9. gaia. ariketak eta erantzunak.

8
9.Unitatea: ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959) 1. Azaldu laburki kontzeptu hauek: Nazionalkatolizismoa, Totalitarismoa, Masoneria, Dibisio Urdina, Gerra Hotza, Lanaren Forua, Erantzukizun Politikoen Legea, Gorteak Eratzeko Legea, Espainiarren Forua, Erreferendumaren Legea, Ondorengotza Legea, Autarkia, Korporatibismoa, INI, Estraperloa, Opus Dei, Makia, HOAC, Lausanako Manifestua. 2. Kokatu pertsona hauek beren garaian eta azaldu zer ibilbide politiko izan zuten: R. Serrano Suñer, Carrero Blanco, Joan Borboikoa. 1

Transcript of 9. gaia. ariketak eta erantzunak.

Page 1: 9. gaia. ariketak eta erantzunak.

9.Unitatea: ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959)

1. Azaldu laburki kontzeptu hauek: Nazionalkatolizismoa, Totalitarismoa, Masoneria, Dibisio Urdina, Gerra Hotza, Lanaren Forua, Erantzukizun Politikoen Legea, Gorteak Eratzeko Legea, Espainiarren Forua, Erreferendumaren Legea, Ondorengotza Legea, Autarkia, Korporatibismoa, INI, Estraperloa, Opus Dei, Makia, HOAC, Lausanako Manifestua.

2. Kokatu pertsona hauek beren garaian eta azaldu zer ibilbide politiko izan zuten: R. Serrano Suñer, Carrero Blanco, Joan Borboikoa.

1

Page 2: 9. gaia. ariketak eta erantzunak.

9.Unitatea: ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959)

1. Azaldu laburki kontzeptu hauek: Nazionalkatolizismoa, Totalitarismoa, Masoneria, Dibisio Urdina, Gerra Hotza, Lanaren Forua, Erantzukizun Politikoen Legea, Gorteak Eratzeko Legea, Espainiarren Forua, Erreferendumaren Legea, Ondorengotza Legea, Autarkia, Korporatibismoa, INI, Estraperloa, Opus Dei, Makia, HOAC, Lausanako Manifestua.

Nazionalkatolizismoa : Frankismoaren dotrina ideologikoaren atal funtsezkoenetakoa da, zeinaren arabera

katolizismoa espainiar estatuaren erlijio ofizial gisa jarri eta bizitza politiko-sozialaren alderdi guztiak kontrolatu zituen, espainiar nazionalismo nabarmen batez osaturik. Horren eragina nabarmena izan zen hezkuntza esaterako, erlijio katolikoa funtsezko irakasgaia bilakatu baitzen, eta hedabideetan, non zentsurak moral katolikoaren aurkako edukiak ezabatu zituen.

Totalitarismoa: Erregimen politikoa. Alderdi bakar batek eta bere buruzagiak biltzen ditu aginte guztiak, gizabanakoen

eskubideak ukatu egiten dira eta estatuak bizitza pribatu eta sozialeko arlo guztiak kontrolatzen ditu. Norbanakoa erabat kolektiboaren pean egon behar du.

Hitlerren eta Stalinen erregimenak dira horren eredu latzenak.

Masoneria: Mundu guztira zabalduta dagoen elkarte sekretua. Ez da alderdi bat, ezta erlijio sekta

bat ere, gaur egunez da elkarte sekretu bat ere. Antzinako jatorri misteriotsua du; badirudi Erdi Aroko langileen bilkuretan hasi zela.

Hasiera, beraz, Ertaroko gremioetan bilatu behar dugu. Masoi hitza “maçon”-etik dator, frantsesez “igeltsero”.

XVII. mendean goi mailako kideak sartu ziren (espekulazioa). Ertaroko sinbolo eta erritoak mantendu zituen:

o Mantala = Lanao Konpasa = Nor bere buruari jarritako mugako Eskuaira = Zuzentasunao Biblia = Fedea

Gaur egun duen zabalkundea liberalismoaren garapenarekin lotuta dago. Helburuak: Zintzoen defentsa + Ahulenenganako maitasuna. Askatasuna eta tolerantzia

defendatzen ditu eta helburua egia eta gizakiaren perfekzionamendua bilatzea da. Adar oso ezberdinak daude bere baitan, Jaungoikoarenganako fedea derrigorrezkoa

kontsideratzen dutenetik, beharrezkotasun hori ez dutenen arte. Pertsonaia ospetsuak ditu kide (errege, errepublikako lehendakari…) 1727an azaldu zen Espainian lehen aldiz, Madrilen, Erresuma Batuko “Gran Logia”ren

menpean. Beranduago Arandako kondeak Gran Oriente bihurtu zuen, frantses sekta mazoikoen menpean.

XIX. mendean 4 elkarte mazoiko funtzionatu zuten: o Gran Oriente de Españao Supremo Consejo de España

2

Page 3: 9. gaia. ariketak eta erantzunak.

o Conde Tillyo Gran Oriente Español

Absolutismo garaian desagertu ziren eta garrantzia hartu zuten 1854 eta 1868ko iraultzetan.

Ondoren elkarte sekretu izate hori utzi zuten eta publikoki agertu zuten bere burua. Frankismo garaian erlijio eta Espainia tradizionalaren arerio okerrenetakoa

kontsideratu zituzten eta errepresio gogorra jasan zuten. 1979az geroztik berriro jendaurrean ospatu dituzte bere bilerak.

Dibisio Urdina: (1941) II. Mundu-Gerran boluntario espainiarrak alemaniarrei laguntzera joan ziren Ekialdeko

Frontera. 50.000 zibil ziren (falangista + militar) 1945ean itzuli ondoren, Ermandade bat osatu zuten, Francoren erregimenaren aldekoa.

Gerra Hotza: AEBk eta bere aliatuek (mundu kapitalista) eta SESB-k eta bereak (mundu komunista)

izan zuten aurkakotasuna, bai politikan, bai diplomazian. II. Mundu-Gerraren ondoren hasi zen, bertan batera borrokatu zuten arren. AEBk ez zuten SESB-k Europan eraginik izan zezan nahi eta, horri ekiditeko, laguntza

ekonomiko ugari eman zioten Mendebaldeko Europari (Marshall Plana). Gauza bera egin nahi zuen SESB-k COMECON sortuz: Batak besteari Laguntza

Ekonomikoa emateko Kontseilua. SESBk eta Europa ekialdeko bere aliatuek Marshall planari emandako erantzuna izan zen. Herri hauek amerikarren asmoetatik kanpo gertu zirenean, SESBk bere erakunde ekonomikoa sortu zuen 1949an. Erakunde honek sozialisten bide ekonomikoak jorratzen zituen eta horrekin batera euren ekonomiak koordinatzen zituen.

Kontua arlo guztietan tentsioa sortzea zen: arlo ideologiko, politiko, diplomatiko, ekonomiko, zientifiko, kultural eta militarrean. Baliabide guztiak erabiltzen ziren horretarako, baina superpotentzia handi bien artean aurrez aurreko enfrentamendurik gerta ez zedin ahaleginak egiten ziren: Berlineko blokeoa, Koreako gerra, Kubako misilen krisia, e.a. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, bizikidetza baketsua gertatu zen, blokeoen arteko politikak bere horretan irauten zuen arren.

OTAN sortu zen AEBen inguruan (1949) eta Varsoviako Ituna sinatu zuten SESBen lagunek (1955).

Tentsio gune ugari sortu ziren eta Sobietar blokea eta SESB desegin zirenean bukatu zen 1991n

Espainiarekiko eragina: Francori oso ondo etorri zitzaion tentsio hau, AEBk bere alde onak ikustera eraman baitzuen, hau da, komunisten aurka zegoela bete-betean eta aldaketa xume batzuen truke (Demokrazia Organikoa) Marshall Planean aurreikusten zien diru-laguntzak jaso baitzituen. Gainera, nazioarteko erakundetan sartzeko aukera ere izan zuen: NBE, MFI…

Lanaren Forua (1938) lan-harremanak arautu zituen eta nazionalsindikalismoaren printzipioak ezarri zituen

Oinarrizko Legea.

Erantzukizun Politikoen Legea (1939) Errepublikari nola edo hala lagundu zioten pertsonen erabateko garbiketa egitea zen

asmoa. Hori dela eta, legeak atzeraeraginezko izaera izan zuen 1934. Urtetik aurrera.

3

Page 4: 9. gaia. ariketak eta erantzunak.

Gorteak Eratzeko Legea (1942) Gorteak sortu zituen organo legegile gisa: eztabaidatzeko ziren soilik, eta Francoren

mende zeuden.

Espainiarren Forua (1945) Espainiarren eskubideen adierazpena. Mugimenduaaren printzipioen mende zeuden eta

ez zegoen bermerik eskubideak erabiltzeko.

Erreferendumaren Legea (1945) Estatuburuak herritarrei kontsultatu ziezaiekeen egoki iruditzen zitzaion kontuen

gainean.

Ondorengotza Legea (1947) Espainia erresuma zela xedatzen zuen, eta frankismoaren oinordekoa monarkia izango

zela adierazten zuen. Franco berresten zuen estatuburu gisa.

Autarkia: Ekonomian, autarkia edo ekonomia itxia, herrialde batek bere ekonomia beste

herrialdeekin merkataritza eta finantza harremanik gabe antolatzen duenean.

Korporatibismoa: Korporatibismoa gizarte egitura edo erakunde bateko partaideek euren interes komunei

jarraiki talde bateratu moduan duten jokabideari eta jokabide hori aldezten duen dotrina sozialari deritzo. Korporatibismora bultzatu dezaketen interes ekonomikoak nahiz ideologikoak izan daitezke. Horrela, erakunde korporatibistak dira sindikatuak, kooperatibak eta alderdi politikoak, besteak beste.

INI: Industria Institutu Nazionala (INI) estatuak 1941ean, autarkia garaian, industria

suspertzeko eta sustatzeko sortutako erakundea izan zen eta 1995ean desagertu zen bere funtzioak SEPI erakundeak bere gain hartu zituen.

Bere iraupen bitartean enpresa handi asko sortu ziren INIri esker, adibidez SEAT, ENDESA, ENSIDESA… eta beste batzuk burdinazko, altzairuzko, aluminiozko edo petrokimika sektoretan.

Estraperloa: Espainiako Gerra Zibilaren ondoren espainiar estatuak esku hartutako produktuen legez

kanpoko merkatua izendatzeko erabiltzen da, bereziki lehengai eta nekazaritza produktuetan. Hitza Espainiako Bigarren Errepublikan oihartzun handia izan zuen estraperloaren eskandalutik dator. Merkatu beltz horretan jarduten zutenei estraperlista deitzen zitzaien.

Opus Dei: Opus Dei, edo formalki Gurutze Santu eta Opus Deiko Prelatutza, norberaren bizitza

arruntak santutasunera eramaten duela azpimarratzen duen Eliza Katoliko erakundea da. Opus Dei latinez Jainkoaren Obra da, eta, batzuetan, Obra edo Opus, besterik gabe, deitzen zaio.

Opus Dei Jose Maria Escriva de Balaguer apaiza katolikoak fundatu zuen 1928an

4

Page 5: 9. gaia. ariketak eta erantzunak.

Makia: 1944an Agrupación de Guerrilleros Españoles izeneko gerrillari-taldea, errepublikazale

espainiarrek Frantziako erresistentzian izan zuten esperientzian oinarrituta sortu zen. Erregimen frankista berehala eroriko zen ustean, penintsularen barnera eraman zuten jarduera armatua. 1944ko urrian muga igaro zuten gerrillari-brigada batzuek Euskal Herritik eta Aran haranetik, baina huts egin zuen Francoren armada ondo hornituaren aurrean, ekintza militar honek ez baitzuen laguntzarik izan herriaren aldetik.

Halere, Aran haraneko inbasioak porrot egin arren, gerrillari zutabe batzuk Espainiako barnealdera jo zuten eta 1939tik mendietan borrokatzen ari ziren taldeekin bat egin zuten.

1948tik aurrera erregimen frankistaren errepresioagatik alde batetik eta PCEren aginduagatik bertan behera uzteko bestaldetik, pixkanaka gerrillak joan ziren desagertuz.

1952an, ebakuatua izan ziren azken gerrilla talde handiak eta makien amaierak 1963an Ramon Vilaren heriotza eta 1965ean Jose Castrorena markatzen dute.

HOAC: Ekintza Katolikoko Langileen Ermandadea. 1946an fundatua izan zen erakundea eta

bere militanteek oso paper garrantzitsua jokatu zuten langile mugimenduaren berreraikuntzan, batez ere USOren fundazioan edo hasierako Langileen Komisioen sorreran. Oso kritikoak izan ziren Diktadurarekin eta jarrera liberala mantendu zuten.

Lausanako Manifestua: 1945eko martxoaren 19an, Joan Borboikoak Lausanan argitaratu zuen agiriarekin

hausten zituen harremanak Diktadurarekin eta Ardatzeko potentzien sistema totalitarioekin konparatzen zuen. Gainera, Francori monarkiaren Errestaurazioa eskatzen zion, baina bere helburua oso moderatua zen eta diktadorea konbentzitu egin nahi zuen konstituzio ordena borbondar bat berrezar zezan.

2. Kokatu pertsona hauek beren garaian eta azaldu zer ibilbide politiko izan zuten: R. Serrano Suñer, Carrero Blanco, Joan Borboikoa.

Ramon Serrano Suñer (1901 – 2003) Espainiar politikari frankista izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Zaragozan, Bolonian eta Erroman. 1933. urtean

diputatu hautatu zuten CEDA koalizio eskuindarraren eskutik. Franco diktadorearen ezkonanaia zen, eta falangisten batasuna bultzatu zuen. Francoren lehen lau gobernuetako kidea izan zen, eta Alemaniaren eta Italiaren aldeko agertu zen Bigarren Mundu Gerran. 1942. urtean gobernutik baztertu zuten Begoñan karlisten eta falangisten artean izan ziren istiluak zirela eta.

Carrero Blanco (1904 - 1973) Francoren Gobernuan zenbait kargu izan zituen almirante eta politikaria izan zen. ETAk

hil zuen, Espainiako Ministroen Kontseiluko presidente zela, diktaduraren azken urteetan.

Joan Borboikoa (1913 – 1993) Joan Karlos I.a Espainiako erregearen aita izan zen. Espainiako Errege Etxeko burua izan zen 1941. urtetik 1977. urtera arte. Espainiako

Koroarako hautagaia izan zen, baina 1977an erregetza eskubideei uko egin zien bere

5

Page 6: 9. gaia. ariketak eta erantzunak.

seme Joan Karlos I.aren mesedetan. Alfontso XIII.a erregearen hirugarren semea izan zen. Alfontso eta Jakue anaia zaharrek dinastia-eskubideei uko egin zieten, eta bera bihurtu zen printze oinordea.

Maria de las Mercedes Borboikoarekin ezkondu zen 1935ean. Espainiako Gerra Zibila 1936an hasi zenean, matxinatuen taldean sartu nahi izan zuen, baina ez zuten onartu. Alfontso XIII.a hil zenean (1941) Bartzelonako konde titulua hartu zuen. 1946tik aurrera Estorilen (Portugal) bizi izan zen. Monarkia demokratikoaren alde egin zuen, eta horregatik Espainiako lurretan sartzea debekatu zioten. Francisco Franco hil zenean (1975), bere seme Joan Karlos I.a erregetzara igo zen. 1997an ondorengotza-eskubideei uko egin zien, historiaren arabera berari zegokiona semearen eskuetan jarriz.

6