2010-II-14 igandea2010-II-14 igandea 4 IRUN, 1874ko urriaren 16a: “Espai n ia - ko Behobia jadanik...

8
2010eko otsailaren 14a, igandea::: 3.192 zka. ::: www.kronika.net ATEZ ATEKOA Hamaikabatek ordenantzak kritikatu ditu Atez Ateko zabor bilketari buruzko ordenantzak defini- tzen ari da Hernaniko Udala, eta Hamaikabat taldeak zen- bait puntu kritikatu ditu. /2 ATEZ ATEKOA Zero Zabor taldeak Jarraipen Batzordean parte hartzeko deia Atez Ateko zabor bilketari buruzko Jarraipen Batzordea sortu du Hernaniko Udalak, eta Hernaniko Zero Zabor tal- deak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. /2 ERRUGBIA Gernika nagusi Urrezko Kopako partidua jokatu zuen atzo Hernanik, Gernikaren kontra, eta galdu egin zuen, juxtu-juxtu. Hernaniarrek dezente eutsi zioten partiduari, eta azken momentuan egin zuten biz- kaitarrek entsaio bakarra. /3 LABURRAK /2 Jasota Bezala: Amonarraiz jaunari. J.I. Arruti. /2 Egunkaria Eguna: datorren larunbatean Hernanin /2 Futbola: Hernanik galdu /3 KIROLAK: Waterpoloa, Bola, Areto Futbola... /3 Olinpiadak berriz Hernanin, 10 urte eta gero /8 GAUR KRONIKAN Xake txapelketa datorren astean, Hernaniko haurrentzat HERNANIKO xake taldeak antolatuta, txapelketa izango da dotozen hiru igandeetan, Hernaniko haurrentzat. Txapelketa bi mailatan jokatuko da: 12 urte bitartekoak batetik, eta 12-16 urte- koak bestetik. Izen ematea otsailaren 19a baino lehenago egin behar da, hasiera otsailaren 21ean emango zaio. Kiroldegian joka- tuko dira partidak. /3 AURTEN irekiko dute Donostiako bigarren saihesbidea. Bi urtean lanean aritu eta gero, udara ondorenean irekiko dute, 17 kilometroko errepidea, egunean 40.000 ibilgailu ibiliko dituela aurreikusten dena. Guztira 317.000 euroko inbertsioa izan da, azken urteetan Gipuzkoan obra publikoan egin den haundiena. /6 Donostiako bigarren saihesbidea, aurten martxan ERREPORTAJEA: Juan Arana, mikelete eta estratega hernaniarra /4-5 Atzo ere dinbi danbarik ez zen faltan izan! OHIKO Azeri Dantza ez ezik, beste hainbat ekitaldi ere izan ziren atzo gure herriko bazterretan, trikitilariak, erraldoi eta buruhandiak eta mozorro festa besteak beste. Gazte Asanbladak ere hutsik egin gabe bere ekintzak guztiak egin zituen eta plazan bapo bazkaldu ondoren kaleetan barrena ibili ziren. /7

Transcript of 2010-II-14 igandea2010-II-14 igandea 4 IRUN, 1874ko urriaren 16a: “Espai n ia - ko Behobia jadanik...

  • 2010eko otsailaren 14a, igandea::: 3.192 zka. ::: www.kronika.net

    � A T E Z A T E K O A

    Hamaikabatek ordenantzak kritikatu ditu

    Atez Ateko zabor bilketariburuzko ordenantzak defini -tzen ari da Hernaniko Udala,eta Hamaikabat taldeak zen-bait puntu kritikatu ditu. /2

    � A T E Z A T E K O A

    Zero Zabor taldeakJarraipen Batzordeanparte hartzeko deia

    Atez Ateko zabor bilketariburuzko Jarraipen Batzordeasortu du Hernaniko Udalak,eta Hernaniko Zero Zabor tal-deak dei egin die herritarreibertan parte hartzeko. /2

    � E R R U G B I A

    Gernika nagusiUrrezko Kopako partiduajokatu zuen atzo Hernanik,Gernikaren kontra, eta galduegin zuen, juxtu-juxtu.Hernaniarrek dezente eutsizioten partiduari, eta azkenmomentuan egin zuten biz-kaitarrek entsaio bakarra. /3

    LABURRAK /2

    Jasota Bezala: Amonarraizjaunari. J.I. Arruti. /2

    Egunkaria Eguna: datorrenlarunbatean Hernanin /2

    Futbola: Hernanik galdu /3

    KIROLAK: Waterpoloa, Bola,Areto Futbola... /3

    Olinpiadak berriz Hernanin,10 urte eta gero /8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    Xake txapelketa datorren astean, Hernaniko haurrentzat

    HERNANIKO xake taldeak antolatuta, txapelketa izango dadotozen hiru igandeetan, Hernaniko haurrentzat. Txapelketa bimailatan jokatuko da: 12 urte bitartekoak batetik, eta 12-16 urte-koak bestetik. Izen ematea otsailaren 19a baino lehenago eginbehar da, hasiera otsailaren 21ean emango zaio. Kiroldegian joka-tuko dira partidak. /3

    AURTEN irekiko dute Donostiako bigarren saihesbidea. Biurtean lanean aritu eta gero, udara ondorenean irekiko dute,17 kilometroko errepidea, egunean 40.000 ibilgailu ibilikodituela aurreikusten dena. Guztira 317.000 euroko inbertsioaizan da, azken urteetan Gipuzkoan obra publikoan egin denhaundiena. /6

    Donostiako bigarren saihesbidea, aurten martxan

    ERREPORTAJEA:

    Juan Arana, mikelete etaestratega hernaniarra /4-5

    Atzo ere dinbi danbarik ez zen faltan izan!

    OHIKO Azeri Dantza ez ezik, beste hainbat ekitaldi ere izanziren atzo gure herriko bazterretan, trikitilariak, erraldoi etaburuhandiak eta mozorro festa besteak beste. GazteAsanbladak ere hutsik egin gabe bere ekintzak guztiak eginzituen eta plazan bapo bazkaldu ondoren kaleetan barrenaibili ziren. /7

  • 22010-II-14 igandea

    Amonarraiz jaunari:

    Zure alderdiko zinegotzi xumebat iza teko (zuk esaten duzunbezala), zure alderdiko (PNV)politikari profesionalen jarreraduzu. Pilotak kanpora botatzendituzu ez erantzuteko eta gai-nera uste duzu gezur bat bi al -diz esanez gero, egia bihurtukodela.

    Hobe izango zenuke dauka-zun denbora eta ematen dizki-zueten lagun tzak, euskaraz ira-kurri eta ipini nuena ulertzekoerabiliko bazenitu.

    Non irakurri duzu ni errefe-rendumaren alde edo kontranagoenik Atez Atekoa martxanjartzeko?

    Baimenik eskatzen al diezuebizilagunei udaletxearen izene-an grisez margotzen dituzue-nean herriko paretak? Berdinzaizue horma ze koloretakoaden ere.

    Zure alderdiak (PNV), etabesteak, erraustegia jarri nahidu zuen lekuan ipintzeko eginduzue aurretik inolako errefe-rendumik? Egin baduzuekomunean harrapatuko nin-duen, ez bainin tzen jabetu!

    Eskertuko nizuke hemendikau rre ra nik esan ez dudana nireezpainetan ipiniko ez bazenu.

    Agur, ondo segi eta saiatueuskaraz idatzitakoa ondoulertzen.

    Jose Ignacio Arruti Camio

    � Jasota Bezala6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izen-

    abizenak, NAN edo EHNA zen bakia eta telefonoa

    6 Gehienez 1.800 karaktere onartuko dira 6

    Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail ho ne tan

    esaten direnak.

    � S A N J O A N K O N P A R T S A Fermin Valencia bakarlari nafarragaur Biteri kultur etxean

    Fermin Valencia musikari nafarra izango da gaurHernanin, inauterien barruan. San Joan konpartsak anto-latu du emanaldia eta Biterin egingo dute, 18:30etatikaurrera. Fermin Valencia bakarlaria da.. Inoiz diskorikkaleratu gabea, baina kanta oso ezagunen egilea daValencia: Maravillas edo Navarra tiene cadenas adibidez:«Navarra tiene cadenas, por a dentro y por afuera, las delescudo son nuestras, las de fuera son impuestas». ��

    � G O I Z E G U Z K I Salamanca, Extremadura, Segovia,Madrid ikusteko bidaia prestatu dute

    Datorren asteartean egingo dute inskripzioa, apirileanbidaiatzera joan nahi dutenek. Inskripzioa arratsaldeko16:00etan egingo dute, Goiz Eguzki jubilatu etxean.Bidaia prestatzen ari dira, apirilaren 11tik 19ra zortzi egunederrak pasatzeko. Udaberriko Zirkuitua deitu diote, etaSalamanca, Caceres, Segovia eta Madrideko bazterrikederrenak ikusiko dituzte, zortzi egunetan. Prezioa 666euro izango dira. ��

    � T X O T X G I D A Emango al didazu telefonoa ‘halako’ sagardotegikoa?

    Hemendik aurrera zerorren telefono mugikorrean sagardo-tegi guztien informazioa izan dezakezu. GipuzkoakoSagar dotegien 2010eko Gida sortu du Gipuzkoako Sagar -dogileen Elkarteak. Eskuko telefonoan eramateko informa-zio praktikoa eskaintzen du, eta argibide guztiak instantba tean ematen ditu. Zeure mugikorrean nahi duzula? Mo -du askotan egin dezakezu: errezena, mezua bidali, “Txotx”5195era. Beste aukerak: www.sagardotegiak.com. ��

    «Gure familien salataribihurtzea nahi dute»

    «HERRITARRAK obligazioadauka, udalak hala aginduta,zaborrak gaizki atera dituenpertsona zein den iden tifi ka -tzekoa». Hamaikabat taldea -ren izenean, Iñaki Arratibelzinegotziak salatu du, Gober -nu taldeak eta Ezker Batuakbetebehar lotsagarriak jarrinahi dizkietela herritarrei,Atez Ateko sistemaren orde -nan tzetan.

    Atez Atekoa sistemarenordenantzak defi ni tzen ari daHernaniko Udala, eta Ha mai -ka bat taldeak dioenez, zenbaitpuntu erabat gaitzes ten ditu,eta erabaki hauek hartu di -tuzten zinegotziei eskatu dieondo pentsatzeko hurren goplenoan zer bozkatzen duten.

    Arratibelek dioenez, «le -hen ere puntu batzuk atzerabota dituzte Hamaikabat al -der diak alegazioak pre sen -tatu dituelako «adibidez, ku -boak zikinak edukitzea ga tik6.000 euroko isuna ja rri nahizuten, eta orain jaitsi egindute isun hori»

    Ordenantzaren beste pun -tu bat ere lotsagarria da Ha -maikabaten ustez, «obli ga tunahi gaituzte, geure familiar -tekoak salatzera, za bo rra or -duz kanpo atera du telako edozaborra ondo ba na tu ez du te -lako. 750 euroko isuna jarrikozaio horrelako bat salatzen ezduenari. Txibato bihurtu nahigaituzte. Ha mai kabatek ez duhorre la korik onartuko». ��

    Iñaki Arratibelek dioenez, «Udalak nahi du geurebizilagunek zaborra nola atera duten salatzea»

    Egunkaria Eguna, larunbatean Hernanin

    EGUN berezia antolatu dutedatorren larunbatean Herna -nin, Egunkariaren alde. Egun -kariaren alde, eta EgunkariaAuziaren kontra, ekitaldi sor -ta dago prestatua, goizeanPla za Berrira inguratzen de -na rentzat (euria bada

    Atsegindegin). Dijoana dijoala, gustoko

    zerbait bilatuko du, denen tza -ko moduko egitaraua prestatubaitute antolatzaileek. Sagar -do dastaketa eta pintxoakizango dira, bazkalaurrekopasaera egiteko. Bertsolariek,

    dantzariek eta trikitilariekjarriko dute giroa, eta baitadultzaineroek ere; kantu jiraere izango da, eta haurren -tzako margotzeko txokoa.Egunkariako kamisetak etabonoak salgai jarriko dituztePlaza Berrin bertan.

    Zazpi urte, itxi zutelaAurten zazpi urte bete diraEuskaldunon Egunkaria itxizutela, eta au ziak oraindik ire -ki ta jarraitzen du. Auzia sa la -tze ko eta inputatuei ba be saemateko antolatu dute, bes -teak beste, larunbateko festa. ��

    Datorren larunbatean, otsailak 20, Euskaldunon Egunkariaren aldeko Eguna izango daHernanin. 11:30etan hasita, sagardo dastaketa, bertsolariak, dantzariak... izango dira.

    HERNANIKO Udalak Jarrai -pen Batzordea sortu du AtezAteko sistemaren inguruanlan egiteko, eta Hernaniko Ze -ro Zabor taldeak prentsa oha -rrean azaldu du «ilusio haun -diz» lan egingo duela batzordehorretan, eta dei egin die«Hon dakinen kudeaketa bu -ru tsuago baten kontzientziaduzuen hernaniarrei», batzor -dean parte hartzeko.

    Lehendabiziko bilera as -tear tean da, hilak 16, 19:00etan,Udaletxeko Areto Nagusian.

    «Betebehar garrantzitsuak»Zero Zabor taldearen ustez,Jarraipen Batzordeak bete -behar garrantzitsuak dauzka.«Alde batetik, he rri tarrei begi -

    ra: jendearen in pli kazioa bul -tza tu, informazioa banatzenla gundu, Atez Atekoaren in -guruko ara zoak edo ezin ta -sunak non dau den detektatu,he rriko el karte eta mu gimen -duetara za baldu...».

    «Udalari begira ere lan in -por tantea egin dezake Batzor -deak: Atez Atekoaren alderdizehatzak hobetzen lagundu,herritarren ezinegonak edoarazoak jakinarazi Udalekoarduradunei, egon daitezkeenhaserreak edo gaizkiulertuakbideratzen lagundu, eta abar».

    Zero Zabor taldeak dio,ilusio haundiz lan egingoduela Jarraipen Batzordean,«Asko jokatzen dugulako AtezAteko bilketa sistemarekin».

    � H A M A I K A B A T - A T E Z A T E K O A � H E R N A N I Z E R O Z A B O R - A T E Z A T E K O A

    Jarraipen Batzordeanparte hartzeko deia

    Jarraipen Batzordeak asteartean du bilera, etaHernaniko Zero Zabor taldea bertan izango da.

  • 2010-II-14 igandea

    3 K I R O L A K

    � F U T B O L A - E . O H O R E Z K O M A I L A

    � W A T E R P O L O A

    Bi partidu gaur,Sestaon eta Iruñean

    Hernaniko waterpolo taldeekgaur jokatuko dituzte partiduak,etxetik kanpora. Mutilen taldeakSestaoko uretan ari beharko dutezein baino zein, gaur 12:00etan.Nesken taldea Iruñeara joangoda, eta berak ere 12:00etan dau-kate partidua. ��

    � F U T B O L A Igoera fasean bestepausu bat eman nahidu gaur Hernanik

    Emakumezkoen ligan, Hernanikgaur jokatuko du Zubipen,Vasconia taldearen kontra,17:00etan. Igoera faseko lauga-rren partidua da gaur jokatukodutena, eta oraingoz, Hernanilider dijoa, bi partidu irabazita etabat berdinduta. Martuteneko tal-deak jokatutako hiru partiduakberdindu ditu igoera fasean. ��

    � B O L A

    Binaka ariko dira gaurUrnietako bolatokian

    Bikotekako txapelketan, hirugarrentiraldia dute gaur Hernaniko bola-riek Urnietako bolatokian. Joanden asteko emaitzak berdindutaez lirateke gaizki. MiguelBurugainek hirugarren postua lortuzuen Idiazabalen, San Blasetakotiraldian, 35 brila botata. MiguelArrospidek eta Jose Ugaldek 33nabrila bota zituzten. ��

    � A R E T O F U T B O L A

    Yone Boutiquek errazirabazi zuen atzo

    Aukera gutxi eman zion YoneBoutique taldeak Zarautzi, atzokiroldegian. Hernaniarrek 11-4irabazi zioten Zarauzko taldegazteari, eta ligan leku oneanjarri dira. Bigarren taldeak, Aidu -rrek ere irabazi egin zuen, etaigoera fasea jokatuko dute. ��

    Hasieran galdu zen partidua...

    XAKEAN neurtuko dituzteindarrak, burukoak, Hern a ni -ko xakelari txikienek ere. Da -to zen hiru igandeak jarridituzte horretarako: otsailak21, otsai lak 28 eta martxoak 7.Her na ni ko pieza txikiek, be -raz, mugimendu ez kut u koe -nak taularen gainean ager -tzeko aukera izango dute.

    Hernaniko Xake Taldeakantolatu du txapelketa, etabi mailatan banatuko dituz -te partehartzaileak. Adina -ren arabera jokatuko dute,12-16 urtekoek batetik; eta12 urtez azpikoek bestetik.Kiroldegian izan go dira par -tidak, hiru igan detan, goi ze -ko 10:30etatik aurrera.

    Izenematea, otsailaren 19anbukatuko daTxapelketa otsailaren 21eanhasiko da, eta hurrengo bijar du naldiak otsailaren 28aneta martxoaren 7an izangodira. Izena emateko aukera,otsailaren 19a arte dago:kiroldegiko tabernan, edo699 843 778 telefonoan. ��

    Xake txapelketa, ‘pieza’ txikienentzat

    PARTIDU hasieratik atzetikaritu behar izan zuten herna -niarrek atzo, eta saiatu zirenarren, ez zuten lortu beha rrez -ko gola sartzea. Hernanik 0-1galdu zuen atzo Zubipen,Aloña Mendi taldearen kon -tra. Lehendabiziko zatian kan -pokoak izan ziren nagusi; bi -garrenean Hernanik hortzakerakutsi zizkien aurkariei, bai -na ez zuten lortu azkenekometroetan asma tzerik.

    Hernanik azken parti -duak galdu egin ditu, etaberriz ere beheko postueierre paroz begiratzen hasi da.Datorren astean berriz ereZu bipen jokatuko du. Au -rrean, Real Union. ��

    � E R R U G B I A

    Galdu egin zuenHernanik,

    10-0URREZKO Kopan, azkenfasea jokatzen ari da Her -nani, eta atzo zuten lehen -dabiziko partidua. AurreanOhorezko A mailako taldebat zuten: Gernika. Herna -niarrek bigarren zati ko20ga rren minutura arte 0-0eu tsi zioten markagailuari,eta hor etorri zen biz kai ta -rren entsaioa; entsaio baka -rra. Gaur botako du par -tidua ETB3 kateak, 15:00 -etan. Urrezko Kopako az -ken fase honetan, beste bipartidu jokatu behar dituHernanik; baina biakmartxoan izango dira.

    Ligari begiraHernanik ligako partiduadu datorren igandean,Ovie do taldearen kontra,Landaren. Hernaniarrekpar tidu horretarako erreser -batu zituen zenbait jokalarieta atzo ez zuten jokatu.Liga bukatzeko 4 partidufalta dira, eta hernaniarrakhortxe dabiltza, lehenengoposturako borrokan. ��

    � P E L O T A - 2 0 1 0 e k o E . P . E . L . E N B I N A K A K O T X A P E L K E T A

    Xala eta Zubieta aurkari, biharOIER Mendizabalek eta Ai -mar Olaizolak joan den as te -ko jokoa atera beharko dutebihar ere, Xala eta Zubietariirabazteko. Tolosako Beoti -bar pelotalekuan jokatukodute, binakako txapelketako

    partidua, arratsaldeko 16:30 -etan hasiko den jaialdian.

    Sailkapenean berdindutadaude bi bikoteak, hirunapartidu irabazita, eta gaurdaukate elkarri aurrea har -tzeko aukera paregabea.

    Joku puntu gero etahobean daude bi bikoteak.Gaurkoa irabazten duenakfinalerdietan hanka batsartuko luke; galtzen duenabehartuta dago hurrengo bipartiduak irabaztera. ��

    Aloña Mendik partiduko bosgarren minutuan sartu zuen gola,eta Hernanik ez zuen lortu markagailuari buelta ematea.

    � X A K E A

    Hernaniko jokalari bat, lau aurkariren artea baloia hartzeko asmoz.

    Haurren xake txapelketa antolatu du Hernaniko Xake Taldeak, datozen hiru igandetarako.

    .

    Izena emateko aukeraotsailaren 19 arte dago,

    kiroldegiko tabernan, edo 699 843 778 telefonoan.

    Txapelketa otsailaren 19anhasiko da.

  • 2010-II-14 igandea

    4

    IRUN, 1874ko urriaren 16a: “Espai n ia -ko Behobia jadanik ez da existitzen”dio Donostiako egunkari batera gerrakorrespontsalak bidalitako kronikak.Egun batzuk lehenago liberalen etakarlisten arteko borrokaldi latz batektxikituta utzi zituen Azken-Portubarrioko etxeak eta inguruko bostbaserri ere suaren bazka izan ziren.Antza, Behobiako plaza-fuertean setia-turik zeuden hogeita hamar bat mike-lete babesetik atera eta baionetakeskuan zituztela ordura arte jo eta kezebiltzan karlistak ikaratuta bidaliomen zituzten Behobiatik. Azaña hurabolbora bezala barreiatu zen liberalenartean. Baina zeini okurritu zitzaioneraso kamikaze hori egitea? JuanArana zen plaza-fuerte hartako gober-nadore militarra, berak eutsi zion tinkoBehobiako defentsari.

    Arana hernaniarra zen jatorriz eta1849an sartu zen mikeleteetan. Mi -keleteak 1839an sortu ziren, baina lehe-nagotik ere bazeuden Gipuzkoan mili-zia foralak, batez ere bidelapurreiaurre egiteko. Mikeleteek gerra karlis-tetan eta Gerra Zibilean zuzeneanhartu zuten parte eta haien ingurukokontakizun beliko ugari geratu zaizki-gu. Besteak beste, karlisten kontra egi-teagatik nabarmendu ziren. BigarrenGerra Karlista baino lehen karlista tal-deak behin eta berriz joan ziren “men-dira” armak hartuta eta Juan Aranakgogor egin zien talde horiei. 1870eanadibidez, 43 mikeleteren buru jarri etaOiar tzu nen 600 karlistaz osatutako al -txaldia za puz teko gai izan zela esatendute. Ho rregatik teniente koronelarengradua eman zioten. Seguran,

    Mañarian, Arao zen, Izaskunen... tokiguztietan zuten karlistek gure mikele-tearen berri. Ge rra hasi zenean Tolosanegon zen, herri ho rretako defentsaantola tzen, eta 1874an Irunera bidalizuten, hango gobernadore militar izen-datuta. Irunen lortu zuen Aranak berebizitzako osperik handiena. Irun ezbaitzen nolanahiko plaza; mugako hirigarrantzitsuena zen eta estrategikokikarlistak derrigortuta zeuden huraeskuratzera gerra irabazi nahi bazuten.

    Karro blindatuak eta guztiKarlistek beren menpe zituzten EuskalHerriko txokorik gehienak (Lizarra etaTolosa ere bereganatu zituzten) bainahiriburuak liberalen esku jarraitzenzuten. 1874an hainbat hiri bereganat-zen saiatu ziren: Bilbo, Hernani, Do -nostia... baina guztietan porrota jasanzuten. Egoera gero eta larriagoa zenkarlisten tzat eta testuinguru horretan,azkeneko kolpea eman nahian-edo,Irun blokeatu zuten hainbat hilabetez,mugako zubia bereganatzeko, bainahernaniar burugogor batekin eginzuten topo.

    Arana teniente koronelak ondoantolatuta zuen defen tsa: mugakozubia babesteko horma sendo bateraiki arazi zuen eta hainbat mikeleteeta karabinero jarri zituen huradefendi tzen. Kar lis ten eraso gogorre-na urriaren 11n hasi zen. Gerramodernoaren itxura izan zuen erasohorrek, karro blindatu moduko bateraiki baitzuten, baita “lanzallamas”

    bat ere, plaza-fuertea petrolioz igurtzieta goitik behera kixkaltzeko.Mugaren bestaldean ugari ziren ikus-kizun hura begiratzera joandako kar-lista exiliatuak edo ojalateroak (“Ojalagure alderdiak irabaziko balu!” esatenzutelako deitzen zieten horrela).

    Behobiako mikeleteak segituan kon-turatu ziren gurdi horren hanketaratira ezkero ez zuela aurrera egiterik;baina zubiko mikeleteak gero eta

    estuago zebiltzan eta Irundik gabarrabat bidali zuten Bidasoan zehar berelagunei munizioa eramateko, gabarrahorrek frantsesen esku bukatu zuenordea, eta bertako tripulatzaileak atxi-lotuak izan ziren. Frantsesek esanzuten Bidasoak zona “neutrala” izanbehar zuela eta horregatik jokatu zute-la horrela. Beraz, zubiko mikeleteekbe ren burua karlisten bi batailoien sua-ren erdian harrapatuta ikusi zutenmuniziorik gabe. Erabaki sendo bathartu beharra zegoen edo zubi estrate-gikoa galdurik zegoen liberalentzat.Eta horretan zirela, hor ager tzen diraSan Martzialgo bidetik arrapaladan etaziztu bizian hogeita hamar mikelete

    Juan AranaMikelete etaestrategahernaniarra

    Urko Apaolaza

    .

    Arana hernaniarra zen jatorriz eta 1849an sartu zen mikeleteetan karlistei goreginez: Oiartzun, Araoz, Segura eta Mañariako karlistek bazuten haren berri.

    Irunera joan zen bizitzera eta hango alkate izan zen; 1892an hil zen.

    Bigarren Gerra Karlistan borrokaldi ikaragarriagertatu zen Behobian. Muga zaintzen zuten mikelete liberalgutxi batzuk baionetak eskuan hartu eta kapaz izan ziren kar-listen setioa gainditzeko. Operazio militarraren buruaHernaniko Juan Arana mikeletea izan zen, eta kontatzen dute-nez, bere erabaki sendoei esker lortu zuten Irun defendatzea.Historia liburuek ez lukete gerra hartaz gauza bera esango her-naniarraren burugogorkeria hargatik ez balitz.

    Goiko grabatuan: borrokaldia Behobiako zubian Lehen Gerra Karlistan; eszena antzekoagertatu zen 1874an. Beheko irudietan: mikeleteen irudiak eta janzkera.

    E R R E P O R T A J E A : M I K E L E T E A K H E R N A N I N

  • 2010-II-14 igandea

    5

    MIKELETEAK gerran partehartzeko baino, beste zere-gin batzuetarako zeuden.1886ko reglamentuak dioe-nez beraien obligazio nagu-sienen artean zegoen: orde-na publikoa mantentzea,bidelapurrak eta gaizkileakpertsegitzea, Di pu taziokokorreo lanak egitea, Au -rrezki Kutxa Probintzialazaintzea... Bes talde, derri-gortuta zeuden ezkongabemantentzera, itxura “dui -na” izatera, tabernatan ezibiltzera...

    Mikeleteen lana ere ba -zen Gipuzkoako mugakzaintzea. horretarako “Mi -ke lete Etxeak” deiturikoakeraiki zituzten hainbatlekutan: Otzaurten, Endar -latzan, Li za rrus tin... etaHernaniko Pagoagan.Paguako eraikina gaur egunez da existitzen. Mi ke leteak36ko gerraren on do ren des-egin zituzten (errepublika-rren al de parte hartzeaga-tik), baina urte askoan Ar -bi trioen etxe be za la erabil -tzen jarraitu zuten eraikina(kobraketak egiteko etaabar), bertan behe ra ge ratuzen arte. Diputazioak duelaurte ba tzuk bota zuen etxeaeta orain hutsune bat beste-rik ez dago toki horretan.

    Ez dira gutxi etxe ho -rren inguruko kontakizuneta bitxikeriak. Adi bi dez,1887 an Madrilgo La Epocaegunkari borbondar “arro-sak” zioenez, Maria Cris ti -na erregina Hernani ingu -ru etan paseatzen ze bilela,

    mi kelete batek peajea or -dain arazi zion, ezagutu ezzuelako. Baina mikeleteakbeti ez ziren hain zorro -tzak izan; hori ondo dakitePagoaga baserrikoek. Gurebaserriak liburuan azaltzendutenez, bertakoak orain-

    dik ere akordatzen dirakontrabandistak zaha giabizkarrean zutela pasatzenzirela Mikelete Etxearenpare-paretik, inongo pro-blemarik gabe, poliziariardo tragoxka bat eskainieta gero. ��

    ezpatak baionetan sartuta eta zubirantzkorrika tirorik bota gabe. Ez dakigu zerpentsatu zuten karlistek baina panikoanagusitu zen haien artean eta hanka eginzuten beraien asmakizuna han utzita.“Hara joandako ehunka ojaleteroak berri-keta ederrean zebiltzan hasieran, bainanegarrez alde egin dute ikusita 30 mike-letek karlisten batailoi osoa desalojatudutela” zioen prentsa liberalak pozik;jakina, mikelete haien ekintza prentsaliberalak erruz haunditu zuen.

    Batzuen eta besteen artean bajadezente izan zen Behobian: baionetazzortzi lagun hil zituzten karreran joan-dako mikeleteek eta guztira 24 karlistahilik eta 60 zaurituta gertatu ziren;zubiko postuan, berriz, lau mikelete hileta beste hamar zauritu zituzten karlis-tek. Esaten da, zurrumurruek diote,1.000 karlista inguru uxatu zituztelaAzken-Portuko etxeetatik.

    Borrokaldia gertatu ondoren, iluna-barrean, Arana teniente-koronela zaldizatera zen Irundik Behobiara, bere solda-duak zoriontzeko asmoz. Antza, ingu-ruko mendietara erretiratu ziren karlis-tek arrain lodia ezagutu eta tiroka hasiziren, berarekin zihoan eskolta hil etakorneta jotzailea zaurituz. BainaAranak ez omen zuen atzera egin etaBehobian izan ondoren errepide beretikitzuli zen Irunera: “Lasaitasun eta odolhotz horiekin beste erakustaldi bat ema-nez”, orduko kronistaren arabera.Hurrengo egunetan 300 mikelete gehia-go iritsi ziren Irunera eta mugako plazagarrantzitsua, gerra bukatu arteansalbu geratu zen liberalentzat.

    Geroztik Irunen festa haundia ospa-tu izan zen 1874ko setioa gogoratzeko,eta Juan Arana mikelete hernaniarraizaten zen gonbidatu nagusia; 220 la -guneko banketea berak presiditzen zu -en. Dirudienez Arana Irunen geratuzen bi zitzen 1892an hil zen arte etahango al ka te ere izan zen; gaur egunbere izena da raman kale bat dago herrihorretan. Bes te askotan bezala, buruza-giaren oroi me na bizirik geratu da, bereondoan bo rro katu zuten hamaikamikeleterena ez be zala: kalkulatzen daBigarren Gerra Kar listan parte hartuzuten bost mikeletetik batek heriotzaaurkitu zuela borrokan ari zela. ��

    Pagoagako postuaz gain, Hernanikozentroan ere baziren mikeleteak.Zeha z ki, XX garren mende hasieranlau mikeletek zaintzen zuten herria,gehienak pentsio, etxe pribatu edotaBe ne fi zen tzian hartzen zu ten os ta tu.Hain zuzen, ho ri etako mikelete batgertaera lazgarri baten protagonistabihurtu zen 1896an.

    Garai haietan, fielato edo kasetamo duko bat izaten zen Kale Na -gusiaren hasieran kontrol lanak egi-

    teko. 1896ko abuztuaren 31n, gaueko2:30ak inguruan, Jose Ar bu ruaga ize-neko mikeleteak zaldizko gurdibaten hotsa sentitu zuen; kasetatikatera eta gurdiko pasaiariak erregis-tratu on do ren pasatzen utzi zien nor-maltasun osoz. Baina barrura itzulizenean, norbaitek kasetako kristalez-ko atea jo zuen; Arburuagak kaseta-tik ateratzeko keinua egiten du, etaderrepentean bi tiro jasotzen ditukristalaren beste aldetik.

    Mikeletea larri zaurituta geratuzen eta Be ne fi zen tzi ko ospitalera era-man zuten. Ez zen sekula argitu norketa zergatik eraso zuen mikelete giza-rajoa. Baina La Voz de Guipuzcoaegunkariak esan zuenez, zenbaitherritarren ustez tiroak ez zihoazenJose Ar buruagari zuzenduta, baiziketa kontrabandistei gor egiten zienbere lankide bati. Antza, gau hartakoguardia aldatu egin zuten bi mikele-teek, Ar bu ru a ga ren zoritxarrerako. ��

    .

    Beti bezala, buruzagiaren memoriageratu zaigu bizirik, eta ez bere ondoanborrokatu zuten hamaika mikeleteena.

    Kalkulatzen da Bigarren Gerra Karlistanparte hartu zuten bost mikeletetik batek

    bizia galdu zuela borrokan.

    Pagoagako Mikelete Etxea

    Pagoagako eskola zenaren ondoan, Mikelete Etxea zegoen lekuan, harri-txintxarra besterik ezda gera tzen gaur egun. Badira urte batzuk Diputazioak eraikina bota zuela.

    Mikelete Etxeak Gipuzkoako mugak zaintzeko sortu ziren. Pagoagan horrelakoeraikin bat zegoen eta bertakoak ondo akordatzen dira han gertatutako istorioez.

    Mikelete baten zoritxarra

    E R R E P O R T A J E A : M I K E L E T E A K H E R N A N I N

  • 2010-II-14 igandea

    6

    Donostiako bigarren saihesbidea - aurten zabalik

    Aritzetatik Oiartzunera, Hernaninbarrena, 17 kilometroko bariantea

    DONOSTIAKO bigarrensaihesbidea aurten ireki-ko dutela jakinarazi duGipuzkoako ForuAldundiak. Aritzetatikhasi eta Oiartzunerabidean, tartean, Hernanin4,5 kilometro harrapatzenditu. Guztira 17 kilome-troko bariantea da, egu-nero 40.000 ibilgailu ibili-ko direna, aurreikuspe-nek dio tenez. Hiru zati-tan egina, Hernanikozatian lau karril izan goditu; bi joateko eta bietor tzeko. Aurrekontua317 miloi eurokoa da.

    BILBOTIK Baionara joateko,au to pistan datozenek aukerabe rria izango dute laister, uda -ra ondorenean irekiko bai tuteDonostiako bigarren saihesbi-dea (segundo cinturón). Do nos -tiako lehenengo saihesbideako lapsatua zegoelako egin du teproiektu berria; Aritze tako ga -solindegi parean hasi eta Oiar -tzun eta Errenteriako mu ganbukatzen dena. Tar tean zazpihe rritako lurrak harrapatzendi tu; Hernani, eta beste sei:Usurbil, Lasarte-Oria, Donos -tia, Astigarraga, Oiartzun, etaErrenteria.

    32.000 kotxe eta 8.000 kamioiGaur egun, 100.000 ibilgailudabiltza Donostiako lehenda-biziko saihesbidean, eta kalku-latzen dute, horietatik 40.000inguru mugaz beste aldera di -joazenak direla; alegia, Donos -tiara joatea helburu ez dute-nak. Gutxi edo gehiago, horiekizango dira bigarren ingurabi-dea erabiliko dutenak. 32.000ko txe, eta 8.000 kamioi.

    17 kilometro, 14 zubi eta 6 tunelEz da nolanahiko obra zazpiherri horietan egin dutena. In -gurunea menditsua denez, lurmu gimendu dezentea ibili du -te bi urte horietan. Guztira 14zu bi egin dituzte; horietakobat Gipuzkoako luzeena: kilo-metro bat luzekoa, Astiga rra -ga parean.

    6 tunel ere izango ditu;horietatik 3 artifizialak. Gai ne -

    ko 16 pasabide eta azpiko 10ditu guztira.

    Bilbo-Baiona AP8aren zatiPeajea izango du errepideberriak. Bilbo-Baiona autopis-

    taren (AP8) zati bat izango da,eta horregatik, ordaindu eginbeharko da. Oraindik ez duteerabat zehaztu, prezioa zeinizango duen, eta non joangoden peajea ere ez.

    Aspaldian Gipuzkoan eginden obra publikorik garestienada bigarren saihesbidea. 317miloi euroko aurrekontua du.

    4,5 kilometro HernaninHernanin, 4 kilometro eta er di -ko traiektoa egingo du proiek -tuak: Lasartetik sartu eta Jau -regin barrena, Chi llida-Leku,Zabalegi, Gala rre ta, Oriamen -di eta Arizmendi.

    Agroaldea, zalantzanProiektu honek baserri asko-ren lurrak espropiatu ditu, etabaserri horietako batzuk ber -tan esplotazioren bat zutenakziren. Horiek kon pen tsatzeko,Agroaldea bat jartzea aurrei-kusten zuen proiek tuak, Peru -rena inguruan (35.000 m2).

    De na dela, oraindik ezdago gar bi zertan geratukoden asmo hori, eta hurrengoasteetako Kronikan zehatzagoazalduko da. ��

    Udara ondorenean irekiko dute Donostiako bigarren saihesbidea. Gaur egungo AP8 eta N1aren ‘kolapsoaarintzeko’ ari da egiten Gipuzkoako Diputazioa, eta egunero 40.000 ibilgailu ibiliko direla kalkulatzen dute.317 miloi euroko aurrekontua du, Gipuzkoan azken urteetan egin den inbertsiorik altuena, obra publikoan.

    2007an hasi zituzten lanak Hernaniko lurretan. Aurtengo udara ondorenerako bukatuak izango dituzte.

    .

    Peajea izango du saihesbideberriak, Bilbao-Behobia

    autopistaren zati bat delako.Oraindik zehaztu gabe dagogainerakoa: prezioa, lekua...

    ..

    Gipuzkoako zubirik haundienaAstigarragan egiten ari dira.‘Urumeako biaduktoa’ deitu

    diote, eta km 1 luze da...

    Agroaldea bat egitekoa zenPerurena inguruan, bideak

    eraginda, esplotazioak kendubehar izan dituzten

    baserritarrentzat; bainaoraindik zehaztu gabe dago

    non, zer eta nola egingo den. ..

    GIPUZKOAKO ERREPIDE NAGUSIAK

    A8tik A8ra, beste aukera bat. Donostiako bigarren saihesbi-deak bi lotura nagusi izango ditu, AP8 autobidean: Aritzeta pareanbat, eta beste muturrean Oiartzunen, Errenteriako mugan. Tarteanbeste bi lotura dauzka: bat Lasarte-Orian, N1 errepidearekin; etabestea Astigarragan, Urumeako autobidearekin. Guztira 17 km ditubideak berak, eta loturak kontuan hartuta 22 km izango ditu guztira.Kalkulatzen da, Donostiako lehenengo saihesbidean egunean100.000 ibilgailu dabiltzala; beraz, 40.000 ibilgailu ‘kenduko lizkio-ke’ saihesbide berriak, ‘zaharrari’(horietatik, 8.000 kamioiak).

  • 7 D E N B O R A P A S A K2010-II-14 igandea

    � Asteko agenda

    � E g i t a r a u aOTSAILAK 14, IGANDEA

    11:00: Betikoak txaranga.12:00: Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea,Inmakulada ikastetxea eta Elizatxo ikastola. 18:00: Betikoak txaranga.17:00: Haurrentzako emanaldia Txintxilitxin, bakea egin, Kiki, Koko etaMokorekin. Atsegindegin.18:30: Fermin Valenciarenemanaldia Biterin.19:30: Hernani Musika Eskola Publikoko trikitilari eta dultzaineroak.

    OTSAILAK 15, ASTELEHENA

    09:00: Diana Hernani Musika Eskolako ikasleekin.10:00: Azeri dantza gaztetxoentzat.11:30: Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.12:00: Haurrentzako tailerrak: makillajea eta karetak Jakin eta jolas tal-dearekin. Atsegindegin 16:00: Erraldoi eta buruhaundiak, Kris kitiña dantza taldea etaHernani´Musika Eskolako dultzaineroak.17:00: Haurrentzako dan tzaldia Gramola Txorromorro taldearekin,Atsegindegin.18:00: Break dantza-Scratch erakustaldia Tilosetan.

    OTSAILAK 16, ASTEARTEA

    18:30: Sardinaren ehorzketa.19:30: Literatur solasaldiak, “Korapiloak”, euskaraz, udal liburutegian

    OTSAILAK 17, ASTEAZKENA

    Gazte Txokoa: Gatzdun botilak

    OTSAILAK 18, OSTEGUNA

    Gazte Txokoa: Gatzdun botilak21:30: Zine Kluba, “Gigante”, Biteri Kultur Etxean

    OTSAILAK 20, LARUNBATA

    20:00: Kontzertua, Hernaniko Musika Banda eta Hernasax taldea,Milagrosa kaperan

    I n a u t e r i a k a r g a z k i t a nInauterietan zehar Kronikak Hernanin egindako argazkiak.

    Atzo ere izan zen festaHernaniko kale bueltan

    AURTENGO inauterietan ere izanda ekitaldi mordoa Her na nin.Atzo goizeko giroa berotzekoAzeri Dantza maskuriak gogorastintzen ibili zen eta ondorendenak elkarri besotik helduta joanziren, kalean gora eta behera salto-ka, Beti koak Txarangaren erritmo-ra. Trikitilariek ere astindu zituz-ten beren auspoak eguerdi parte-an eta erraldoi eta buruhandiekberriz, herriko txikienen ipurdiak.Arratsaldean ere festak jarraituzuen Hipo eta Tomaxek emanda-ko ekitaldiarekin eta egunari aguresateko, gazteek beraien mozorro-rik onenak atera zituzten, Atsegin -de gin egin zen mozorro festarajoateko.

    Gaurko ekitaldiak Goizeko 11:00etan Betikoak Txa -ran garen irteerarekin hasiko duguegu na, eta eguerdian, Urbieta kale-tik aterako da konpartsa, ElizatxoIkastolak, Inmakulada Ikastetxeaketa Ttarla Dantza Taldeak osatuta-koa. Arratsaldeko 17:00etan be -rriz, haurrentzako emanaldiaAtse gin degin, Txintxilin, bakea egin,Kiki, Koko eta Mo ko re kin. 18:30etanFermin Valencia ren emanaldiaBiterin, eta bukatzeko 19:30 etanHernani Musika Eskola Publikokotrikitilari eta dultzaineroak. ��

  • HERNANIKO Gazte Asanbla -da martxan dagoen taldea da,ekintza diferente ugari antola-tu izan ditu sortu zenetik etaorain, erronka berri batekindator. «Gure aurreko belaunal-diei testigua hartuta, gureherrian hain arrakastatsuakizan diren Herri Olinpiadakantolatzera goaz», azaldu dio Kronikari. Helburua dute«herriko koa drilak elkarrenartean ezagutzea eta harre-manak sendotzea».

    Hiru generazio harremanetanHernanin Herri Olinpiadak eginziren azken alditik 10 urte pasadira, baina garai hartan ikusita-koa gogoan, antolaketan arituzirenekin harremanetan jarriziren Gazte Asanblada koak. Bige ne razioen artean aukerak

    ikusi eta konturatu ziren jende-ak nahi duela lehen zegoengiroa berpiztu, eta deia luzatudute Hernaniko koadrila guz-tien artean antolatzeko. Eta zere-gin horretan, aurreragoko gene-razioarekin ere jarri dira ha -rremanetan, hau da, 88an Olin -piadak antolatu zituztenekin.

    Batzar irekia osteguneanKronikari azaldutakoaren ara-bera, Olinpiaden gutxi gorabe-herako bat pentsatua daukate,

    baina oraindik ez dute denazehaztu eta ostegunerako deituduten ba tzar irekian proposa-menak biltzeko asmoa dute.Hori dela eta, dei egiten dieteherriko koadrila guztiei, olin-piadetan parte hartu nahiduten guztiei «lotsak eta ta -buak alde batera utzi eta apun-tatzeko». Ostegunean 19:00etanizango da batzarra, Biterin.

    Atzo inauterietan sekulako giroaGazte Asanbladak inauteriakospatu zituen atzo. 12:00etanginkana izan zen Tilosetan, etaondoren, 14:00etan, bazkaria.Jende dexente bildu zenmahaiaren bueltan eta ondo-ren, Elektro Txarangarekinbatera egindako poteoan, seku-lako giroa jarri zuten herrian. ��

    Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, K. Garmendia, A. Arbelaitz, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

    2010eko otsailaren 14a, igandea::: 3.192 zka. ::: www.kronika.net

    .

    «Helburua da herrikokoadrilak elkarren arteanezagutzea eta harremanak

    sendotzea»...

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Goizean hotza eta izotzanagusi bazter gehienetan.Minimoak behera egingo dute,-2ºC inguruan ibiliko dira.Arratsaldetik goxatzera egingodu eta maximoak gora 6ºC. (

    eu

    ska

    lme

    t)Eguzkiak kukuren bat egingo

    du gaur arratsalde partean.

    Hotza eta izotza izango dira

    gaur ere protagonista.

    0ºC inguruan minimoak.

    � IRAGARKI MERKEAK �

    � G E R T A K I Z U N A K

    Kotxea kixkali zen atzo LarramendinHaundiagoa izan zitekeena eragotzi zuen atzo Udaltzaingoak, La -rramendi kalean. Aparkatu berri zen kotxeak su hartu zuen (ez da -go garbi zergatik), eta bizilagunek botatako urak eta estintoreek ezzituzten garrak itzali. Kotxea erabat sutan zela, eta jende dezente-ren aurrean Udaltzaingoak, eta geroxeago suhiltzaileek lortu zutensua erabat itzaltzea. Larria; eta larriagoa izan zitekeen; kotxezbetea baitzegoen aparkalekua. ��

    TELEFONOAK Taxiak: 943 550093 Udaltzaingoa: 943 248900 DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

    Anbulatorioa: 943 006666 Jokalari anonimoak: 943 331103 Alkoholiko anonimoak: 943 331103 � FARMAZIAK Egunez: Castilla Urbieta 7 - 943 552941 Gauez: Chucla Kardaberaz 48 - 943 551793

    Pisua salgai Sagastialden. 2 logela, sukaldea, komuna eta saloia, amueblatua. (27.000.000 pzta).Deitu: 637 959 992 / 630 118 545.

    Garajea alokairuan Akarregin (autokarabana batentzako). Deitu: 609 767 673Pisua salgai Karabelen. 60m2, 2 logela, sala, sukaldea eta komuna. Kalefazioa badu. Berritua.

    Deitu: 627 403 119.Pianoa salgai. Yamaha U1F modeloa, bigarren eskukoa. Ongi zaindua. 2.500 euro.

    Deitu: 629 763 041.ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenak ere bai...

    Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.Yolanda estetika zentrua. Fotodepilazio berria, hilabeteko eskaintza: %20 aren deskontua 1.

    sesioan, “Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontrolatzen dugu. Plataformabibratzailea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Argia zentroa. Balneoterapia-spa, masajea, akupuntura, diafreoterapia, kiropraxia, erreflejo ajustea eta bertebra-la, kromoterapia, drainaje linfatikoa.. .Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76

    Zure arazo eta blokeo pertsonalekin lagunduko zaitut. Bide hauek erabiliz: Coaching, PNL, erlaja-zioak, Flores de Bach…(Alicia C.C.). Deitu: 943 33 28 94 / 653 267 146. (Agustindarren plaza, 4)

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala, reflexologia,auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    10 urte eta gero... hasi zapatilakprestatzen, badatoz-ta Olinpiadak!

    Olinpiadak prestatzen jo eta su ari den taldea.

    � G A Z T E A S A N B L A D A - H E R R I O L I N P I A D A K

    Otsailaren 18an, osteguna, batzar irekia izango da Biterin, 19:00etan.Azaltzeko dei egin diete Olinpiadetan parte hartu nahi duten guztiei.