Gure baserriak R. Iturralde Utseta baserria - · PDF fileAzaroak 8, ostiralez ekin zieten...

2
Azaroak 8, ostiralez ekin zieten errezildarrek aurtengo San Martin jaiei. Eskolako haurrak izan ziren udaletxeko balkoitik txu- pinazoa botatzeaz arduratu zirenak, eta kalejiran joan ziren ondo- ren elizako zumetariora haur jolasetara. Aurten, telebistako El conquistador del fin del mundo saioan oinarritutako jolasak izan zituzten. Euripean hara hona korrika ibili ostean, goxokiekin eta txokolate beroarekin meriendatu zuten zumetarioan. Iluntzean, berriz, afal aurretik, Lidia eta Unai Irigoienek trikitiz girotuta trago batzuk hartzeko aukera izan zen, eta 21:00ak alde- ra ekin zitzaion Akerra elkarteak antolatutako herri afariari. Frontoia jendez lepo zela giro bikaina izan zen afarian, eta txos- nako gazteek herriko produktuz osatutako saski bat zozketatzeko errifak saltzeko probestu zuten. Afalostean, gaztetxoek dantza emanaldia egin zuten dan- tzalekuan, eta ondoren hasi zen Dantzadi taldearen erromeria. Atsedenaldian, txinga lehiaketa izan zen, eta lagun dezentek hartu zuten parte. Gizonezkoetan, Jexux Goenaga izan zen garailea eta urdaiazpikoa irabazi zuen; Iban Arozena bigarrena txanpain botila jasoz; eta Joxi Azpillaga hirugarrena ardo botilarekin. Emakumezkoetan, bi baino ez ziren animatu eta Oihane Goenaga izan zen irabazlea eta urdaiazpikoa jaso zuena; eta Edurne Agirre bigarrena txanpain botilarekin. Joanito Ezama ere 25na kiloko txingekin parte hartzera animatu zen, eta beterano gisa egindako lana aitortuz ardo botila eman zioten. Euriak ez du festa grina zapuztu 51. zenbakia 4 Agenda Azaroa Azaroak 28, osteguna Fruta-arbolak eta ilargia elkarri begira hitzaldia Jakoba Errekondorekin 21:30etan, Borondegin. Antolatzailea: Atala Kultur Taldea Errezilko Errezil Sagarra elkarteare - kin elkarlanean [email protected] Argitaratzailea: Atala Kultur Taldea Egoitza: Errezilgo udaletxea, 3. solairua Telefonoa: 652 76 71 43 Posta elektronikoa: [email protected] Ale kopurua: 150 Lege gordailua: SS-543-2009 Diruz lagundu dute: Babeslea: zoko mian Atala kultur taldia 2013ko azaroa Errezilgo Udala 1 Gure baserriak Utseta baserria R. Iturralde Auzoa:Arzallus Altuera: 220 metro Ezaugarriak: batez ere artzantzari lotuta- ko baserria Bertsolari-kazetari euskaltzalea Gipuzkoako Foru Aldundia Aurten betetzen dira 100 urte Iñaki Eizmendi Manterola „Basarri‰ ezizenez eza- guna den bertsolari eta kazetaria jaio zela Errezilko Granada-Erreka baserrian. 85 urte zituela hil zen Donostiako Erietxe- Probintzialean. Errezilen jaio bazen ere, sei urte zituela Zarautzera joan zen bizitzera. Bertan ekin zion bere bertso eta kazetaritza ibilbideari. Eskola asko zapaldu ez bazuen ere oso „gizon jantzia‰ zela diote adituek eta bert- solari bezala ez ezik kazetari bezala ere antzematen zi- tzaion hizketarako, komunikaziorako berezko gaitasuna. Puntako bertsolaria gaztetandik Bertsotarako aparteko dohaia zuela era- kutsi zuen gazte-gaztetandik. Bat batean nahiz idatzizkoan. Bere aparteko euskara eta kantaerarekin hamaika plazatako entzu- leak bereganatu zituen. Plazatan ez ezik, txapelketetean ere nabarmendu zen. Horrela, 21 urte baino ez zituela, 1935. urtean ospatu zen lehenengo Bertsolari Egunean txapela jantzi zuen „Txirritari‰ aurrea hartuta. Bere bigarren txapela, 1960. urtean irabazi zuen. Euskal Herriko txape- la. 49 urte zituela utzi zion txapelketetan kantatzeari. Bertsolaritzaren mugarri Bertso munduko askori entzuna da „Basarri‰ bertsolaritzaren ibilbildean mugarri dela. Berritzailea. „Bertsoa teori- zatzen lehena‰ dio Joxemari Iriondok eta Jon Enbeitak, berriz, "bertsolariek beraien eragina esparru mugatuetan izaten duten arren, Basarriren kasua arras ezberdina izan zen, honek Euskal Herri osora zabaldu baitzuen bere eragitea. Bi hitzetan, bertso mundurako eta bertsolariarenganako errespetagarritasuna piztu zuen". Kazetari euskal- tzalea Kazetaritza munduan sona handikoa zen prentsa idatzian nahiz irratigintzan. Azken honetan, María Dolores Agirre herri- tarra ere izan zuen bidelagun. El Día, Euzkadi, El Pueblo Vasco, Argia, La Voz de España edota El Diario Vasco-n idatzi zuen eta azken hone- tan oso ezaguna eta maitea izan zen bere „Nere Bordatxotik‰ tartea. Bere ogibide honetan ere, euskararen eta euskal kultura- ren defendatzaile sutsua izan zen frankis- moaren urte gogorrenetan ere. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 Duela urte batzuk hasi ziren elkartzen eta aurten ere asmo horretan dira. 1962ko kintakoak bazkaria egingo dute Letea jatetxean abenduaren lehen egunean. Hurrengo igandean, alegia. Errezildarrei nahiz Errezilera bizitzera etorritakoei luzatu zaie gonbitea eta Letean bertan eman behar du izena joan nahi duenak. Zozketa Aurten ixteko kinka larrian egon da herri- ko haurreskola eta hala ez izateko ordain- du beharreko hainbat kuota tarteko erri- fak atera ziren. Haurreskolaren aldeko zozketa honetan 1549 zenbakia izan zen saritua. Zenbaki hori duenak haurresko- lan du bere zain opari ederra. Bi lagunent- zako talasoterapia saioa eta bazkari edo afaria bi lagunentzat. Abenduaren 10a da saria jasotzeko azken eguna. 1962ko kintoak Festa-Batzordea

Transcript of Gure baserriak R. Iturralde Utseta baserria - · PDF fileAzaroak 8, ostiralez ekin zieten...

Page 1: Gure baserriak R. Iturralde Utseta baserria - · PDF fileAzaroak 8, ostiralez ekin zieten errezildarrek aurtengo San Martin jaiei. Eskolako haurrak izan ziren udaletxeko balkoitik

Azaroak 8, ostiralez ekin zieten errezildarrek aurtengo SanMartin jaiei. Eskolako haurrak izan ziren udaletxeko balkoitik txu-pinazoa botatzeaz arduratu zirenak, eta kalejiran joan ziren ondo-ren elizako zumetariora haur jolasetara. Aurten, telebistako Elconquistador del fin del mundo saioan oinarritutako jolasak izanzituzten. Euripean hara hona korrika ibili ostean, goxokiekin etatxokolate beroarekin meriendatu zuten zumetarioan.

Iluntzean, berriz, afal aurretik, Lidia eta Unai Irigoienek trikitizgirotuta trago batzuk hartzeko aukera izan zen, eta 21:00ak alde-ra ekin zitzaion Akerra elkarteak antolatutako herri afariari.Frontoia jendez lepo zela giro bikaina izan zen afarian, eta txos-nako gazteek herriko produktuz osatutako saski bat zozketatzeko errifak saltzeko probestu zuten.

Afalostean, gaztetxoek dantza emanaldia egin zuten dan-tzalekuan, eta ondoren hasi zen Dantzadi taldearen erromeria.Atsedenaldian, txinga lehiaketa izan zen, eta lagun dezentek hartuzuten parte. Gizonezkoetan, Jexux Goenaga izan zen garailea etaurdaiazpikoa irabazi zuen; Iban Arozena bigarrena txanpain botilajasoz; eta Joxi Azpillaga hirugarrena ardo botilarekin.Emakumezkoetan, bi baino ez ziren animatu eta Oihane Goenagaizan zen irabazlea eta urdaiazpikoa jaso zuena; eta Edurne Agirrebigarrena txanpain botilarekin. Joanito Ezama ere 25na kilokotxingekin parte hartzera animatu zen, eta beterano gisa egindakolana aitortuz ardo botila eman zioten.

Euriak ez du festa grina zapuztu

51. zenbakia

4

Agenda

Azaroa

Azaroak 28, ostegunaFruta-arbolak eta ilargia elkarribegira hitzaldia JakobaErrekondorekin21:30etan, Borondegin. Antolatzailea: Atala Kultur TaldeaErrezilko Errezil Sagarra elkarteare-kin elkarlanean

[email protected]

Argitaratzailea:Atala Kultur Taldea • Egoitza: Errezilgo udaletxea, 3. solairuaTelefonoa: 652 76 71 43 • Posta elektronikoa: [email protected] • Ale kopurua: 150Lege gordailua: SS-543-2009

Diruz lagundu dute: Babeslea:

zokomian Atala kultur taldia

2013ko azaroa

Errezilgo Udala

1

Gure baserriak

Utseta baserriaR. Iturralde

Auzoa:Arzallus

Altuera:220 metro

Ezaugarriak:batez ere artzantzari lotuta-ko baserria

Bertsolari-kazetari euskaltzalea

Gipuzkoako Foru Aldundia

Aurten betetzen dira 100 urte IñakiEizmendi Manterola „Basarri‰ ezizenez eza-guna den bertsolari eta kazetaria jaio zelaErrezilko Granada-Erreka baserrian. 85urte zituela hil zen Donostiako Erietxe-Probintzialean.

Errezilen jaio bazen ere, sei urte zituelaZarautzera joan zen bizitzera. Bertan ekinzion bere bertso eta kazetaritza ibilbideari.Eskola asko zapaldu ez bazuen ere oso„gizon jantzia‰ zela diote adituek eta bert-solari bezala ez ezik kazetari bezala ereantzematen zi-tzaion hizketarako, komunikaziorakoberezko gaitasuna.

Puntako bertsolaria gaztetandikBertsotarako aparteko dohaia zuela era-kutsi zuen gazte-gaztetandik. Bat bateannahiz idatzizkoan. Bere aparteko euskaraeta kantaerarekin hamaika plazatako entzu-leak bereganatu zituen. Plazatan ez ezik,txapelketetean ere nabarmendu zen.Horrela, 21 urte baino ez zituela, 1935.urtean ospatu zen lehenengo BertsolariEgunean txapela jantzi zuen „Txirritari‰aurrea hartuta. Bere bigarren txapela, 1960.urtean irabazi zuen. Euskal Herriko txape-la. 49 urte zituela utzi zion txapelketetankantatzeari.

Bertsolaritzaren mugarriBertso munduko askori entzuna da„Basarri‰ bertsolaritzaren ibilbildeanmugarri dela. Berritzailea. „Bertsoa teori-zatzen lehena‰ dio Joxemari Iriondok etaJon Enbeitak, berriz, "bertsolariek beraien eragina esparrumugatuetan izaten duten arren, Basarrirenkasua arras ezberdina izan zen, honekEuskal Herri osora zabaldu baitzuen bereeragitea. Bi hitzetan, bertso mundurako etabertsolariarenganako errespetagarritasunapiztu zuen".Kazetari euskal-

tzaleaKazetaritza munduansona handikoa zenprentsa idatzian nahizirratigintzan. Azkenhonetan, MaríaDolores Agirre herri-tarra ere izan zuenbidelagun. El Día,Euzkadi, El Pueblo

Vasco, Argia, La Voz de España edota ElDiario Vasco-n idatzi zuen eta azken hone-tan oso ezaguna eta maitea izan zen bere„Nere Bordatxotik‰ tartea. Bere ogibidehonetan ere, euskararen eta euskal kultura-ren defendatzaile sutsua izan zen frankis-moaren urte gogorrenetan ere.

1 2 34 5 6 7 8 9 1011 12 13 14 15 16 1718 19 20 21 22 23 2425 26 27 28 29 30

Duela urte batzuk hasi ziren elkartzen etaaurten ere asmo horretan dira. 1962kokintakoak bazkaria egingo dute Leteajatetxean abenduaren lehen egunean.Hurrengo igandean, alegia. Errezildarreinahiz Errezilera bizitzera etorritakoeiluzatu zaie gonbitea eta Letean bertaneman behar du izena joan nahi duenak.

ZozketaAurten ixteko kinka larrian egon da herri-ko haurreskola eta hala ez izateko ordain-du beharreko hainbat kuota tarteko erri-fak atera ziren. Haurreskolaren aldekozozketa honetan 1549 zenbakia izan zensaritua. Zenbaki hori duenak haurresko-lan du bere zain opari ederra. Bi lagunent-zako talasoterapia saioa eta bazkari edoafaria bi lagunentzat. Abenduaren 10a dasaria jasotzeko azken eguna.

1962ko kintoak

Festa-Batzordea

Page 2: Gure baserriak R. Iturralde Utseta baserria - · PDF fileAzaroak 8, ostiralez ekin zieten errezildarrek aurtengo San Martin jaiei. Eskolako haurrak izan ziren udaletxeko balkoitik

zokomian

Afalostean, berriz, Gugaz taldea arduratuzen erromeria doinuekin gaua alaitzeaz,

eta ondoren, DJ Urkirekin goizaldera artejarraitu zuen festak.

Igandean, herriko produktuen XXV azokaegin zen eta ohi bezala, gazta eta tartalehiaketak ere izan ziren. Gaztarik onenaAitzartekoa zela erabaki zuen epaima-

Giro ona nagusi

haiak, eta tarta onena BegoñaGalarragarena. Arratsaldean, berriz, herri-

ko gaztez osatutako bi talderen artekoherri kirolak izan ziren frontoian. Festeiamaiera emateko San Martin egunezmeza ostean, Borondegilko hamaiketako-az gozatu zuten herritarrek.

Larunbatean, bakailao lehiaketarekin ekinzioten festari. Zazpi kazuela bakailao pres-tatu zituzten banaka zein binaka aurkeztu-tako parte hartzaileek, eta BidegoiangoGarikoitz Lasa eta Landarraingo GarikoitzGalarraga izan ziren saritzat zegoen man-talaren garaileak. Ondoren, mus txapelke-ta egin zen Borondegin, eta Jon Ezamaketa Julen San Migelek irabazi zuten txape-la.

Arratsaldeko azken jarduera, bertso trikipoteoarena izan zen. Haritz Garmendiaeta Janet Uzkudun trikitilariak eta AndoniEgaña eta Harkaitz Oiartzabal Xamoabertsolariak arduratu ziren giroa jartzeaz.Ondoren, dagoeneko ohitura bihurtu densagardo eta pintxo dastaketa egin zenfrontoian, eta jende asko animatu zen janedanera.

21 EAN UDAZKENA HASI ZEN ETA ABENDUAK 21EANBUKATUKO DA. LAN ASKO EGITEN ARI GARA.FRUITUAK ETA BARAZKIAK ASKO BILDU DITUGU, HOSTO-AK BILDU ETA PERIODIKUETAN SARTU.ESKULANAK EGIN DITUGU HOSTOEKIN.

POEMA BAT ERE IKASI DUGU. IMANOL LAZKA-NOREN BERTXO BAT HARTU DUGU. ESAERA ZAHA-RRAK BURUZ IKASI DITUGU. GUZTIAREKIN ERAKUSKE-TA HAUNDI BAT EGIN DUGU, HAUR HEZKUNTZAKOIKASLE GUZTIAK ETA GUK.

ZUHAITZAK AZTERTU DITUGU, BI GOROSTI ETAURKI BAT. GAZTELERAKO GAUZAK IKASI DITUGU, REFRA-NES ETA RECETAS.

UDAZKENA BUKATZEN DENEAN NEGUA DATORETA NEGUAN ZEIN DATOR⁄?

Azaroaren 14an Granadako Albolote espetxetik irten zenMaritxu Uzkudun, espetxean 22 urte igaro ostean. 2009ko abuz-tuaren 27an irten behar zuen espetxetik, zigor osoa beteta, bainaerrezildarrari 197/2006 doktrina ezarri ostean espetxealdia 30urtera luzatu zioten, 2021eko otsailaren 5era arte.

Bere kasua ostiralean aztertuko zela uste bazen ere, ustekabeanostegunean bertan aztertuko zela jakin zen. Hau jakin bezain lais-ter, ostegun eguerdian, senide eta lagunak Granadarako bideariekin zioten. 18:00 inguruan jakin zuten Espainiako AuzitegiNazionalak aztertu zituen 15 kasuetan presoak aske uzteko agin-dua eman zuela. Gaueko 23:00-ak aldean irten zen Maritxu espet-xetik, 800km- ko bidaia egin ostean, goizeko 9 etan iritsi zenErrezilera. Poz eta alaitasunez arrera goxoa egin zitzaion herrian.

Errezil herria gauza gehiagoren arteanezaguna bada ere ezin aitortu gabe utzibertako izena duen sagarrari zor diolaospearen zati handi bat.

Garai batean gaur egun baino ugariagoabazen ere, gaur egun ere badira sagastiederrak eta bada fruta honen aldekoapustua egin duenik.

Garaitsu honetan izan ohi da gaineraErrezilgo Azokak antolatzen duenErrezilgo Ibarbi Sagarraren eguna.Aurtengoa hurrengo igande honetan izan-go da eta betiko moduan, sagarra ez ezikarte lanek osatuko dute azoka eta gaztainerreak jateko aukera ere izango da goize-an zehar.

Atala Kultur Taldeak ere egun honenbueltan antolatu izan du azken urteetansagarra eta sagardoarekin lotutako ema-naldia, eta aurtengoa ostegun honetanizango da, hain zuzen ere.

Uztailean Jakoba Errekondo eta UnaiAgirre ingeniari agronomoak izan zirenfrutarbolen zainketan ilargiak duen eragi-naz hitz egiten. Hitzaldi hartan, ordea, ezzen gai honek merezi duen hainbestesakondu eta hari jarraipena eman etaosatu asmoz, Jakoba Errekondo gonbidatuda berriz gurera. Oraingo hitzaldia, gaine-ra, Errezilko Errezil Sagarra elkartearekinelkarlanean antolatu du Atala KulturTaldeak.

Talde berri hau aipatzen hasita, aipatudagoeneko ofizialtasun bidean bere esta-tutuak osatu eta karguak izendatuakdituela.

Hurrengo ale batean emango bada erehonen guztiaren xehetasunen berri, esanhainbat herritarrekin batera herriko hirutalde ere bertako kide direla: Atala KulturTaldea, Gaztetandik Kultur Elkartea etaErrezilgo Azoka.

LH 1 eta LH2ko ikasleak(irakasleek zuzenduta)

Sagarra berpizteko bidean

Eskola-kirola eta aisialdia

UDAZKENA

22 urteren ostean Maritxu aske Tantaz-tanta.

Urtero bezalaxe, aurtengoan ere SanMartin festen egitaraua osatuz festakamaitu eta hurrengo igandean jubilatu etapentsiodunen eguna ospatu zen herrian.

Bideo emanaldi eta guzti izan zuen mezaentzun ostean Borondegin bazkalduzuten herriko jubilatu eta pen-tsiodunek aldarte ederrean.

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ereizanda omendutakorik. Herriko jubilatuzaharrena omentzea da ohitura, beti ereaurreko urteren batean ez badu oroiga-rririk jaso.

Aurtengo honetan, Urdalleta SaletxekoInazia Agirretxe izan da omendua etaLoidisaletxeren bertso dotorea zuenplaka jaso zuen etxean alkatearen eskutik.Aurten 88 urte ditu eginak Inaziak.Zorionak eta urte askotarako, Inazia!

Horrenbestez, 24 dira Estrasburgoko Giza Eskubideen AuzitegiakParot doktrinaren kontrako ebazpena eman ostean espetxetikatera diren presoak. Oraindik, kasu berean dauden beste36 eus-kal presoren kasuak dituzte esku artean auzitegiek.

Elurra iritsi daUdara legor eta bero baten ostean iritsi zen udazkena. Aurtengohonetan ezin esan orain gutxi arte udazken txarra izan denik egu-raldiari dagokionean behintzat. Ia egunero firin-faran ibili da hegohaizea eta ondorioz tenperatura ere atsegina izan da. Euria eretamainan.

Azkeneko egun hauetan baina, oso bestelako eguraldia izan dugu.Konturatzerako elurrak Hernio inguruak zuritu ditu Odritikbehera ere. Euria ere barra-barra egin du, egunero eta ia etenikgabe. Eusko Jaurlaritzak ere azken egun hauetarako, arrisku han-diaren berri ematen duen alerta horia ezarri zuen eurite gogo-rrak tarteko. Hurrengo egunetan badirudi giroa ez dela hain bus-tia izango.