3dbh-1ud-3(Etxeetako instalazio elektrikoak)

4
Eraikin baten kanpoaldean jarritako hartunea ETXEETAKO INSTALAZIO ELEKTRIKOAK HARTUNEA Etxeetan erabiltzen den korronte elektrikoa 220 V. tan hornitzen da alterno eran. Etxerainoko hornikuntza lur azpitik egiten da eta batzuetan aireko sareen bitartez. Korronte elektrikoa etxera iristen denean hartuneko fusible nagusitik pasatzen da. Etxetakoren baten zirkuituan matxura handia egongo balitz, fusible horrek ez lioke utziko auzo osora zabaltzen. Fusiblea babeserako mekanismoa da, eta sistema elektrikoko elementuena baino erresistentzia txikiagokoa da. Beraz zirkuituan gainkarga bat badago erreten den elementua fusiblea bera da. Horrela kalte handiagoak saihesten dira instalazioan. Korronte elektrikoa kontagailutik ere pasatu behar da. Kontagailua konpainia elektrikoak jarri eta kontrolatzen du, eta bertan erregistratzen da etxebizitza bakoitzak kontsumitzen den energia elektrikoa. Kontagailuak zigilatuta daude, inork ez manipulatzeko. Kontagailutik potentzia-kontroleko etengailura (PKE) igarotzen da korrontea. Etengailu hori zigilaturik dago, eta babes eta banaketako koadro nagusiaren ondoan egoten da instalaturik. Erabiltzaileak eta konpainia elektrikoarekin sinaturiko kontratuaren arabera, etxean erabili ahal den potentzia maximoa konektatzen du. BABES ETA BANAKETAKO KOADRO NAGUSIA Potentzia etengailutik, korrontea babes eta banaketako koadro nagusira igarotzen da. Koadro hori da etxeko instalazio elektrikoaren alde nagusia. Koadro horretan ikusten den lehenengo elementua etengailu orokor automatikoa da (EOA). Korronte intentsitate handiak eta zirkuitulaburrak antzematen ditu eta aberia gertatzen denean etxeko sistema elektriko osoa deskonektatzen du. Potentzia kontroleko etengailua (PKE) Etengailu orokor automatikoa (EOA) Etengailu diferentziala (ED) Etengailu automatiko txikiak (EAT) 3dbh, 1ud, 3

description

3 dbh 1 eb apunteak

Transcript of 3dbh-1ud-3(Etxeetako instalazio elektrikoak)

Page 1: 3dbh-1ud-3(Etxeetako instalazio elektrikoak)

Eraikin baten kanpoaldean jarritako hartunea

ETXEETAKO INSTALAZIO ELEKTRIKOAK HARTUNEA Etxeetan erabiltzen den korronte elektrikoa 220 V. tan hornitzen da alterno eran. Etxerainoko hornikuntza lur azpitik egiten da eta batzuetan aireko sareen bitartez. Korronte elektrikoa etxera iristen denean hartuneko fusible nagusitik pasatzen da. Etxetakoren baten zirkuituan matxura handia egongo balitz, fusible horrek ez lioke utziko auzo osora zabaltzen.

Fusiblea babeserako mekanismoa da, eta sistema elektrikoko elementuena baino erresistentzia txikiagokoa da. Beraz zirkuituan gainkarga bat badago erreten den elementua fusiblea bera da. Horrela kalte handiagoak saihesten dira instalazioan.

Korronte elektrikoa kontagailutik ere pasatu behar da. Kontagailua konpainia elektrikoak jarri eta kontrolatzen du, eta bertan erregistratzen da etxebizitza bakoitzak kontsumitzen den energia elektrikoa. Kontagailuak zigilatuta daude, inork ez manipulatzeko. Kontagailutik potentzia-kontroleko etengailura (PKE) igarotzen da korrontea. Etengailu hori zigilaturik dago, eta babes eta banaketako koadro nagusiaren ondoan egoten da instalaturik. Erabiltzaileak eta konpainia elektrikoarekin sinaturiko kontratuaren arabera, etxean erabili ahal den potentzia maximoa konektatzen du. BABES ETA BANAKETAKO KOADRO NAGUSIA Potentzia etengailutik, korrontea babes eta banaketako koadro nagusira igarotzen da. Koadro hori da etxeko instalazio elektrikoaren alde nagusia. Koadro horretan ikusten den lehenengo elementua etengailu orokor automatikoa da (EOA). Korronte intentsitate handiak eta zirkuitulaburrak antzematen ditu eta aberia gertatzen denean etxeko sistema elektriko osoa deskonektatzen du.

Potentzia kontroleko etengailua (PKE)

Etengailu orokor automatikoa (EOA)

Etengailu diferentziala (ED)

Etengailu automatiko txikiak (EAT)

3dbh, 1ud, 3

Page 2: 3dbh-1ud-3(Etxeetako instalazio elektrikoak)

Ondoren etengailu diferentziala(ED) dator. Lurrera egon daitezkeen deribazioak antzematen ditu eta pertsonak zeharkako ukipenetatik babesten ditu. Gero etxe barruko zirkuitu desberdinak etengailu automatiko (EA) txiki batzuekin babesturik daude. Etengailu automatikoak instalazioa deskonektatzen du, gehiegizko kontsumoaren ondorioz, gainberoketa edo zirkuitulabur bat dagoenean. Babes-koadroan lurrerako hartuneko borne orokorra ere badago. Bertan lotzen dira etxeko banakako zirkuitu bakoitzaren lurrerako eroaleak. Eroale edo kable orokor hori kobrezko kable baten bitartez lur-konexioko plakari lotzen zaio. Lurrerako hartunea kable horia eta berdea izaten da. FASEA ETA NEUTROA Etxebizitzetan muntatzen diren zirkuitu guztiak bi eroaleren bitartez elikatzen dira, fasearen eta neutroaren bitartez. Eroale horiek 220 V eko tentsioan garraiatzen dute korronte alternoa: Fasea korronte elektrikoak sartzeko erabiltzen duen eroalea da. Neutroa (N) korronteak, bere funtzioa bete eta entxufe eta argi puntuetara iritsi ondoren, etxebizitzatik berriro irteteko erabiltzen duen eroalea da. Instalazio modernoetan, lurrerako hartuneko zirkuitua ere badago. Zirkuitu hau korronte-hartuneetatik edo entxufeetatik banaketa-koadroraino doazen eroaleek eratzen dute. Hortik, eraikinaren lurrerako hartunera konektatzen da. Etxebizitzetako instalazio elektrikoaren zatirik handiena gordeta dago,hormen barruan, hodien barruan. Etxebizitzetan gordean dagoen instalazio elektrikoaren eroaleak identifikatzeko, koloreen kodea ezarri da: • Fasea PVC beltz, marroi edo grisez isolatuta dagoen eroalea izaten da. • Neutroa PVC urdinez egoten da isolatuta. • Lurrerako hartuneko eroalea bi koloretakoa da: marra hori eta berdeak ditu. ETXE BARRUKO ZIRKUITUAK Banaketa~koadrotik korrontea etxeko zirkuitu guztietara eroaten duten kableak irteten dira. Zirkuitu horiek bi egitura eratu ditzakete: eraztunekoa edo erradiala. Eraztuneko zirkuituan banaketa-koadrotik irteten den kable batek, enrtxufe batetik bestera joanda etxe osoa zeharkatzen du eta hasierako puntura itzultzen da; energía elektrikoa bi noranzkotik heldu daiteke entxufeetara. Zirkuitu erradialetan, berriz, entxufeak elkarrekin lotzen dituen kablea euretako azkenean amaitzen da, aurrera egiteko aukera barik. Etxeetako argiak erradialak izaten dira.

Eraztunean loturiko entxufeak Zirkuitu erradialean loturiko entxfeak

Lurrerako hartunea (horia eta berdea) Fasea (marroia) Neutroa (urdina)

Argiztapeneko zirkuitu erradiala

Page 3: 3dbh-1ud-3(Etxeetako instalazio elektrikoak)

ETXEBIZITZEN ELEKTRIFIKAZIO MAILA Etxebizitzak elektrifikazio-mailaren arabera sailkatzen dira; sailkapen hori instalazioak aldi berean jasan dezakeen potentzia maximoari begira eta etxebizitzak izan behar duen gutxieneko instalazio elektrikoari begira egiten da. Elektrifikazio-maila kalkulatzeko, erabiltzaileak dituen tresna elektriko guztien potentzia batu behar da, eta ehuneko 40ko murrizketa ezarri, pentsatzekoa delako ez direla aparatu guztiak aldi berean erabiliko.

ETXEBIZITZEN ELEKTRIFIKAZIO MAILA

TXIKIA ERTAINA HANDIA

Potentzia 3.000 W 3.000/5.000 W 5.000/8.000 W Etxearen azalera (m2) 80 150 200

Zirkuitu independenteen kop.

2 4 6

Zirkuitu independenteen izendapena

1.- Argiztapena. Argiztapena. Argiztapena. 2.- Zenbait erabileratako

entxufeak. Zenbait erabileratako

entxufeak. Argiztapena.

3.- Garbitzeko makinak eta ur berogailua.

Zenbait erabileratako entxufeak.

4.- Sukalde elektrikoa Garbitzeko makinak eta ur berogailua.

5.- Sukalde elektrikoa 6.- Berogailua edo aire

egokitua. Protecciones

EOA 1 1 1 ED 25A y 30 mA 25A y 30 mA 40A y 30 mA

EAT 1 10A 10A 10A EAT 2 15A 15A 10A EAT 3 20A 15A EAT 4 25A 20A EAT 5 25A EAT 6 25A

Etxebizitzetako elektrifikazioan erabiltzen diren zirkuitu erradiala eta eraztun itxurako zirkuitua

Page 4: 3dbh-1ud-3(Etxeetako instalazio elektrikoak)

INSTALAZIO ELEKTRIKOAK

Argi puntua etengailu batekin.

ARGI PUNTUA ETENGAILU BATEKIN

Argi puntua bi konmutadore eta gurutzaketa giltza batekin

ARGI PUNTUA BI KONMUTADORE ETA GURUZAKETA GILTZA BATEKIN

Argi puntua bi konmutadorerekin

ARGI PUNTUA BI KONMUTADOREREKIN

Konexioa lurrerako hartunea duen beste entxufe-oin batekin

Entxufe baten instalazioa

ENTXUFEEN OINA