42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat...

24
42. zenbakia 2018ko urria Mende laurdena, itzaleko lanean osatu berri

Transcript of 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat...

Page 1: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

42. zenbakia 2018ko urria

Mende laurdena,itzaleko lanean

osatuberri

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 1

Page 2: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2 agenda / aurkibidea

3 arestian

4-5 geure zerbitzuakGaldakao-Usansolo OspitalekoIkerkuntza Unitatea

6-7 urratsakHizkuntza-normalizazioa Urdulizko Ospitalean

8-9 osasunez eta osasuntsu bizi«Egizu Bizitza Osasuntsua» proiektua

10-11 bidaiak mundutik zeharMaddi Olaizola eta Amaia Bergaretxe erizainak Asian barrena

12-13 adituakAitor Montes medikua, arreta soziosanitarioahizkuntza ofizialetan jasotzeko estandarrei buruz

14-15 berrikuntzaParte Hartu: Osakidetzan lan egiten dugunok proposamenak egiteko dugun tresna

16-17 bidegileakJoxe Migel Rekarte Larralde

18-19 ja(ki)teaArantza Lorenzo nutrizionista:«Olioa, osasunarentzat urrea»

20-21 euskara osakidetzanOsasun-zerbitzuen erabiltzaile batenikuspegia: Joxe Aranzabal

22 lanetik haragoIñaki Casas Ramos

23 denbora-pasak

agendaAZAROA

Osakidetzaren 35. urteurrena ospatzekoekitaldia: «35 urte bizia sustatzen».Azaroaren 16an, 18:30ean, Donostian, Kursaaljauregian.

Debagoieneko ESIaren II. jardunaldiak: «Arretaintegratuan aurrera, gure herritarren artean».Azaroaren 21ean, 12:00etatik 15:00etara, Arrasaten,Garaia parke teknologikoan.

EAEko arreta integratuko jardunbide oneiburuzko V. jardunaldia: «Pertsonak eta osasun-emaitzak arretaren ardatz».Azaroaren 22an, Gurutzetako UnibertsitateOspitalean.

Euskaraldia, 11 egun euskarazAzaroaren 23tik abenduaren 3ra

Osatzen Jardunaldiak: «Lehen arreta dantzan».Azaroaren 23 eta 24an, Donostian.

Osakidetzako genero-indarkeriari buruzkoVI. jardunaldiaAzaroaren 27an, Donostian.

Larrialdi eta emergentzietakoXXIII. jardunaldiak: «Tiempos seguros».Azaroaren 29an, Eibarren, Armeria Eskolan.

ABENDUA

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2018kobigarren deialdia eta 2016-17ko EnpleguPublikoaren Eskaintzari dagozkionkategorietako euskara-ezagutza egiaztatzea.Ahozko probak abenduaren bigarren astean egingodira, EAEko hiru lurraldeetan.

IV. Aitormen Jardunaldia.Osakidetzan euskararen normalizazioan etahizkuntzaren erabileraren sustapenean nabarmendudiren pertsona, egitasmo edo taldeen aitormena.Abenduaren 12an, Gasteizen, ZuzendaritzaNagusian.

Komunikazioak OEEren Osasun BiltzarrerakoAurkezteko epea zabalik urtarrilaren 1era arte.Biltzarra Gasteizen izango da martxoaren 22 eta 23an:«Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duenosasun-sistema».

Osakidetza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz, Tel.: 943 00 73 [email protected]: Xabier Arauzo, Mikel MaiozEuskara-zuzentzaileak: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)Koordinatzailea: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea) • Tirada: 5.000 aleLege-gordailua: SS 1472-2011 • ISSN 2254-450XDiseinua eta maketazioa: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)Inprimategia: Leitzaran Grafikak

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 2

Page 3: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2018ko urria/ OSATUBERRI 42 / 3

arestian

Osasun Sailak ezagutzera eman berri duen galdeke-taren emaitzen arabera, legezko drogak –alkoholaeta tabakoa– dira EAEn gehien kontsumitzen direnak.Hala, azken hamabi hilabeteetan, herritarren % 81,2kalkohola edan du, % 25,9k tabakoa erre du, % 15,4kpsikofarmakoak hartu ditu, % 8,6k kalamua kontsu-mitu du eta % 1,9k legez kanpoko beste substantziabatzuk. Psikofarmakoen kasuan ez beste guztietanprebalentziak handiagoak dira gizonen artean, etasubstantziak kontsumitzen hasteko adinetan ez dagohainbesteko alderik generoen artean.

Inkestan ere ikus daitekeenez, kontsumo-modali-tateen zati handi bat egonkor mantentzen da edomurriztu egiten da ia substantzia guztietan. Jokoare-kiko adikzioak, berriz, gora egin du: loteriak eta kinie-lak dira, alde handiarekin, joko-mota zabalduenak;ondoren, kirol-apustuak agertzen dira. Horiek dira,hain zuzen ere, azken bost urteetan gehien hazi dire-nak. Interneten erabilerari dagokionez, EAEko biztan-leen % 5ek baino ez du erakusten arrisku-erabileraedo erabilera problematikoa (2012an % 3k).

Gizakion garunak konektatzeko ametsa aspaldikoa da eta azkenaldian hainbat esperimentu egin dituzte bide horretan. Washing-tongo Unibertsitateak (AEB) egin duen azken saiakeretan, 3 pertsonaren burmuinak konektatu dituzte kanpo-sistema baten bidezeta euren arteko pentsamenduak partekatzea lortu dute. BrainNet izendatu dute sistema berri hori.

Sistema ez-inbaditzaile bat erabili dute hirukoteen arteko transmisio hori gerta zedin. Elektroentzefalografia (EEG) eta estimula-zio magnetiko transkraneala (TMS) erabili dituzte horretarako. Sistema hori erabilita, ikertzaileek 3 pertsonako taldetxoen zerebro-ak zuzenean konektatzea lortu dute eta modu kooperatiboan Tetris-partidak jokatzen jarri dituzte. Hiru pertsonetako bik bakarrikikusten zuten Tetris-jokoa, eta horren arabera erabaki behar zuten Tetriseko piezak biratu behar ote ziren eta norantz; erabakia har-tzean, pantaila batean zituzten argi batzuei begiratu behar zieten (frekuentzia ezberdineko 2 seinale). Informazio hori EEG eta TMSbidez hirugarren jokalariaren zerebrora bidaltzen zen. Hirugarren jokalari horrek itsuan jokatu behar zuen Tetris-partida, beste ga-runetatik jasotzen zuen informazioa erabilita.Iturria: Sustatu.eus

Osabar tresna informatikoa sare osora hedatu da, behin Osabide Glo-bal, Osabide Global Primaria eta E-Osabide aplikazioetan txertatu on-doren. Baliabide berri honen bidez, laguntza eman nahi zaie euskarazlan egin nahi duten langileei.

Osabarrekin itzulpen automatikoak egin daitezke, beste hizkuntza-baliabide batzuetarako sarbidea ematen du eta hizkuntza-zalantzak eta -iradokizu-nak Euskara Zerbitzu Korporatibora bidaltzeko aukera ere bai. Osabar erabiltzez ge-rotan, bilatu irudiko ikonoa aipatu aplikazioetako pantailan.

Proiektu hau Zuzendaritza Nagusiko Euskara Zerbitzu Korporatiboaren eta Infor-matikako Zuzendariordetzaren arteko lankidetzaren emaitza da.

OSABAROSAKIDETZAKO

SARE OSORAZABALDU DA

HIRU PERTSONAREN BURMUINAK KONEKTATUDITUZTE ETA PENTSAMENDUAK PARTEKATZEALORTU DUTE

ADIKZIOEN GAINEKO INKESTAK,SUBSTANTZIEN KONTSUMOAZGAINERA, JOKOAREKIKO ADIKZIOAETA INTERNETEN ERABILERA EREAZTERTZEN DITU

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 3

Page 4: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

4 / OSATUBERRI 42 / 2018ko urria

GEURE ZERBITZUAK

Ikerkuntza Unitateak bere 25.urteurrena du aurten. Nolagogoratzen dituzu hasierako urtehaiek?Ilusioz gainezka. Ospitalea sortuberria zen; bospasei urte zerama-tzan, eta ikerkuntzan ez zen ezer exis-titzen, hutsetik hasi behar izangenuen. Halaber, ikerkuntzarakolaguntza-unitatea sortzea berrikun-tza izan zen osasungintzaren alorre-an. Dena den, beldurra ere bageneu-kan: inork ez zekien zer espero zengutaz, ezta zer funtzio genituen ere.Horrez gain, bakarrik lan egiten

Jose Maria Quintana LopezGaldakao-Usansolo Ospitaleko Ikerkuntza Unitateko burua

«Taldean lan egitearen ondoriozgaude gauden lekuan»

Duela 25 urte sortu zen Galdakao-UsansoloOspitaleko Ikerkuntza Unitatea. Quintana (Bilbo,1958) epidemiologoa izan zen guztiaren aitzindari;hasierako urteetan, bakarrik ere aritu zen.Quintanaren esanetan, gogoeta egiteko momentuandaude lantaldean; gauzak ondo joan badira ere, orainarte ahalegin pertsonal handiarekin eta finantzaketaezin lorturik aritu dira une oro. Ikerkuntzaren alorraitzalean egiten dela azpimarratu du; agerikotasunafalta omen du, eta agintarien aitortza. Osasungintzanesparru ezinbestekoa da, haren ustez. Hamar bat urtebarru, unitateko langileek etorkizun egonkor batizatea da haren ilusioa.

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 4

Page 5: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2018ko urria/ OSATUBERRI 42 / 5

garatzerainokoa izan daiteke ahol-kularitza. Hots, ikerkuntza-proiektubaten protokoloa prestatzen dugu.Estrategia diseinatu eta datuakbildu ondoren, horiek aztertzenditugu, gure sisteman ezartzekoonurak daudela erakusteko. Azkenfinean, balio dezakeelako ebiden-tziak ematen ditugu. Horrez gain,finantzaketa lortzen ere laguntzendiegu. Nola antolatzen zarete?Gaur egun, bi medikuk, hiru estatis-tikarik, hiru psikologok, biologobatek, administrari batek eta zen-bait ikertzailek dihardugu lanean.Azpimarratzekoa da estatistikariekegiten duten lana; datu asko dituguaztertzeko eta kudeatzeko, eta,matematikariak izanik, haiek diraegokienak horretarako. Psikologoek,bestalde, pazientearen ikuspuntuatxertatzen dute emaitzak aztertzekoorduan; pazientea nola sentitzenden jakitea gainontzeko parametro-ak bezain garrantzitsua da.Ospitaleko ikerketa-taldeei laguntzaeta babesa eskaintzeaz gain,ikerketa-lerro propioak ere badituzuen unitateak. Zein dira lerrohoriek?Osasun-zerbitzuen ikerkuntzangaratu dugu batik bat geure lana.Pazienteei ematen zaizkien zerbi-tzuak onenak direla frogatzea dagure helburua. Horretarako, Gipuz-koako eta Arabako zenbait ospitale-rekin eta Bizkaiko gainontzeko zen-troekin aritu gara lanean. Hala,liderrak gara Espainiako Estatuanosasun-zerbitzuen ikerketaren espa-rruan. Galdakao-Usansolo ospitaleatamainaz ertaina bada ere,ikerkuntza-unitatea EuskalAutonomia Erkidegoko lehenpostuetan ageri da. Nola lortu dalidergo hori?Lidergoa batik bat talde-lanari eskerlortu da. Taldean lan egitearen ondo-rioz gaude, gauden lekuan. Hori da

gure lanaren fruitua, baita harrota-sun handiena ematen diguna ere.Hala ere, aipatu behar da lidergohorrek ez digula ekarri inolako saririkgu baino gorago daudenen aldetik;ez digu egonkortzen lagundu. Lidergoaz gain, zer-nolako emaitzaklortu ditu ikerkuntza-unitateak?Ikerkuntzaren alorrean eskola batsortzea izan da pozgarriena, norekineta unitate horren inguruan trebatudiren pertsonekin, eta horrexek eka-

rri dizkigu emaitzarik onenak. Per-tsonak prestatzen joan gara urtee-tan –zenbait ikasle doktore ere egindira–, eta, horrez gain, ospitale-barruan ikerkuntzan trebatu denjendea egotea lortu dugu. Hemenhezitako matematikari asko, esate-rako, Erkidegoan ari dira laneanbeste ikerkuntza-unitate batzuetan. Ospitale-barruan, aitortua ikustenal duzue egiten duzuen lana?Ez behar bezainbeste. Aitortua izate-ko, langile-taldearen zati batekegonkortuta egon beharko luke. Etakontua guztiz kontrakoa da; langileasko beren lana edozein momentu-tan galtzeko arriskuan daude. 25urteren ostean, ikerlerro batzukgaratzea eta hainbat esparrutanliderrak izatea lortu dugu, baina ezgara gai izan agintariei funtsezkoakgarela erakusteko. Horretarako, osa-sungintzan erabakiak hartzen lagun-duko duten tresnak sortzeaz gain,ezinbesteko ikusten dugu ikertzaile-en lanpostuak egonkortzea.

genuen, inolako laguntza eta eredu-rik gabe. Eta nagusitzen zen pentsa-moldea zera zen: ikerkuntza zerbaitosagarri da, eta ez beharrezkoa. Nola laburbilduko zenukeunitatearen ibilbidea urte hauetan?Zer aldatu da?Erantzun gabeko galdera asko etaerabakitzeko hainbat kontu daudelakonbentzitzea erronka gogorra izanda. Hasieran langile bakarra zegoenunitatean: neu. Gaur egun, berriz,12-14 pertsonako lantaldea osatzendugu. Sekula ez nuen imajinatukohorrelako aldaketa gertatuko zenik,hainbeste pertsonak inguratuko nin-dutenik eta, are gutxiago, halakoprestakuntza ona izango zutenik.Hemendik aurrera, ordea, kalitatehorri eustea izango da erronka, eta,ez da samurra izango. Zertan datza zuen lana? Gure oinarrizko lana ospitaleko osa-sun-langile guztiei laguntza emateada, bai ikerkuntzaren alorrean etabaita osasun-ebaluazioetan ere.Ospitalean, egunero artatzen direnpazienteen osasunaz informazioasko sortu ohi da, eta, horretatikabiatuta, baita hamaika galderaatera ere. Gauzak horrela, ikerkun-tzaren inguruko galdera bat duenedo zerbait ebaluatu nahi duen lan-gile horri laguntza metodologikoaematen diogu.Zein dira unitatearen funtzionagusiak?Batik bat ESIko langileak aholkatzenditugu ebaluazioaren edo ikerkun-tzaren inguruko lanetan. Alde horre-tatik, zalantza puntualetatik iker-kuntza-protokolo bat

«IKERKUNTZARAKOLAGUNTZA-UNITATEASORTZEA BERRIKUNTZAIZAN ZENOSASUNGINTZARENALORREAN»

«UNITATE HONENINGURUAN TREBATUDIREN PERTSONENESKOLA BAT SORTZEAIZAN DA POZGARRIENA»

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 5

Page 6: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

6 / OSATUBERRI 42 / 2018ko urria

URRATSAK

Urdulizko Alfredo Espino-sa Ospitaleak —2016an inauguratuabera— 24 udalerrietako herritarrakhartzen ditu, guztira 200.000 herritaringuru. Datu hori aintzat harturik, na-barmentzekoa da euskararen norma-lizazioan duen ardura. Egoera sozio-linguistikoa aztertuta, aldeak alde, es-kualde euskalduna da Ospitalearenesku-hartze eremua. Hala, herritarrekmediku-aldaketa edo erregistro berriaegiten dutenean, Osakidetzarekikoahozko harremanak zein hizkuntzatannahi dituzten galdetzen zaie, eta azkenurteotan gero eta erabiltzaile gehia-gok eskatzen dute euskaraz izan nahidituztela harreman horiek.

Euskara, gaur egun, Urdulizko Ospi-talean nolako egoeran dagoen ikusita,baikor izateko moduan daude han,bertako euskara-teknikari Iratxe Bil-baoren ustez: «Langileei dagokienez,gazte-jende asko hasi da lanean Ospi-talean, eta, gaur egun daukagun hez-kuntza-sistemari esker, gazte euskal-

dun gehienek gutxienez ere 2. hizkun-tza-eskakizuna egiaztatuta daukate,hain zuzen ere Osakidetzako lanpostugehien-gehienek duten hizkuntza-es-kakizuna. Horri zein beste zenbaitarrazoiri esker –Osakidetzak eskaini-tako euskalduntze-prestakuntza, esa-terako–, Urdulizko Ospitaleko langile-en % 46k egiaztatuta dauka lanpos-tuari dagokion hizkuntza-eskakizu-na».

Ospitaleko zuzendaritzaren helbu-ruetako bat euskararen erabilera sus-tatzea da, eta, horretarako, Ospitaleaireki aurretik jada martxan zuten Eus-kara Plana. Zehazki, II. plangintza-al-dian daude orain, eta, Bilbaok azalduduenez, bost ardatzetan oinarritzenda: irudia eta komunikazioa, kanpo-harremanak, barne-harremanak, hiz-kuntza-kudeaketa, eta hizkuntza-es-kakizunak, derrigortasun-datak eta le-hentasunak. Neurriak dira horiek, etaneurri bakoitzak ekintza propioak di-tu. Irudi eta komunikazioaren barne-

Urdulizko Ospitaleko hizkuntza-egoera bat dator harenesku-hartze eremuaren egoera soziolinguistikoarekin;izan ere, gaur egun asko dira pazienteak euskarazartatzeko gaitasuna daukaten osasun-langileak.Eskualdea gero eta euskaldunagoa izanik, Ospitaleanzirkuitu asistentzial elebidunetan jarri dute arreta,bezero euskaldunen hizkuntza-eskubideakbermatzeko.

Euskararenerabilerak haizeaalde du UrdulizkoOspitalean

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 6

Page 7: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2018ko urria/ OSATUBERRI 42 / 7

an, adibidez, errotuluak eta agiriak elebietan egotea sartzen da. Kanpo-ha-rremanei dagokienez, pazientearekinahozko harremanetan bi hizkuntzaofizialak erabiltzeko irizpideak lan-tzen dira, baita zerbitzu elebidunak es-kaintzeko neurriak hartzen ere. Barne-harremanetan, berriz, langileen arte-an erabiltzen den hizkuntza nagusiaeuskara izatea lehenesten da, eta ho-rretarako, hain zuzen ere, hainbat ba-liabide eskaintzen dira (etengabekoprestakuntza korporatiboa, euskal-duntze- eta alfabetatze-ikastaroak etaabar). Hizkuntza-kudeaketan, bestal-de, euskara zabaltzeko erabiltzen di-ren baliabideak aztertzen dituzte. Eta,azkenik, hizkuntza-eskakizunen, le-hentasunen eta derrigortasun-datengaineko neurriari dagokionez, lanpos-tu bakoitzari ezarri beharreko hizkun-tza-eskakizuna eta derrigortasun-da-ta erabakitzen dira.

II. plangintza-aldian ekintza garran-tzitsu bat izan da Bikain ziurtagiria es-kuratzea. «2015ean aurkeztu ginen,berakatza baino finagoa den RamonFullaondo euskara-teknikaria hemenzela, eta ziurtagiria lortu genuen; aregehiago, zilarra aitortu ziguten», azal-du du Bilbaok poztasun handiz. Halaere, zer hobetu badutela eta, nahiz etaziurtagiria izan, lanean jarraitu beharradagoela azpimarratu du. «Horretarakoditugun indarguneak baliatu behar di-tugu, eta gazte-jendearen inkorpora-zioa da horietako bat», gaineratu du.

Ekinaldi borobilaHilabete gutxi daramatza UrdulizkoOspitaleko euskara-teknikari lanetanBilbaok, baina zehaztua du hurrengourteetarako erronka nagusia: zirkuituasistentzial elebidunen proiektua jarrinahi dute abian. Hau da, bi urte barru,Ospitaleko hiru unitatetan, gutxienez,fakultatiboak, eta ahal dela erizainaere, euskaldunak izatea espero dute.II. plangintza-aldian zehaztutakoarenarabera, gaur egun, pazienteak fakul-tatibo euskaldun batek artatzea eskadezake, baina gune soziolinguistikoak

emandako aukerari erreparatuta, Ur-dulizko Ospitalean zentzuzkoagoaikusten dute paziente euskalduna ar-tatuko duen bikotea (fakultatiboa etaerizaina, bi-biak) euskalduna izatea;hots, euskaraz jakitea. Dena den, Uri-beko ESIan langileek oso mugikorta-sun handia dute –hala da Osakide-tzan, oro har–, eta epe luzera oztopobihur daiteke. «Erizainak, batez ere,hara eta hona dabiltza, eta, zirkuituasistentzial elebidun oso-osoa ber-matzeko zailtasunak areagotzen di-ra», ohartarazi du Bilbaok.

Erronkei dagokienez, herritarreneta langileen euskara-erabilera susta-tzeko kontzientzia piztea iruditzenzaio erronka zailena Bilbaori: «Askigaitasun dago, baina kontzientzia fal-ta da» Hori horrela, III. plangintza-al-diari begira, barne-harremanetan era-gitea da haien helburua: euskara lan-hizkuntza nagusia izatea. Pazientee-kin euskaraz egiten duten langile as-kok ez dute beren artean ere halaegiteko ohiturarik, eta hori bultzatze-ko ekimenak beharrezko direla ustedu: «Langileen artean aldeko egoeradagoela aprobetxatu behar da Ospita-le-barruan euskararen erabilera sus-tatzeko». Orain arte, euskaraz mintza-tzeko trebakuntza-saioak egin izan di-tuzte. Dioenez, ikastaro horiek eskarihandia dute bai hizkuntza-eskakizu-nak betetzen dituzten langileen alde-tik eta bai betetzen ez dituztenen alde-tik ere. Izan ere, guztiek nabaritzenomen dute erabiltzaileen presioa, etaguztiz positiboa iruditzen zaio: «Pre-siorik gabe, abiadura beste bat litzate-ke».

Bost urte barru, Bilbaok dioenez,Osakidetzan lehen mailako arretaematen duen medikua euskaldunaizatea eskatzen duenak ez du izangoarazorik, mediku edo pediatra euskal-duna esleituko baitzaio hasieratik.«Datuak baditugu; puzzlea osatzeafalta da mediku-erizain bikote euskal-dunak sortzeko». Ziur dago zirkuituasistentzial elebidunak nagusitukodirela.

«LANGILEEN ARTEAN ALDEKOEGOERA DAGOELA APROBETXATUBEHAR DA OSPITALE-BARRUANEUSKARAREN ERABILERASUSTATZEKO»Iratxe Bilbao, euskara-teknikaria.

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 7

Page 8: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

8 / OSATUBERRI 42 / 2018ko urria

OSASUNEZ ETA OSASUNTSU BIZI

Proiektu aitzindaria da. Nolakometodoa erabili duzue?Ikerketa horren prozedura bostataletan banatzen da. Hasteko,bizitza osasuntsua egiten dutenpertsonek zer ohitura dituztenikertu dugu, eta gainontzekokasuetan, datuak bildu. Bigarrenfasean, aholkuak eman zaizkieohiturak aldatzeko aukera dutenpertsonei. Lehen bi fase horiekmedikuak lantzen ditu, dena dela-ko arrazoiarengatik kontsultapasatzen duen aldi berean. Hiru-garren eta laugarren fasean pres-

Eguneroko ohiturak ardatz dituen proiektu pilotu batkoordinatu du Arrigorriagako osasun-zentroak, Bizitzaosasungarria agindu izenekoa. Bertako familia-medikuada Gorostiaga (Bilbo, 1968), eta, haren esanetan,proiektuaren helburua ikerketa bat egitea izan bada ere,herritarren osasun-ohituretan eragin nahi izan dute.Tresna informatiko berri bat baliatuz, pazienteeigaldeketa bat egin diete elikaduraren, ariketa fisikoareneta tabakoaren inguruan dituzten ohiturak aztertzeko.Erronka ‘potoloa’ izan dela aitortu du, etaaurrerantzean, martxan jarriz gero, gakoa izango omenda prozedura sinplifikatu eta pazienteen jarraipenaegitea: «Horretarako, kontsultak luzatu beharko dira».

«Proiektua dela eta, ohituraosasungarrien gaia atera dugukontsultetan»

Estibaliz Gorostiaga UriarteArrigorriagako osasun-zentrokofamilia-medikua

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 8

Page 9: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2018ko urria/ OSATUBERRI 42 / 9

kripzioak sartzen dira, betierepazientea prest badago. Horretazerizaina arduratzen da. Azkenik,jarraipena egongo litzateke. Horiguztia tresna informatiko batenbidez kontrolatu dugu, eta horiizan da berrikuntza. Ikerketa sinplea dirudi. Hala al da? Hasiera batean, neuri ere oso ideiasinplea iruditu zitzaidan. Edukiabehintzat ez da inola ere berriamedikuntza-arloan. Jendeak ohi-tura osasuntsuak ez ditu betetzeninformazioa falta duelako. Plana

martxan egon edo ez, azken fine-an, egunero kontsultan egitendugun lana da izatez; tentsioa har-tzen den bezala, tabakoaren, eli-kaduraren eta ariketa fisikoareninguruko galderak beti egin ohidira kontsultetan, eta bakoitzaribehar dituen aholkuak eman ohizaizkio. Tresna berri horrek, ordea,ohiko kontsulta baten dinamikanguztia barneratzen eta duengarrantzia azpimarratzen lagun-tzen du. Hein batean, proiektuakkontsultetan ohitura osasuntsuengaia ateratzera behartu gaitu.Zer du berezitik erabilitako tresnak?Historia klinikoetan ikur bat agerida paziente bakoitzarengan azter-gai dugun ohitura bakoitzeko, eta,koloreen bidez, pazientea berasailkatzen da, aurrez aipatu ditu-gun faseen arabera. Horiz, esate-rako, aholkuak jaso bainamomentuz jarritako gutxienekorairitsi ez diren pazienteak egongolirateke. Horrela, ziurtatu nahiizan dugu paziente guztiei beren

ohituren inguruan galdetzen zaie-la.Eta nola neurtzen duzue hori?Ariketa fisikoaren parametroa ongibetetzeko, esaterako, pazienteakastean gutxienez 200 minutuz ibilibehar du oinez. Hori, ikerketakolehen fasean sartzen da, eta fitxabaten bidez kontrolatzen dugu;fitxa horretan, egiten duen kirol-motaz eta maiztasunez galdetzenda. Azpimarratu behar da ikerketahonetan iraupena saritzen delanolabait; hau da, egokiena egune-ro 40 minutuz ibiltzea da. Ez dubalio gazteek egiten dutena: aste-buruetan 5 orduz jarraian egitea.Nola moldatu zarete ariketafisikoaren preskripzioa egitekoorduan?Gazteak izan dira arazorik gehieneman diguten pazienteak alorhorretan. Kirola egiteko gomen-dioa hartzen dute, baina bakoitzakbere kirolik gustukoenera jotzendu, komeni zaion kirola beste batizanik ere. Are gehiago, oinez ibil-tzea ez dute kiroltzat hartzen, eta,gimnasiora joaten badira ere,autoz joaten dira. Inkoherentea daguztiz. Bestalde, denbora-faltahartzen dute aitzakiatzat, baina,argudio horri aurre egiteko,pazienteari asteroko ordutegi bategiteko aukera ematen dio tres-nak, okupatuta dituen orduakgorriz eta libreak berdez markatuz.Oro har, elikadurari dagokionez,nolakoak izaten dira pazienteenohitura txarrak?Okela gorri dezente jaten dute, etaoso jende gutxi iristen da egunero-ko fruta- eta barazki-kantitateminimoa jatera: bost pieza. Esne-kien kopurua, berriz, ondo bete-tzen da; ez dago, ordea, fruitulehorrak jateko ohiturarik, eta txe-rriki gehiegi jaten da. Alabaina, ezda zaila eguneroko elikaduranaldaketak egitea; pazientearidebekuak jarri ordez, dietan pro-

posamen berriak egiten zaizkio eta.Jarraipena egiteko orduan dagolana; aldaketak egin bai bainahoriek betetzen diren ikusi beharda.Egin al duzue proiektuarenbaloraziorik?Lehenengo aldia izanik, hasierananbizio handiko helburuak jarrigenituela onartu behar izan dugu,dena errazegia ikusten genuen eta,bai herritarrengana iristea eta baiberen prestasuna izatea. Ikerketabat planteatzeko orduan, erraz eza-rriko dela iruditzen zaigu, bainakasu honetan uste baino konple-xuagoa izan da, eta, sarritan, jarrai-pena egiteko biltzen ginenean,frustrazio-sentipena nagusitzenzen gure artean. Ni neu ez nago ziurherritarrengana hurbildu etamezua zabaltzen jakin ote dugun.Iruditzen zait, oro har, herritarrakez direla jakitun izan ikerketa-proiektu bat zela.Fase guztietara iristea lortu alduzue?Ikerketa, adibidez, oso ondo joanda. Eta, metodologiak lagunduta,lortu dugu, aholkuak pazienteeiemateaz gain, pixkanaka tresnainformatikoan sartzea ere. Pazien-teei gomendioak emateko orduan,berriz, nahi baino erresistentziagehiago izan ditugu. Datuei errepa-ratuz, galdetegia bete dutenpazienteen % 10 iritsi dira preskrip-zioa egitera, azken fasera. Erretzai-leak izan dira erresistentzia gehienjarri dutenak. Dena den, elikaduraridagokionez, prestasun eta intereshandia izan dute.

«PAZIENTE GUZTIEI BERENOHITUREZ GALDETZENZAIELA ZIURTATU NAHIIZAN DUGU»

«JARRAIPENA EGITEKOORDUAN DAGO LANA;ALDAKETAK EGIN BAI BAINAHORIEK BETETZEN DIRENIKUSI BEHAR DA»

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 9

Page 10: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

10 / OSATUBERRI 42 / 2018ko urria

Oporrak bidaiatzeko aprobetxatzendituzue. Zein herrialde bisitatudituzue orain arte?Amaia Bergaretxe:Elkarrekin India,Vietnam eta Thailandia bisitatu ditu-gu, eta familiarekin Grezia, Kroazia,Italia eta Espainiako Estatua (Almeria,Andaluzia...). Amerikako Estatu Batue-tan ere izan naiz, Indianan, ingelesaikasten.

Maddi Olaizola: Familiarekin leku askobisitatu ditut, gurasoei asko gustatzenzaielako bidaiatzea. Ni ere AmerikakoEstatu Batuetan izan nintzen ingelesaikasten, Seattle-n. Europan, berriz, Ita-lian, Londresen, Parisen eta Belgikan,Erasmus bekari esker. Asko gustatzenzait hemendik ateratzea.Bidaia guztietatik zein da gehiengogoratzen duzuena?

Olaizola: Nik Indiako bidaia gogoratzendut gehien. Txikitatik joan nahi izan dut,eta neure buruari esan nion lehenengosoldata irabazten nuenean hara joangonintzela. Hori izan zen nire lehenengobidaia, nire lehenengo talka kulturala,gehien gogoratzen dudana.Bergaretxe: Gure lehenengo bidaiaizan zen, oso esperientzia ezberdina...Zer nabarmenduko zenukete gehienherrialde horretatik? Zerk markatuzintuzteten bereziki?Bergaretxe:Denak; pobrezia, bizimo-dua, kultura, ohiturak...Olaizola: Iritsi ginenean beldurtu eginginen leku guztietan zegoen jende-ko-puruarekin. Aireportutik atera ginene-an, jet lag izugarria genuen; ez dakitzenbat ordu generaman lo egin gabe,eta leku guztietan jende pila bat ikustengenuen, animaliak errepide erdian....«Hau eromena da, ez dakit nola egongogaren hemen hilabete», pentsatu ge-nuen. Gure azalaren kolorearekin ereharritu egiten ziren, eta gure atzetik ibil-tzen ziren argazkiak ateratzeko.Zer aurkitu nahi izaten duzuehorrelako bidaiak egiten dituzuenean?

Maddi Olaizola (1994, Hondarribia) eta AmaiaBergaretxe (1993, Hondarribia) erizainak dira etaDonostia Unibertsitate Ospitalean eta Bidasokoospitalean aritzen dira lanean. Erizainak ofizioz, bainabidaiariak afizioz: iazko maiatzean India bisitatu zuten,eta otsailean, berriz, Thailandiako eta Vietnamgotxokoak ezagutu zituzten. Hurrengo helmuga erabakitadute dagoeneko, baina, hegaldiari ekin aurretik, orainarteko bidaietako abenturak izan dituzte hizpide.

BIDAIAK MUNDUTIK ZEHAR

«Hemendik joaten diren emakumeentzataskoz ere seguruagoak dira leku horiekhango emakumeentzat baino»

Amaia BergaretxeMaddi OlaizolaErizainak

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 10

Page 11: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2018ko urria/ OSATUBERRI 42 / 11

Olaizola: Kultura-aldaketa, ohitura ez-berdinak, janaria, usaina... Alde horre-tatik, Asia, adibidez, oso ezberdina da.Askotan ezin izaten dugu elkar ulertuere egin; ez dakite ingelesez... Talka kul-turala bilatzen dut nik.Nola prestatzen dituzue bidaiak?Bergaretxe: Joan aurretik, blog askoirakurtzen ditugu, eta herrialdean zerikusi nahi dugun prestatzen dugu, bai-na lotarako lekuak ez ditugu hartzen.Han bertan alokatzen ditugu; beste bi-zimodu bat daukate, eta gerta daitekeleku batera ez iristea, edo leku bateandenbora gehiago edo gutxiago pasatunahi izatea.Olaizola: Hemen, batez ere, hegaldiaeta lehenengo eguneko ostatua har-tzen ditugu. Nekatuta iristen gara, etagarrantzitsua da lehenengo eguneannon deskantsatu behar dugun jakitea.Gutxi gorabeherako ibilbidea presta-tzen dugu: zer ikusi nahi dugun, zenbategun igaro behar ditugun herri edo lekubakoitzean, eta abar. Ostatuan bertanbilatzen dugu hurrengo eguneko osta-tua, eta normalean, ez dugu arazorikizaten. Herrialde-barruko hegaldiak etatrenak hemendik hartzen ditugu, asko-tan ez delako lekurik izaten.Bidaia horiek zertan aldatuzaituztete?Olaizola: Gehiago bidaiatzeko gogoapiztu dit, mundua ezagutzeko gogoa.Neure burua bidaiatuz ezagutu dut, etaingelesez hitz egiteko lotsa kendu dit.Jendea ezagutzeko eta elikagaiak pro-batzeko gogoa ere piztu dit bidaiatzeak.Bergaretxe:Begiak irekitzen dizkitmundua ikusteko beren moduak, etazein gutxirekin zoriontsu diren ikuste-ak. Haurrak kalean ikusten genituen,ezer ez zutela, eta hemen txikikerienga-tik kexatzen ginela sentitzen genuen.Askotan aipatzen da herrialde horiekbereziki arriskutsuak direlaemakumeentzat. Zuek zer moduzsentitu zineten?Olaizola: Ni ez naiz mehatxatuta senti-tu. Hemendik joaten diren emakume-entzat askoz ere seguruagoak dira lekuhoriek hango emakumeentzat baino.

Gure gurasoak izututa zeuden herrita-rren etxeetara joaten ginelako lotara,baina horiek ziren lekurik onenak. Az-ken batean, hemen ere ukitu egin zai-tzakete edo piroporen bat esan dieza-zukete, baina han ez ziguten ezer esa-ten; hori errespetatu egiten zuten.Bergaretxe: Nik ez nuen beldurrik pa-satu; herritarrek oso ondo hartu gintuz-ten. Jende askok esaten zidan niri: «In-diara, e?». Gu ez ginen gaizki sentitu,inondik ere.Oso herrialde turistikoetan zailaizaten da herritarrekin harremanakizatea. Zuek gustuko al duzuehorrelako harremanak egitea?Olaizola: Erraza da herritarrekin harre-manak egitea. Gu, esaterako, Indiakolehen egunean, gorpuekin egindakoerritual bat ikustera gonbidatu gintuz-ten bertako herritar batzuek. Hala ere,Vietnam eta Thailandia turistentzat as-koz ere prestatuago daude, parrandaegiteko taberna gehiago... Hori ez dagoIndian.Bergaretxe:Halakoak Thailandian as-koz ere gehiago ikusi genituen, batezere uharteetan. Isla horietan ez da ber-tako herritarrik bizi, turistaz betetadaude. Egunez, turistek eguzkia har-tzen dute hondartzetan, eta gaueandiskoteka bihurtzen dira, alkohola le-ku guztietan, janari-dendak irekita...Ez du zerikusirik. Asia da, baina ez dau-ka zerikusirik herrialde batek bestea-rekin.

Anekdotarik gogoratzen al duzue?Olaizola: Nik sentitu nuen momentubatean hil egingo nintzela [barreak].Hiru erizain joan ginen Indiara, eta de-netik generaman.Bergaretxe:Bi nezeser handi eramangenituen: zauriak sendatzekoak, pilu-lak, sendagaiak...; bete-beteta.Olaizola: Azkeneko astean, India ipa-rraldetik hegoaldera jaitsi ginen, etaAmaia ez zegoela ondo esaten hasizen.Bergaretxe: Azken hegazkinean suka-rrarekin sartu nintzen: komunerabehin eta berriz joaten nintzen, etaMaddi ere gauza bera esaten hasi zen,ez zela ondo sentitzen.Olaizola:Buruko mina nuen, tripakgaizki, sukarra... Eta, pixkanaka, deshi-dratatzen hasi nintzen. Egunak pasatunituen ezer jan gabe. Etxera iritsi nin-tzenean, oso gaizki nengoen, eta pisuaere galdu nuen. Probak egin zizkida-ten, eta esan zidaten Shegilla bakte-riak jo ninduela eta hori tratatu eginbehar zela nahitaez. Asko kostatu zi-tzaigun errekuperatzea, baina ez diogubeldurrik hartu bidaiatzeari eta kanpo-an jateari.Hurrengo bidaia pentsatu al duzue?Olaizola: Hego Amerikara joan nahidugu, Perura. Uste dugu han ere alda-keta kultural handia egongo dela, etapixka bat aldatu nahi dugu. Machu Pic-chu, hondartzak, Amazonas ibaia...Denetik omen dago Perun.

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 11

Page 12: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

12 / OSATUBERRI 42 / 2018ko urria

ADITUAK

Zerbitzu soziosanitarioak hizkuntza ofizialetanjasotzeko estandarrak irailean onartu zituztenKanadan; 2017ko azaroan, Aitor Montes Lasarte(Basauri, 1972) estandarrak zehazteko bileretara joanzen Kanadara . Montesek azaldu du estandar horiekdirela lan-arlo jakin batean jarraitu beharreko irizpideedo arauak, eta «maila goreneko kalitatea erdiestekobalio dute». Lehen aldiz, munduko osasungintzetanhizkuntzak kudeatzeko estandarrak egin dituzte.Europara ere iritsi da Kanadako Health StandardsOrganization erakundeak finkatu dituen estandarhorien oihartzuna.

«Ospitalean erabiltzendiren hizkuntzak ez dirahilko; erabiltzen ezdirenak, ordea, bai»

aktiboa nola ezarri ere jasotzen da:erakundeak proaktiboki eskaini beharditu zerbitzuak ele bitan, pazientearenbehar eta lehentasunak kontuan har-tuz. Profesionalek hizkuntza ofizial ho-ri jakin behar dute. Estandarrek hiz-kuntzaren gaia atalez atal jorratzendute, eta, atal bakoitzean, irizpideak,arauak edo gida-lerroak daude, gau-

Zein helbururekin bildu zinetenKanadako biltzarrean?Gure helburua estandar batzuk finka-tzea zen. Hizkuntzaren arloan ere apli-kagarriak dira, kasu honetan osasun-gintzan. Kanadako konstituzioa onar-tu zenetik bi hizkuntza dira ofizialak:ingelesa eta frantsesa. Gure kasuangertatzen den bezala, eskubidea duteedozein prozedura —ahozkoa nahizidatzizkoa— ingelesez edo frantsesezegiteko. Hala ere, oso zaila da profesio-nal elebidunak topatzea edo osasun-zerbitzua ele bitan eskaintzea. Horrierantzuteko, badira hizkuntza-planak,baina ez da nahikoa. Horretarako, es-tandarrak garatuko dituen erakundebat behar da; Kanadaren kasuan, He-alth Standards Organization erakun-dea dago, osasunaren inguruko estan-

darrak egiten dituena, kasu honetanhizkuntzarenak.Zer eduki bildu zenituzten estandarhorietan?Estandarrak pertsonengan zentraturi-ko arretan eta eskaintza aktiboan oi-narritzen dira. Adibide bat emateko,esaten dute ikerketaren arloan bi hiz-kuntzak kontuan hartu behar direla.Ikerketa batean parte hartzeko gonbi-dapenak bi hizkuntzetan egon beharrabiltzen du irizpide horrek. Egiten direntxosten guztiak, galdetegiak eta abarpazientearen hizkuntzara egokitu be-har dira, gutxiengoa izan arren. Arauhorietan jasotzen den beste adibidebat da pazienteari bi hizkuntzen es-kaintza aktiboa egitea, hau da, berakeskatu aurretik eskaintzea lehenestenduen hizkuntza. Zerbitzuen eskaintza

Aitor Montes LasarteFamilia-medikua Aramaion

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 12

Page 13: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2018ko urria/ OSATUBERRI 42 / 13

direla baina beste batzuk ez. 2019anamaituko da, ordea, eta 2020rako, hi-rugarren euskara-plana prestatzekoikuspuntua aldatu behar dela ustedut: hirugarren plan hori ezin du Eus-kara Zerbitzuak bakarrik diseinatu.Behar dugu diziplina anitzeko ikuspe-giak dituen plan bat: zabalagoa, arloklinikoko profesional askoren arteanegina eta ebidentzietan oinarritua.Baina estandarrekin, zer? Nik zeraproposatzen dut, hirugarren euskara-planean estandarren beharra txerta-tzea eta euskararen eremura egokitu-riko estandarrak sortzea. Kanadakoestandarrak hizkuntza ofiziala den es-parruetan dira aplikagarriak; Nafarro-an hartara, aplikagarriak lirateke. Iriz-pide batzuk jadanik ezarrita egonarren, esparru guztiak jorratuko dituz-tenak sortu behar ditugu euskara-pla-narekin batera. Hau da, planean es-tandar batzuen beharra adieraziko lu-keen atal bat egotea. Hirugarren eus-kara-plan horrek gurera egokitu be-har lituzke nazioartean sortu direnarauak. Osasun-arloan hizkuntzareki-ko lehen estandarrak sortu dira, etabeste euskara-plan bat behar dugu,estandarrak txertatuko dituena.Zein izango litzateke lehen pausoa?Hirugarren euskara-planaren sortze-prozesua errotik aldatu behar da, nireustez. Diziplina anitzeko lantalde batbehar dugu, euskara-plan hori besteprozedura batekin sortuko duena.Kanpoko eragileak eta gizarte-eragi-leak erakarri behar ditugu, arlo aka-demikoko kideak, arlo klinikoko pro-fesionalak eta euskara-zerbitzua bera

ere bai. Ahal izanez gero, gaiaren in-guruko berrikuspen bibliografikoak,datuak eta ebidentzia erabili behargenituzke plan hori sortzeko. Osaki-detzak estandarrak bestelako eragi-leekin garatuz gero, enpresa priba-tuetan ere aplikagarriak izango lirate-ke. Plana egikaritzearena beste kontubat da, baina, prozedura batzuekin,egin daitekeela uste dut.Zer egin dezakete gaur egunprofesionalek euskararen egoerahobetzeko?Batez ere antolatzea; sare indartsuakegin behar dituzte elkarrekin profesio-nalek, erabiltzaileek eta mundu aka-demikoko kideek. Sareak helburu edofunts batekin egin behar ditugu: eus-karazko arreta normalizatzeko etaeuskararen erabilera bultzatzeko neu-rri eraginkorrak prestatzea. Gaur egunerrazagoa da teknologia berrien bitar-tez. Indarrak bildu behar genituzkeaurrerapauso progresiboak emateko.Eraginkorrak izan behar dugu, ahaliketa ahalegin txikienarekin. Gauza han-diak lor daitezke gauza handirik eska-tu gabe.Uste al duzu euskara-plan berrihorrek euskara normalizatzenlagunduko duela?Normala izan beharko litzatekeenanormalizatzeaz ari naiz: arreta emanbehar dugu egin behar den moduan.Eremu elebidun batean, pazientea-ren hizkuntzan eskaini behar da, etaez behartu. Haren nortasunaren ara-berako arreta eskaini behar da. EAEnenpresarik handiena Osakidetza da,eta egunero milaka hartu-eman dau-de. Hedapen izugarria du, eta, gaine-ra, prestigioduna da. Osasungintzaeuskaldunduko bagenu, enpresarikhandiena euskaldunduko genuke:herri guztietan dagoen jarduera, lan-karga handiena duena eta prestigiohandiena duena. Horrek erraztukoluke gizartearen beste esparru bateuskalduntzea, aurrerapauso handibat izango litzateke. Ospitalean era-biltzen diren hizkuntzak ez dira hilko;erabiltzen ez direnak, ordea, bai.

zak ganoraz, kalitatez eta berme bate-kin egiteko.Osakidetzarako aplikatzekomodukoak ikusten al dituzu estandarhoriek? Osagarriak direla esango nuke. Osaki-detzan geure euskara-plana daukagu.Gaur egun, bigarrena dago martxan,eta antzematen da gauza batzuk lortu

«OSASUN-ARLOANHIZKUNTZAREKIKO LEHENESTANDARRAK SORTU DIRA,ETA BESTE EUSKARA-PLANBAT BEHAR DUGU,ESTANDARRAK TXERTATUKODITUENA»

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 13

Page 14: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

14 / OSATUBERRI 42 / 2018ko urria

O sakidetzan lan egitenduten profesionalen arteko lankide-tza eta komunikazioa dira egitasmoa-ren estrategia. Hala, sorturiko plata-forma birtualean, langileek ideiak etaezagutzak partekatu ahalko dituzteelkarrekin.

2016ko maiatzaren 12an jarri zutenmartxan Parte Hartu, HOBE+ proiek-tuan oinarrituz. Aurten, Gotzone Mi-randa Larrucea Profesionalen Inpli-

kaziorako eta Parte Hartzeko Zerbi-tzuaren arduradunaren hitzetan,«badago zer hobetu»; izan ere, dioe-nez, ideiak martxan jartzekotan, bi-dean «arinagoak» izan behar dute.

Gaur egun, Osakidetzako edozeinlangilek bere proposamenaegiteko aukera du Parte Hartu-renplataforma birtualean: https:// parte-hartu.osakidetza.eus. Ideia guztiakadieraz daitezke bertan, eta osaga-

rriak atxikitzeko aukera ere badago:irudiak, dokumentazioa... Gainerakoprofesionalek, berriz, ideiak iruzkin-du eta bozkatu ditzakete.

Mirandaren esanetan, «aukera batda proaktibo izan nahi duten profe-sional guztientzat beren proposame-nak ezagutarazteko». Mota askotako-ak izan daitezke; adibidez: bide guztizberritzaileak proposatzen dituztenaketa lan-esparru zehatz bat hobetzea-ren aldekoak.

Iritziak baloratzeko, zerbitzu era-kunde bakoitzeko erreferente bat edobi aritzen dira. Guztira, 25 bat pertso-na. Erreferenteek, lehendabizi, profe-sionalen proposamen eta iritzieierantzun bat ematen diete. Ondoren,ideiak bildu, behar izanez gero osatu,bahetu, analizatu eta kontrastatu egi-

Osakidetza transformatu eta berritzeko, aurrera doaParte Hartu egitasmoa; haren bidez, proposamenakegiteko aukera dute profesionalek. Horretarako,plataforma birtual bat jarri dute. Proposamen horiekerreferenteen taldeak aztertuko ditu gero.

BERRIKUNTZA

Osakidetza berritzenprofesionalenparte-hartzearekin

Ezkerretik eskuinera, Marian Rodriguez, Carmen Recalde, Gorka Olabarrieta, Gotzone Miranda eta Igor Zabala.

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 14

Page 15: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2018ko urria/ OSATUBERRI 42 / 15

nalek egindako iruzkinen eta jasota-ko botoen bidez neurtzen dute.

Mirandak adierazi duenez, ParteHartu egitasmoarekin Osakidetzanlan egiten duten pertsonen «inplika-zioa eta parte-hartzea bultzatu» nahidute. Prozesu horren bidez, jendeakOsakidetza hobeto ezagutzeko auke-ra du: zein baliorekin identifikatzenden eta zer erronka dituen.

Gaur egun, 500 proposamen ingurudaude, 2.000 iruzkin baino gehiago,3.000 boto baino gehiago eta 3.650parte-hartzaile. Aktibo dauden pro-posamenetatik 25 hoberenak hauta-tzen dira. Horietatik, Parte Hartu tai-lerra izendaturiko jardueran, meto-dologia zehatz batean oinarrituz,bost ideia hoberenak aukeratzen di-tuzte: Top5. Tailerrean Parte Hartukoerreferente guztiek hartzen dute par-

te, intereseko beste talde batzuezgain, hala nola, iazko Top5 ideien egi-leak.

Azkenik, Zuzendaritza Batzorderaigarotzen da zerrenda, jadanik eba-luatua, aztertua, gogoetatua eta infor-mazioz osatua. Zuzendaritza Batzor-de horrek erabakitzen du proposame-nak abian jarriko diren. Proposamenabaztertzea erabakiko balute, erabakihorren arrazoiak azalduko lituzkete.

Mirandaren hitzetan, beharrezkoada prozesu horrek «segimendua iza-tea eta bultzatzea», sinesgarritasunikgal ez dezan. Parte Hartu-ren arrakas-taren hiru gakoak hauek dira harenesanetan: «Pertsonak aintzat hartzeaeta horiei erantzun azkar bat ematea;gardentasuna izatea prozesu osoan,eta Osakidetzaren Zuzendaritzaren in-plikazioa».

ten dituzte. Erreferenteen zereginaazpimarratu du Mirandak, eta «eurenlanaz gain» proiektu honekin egitenduten lanaren garrantzia ere bai.

Ideia eta proposamen horiek, egoe-raz egoera igarotzen dira, eta azkenegoerara iristean aplikatu egiten dira.Ideiaren egileak, gainera, jakiten dubere ideia zein balorazio fasetan da-goen.

Irizpide batzuen arabera egiten daprozesu hori. Besteak beste, aurrekoesperientziak, legezkotasunaren al-derdia, Osakidetzaren balioekin bategitea, haren estrategien barruanegotea, berritzailea izatea, ekonomi-koki bideragarria izatea eta teknikokibideragarria izatea.

Ideiak profesionalen artean duenharrera ere kontuan hartzen da, hots,eragiten duen interesa. Hori profesio-

Parte Hartu-ren bigarren ediziokoTOP5 ideiak publikoki aurkeztu dituzteGasteizen; alegia, prozesuko azken fa-sea burutu dute. Zuzendaritza Batzor-dearekin batera, aurreko TOP5 ideienegileak eta gaian interesa duten gaine-rako profesionalak ere bertan izan dira.

Iñaki Aguirrezabalena eta MarisolPerez San Romanena da proposame-

netako bat: Migrainari heltzeko modudesberdin bat: pedagogia bakarrik.Neurozientzietako aurrerapenekmina eta oinazea ezberdintzen dituz-te, eta garunean kokatzen dute mina-ren jatorria. Metodo horren bidez,emaitza «onak» izan dituzte. Horrega-tik, Osakidetza osora zabaltzea pro-posatu dute.

Inmaculada Bernalek eta MartaMenoyok, berriz, Pazientearen histo-riako argazkia aurkeztu dute, eta pa-zienteen argazkia historian txerta-tzea proposatu. Beatriz Noarbek, Da-niel Alonsok eta Cristina QuesadakBihotz-biriketako bizkortzea institu-tuetan eta ume sorosleak; proposa-men horrekin, lehen sorospenak hez-kuntzan sistematizatzea proposatudute, eta hori eskola kurrikulumeantxertatzeko aukera.

Juan Jose Lopezen proposamena:Avísame programa: humanizazioa 160karakteretan.Ebakuntza jardueretanfamiliei informazioa helarazteko, me-zuak igortzea proposatzen ditu. Azke-nik, Aintzane Larretxirena, Euskarazarreta normalizaziorako bidean ESIenarteko sareak eratu; kooperazioan oi-narrituz, osasun-asistentzian pazien-teekin euskara erabiltzea proposatudu. Ekitaldia amaitzeko, ZuzendaritzaBatzordeak 2017 eta 2018ko TOP5ideien egileei diploma banarekin egin-dako lana aitortu die.

Parte Hartu: ideiak eta esperientziak partekatzen, hazteko

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 15

Page 16: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

16 / OSATUBERRI 42 / 2018ko urria

Zergatik diozu hori?Saiatzen gara ikastaroen eskaintzaele bitan egiten. Gaztelaniaz bestelankide batek ematen du; nik, berriz,euskaraz. Eta lana da, zeren eta da-goen materiala, oro har, gaztelaniazegoten delako. Itzulpen-lanak hartubehar dituzu zeure gain, aurkezpe-nak hutsetik sortu... Euskarazkoedukiekiko ikastaroen eskaintza ho-rregatik da txikiagoa, irakasle gutxidaudelako formazioa euskaraz ema-teko prest. Lan-karga izan ohi daarrazoi bat, baita hiztegi terminolo-gikoa euskarara itzultzeko ezgaita-suna ere.Eta nolakoa da eskaria? Jendeakahalegin hori eskertzen al du?Urtetik urtera datuek erakusten di-gute joera bera dela, hau da, jendeaknahiago izaten duela ikastaroak gaz-telaniaz egin errazagoa egiten zaie-

Duela hamalau bat urtetik egiten du lan Jose MigelRekarte Larraldek (Irun, 1965) Donostiakoospitalean, Pertsonal Saileko teknikari,profesionalen nominak kudeatzen, gizabaliabideetako txostenak prestatzen, eta aplikaziokorporatiboak kudeatzeko laguntza ematen. Irailekoazken astean, esaterako, bi tailer antolatu zituen,euskaraz, ESIko IV. Prestakuntza Astearen barruan.

BIDEGILEAK

«Euskara harremaninformalekin lotzenda, baina ezlan-hizkuntzarekin»

Zein zen ikastaro bi horien asmoa?Prestakuntza Astearen barruan, ur-tero aplikazio korporatiboak jartzenditugu martxan lantaldea egunera-tzeko helburuarekin. Batetik, Enple-gatuaren atariadelakoaren ikasta-roa antolatu genuen, zeinak helburuduen, besteak beste, lizentziak etabaimenak langileen eskura jartzea,horiek eskatu eta kudeatzeko gaiizan daitezen. Eskatutako hori, on-doren, arduradunek kudeatzendute; esaterako, profesionalek opo-rrak eskatzen badituzte, arduradu-nek haien eskaera onartuko duteedo ez. Prozesu hori erakustean da-tza tailerra. Eta beste ikastaro batere eman ohi dugu arduradunen-tzat, eskaera horiek nola kudeatu ja-kiteko. Beste aplikazio edo tailerraLan-karteldegiadeiturikoa da, kude-atzaileentzat dena; eta horrek lotura

du profesionalen lan-txandekin.Haien lanegunak, gaueko lanor-duak, jai-egunak eta abar erregistra-tzen dira, eta horiek gure sistemannola sartu behar diren-eta azaltzenzaie. Saio laburrak dira, bizpahiruordukoak edo, eta errazak. Erraza al da, talde handiazaretenez, halako tailerrakantolatzea?Kudeatzaile asko daude, 300 bat in-guru. Lan-karteldegietako aurtengoaplikazioa, adibidez, saio aurreratuaizan da, alegia, dagoeneko aplikaziohori erabiltzen dutenentzat egindugu. Uste dugu garrantzitsua delalantaldea eguneratuta edukitzea.Ezagutzen oinarria jakin badakigu,baina, etekin handiagoa ateratzeko,badago zertan sakondu. Antolatze-ko orduan, zailtasuna dator, esate-rako, hizkuntzatik.

Jose Migel Rekarte LarraldeDonostialdea ESIko Pertsonal Saileko teknikaria

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 16

Page 17: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2018ko urria/ OSATUBERRI 42 / 17

edo noiz, bertan behera ere geldituizan dira. Aurtengoen artetik, esatebaterako, ikastaroen % 15 euskarazziren, baina horien erdiak bertan be-hera gelditu dira. Hori ikusirik, ba al duzueeuskararen alde egiteko hauturik?Jakina, eta malgutasunez jokatzensaiatzen gara. Uste dut euskararenulermen-maila minimo bat edukitagai izan daitekeela ikaslea ikastaroa-ri jarraitzeko; baina badugu erronkabat, eta zera da, motibazioa landubehar dugula ikasleekin. Oro har,euskaraz gutxi eskatzen bada, eta,gainera, ez badira euskarazko ikas-taroak ateratzen, horrek ez du bate-re laguntzen. Horregatik, hain justu,sei ikaslerekin ere eman izan dutikastaroa. Diskriminazio positiboaegitearen alde, betiere. Zein ote da langileek gaztelaniaz

egiteko hautuaren arrazoia?Langileek euskara eguneroko hiz-kuntzarekin lotzen dute, eta ez, or-dea, lan-hizkuntzarekin. Beste erabatera esanda, euskara gehiagolotzen da harreman informalekinlan-hizkuntzarekin baino. Eta horidago aldatu beharra. Gero etagehiago entzuten da euskara ospi-talean, duela hamar urte bainogehiago. Gazte asko sartu dira, etaaire zeharo berria eman diote os-pitaleari. Osakidetzaren marka eregehiago lotzen dugu, orain, euska-rarekin. Formakuntzaren eskain-tzan eta eskarian nabari da, ordea,badagoela oraindik zer egin.Zein da zure proposamena?Irakasleak formatu beharko geni-tuzke hiztegi terminologikoarenaldetik, entrenamendu-modurabada ere, eta lehentasuna emanitzulpengintzari. Ikasleekin moti-bazio-saioak egitea ere proposa-tzen dut, baita inkestak egitea erehizkuntzaren hautuaren zergatiaezagutzeko. Ikastaroak euskarazlasai asko eman daitezke, betiereulermen-maila txiki bat badagoikaslearen partetik. Eta irakasleakbeti erakutsi behar du malgutasu-na; adibidez, galderen txandangaztelaniaz egiteko eskubideaematen badiegu nahiz eta guk eus-karaz erantzun, bada zerbait. Fun-tsean, esango nuke lotu beharkogenukeela euskara kalitatearekin.

lako. Ikasle askok gaztelania hutse-an egiten dute lan, eta ez dute usteikastaro horrek beren egunerokora-ko balioko dienik. Motibazio handiaizan behar du langileak euskaraz egi-teko. Izena gutxi batzuk baino ezdute ematen euskarazko ikastaroe-tan. Nahiz eta ikastaroak euskarazeskaini, ez dira betetzen. Eta, noiz

«OSAKIDETZAREN MARKAERE GEHIAGO LOTZEN

DUGU, ORAIN,EUSKARAREKIN.

FORMAKUNTZARENESKAINTZAN ETA

ESKARIAN NABARI DA,ORDEA, BADAGOELA

ORAINDIK ZER EGIN.»

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 17

Page 18: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

18 / OSATUBERRI 42 / 2018ko urria

Oliba-olioa dieta mediterraneoaren osagainagusietakoa da. Giza gorputzaren osasunarierabateko mesede egiten dio olio hori hartzeak:gibela zaintzen du, minbizi-mota batzuk eta idorreriasaihesten ditu...

O libetatik eratorritakoisuri oliotsu hau dieta mediterraneoa-ren ezaugarri garrantzitsu bat da.Beste landare-olio batzuk ez bezala,zuzenean kontsumi daiteke, birfindugabe. Ikerketa askoren arabera, gaixo-tasun kardiobaskular gutxiago izatenda oliba-olio gehiago hartzen denherrialdeetan. Duen koipe-banaketaegokiari zor diogu hori: % 77,1 gantzazido monoasegabeak ditu, % 8,8poliasegabeak eta % 14,1 aseak.

Motak

1-BIRJINA. Birfindu gabea; bereazido oleikoaren —olio honen koipemonoasegabe nagusia— arabera,lau mota hauek bereizten dira:• Apartekoa (extra). Gehienez, %

1eko azidotasuna izaten du —gramo bat azido oleiko aske,

100 ml olioko—. Zapore, koloreeta usain bereziak ditu, kalitateezin hobea. Kontsumorako etasukaldaritzarako egokiena.

• Fina. Aurrekoaren antzekoa,baina % 1,5 - 2ko azidotasuna iza-ten du.

• Arrunta. Gehienez, % 3ko azidota-suna izaten du.

• Lanpantea. % 3tik gorako azido-tasuna izaten du. Bere zaporesendoa dela eta, ezin da birfindugabe kontsumitu.2-BIRFINDUA. Birfinketa-proze-

suaren bitartez lortzen dena da.Prozesu horretan, olioa garbitu egi-ten da, eta ezpurutasunak ezabatu;ondorioz, azido oleikoa ere galduegiten da neurri batean. Horiek iza-ten dira, hain zuzen ere, merkatuanaurkitzen ditugun 0,4 graduko, 0,8graduko eta abarreko azidotasun-mailako olioak, betiere gelditu zaienazido oleikoaren arabera. Zenbateta birfinduagoa izan, orduan etaargiagoa du kolorea.3- OLIBA-OLIO PURUA. Edo bes-

terik gabe oliba-olioa. Lehenengobiak nahastuz, hau da birjina eta bir-finduaren nahasketaren ondorenlortzen dena da. Gradu bateko azi-dotasuna izango da gehienez.

Propietateak

• Lehen aipatu dugun bezala,oliba-olioak dituen koipe monoa-

JA(KI)TEA

Osasunarentzaturrea

Arantza LorenzoNutrizionistaElikadura

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 18

Page 19: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2018ko urria/ OSATUBERRI 42 / 19

segabeek gorputzeko kolesterol-mailaren orekari eusten lagun-tzen dute: alde batetik, dentsitatebaxuko lipoproteinen (LDL koles-terol kaltegarria) xurgapena etaoxidazioa saihesten dute, eta,bestetik, babeslea den HDLkoles-terolaren maila handitu egitendute. Ondorioz, arteriosklerosieta bihotz-gaixotasunetatikbabesten gaitu.

• Odolbilduen osagai nagusia denfibrinogeno proteinaren mailamurrizten du, eta tronbosietatikbabesten.

• Aipatutako azido oleikoak etabeste polifenol batzuk zelulenzahartzea eragozten duten antio-xidatzaile naturalak dira. Horidela eta, kolon, bular eta prosta-tako minbiziak izateko arriskuagutxitzen du.

• Gibela zaintzen du: hepatitisak,zirrosiak edo botika eta toxikoezberdinen intoxikazioak eragin-dako gutxiagotasun hepatikoe-tan, olioak gibelaren funtziona-mendua hobetzen du.

• Idorreria saihesten du: batez ereoliba-olio koilarakada bat edo bibaraurik hartzen badira, ondoriolibragarria eragiten du.

• Azken ikerketek erakutsi dutenez,diabetikoen kasuan ere oliba-olioak odoleko glukosa mailamurrizten du, eta intsulina-beha-rrak gutxitzen.

• Sukaldaritzan, berriz, beste oliobatzuk baino askoz egonkorra-goa da beroaren aurrean, eta ezditu ezaugarri fisiko-kimikoak be-rehala galtzen. Esaterako, hazien(ekilorea, artoa...) olioak frijitze-an, berehala erretzen dira, etagorputzarentzat narritagarriakdiren substantziak sortzen dira.Oliba-olioak, aldiz, gehiago irau-ten du, eta frijitzeko hiru alditanerabiltzeko aukera ematen du.

Sukaldaritzan zenbat eta nola erabili

• Eguneko eta pertsonako 3-5 koi-larakada olio gomendatzen diragutxi gorabehera, margarina, gu-rina eta modu horretako bestekoipe batzuk hartzen ez badirabehintzat. Gantza beste iturri ba-tzuetatik ere hartuko bagenu,olio-kopurua murriztu egin be-harko genuke; baina aukeran ho-be da beti koipe-iturri gisa landa-re-jatorriko olioak erabiltzea, etahorien artean nagusi oliba-olioaizan dadila.

• Olioa su ertainean berotu, ez subizian.

• Ez utzi olioa asko ketzen. Olioaerre eta hondatzen hasi den sei-nale da kea. Erretako olioakdigestio-arazoak eragiten ditu,eta gorputzarentzat narritaga-rriak diren substantziak izatenditu.

• Janaria frijitu ondoren, gehiegiz-ko olioa ezabatzeko, sukaldekopaper xurgatzailearen gaineanjarri.

• Frijitu eta berehala, hoztu bainolehen, olioa iragazi, bertan geratudiren partikulak gehiago erre ezdaitezen.

• Oliba-olio berbera gehienez hirualdiz erabili frijitzeko.

• Ez nahastu jatorri ezberdinekoolioak (oliba eta ekilorea, esate-rako), ezta beste olio batzuklehen erabilitakoekin.

«AZKEN IKERKETEKERAKUTSI DUTEDIABETIKOEN KASUANERE OLIBA-OLIOAKODOLEKO GLUKOSA-MAILA MURRIZTENDUELA, ETA INTSULINABEHARRAK GUTXITU»

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 19

Page 20: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

20 / OSATUBERRI 42 / 2018ko urria

EUSKARA OSAKIDETZAN

Nola ikusten gaituzte beste aldetikhitzaldia eman zenuen maiatzean,Arantzazun, OEE OsasungoaEuskalduntzeko Erakundearenbiltzarrean. Nola ikusten duzue,bada, Osakidetza?Nik neuk eta gaixotasunak izan dituz-ten ingurukoek ikusten dugu sekulakosuertea daukagula Osakidetzarekin.Profesional moduan, maitasun han-diarekin tratatzen gaituzte, dedikazioosoz. Ziur aski, arazoak izango dituzteberen artean, baina nik eta nire ingu-ruko gaixook izugarri baloratzen du-gu. Aurrekoan lagun batek esan zidan

pozik ordaintzen dituela zergak, ikusi-ta Osakidetzan, adibidez, zein ondoerabiltzen den diru publiko hori. Nik,alde horretatik, ondo ikusten dut, etagero eta profesional euskaldun gehia-go sumatzen ditut: euskaraz hitz egitendutenak, elebidunak eta eleaniztunak.Horrek hobeto sentiarazten nau. Kezkabat ere badaukat, ordea: nire ustez, he-rritarrok osasun-zerbitzua baloratzendugu hoberen Euskal Autonomia Erki-degoan eta Nafarroan, baina ikustendut politikariek sekulako joera duteladirutza bestelako gauzetan inbertitze-ko, zentzugabeetan askotan; abiadura

handiko trenean, esaterako. Nik ustedut baditugula beste azpiegitura ba-tzuk, eta obra hori ikaragarria da; gero,gainera, azpiegitura horren manten-tze-lanak eta ustiapena geldituko zaiz-kigu. Zor ikaragarri horiek ordaintzeko,bi arlotatik kenduko dute dirua segu-ruenik: osasunetik eta hezkuntzatik;horrek kezkatzen nau. Zuri zertan erraztu edo zaildu dizuprofesionalak euskaldunak izateak?Lasaiago sentiarazten nau; komunika-zioa erraztu egiten du, etxean sentitzennaiz, eta hori baloratu egiten dut. Nireustez, mediku bat ona izan daiteke pro-fesionalki, baina, euskaraz baldin ba-daki, oso ona bihurtzen da. Zergatik?Gaixoarekin errazago konektatzenduelako. Nire kasuan, begi-bistakoa dahori, eta gaztelaniarekin kili-kolo mol-datzen denarekin, are eta gehiago.Nolako bilakaera ikusi duzuOsakidetzan euskararen aldetik?Gero eta profesional gehiago ikustenditut naturalki euskaraz egiten, eta ho-ri oso garrantzitsua da. Horretaz gaine-ra, badira euskaraz egiten ez dutenakbaina euskara ulertzen dutenak. Orainarte ez dugu Euskaraldia ekimenarenformula erabili, eta egoera bistaratzenlagundu digu: «Nik ikusten dut zailta-

Joxe Aranzabal (Arrasate, 1952) kazetaria,historialaria, irakaslea eta blogaria izan da, eta gauregun erretiroa hartuta dago. Ezaguna dakomunikazioaren arloan, eta, besteak beste, Goienahedabidean egin du lan. Irakaskuntzari dagokionez,Mondragon Unibertsitateko irakaslea izan da hainbaturtez. Duela 15 urte, baina, erabat aldatu zitzaionbizitza; minbizia atzeman zioten, eta, harrezkero,ondo ezagutzen ditu Osasungintzako profesionalaketa zerbitzuak. Tamalez, profesional guztiak ez diraeuskaraz hitz egiteko gai, baina askok ulertu egitendute. Bide horri tiraka, osasungintzan ere euskarazbizitzeko hautua egin du.

«Presio-modurikonena da gu aktiboegotea»

Joxe AranzabalKazetaria, historialaria, irakaslea eta blogaria

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 20

Page 21: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2018ko urria/ OSATUBERRI 42 / 21

sunak dituzula euskaraz egiteko, bainabaloratzen dut euskara ulertzen duzu-la. Orduan, nik hitz egin diezazuketeuskaraz, eta zuk, nahi baduzu, gazte-laniaz erantzun». Hori beste urrats batda, beste esparru bat, eta, denok era-biltzen badugu, oso esanguratsua izandaiteke. Ni hasi naiz hori erabiltzen, etaizugarri baloratzen dut. Lehen ez ge-nuen antzematen, eta ez genekien ja-rrera aldatuz gero lor genezakeela gu-txienez herritarrek ulermena lantzea.Nola kontzientziatu ditzakeguherritarrak?Fase honetan, horren berri eman behardiegu herritarrei. Herritar askori ez zaiebururatu ere egiten hori egin dezakete-nik: euskaraz egin euskara ulertzenduen osasuneko profesionalari. Esanegin behar diegu: begira, beharbadaorain ez gara asko izango geure medi-kuekin hori egiten dugunak, baina geroeta gehiago gara.Hein handi batean, Euskaraldiak etahorrelako ekimenek hiztunongainean jartzen dute ardura. Zer eginbeharko lukete erakundeek? Bai, bai, nik uste dut erakundeak betipresiona ditzakegula, baina presio-modurik onena da gu aktibo egotea.Hori eginda, guk beste praktika bat za-

baltzen badugu ez dakitenekin edomaila nahikoa ez dutenekin, uste dutOsakidetzako arduradunak ere kontu-ratuko direla eta horrek bultzatuko di-tuela gehiago egitera. Beti presionatubehar dugu Osakidetza, euskara-es-kakizunak ahalik eta osoenak izandaitezen, baina guk gero eta esparrugehiagotan euskaraz hitz egiten badu-gu, Osakidetzak esku hartu beste erre-mediorik ez dauka. Eskatu egin behardugu, exijitu, baina geuk egin behardugu; guk egiten ez badugu, ez dubeste inork egingo. Euskaldunok akti-boak izan behar dugu, ez bakarrik ka-lean, baita anbulatorioetan, ospitale-etan eta horrelako lekuetan ere.Nola ikusten duzu euskararenegoera idatzizko esparruetan(txostenak, errezetak...)?Nik uste dut hor asko jaisten dela era-bilera. Ahozko erabilera nabarmen arida igotzen, baina idatzizkoan gehiagoda egiteko dagoena. Profesionalek,inertziaz, gaztelaniaz idazten dituzteerrezetak, txostenak eta abar, orain ar-te dena gaztelaniaz egin dutelako. Horikusten dut ez goazela hain aurrera.Zein izango litzateke horri bueltaemateko bidea?Nire iritziz, Osakidetzan lan egiten du-

ten profesionalek zeresan handia dau-kate. Konfiantza hartu behar dute, alfa-betatu, eta, poliki-poliki, esparruak ira-bazi. Adibidez, maiatzean, OEEk anto-latutako biltzarrean izan nintzen, etaikusi nuen jende dezente zegoela: pro-fesionalak, euskaldunak... Aurrekoan,lagun mediku batek esan zidan pedia-tra euskaldunen bilera bat antolatu zu-tela eta ehun profesional baino gehiagoelkartuko zirela. Osasungintzako profe-sional euskaldunak gero eta gehiago aridira lantzen beren esparrua, eta ustedut hortik etorriko dela idatzizko lane-tan euskara gero eta gehiago azaltzea.Praktikotasunari dagokionez, eurekahaldundu behar dute, alfabetatu, etaberen burua prestatu.Horrek, ordea, lan gehigarriaeskatzen die profesionalei, etaezinbestean laguntza beharko dute,ezta?Nire ustez, Osakidetzak lagundu eginbehar lieke, profesional horiek elebi-dunak baitira; Arantzazun OEEren bil-tzarrean egon zirenek eta Ordiziara pe-diatra euskaldunen topaketetara joan-go direnek gaztelaniaz dakite, ikaske-tak gaztelaniaz egin dituztelako batezere. Euskaldunak dira, eta euskaraz es-kaini nahi dute zerbitzua. Osakidetzaknahi baldin badu zerbitzua bi hizkun-tzetan eskaini arrazoizko epe batean,hori bermatu egin behar du, guk la-gunduta, noski, hala nola jendearenformaziorako ikastaro bereziak eskai-nita, espezializatutako ikastaroak es-kainita, eta abar.Zertan da Euskal HerrikoUnibertsitatea bide horretan?Medikuntzako ikasketak oraindik ezdituzte osorik euskaraz ematen.Euskal Herriko Unibertsitateak zere-san handia dauka: zelan irakastenduen, zenbat irakasgai ematen ditueneuskaraz, zenbat profesional dauzkanmedikuntzako espezialitateak euska-raz irakasten... Eta hori ezinbestekoada. Unibertsitatea ere sartzen da pa-norama horretan, eta, osasun-arretaeuskaraz jasoko badugu, ezinbestekoada EHUren egitekoa.

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:13 Página 21

Page 22: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

22 / OSATUBERRI 42 / 2018ko urria

LANETIK HARAGO

Nondik dator orientazio-probetanparte hartzeko zaletasuna?Kirola beti izan dut presente gazteta-tik. Atletismoan maila gorenera ereheldu nintzen, baina dena alde baterautzi, eta mendian ibiltzeko hautuaegin nuen; eskalatzekoa ere bai. Hala,atletismoan utzi nuen bizitza lehiako-rra. Raid-proba ezagutu nuenean, be-rriz, tentagarria iruditu zitzaidan trek-king, bizikleta eta eskalada egitea,eta, horretarako, mapa bat eta iparro-rratz bat eramatearena.Zertan datza zehazki orientazio-proba?Proba horietarako diseinatutako ere-muak mapa batean kartografiatzendira, eta emandako denbora-tarteanpuntu gehiagotatik igarotzen den tal-deak irabazten du. Mapa horiek eskuzmarrazten dira, hasieran zati txikie-tan, eta sekulako lana eskatzen du.Gutxienez, zazpi orduko probak iza-ten dira, eta tartekatu egiten dira oi-nezko eta bizikletazko zenbait azpi-proba. Taldeak binakakoak izan ohi

dira, baina, ordu gehiagoko probetan,hiruzpalau pertsonako taldeak osa-tzen dira. Talde-kirola denez, baduxarma. Besteen aldean, oso ezberdinada, osoagoa.Ezaguna al da orientazio-mundua?Gero eta ezagunagoa da, baina EAEn,nahiz eta jende askok orientazio-pro-ba ezagutu, ez da oraindik kiroltzathartzen. Europako iparraldean, or-dea, oso ohikoa da hura kirol-moduanlantzea, eskoletan-eta. Hortaz, probaezagutu eta urtebetera erabaki nuenzerbait egin behar nuela hori ezaguta-razteko, eta lagunentzako orientazio-proba bat prestatu nuen. GOT Gipuz-koako Orientazio Taldean izan zutenhorren berri, eta harremanetan jarriziren nirekin. Gaur egun, taldeko zu-zendaritzan nago, eta esan beharradaukat handitzen doan familia txikibat garela.Erraza al da bertakoentzatorientazio-probak diseinatzea?Buruari asko eragin behar zaio, bainaantolatzailea naizen aldetik, saiatzen

naiz bertakoentzat ere ibilbide berezibat diseinatzen, ezezaguna. Mendiza-leek esan izan didate leku horietatikez direla inoiz pasatu, eta horrek seku-lako ilusioa ematen du. Egongo da orientazioan iaioa ezdenik, halere.Ez da zaila ikasten; jendeak uste due-na baino errazagoa da. Mapa eta ipa-rrorratza ondo erabiltzen jakitea bai-no ez da. Garrantzitsuena da une orojakitea mapako zein tokitan zauden,ez galtzeko; hastea izaten da okerre-na, zeure burua kokatzea kosta egitendelako. Nabigazio teknologikoak era-biltzea debekatuta dago, baina horre-tarako daramazu iparrorratza. Halere,nahitaezkoa da sakelakoa aldean era-matea, baina itzalita eta zigilatutaeraman behar da poltsa berezi bate-an. Probaren amaieran poltsa hori ire-kita badago, jokotik kanpo gelditzenzara.Aholkuren bat?Proban barrena joanda, garrantzitsuada norbere estrategia diseinatzea on-do pentsatutako ibilbidea egiteko. Bi-de ona hartzea inportantea da, labu-rrena, erosoena. Antolatu duzun hurrengo proba?Aurtengo denboraldian atsedenaldiahartzea erabaki dut, lesio bat dela eta.Probarik ere ez nuen antolatu behar,baina Asier de la Iglesia zumarragarra-ren aldeko proba bat antolatzen nabilazkenaldian. Azaroaren 11n izangoda, esklerosi anizkoitzaren ikerketa-ren alde. Urretxu eta Zumarraga uda-lerriak batuko gaitu oraingoak.

«Burua, mapa etaiparrorratza,norabidea ezgaltzeko»

Iñaki Casas RamosErizaina Goierri-Urola Garaiko ESIko etxeko ospitalizazioan

Beti esan izan da burua ez galtzeko ona dela orientazio-zentzu apur bat izatea. Edozein ogibidetara aplika daiteke,gainera, orientazioarena; erizaintzara ere bai. Etxekoospitalizazioko erizaina da Iñaki Casas Ramos (Urretxu, 1982),eta horren erakusle aparta da; izan ere, pazienteen etxeetaraabiatu aurretik, mapak asko erabiltzen ditu. Ohikopazienteen bizitokiak ederki asko ezagutzen dituen arren,ezagunak ez direnean beharrezkoak izaten ditu mapak. Horigutxi ez, eta duela lau bat urtetik egiten dituzten orientazio-probetan hartzen du parte Casasek, behin Lizarranraid-abentura egiteko aukera ikusi zuenetik.

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:14 Página 22

Page 23: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

2018ko urria/ OSATUBERRI 42 / 23

DENBORA-PASAK

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:14 Página 23

Page 24: 42 Osatuberri URRIA.qxp Maquetación 1 2018/10/30 11:13 ... · kuntza-protokolo bat «IKERKUNTZARAKO LAGUNTZA-UNITATEA SORTZEA BERRIKUNTZA IZAN ZEN OSASUNGINTZAREN ALORREAN» «UNITATE

42_Osatuberri URRIA.qxp_Maquetación 1 2018/10/30 11:14 Página 24