GAZTETXOEN ASTEKARIA 784. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO … · 2018. 7. 14. · Oporrak hartu berritan...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 784. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 14A Marru bat bera ere ez dut egiten jaten nautenean, are gutxiago marru bi. Ezetz igarri zein fruta naizen ni! Zer ote da? m a n t a n g o r r i Erantzuna: marrubia. Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). EIDER EIBAR

Transcript of GAZTETXOEN ASTEKARIA 784. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO … · 2018. 7. 14. · Oporrak hartu berritan...

  • ASTEKO ASMAKIZUNAberria

    GAZTETXOEN ASTEKARIA 784. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 14A

    Marru bat bera ere ez dut egiten jaten nautenean,are gutxiago marru bi.

    Ezetz igarri zein fruta naizen ni!Zer ote da?

    m a n t a n g o r r iErantzuna: marrubia.

    Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

    EIDE

    R EIBA

    R

  • m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 14A berria

    ZORiON AGURRAK

    Ni Haizea Lizardi naiz. Kataluniako La Pinedanegon naiz egun batzuk pasatzen, eta hotelean

    diploma hau irabazi nuen! Ongi pasa oporrak!

    Ekainaren 19an,

    ikasturteariagur esan

    eta oporreiongietorria

    eman genienBaztan

    ikastolan.Jaialdia egin genuen

    soinketa aretoan, eta

    gela bakoitzak gure

    aletxoa jarri genuen:

    dantzan, antzezten...

    Ederki pasa genuen, eta

    6. mailakoak agurtzeko

    tartea ere hartu genuen;

    irakasleek bertso bat

    ere abestu zieten.

    Zorionak, Kattin eta Elene! Gureetxeko bi txipirrintxo hauek urteak beteko

    dituzte. Kattinek 5, asteazkenean, eta

    Elenek bere lehenengo kandela itzaliko du

    bihar. Laguntzailerik ez da faltako. Oso ondo

    pasa, eta muxu erraldoiak. Ilargiraino eta

    bueltan maite zaituztegu! Etxeko guztien

    partetik.

    Zorionak, Haritz! Gure etxeko baserritar langileari, datorren astelehenean 5 urte beteko dituzunez, zorionaketa muxu handi bana, amatxo, Garazi eta aitatxoren partez!

  • m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 14A

    Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

    Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran

    Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

    Itsasoko gaztetxoak udalekuetan dabiltzaOporrak hartu berritan ekin zieten Itsasoko ume eta gaztetxoek udalekuei.

    Hiru aste egin dituzte jadanik, eta azkenekoa geratzen zaie. Aste bakoitzean

    gai bat landu dute: lehenengoan kirola, bigarrenean artea, eta hirugarrenean

    hipika eta ingelesa. Azkenekoan, berriz, robotikaren inguruan arituko dira.

    Herri txikia izanik, adin desberdinetako ikasleak ibiltzen dira elkarrekin, eta

    ondo baino hobeto pasatzen dute!

    Kaixo, lagunok!Ondarroako Zubi Zaharikastolako ikasleokmarrazki ugari eginditugu ikasturtean, eta MANTANGORRI apaintzeko

    bidaltzen dizkizuegu. Opor bikainak izan!

    Amets Santiso

    Laia Osa

    ZU ERE ARTiSTA

  • m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 14A berria

    Izarok honela esan dioamari:–Alproja ederra idazlejende hori! Begira, begirazer dion hemen!

    Izaroren ordenagailurahurbildu da ama, eta neskak ha-tzarekin adierazi dio amari non ira-kurri behar duen.

    –Jules Verne idazleak –irakurridu amak– ezin hobeto agertu zuennolakoa zen Yokohamako portuabere Munduari itzulia 80 egunetannobelan, inoiz hiri hartan izan ezbazen ere.

    Harriturik begiratu dio amak Iza-rori. Ez du ulertu zer esan nahidion.

    –Zer?–«Zer?» galdetzen didazu, ama?

    Inoiz ez zela Yokohaman izan! Etani tuntuna bezala hark idatzitakokontuak irakurtzen. Hori tranpa zi-kina da!

    –Ez da tranpa zikina, maitea.Idazleek irudimena erabiltzendute horrelako kontakizunak sor-tzeko. Asko irakurri, asko ikertu,asko ikasi nolakoa den kontatuedo deskribatu nahi dutena, eta,gero, irudimena erabili barra-ba-rra.

    –Bada, niri ez zait zintzoa irudi-tzen –muzindu da Izaro.

    –Zergatik ez duzu zuk zeuk eregauza bera egiten. Irakurri hainbatkontu Yokohamari buruz, ikertueta, irudimen asko erabiliz, kontaiezadazu gero hango istoriorenbat. Zer diozu, pottoka?

    Izarori ez zaio gaizki iruditu, etahor hasi da Yokohamako kontuenbila Verneren liburuan, lehenengo,

    MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA

    MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA

    Yokohama

    TENPURA

    Errezeta ezagunenetakoa izango da ziurrenik; oso sinplea dirudien arren,tenpura fina eta koipetsuegia ez egiteko trebetasunaz gain zenbait triki-mailu hartu behar dira kontuan. Tenpuraren nahasketak oso hotz egonbehar du, eta olioak, berriz, oso bero; barazkien tamainak, ostera, neu-rrikoa izan behar du: finegiak badira, bigunegi geratzen dira, eta handie-giak badira, berriz, gogorregi; barazki bakoitzak berea izango du, beraz.Tentsuyu saltsarekin osatzen da, baina hori beste batean azaldukodugu. Gaurkoan, tenpurarekin hasiko gara; zotzekin prestatzeko prest?

    Osagaiakd 200 g irind 200 g urd Arrautza batd Gatzad Barazkiak:

    -Kuiatxoa-Piperra-Azenarioa-Tipula gorria-Leka borobilak-Alberjinia

    d Frijitzeko olioa

    Nola egin

    1 Barazkiak prestatzen hasiko gara. Garbitueta zuritu beharrekoak zuritu. Kuiatxoa eta aze-narioa lau hatzeko zabaleran moztu, eta zati ho-riek tiratan moztu. Erretilu batean jarri. Aukera-tutako piperrak txikiak badira, osorik utzi; bes-tela, borobiletan moztu eta erretiluan utzi.Tipula eta alberjinia xaflatan moztu, finegiakizan gabe. Leka borobilak luzeegiak ez badira,osorik utzi ditzakegu. Barazki guztiei gatz pitinbat bota. Kolore eta forma ugariko erretilu ede-rra prest dugunean, tenpura prestatuko dugu,frijitzeko olioa berotzen doan bitartean.

    2 Ontzi batean arrautza eta ura nahasi —ura oso hotza egotea ko-meni da—. Irina iragazkiarekin gainean bahetu eta nahasi, burbuilarikegin gabe. Ontzi handiago batean ura eta izotzak prestatu, eta ten-puraren ontzia bertan sartu, tenpuraren masa hotz manten dadin.

    3 Olioa bero dagoenean, barazkiak tenpura masatik pasa eta friji-tu. Paper xurgatzailearekin prestatutako erretilura atera.

    4 Barazki tenpura saltsan busti, eta on egin!

  • eta Interneten, ondoren. Liburuanirakurri du:«Yokohamako europar alde honi

    Benten deritzo, inguruko uhartee-tan gurtzen duten jainkosa batenizena…».–Benten? –esan du Izarok–. Jakin

    behar dut nik nor den Benten hori–eta hasi da Interneten jainkosa-ren bila. Horrela jakin du Benten edoBentzaiten deitzen zaiola, eta

    Japoniako zoriaren zazpi jain-koetako bat dela. Jainko ho-riek, urtean behin, Urtebe-rrian, Takarabune izenekoitsasontzi batean zeruetatikLurrera etorri eta hiru festa-egun egiten dituzte. Opariakere ekartzen dituzte: jantzi

    bereziak, tresna magikoak, zo-riona eta aberastasunak. Garai batean, guk ez bezala-

    ko egutegia erabiltzen zutenjaponiarrek. Eguzkiaren neguko solstizioa

    abenduaren 21 aldera izaten da.Urteko egunik laburrena da —etagaurik luzeena, jakina—. Martxoa-ren 21 aldera da udaberriko ekino-zioa; egun horretan gauak eta egu-nak, biak, berdin irauten dute —ba-koitzak hamabi ordu—. Tira, bada,justu bi egun horien erdian aukera-tzen zuten japoniarrek Urteberrieguna, beti ilargi berriarekin hasi-ta, eta beti neguko solstizioareneta udaberriko ekinozioaren erdialdera. Orain, ordea, guk egiten dugun

    antzera, urtarrilaren 1ean egitendute Urteberri, eta hor hasten dahiru eguneko festa.Urteko bigarren egunean, lo egi-

    tera joan aurretik, burkoaren az-pian zazpi jainkoen irudiak jarri be-har dira. Hori eginez gero seguruaomen da lo ondo egitea, eta seku-lako suertea izatea, urte osoan.Gustatuko litzaizuke kondaira

    hori hobeto ezagutzea? Izarokkontatuko dizu... beste batean.

    5berria LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 14A m a n t a n g o r r i

    Nahiz eta XI. mendetik bazen Yokohamaizeneko herri bat, mendeetan ez zenizan arrantzaleen herrixka txiki bat

    besterik. XIX. mendearen erdi aldera, ordea,Japoniak hitzarmen bat egin zuenAmeriketako Estatu Batuekin, eta gauzakasko aldatu ziren Yokohaman,salerosketarako jarri zituzten nazioartekobost portuetako bat hangoa izan baitzen.1859ko ekainaren 2an zabaldu zuten

    portua, eta, berehala, nazioarteko portugarrantzitsu bilakatu zen —Tokiotik hurbilzegoelako, seguru asko—. Atzerritarrak auzoberezi batean bizi ziren, eta, Vernek dioenez,Benten deitzen zitzaion auzo horri.Txinatarrek ere bazuten beren auzoa, etagaur egun Japoniako txinatar auzo handienada Yokohamakoa.Yokohamako Minato Mirai auzoan bada

    jolas parke bat, eta, han, Zoriaren gurpilaizena duen gurpil erraldoia.

  • m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 14A berria

    DENBORA-PASAK

    1. Beltza1

    Arrosa2

    Grisa3

    Gorria4

    Horia5

    Berdea6

    Marroia7

    Urdina8

    Laranja9

    2. Nor ote da?Basoan aurkitutakoobjektuak norenak direnasmatu ezinik dabil Mikel.Zein dapertsonaia?

    Margotu eta asmatu.Oso gustuko duen animalia bat marraztu du Oihanek.Margotu forma bakoitza zehaztutako kolorez. Zer da?

  • H Z B G Y E U E O MA O L D I Z M L S GU R R P C B S K Z SR I E G U E R D I ED T B U X G J R U NU A L U R I G I A IN R O K F R U Z L PA T P A F A T O U EL K X X X L U R R ND E L A Y E N T R MI T G L N N A Z A GS A G I C T Z I Z DT T O N K J A K A EA U B C X A L I L IE R R E B O L T A YH V X S R K K A A OD E M O K R A Z I A

    m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 14A

    Hizki salda. Denbora-pasak egiten ari da Jon, etahizki zopako hitzak bilatzenhasi da. Lagunduko aldiozu aurkitzen?

    demokrazia

    gutunazal

    eguerdi

    lurrazal

    txantaia

    haurdunaldi

    begirale

    errebolta

    Erantzunak: 1.-Hipopotamoa. 2.-Iratxoa.3.

    ‘Urtaroen erritmoandantzan!’Udaberria, uda, udazkena eta neguaezagutuko dituzte haurrek liburuarekin.Animalia batek aurkezten du urtaroetakobakoitza: erleak, olagarroak, ahateak etaaltzeak, hurrenez hurren. Azalpenlaburrekin eta irudi koloretsuekin

    aurkezten dituzte sasoiak, baita horietako elementu batzukere, flotagailua edo euritakoa, esaterako.

    Claudia Bielinsky Argitaletxea: Ibaizabal

    ‘Printzesa eta ergela’ Kariñeri aitak beti deitu izan dioprintzesa, baita amonak ere. Horregatikjakin nahi izan du betidanik Kariñekbenetako printzesa bat ote den. Erantzunbat topatu nahian, Printzesa eta ilarraipuina berriro irakurtzeko eskatuko dioamari, eta ohartuko da ez duelaedertasunak printzesa bihurtzen,

    sentiberatasunak baizik.

    Antxiñe Mendizabal eta Mai EgurzaArgitaletxea: Elkar

    AZOKA

    Hondartzan,itsasertzeanjolasean gabil-tzala ala pase-

    oan, itsas maskor ugariaurkitzen ditugu. Itsasmaskor handiak, txikiak,zuri-zuriak, gorriztak,marroiak, grisak… Etahain politak, sarri, ede-rrenak batu eta zintzilika-rio eta eskumutur apaingarriak egitenditugu horiekin. Garai bateko lehen gi-zakiek lez! Txirla, barraskilo eta bestemolusku askoren atal bigunak babes-ten dituzten ezkutuak dira maskorrak.Harrapariengandik eta ur maila jaistendenean lehortzetik babesten ditu.Maskorren osagai nagusia kaltzio kar-

    bonatoa da, kobazuloe-tako estalaktitena be-zala. Kaltzioa eta karbo-natoa elikagaietatik,arroketatik eta uretatikeskuratzen ditu, eta ho-riek elkartu, kristal txikibihurtu eta geruzatanantolatzen ditu gorpu-tzaren inguruan. Baina

    horiek ez dira era jarraianhazten, inguruneko baldintza eta esku-ragarri dituzten elikagaien arabera bai-zik. Zuhaitzen eraztunetan lez, masko-rretan hazkuntza lerroak ikus daitezke,eta, horien sendotasunaren gorabehe-ren arabera, animaliak bere bizitzan ga-rai zail edo latzak igaro dituen jakin de-zakegu!

    Natur txokoa

    Itsasmaskorrak

  • m a n t a n

    berria

    GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2018KO UZTAILAREN 14A

    JOLASA

    Lehenengo, esku bateko beha-tza erakutsiko dugu; ondoren,bestea, eta azkenik «kaixo lagun-txoa» esango dugu biak elkarukituz.

    Eskutxoarena

    ABESTIA

    Txikiena txikienaNon zaude?Hemen nago!Kaixo laguntxoakaixo laguntxoa

    banoa, ni ere bai- Nagiena- Luzeena- Bizkorrena- Lodiena- Eskutxoa

    DATUAKPartaide kopurua:

    Bi.Baliabideak: Audiobat eta bideo bat urtxintxa.eus-en (Jolasgunea atalean).Espazioa: Edozein.Iturria: Euskal

    Jolasen Bilduma

    (Urtxintxa).Webgunea:

    www.urtxintxa.org