipatutako azterketaren arabe-ra, familiek kirolariengan egiten duten presioa, gazteek lehiaren aurrean duten estresa eta cyber-bullying edo ziberjazarpenaren arriskuak dira arlo horretan gehien nabarmentzen diren kez-kak. Egindako diagnostikoa oinarri

hartuta, prestakuntza-programa garatu da, online egingo dena, dohainik; hain zuzen ere, ekaina-ren 17tik urriaren 31ra bitartean egin ahal izango da. Eta honako hauek dira programaren hartzai-leak: kirol-klubetako kudeatzai-leak, kirolari gazteen entrena-tzaileak, familiak edo kirolaren bidezko heziketan interesatutako pertsonak. Helburua da errealita-te horiek tratatzeko baliabideak eskaini eta gobernantza onaren inguruan praktika berritzaileak ezartzea. Programa 26 ordu eta erdikoa da, eta derrigorrezko lehen modulu bat dauka kirol-inguruneko Go-bernantza Ona gaiari buruzkoa; eta aukerako beste hiru gai ere, teoria eta praktika tartekatzen dituztenak: Familiak kirolean duen eginkizuna, Kirolari gazteek lehian duten estresa eta Teknologia berrien erabilera oinarriko kirolean.Proiektuak [email protected] posta elektronikoa eta www.gginysc.eu web orrialdea ipini ditu eskura; bertan, proiek-tuaren ezaugarriei eta propo-samenei buruzko informazioa lortzeaz gain, prestakuntza-pro-gramara sartzeko aukera ere es-kaintzen da.

Haszten Elkarteak, Getxoko hainbat kirol kluben laguntza-rekin, kirol anitzeko bi topaketa antolatu ditu ostiral eta larunbat honetarako, ekainak 14 eta 15, Gobelako kiroldegian. Jardunal-di horiek dibertsitate funtzionala duten pertsonei daude zuzen-duta.Topaketa bakoitzean, bai ostira-

lekoan bai larunbatekoan, kirol hauetako entrenamenduak egin-go dira: saskibaloia, hockey/slaloma, gimnastika erritmikoa, dunba inklusiboa, boccia, padel/pala, eskubaloia eta atletismoa. Interesdunek programazio osoa kontsultatu eta izena eman de-zakete www.haszten.org web orrialdean.

*Udako denboraldia hasiko da Fadurako igerilekuetan. Ostiraletik aurrera, hilak 14, eta iraila-ren 15era bitartean, Fadurako kanpoko igerilekuen ohiko ordu-tegia aldatu eta udako ordutegia jarriko da. Igerileku olinpikoa astelehenetik ostiralera egongo da irekita 07:30etik 21:30era (asteburuetan 08:30ean ireki-ko da) eta kanpoko gainerako espazioak (berdeguneak eta haurren igerilekuak) 10:00etatik 21:30era. Igerilekuen erabiltzai-leek kafetegi-zerbitzua ere era-bili ahal izango dute; 10:30etik 20:30era egongo da irekita. Aur-ten, gainera, udako karta berria eskainiko da, errazioak, ogitar-tekoak, sandwichak eta entsa-ladak eskainiko dituena.

*Filipinarren jaia Aree-tan. Duela urte batzuetatik hona ohikoa denez, gure artean bizi diren filipinarrek beren herrialdearen independentzia aldarrikapenaren urteurrena (ekainaren 12a da egun ofiziala) ospatuko dute igandean, hilak 16. Aurten 121. urteurrena ospa-tuko dute. Jaialdia, Udalaren ba-besarekin, 17:00etan hasiko da, kulturarteko kalejira bat eginez. Bizkaia Zubiko plazatik aterako da kalejira eta Areetako Geltokia plazara iritsiko da, hor ospaki-zunari segida emateko zenbait kultur jarduerekin.

BERRILABURRAK

Getxo Kirolak kirol arloan gobernantza onaren aldeko proiektu

batera bildu da

Kirol anitzeko jardunaldiak dibertsitate funtzionala

dutenentzat

Gure Esku Dago: “Hitzen jaialdia”

- Neska, ganorazkoa eta ardu-ratsua prest dago etxeko lanak egin eta adinekoak zaintzeko.

Lanean berehala hasteko prest. Tel.: 691 32 63 08.

- Etxean aritzeko lan bila nabil. Orduka edo bertan lo egiteko. Asturuetan eta gauetan. Tel.: 620 09 00 55.

- Errentan ematen dira lursailak ortu ludikoentzat, Larrañazubin. Tel.: 675 72 11 11.

LANPOLTSA SALEROSKETAGALDUTAKOAK

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

Page 3: (3. or.) Balkoitik Balkoira. (4. or.) Gertu dago Udalbatza ... · kak. Egindako diagnostikoa oinarri hartuta, prestakuntza-programa garatu da, online egingo dena, dohainik; hain zuzen

Zentroko auditorio nagusiak 782 besaulki, bitarteko aurreratuenak eta neurrira egindako maskor akustiko bat ditu

Dantza zentroak eta abesbatzak, Muxikebarriko Ereaga aretoa erabiliko duten lehenengo kultur taldeak

Udalerriko dantza zentroak eta abesba-tzak dira asteburu honetan Muxikebarri Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentro berriko Ereaga aretoa erabiliko duten lehenengo kultur taldeak. Nahiz eta Andrés Isasi Musika Eskolako ikas-leek aurreko asteazkenean probatu zu-ten aretoa ikasturte amaierako entzunal-di bat eskainiz. Areto edo auditorio nagusiak 782 be-saulki ditu, neurri handiko eta ertaine-ko programazioa antolatu ahal izateko; gainera bitarteko aurreratuenak ditu, orkestra-pezoi bat 55 musikarientzako lekuarekin eta altxagarria, besaulki-pa-tioa zabaltzea ahalbidetzen duena (pro-gramatutako ekitaldiak hala eskatzen badu); agertoki osoa motorduna da eta

neurrira egindako maskor akustikoa dauka, 1.210m3-koa.Getxotar Dantza Eguna da aipatutako aretoan egingo den lehenengo ekitaldia. Aurten hamaseigarren urtea izango du.Koreografia anitzak eramango dira agertoki gainera, hainbat estilotakoak (garaikidea, klasikoa eta neoklasikoa, flamenkoa, popa eta doinu-bandak). Adin guztietako pertsonak dantzatu-ko dute. Ostiralean, hilak 14, Dantzarte akademiako ikasleek dantzatuko dute, 20:00etan; larunbatean, hilak 15, Ana Lararen Estudiokoak izango dira lehe-nengo, 12:30ean; Areetako Flamenko eskolakoak ondoren, 18:00etan; eta Car-men Veraren Romoko Dantza Estudioa, amaitzeko, 20:45ean.

Abesbatzen txanda izango da igandean, hilak 16. Guztira 11 elkarte hasiko dira kantatzen 18:00etatik aurrera. Honako hauek: Alai, Gizatiar, Kimetz, Onda-rreta, Andrés Isasi, Zozoak, Irutasun, Biotz Alai, Areetxo, Itxartu eta Eskuz-Es-ku. Oraingo honetarako prestatu duten programak euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesezko abestiak biltzen ditu, honako autoreenak, besteak beste: Jesús Guridi, Xabier Lete, Jim Papoulis eta Pier Paul Berzaitz. Pieza herrikoiak ere sartu-ta daude egitarauan.

Beste jarduera batzuk Ereaga are-toan Aipatutako jardueren ondoren beste batzuk etorriko dira aretora, ekainean

bertan. 21ean, ostirala, 19:00etan, Irri-band ikuskizuna eskainiko da –dagoe-neko sarrerak agortuta daude-. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kontzertua da, Andrés Isasi Musikalia bandaren eta bertako Biotz Alai Txiki, Lilura eta Kimetz haur abesbatzen laguntzarekin ondua. Pailazo hirukote ospetsu horren abestirik ezagunenetakoak interpreta-tuko dituzte. Hilaren 29an, 19:00etan, Euskadiko Ikasleen Orkestrak (EIO) joko du. Musika kontserbatorio eta es-koletako 80 ikaslek osatutako taldea da. Sibelius eta Griegen piezak joko dituzte Txaber Fernándezen zuzendaritza pean. Azkenik, hilaren 30ean, igandea, 3. Txiki Kanta ospatuko da, Getxoko haur abes-batzen jaialdia. Sei elkarte arituko dira.

Ekainaren 19tik 23ra, Bigarren Eskuko Liburu Azokaren 14. ekitaldia izango da Algortako Kultur Etxean, Villamonten. Ekimena Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatuta dago udaleko Garapenerako Lankidetza arloarekin elkarlanean. Azo-kan bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da eta aurten Perualde GKEri emango zaio, Manilako (Filipi-nak) auzo marjinaletako umeei eskola-ko materiala erosteko.Bost egunez, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute.

Salgai jarriko diren liburuak partiku-larrek liburutegiei emandakoak dira. Guztira, 20.000 bat liburu egongo dira salgai.Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira: liburuek, euro bana balioko dute; aldizkariek eta koadernotxoek, euro bat hiru aleko, eta entziklopediek, ale kopuruaren arabera. Halaber, igandean deskontuak egingo dira liburu-sortak erostean. Iaz 11.000 liburu inguru saldu ziren bertan. Guztira, 12.221€ bildu zi-ren Ayuda Más GKErentzat.

Liburu solidarioak Algortako Kultur Etxean

“Claqué Connection”,

Areetan

Gauderen erakusketa artistikoa

Areetako Andrés Isasi Musika Esko-lan, larunbat honetan, hilaren 15ean, 20:30ean hasita, Claqué Connection goiburuko musika kontzertu eta dantzaldia eskainiko da. Saioa ikus-teko sarrera 5€ da (Andrés Isasi zen-troko ikasleek berriz, 3€ ordaindu beharko dute).Claqué Connection musika eta dantza ikuskizuna da eta bere ezaugarri na-gusienetako bat da agertoki berean egiten dela. Biak eskutik joan dire-nez beti (zerbaitegatik gaian adituak diren zenbaitek uste dute bi dizipli-nak ez direla ezer bata bestea barik), muntaiaren helburua da bien arteko lotura hori garatzen jarraitzea mu-sikari- eta klake dantzari-zerrenda batekin, nork bere diziplinan eskar-mentu handia duten Bizkaiko profe-sionalek trebatuak.Claqué Connection-en atal musikalaz Bea’s Beat taldea arduratzen da; ar-tean, klake saioen zuzendaritza Rafa Eizaguirre eta Laura Lángararen ar-dura da; horretarako, maila aurrera-tuko Bilboko ikasleen laguntza bere-zia daukate.Kontzertuaren errepertorioak hain-bat generotako jazz piezak biltzen ditu, swingetik hasi eta funkyraino, bossa nova edo samba tartean direla-rik; horietako batzuk klake emanal-diekin osatzen dituzte, ahaztu barik ikus-entzulekin ere kolaborazio txiki bat izaten dela.

Gaude adimen-desgaitasuna dutenen aldeko Elkartearen Adierazpen Espre-sio Plastikoko Tailerreko ikasleek beren lanak erakutsiko dituzte RKE-Romo Kultur Etxean, ekainaren 17tik 30era. Bertan, ikasturtean egin dituzten lanak izango dira ikusgai: akuarela, kolore-tako arkatz, errotulagailu, tinta txina-tar eta abarrez egindako marrazkiak, gehien bat paisaiak, erretratuak eta bestelako gaiak.GAUDE irabazi-asmorik gabeko elkar-tea da, Bizkaiko Lurralde Historikoan adimen-desgaitasuna duten pertsonei zein beraien senitartekoei laguntza ematen espezializatuta dagoena. Era-kunde horretako Aisialdi Zerbitzukoek aipatutako tailerra eskaintzen dute, Espresio Plastikokoa, Ana Armentiak zuzendua; gaur egun 21 artista dira lantegian.Urtero, ikasturtearen amaierarekin ba-tera, erakusketa antolatzen dute guz-tien lanekin, 40-45 koadro; horietan bistakoa da pertsona horietako bakoi-tzaren atzean dagoen artea, baina baita lanordu askotako esfortzua, ardura eta gogoa ere.Urte guzti hauetan, erakusketetako motiboak anitzak dira, eta aho zabalik uzten gaituzte margolari handien ko-piekin zein marrazki libre original eta koloretsuekin.Erakusketa ikus daiteke astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era, eta aste-buru eta jaiegunetan 09:30etik 20:30era.

*SolidaridUP ekimenari buruzko erakusketa. Ekaina osoan So-lidaridUP ekimenari buruzko argazki-erakusketa bisitatu ahal da Etxetxu Be-rria tabernan (Amezti kalea 2, Algorta). Udalak eta Zabalketa GGKEk abiarazi-tako erakusketa da. Aipatzekoa da proiektu horretan Getxoko hainbat saltoki, gizarte-elkarte eta GGKEk parte hartzen dutela. Horiek dirua ematen dute kultu-ra-arteko bizikidetza, integrazioa eta enpatia sustatzeko eta bazterketa eta be-reizkeria ere errotik kentzeko. Horretarako hiritarren konpromisoa nahi dute. SolidaridUP ekimena udalerrian kalteberatasun egoeran dauden pertsona eta familiei dago zuzenduta.

Page 4: (3. or.) Balkoitik Balkoira. (4. or.) Gertu dago Udalbatza ... · kak. Egindako diagnostikoa oinarri hartuta, prestakuntza-programa garatu da, online egingo dena, dohainik; hain zuzen

Sea Experiences Bizkaiak, Getxoko bela-enpresak biltzen dituen talderik handienak, belaontzi-irteeren progra-ma ezagutzera eman du. Bisitariek eta turistek ere ibilaldi horietan parte har dezakete, izan ere, euren asmoa belaontzien mundua herritarrei hur-biltzea da, baita sektore ekonomiko hori udalerrian sendotzea ere. Horrez gain, zerbitzu horiek urteko sasoi ja-kin batzuetan soilik kontsumitzearen aurka lan egiten dute. Horretarako, merkatu-hobi eta -segmentu berriak zabaltzeko lanetan buru belarri dabil-tza dagoeneko, kontsumo gehieneko hilabeteetatik (uztaila eta abuztua) kanpo ere euren zerbitzuak kontsu-mitu daitezen.“Uda sasoitik kanpo Bilbok bilerak, bil-tzarrak eta abar erakartzeko ahalmena daukala konturatu gara. Enpresek, era berean, euren programa sozialean barne hartzeko proposamen berriak nahi dituz-te. Belaontzi-irteerak oso ondo egokitu daitezke beharrizan horietara, eta guk au-kera hori aprobetxatu nahi dugu” adiera-zi digute Sea Experiences Bizkaiaren egoitzatik. Etengabe hobetzen jarraitzeko apus-tua egin dute, hori baita markaren ba-loreetako bat. Sea Experiences Bizkaia taldeko kide diren enpresek kalitate turistikoaren SICTED eredua ezarri dute, enpresen kudeaketa egokiaren bermea dena.

Itsasoa eta lerradura Getxok itsasoari lotutako 60 estable-zimendu inguru ditu, eta arlo ho-rretan Bizkaia eta Gipuzkoa baino gehiago espezializatuta dago. Uda-laren ustez itsasoa eta irristaketa da-

rabilten jarduerek lehentasuna izan behar dute. Horiek horrela, Ekono-mia Sustatzeko Arloaren bidez nabi-gazioari lotutako industriak sustatu nahi ditu, profesionalizazioaren alde lan eginez eta sektore nautikoa ba-bestuz... eta Getxoko mikroenpresak eta eragileak lagundu nahi dituzte, udalerriko enpresa-ehuna osatzen duten eta Bizkaiko kostaldean ureta-ko esperientziak eskaintzen dituzten udalerriko enpresa nautikoek osatu-takoa.

Eskaintzak eta berritasunakEskaintza eta berritasun nagusiak ezagutzera emateko asmoz, Sea Expe-riences Bizkaiak hainbat jarduera an-tolatu ditu, eta Udalaren babesa jaso du horretarako.

-Fam-tripa profesionalekin: Bizkaiko hotel nagusiei zuzendutako susta-pen-ekintza. Helburua da hoteletako langileek belaontzi-irteera batez goza dezatela, portua eta Getxo ezagutu ditzatela eta euren bezeroen artean jarduera sustatu eta komertzializatu dezatela. Jardunaldia uztailaren 3an izango da.

-Musika jaialdia. Ekainaren 13an, 20:30ean, Pez Mago kantautoreak eta The Bilbaobillies taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko dute Kirol Por-tuko Silver’s tabernan.

Bela-irteeren programari buruzko argibideak jaso nahi dituenak edota irteera bat egin nahi duen pertsonak, erreserbatzeko, elkartearen webgune-ra jo dezake: www.seabizkaia.com

Udalak kanpaina berri bat jarri du mar-txan ostalaritzako lokalen artean bei-razko ontzien hondakinak birziklatzea sustatzeko eta hondakin asko sortzen dutenak horiek behar bezala kudeatze-ra behartzen dituen ordenantzak be-tearazteko. Ekintzaren bitartez, beiraz-ko hondakinak jatorrian bereiztearen prozesua hobetu nahi da, beira errefu-saren ontzira botatzea ekiditeko. Ge-txoren kasuan, kanpaina honekin gaur egungoak baino 400 beira tona gehia-go berreskuratu nahi dira, gaur egun edukiontzi grisean amaitzen dutenak. Hala, jatorrian guztira % 6,3 bereiztetik, % 7,6 bereiztera pasatu nahi da beirari dagokionez; hau da, udalerrian zehar banatutako 290 edukiontzietan 2018an jasotako 1.845 tonatik 2020ko udan 2.245 tona jasotzera pasatu nahi da.Udalak bisitak egingo dizkie ostalariei (kanpainaren berri emateko gutun bat ere bidaliko zaie), -hasi dira dagoene-ko bisita horiek-, informazioa emate-ko eta beharrizanak antzemateko, eta askotariko edukierak dituzten kuboak emango dira lokal bakoitzak sortzen duen kopuruaren arabera, beira birzi-klatzea errazteko. Gainera, auditoriak egingo dira jatorrian behar bezala be-reizten dela egiaztatzeko. Araudia be-tetzen ez bada, bigarren bisitan gutun

izendun bat emango da, eta araudia ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ja-kinaraziko dira.Ostalaritzako sektoreak estatuan sal-tzen diren erabilera bakarreko bei-razko ontzien hondakinen ia % 52 sortzen du; beraz, sektore gakoa da birziklapenari lotutako helburuak lortu ahal izateko. 2018an, tasa hori % 31,34koa izan zen Getxon. Urte ho-rretan beirazko ontzien hondakinen

23,95 kilo birziklatu zituen getxotar bakoitzak. Kanpaina hori aurrera eramateko, landa-lana egingo da beirazko on-tzien birziklapenari buruzko udal ordenantzen ezagutza indartzeko. Konponbideak eskainiko dira eta jardunbide desegokiek hirian nahiz hondakinak sortzen dituen estable-zimenduan bertan duten eraginaren berri emango da.

Bela-enpresek euren arteko aliantza sendotu dute merkatuan finkatu ahal izateko

Ostalaritzan beirazko ontziak birziklatzea sustatzeko kanpaina berria

Lokalak sentsibilizatzen jarraituko du jatorrian bereizten diren beirazko hondakinen kopurua handitzeko, baliabideak indartuko ditu eta Udal ordenantzen eta birziklatzeko

betebeharraren berri emango du

Raspas del Embarcadero Elkarteko arraunlaria den Virginia Díaz Rivasi omenaldia eskaini zioten aurreko ostegunean Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Imanol Landa jarduneko al-kateak eta Udalbatzako alderdietako ordezkariek egin zioten harrera arraunketa olinpiarre-ko Europako txapeldun absolutu berriari, espainiar selekzioarekin lemazain gabeko bikoan. Gertaera gogoangarria izan da estatu espainiar arraunketarentzat, Europako Txapelketa batean emakumezkoek lehenengo aldiz urrezko domina bat lortu baitute.

Ongietorria Virginia Díaz Rivas arraunlariari

Bisita gidatuak eta zozketak GetxoBizin

GetxoBizik, bizikletak maileguz ema-teko udal zerbitzuak, bi ekimen berri bultzatuko ditu hiritarren artean ga-rraiobide jasangarri horren erabilera sustatzeko.Lehenik eta behin, bi ikustaldi gidatu antolatuko dira, Getxon barrena pedalei eraginez gozatzeko. Horretarako, udal zerbitzuko bizikletak erabiliko dira; edo nahiago izanez gero, nork bere bizikleta erabili ahal izango du.Bisita gidatuak ekainaren 14 eta 21erako prestatu dira eta ordubeteko iraupena izango dute, 18:00etatik 19:00etara, gu-txi gorabehera. Horien bitartez Getxo emango da ezagutzera, bidegorrietatik ibilita. Irteera 18:00etan egingo da Biz-kaia Zubian eta toki berean amaituko da ikustaldia. Udalak hiritarrak anima-tu nahi ditu bisitetan izena emateko, 94.416.74.00 telefonora deituz. Leku-ko-puru mugatua da eta kaskoa erabiltzea gomendatzen da.Bestalde, hile honetan eta uztailaren 15era arte, produktu ekologikoz beteri-ko otzara batzuk zozketatuko dira Ge-txoBizi zerbitzuan alta hartzen dutenen artean, baita zerbitzua erabiltzen dute-nen artean ere. Zozketa uztailaren 18an egingo da.Ekimen berriak ezagutzera emateko kartelak ipini eta panfleto eta besoko is-lagailuak banatzen ari dira GetxoBiziren mailegu-puntu nagusien inguruetan.

Page 5: (3. or.) Balkoitik Balkoira. (4. or.) Gertu dago Udalbatza ... · kak. Egindako diagnostikoa oinarri hartuta, prestakuntza-programa garatu da, online egingo dena, dohainik; hain zuzen

Getxo

Getxo

EUSKARAREN LAGUNA SALTOKIEN SAREAOraindik ez dakizu zer den? Ez izan azkena ezagutzen!

RED DE COMERCIO AMIGO DEL EUSKERA¿Aún no la conoces? ¡No te quedes fuera!

BILATU ZURE ESTABLEZIMENDUA EUSKARA-REN LAGUNA SALTOKIEN MAPAN

Animatu zaitez euskaraz egiten zure herriko denda eta taberne-tan! Sorpresa ederra hartuko duzu, uste baino gehiagotan arta-tuko zaituzte euskaraz! Eta baloratu zure betiko dendariak eta ostalariak egiten duen esfortzua, euskarak bere negozioan lekua izan dezan! Sartu www.getxo.eus/euskararenlaguna web gunean bertoko merkataritza euskaldunarekin konektatuta egoteko!

ENCUENTRA TU ESTABLECIMIENTO EN EL MAPA COMERCIO AMIGO DEL EUSKERA

¡Anímate a hablar en euskera en comercios y bares! Te sorprende-rás, ya que te podrán atender en euskera más de lo que crees.¡Valora el esfuerzo que realiza tu tendero/a y hostelero/a habitual para que el euskera esté presente en su negocio! Entra en la web www.getxo.eus/euskararenlaguna para estar conectado/a con el comercio local euskaldun!

www.getxo.eus/euskararenlaguna

Euskararen laguna saltokia

Comercio amigo del euskera

Page 6: (3. or.) Balkoitik Balkoira. (4. or.) Gertu dago Udalbatza ... · kak. Egindako diagnostikoa oinarri hartuta, prestakuntza-programa garatu da, online egingo dena, dohainik; hain zuzen

¿CÓMO ME AYUDARÁ EL AYUNTAMIENTO?

Los escritos de tu negocio en euskera o en bilingüe El Ayuntamiento de Getxo te ofrecerá material, servicios y ayudas de manera gratuita. Además, promocionará la Red de comercio amigo del euskera en medios de comunicación y en redes sociales.

Desde el inicio de este año, los establecimientos de Getxo han solicitado 325 carteles con el objetivo de poner en euskera el paisaje lingüístico en sus tiendas. Asimismo, en 2018 realizamos un total de 487 traducciones de textos para los comercios que nos lo solicitaron.

Rotulación A lo largo de 2018, el Ayuntamiento de Getxo subvencionó 38 rótu-los de 20 comercios realizados en euskera o en bilingüe. Estas subvenciones se conceden para instalar en euskera o en euskera y castellano diferentes elementos del equipamiento de los estable-cimientos como rótulos, toldos, vinilos, persianas o vehículos comerciales.

LA PRIMERA PALABRA CON LA CLIENTELA EN EUSKERA: ¡SI QUIERES, PUEDES!El 56,35% de las y los habitantes de Getxo habla o entiende el euskera. Por tanto, ¿por qué no tendemos un puente entre cliente y comerciante/hostelero-a, para que el euskera pueda incluirse en la cotidianidad de Getxo?

ORDUTEGI PARTZIALEANEN HORARIO PARCIAL

Euskararen laguna saltokien sareak urtebete inguru darama Getxoko merkataritzan eta ostalaritzan euskarari tokia egiten. Dagoeneko, 205 establezimendu gehitu dira sarera, herritar guztiei gonbidapena eginez bere egunerokotasunean euskara erabiltzeko.

Euskaraz artatzeko borondatea adierazten duten establezimen-duak izan daitezke Euskararen laguna saltokiak, baita hizkuntza paisaia ele bietan bermatzeko konpromisoa adierazten dutenak ere.

La Red de Comercio amigo del euskera lleva alrededor de un año haciendo hueco al euskera en el comercio y la hostelería de Getxo. Son ya 205 los establecimientos que se han unido a esta red, invitando a toda la ciudadanía a utilizar el euskera en su día a día.

Pueden formar parte de esta red todos aquellos establecimientos que muestren voluntad para atender en euskera y también los que se comprometan a garantizar el bilingüismo en su comunica-ción escrita de cara al público.

¿QUÉ BENEFICIO APORTA EL EUSKERA A MI NEGOCIO?El euskera potenciará la cercanía entre la clientela y tu estableci-miento. Te proporcionará una unión mayor con tus clientes/as, ya que ofrecerás un servicio más amplio, más personalizado y, por tanto, de mayor calidad.

ZER ONURA DAKAR EUSKARAK NIRE NEGOZIO-RAKO?Bezeroen eta saltokien arteko gertutasuna piztuko du euskarak. Bezeroekin lotura estuagoa lortuko duzu, zerbitzu zabalagoa, pertsonalizatuagoa eta, beraz, kalitatezkoagoa eskainiko duzu-lako.

ZELAN LAGUNDUKO DIT UDALAK?

Zure negozioan idazkiak euskaraz edo ele bietan Getxoko Udalak materialak, zerbitzuak eta laguntzak eskainiko dizkizu, doan. Gainera, Euskararen laguna saltokien promozioa gauzatuko du hedabide eta sare sozialetan. Urte hasieratik hona Getxoko establezimenduek guztira 325 kartel eskatu dituzte, hizkuntza paisaia euskaratzeko xedearekin. Era berean, 2018an, guztira 487 testu itzuli ditugu.

Errotulazioa 2018an Getxoko 20 saltokitako 38 errotuluk jaso zuten Udalaren diru-laguntza, errotulua euskaraz edo ele bietan ipintzeagatik. Diru-laguntzak dira euskara hutsez edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko errotuluak, olanak, biniloak, pertsianak eta ibilgailu komertzialak.

BEZEROEKIN LEHEN HITZA EUSKARAZ EGIN: EUS-KARAZ ARITZEKO, ZURE BORONDATEA BAINO EZ DA BEHAR! Getxon, biztanleriaren %56,35 euskalduna da edo euskaraz ulertzen du. Beraz, zergatik ez dugu zubi-lana egiten eroslearen eta dendariaren/ostalariaren artean, euskara Getxoko eguneroko-tasunean sar dadin?

DOS PINCELADAS SOBRE LOS COMERCIOS AMIGOS DEL EUSKERA

1. PAISAJE LINGÜÍSTICOEl 30% de los Comercios amigos del euskera tiene el rótulo princi-pal, los escritos… en euskera o en bilingüe, siendo valorado con una nota entre 8 y 10 en lo que al paisaje lingüístico se refiere.

2. ATENCIÓN A LA CLIENTELAEl 30% de los Comercios amigos del euskera puede ofrecer a su clientela atención en euskera, en horario completo. Otro 35% tam-bién puede ofrecer su servicio en euskera, pero no durante todo su horario.

BI ZERTZELADA EUSKARAREN LAGUNA SAL-TOKIEI BURUZ

1.- HIZKUNTZA PAISAIAEuskararen laguna saltokien %30ek errotulu nagusia, saltokiko idazkiak… nagusiki, euskaraz dauka edota ele bietan, eta 8tik 10era bitarteko emaitza lortu dute hizkuntza paisaiaren balora-zioan.

2.- BEZEROARI ARRETAEuskararen laguna saltokien %30ek bezeroei arreta euskaraz eskain diezaieke ordutegi osoan. Saltoki lagunen %35ek ere arreta euskaraz eskain dezake, baina ez ordutegi osoan.

EUSKARAREN LAGUNA SALTOKIEN SAREARED DE COMERCIO AMIGO DEL EUSKERA

ORDUTEGI OSOANEN HORARIO COMPLETO

BEZEROARI ARRETA EUSKARAZATENCIÓN A LA CLIENTELA EN EUSKERA

BEREHALA NATOR

VUELVO ENSEGUIDA

14%%24

8-10

Emaitzak 1etik 10era Valoración sobre 10

%15

EUSKARAREN LAGUNA SALTOKIEN HIZKUNTZA PAISAIA PAISAJE LINGUÍSTICO DE LOS COMERCIOS AMIGOS DEL EUSKERA

EZNO

5-8

3-5

0-3

Idazkirik gabeSin escritos

Balio erantsia: lehiakortasuna

Valor añadido: la competitividad

Etorkizunerako prest

Preparación para el futuro

Bezeroekiko konfiantza eta gertutasuna

Confianza y cercanía con la clientela

%1

%30

%30

30%

35%

35%Hizkuntza aholkularitza Getxoko saltokiei 94 415 22 [email protected]

Asesoría lingüística al comercio de Getxo94 415 22 [email protected]

Informazio gehiagorako jar zaitez harremanetan gurekin

Servicio de Euskera - Ayuntamiento de Getxo94 466 00 10/[email protected]

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua 94 466 00 10/[email protected]

EMAN HEGOAK EUSKARARI!¡DALE ALAS AL EUSKERA!

Para más información, ponte en contacto con nosotros/as