44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7...

12
1 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 44. zk. 2013ko garagarrila

Transcript of 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7...

Page 1: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

1

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA

E U S K A R A Z E R B I T Z U A44. zk. 2013ko garagarrila

Page 2: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

2

2 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

UDALEKU IREKIAKBeste urte batez, udaleku irekiak antolatu dira Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika eta Meñaka udalerrietan. Udaleku irekiak 4-12 urte bitarteko umeei dagoz zuzenduta, eta garagarrilaren 1ean hasi eta garagarrilaren 30era arte iraungo dabe.Gure neska-mutilek, denbora-tarte horretan, era guztietako jarduerak egin ahal izango dabez. Udaleku irekien bidez, gure herrietako gaztetxoei aukerea emoten jakieaisialdia herrian, herrikoakaz eta euskeraz ederto batean pasatzeko!!

BERTOKO PRODUKTUEN AZOKEA ARRIETAN Arrietako Udalak nekazaritza bultzatu eta indartzeko asmoz, bertoko produktuen azokea egin gura dau hilero. Azokeak eskaintzen dauan aukerea aprobetxatu eta garai batean baserriko zereginetarako erabiltzen ziran lanabes edo erreminten erakusketea be egin gura dau udalak. Azokan zein erreminta erakusketean parte hartu gura daben herritarrak Arrietako Azoka Alkarteagaz edo udalagaz jarri behar dira harremanetan.

EUSKAL DANTZA IKASTA-ROAK GAMIZ-FIKANUrritik aurrera Euskal dantza ikasta-roak egongo dira berriz. Lekua: Gamizko frontoiko gelaUmeak: barikuetan 17:00-18:00Helduak: zapatuetan 11:00-12:00

LIBURUTEGIA LAU HAIZETARA FRUIZENOrain dala 5-6 urte abian jarritako “Liburutegia lau haizetara” ekimenari segida emongo deutso, aurten be, Fruizko Udalak. Holan ba, udal liburutegia udako arropakaz jantzita eta liburu mordoa besapean hartuta, ugerlekuetara abiatu da irakurleak topatzera.Liburuak eta liburutegia sustatzeko aitatu ekimenaren barruan, garagarrilaren 20an, 19:30etan, liburuek berez daukien magiari Tor Magoaren magia gehituko jako. Izan be, egun horretan magoak bere azken ikuskizuna ekarriko dau Fruizera.Magia saioaren ostean, Fruizko Jai Batzordeak antolatuta, triki-poteoa eta afaria egingo da.

TXANGOA VALDORBARA Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker, hain ezagun jakun Valdorbara. Txangoa garagarri-laren 20an egingo da. Goizeko 08:30etan herriko plazan autobusa hartu, eta Nafarroarantz abiatu dira arrietarrak Valdorbako eta inguruetako parajeakaz, arteagaz… disfrutatzeko gogoz.

MEÑAKAKO UDAL LIBURUTEGIAREN UDAKO ORDUTEGIA- Uztailaren 1etik abuztuaren 2ra: 10:00etatik

13:00etara- Abuzturen 3tik irailaren 2ra ITXITA - Irailaren 3tik aurrera arratsaldez

UDAKO JOLASAK GAMIZ-FIKANUdako kirol eta jolasak martxan dagoz jada Gamiz-Fikan. Garagarrilaren 1etik 30era ederto pasateko aukerea daukie 4-12 urte bitarteko umeek. Astelehene-tik barikura 10etatik 13etara, eta 9etatik 14etara.

MEÑAKAKO HAURREN ARTELANEN ERAKUSKETEAEkainaren 25ean, Meñakan urtean zehar pintura ikastaroan ibili diran umeek egindako artelanen erakusketea egin zan udal txokoan. Bertan Mertxe irakaslea, haurrak, gurasoak eta Meñakako herritarrak egon ziran artelan koloretsuak ikusten.

FRUIZKO KULTUR AGENDEAHerrira begira antolatu diran ekintza guztiak batu eta Kultur Agendea atontzen eta banatzen dau Fruizko Udalak hilero-hilero etxerik etxe. Kultur Agendan “Fruna” nagusien alkarteak, Kirikiñitu mendi taldeak, “Erduze” kultur taldeak, Jai Batzordeak eta udalak berak antolaturiko ekintzak biltzen dira eta, esku-orritxo batean, labur-labur azalduta, herriko talde horreen guztien ekimenen barri emoten jakie fruiztar guztiei. Eta, egia esatera, berbaldiak, tailerrak, mendi urteerak, film/dokumental emonaldiak, bertso afariak… harrigarria da zelango kultur mugimendua dagoan bostehun biztanle besterik ez dituen herritxo honetan !!!

EUSKARAZ OLGETAN GAMIZ-FIKANEuskaraz olgetan zerbitzua bagilaren 29an amaitu zan. Zapa-tuetan goizeko 10:00etatik 12:00etara Udaletxeko liburutegi zaharrean, Gamiz-Fikako euskara tek-nikaria 3-12 urte bitarteko umeakaz jolasean ibili da. Izan be, helburu nagusia umeek aisialdian euskaraz aritzeko ohiturea hartzea da. Primeran ibili dira esku-lanak… egiten.

BARRI LABURRAK

Page 3: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

3

3ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Umeak Meñakako igazko udalekuetan

MEÑAKASAN JUAN SUABagilaren 23an, Meñakan udaletxe aurreko landan ospatu genduan udearen etorrerea. Bertan, herriko dantzarien ikuskizuna izan zan, eta jatekoak eta edatekoak bertaratu ziran guztientzat. Ostean, San Juan sua eta txokolatadea.

UDALEKUAK 2013Meñakako Udalekuak uztailaren 1etik 30era izango dira eta guztira 29 umek hartuko dabe parte. Modu honetara banatuta: 4-6 urte bitartekoak: 13 ume7-12 urte bitartekoak: 16 ume.

MEÑAKABARRENEKO JAIAKMeñakabarrenako jaiak maiatzean ospatu genduzan. Azpimarratzekoa bertako giro alai eta ederra eta herritarren parte-hartzea. Honakoa izan zan jai-egitaraua:

MAIATZAK 25, ZAPATUA:17:00etan: Txupinazoa.17:30etan: Umeentzako puzgarriak.19:00etan: Taloa eta txorizoa.21:00etan: Trikitixa Xabi Aburruzaga eta Joseba Urrutiaren eskutik.

MAIATZAK 26, DOMEKEA:12:00etan: Mezea.12:30etan: Unai Butron eta Mikel Barandiaran trikitilariak.12:45etan: Herriko dantzarien ikuskizuna.13:30etan: Herri kirolak: Jon Recondo eta Felix Etxeberriaren arteko norgehiagoka egurregaz.Bestetik, Mieltxo Saralegi, harri laukiduna eta zilindroagaz.18:00etan: DJ Xaiborregaz dantzaldia.19:00etan: Txokolatadea.

Page 4: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

4

4 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

FRUIZberreskuratzen eta zabaltzen

laguntzeko TAILER PRAKTIKOAeskaini eben Fruizko Nagusien Alkartekoek (FRUNA) bagilaren 8an Fruizen. Honako hiru jolas edo olgeta azaldu eta aurkeztu ziran:1.- Txantelan jolasa. Jolasaren aurkezlea eta material egilea: Frunako lehendakaria dan Pedro

Legarretaetxebarria.2.- Txirintolaren jolasa. Aurkezleak eta material egileak: Pedro Legarretaetxebarria eta Jose Luis Guarrotxena.3.- Taben jolasa. Aurkezleak: Felisa Monasterio eta Mila Legarretaetxebarria

Material prestatzailea: Elias LegarretaetxebarriaTxomin Andikoetxea fruiztarra tailerra bideoz grabatzeaz arduratu zan.Tailerrera 25 heldu eta 20 ume hurreratu ziran eta, horrenbeste ikusleren aurrean, hasieran, apur bat urduri agertu arren, azalpen onak, osoak eta argiak emon ebezen Frunakoek. Umeak halan eskatuta, gure nagusiek hainbat aldiz errepikatu behar izan ebezan azalpenak; izan be, gaztetxoak harrituta egozan ikusirik zenbat arau bete behar ziran eta zelango trebezia behar zan jolasteko. Azalpenen ostean praktikara jo zan, horixe da-eta ikasteko modurik eraginkorrena. Eta, holantxe, behin eta barriro saiatuz, hasieran hain gatxak emoten eben jolasakaz benetan disfrutatzea lortu eben ume zein nagusi guztiek. Eta han jarraitu eben, olgetan, guztiak guztiakaz, gustura, erlojuaren presino barik, etxerako, inorako presa barik…Eta opari eder haren ostean, meriendatxoa emon eutsien Frunakoek bertaratu guztiei, eta pozik, irribarre zabal bategaz, hurrengora arte esanda, danak agurtu.

Nekasareakoak Fruizen

Lehenagoko

OLgETAK

Bagilaren 6an Nekasareakoek berbaldi eskaini eben Fruizen. Bertan azaldutakoaren arabera, Nekasarea baserritar eta kontsumitzaileen arteko sarea da, eta katearen bi muturren arteko (baserritarra eta eroslea) alkarlana du oinarri. Alde batetik, Nekasareak baserritarrari astero aldez aurretik kontsumitzaileakaz adostutako “otzara” emoteko konpromezua hartzen dau; eta beste aldetik, kontsumitzailea konprometitu egiten da denpora batean zehar “otzara” jaso eta ordaintzera. Otzarek ortuariak, esnea, ogia, arrautza, oilaskoa, okela… izaten dabe, adostutako kopuruetan. Produktu horrek guztiak lokalak dira, transgeniko bakoak eta irizpide jasangarrietan ekoiztutakoak.

Honeek dira, laburbilduta, Nekasarearen printzipioak:- Elikadura subiranotasuna- Bertoko produktuak- Sasoian sasoikoa- Egiazko parte hartzea- Agroekologia- Justizia sozialaNekasareakoek Fruizen eta inguruko herrietan be otzarak banatzen hasiko dira garagarriletik aurrera. Eskaeretarako zein informazino gehiagorako Ikerregaz jarri behar da hartu-emonetan (605 71 73 34).

Page 5: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

5

5ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

ARRIETAArrietan, beste udalerri askotan lez, hainbat eta hainbat ekintza, ospakizun eta jarduera burutzen dira urtean zehar. Urte barruan egindako horreek guztiorrek jasotzea eta zabaltzea ideia polita izan leitekeela eretxita, Arrietako Udalak “Arrieta erretratatzen” lehiaketea jarri dau martxan. Argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da. Ondoren, San Martin jaien barruan, jasotako argazki guztien erakusketea egingo da eta argazkirik onenak aukeratu eta sariak banatuko dira. Hemen dozue, laburbilduta, informazinoa.

ARRIETA ERRETRATATZENArgazki lehiaketea

NORI ZUZENDUA: Argazkigintza gustuko izan eta Arrieta “erretratatu” gura dauan edonori.

HELBURUA: Argazki digitalen bidez, “Arrieta erretratatzea” eta Arrieta eta arrietarrak zelangoak diran

adierazotea.

gAIA: ARRIETA ERRETRATATZEN

Honakoak dira “erretratatu” beharreko alorrak:

• Jaiak eta ospakizunak Arrietan (San Luis, San Kristobal. Andra Mari Jaiak, San Martin jaiak,

San Juan bezpera, Arrietatik Donienerako prozesiñoa…)

• Kultur jarduerak Arrietan 2013an (gazte musikarien kontzertua, lora eta landara lehiaketea,

asteburu kulturala…)

• Ohiturak, usadioak…• Auzoak, baserriak, ermitak…

ARgAZKI DIgITALEK BETE BEHARREKOAK:

• Argazkiak honako formatu honetan aurkeztuko dira: .jpg

• Artxiboaren pisua gehienez 5 Megabytekoa (5Mb) izango da.

• Aurkeztutako argazkiak originalak izango dira. Ezin izango da argitaratutako edota beste lehiaketaren

batean aurkeztutako zein saritutako argazkirik aurkeztu.

• Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere 7 argazki aurkeztu ahal izango ditu.

NORA ETA ZELAN BIDALI ARgAZKIAK:

Argazkiak posta elektronikoz bidaliko dira helbide honetara: [email protected]

Gaiaren eremuan “ARRIETA ERRETRATATZEN_Argazki Lehiaketa” jarriko da, eta ondoren datu hauek

eman beharko dira:• Erabili den kamera eredua

• Irudiaren izenburua• Egilearen datuak

AZKEN EgUNA ARgAZKIAK AURKEZTEKO: 2013ko urriaren 31

Page 6: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

6

6 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

Jose Angel, Arrietako zerrategia izan dozu bizibide, eta, ondo baderitxazu, hortik hasiko gara galderak egiten. Noiztik dago martxan Arrietako zerrategia? Zerrategia gure aititak eta aitak jarri eben martxan, 1926an. Ni 18 urtegaz hasi nintzan bertan beharren eta hantxe ibili izan naz, 47 urtean, igazko urterarte. Baina ni jubilatu arren, tailerrak aurrera segiduten dau, orain beste batzuk daroe.

Sasoi haretan zuena izango zan Arrietako lantegi edo enpresa bakarra, ezta? Ez, lehenago hemen errotak be asko egoten ziran, eta herreriak be bi egoazan, bata hemen eta bestea Olabarrin. Eta beste zerra bat be bai, Olabarrin. Olabarriko zerrea 1966an zarratu zan.Orduko sasoian arotzak asko gengozan, baina ia danek eskuz egiten eben behar; arotz beharrak, albañel beharrak… egiten ebezan baina tailerrik eta makineriarik ez euken.

Zuen tailerrean ze lan egin izan dozue?Arotzerian danatarik egiten genduan guk hasiera batean: muebleak, solorako erremintak, hilkajak…Azken 25-30 urteotan, ostera, teilatuak eta etxeetako estrukturak egitera dedikatu izan gara.

Nondik ekarten dozue egurra? Eta zein da teilatu bat egiteko prozesua?Gure aitaren sasoian bertoko egurra erabiltzen genduan: pinua, haretxa, gaztainea. Gaur egun egurra kanpotik ekartzen dogu, eta batez be, izei (abeto)-egurra ekartzen dogu. Eta prozesua, ba, egurra makinetan jarri, neurrira ebagi, teilatuetara joan eta montatu.

Eta behar aldetik, zelan? Eskaera asko jaso izan dozue? Nondik?Batez be inguruetako herrietatik, eta Arabatik, Gipuzkoatik, eta Santanderretik be bai. Guk ondo egin izan dogu behar beti. Gaur egun, ezin gara kexatu, eskariak lehengorik bajatu egin dira baina beharra badago. Lehen sei behargin ibiltzen ginan ia beti; azken urteotan, lau.

Enpresa-gizona ezeze alkate be izandakoa zara zu, ezta?Bai, Arrietako alkate izan nintzan 20 urtean. Agintean 1979-1999 bitartean egon nintzan, Frankoren erregimenaren osteko urteak tokatu jatazan niri. Ze premia egoan orduan herrian?Behar asko egoan egiteko eta hobetzeko: auzotarako bideak asfaltatu behar izan ziran, uren instalazinoa hobetu, herria elektrifikatu… Horretarako guztirako presupuesto txiki-txikia geunkan hasieran, baina gero udaletxeko diruagaz eta diputazinoko laguntzakaz eta planakaz joan ziran gauzak apurka-apurka egiten.

ALKARRIZKETEA

Jose Angel Otazua ArriagaZenbaki honetako alkarrizketatua Arrietan jaio zan orain dala 66 urte, eta bizi be bertan bizi izan da, Libo auzoan, urte horreetan guztietan.

Arotza da ogibidez Jose Angel, eta Arrietako erdigunean dagoan zerrategia izan dau bizibi-de, igaz arte; igaz erretiroa hartu eban eta.

Jose Angelek ondo baino hobeto ezagutzen dau Arrieta, bertan jaio eta bizitzeaz gainera, bertako alkate be izandakoa dalako, 20 urtean!!

Alkatetzan 20 urtean egindako lanarenaitorpen ofiziala jasotzen

Page 7: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

7

7ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Zenbat biztanle zituan orduan Arrietak?Gaur egunean daukon kopuruaren antzera, 500 bueltan edo.1958-60 urteen inguruan, ostera, Arrietak 1.112 biztanle eukazan, gero bajatzen-bajatzen joan zan, familiak ez ziran hain handiak izaten, jentea kanpora be ezkontzen zan… Atara kontu! Ni Arrietan, Liboko eskolan, nenbilenean 34-35 mutil ginan eta neskak (neskak eta mutilak aparte gengozan) 40 bueltan; eta Jainkon eta Olabarrin be eskola egoan, eta hareetan be ibiliko ziran beste horrenbeste ume.

Zelan ikusten dozu Arrieta gaur egun? Ondo. Zerbitzu guztiak daukoguz, eta niretzat ez dau herri hoberik. Hori bai, nire eretxiz, erraztasunak emon beharko litzatekez gazteak-eta Arrietan bertan gelditu daitezan bizitzen, baina zera gertatzen da: Jainkokoa danak Jainkon bizi gurako leukela, Agarrekoak Agarren, hau da, norberaren lekuan; nire eretxiz, norma urbanistikoek hori kontuan hartu beharko leukie. Gazteak berton lotzen ez badira, akabo herria.

Garai gogorrak zein oparoak bizikoa zara. Barriro be urte gatxak ei jatorkuz. Zer egin horren aurrean?Gauzak ez datoz ondo. Lehenago, arrietar askok kanpora joan behar izan eben bizimodua ateratzen; barriro holangorik pasatu ez daiten zer egin? Gazteak ondo prestatu, dagozan enpresak jagon, beharra sortu, nekazaritza bultzatu …

Finlandiara egindako lan-bidaian

Page 8: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

8

8 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

AEK Tel. 94 415 95 12 www.aek.orgNon Noiz Maila Iraupena

(egunak) Orduak Prezioa

ARANTZA (Nafarroa)

Uztailak 1-14Uztailak 15-28Uztailak 29-Abuztuak 11Abuztuak 12-25

A2-B1-B2-C1 14 90 486 €

FORUA (Bizkaia) Abuztuak 26-Irailak 8Irailak 2-15 A2-B1-B2-C1 14 90 486 €

FORUA (Bizkaia) Abuztuak 26-Irailak 1Irailak 2-8 B1-B2 7 45 241 €

FORUA (Bizkaia) Abuztuak 19-Irailak 1 C1 14 90 486 €ADUNA (Gipuzkoa)FORUA (Bizkaia)ZUGARRAMURDI (Nafarroa)

Familia BarnetegiakUztailak 1-12

B1-B2-C1

12 80

Helduak: 462 €Haurrak: 274 €ADUNA (Gipuzkoa)

ZUGARRAMURDI (Nafarroa)

Familia BarnetegiakUztailak 29-Abuztuak 9 (Aduna)Abuztuak 5-6(Zugarramurdi/Zerain)

FORUA (Bizkaia) Abuztuak 5-18Jarduera

Barnetegia(Sakontze) 14 90 544 €

UREPELE (Nafarroa Beherea) Uztailak 8-19Abuztuak 5-16 A1-A2-B1-B2 12 70 610 €

MENDIKOTA (Zuberoa) Uztailak 29-Abuztuak 4 Xibereraikastaroa 7 35 335 €

EUSKAL HERRIAN ZEHAR

Ekainak 30-Uztailak 15(oinez)

Abuztuak 4-19(bizikletaz)

Barnetegi ibiltaria 16 15 473 €

BILBO ZAHARRA Tel. 94 415 82 92 www.bilbozaharra.comNon Noiz Maila Iraupena

(egunak) Orduak Prezioa

GOROZIKA Muxika (Bizkaia)

UZTAILA (Bilbon) 1-13/ 15-27ABUZTUA (Gorozikan) 5-17 / 19-31IRAILA (Bilbon) 2-14 / 16-28

5. urratsetikaurrera 13 90

393 €432 €393 €

GABRIEL ARESTI Tel. 94 423 75 91 www.gabrielaresti.comNon Noiz Maila Iraupena

(egunak) Orduak Prezioa

BILBO

Ekainak 3-15Ekainak 17-29

Uztailak 1-13

Uztailak 15-27

Abuztuak 1-14

Abuztuak 19-31

Irailak 2-14Irailak 16-28

4. urratsetikaurrera Bi aste 100 393 € / 559 €

BAKAIKU (Nafarroa)

Ekainak 3-15Ekainak 10-22Ekainak 17-29

Uztailak 1-13Uztailak 15-27

Abuztuak 1-14Abuztuak 5-17Abuztuak 19-31

Irailak 2-14Irailak 16-28

4. urratsetikaurrera Bi aste 100 432 € / 464 €

UDAKO BARNETEgIAK 2013

Page 9: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

9

9ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

Non Noiz Maila Iraupena(egunak) Orduak Prezioa

HIRI-MENDI (Bakaiku / Bilbo)

Ekainak 10-22

Uztailak 1-13Uztailak 15-27

Irailak 2-14Irailak 16-28

4. urratsetikaurrera Bi aste

Aste bat mendian(Bakaiku)

Aste bat hirian(Bilbo)

499 €

IKA Tel. 945 15 43 41 www.ikanet.netNon Noiz Maila Iraupena

(egunak) Orduak Prezioa

LESAKA(Nafarroa)

Uztailak 22-Abuztuak 4

Abuztuak 5-18Abuztuak 19-Irailak 1

Irailak 2-15Irailak 16-29

4. urratsetikaurrera 14 egun 100 525 €

MAIZPIDE Barnetegia Tel. 943 88 92 31 www.maizpide.comNon Noiz Maila Iraupena

(egunak) Orduak Prezioa

LAZKAO(Gipuzkoa)

Uztailak 1-12Uztailak 15-26

Guztiak 12 egun 90

ESK.: 240 €M.E.: 326 €M.O.: 414 €

Abuztuak 5-16Abuztuak 19-30

ESK.: 240 €M.E.: 326 €M.O.: 414 €

Irailak 2-13Irailak 16-27

ESK.: 240 €M.E.: 326 €M.O.: 414 €

ULIBARRI Tel. 94 416 24 72 www.ulibarri.orgNon Noiz Maila Iraupena

(egunak) Orduak Prezioa

ARANTZAZU(Gipuzkoa)

Uztailak 1-13Uztailak 15-27

Abuztuak 5-17Abuztuak 19-31

2.maila /Hobekuntza

3.maila / EGA 13 egun 100 565 €

UZTARRI Tel. 94 424 99 30 www.uztarri.netNon Noiz Maila Iraupena

(egunak) Orduak Prezioa

ZORNOTZA(Bizkaia)

Uztailak 15-27(16-20 urtekoentzat) Guztiak 13 egun 100 590 €

ZORNOTZAko Barnetegia Tel. 94 630 83 04 www.zornotzakobarnetegia.comNon Noiz Maila Iraupena

(egunak) Orduak Prezioa

ZORNOTZA(Bizkaia)

Uztailak 1-13Guztiak

13 egun 91 M.E.: 384,41 €M.O.: 495,95 €

Uztailak 17-30 14 egun 98 M.E.: 413,98 €M.O.: 534,10 €

Abuztuak 1-14Guztiak

14 egun 98 M.E.: 413,98 €M.O.: 534,10 €

Abuztuak 19-31 13 egun 91 M.E.: 384,41 €M.O.: 495,95 €

Irailak 2-14Guztiak 13 egun 91 M.E.: 384,41 €

M.O.: 495,95 €Irailak 16-28

M.E.: Mantenu erdia M.O.: Mantenu osoa ESK: Eskolak bakarrik

Page 10: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

10

10 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

Atxispeko San Pedrora txangoa

Hirugarren txangoa noiz: Garagarrilaren 21ean

Ordua: 9:00etan Udaletxean

OHARRA:

- Autoa behar da.

- 5 km-ko ibilbidea.

Berbatxangoak gamiz-Fikan

Berbatxangoak arrakasta itzela izaten ari dira Gamiz-Fikan. Berbatxangoen helburu nagusia aisialdian euskaraz hitz egiteko ohiturea hartzea, eta elkarrekin ondo pasatzea da. Horregaitik, egin diren irteera guztietan udaleko euskara teknikaria egon da euskaldunak euskaraz hitz egitera animateko, eta euskaraz ez dakitenei laguntzeko. 5 irteera egingo dira 2013. urtean, guztiak trikitixagaz giroturik. Lehen txangoan UGARTE DORRETXEA bisitatu genduan, bigarren txangoan GAZTELUMENDIRA joan ginan eta hurrengo txangoan ATXISPEKO SAN PEDRORA JOANGO GARA. Azken honen data atzeratu behar izan dogu eguraldi eskasa egon dalako.

gAMIZFIKA

Aurretiaz izena eman Udalean.

Animatu, eta etorri!!

Page 11: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

11

1- Entzuna dozu inoiz “apiril euritsu urte ogitsu” esakunea?2-Zer esan gura dau, zure ustez?3- Ados zagoz? Zergaitik?4- Adituek dinoe aurton udik ez dala egongo, eta eguraldia euritsua izan-

go dala. Beraz, zer egin leike udan eguraldia eskasa baldin bada?5- Ta zuk zer egingo dozu?

11ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

MALEN ITURREGI, GAMIZ-FIKA1.- Ez.2.- Apirilean hazten dala garie, eta orduen eiten dala ogie.3.- Bai. Apirilean euri asko egiten dabelako.4.- Etxean jolastu, erosketak egitera joan, lagunak gonbidatu etxera…5.- Eguraldi ona badau hondartzara, pizinara… Txarra badau, etxean nebagaz jolasten, eta lagunak

gonbidatuko dodaz etxera.

ETXAHUN AGIRRE IBINARRIAGA, ARRIETA (7 URTE)1.- Ez dot inoiz entzun.2.- Apirilean euria egiten dauenez ogi gehiago egiten dala.3.- Bai, ados nago. Ur gehiago badago, arto gehiago urtetan da eta holan ogi gehiago egin leike.4.- Euritakoa hartu, botak ipini eta kalera bardin joan.5.- Ordenagailuan jolastu, telebista ikusi, udalekuetara joan eta Arrietako plazan jolastu.

AIMAR ARRIAGA MARKAIDA, MEÑAKA (7 URTE)1.- Bai, amari entzun deutsat. 2.- Apirilean euria egiten daualako janaria egoten dala esan gura dau. 3.- Bai, nire amak esan deustalako oraintxe. 4.- Etxeko jostailu politakaz jolastu. 5.- Bardina.

MAGALI ITURRIZAR, FRUIZ (9 URTE)1.- Ez, ez dot entzun. 2.- Apirilean euri asko egiten badau, urteko uzta ona izango dala.3.- Bai, esaerak esaten badau zeozegaitik izango da.4.- Irakurri, telebista ikusi, liburutegira joan eta olgetan, frontoira edo probalekura.5.- Esan dodan guztia.

UMEEN TXOKOA

DENPORA-PASAK

GALDETU ETXEAN, AUZOAN, ESKOLAN... ETA BAIETZ ATOAN

ASMATU !!

ALKARTU EGIZUZ BALIO BEREKO ARRAINAK

(ITURRIA: MANTANGORRI DENBORA-PASAK)

ARRAIN BIKOTEAK

LOTU EGIZUZ ESANAHI BEREKO

GOZOKIAK

SINONIMOAKAZ OLGETAN

ATOAN

ZERI ESATEN JAKO…

Page 12: 44 . 2013 agarrila Press... · 2020. 8. 7. · triki-poteoa eta afaria egingo da. 59"/(0"7 "-%03#"3" Arrietako Udalak urteerea antola-tu dau, Benito Lertxundiren kanta bateri esker,

12

12 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

EUSKARA ZERBITZUAZURE ESKU

ARRIETA • FRUIZGAMIZ-FIKA • MEÑAKA

TXITAK MUTUTU- Trumoiak txitak mututu egiten ditu. Bape atara ez! Eta

azpian ipini behar izaten zan untza batzuk edo erra-dura zahar bat trumoiaren kontrarako, oiloa ezartzen dozunean. Baina urtetako denpora gutxi daukienean, mututa lotzen dira, hil egiten dira bertan.

- Arrautzak ezartzeko aukeratu egiten dira eta nones izan behar dabe; pares, ez!

- Habiak egon behar dau, ez hormeari ez beheari ikutu-ten.

- Eta txitak “erraldi” batekoak dira batera jaioak. Eta “umaldi” batekoak, edo konejuak edo astoak.

Arrietakoeuskaldunen jakiturialiburukopasartea(140. or)

ZENBAKI HONETAN PARTE HARTU DABE:

Marivi AurtenetxeOlatz Axpe

Maite MartinezZuriñe GotiLeire Olea

NON DAGO ATARATA ARGAZKI HAU? ARRIE-TAN, FRUIZEN, GAMIZ-FIKAN ALA MEÑAKAN?

BAIETZ IGARRI !!

(Aurreko zenbakiko erretratua Fruizen atarakoa izan zan)

Uda zein negu, euskeraz eguneroESAERA ZAHARRAK • Sagarra lore lore-denpora danean, gazteak hankak arin

soinua danean.• Ardo gozoak lau begi eta oinik ez.• Bedarra jorratu eta artoa sasira.

(Esaera zaharrak, Gotzon Garate)TXISTEAKZER DAUKOT? Gaixoa medikuaren kontsultara sartu da:• Mediku andrea! Azken bolada honetan oso urduri nabil!

Ez dot bururik altxatzen, bakarrik egiten dot barre, ez dot jenteagaz berbarik egiten, arreta atoan galtzen dot… Batzuetan zoratu egin nazela emoten dau… Zer daukot, zer, mediku andrea?

Eta medikuak:• Iphone bat!

(“Argia” aldizkaritik hartua eta moldatua)