4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina...

24
4. IKASGAIA ERRADIAZIOEK SORRARAZIKO ALTERAZIOAK I. ERRADIAZIOAREN KONTZEPTUA ETA ERRADIAZIO MOTAK Erradiazioak espaziotik hedatzen diren uhin-energia (fotoiak) edo materiazko partikulak dira. Definizioa kontuan harturik, bi multzotan sailkatzen dira erradiazioak: a) Erradiazio elektromagnetikoak Energia duten fotoiez osaturik daude, baina masarik gabekoak dira. Haien uhin-luzera eta maiztasuna alderantziz proportzionalak dira: zenbat eta handiagoa izan uhin-luzera, orduan eta txikiagoa izaten da erradiazio horren maiztasuna. Zenbat eta uhin-luzera txikiagoa eduki, orduan eta energetikoagoak dira erradiazioak, eta orduan eta arriskutsuagoak ere: energia eta uhin-luzera alderantziz proportzionalak dira. 4.1 irudian espektro elektromagnetikoan bereizten diren erradiazioak agertzen dira, uhin-luzeraren arabera ordenaturik. 4.1 irudia Erradiazio elektromagnetikoak hiru multzotan sailkatzen dira: 27 Uhin-luzera(m ) Frekuentzia(H z) 10 3 10 2 10 1 10 0 10 -1 10 -2 10 -3 10 -4 10 -5 10 -6 10 -7 10 -8 10 -9 10 -10 10 -11 10 -12 10 -13 10 -14 10 5 10 6 10 7 10 8 10 9 10 10 10 11 10 12 10 13 10 14 10 15 10 16 10 17 10 18 10 19 10 20 10 21 10 22 G am m a izpiak X izpiak Ultram oreak Infragorriak Mikrouhinak Frekuentzia baxuko uhinak Espektro ikusgaia R adarra U hin laburrak

Transcript of 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina...

Page 1: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

4. IKASGAIAERRADIAZIOEK SORRARAZIKO ALTERAZIOAK

I. ERRADIAZIOAREN KONTZEPTUA ETA ERRADIAZIO MOTAKErradiazioak espaziotik hedatzen diren uhin-energia (fotoiak) edo materiazko partikulak

dira. Definizioa kontuan harturik, bi multzotan sailkatzen dira erradiazioak:a) Erradiazio elektromagnetikoak

Energia duten fotoiez osaturik daude, baina masarik gabekoak dira. Haien uhin-luzera eta maiztasuna alderantziz proportzionalak dira: zenbat eta handiagoa izan uhin-luzera, orduan eta txikiagoa izaten da erradiazio horren maiztasuna. Zenbat eta uhin-luzera txikiagoa eduki, orduan eta energetikoagoak dira erradiazioak, eta orduan eta arriskutsuagoak ere: energia eta uhin-luzera alderantziz proportzionalak dira.

4.1 irudian espektro elektromagnetikoan bereizten diren erradiazioak agertzen dira, uhin-luzeraren arabera ordenaturik. 4.1 irudia

Erradiazio elektromagnetikoak hiru multzotan sailkatzen dira:- Erradiazio ionizatzaileak : gamma izpiak eta X izpiak.- Eguzki-erradiazioak : izpi ultramoreak, argi ikusgaia eta izpi infragorriak.- Uhin-luzera handiagoko erradiazioak : mikrouhinak, radarra, uhin laburrak eta

maiztasun baxuko uhinak. Maiztasun baxuko erradiazioen artean irrati-uhinak daude.b) Erradiazio korpuskularrak (α eta β partikulak, positroiak eta neutroiak)

Materia-izaera dute. Erradiazio korpuskular hauek guztiak, X izpiak eta gamma izpiak bezala, ionizatzaileak dira.

Erradiaziorik arriskutsuenak ionizatzaileak dira, atomoetatik elektroiak erauzten dituztelako: X izpiak, gamma izpiak eta erradiazio korpuskularrak. Uhin-luzera handiagoko erradiazioak ez

27

Uhin-luzera (m) Frekuentzia (Hz)

103

102

101

100

10-1

10-2

10-3

10-4

10-5

10-6

10-7

10-8

10-9

10-10

10-11

10-12

10-13

10-14

105

106

107

108

109

1010

1011

1012

1013

1014

1015

1016

1017

1018

1019

1020

1021

1022

Gamma izpiak

X izpiak

Ultramoreak

Infragorriak

Mikrouhinak

Frekuentzia baxuko uhinak

Espektro ikusgaia

RadarraUhin laburrak

Page 2: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

dira ionizatzaileak, baina batzuek ehunak kalte ditzakete kitzikatzaileak direlako: elektroiak energia gehiago duen goiko geruza batera pasarazten dituzte (adibidez, izpi ultramoreak). Izpi infragorriek, mikrouhinek eta maiztasun baxuko uhinek, aldiz, ehunak zeharkatu eta berotu egiten dituzte, baina ez dirudi ondorio kaltegarri nabarmenik sortzen dutenik.

Erradiazio-dosi baten intentsitatea eta dosiaren iraupena alderantziz proportzionalak dira: erradiazio baten intentsitatea gutxitzen bada, igorritako energia kopuruari eusteko erradiazioaren iraupena luzatu behar da. Erradiazio baten intentsitatea eta erradiazioa sortzen den distantziaren berbidura alderantziz proportzionalak dira. Edozein erradiazioren eragina maximoa izaten da larruazalarekiko jogunea perpendikularra denean.

II. ERRADIAZIO IONIZATZAILEAK (X izpiak, gamma izpiak, partikulak, partikulak, neutroiak eta positroiak)

Ionizatzaileak izateko, garraiatzen duten energiak 10 eV-koa izan behar du gutxienez.

2.1. ERRADIAZIO IONIZATZAILEEN PATOGENIAZuzeneko ionizazioaren bidez egitura asko kalte daitezke. Ziur asko, gehien kaltetzen den

egitura zelulen nukleoaren material genetikoa da: DNA, alegia.Beste batzuetan, erradiazio ionizatzaileen eragina zeharkakoa da, gorputzaren osagaiak

ionizatzean erradikal askeak agertzen direlako, batez ere uretatik eratorritako erradikalak (OH, H2O2 eta H+, besteak beste). Erradikal aske horiek oso erreaktiboak dira, eta lipidoetan aberatsak diren zelulen egiturak (zelula-mintza, zitoplasma barruko organuluak....) erraz kalte ditzakete, baita DNA ere.

DNAren kalte horien ondorioak oso bestelakoak dira zelulek alterazio horiek konpontzeko duten ahalmenaren arabera. Mutazio puntualak eta kromosomen banda bakar baten apurketak errazago konpontzen omen dira, baina kalte konplexuak (kromosomak leku askotatik apurtzen dira) zailago konponduko dira.

Erradiazioek organismoan eragin ditzaketen efektu biologikoak honako hauek dira:- Zelulen heriotza

Zelulen heriotza erreplikazio-tasa handia duten zelulen mitosiaren inhibizioagatik gertatzen da: adibidez, hezur-muineko zeluletan, urdail eta hesteetako zeluletan eta zelula enbrionarioetan. Baina erradiazioaren dosi handiek ugaltzen ez diren zelulen heriotza ere eragin dezakete modu zuzenean (nerbio-sistemaren zelulak, kapilarrak...) mintzaren edo zitoplasmaren kalte larriengatik. - Aberrazio kromosomikoak (egiturazko kromosomopatiak ) - Ondorengotzari pasatuko zaizkion mutazioak gametoetan. - Sortzetiko malformazioak fetuetan (batez ere erradiazioa haurdunaldiaren 8. eta 15. asteen artean gertatzen bada). Bestalde, neuroblastoen heriotza zelularra eragin dezakete fetuan; hori dela eta, atzerapen mentalaren arrazoia izan daitezke erradiazio ionizatzaileak.- Mutazioak zelula somatikoetan

Mutazio horien ondorioz protoonkogeneak aktibatu edota neoplasien gene supresoreak desaktiba daitezke, minbiziak agertuz.

2.2. ERRADIAZIO IONIZATZAILEEN ERAGINAK ORGANO ETA EHUNETANa) Erradiazioen ondorioak baldintzatzen dituzten faktoreak

- Gizabanakoaren adina eta bere idiosinkrasia : ume eta gazteengan larriagoak izan ohi dira ondorioak.

28

Page 3: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

- Erradiazioaren dosia - Erradiazioak erasotzen duen zonaldearen tamaina - Zelulen berezko sentikortasuna

Erradiazioak kaltegarriagoak dira erreplikazio-tasa azkarreko zeluletan eta nukleo handiak dituzten zeluletan. Bergonie eta Tribondeau-ren legeak dioenez, zenbat eta desdiferentziatuagoak izan zelulak, orduan eta sentikorragoak izaten dira erradiazioen aurrean. Hona hemen gorputzaren ehunek erradiazioen aurrean azaltzen duten zaurgarritasuna, sentikortasun handienetik txikienera ordenaturik: hezur-muina eta organo linfoideak, gonadak, digestio-aparatuaren mukosak, larruazala, hezurra, erraiak eta nerbio-sistema.

b) Eraginak ehunetan eta organoetan Hezur-muina : aplasia medular itzulgarria ala itzulezina, dosiaren arabera. Gonadak

Gizonezkoengan oligospermia edo azoospermia eragiten dituzte, eta dosi altuekin antzutasuna iraunkorra izan ohi da. Hala ere, Leydig-en zelulak ez dira gehiegi asaldatzen; hots, testosteronaren sintesia ondo gauzatzen da (hipogonadismorik ez). Emakumezkoengan antzutasuna ere sortzen dute erradiazioek (iragankorra zein iraunkorra dosiaren arabera), baina gizonezkoengan ez bezala, hormonen sintesia murrizturik egongo da, obulaziorik ez delako gauzatzen. Digestio-aparatua

Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala

Larruazala gorritu eta epidermisa mehetu egiten dute erradiazio ionizatzaileek: erradiodermitisa. Dosi oso altuek ultzerak eta hirugarren mailako erredurak bezalako lesioak eragiten dituzte. Larruazaleko lesioak sendatu eta gero, larruazalaren atrofia, hiperpigmentazioa edo alopezia (ilearen galera) gera daitezke. Hezurra : gorputz osoko irradiazioa jasan duten umeengan hazkundearen geldotzea ikusi da. Birikak

Hiru hilabetera pneumonitis interstiziala agertu ohi da (interstizioaren hantura), eta denborarekin biriketako fibrosia suerta daiteke. Gaur egun uste da pneumonitis interstizial hori ez dela erradiazioaren zuzeneko eragina, gaixo horietan gertatzen diren infekzio oportunisten edo gertakizun autoimmuneen ondorioa baizik. Gibela : dosi altuek lobulutxoaren erdiko hepatozitoak suntsitzen dituzte Bihotza

Erradiazio-dosi handiak jaso dituzten gizaki batzuengan ezkerreko bentrikuluaren disfuntzioak aurkitu dira. Horretaz gain, perikarditis akutua eta horren ondoriozko perikardioaren fibrosia ere suerta daitezke. Giltzurruna : nefronen fibrosiak sortutako giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa, dosi handiak jasoz gero. Nerbio-sistema zentrala

Neuronek ez dute aktibitate mitotikorik. Beraz, erradiazio-dosi handiak (50 Gy-tik gorakoak) behar dira nerbio-sistema zentralean ondorio larriak nabarmentzeko.

29

Page 4: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

Horrelako dosiekin neuronen asaldu akutu eta biziek gaixoaren heriotza ekar dezakete 48 ordutan. Begiak : begi-lausoak erradiazioen eragin berantiarrak dira.

2.3. IRRADIAZIO-SINDROMEA: ADIERAZPEN KLINIKOAKIrradiazio-sindrome akutua eta kronikoa bereizten dira: sindrome akutua erradiazioa jaso

eta minutu batzuetara (askoz jota, lehenengo bi hilabeteetan) agertzen da, eta kronikoa, aldiz, behin sindrome akutuaren lehenengo hilabeteak pasatu eta gero, bizitzaren edozein unetan gerta daiteke.

a) Sindrome akutua Zenbat eta handiagoa izan dosia, orduan eta goiztiarragoak eta larriagoak dira

adierazpen klinikoak. Lau fase bereizten dira:- Prodromo-fasea . (lehenengo 48 orduetan). Fase honetako adierazpen kliniko nabarienak anorexia, gorakoak, goragaleak, astenia, eta batzuetan, beherakoa eta parotida guruinaren eta mukosa orofaringeoaren hantura izaten dira. Dosia oso handia denean (50 Gy-tik gorakoa), sindrome neurologiko eta kardiobaskular larria suerta daitezke.- Fase estalia . Normalean astebete edo aste batzuk irauten duen fase asintomatikoa da.- Hezur-muineko eta hesteetako adierazpen klinikoen fasea . Sindrome hematologikoaz eta digestio-aparatuaren adierazpenez gain alopezia ager daiteke.- Sendatze-fasea . Aurreko faseko asalduen ondorioz gaixoa ez bada hil, laugarren fase honetan sendatze-prozesu luzea (askotan hilabeteak) gauzatzen da.Beraz, sindrome akutuan 3 adierazpen kliniko nagusi aipatu behar dira:

1) Adierazpen hematologikoak 10 Gy-tik gorako dosiak jasotzean agertzen dira, astebete edo 3 astera: hezur-

muinaren aplasiarengatiko granulozitopenia eta tronbopenia. Tronbopeniaren ondorioz mukosetako odoljarioak eta petekiak (larruazaleko puntu-formako odoljario txikiak) suertatzen dira, eta granulozitopeniagatik, askotan heriotzaren arrazoia diren infekzio oportunistak gertatzen dira. Anemia apur bat beranduago agertuko da da, normalean 4 aste pasatu eta gero, eritrozitoen bizitza 120 egunekoa delako batez beste.2) Digestio-aparatuaren adierazpen klinikoak

Digestio-aparatuaren sindromea erradiazioa jaso eta astebetera agertzen da, eta oso larria da, gehienetan hilgarria. Beherako oso biziak daudenez, uraren eta elektrolitoen galerengatik shock hipobolemikoa gerta daiteke. Batzuetan, hain da larria ezen adierazpen hematologikoak agertzeko denborarik ez dagoen. 3) Nerbio-sistema zentralaren eta aparatu kardiobaskularraren adierazpenak

50 Gy-tik gorako dosiek nerbio-sistema zentralaren alterazio larriak sortzen dituzte lehenengo 48 orduetan. Adierazpen klinikoak logura, konbultsioak, ataxia (orekaren alterazioa), eta azkenean, koma eta heriotza izaten dira. Horretaz gain, shocka, hipertentsioa eta arritmiak gerta daitezke.

Orain arteko deskribapena gorputz osoko irradiazioaren ondoriozko sindrome akutuari dagokio, baina neoplasia batzuen tratamendurako erradiazio lokala erabiltzen da. Kasu horietan adierazpenak zonalde horretan baino ez dira nabarituko (larruazalean eta inguruko erraietan), baina oso biziak izaten dira. Erradiazio lokalen kasuan sindrome hematologikoa oso arraroa da, hezur-muina gorputzaren leku askotan kokatzen delako.

30

Page 5: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

4.2 irudia

b) Sindrome kronikoa Sindrome akutua gainditu dutenengan gerta daiteke. Oso gutxitan gertatzen da dosi oso

txikiak luzaroan jaso dituztenengan. - Minbizi-mota batzuen maiztasuna areagotzen da . Halako minbizirik ohikoenak leuzemiak dira, baita tiroideko minbizia ere. Tiroideko minbizia agertzeko arriskua handiagoa da umeengan. Erradiazioekin erlazionatu diren beste minbizi batzuk mieloma anizkoitza, linfomak eta bestelako tumore solidoak dira (bular, hestegorri, urdail, kolon, birika, obulutegi eta gernu-maskuriko neoplasiak).- Ondorengotzari transmititzen zaizkion mutazio genetikoak gametoetan. - Zahartze goiztiarra gertatzen dela uste da (eztabaidan dago).- Begi-lausoak sindrome kronikoaren adierazpen berantiarren artean sailkatzen dira .

III. EGUZKI-ERRADIAZIOAKLurrera heltzen diren eguzki-erradiazioak izpi ultramoreak, izpi infragorriak eta argi

ikusgaia dira, erradiazio kosmiko ionizatzaileak ionosferan indargetzen direlako.

3.1. EGUZKI-ERRADIAZIO MOTAKa) Erradiazio infragorriak. Erradiazio kalorikoak dira: haien efektu ezagun bakarra beroaren sorkuntza da.b) Argi ikusgaia. Betsareko zelulak kitzikatzen dituen eguzki-erradiazio bakarra da. Oso eragin biologiko txikia du, baina horretarako joera duten pertsonengan fotodermatitisak sorraraz ditzake.c) Erradiazio ultramoreak. Kaltegarrienak dira, guztietan uhin-luzera txikiena baitute. Erradiazio ultramoreen energia ezinbestekoa da eguzki-erradiazioen eraginetatik babesten gaituen melanina larruazalean sintetizatzeko, baita D bitaminaren sintesirako ere. Hiru eratako erradiazio ultramoreak daude:

31

48 ordu Astebete 2 aste 3 aste 4 aste

AlopeziaAlopeziaAnorexiaAstenia

GorakoakParotiditisa

AnorexiaAstenia

GorakoakParotiditisa

LeukopeniaTronbopeniaLeukopeniaTronbopenia AnemiaAnemia

2 Gy

10 Gy

13 Gy

50 Gy

Beherako larriaSukarraShock-a

Beherako larriaSukarraShock-a

LoguraKonbultsioak

AtaxiaKoma

LoguraKonbultsioak

AtaxiaKoma

IRRADIAZIO-SINDROME AKUTUA

Page 6: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

- A izpi ultramoreak (UVA) . B eta C izpi ultramoreak ez bezala, ozono-geruzak ez ditu indargetzen. Nahiz eta B ultramoreak bezain kaltegarriak ez izan, egun, badakigu nolabaiteko kalteak sortzen dituztela: larruazalaren zahartze azkarra, fotodermatitisak.... Bestetik, azken urteotan gauzatutako ikerketa batzuek melanomen sorkuntzan B izpi ultramoreek baino garrantzi handiagoa eduki dezaketela frogatu dute (eztabaidan).- B izpi ultramoreak (UVB) . Ozono-geruzaren etengabeko galera dela eta, atmosfera zeharkatzen duen B izpi ultramoreen kopurua gero eta handiagoa da. Melaninaren sintesia eragiten dute eta larruazalaren gorritasunaren eta erreduren arrazoi dira. Nahiko energetikoak direnez, DNA kalte dezakete, larruazaleko minbiziak sorraraziz. Eguzki-erradiaziorik arriskutsuenak dira.- C izpi ultramoreak (UVC) . Teorian kaltegarrienak izan arren, ez dira lurrera heltzen, baina kontuan hartu behar da mendi altuetan haien eraginak nabari daitezkeela, baita altitude baxuagoetan ere, jadanik aipaturiko ozono-geruzaren galera dela eta. Germizidak izateaz gain kartzinogenoak dira. Gainera, elurretan gertatu ohi den konjuntibitis aktinikoaren zergatia dira.

3.2. EGUZKI-ERRADIAZIOEN PATOGENIAIzpi infragorrien efektu bakarra beroaren sorkuntza da. Izpi ultramoreak, aldiz,

kitzikatzaileak dira, eta DNAren apurketak eta beste egitura batzuen kalteak eragiten dituzte. Bestalde, izpi ultramoreek p53 izeneko tumoreen gene supresorearen mutazioak eragiten dituzte. p53 gene horren disfuntzioa dagoenean, kartzinogenoak izan daitezkeen mutazioak ez dira desagertzen; ondorioz, larruazaleko minbizia agertzeko arrisku handia egongo da. Izpi ultramoreen beste efektu oso interesgarria gorputzaren antigeno batzuk aldarazteko ahalmena da; hots, izpi ultramoreen eraginez autoantigenoak agertu eta gertakizun autoimmuneak gerta daitezke.

Badaude kanpoko eta barruko faktore batzuk eguzki-erradiazioen eragin patogenoak baldintzatzen dituztenak:a) Kanpoko faktoreak

Ozono-geruzak C izpi ultramoreak eta B izpi ultramoreen parte handi bat xurgatzen ditu, baina ozono-geruza etengabe gutxitzen ari da. Ozono-galera horretaz gain, geruzaren lodiera txikitzen doa altitudearekin batera, mendi altuetan izpi ultramoreen eraginak askoz arriskutsuagoak izanik.

Bukatzeko, kontuan hartu beharrekoa da elurra dagoen lekuetan eguzki-erradiazioen islapena gertatzen dela, eta haien eraginak areagotu egiten direla.

b) Barruko faktoreak - Melaninak izpi ultramoreak iragazten ditu; horregatik, beltzak edo oso beltzaranak diren pertsonengan izpi ultramoreen efektu kaltegarriak jasateko arriskua txikiagoa da. Albinismoan (melanina sintetizatzeko entzima baten falta) oso kaltegarriak dira izpi ultramoreak.- Norberaren DNAren kalteak konpontzeko ahalmena oso garrantzitsua da. Xeroderma pigmentosum izeneko gaixotasun hereditarioan izpi ultramoreek sortutako banda bateko kalteak konpontzeko beharrezkoak diren endonukleasen eskasia dago. Hori dela eta, gaixotasun horretan mota askotako larruazaleko minbizi gaiztoak agertu ohi dira haurtzaroan.

3.3. EGUZKI-ERRADIAZIOEN ONDORIOAK ETA EFEKTU BIOLOGIKOAKEguzki-erradiazioen gehiegizko esposizioaren ondorio klinikoak honako hauek dira:

32

Page 7: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

1) Izpi infragorriek eta B izpi ultramoreek larruazaleko erredurak sortzen dituzte. 2) Erreakzio fototoxikoak argi ikusgaiak eta A izpi ultramoreek eragindakoak dira, larruazala aldez aurretik gai kimiko batek sentsibilizatu duenean (tetraziklinek, adibidez).3) Beste gaixotasun batzuen lesioak areagotzen dira. Lupus eritematosoan eguzki-erradiazioek larruazaleko eta barruko organoetako lesioak larriagotzen dituzte. 4) Izpi ultramoreek (batez ere UVB-ek) larruazaleko minbizia izateko joera handitzen dute. 5) Erradiazio ultramoreek larruazalaren nolabaiteko immunoeskasia eragiten dute, antigenoak aurkezten dituzten Langerhans-en zelulak gutxitzen baitituzte. Herpes birusaren larruazaleko lesioak eguzkitan berragertzea izpi ultramoreek sortzen duten larruazaleko immunoeskasiaren adibide da.6) Larruazalaren zahartze-prozesua azkartzen dute. 7) B izpi ultramoreek begi-lausoak eragiten dituzte.

HOTZAK ETA BEROAK ERAGINDAKO ALTERAZIOAK

Giro-tenperaturak oso muturrekoak direnean gizakion termorregulazio-mekanismoak gaindi daitezke; halakoetan beroak edo hotzak eragindako asalduak agertuko dira: ingurumen-distermiak. Sukarrean, aldiz, termorregulazioaren mekanismo guztiak osorik daude, baina zentro termorregulatzailearen atalasea maila altuago batean jartzen da. Bi motatako ingurumen-distermia bereizten dira:

- Orokorrak : eraginak gorputz osoan nabarmentzen direnean. - Tokikoak : izozteak eta erredurak.

I. HOTZAK SORTUTAKO ASALDUAK

1.1. HOTZAREN EFEKTU OROKORRA: HIPOTERMIAGorputzaren nukleoaren tenperatura 35ºC baino baxuagoa denean, hipotermia dagoela

esaten da. Tenperatura zentralaz ari garenez, hipotermiaren susmoa dagoenean tenperatura ipurtestean neurtu behar da. Hiru hipotermia gradu bereizten dira:

- Arina (34-35ºC)- Moderatua (30-34ºC) - Larria (< 30ºC).1.1.1. HIPOTERMIAREN ETIOPATOGENIA

Giro-tenperaturaz gain, garrantzi handikoa da tenperatura hori jasan beharreko denbora, baita bero-galerak handitzen dituzten bestelako faktore meteorologikoak ere: haizeak, adibidez, konbekzioagatik galtzen den bero kantitatea handitzen du. Bestetik, hotzaren eraginak askoz larriagoak izan ohi dira uretan murgildurik, kondukzioagatiko bero-galerak handiak direlako. Mendi altuetan hotzaren eraginari hipoxiaren ondorioak gehitu behar zaizkio, baina beste alde batetik, kondukzioagatik galdutako beroa txikiagoa omen da elurretan, elurra bero-eroale oso txarra delako. Azkenik, hotza arriskutsuagoa da ume eta zaharrengan, sasoi horietan termorregulazioaren nolabaiteko disfuntzioa dagoelako, eta umeen kasuan, gorputz-azalera/pisu erlazio altuak bero-galera handiak errazten dituelako. Gantz-ehun kopuru handia duten pertsonengan, ordea, hobeto jasaten da hotza.

33

Page 8: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

Batzuetan, termorregulazioa ez bada behar bezala gauzatzen, hain baxuak ez diren tenperaturetan hipotermia agertu ohi da. Halako kasuetan hipotermia intrintsekoa dela esaten da. Hona hemen hipotermiaren arriskua handiago dezaketen faktore batzuk:

- Kontzientzia-mailaren jaitsiera eta hotzaren pertzepzioa gutxitzen duten egoerak: alkoholarengatiko intoxikazioa, nerbio-sistemaren farmako lasaigarriak, dementzia, entzefalopatiak..... - Metabolismoa areagotzea oztopatu eta larruazaletik beroa galtzea handitzen duten asalduak: desnutrizioa, nerbio-sistema autonomoaren gaixotasunak, hipotalamo eta bizkarrezur-muinaren alterazioak, paralisiak, hipotiroidismoa, giltzurrun gaineko gutxiegitasuna, arteriosklerosia (larruazaleko hodi-uzkurdura asaldaturik dagoelako), sepsia, eta oro har, larriak, iraunkorrak eta oso ahulgarriak diren gaixotasun guztiak.

1.1.2. HIPOTERMIAREN FISIOPATOLOGIAAlde batetik termorregulazioak martxan jarritako konpentsazio-mekanismoen

eraginak ditugu, eta bestetik, hipotermiak berak agerraraziko alterazioak. Termorregulazioaren konpentsazio-mekanismoak

Larruazalean hodi-uzkurdura gertatzen da; zirkulazioa, nolabait, zentralizatu egiten da, gorputzaren “nukleoaren” tenperaturari eusteko. Aldi berean, nerbio-sistema autonomoak izerdi-guruinen jariaketa inhibitzen du. Bigarren konpentsazio-mekanismoa (oso eraginkorra) muskulu-uzkurdura da (dardarak). Hipotermiaren berezko eraginak

Hipotermiak organo guztien funtzioak eta erreakzio metabolikoak moteltzen ditu. Metabolismoa gutxiagotzean tenperatura areago jaitsiko da, eta gurpil-zoro bat osatuz joango da. Baina entzefaloaren metabolismoaren jaitsierak badu abantaila bat: entzefaloaren behar metabolikoak oso txikiak direnez, denbora luze iraun duen bihotz-geldialdia, bestelako arrazoiek eragindako bihotz-geldialdiak baino bizkorgarriagoa da.Hipotermiak, gainera, hemoglobinaren disoziazio-kurba ezkerrera eramaten du. Horrek ehunetan oxigenoa hemoglobinatik askatzea oztopatzen du eta hipoxia sortzen da.4.3 irudia

34

PO2 (mm Hg)

Hem

oglo

bina

ren

oxig

eno-

satu

razi

oa (%

)

0

10

20

30

40

50

60

70

80

90

100

10 20 30 40 50 60 70 80 90 110 120 130 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 110

HEMOGLOBINAREN DISOZIAZIO-KURBA 27 ºC ETA 37 ºC-TAN

27 ºC

37 ºC

Page 9: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

Hipotermian hiru fase bereizten dira. Konpentsazio-mekanismoen ondoriozko gertakizunak lehenengo fasean nabarmentzen dira, eta hipotermiaren berezko eraginak nagusituz joaten dira bigarren eta hirugarren faseetan.

1) Borroka-fasea (34–35ºC). 2) Akidura-fasea edo depresio-fasea (27– 34ºC). 3) Fase poikilotermikoa edo azken fasea (<27ºC). Fase honetan hipoxia oso bizia da, eta askotan, atzeraezina.

4.4 irudia

Organo eta sistemetan agerturiko gertakizun fisiopatologikoak desberdinak dira fasearen arabera.

Arnas aparatuan Borroka-fasean, oxigeno-beharrak handitzeagatik arnas maiztasunak gora

egiten du (takipnea), eta hiperaireztapen horrek CO2 gehiago kanporatzea dakar. Hori dela eta, lehenengo fase honetan arnas alkalosia gertatzen da.

Akidura-fasean, hipotermia areagotu ahala bradipnea (arnas maiztasun baxua) eta horren ondoriozko hipoaireztapena suertatzen dira. Arnas alkalositik arnas azidosira pasatzen da.

Azken fasean, hipoaireztapenak eragindako hipoxiari hemoglobinaren oxigeno-asetasunaren desbideratzeak dakarren ehunen anoxia gehitzen zaio eta arnas gelditzea gerta daiteke.

Zirkulazio-aparatuan

35

BORROKA-FASEABORROKA-FASEA AKIDURA-FASEAAKIDURA-FASEA AZKEN FASEAAZKEN FASEA

ARNAS APARATUA

ARNAS APARATUA

TakipneaHiperaireztapenaArnas alkalosia

BradipneaHipoaireztapenaArnas azidosia

Hemoglobinaren oxigenoarekiko afinitatea

handituHipoxia larria

Arnas gelditzea

ZIRKULAZIO-APARATUA

ZIRKULAZIO-APARATUA

Takikardia bihotz-gastua Baso-uzkurdura

Hipertentsio arteriala

Bradikardia bihotz-gastua

Hipotentsio arteriala

Hipoxia histikoaAzidosi laktikoa

EdemakArritmiak

NERBIO-SISTEMA

NERBIO-SISTEMA

DardarakUrduritasuna

Muskulu-zurruntasunaNerbio-sistemaren funtzioen nahasteak

Nerbio-sistemaren depresio nabaria

Koma

gorputz-tenperatura zentrala

Page 10: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

Borroka-fasean erantzun adrenergiko sinpatikoak bihotz-maiztasunaren, bihotz-gastuaren, periferiako erresistentzien (hodi-uzkurduragatik) eta presio arterialaren gorakada dakar, baina akidura-fasean, hipotermiak bradikardia eta bihotz-gastuaren jaitsiera sortzen ditu. Bihotz-gastua gutxitu ahala hipotentsio arteriala agertzen da. Azken fasean, hipotentsioak hipoxia zirzulatorioa eragiten duenez, azidosi metabolikoa agertzen da (metabolismo anaerobioak bultzatutako azido laktikoaren ekoizpenagatik). Hipoxiak ehunetan sortutako metabolitoek eta azidosi metaboliko berak odol-hodien iragazkortasuna handitzen du, interstizioan edema agerraraziz. Beraz, gurpil-zoroa osatzen da, edemak hipotentsio arteriala larriagotzen baitu. Fase honetan arritmiak agertzeko arriskua dago miokardioaren hipoxia nabariarengatik. Nerbio-sisteman

Borroka-fasean muskulu-uzkurdurengatik eta sistema sinpatikoaren eraginengatik dardarak eta urduritasuna nabariak dira. Bigarren fasean, berriz, dardarak geldiarazten dira eta muskuluak zurrun bihurtzen dira. Gainera, hipotermiaren berezko eraginengatik eta bihotz-gastuak dakarren garuneko irrigazioaren gutxitzeagatik nerbio-sistemaren funtzioak moteltzen dira. Azken fasean nerbio-sistemaren anoxia eta depresioa nabariak dira eta koma agertu ohi da.

1.1.3. HIPOTERMIAREN ADIERAZPEN KLINIKOAKa) Borroka-fasea (>34ºC)

Hotz-sentsazioa oso bizia eta mingarria da eta gizabanakoa dardarka dago eta oilo-ipurdia du. Takipnea, takikardia eta hipertentsio arteriala egon ohi dira. Fase hau itzulgarria da gaixoa giro beroago batera eramanez gero.b) Akidura-fasea (27–34ºC)

32 ºC-tik behera muskuluen dardarak gelditzen dira eta muskuluen zurruntasuna gero eta nabariagoa izaten da. Gaixoa, jadanik, ez du hotzik nabaritzen. Hipotermiagatik bradikardia, bradipnea, hipotentsio arteriala, logura, pentsamendu geldoa eta geldotasuna daude. Azken hau oso arriskutsua da, gizabanakoa ez baita hotzetik babesten saiatuko. c) Azken fasea (<27ºC)

Garuneko iskemia biziagatik koma suertatzen da. Bradikardia eta hipotentsio arteriala oso nabariak dira eta arnasketa oso azalekoa izan ohi da. Edema orokortuak, arreflexia eta begi-niniaren miosia fase honen beste ezaugarri batzuk dira. Bihotz-arritmiak (batez ere fibrilazio bentrikularra) eta bihotz-gelditzea suertatzeko arrisku handia dago.

1.2. HOTZAREN ERAGIN LOKALAK: IZOZTEAKKasu honetan, tenperaturaren jaitsiera ez da hipotermia eragiteko gai izaten, baina bai

gorputzaren zonalde distaletan (oinetan, eskuetan, sudurrean eta belarrietan) kalteak sortzeko gai.

1.2.1. IZOZTEEN ETIOPATOGENIAFaktore meteorologikoez gain (haizea, hezetasuna....), tokiko izozteak izateko

arriskua handitzen duten faktore batzuk daude, zonalde horietako iskemia izateko joera ematen duten faktoreak, alegia: tabakoa, arteriopatia periferikoak, zapatek edo jantziek sortutako konpresioa....

1.2.2. IZOZTEEN FISIOPATOLOGIA

36

Page 11: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

a) Hodi-uzkurduraren eraginak (hotzaren zeharkako efektua)Hotzak sortutako periferiako hodi-uzkurdurak denbora luze irauten badu,

iskemiak hipoxia sortuko du ehunetan. Hipoxia-egoera guztietan bezala, hodi-zabalkuntza eragiten eta odol-hodien iragazkortasuna handitzen duten substantzia batzuk agertzen dira (adenosina, azido laktikoa...), eta edema interstiziala sortzen da. Edema horren ondorioak bolemiaren jaitsiera eta hemokontzentrazioa (odola likatsuagoa bihurtzen da) dira. Hemokontzentrazioagatik arterietan odolbilduak agertuz gero, hasierako iskemia funtzionala izatetik (hodi-uzkurduragatik) organikoa izatera pasatzen da (tronbosiagatik). b) Hotzaren zuzeneko efektua

Izoztea poliki gertatzen denean, interstizioaren ura izoztuz izotzezko kristalak ezartzen dira. Horren ondorioz, solutuen kontzentrazioa oso altua izaten da izoztu gabeko likido interstizialean, hau da, likido interstiziala hiperosmolar bihurtzen da odolaren aldean. Horrek edema interstiziala eta bolemiaren jaitsiera eragiten ditu eta hodi-uzkurduragatiko hipoxia areagotzen da.

Izoztea oso azkarra bada, izotzezko kristalak zelulen barnean ezartzen dira batez ere, eta zelulen heriotza suertatzen da. Kasu honetan ere, zelula endotelialak kaltetuz gero odol-hodien iragazkortasuna handitzen da.4.5 irudia

Hipoxiaren eraginagatik gehien kaltetzen diren egiturak nerbio periferikoak dira, batez ere zentzumen-nerbioak eta nerbio autonomoak.

1.2.3. HOTZAK SORTUTAKO ERAGIN LOKALEN ADIERAZPEN KLINIKOAK

Kanpoko tenperaturak oso baxuak ez direnean, izozteak baino, arinagoak diren bi forma kliniko agertzen dira: ospelak eta lubakien oina.

a) Eritema pernioa (ospela)Ohikoagoa da emakumezkoengan. Hatz, belarri edo sudurreko zonalde gorri

urdinxkak eta oso pruriginosoak dira. Kalte itzulgarriak dira.

37

HOTZAREN EFEKTU EZ-ZUZENA HOTZAREN EFEKTU ZUZENA

Larruazalean baso-uzkurdura

Ehunen hipoxia funtzionala

Gai basoaktiboak askatzea

Baso-zabalkuntza iragazkortasuna

Edema interstiziala

bolemia Hemokontzentrazioa

Tronbosiak

Ehunen hipoxia organikoa

Izotzezko kristalakinterstizioan

(Interstizio hiperosmolarra)

Izotzezko kristalak zeluletan

Zelulenheriotza

Tenperaturaren jaitsiera azkarra

Tenperaturaren jaitsiera geldoa

Page 12: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

b) Lubakien oinaOinak luzaroan ur hotzetan murgildurik izateagatik agertu ohi da. Bizirik

irtendako, baina oinak uretan murgildurik izaniko soldadu eta urpekariengan ikusi zen lehenengo aldiz. Kasu horietan, hezetasuna eta geldirik egotea garrantzi handiko faktore patogenikoak dira, urak bero-galerak handitzen baititu. Gertakizun fisiopatologikoak izozteetan azaldutakoak dira, baina iskemia organikorik gabekoak. Beraz, kalteak gehienetan itzulgarriak dira. c) Izozteak

0ºC-tik beherako tenperaturek sortutakoak ohi dira. Lau gradu bereizten dira:- Lehen mailako izozteak . Hasiera batean larruazala zurbil eta hotz dago. Behin hotzaren eragina pasatu eta gero, hodi-zabalkuntzagatik eta horren ondoriozko edemagatik larruazala gorri jartzen da eta mina agertzen da. Gehienetan arrastorik utzi gabe sendatzen dira.- Bigarren mailako izozteak . Edema eta besikulak daude. Mingarriak izan ohi dira.- Hirugarren mailako izozteak . Edema eta besikulez gain, larruazala urdin griska da eta oso bigun dago. Besikulak odolez beteta egon ohi dira. Nerbioen suntsiduragatik ez dira mingarriak izaten.- Laugarren mailako izozteak . Larrienak dira. Ehunetako nekrosia muskulu eta hezurretara heda daiteke. Larruazalak kolore beltza du.

II. BEROAK SORTUTAKO ASALDUAK

2.1. BEROAREN ERAGIN OROKORRAKBeroak sortutako asalduen artean edemak, muskulu-karranpak, beroak eragindako

sinkopea, beroak eragindako akidura eta bero-kolpea daude. 2.1.1. ETIOPATOGENIA

Beroak eragindako sindromeak giro-tenperatura 32ºC baino altuagoa eta hezetasuna % 60 baino handiagoa denean gertatu ohi dira. Horrela, sindrome horiek guztiak ohikoagoak dira bero-bolada baten lehenengo egunetan, aklimatazioaren mekanismoak oraindik zeharo garaturik ez daudenean. Horrez gain, maizago gertatzen dira eta larriagoak dira kasu hauetan: zaharrengan, kirola egitean, aldez aurretik deshidratazioa edo alterazio elektrolitikoak daudenean, edozein arrazoirengatik sukarra dagoenean, txarto egurasturiko eta aire egokiturik gabeko lekuetan, zirkulazio-aparatuaren gaixotasunengan, anhidrosian (izerdi-guruinen sortzetiko falta), termorregulazioa oztopatzen duten farmakoak hartzen duten pertsonengan (antikolinergikoak, diuretikoak....), eta lodiengan (haien azalera/pisu erlazioa altua baita).2.1.2. FISIOPATOLOGIA

Kanpoko tenperatura altua denean, gorputzaren “nukleoaren” tenperaturari eusteko hodi-zabalkuntza gertatzen da periferian, kondukzioaren, konbekzioaren eta irradiazioaren bidezko bero-galerak handitzeko, eta izerdi-guruinen jariaketa estimulatzen da.

Kanpoko tenperaturaren igoera ez bada oso bat-batekoa ezta oso bizia ere, bi asteren buruan aklimatazioa zeharo garaturik egongo da. Prozesu horretan, bolemiari eusteko hiperaldosteronismo sekundarioa gertatzen da eta sodioaren birxurgapena handitzen da urruneko tubulu bihurgunetsuan.

38

Page 13: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

Giro-tenperaturaren igoera oso azkarra bada, aldiz, izerdiaren jariaketa oso ugaria izaten da. Horrek dakarren elektrolitoen galera karranpen arrazoi da. Baina izerdi ugariaren beste ondorio garrantzitsu bat bolemiaren jaitsiera da. Bihotzera heltzen den zain-itzulera, beraz, txikitzen da eta bihotz-maiztasunaren igoera bihotz-gastuari eusteko gai ez bada, garuneko iskemia gerta daiteke ariketa fisikoa egitean, bat-bateko konorte-galera gertatuz (beroak eragindako sinkopea).

Hipobolemiari aurre egiteko, aklimatazioan gertatzen den moduan, errenina-angiotentsina-aldosterona ardatza estimulatzen da, hau da, hiperaldosteronismo sekundarioa jartzen da martxan. Horren ondorioz, sodioaren birxurgapena areagotzen da urruneko tubulu bihurgunetsuan, potasioa eta hidrogenionak jariatzen diren bitartean. Gernua, beraz, azidoa izaten da eta hipopotasemia izateko arriskua egoten da.

Bolemiari eusten saiatzen diren konpentsazio-mekanismo horiek (bihotz-maiztasunaren igoera eta hiperaldosteronismo sekundarioa) ez dira inoiz zeharo eraginkorrak izaten, eta organo askoren irrigazioa urria izaten da, tartean nerbio-sistemarena eta giltzurrunarena ere. Beraz, glomerulu-iragazketa jaisten da, eta horri erantzunez, gertuko tubulu bihurgunetsuan sodio gehiago birxurgatzen da. Horrek Henle-ren lakiora sodio gutxiago heltzea dakar eta giltzurrunaren interstizioa ez da behar bezain hiperosmolarra izango. Guzti horren ondorioa gernu kontzentratua sortzeko ezintasuna eta deshidratatzeko arriskua izaten dira. Nerbio-sistemaren funtzioak ere asaldaturik egoten dira, baina, oraindik, gorputzaren “nukleoaren” tenperatura normala izan ohi da. Honaino, beroak eragindako nekearen (akiduraren) sindromearen fisiopatologia dugu, baina egoerak okerrera egin dezake.

Bihotz-gastua murriztuz jarraitzen bada, larruazalaren irrigazioa ere txikitzen da eta izerdi-guruinen jariaketa inhibitzen da, hau da, termorregulazioaren bi konpentsazio-mekanismo nagusiak agortu egiten dira. Orduan, gorputz-tenperatura zentrala igotzen hasten da eta prozesu metaboliko guztiak areagotzen dira. Horrela, gurpil-zoro bat osatzen da, metabolismoaren igoerak “nukleoaren” tenperatura areago igotzen baitu. Gertakizun horiekin guztiekin, bero-kolpearen adierazpen klinikoen oinarri fisiopatologia ezartzen da.

Azken fase honetan, aurreko faseetan gertatuko alterazio batzuek konplikazioak ekar ditzakete. Beroak, ariketa fisikoak eta lehen aipaturiko hipopotasemiak muskuluen suntsidura eragin dezakete (errabdomiolisia). Gehiegizko mioglobinak hoditxoen nekrosi akutua eta horren ondoriozko giltzurruneko gutxiegitasun akutua agerraraz ditzake. Iskemiak, aldiz, kapilarren endotelioak kaltetzen ditu, baita gibelaren funtzioa ere. Kapilarren iragazkortasun handiagotuak eta koagulazio-faktoreen eskasiak hodi barneko koagulazio barreiatua izateko (HKB) arriskua dakar.

39

Page 14: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

4.6 irudia

2.1.3. ADIERAZPEN KLINIKOAK Beroak eragindako edemak

Beheko gorputz-adarretan kokatu ohi dira, eta haien arrazoia hiperaldosteronismo sekundarioa da. Aklimatazioa zeharo garatzen den neurrian, desagertuz joaten dira.

Beroak eragindako karranpak Muskuluen aldizkako uzkurdura bizi, labur eta oso mingarriak dira. Izerdiaren

bidez sodio asko galtzeagatik gertatzen dira, batez ere izerdiaren galerak urarekin bakarrik birjartzen direnean. Maizago gertatu ohi dira kirolariengan, aklimatazioari esker pertsona horiek izerdi kantitate handiagoak galtzeko gai direlako. Gorputz-tenperatura zentrala normala da. Geroago aipatuko ditugun beste adierazpen klinikoak baino arinagoak izan arren, oso biziak direnean errabdomiolisia eragin dezakete karranpek. Beroak eragindako sinkopea

Bero denean, lehen aipaturiko mekanismo fisiopatologikoengatik bihotz-gastua jaisten da, eta esfortzuren bat egitean garuneko iskemia iragankorra gerta daiteke. Beroak eragindako sinkopearen konorte galera iraupen laburrekoa izan ohi da. Beroak eragindako akidura

Bihotz-gastuaren jaitsiera nabariagoa denean gertatzen da. Adierazpen klinikorik ohikoenak takikardia, hipotentsio arteriala, zorabioak, sinkopea, ahultasuna, egarria, buruko mina, anorexia, goragaleak eta gorakoak, bertigoa, takipnea, eta batzuetan, karranpak, nahasketa mentala eta aztoramena dira. Gorputz-tenperatura zentrala normal edo apur bat altu egoten da. Gehienetan itzulgarria da leku fresko batera eramanez gero eta galdutako ura eta elektrolitoak birjarriz gero. Bi forma kliniko bereizten dira:

40

INGURUMENAREN TENPERATURA

Elektrolitoen galerak

Izerdia Baso-zabalkuntza

Bolemia AKLIMATAZIOAHiperaldosteronismosekundarioa

EDEMAK

Hipobolemia zain-itzulera

BEROAK ERAGINDAKO SINKOPEA

Organoen iskemia eta hipoxia

Nerbio-sistemaren disfuntzioa

Gernua kontzentratzeko ezintasuna

Hipotentsio arteriala

MUSKULU-KARRANPAK

BEROAK ERAGINDAKO

AKIDURA

Hipobolemia handiagoa

Baso-zabalkuntza eta izerdiaren inhibizioa

gorputz-tenperatura zentrala BERO-KOLPEA

Errabdomiolisia

Organo guztien iskemia bizia

Giltzurrun gutxiegitasun akutua

Basobarneko koagulazio barreiatua

Page 15: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

- Uraren galerek eragindakoa Ohikoagoa da zahar, ume, diuretikoak hartzen dituzten eta nahaste

mentalen bat duten gizabanakoetan, eta, oro har, giro beroetan nahikoa edaten ez duten pertsonetan. Deshidratazioaren ondoriozko adierazpenak (egarria, hipotentsioa, oliguria...) nabariagoak izaten dira eta tenperatura zentrala apur bat altu egon ohi da (38,9ºC). Hurrengo forma klinikoa baino larriagoa da.- Gatzaren galerek eragindakoa

Izerdiaren bidezko galerak urarekin bakarrik birjartzeagatik gertatzen da. Ez dago egarririk ezta oliguriarik, baina gainerako adierazpen klinikoak antzerakoak dira. Gorputz-tenperatura zentrala normala da.

Bero-kolpea Adierazpen klinikorik larriena da. Ipurtestean tenperatura 41ºC izaten da, eta

kasu batzuetan, 44,4ºC-ko tenperaturak neurtu dira. Termorregulazioaren hutsegiteagatik gertatzen da, hau da, benetako hipertermia da. Sintoma eta zeinu klinikoak organo eta sistema guztien sufrimenduaren adierazleak dira: eldarnioa, konbultsioak, koma, hipotentsio arterial bizia, takikardia, arritmiak, gorakoak... Konplikaziorik larrienak fisiopatologian azaldutako errabdomiolisia eta horren ondoriozko giltzurruneko gutxiegitasun akutua eta hodi barneko koagulazio barreiatua dira.

Bero-kolpearen barruan apur bat desberdinak diren bi sindrome kliniko bereizten dira:

- Ariketa fisikoak eragindako bero-kolpea Gazte eta osasuntsuengan gertatu ohi da. Kasu hauetan izerdia ez dago

zeharo inhibituta eta nahiz eta tenperatura zentrala oso altua izan larruazala ukitzean hotz dagoela dirudi. Hipopotasemia eta errabdomiolisia maizago gertatzen dira forma kliniko honetan.- Bero-kolpe klasikoa

Maizago gertatzen da zaharretan, batez ere gaixotasun kronikoek jota badaude (bihotz-gutxiegitasuna, diabetes mellitusa, alkoholismoa....) eta diuretikoak edo termorregulazioa inhibitzen duten farmakoak hartzen badituzte. Gaixo hauen larruazala ez da izerditsu egoten eta horren arrazoia ez da ondo ezagutzen. Agian, termorregulazioaren hutsegite larriagatik izan daiteke.

2.2. BEROAREN ERAGIN LOKALAK: ERREDURAKErredurak gure ehunek tenperatura altuko objektu solido, likido edo gas batekin

kontaktatzean gertatzen dira. 2.2.1. ERREDUREN FISIOPATOLOGIA

Beroak entzima asko aktibatu eta inaktibatzen ditu, proteinen koagulazioa eragiten du eta mintz zelularrak suntsitu egiten ditu. Horren guztiaren ondorioa zelulen heriotza da. Nekrosiaren ondorioz hanturazko erreakzioa, hodi-zabalkuntza eta koagulazioa pizten dituzten gai batzuk askatzen dira.

Beroak sortutako kalteen artean, kapilarren endotelioarena aipatu behar da, bere iragazkortasuna handitzearen ondorioz, likidoa zirkulazio-aparatura pasatzen baita. Likido galera horretaz gain, erreduraren gainazaletik galtzen diren likido kantitate handiak kontuan harturik, erraz uler daiteke erredura handien konplikazio larrienetako bat shock hipobolemikoa izatea.

41

Page 16: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

Hasiera batean beroak larruazaleko germenak hiltzen baditu ere, erredurak infektatzeko arriskua oso handia da, larruazalean germenen sarrera errazten duen etena baitago.2.2.2. ERREDUREN SAILKAPENA ETA ADIERAZPEN KLINIKOAK

Gorputz-azaleraren %20-30 baino gehiago erreta badago, erredurak larriak direla esaten da.

Sakontasunaren arabera hiru mailako erredurak daude:- Lehen mailako erredurak . Epidermisa baino ez dago kalteturik. Larruazala gorriturik dago, baina besikularik gabe. Sendatu ostean ez da orbainik geratzen.- Bigarren mailako erredurak . Azalekoak badira epidermisa eta dermisaren goiko partea kaltetzen da. Larruazala gorriturik dago eta besikulak ditu. Oso mingarria da. Sakonagoak badira dermis osoa asalda daiteke. Halakoetan erreduraren azalera zurbil eta gogor dago eta zonalde batzuetan anestesia egon daiteke. 2. mailako azaleko erredurak sendatzean, gehienetan ez da orbainik egoten, baina sakonen kasuan larruazalaren ile-folikuluak betiko suntsi daitezke.- Hirugarren mailako erredurak . Larruazalaren hiru geruzak eta bere egitura guztiak asaldatzen eta suntsitzen dira. Zauria gogor eta marroixka da eta ez da minik egoten nerbio-bukaeren suntsiduragatik.

Erreduren adierazpen klinikoak tokian sortutako kalteak badira ere, ez da arraroa erreduren ondorioz konplikazio sistemikoak agertzea. Erredura oso hedatuetan, nahiz eta oso sakonak ez izan, shock hipobolemikoa edota shock septikoa gerta daitezke. Bestetik, erredura sakonek sendatzean orbain oso nabariak uzten dituzte. Orbain horiek larruazalaren flexio edo hedadura zonaldeetan egonez gero zonalde horien funtzionalitatea eta mugikortasuna gutxiturik gera daitezke.

III. BESTELAKO HIPERTERMIAKHipertermia egoera hauetan gerta daiteke:

- Giro.tenperaturak oso altuak direnean, batez ere ariketa fisikoa egiten bada (ariketa fisikoak eragindako bero-kolpea).

- Gure gorputzak bero larregi sortzen duenean (adibidez, hipertiroidismoan, feokromozitoman, eta farmako batzuek eragiten dituzten gehiegizko erantzun metabolikoetan: hipertermia gaiztoa eta sindrome neuroleptiko gaiztoa).

- Beroa kanporatzeko mekanismoetan nolabaiteko alterazioa dagoenean (adibidez, diuretikoak edo farmako antikolinergikoak hartzen dituzten pertsonengan, anhidrosian...).

- Zentro termorregulatzailea kaltetzen duten gaixotasunetan (entzefalitisak, garuneko traumatismoak...).

Kasu horietan guztietan termorregulazioaren baliabideak jokoz kanpo daude. Sukarra eta hipertermiaren arteko desberdintasun fisiopatologikoa ezagutzea garrantzi handikoa da, batez ere ezarri beharreko neurri terapeutikoak aukeratzeko. Sukarraren tratamendurako erabiltzen diren farmakoak (antipiretikoak) zentro termorregulatzailearen atalasea jaisten aritzen dira, eta beraz, ezer gutxi lortuko dute hipertermiaren kasuan.

Hipertermian, askotan, tenperatura 41ºC baino altuagoa izan ohi da. Sukarrean, berriz, horren tenperatura altuak oso arraroak dira, osorik dagoen termorregulazio fisiologikoak gutxitan onartzen baitu kaltegarriak izan daitezkeen tenperatura horietara heltzea. Beste modu

42

Page 17: 4 · Web viewDigestio-aparatua Kripten zelulak suntsitu egiten dira, eta dosi altuekin atzeraezina izan daitekeen heste-biloen suntsipen osoa gertatzen da. Larruazala Larruazala gorritu

batean esanda, sukarrean ezartzen den atalase termiko berria gehienetan ez da 41ºC-tik gora egoten, baina hori ez da sukarraren eta hipertermiren arteko desberdintasun nagusia. Azkenik, badago beste desberdintasun bat sukarra eta hipertermiaren artean: sukar mota gehienetan erritmo zirkadianoa dago, baina hipertermian inoiz ez.

43