981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer...

24
ELGOIBAR - 981. zenb. XXIV urtea - 2016-02-19 Tratu onak lantzen

Transcript of 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer...

Page 1: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

ELG

OIB

AR

- 981

. zen

b. X

XIV

urte

a - 2

016-

02-1

9

Tratu onak lantzen

981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1

Page 2: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

I. URTEURRENA

Seme eta alaba ahaztezinakzer labur bidea

zer sakon arrastoanire patua izan zinetenak,

laster arte.

Ama

Ander Modamio Alvarez2015eko urtarrilaren 30an hil zen,

49 urte zituela

Gurutze Modamio Alvarez2015eko otsailaren 20an hil zen,

54 urte zituela

I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, otsailak 20, arratsaldeko19:00etanElgoibarko San Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 2

Page 3: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

ZOZOAK BELEARI 3

ANDER IZAGIRRE

INMA MUGERTZA

“Herri batzuk aspaldi ohartu dira badela buelta emateko garaia, eta urtetik urtera beraien basoa eraldatzen dabiltza”

Kaixo zuri ere, Ander! Bai, ni ere ulertu ezinik nabilenkontu bati heldu diozu. Elgoibarren jende gogotsuadago, mota ezberdinetako jarduerak egiteko motiba-tua, hainbat arlotan aditua eta, gainera, musutruk lan

egiteko prest dagoena. Sargoateko auzolana horren frogaargia da. Baina energia eta gogo guzti hori galtzeko arriskuhandia dago, baldin eta ez bada bermatzen eta ez bazaiobehar duen babesa ematen, jarraipena izan dezan.

Diozun moduan, baditugu paisajistikoki politak kontsideratudaitezkeen ingurune batzuk. Hainbat kasutan, gainera, politakez ezik garrantzitsuak ere badira, inguruko biodibertsitateanduten, edo eduki dezaketen, eragin positiboa kontuan hartuta.Hauen babesak eta kontserbazioak lehentasuna izan beharkoluke, baina ez du. Batzuen ustetan ziurrenik, epe laburrean ezin

zaielako etekin ekonomikorik atera. Baina, zein oker dauden!...horrez gain, zer gertatzen da etekin sozial eta etikoarekin?Eta etekin kulturalarekin?

Badira gurean gune xumeagoak ere, baina ez horregatikbaztertu beharrekoak. Horietako batzuk hobekuntza edo gutxie-nez, aurpegi-garbiketa bat oihuka eskatzen ari diren txokoakdira. Laburbilduz, lan egiteko gogoa dago eta baita non lanegin ere. Hortaz, zergatik ez lekuak eta ekintzak finkatu etaguztiok norabide berean esfortzuak bideratu?

Bai, Ander, estatuko zenbait unibertsitatek ia urtero bisitatzendituzten altxor geologikoak ditugu hemen. Gure paisaiak etainguruak ezin izango ditugu estimatu eta errespetatu ezagutzenez baditugu, beraz, ezagutza suspertu beharra dago. Hobe-rena/interesgarriena/politena ez da beti kanpokoa, kontxo!

Aupa, Inma! Aurrekoan Aitzolen eupada jaso genuen,Sargoaten auzolana zegoela eta ea animatuko oteginen. Herritar batzuk gustura bertaratu ginen, hamai-ketako elegante baten truke lan arin batzuk egiteko.

Orain dela urte batzuk erosi zuen Morkaikok Sargoateko iturriinguruko lur eremua, pinuz josita dagoen ingurune batean, ber-tako landaretzaz osaturiko irla txiki bat bederen osatzeko asmoz.Eta urtetik urtera lan polita egiten dabiltza. Zorionak!

Elgoibarren baditugu paisajistikoki politak kontsideratu daitez-keen ingurune batzuk, baina egia esan, alde batera zein besterabegiratu, pinua gailentzen da denean. Pinuak ez du lehen ematenzuen dirua ematen eta bertako basoak badauka zer eman. Herribatzuk aspaldi ohartu dira badela horri buelta emateko garaia,eta urtetik urtera beraien basoa eraldatzen dabiltza, pixkanaka

lur eremuak erosi eta bertako landareak landatuz. Horretarakodiru-laguntzak izan ohi dira, eta herri horietako udalek ondo eza-gutzen dituzte. Zuek, bai argiak!

Elgoibarren, orain arte behintzat, udalak horrelako proiek-tuetarako diru partida gutxi bideratu dituelakoan nago. Bainaaurrez aipatutako diru-laguntzarik eskatzen ote du? Azken urte-otan egitasmo “berde” ugari ezagutu ditugu Udalaren partetik.Zergatik ez dio beste egitasmo desberdin baina interesgarrihauei ere ekiten? Badirudi asmoa baduela. Ikusi behar, ea egiaden!

Hori bai, Elgoibarren badugu zer aldatu, baina badituguerakusteko altxorrak ere. Eta horiek balioan jartzeko garaia erebada. Laster zuk erakutsiko dizkiguzu altxor geologiko interes-garri batzuk, ezta Inma?

“Gure paisaiak eta inguruak ezin izango ditugu estimatu eta errespetatu ezagutzen ez baditugu”

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:45 Página 3

Page 4: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR - 943 744 112 - [email protected] www.barren.eus

Publizitatea: 943 743 704 - [email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzenIritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Oier Narbaiza KAZETARIAK Ainhoa An-donegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, Irati Agirreazaldegi, Oier Narbaiza HIZKUNTZA ARDURADUNA Oier Narbaiza PUBLIZITATEA LeireRubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga,Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, Nora Hadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, Nerea Gurrutxaga, An-doitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, Inma Mugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Javi Muñoz, Rafa Furnier, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen Ansola, EiderIriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, Ander Mujika, Ander Soraluze.INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA: LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

4

Duela gutxi hasi da lauhileko berriaunibertsitateetan. Lauhileko berria,arlo berriak, irakasle berriak, edo

arlo berriak eta irakasle zaharrak, edoarlo zaharrak eta irakasle berriak. Edoegoera zaharrak eta soluzio txarrak. Ha-lako baten aurrean aurkitu gara itzulpen-gintzako laugarren mailako ikasleak. Joanzen lauhilekoan hasitako eskolaren jarrai-penak izan dira azken kurtso honetakoprotagonista. Hori bai, inongo garrantzirikez duen aldaketatxo batekin: euskarazzena gaztelaniaz izango da orain.

Egin dezagun salto kurtso hasierara:sekulako zalaparta sortu zen ikasleon ar-tean itzulpenak euskarara egiteko eskubi-derik ez genuela jakin genuenean. Ez da,noski, bertako unibertsitate batean horigertatzen den lehen aldia, baina harritze-

koa ez bada, beldurtzekoa da hizkuntzalandu besterik egiten ez den karrera ba-tean. Lehen hizkuntza (A hizkuntza deituri-koa) hautatu behar izan genuenunibertsitateko lehenengo mailan: gazte-lania ala euskara. Gehiengoaren hautuaizan zen bigarren hori, horrek dakartzandesabantailak kontuan hartuta ere. Beno,ba azken kurtsora iristean, konturatzenzara A hizkuntza hori aldatu egin dizutela.

Idatzi formalak egin, irakasleekin hitzegin, graduko arduradunari mila galderaegin, errektoreordetzan orduak itxaron.Azkenean jaso genuen “Zergatik gaztela-niaz?” galdera triste haren erantzuna. Biizan ziren arrazoiak: 1. Lan merkatuari be-gira, ez omen da (geure kasuan) alema-netik euskarara itzultzeko lanik; eta 2.

Euskaraz matrikulatutako ikasleok ez omendugu gaztelaniara itzultzeko behar denmailarik (gaztelaniaz matrikulatutakoekeuskarara itzultzeko?).

Bi izan ziren ikasleon irakurketak: 1.Huskeria da gure formakuntza lan merka-tuarekin alderatuz. 2. Tuntunak gara.

Kasualitatea da Euskal Herrian bizidugun egoera diglosikoak euskaraz ikasieta seguraski lan egingo duten ikasleakbaztertzea. Kasualitatea da gradua, fa-kultatea, jasotzen dugun hezkuntza, uni-bertsitatea mugitzen duten horieninteresen araberakoa izatea. Kasualita-tea da unibertsitate euskaldune(t)an nor-malizazio planak onartu eta aurrera ezeramatea. Kasualitatea da irakasle eus-kaldunek gaztelaniaz irakatsi beharraizatea. Kasualitatea da gaztelania inpo-satzearen aurka altxatzeagatik, irakas-leak beldurrez ibiltzea. Kasualitatea da(programaren arabera gaztelaniaz eginbeharreko) azterketa euskaraz egin, etakriminal sentitzea. Kasualitate gehiegi,gauza onerako.

Kasualitateak

ANE ASTIAZARAN

“Kasualitatea da gaztelaniainposatzearen aurka

altxatzeagatik, irakasleakbeldurrez ibiltzea”

Itzulpengintza ikaslea

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:45 Página 4

Page 5: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

GUTUNAK 5

u OTSAILAREN 28AN DENOK ZUBIETARA!

Kaixo, elgoibartar! Jakingo duzunezGipuzkoako Foru Aldundiak Zubietaneraiki nahi duen erraustegi-proiektua ber-piztu du. Behin eta berriro sinestarazinahi digu erraustegia nahitaezkoa dela,atzeraezina. Hemendik pixka bateraproiektua esleituko duela, geroxeagolanak, eta lau urte barru erraustegia ha-labeharrez martxan egongo dela, tximi-nitik kea dariola. Asko gara,elgoibartarrak barne, erraustegiarenproiektuan sinisten ez dugunok, beste-lako alternatibak badaudela uste dugu-nok, esaterako atez ateko hondakinenbilketa zerbitzua, auzo konpostagu-neak,... Hori dela eta ingurumearekineta osasunarekin konprometituta ba-zaude, datorren otsailaren 28an, Erraus-ketaren Aurkako MugimenduakZubietako “0 puntura” (Foru Aldundiakerraustegia eraiki nahi duen parajerainobertaraino) antolatu duen martxan partehartzera animatu nahi zaitut.

Martxa hainbat herritatik abiatuko daeta parte-hartzaileak bidean topatzen jo-ango dira (elkargune nagusiak Lasarte-Orian eta Zubietan egingo dira). Guztiak12:00ak aldera Letabiden elkartuko dira,Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen le-kuan. Bertan argazkia atera eta elkarrekinjaitsiko gara. 13:00ak aldera, Zubietakofrontoian, martxa burutzeko ekitaldi xumebat egingo da.

Martxaren abiapuntuak: 08:00tanZizurkilen (plazan), 08:00tan Andoai-nen (merkatuan), 08:30ean Hernanin(Gudarien plaza), 09:30ean AñorgaTxikin, 10:30ean Lasarte-Orian(Okendo plaza), 11:00etan Usurbilen(frontoia) eta 11:00etan Zubietan (fron-toitik).

Animatu zaitez! Guztion osasuna jo-koan dago!

A.I

u PILARREKO APARKALEKUA KONPONTZEKO ASMORIK BAI?

Pilarreko aparkalekuan maiz uztendut autoa. Duela urte batzuk Udalak ber-tako gunea egokitu zuen herritarrok au-toak aparkatzeko. Ideia ona izan zeneta bere egunean Udala txalotu nuen.Hormak ere atondu zituen inguruneaatseginagoa izateko baina tamalezitxura besterik ez da izan. BARRENenagertu dira hainbat kexa ingurune horiegoera txarrean dagoela adieraziz (ha-rriak erortzen dira, zuloak daude,...) .Tamalez aparkalekuak bere horretan ja-rraitzen du.

Aste honetan euri asko egiten ari daeta ingurune guztia putzuz josita dago.Egoera penagarrian dago, arriskutsua ni-retzat, kotxeentxat eta oinezkoentzat ere.

Dagokionari: irtenbideren bat bila-tzea eskatzen dut, gutxieneko konpon-keta batzuk egiten badira ere.

Mila esker.M.I.A.

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:45 Página 5

Page 6: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

MOTZIAN6

Hondakinen auziak zeresana ema-ten jarraitzen du Debabarre-nean. Aurreko barixakuan,

sailkatzen ez den zaborra Kantabriakozabortegi batera eramango dutela za-baldu eta egun gutxitara, hondakin-tasa%10-15 igoko dela adierazi zuten Man-komunitateko arduradunek prentsaurre-koan. Aurreko legealdian errauste plantageldiarazi zuten arduradunei leporatudiete igoeraren errua. Elgoibarko EH Bil-duk, berriz, adierazi du erraustea bainoalternatiba merkeagoak eta garbiagoakbadaudela.

“Aurreko legealdian Hondakin Pla-nean aurreikusitako azpiegiturak geldia-razteko hartutako erabakiak GipuzkoakoHondakinen Kontsortzioan eragin duendefizita dela-eta, %20 igo behar izan daorain arte zaborren tratamendurako apli-katu den tarifa eta, horrekin batera, ma-teria organikoaren gaikako bilketabultzatzeko diru-laguntzak murriztu beharizan dira”, Arcadio Benitez (PSE) Man-komunitateko presidenteak barixakuanazaldutakoaren arabera. Agerraldian El-goibarko Josu Arraiz (EAJ) zinegotziakere parte hartu zuen.

173 euro zabor tona bakoitzakHondakinak tratatzeko, tona bakoi-

tzaren tarifa 144,26 eurokoa zen iaz,eta orain, berriz, garestiagoa da(173,11 euro). Horrekin batera biohon-dakinei aplikatzen zitzaien saria jaitsiegingo da, %50etik %15-35era.

Aurreko legealdian, Bilduk Gipuzko-ako Hondakinen Kontsortzioan gehien-goa zuen, eta Zubietako errausteplantaren proiektua bertan behera laga-tzea erabaki zuen. Aurreragoko kudea-tzaileek, baina, erraustegi proiektualotuta laga zuten; obra gelditzeagatikkalte-ordainak jaso beharko zituzten en-presek eta erabili ez den kreditu bateninteres-tasen asegurua (Swapak) or-daindu beharko zieten finantza entita-

teei. Kontsortzioaren arabera, 40 mi-lioiko defizita eragin du horrek guztiak.

Debabarreneko Mankomunitatearenarabera, gertaera horrek nabarmen ga-restitu du hondakinak biltzeko eta kude-atzeko faktura. DebabarrenekoMankomunitateak 2,6 milioi euroko fak-tura ordaindu zuen 2015ean. Hondakinkopuru berbera batuz gero, aurten 3,45milioi eurokoa izango da.

Hondakinen tasa igotzeak birzikla-tzeari lagatzeko aitzakia ez izatea es-pero du Arcadio Benitezek. “Zenbat etabiohondakin gehiago birziklatu, orduaneta txikiagoa izango da igoeraren era-gina. Horregatik da horren garrantzitsuaherritar guztiek parte hartzea”, adierazidu.

Alternatiba merkeagoak“Muturra behar da”, erantzun die El-

goibarko EH Bilduk Mankomunitateko ar-duradunei ohar bidez, “kudeaketa berazalantzan jarri gabe, emaitzen errua he-rritarrei botatzeko”. Izan ere, Debaba-

rrena da Gipuzkoan birziklatze tasa ba-xuena duen eskualdea. Koalizioaren iri-tziz, “askoz kutsakorragoa eta askozgarestiagoa den azpiegitura bat egiteaezin da izan lehenetsitako aukera”.

EH Bilduk uste du erraustegiak ba-duela alternatiba, askoz gehiago birzi-klatuz gero, eta bost edukiontzietanoinarritutako sistema hobetu daitekela.Arrasaten, esate baterako, bost edukion-tzirekin %79,72 bereizten dute; Elgoiba-rren, berriz, %42,77. Batez beste,bereiztu gabe 106,13 kilo zabor uztenditu arrasatear bakoitzak urtero eta232,5 kilo elgoibartar bakoitzak.

“Herritarrei pilota bota gabe, hordaukagu aukera hartu beharreko neu-rriak hartzeko eta bost edukiontzietan oi-narritutako sistema erreal bataplikatzeko. Gaur egun elgoibartarrenerdiak baino gehiago ez du bostgarrenedukiontzia erabiltzen, errefusarentzatbakarrik izan beharko lukeen edukion-tzia dena nahastuta botatzeko erabiliz”,adierazi du EH Bilduk.

Hondakin-tasa %10 eta %15 artean garestituko da

Joan den barixakuko prentsaurrekoko argazkia (Argazkia: ...eta kitto!)

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:45 Página 6

Page 7: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

MOTZIAN 7

Gizonezko bat hil da Idotorben, autoa bidetik irtenda

Olioaren kanpainari ekin dio Errigorak

Nafarroa Hegoaldeko produktoreengandik zu-zenean, olio birjin estra ekarriko du Errigora ekime-nak Elgoibarrera martxoan. Iaz bezala, ekoizleenjatorrizko prezioetan erosi ahal izango da olioa(konbentzionala 22,50 eurotan bost litroko botilaeta ekologikoa 32 eurotan).

Eskaerak gaurtik (otsailak 19) hasita egin dai-tezke, martxoaren 2ra bitartean. Horretarako,www.errigora.eus webguneko formularioa betebehar da edo [email protected] helbi-dera idatzi behar da. Bestela, Orbea tabernan etaAEK euskaltegian lagatako eskuorriak beteta egindaiteke eskaria. Zalantzak argitzeko eta kontsumi-tzaileek olioa dastatzeko, Elgoibarko Errigorako ki-deak kalean izango dira otsailaren 27 goizean(zapatua). Orduan ere egin ahal izango dira es-kaerak. Banaketa eguna martxoaren 12an izangoda. Urte osoko kanpaina denez, Errigorak gogo-rarazi nahi die kontsumitzaileei urte osoan zenbatolio behar duten kalkulatzeko.

Euskal Herrian bertan ekoitzitako kalitatezko eli-kagaien kontsumoa Euskal Herrian bertan sustatunahi du Errigorak.

Abian prozesuan parte hartzeko dei egindio ezker abertzaleak bere militantziari

Txankakuako Gabonetako zozketako sari banaketa

Txankakua elkarteak Gabonetako zozketakosariak banatu zituen barixakuan. Maria Atriok500 euroko erosketa bonua jaso zuen. Ehunaeuroko erosketa bonuak eskuratu zituzten IgnacioGaraik, Patricia Carcedok, Rosa Zubiaurrek,Jesus Mari Astigarragak, Nieves Egañak, MariaJesus Azkuek eta Esther Orubek. 100 eta 500 eu-roko bi sari eman gabe gelditu ziren inor ez ze-lako agertu.

Auto istripuan hildako gizonezko baten gorpua aurkitu zuten martitze-nean, San Pedrotik Aubixara bidean. Pendiz handiko zelaian beheraamildu zen autoa eta kilometro bat beherago dagoen errekastoan gel-

ditu zen. Idotorbeko bizilagunek autoa ikusi ondoren abixua eman zuten,baina udaltzainak eta suhiltzaileak hurbildu zirenerako, auto barruan hildatopatu zuten 67 urteko elgoibartarra.

Ezker abertzalea Abian gogoeta prozesuan murgilduta dago, eta eztabaidafasea nola egingo den aurkeztu du. “Parte hartze zabala eta emankorra izateabilatzen dugu, horregatik, beraien burua ezker abertzalekotzat duten pertsonaguztiak bildu nahi ditugu: elkarri entzun eta bereziki, elkarrekin gogoeta egin,eztabaidatu eta Euskal Herria askatasunera eramango duen bidea denon arteanadosteko”, adierazi dute. Elgoibarren hiru batzar egingo dira, lehenengoa otsai-laren 27an eta bigarrena martxoaren 12an (zapatu goizez biak); azken eraba-kiak apirileko beste batzar batean hartuko dira. Prozesuan pesoen ekarpenakgarrantzitsuak direla iritzita, bihar (zapatua) espetxeetako martxara joateko ani-matu dute militantzia (Elgoibartik Logroñokora joango dira, 08:15ean irtenda).

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:45 Página 7

Page 8: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

ERREPORTAJEA8

Gizarteratzeko arazoak mahai gaineanElgoibarko gizarteratzeari eta gizarte bazterkeriari buruzko diagnosia eta aurtengorako lan plana aurkeztu ditu Elgoibarko GizarteratzeMahaiak (Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Saila eta Berdintasun eta Enplegu Saila, Lanbide, Zabaltzen elkartea –Sartu–, Caritas, Gu-rutze Gorria, Nagusilan, Stop Desahucios Debabarrena, Gizarte-bazterkeriaren aurkako Plataforma eta Kalamua Guraso Elkatea). Diag-nosiaren arabera etorkinak, emakumeak eta adinekoak dira gizarte bazterkeria jasateko arrisku gehien dutenak.

Krisia. Azken urteotan denon ahotan dabilen hitza eta Elgoi-barko hainbat erakunde eta elkartek mahai gainean jarriduena. Krisi ekomomikoaz gain, beste faktore batzuek ere

eragiten dute gizarte-bazterkeria eta gai horren inguruan lan egitenduten erakunde eta gizarte mugimenduetako ordezkariek Gizar-teratze mahaia osatu zuten. Informazioa eta aholkularitza ardatzhartu arren, partaidetza, elkarlana eta gaiari buruzko esperientziaeta ezagutza baliatu dituztediagnosi bat egin etaantzemandako ga-beziei aurre egi-teko.

Erreparatu dituzten datuen artean daude ezinduei buruz-koak. Elgoibarren 827 biztanlek du %33tik gorako aitortutakoezintasunen bat eta 338k %65 baino gehiagokoa. Beraz,mahai honek beharrezkotzat jo ditu oinarrizko jarduerak egitekolaguntza programak eta zerbitzuak. Buruko gaixotasunak dituz-ten pertsonei baliabide zehatzak eskaintzea ere aurreikusi dute.Adingabeena da atal honetan landutako beste gai bat eta hau-

rrei, nerabeei, gazteei eta haien familiei zuzendutakoprogramak garatzen jarraitu behar dela uste dute es-kola, guraso elkarte ludoteka, gazteleku eta aisialditaldeekin elkarlanean.

DIRU-LAGUNTZAKKolektibo horiei laguntza eman bai, baina

mota bat baino gehiagokoak dira prestazio eko-nomikoak. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ja-sotzen zuten bizikidetza-unitateak 298 ziren2015eko urtarrilean. Bazterketa egoerak pre-

benitzeko, saihestekoedo arintzeko gizartelarrialdietarako lagun-tzak ere ematen di-

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

Gizarteratze Mahaiko erakunde eta taldeetako ordezkariak diagnosiaren aurkezpenean.

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:45 Página 8

Page 9: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

ERREPORTAJEA 9

tuzte, baina badira hainbat laguntzajasotzeko baldintzak betetzen ez di-tuztenak, eta horiek, besteak beste,Caritasen laguntza jasotzen dute.Baliabide ekonomikoen gabeziareneragina nabarmenen jasaten dutemigratzaileek, emakumeek eta pen-tsiodunek. Mahaiaren ustez, ez di-rudi pertsona horietako gehienen integrazioa enpleguarenbidez lortzeko aukera dagoenik epe laburrera edo ertainera,beraz, gizarteratze-eredua berriro pentsatu beharko litzateke.

ETXEBIZITZALanik eta diru-laguntzarik ezean etxebizitza eskuratzeko ere

arazoak izan daitezke. Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren datuenarabera, Etxebiden 161 etxebizitza-eskaera egin dituzte Elgoiba-rren, horietatik %58 alokairukoak. Izan ere, jabetza aukeratzendutenen diru-sarrerak ia alokairua eskatzen dutenen sarreren bi-koitza dira. Alokairu-etxeen inguruko informazioa trukatzea litza-teke bideetako bat, ezinean dauden pertsonei alokairukoetxebizitzara sarbidea errazteko. Baita baliabideak bultzatzea,esaterako, norbait etxegabetuz gero ostatu emateko.

Etxebizitza falta da krisiaren ondorioetako bat, baina askokpairatzen dute krisiaren eragina, tartean emakumeek. Lanean, esa-terako, ezegonkortasun handia dute. 2014an, esaterako, ema-kumeek sinatutako kontratuen ia erdia aldi baterakoa eta lanaldipartzialekoa izan zen; gizonezkoek sinatutako era horretako kon-tratuak baino 2,6 aldiz gehiago.

Arazo ekonomikoez gain, emakumeek beste batzuk ere badi-tuzte, genero-indarkeria, adibidez. 2012 eta 2013an emakume

migratzaileak ziren biktimen erdia. Emaku-meak ez gutxiesteko haurtzarotik jarreraez-sexistak erakutsi behar direla dio ma-haiak; baita ere esparru guztietan genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazioalandu eta emakumeek bizitza publikoanduten partaidetza eta presentzia hobetu.

Emakumeen zein gizonen populazioagero eta zaharragoa da, gainera, adinekoen zaintzan familiakbetetzen duen lekua pixkanaka aldatuz doa. Beraz, erronken ar-tean daude, esaterako, horri erantzuna emateko beharrezko zer-bitzuak, programak eta ekipamenduak garatzen jarraitzea etazahartze aktiboa lantzea.

Migratzaileena da gizarte-bazterkeria gehien jasaten duen hi-rugarren taldea. Azken 15 urteotan, Elgoibarren populazio etor-kinaren hazkunde iraunkorra gertatu da 2015ean, % 7,9ra iritsida eta gehiengoa Latinoamerika, Magreb eta Europar Batasunetikdator. Migratzaileak dira aurrez aipatutako arazo asko pairatzendituztenak: dirulaguntzen beharra, langabezia eta emakumeenmendekotasuna adibidez.

Arazoak asko dira, eta bilatu beharreko irtenbideak bestehorrenbeste. Horretarako hainbat ekintza jadanik jarri dituztemahai gainean: Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema berriari bu-ruzko hitzaldia, pobrezia eta bazterkeriari buruzko sentsibiliza-zio-jarduerak, migratzaileei buruzko estereotipoei etaaurreiritziei aurre egiteko jarduerak, boluntariotza eta partaide-tza sustatzeko ekintzak...

Iaz Elgoibarko populazio

migratzailea %7,9ra iritsi zen

eta gehiengoa Latinoamerika,

Magreb eta Europar

Batasunetik dator

Datu zehatzak jasotzen dituen diagnosiaren laburpena, datu zehatzagoekin, www.barren.eus-en ikusgaijarri dugu eta aurki diagnosi osoa egongo da eskuragarri Udalaren webgunean, www.elgoibar.eus

.

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:45 Página 9

Page 10: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

Gure seme-alabak herriko etor-kizuna dira eta mahai honek

ematen digu aukera diagnosianagertutako gaiak (etorkinak, ema-kumeak eta berdintasuna, kulturaezberdinen bizikidetza…) jorra-tzeko. Hezkuntza arloan, ikastetxe-ekin eta mahaiarekin batera gure

seme-alabei baloreak transmititzeko bide egokia izan daiteke. Kalamua Guraso Elkartea mahaian sartu zen gure umeen

eta herriaren alde lan egiteko. Ez dugu zehaztu elkarte edo era-kunde bakoitzak zein lan egin behar duen, baina aukera ema-ten digu hausnartzeko, ateratako ondorioei aurre egiteko,herriko umeekin zein lan egin daitekeen.

Nik uste dut gai guztiak landu daitezkeela. Kultura ezberdi-netako familiak daude eskolan, kalean eta herriko leku guztie-tan, beraz, ezinbestekoa da kultura ezberdinen artekobizikidetza lantzea. Emakumearen inguruko gaiak egunerokoakdira eta neska-mutilen arteko hezkidetza lantzea ezinbestekoada. Eta nagusiekiko errespetua izaten, adinekoek zein garrantzidaukaten umeei erakutsi behar zaie.

ERREPORTAJEA10

“Hezkuntza arloan, ikastetxeekin bateragure seme-alabei baloreak transmititzekobide egokia izan daiteke mahai hau”

NEREA GOROSTIZA Kalamua Guraso Elkartea

Guretzat oso ideia ona izanzen gure eguneroko lana egi-

teko orduan beste ikuspuntu batzukizatea eta jakitea beste batzuknola ikusten duten egoera eta ho-rren aurrean nola erantzuten duten.Oso aberasgarria izan da.

Gu, ildo horretan lanean arigarenez, mamu bat kentzeko modu bat izan da beste erakundebatzuek zein lan egiten duten ezagutzea, ikustea eta ikasteagero guk ere aplikatzeko.

Bestalde, parte hartzen dugunon artean harremana sendo-tzea beharrezkoa da. Pertsona berberak ate joka ibiltzen diraate baten baino gehiagotan, eta gure artean informazioa iza-tea garrantzitsua da pertsonei buruz ez ezik egoerari buruz ere.Horretarako, besteak beste, Euskal Herriko Laguntza ZerbitzukoLegeari buruzko hitzaldi bat egingo dugu eta etorkinei buruzkozurrumurruen inguruko tailer bat ere egitekoak gara. Guk loturahandia daukagu-eta etorkinekin eta interesgarria iruditzen zaiguberaiei ez ezik herrira ere zabaltzea nola dagoen egoera etazer egin daitekeen.

“Mamu bat kentzeko modu bat izan dabeste erakunde batzuk zein lan egiten

duten ezagutzea”

ION ARRIETA Caritas

Langabezia da gizarteko beste arazoesanguratsu bat. Horri aurre egitekoprestakuntza behar duten sektore etaesparruak zein diren aztertu behar da.Era berean, prestakuntza maila baxuaeta lana topatzeko arazo handienakdituztenentzat egokitu behar da pres-takuntza mahaiaren esanetan.

w Langabezia-tasa egonkorra azkenurtean. Gipuzkoa osokoa baino txikia-goa. Eskualdeko beste herrietakoa etaEAEkoa baino baxuagoa.w Langabeziak eragin handiagoaemakumezkoetan (langabetuen %54).w Langabeziaren eragina altua 25 eta

44 urtekoen artean (langabetuen %57).w Langabetuen %18,8 da 55 urtetikgorakoa eta 50etik gorakoa, %28,1.w Iraupen luzeko langabetuen tasa:%54 (emakumezkoetan %57).w Langabetuen %70ek baino gehia-gok ez du kobratzen laguntza-presta-zioa, langabezia subsidioa edoLaneratzeko Errenta Aktiboa.w Langabetuen %62k ez du derrigo-rrezkoez gain beste ikasketarik. Presta-kuntza edo espezializazio txikia duenlangabetuen populazioa da.w Langabezia gehien jasan duen ko-lektiboetako bat atzerritarrena da (lan-gabetu guztien %23).

w Azken urtean, kontratazioen igoera.w Egonkortasuna: kontratazioen bal-dintzak okertu dira (2012an, kontratubaten batez besteko egunak 77;2013an 42 eta 2014an 48).w Sinatutako kontratuen ia %80 motahauetakoa da: aldi baterakoak den-bora partzialean, ekoizpenaren gora-beherek eragindako lanaldi osoko aldibaterakoak eta lanaldi osoko obraga-tiko edo zerbitzuagatikoak.w Emakumezkoek are gehiago jasatendute ezegonkortasuna. Aldi baterakokontratuen eta lanaldi partzialekoenkasuan, emakumezkoen proportzioagizonezkoena baino handiagoa da.

Enplegua eta lana datutan

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:45 Página 10

Page 11: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

SEMAFOROA 11

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

San Rokeko aparkalekuko koskak arrisku-tsuak dira: “San Roke kaleko 18 eta 20 zenbakien ar-

teko aparkalekuan erorikoa izan nuen asteburuan. Koskabatzuk daude autoaren eta espaloiaren arteko espazioa ba-natzeko. Horietako batekin trabatuta jausi egin nintzen eta be-launean zauria egin nuen. Eskatu nahi nuke koska horiek hormantendu behar badira kolore deigarriren batekin margotzekojendea konturatu dadin. Beste aukera bat litzateke txikiagoakjartzea eta, hala ere, kolore edo argiak ipintzea erorikoaksaihesteko, ni bezala beste batzuk ere trabatu dira-eta”.

Dultzaineroak Urazandin, eskertzekoa: “Do-meka goizean hotz eta euri giroa zen kalean, baina

leihora ateratzeko aitzakiarik ez zitzaion falta izan Urazandiauzoko bizilagun bati baino gehiagori. Izan ere, dultzainadoinuak entzun ahal izan genituen diana jotzen. Aurrez ereirakurri izan dut Elgoibarko beste auzo batzuetara egindakobisitak eskertu dituela batek baino gehiagok. Niri ere txalo-tzeko modukoa iruditzen zait horrelako ekintzak herriaren er-digunean geratu beharrean inguruko auzoetara zabaltzeaeta elgoibartar guztiak kontuan hartzea. Guk gogoz hartzenditugu eta beraiek ere jakitea nahi dugu”.

Basarte kaleko lurjausia kentzeko denboraasko: “Basarte kalean lurjausi bat izan zen urtarrilean

eta 15 egunetik gora pasa behar izan dira ziren jausitakoharriak haso eta ingurua txukuntzeko. Espaloiaren zati batestali zuen eta egunero bertatik ibiltzen garen auzotarren-tzako traba izan zen. Espero dut gure auzoan berriz horre-lakorik ez gertatzea, baina gertatuko balitz, gurean edoherriko beste edozein auzotan, eskertuko nuke gertatu ahalahondakinak kentzea eta behar bada ingurua konpontzea is-tripurik gerta ez dadin”.

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:45 Página 11

Page 12: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

K ilibarren12

“Berdintasunari lehentasuna eman beharzaio, agenda politikoan sartu behar da”

Joan zen domekan egin zuten tratu onen tailerraren lehen bilera. Hemeretzi parte hartzaileek gogoz jardun zuten saioan, eta aberasgarriaizan zela nabarmendu dute. Emakumezkoak zein gizonezkoak, denak batera, berdintasunaz edota matxismoari aurre egiteaz jardun zuten.Modu xumean hasi badira ere, gizarte osoaren arazo handi honi aurre egiteko estrategia positiboak planteatzen ari dira herrira begira.Orain arte Mendaron gai honi inoiz ez zaiola serio heldu uste dutenez, Udala eta herritarrak sentsibilizatu nahi dituzte. Alde batetik,hilketa kasuetan zer erreakzio izan behar den adosten hasiak dira eta bestetik herrian epe motzean egin daitezkeen ekintza prebentiboakaztertzen hasi dira. Miren Vives, Nisrine Elbachri eta Jabi Muñozek tailerraren xehetasunak azaldu dituzte.

w Nola sortu da tratu onen aldeko taile-rra sortzearen ideia?Jabi Muñoz: Zenbat ordu egoten garenkalean gai honi buruz hitz egiten! Geropertsona batzuek ere beraien lanetan jo-rratzen dute gai hau... Detonantea izanzen Gasteizen Alicia umea hil zutenean.Pertsona batek bidali zuen whatsapp batgaldetuz zer egiteko prest gauden eta pla-zan gelditzeko. ÇHurrengo egunean edobi egun geroago 23 pertsona azalduziren plazan. Bilera espontaneoa izanzen, M-15 moduko zerbait... Gogoratzen

dut hemeretzi emakume eta lau gizonazaldu zirela. Lau gizon azaltzea plazanez da gutxi! Jendea gaiari buruz hitz egi-ten hasi zen: “Zerbait egin behar da”.Baina hainbeste jende geundenez, ezinzen bilera batean erabaki zer egin! Taile-rra antolatzea pentsatu genuen, eta ho-rrela irten zen ideia.w Zehazki zeren inguruko kezkak par-tekatzen zenituzten kalean?JM: Iritzia pertsonala da, ez da taldearenizenean. Nik argi daukat zergatik eginbehar den zerbait herrian. Indarkeria ma-

txista emakumeek sufritzen duten gizonenarazo bat da. Arazo mundiala da, uniber-tsala, leku guztietan gertatzen dena. Lehenere gertatu da, gertatzen ari da eta gerta-tuko da zoritxarrez hurrengo urteetanbehintzat. Iritzi pertsonala da: gizartean,oro har, eremu pribatuko arazoa dela pen-tsatzen da eta arazo estrukturala da, gi-zarte osoarena, publikoa eta politikoa.Horrek exiiitzen du denon konpromisoa.Miren Vives: Genero indarkeria beti ikusida emakumeen arazo moduan, baina ezda emakumeen arazoa: emakumeek sufri-

Miren Vives, Nisrine Elbarchri, Jabi MuñozTRATU ONEN ALDEKO TAILERREKO KIDEAK

- OIER NARBAIZA -

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:46 Página 12

Page 13: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

KILIIBARREN 13

tzen dute neurri handi batean, baina bes-telako ondorioak ere badauzka. Arazoagizartean bertan ikusten dugu, esparru ez-berdinetan, hezkuntzatik hasita. Hangeunden guztiok gurasoak ginen, horrekesan nahi du egunerokoan oso garbi ikus-ten dugula. Han zeuden gizonezkoetatikguztiek alabaren bat dute… Indarkeriamatxista badago, baina azpitik gauzagehiago ere badaude. Azken batean, ice-berg bat bezalakoa da: puntan indarkeriamatxista ikusten da, baina horren azpiandaude gauza asko. Zenbait gauza hitzegiten dira kalean, taldetxoetan, bainabehintzat bide bat topatu nahi dugudenon artean lantzeko. Jendea oso irekitaikusi dugu. Whatsapp taldea egin zenmomentutik jendea hasi zen partekatzenartikuluak eta bideoak. Jendea informatuburuz eta interesatzen zaio.w Jokabide guztiak ez ditugu berdinhartzen, ezta?MV: Izugarrizko tolerantzia dago joka-bide batzuekin. Jokabide batzuk ez dirahartzen biolentzia modura. Hori inportan-tea da. Azken batean, tailerra bi ataletanantolatu genuen: bat, erreakzioa, hilketa-ren bat baldin badago zer egingo dugun.Hori bakarrik egiten badugu, herrian pen-tsatu daiteke hori bakarrik dela indarkeria.Horregatik egin genuen beste partea: zer-bait egin behar da horrez gain, sentsibili-zazio lanaren bidez agerian jartzekobeste indarkeria mota batzuk.w Beste esperientzia batzuk hartu ditu-zue kontuan?JM: Bai, ni Ermukoa naiz, nik Ermuko es-perientzia ezagutzen nuen (han tratu onenaldeko plataforma dago) eta pixka bathangoa kontatu genuen. Eibarko esperien-tzia ere kontatu genuen (gauza handirikez dago baina zerbait bai), eta Durango-koa eta Basaurikoa. Hartu ditugu gauzakhandik eta hemendik eta Mendaroko he-rrira egokitu ditugu.w Nolakoa da tailerra?Nisrine Elbachri: Bizilagun askoren lagun-tzarekin martxan jarri dugu, tratu onengaiaz sentsibilizatzeko. Gai korapilotsuada, horretan gaude eta lehen pausoaeman dugu. Whatsappeko taldearen os-

tean, domekan jende asko elkartu ginen.Bileran nik ez nuen espero horrenbestejende, domeka goiz batean. Jendea haininplikatuta ikustea eta zerbait egin nahiduela ikustea ondo egon da.MV: Bi gauza egin genituen: erreakzioadefinitu eta sentsibilizazio ekintzak aurrei-kusi. Dinamika indibiduala egin genuen:bakoitzak bost minututan gogoeta egindezala herrian dauden gabeziez hausnar-tzeko eta hemendik udara bitartean egindaitezkeen hiru gauzei buruz pentsa de-zala. Zerbait egin daiteke? Nola?JM: Horrek ez du esan nahi beharko du-gula barruko formazioa. Talde esponta-neoa da, pertsona batzuk gehiagobeharko dute eta beste batzuek gutxiago. MV: Gai konplexua denez, minimo batadostu behar da. Formazioa behar dugu,gaiari buruzko printzipioak garbi izateko.JM: Horrelako talde bat Mendaro beza-lako herri batean erreferente bihurtzen da.Horretarako, argi eduki behar ditugugauza minimo batzuk.

w Zazpi gizon eta hamabi emakumebildu zarete.JM: Zazpi gizon ez da oso ohikoa. Ho-rrek esan nahi du talde mistoa izangodela eta talde mistoek badauzkatela bereberezitasunak. Hori ez dakigu jorratukodugun. Emakumeen abiapuntua bat da,eta haien lana normalean ahalduntzeada. Gizonok beste puntu batetik irtetengara eta gure lanak izan behar du desa-halduntzea. Beharrak eta nahiak ezberdi-nak dira, erritmoak... Horrek gauzak

konplikatzen ditu, baina herrian dinamiza-tzen eta kaña sartzen saiatuko gara.w Zer egin daiteke herri mailan?MV: Formakuntzari lotutako gaiak aipatudira tailerrean, hezkidetza zabaltzeko.DBHn asko egiten da, baina umeetaraeta helduengana zabaldu beharko litza-teke. Erreferenteei buruz ere hitz egin ge-nuen, begi bistan erreferente ezberdinakizatearen garrantziaz.JM: Jaietako kanpaina ere komentatu ge-nuen.w Ekintza prebentiboei begira zaudeteberaz.MV: Hitzaldi bitartez, zine emanaldi bitar-tez...JM: Beti instituzioei ere zerbait esan behardiegu. Instituzioa politikoa da, eta lehen-tasuna eman behar zaio gai honi,agenda politikoan sartu behar dugu. Herrihonetan ez zegoen. Ez dago berdintasunteknikaririk eta hori ere izan beharko dataldearen lan bat.MV: Mikromatxismoak lantzeko inplika-zioa behar duzu maila guztietan, Udaleanere. Azken Kontzesio azoka egin zeneankexa bat zabaldu zen emakumearen pre-sentzia oso nulua izan zelako. Deneanegon behar dugu, adibidea zuek emanbehar duzue. Emakumea plazaren erdianez badago horrek zerbait esan nahi du.Sinbolismoak hor daude. Oso garrantzi-tsua da Udalak eredu ona ematea etaIkastolak eta elkarteek. Ez dagoenez ber-dintasun politikarik hori antzeman egitenda. Gauza horiei ez zaie garrantzirikematen.w Beste zer gairi buruz jardun duzue?JM: Gai gehiago ere azaldu ziren. Maia-tzaren 17a da LGTBQI. Mendaron ez daexistitzen kolektibo homo, lesbo edo tran-sik. Egon behar dute, seguru, baina ez daezer egiten instituziotik eta gizartetik etazerbait landu behar da. Homofobia da gi-zonezkoen generoaren sozializaziorakopuntaletako bat. Eta hori ere landu etaagerian jarri behar da.MV: Zaintza lanei buruz ere hitz egingenuen. Garrantzia eman behar zaielan hauei. Espazioak eta holako kon-tuak.

“Dena hasi zen Gasteizen Alicia

umea hil zutenean eta pertsona batek

whatsapp bat bidali zuenean”

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:46 Página 13

Page 14: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

KULTURA14

Lorea Agirre kazetariak ‘Bagara nor’ hitzaldia egingo du hilaren 24an

Lorea Agirre kazetari eta Jakin-eko zuzen-dariak idatzi zuen 19. Korrikako lekukoarenbarruan Euskal Herriko herrietan barrenaeskuz esku pasatu zen mezua. Ahalduntzea-ren ideia nabarmendu zuen. Besteak bestezera esan zuen mezu hartan: “Menpeko iza-teari utzi, eta ahalduntzea da kontua. Euskal-dun gisa ahalduntzea, herritar gisaahalduntzeko. Jabetzea. Boteretzea. Autode-terminatzea». Agirreren hitzaldia antolatu duotsailaren 24rako (eguaztena) ElgoibarkoIzarrak. Han azalduko ditu Lorea Agirrekahalduntzearen nondik norakoak. KulturEtxean izango da hitzaldi hori 19:00etan.

Bazkide bila ari dira Debabarreneko Orkestra Sinfonikoaren Lagunak

Debabarreneko Orkestra Sinfonikoarenharira, bailaran musika zabaltzeko eta talde-aren presentzia bultzatzeko DebabarrenekoOrkestra Sinfonikoaren Lagunak elkartea sortudute. Elkarte horretarako bazkideak lortzeada beren asmoa. Bazkideek musikaz gozatubaino ez dute ez baita inolako kuotarik or-daindu behar. Bazkide izan nahi dutenek da-tuok bidali behar dituzte helbide honetara:[email protected] (izen-abizenak,NAN zenbakia, sakelako telefonoaren zen-bakia, posta helbidea eta e-posta).

‘Caperucita Feroz’ ikusteko sarrerak salgai

Otsailaren 26an izango da CaperucitaFeroz antzezlana, 22:00etan, San AgustinKulturgunean, Mendaron. Txanogorritxorenipuin klasikoari buelta ematen dion antzez-lana komedia musikala, bodebila, funtzio eroeta beroa da pasioa, dibertsioa, iruzurra etabeldurra nahasten dituena. Sarrerak salgaidaude 7 euroan Morroskillon, Rotetan etaUdaletxean.

Jairo Berbelen ‘Siempre, la leyenda de lapecosa de ojos verdes’ liburua bidean da

Data zehatzik ez badago ere uda aurretik kaleratuko du Ekuadorko ElConejo argitaletxeak Jairo Berbel elgoibartarraren Siempre, la leyendade la pecosa de ojos verdes liburua. Yulexi Carolina Chevezen bizi-

tza –jaiotzatik hil arte– kontatuko du liburu horrek. Ekuadorren, telebistarakoerreportaje bat egiten ari zela ezagutu zuen Jairok Yulexi, Minbiziaren Kon-trako Gazteen Fundazioko kidea. Harekin maitemindu eta gutxi iraun zuenmaitasun istorioak, minbiziarekin hil baitzen Yulexi. Jairok, ordea, barruangordetako maitasuna kanporatu nahi izan du liburu honekin. “Jendeari azaldunahi diot bi aldiz pentsatu gabe, bihotzak hala eskatuta maitatu nuela. Ustedut gizakiaren gauzarik onenak bihotzetik ateratzen diren horiek direla, etaliburua ere hala atera da, maitasunez egina dago. Yulexik hil aurretik behineta berriz esaten zidan kontuan hartuko dudan esaldi hau: ‘Maitasuna dadenboran eta espazioan zabaltzen den gauza bakarra’. Hain zuzen ere, li-buruak esanahi hori du, Yulexiren irudia eta ideia hedatzea. Fisikoki ez dagogurekin, baina irakurleen bihotzetan egongo da, beraz, bizirik jarraituko du”.

Ametsei segikaLiburua berezia da Jairo Berbelentzat ez ezik baita Yulexirentzat ere, bi-

kote izan zirelako. “Berak mezu bat utzi nahi zion munduari: gauzak ziurta-sunez egin behar dira. Behin eta berriz esaten zuen edozeren gainetik gureametsei segika ibili behar dugula maitasuna izeneko arma bakarrarekin”. Li-burua martxan da eta orain garrantzitsuena liburua ez ezik Yulexi bera etaharen bizitza hedatzea da. Izan ere, “pertsona bat ez da sekula hilko gogo-ratzen jarraituz gero”.

Liburua Latinoamerikan Librimundi eta Mr.Book liburutegietan egongo dasalgai, baina Jairoren asmoa da Elgoibarrera ere ale batzuk bidaltzea irakurrinahi duten herritarrek erosteko, Euskal Herrian eleberria argitaratuko dion ar-gitaletxe bat aurkitu bitartean.

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:46 Página 14

Page 15: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Osasun gida

Iban Urizar ‘Amorante’-ren lan berria entzungai dago sarean

Amorante izenaren atzean Iban UrizarOndarza musikari elgoibartarradago. 2014an jarri zuen martxan

bakarkako proiektua, eta emanaldi dezenteeskaini ondoren, eguenean aurkeztu zuenlehen grabazioa Donostian. Bost kantu dira-eta sarean jarriko du bere lana salgai hel-bide honetan: amorante.bandcamp.com

Xabier Erkizia ekoizlearekin grabatu dituAmorante-k bost abestiak eta ahotsari gita-rra, ukelelea, saxofoi altua, korneta eta har-moniuma gaineratu dizkio. Kolaboratzaileakere izan ditu lan honetan. Elgoibarko PatxiZabaleta (organoa), Naia Membrillera (ma-rimba, marakak eta palmak) eta Aitor Nova(saxofoi baritonoa); eta Xabier Erkizia (landagrabaketak); Francesca Romana di Nicola,(harpa klasikoa); Mursego (biolontxeloa);eta Niño de Elche (ahotsa).

Hitz gehienak ‘Amorante’-renakBost kantuetatik hirutan musika ez ezik hi-

tzak ere Iban Urizarrenak dira, Dorre baten

gordetakoa, Dogma eta Otoi abestietan,hain zuzen ere. Oroimenaren fruitu kantua-ren hitzak, berriz, Harkaitz Canorenak diraeta Oiloarena kantuarenak Bixenta Mogeleta Uxue Alberdirenak.

Tradizioa bezain ezinbestekoa da inpro-bisazio askea Amorante-rentzat eta zuze-neko emanaldietan looper bat erabiltzen dumusika tresnak eta bere ahots berezia beharbezala nahasteko. Emanaldietara joaterikez duenak badu, ordea, orain entzuteko au-kera.

Mendaroko Gaztelekuak DJ tailerra antolatudu biharko (otsailak 20, zapatua). Piuss DJakabestien nahasketak eta produkzioak nola egi-ten diren irakatsiko die gerturatzen direnei etaondoren, ikasitakoa praktikan jarriz musika ipi-niko dute batzuek eta dantzan egiteko aukeraizango dute besteek. Ikastaroa 18:00etan ha-siko da Mendaroko Gaztelekuan.

DJ tailerra izango da zapatuan Mendaron

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:46 Página 15

Page 16: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

KIROLA16

Martin Hernandez Espainiako Kros txapelketan lehiatuko da

Euskadiko pista estaliko txapelketan emaitza onak lortu ditu Mintxetak

Euskadiko pista estaliko gazteen txapelketa jokatu zen, joan zen zapa-tuan, Donostiako belodromoan. Mintxeta Atletismo Taldeko ordezkariakmaila onean aritu ziren eta hiru domina ekarri zituzten etxera. Batetik, MartinHernandez Beitiak 1.000 metroko lasterketa irabazi zuen, eta zilarrezko do-mina eskuratu zuen 300 metroko lasterketan. Eider Iglesias Alconerok, berriz,zilarrezko domina lortu zuen kadete mailako altuera jauzian.

Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketan ere hartu zuten parte Mintxetakoordezkariek, joan zen domekan, Legazpian. Alebin mailako nesken zein mu-tilen taldeek Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten, eta bakarka ere nabar-mendu ziren Elgoibarko atletak. Alebinetan, Haritz Iriondok eta Olatz Cintokbrontzezko domina lortu zuten.

Mintxeta Atletismo Tal-deko Martin Hernan-dez Beitia antxi txi-

kariak domekan Burgosen joka-tuko den Espainiako Kros txapel-ketan hartuko du parte Euskadikoselekzioarekin, kadete mailan.Kros denboraldi aparta egitenari da 14 urteko atleta. Jokatu di-tuen bost lasterketetatik lau ira-bazi ditu, tartean Gipuzkoakoeta Euskadiko kros txapelketak.Historia eta prestigio handiaduten Elgoibarko Mugertza kro-sean eta Donostiako krosean es-kuratu ditu garaipenak, eta baitaHiru-Herri Nazioarteko kroseanere, Burlatan.

Laukoren eta Teneriferen arteko partida bertan behera

Zilarrezko Ohorezko Mailan jarrai-tzeko lehian partida garrantzitsua jokatubehar zuten, joan zen zapatuan, Laukoketa Tenerifek Olaizaga kiroldegian. Par-tida ez zen jokatu, ordea, kanariarrak ezbaitziren azaldu. Sanloko arduradunekjakinarazi dutenez, kanariarrek bidalitakoe-posta mezu baten bidez jakin zuten, za-patu goizean, ez zirela Elgoibarrera eto-rriko. “Arrazoirik zehaztu ez arren,lehiaketa batzordeak hartzen duen era-bakia onartuko dutela zioen mezuak”. Jo-koan zeuden bi puntuak Laukori emandizkiote.

David Slater antxitxikariariburuzko dokumentala

AIlkeyko (Ingalaterra) zinemaldian es-treinatuko dute El ingles izeneko doku-mentala otsailaren 20an. David Slateratleta ingelesaren bizitza kontatzen dubere seme James zinegileak zuzendutakodokumental biografikoak, eta Elgoibarreketa elgoibartarrek leku berezia dute fil-man. Azkarateko igoeraren errekorra(21:40) ezarri zuen Slaterrek 1981eaneta Elgoibarrera itzuli zen 2011n, Min-txeta taldeak proba berreskuratu zue-nean, baita iaz ere, dokumentalerakoirudiak jasotzera. Dokumentala Elgoiba-rrera ekartzeko lanean ari da MintxetaAtletismo Taldea.

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:46 Página 16

Page 17: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

KIROLA 17

EmaitzakFUTBOLAOiartzun 2 – Haundi 0 (Erregional ohorezkoa)Gure Txokoa 2 – Elgoibar 1 (1. Erreg.)Elgoibar 1 – Euskalduna 1 (Jub.)Real Sociedad 5 – Elgoibar 1 (A kadeteak)Aloña Mendi 4 – Elgoibar 0 (B kadeteak)Elgoibar 4 – Ordizia 1 (Inf. Txiki) ARETO UTBOLAFuenmayor 0 – Concepto Egile 2 (Naz. B) ESKUBALOIAAlcorta Forging Group 33– BM Barakaldo 28 (Sen. giz.)Gabaz Elg. 24 – Zuauto Katilu 15 (Sen. giz.)Tecnifuelle 40 – Egia 20 (Jub nesk.)Pulpo 21 – Beristain banaketak 26 (Jub. mut.)Pneumax Elg. 30 – Aloña 20 (Kad. nesk.)Eibar 27 – Casa Astigarraga 26 (Kad. nesk.)Bankoa Elg. 26 – Bidasoa 26 (Kad. mut.)Zarautz 28 – Deca 23 (Kad. mut.)Zumaia 10 – Dariobus Elg. 19 (Inf. nesk.)Aiala D 13 – Cometel 25 (Inf. nesk.)Aiala 20 – Federopticos Ikus 13 (Inf. nesk.)Ordizia 16 – Hotel Txarriduna 18 (Inf. mut.)Zarautz 24 – Murgil 29 (Inf. mut.)SASKIBALOIAKatu Kale 41 – Viento Sur Elg. 53

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 2016:30 Haundi – Real Union12:00 Elgoibar – Hondarribia (Oho. inf.)Domeka, 2110:00 Elgoibar – Tolosa (Oho. kad.)10:30 Elgoibar – Urki (Alebin)12:00 Elgoibar – Arrasate (Kadeteak)16:30 Elgoibar – Armagiñak JTK (1. erreg.)ARETO FUTBOLA (IMH kiroldegian)Domeka, 2112:30 Concepto Egile – Ebrosala (Naz. B)SASKIBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)Zapatua, 2016:00 Viento Sur – Goierri VerkolESKUBALOIA (Olaizaga kiroldegian)Zapatua, 2010:00 Ikus – Aloñ Mendi (Inf. nesk.)11:15 Cometel – Urnieta (Inf. nesk.)12:30 Dario Bus – Aiala D (Inf. nesk.)17:45 Beristain – Ereintza (Jub. mut.)19:30 Alcorta Forging Group – Pulpo (Senior giz.)Domeka, 2110:00 Astigarraga – Untzilla Legazpi (Kad. nesk.)11:30 Deca – Pulpo (Kad. mut.)

Ramon Garcia gailendu da Master mailako denboraldiko lehen lasterketan

Laudioko Master Klasikoa jokatuzen otsailaren 13an, Mastermailako denboraldiko estrei-

nako proba. 176 txirrindularikhartu zuten parte, eta Toyota Eus-koauto taldeko Ramon Garcia el-goibartarra izan zen irabazlea,helmugako marra bigarren pos-tuan gurutzatu bazuen ere. Izanere, David Garcia txirrindulari ara-goiarra izan zen azkarrena iheseginda ailegatu ziren hamabosttxirrindularien arteko esprintean.Epaileek deskalifikatu egin zutenordea, dortsala bistan ez zera-mala-eta. Horrenbestez, helmugamarra bigarren postuan gurutzatuzuen Ramon Garcia igo zen po-diumeko goreneko kaxoira. Txirrin-dulari elgoibartarrak 01:51:33denboran osatu zuen 78,8 kilome-

troko proba. Irabazlearen batezbesteko abiadura, orduko 41,95kilometrokoa izan zen. Iban Gon-zalez elgoibartarra 32. postuansartu zen helmugan, Garcia talde-kidearengandik minutu eta 19 se-gundora.

Zarta arkulari taldeko kide Javier Varonak EuskadikoAretoko Arku Tiraketa txapelketa irabazi du, arku tradi-zionalen kategorian. Barakaldoko Lasesarre kiroldegianjokatu zen txapelketa, otsailaren 13an. Euskadiko titu-luaz gainera, Gipuzkoakoa ere irabazi zuen Varonakjoan zen abenduan.

Euskadiko Arku Tiraketa txapelketairabazi du Javier Varonak

Club Deportivo Elgoibarrek 100 urte beteko ditu 2017an, eta mendeurrenaospatzeko sortu duten batzordeak kirol taldearen historia jaso nahi du liburubatean. Herritarren laguntzarekin osatu nahi dute liburua eta argazki zaharrakbidaltzeko eskaera egin diete herritarrei. Ondorengo establezimenduetara era-man daitezke argazkiak: Mekanosa, Azkue, Irudi eta Jasone. Momentuan es-kaneatuko dituzte argazkiak, emalearentzat kosturik gabe.

Erretratu zaharrak behar ditu CD Elgoibarrek

Arg.: Aitor

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:46 Página 17

Page 18: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

MERKATU TXIKIA18

LANA...................................EskaerakAdineko pertsonak zainduko nituzke. In-terna lan egiteko prest. 688 638 980------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zainduko nituzke. In-terna lan egiteko prest. 688 858 391------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbiketa lanetarako prest. Interna, kan-poan edo orduka. 631 995 976------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prest.Orduka. 631 925 362------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko, porta-lak garbittzeko edo sukaldari laguntzailelanetarako prest. 612 214 571------------------------------------------------------------------------------------------Pintore moduan, eraikuntzan edo adine-koak zaintzen lan egiteko prest. 612 214 602------------------------------------------------------------------------------------------Adineko edo umeak zaintzeko eta gar-biketa lanetarako prest. 688 959 575------------------------------------------------------------------------------------------Adineko edo umeak zaintzeko eta gar-biketa lanetarako prest. 677 709 164------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zainduko nituzke as-teburuetan. Interna lan egiteko prest.Erreferentziak dauzkat. 632 573 554------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona arduratsua adinekoak edoumeak zainduko lituzke. Interna lan egi-teko prest. Esperientzia eta erreferentziakdauzkat. 631 291 645------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lane-tarako prest. 692 588 534------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lane-tarako prest. 617 571 210------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila. Elektrizitate, iturgintza eta pin-tura lanak egiteko prest. 10 urteko espe-rientzia. 632 873 111------------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zaintzeko prest. Erre-ferentziak dauzkat. 631 534 125------------------------------------------------------------------------------------------Haurrak eta adinekoak zaintzeko etagarbiketa lanetan jarduteko prest. 655 094 780------------------------------------------------------------------------------------------Etxeak, hotelak, jatetxeak eta zaharrenegoitzak garbitzeko prest. Interna, or-duka edo gauka aritu naiteke. Esperien-tzia handia daukat. 626 914 904------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaindu, garbi-keta lanak egin edo sukalde lanetarakoprest. 666 380 843------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu edo garbiketa zeinsukalde lanetarako prest. 677 259 560------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu edo garbiketa lane-tarako prest. 692 332 871------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko (titulua daukat),garbiketa lanetarako eta baserrietan lanegiteko prest. 640 209 948------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketan edo sukaldari-laguntzaile lanegingo nuke, esperientzia handia dut.659 321 517------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu edo garbiketa lanakorduka egiteko prest. 686 578 228------------------------------------------------------------------------------------------

10:00-16:00 bitartean orduka edogauez nagusiak zaintzen eta garbiketanlan egiteko prest. Eskarmentua eta erre-ferentziak ditut. 620 258 708------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil garbiketan, umeak zain-tzen edo tabernetan. 15 urteko esperien-tzia daukat. 602 146 153------------------------------------------------------------------------------------------Eskarmentu handiko zaintzailea lane-rako prest: etxeak garbitu, nagusiak pa-seatu, haiei jarraipena egin...Diplomatua. Esperientzia eta informeakditut. Euskalduna. 675 711 658------------------------------------------------------------------------------------------Lehen Hezkuntzako eskola partikularrakematen ditut. 688 895 568------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. 631 133 431------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. 633 767 696------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prest.Ikasketak eta esperientzia ditut. 671 989 434

Eskaintzak4 eta 5 ejedun CNC mekanizazio zen-trorako ofiziala behar da. Makinak pres-tatzen esperientziaduna. Pieza unitarioak.Bidali Curriculumak helbide honetara:177 posta kutxa. 20.600 Eibar.------------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna behar da Artonan in-terna moduan lan egiteko. 653 569 293 (Lurdes).------------------------------------------------------------------------------------------Mahats ardotegirako zerbitzaria beharda. Bidali CVa tabernara. 646 936 092 ------------------------------------------------------------------------------------------

ETXEBIZITZAK......................AlokairuaElgoibarren etxebizitza alokagai hartukonuke. 699 609 190------------------------------------------------------------------------------------------Elgoibarren etxebizitza alokagai hartukonuke. 631 291 645------------------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza edo gela hartu nahi duterrentan Elgoibarren edo inguruko herrie-tan. 688 333 713------------------------------------------------------------------------------------------Etxebizitza edo ganbara hartuko nituzkealokairuan bizi izateko. Logela bat edobi. 631 098 995

LOKALAK............................AlokairuaXagua taberna alokatzen da, San Fran-tzisko kalean. 605 741 485

GARAJEAK..........................SalgaiGaraje itxia salgai, Jausoro plazan.19.000 €. Autoa eta moto bat sartzendira bertan. 685 707 879------------------------------------------------------------------------------------------Garaje itxia salgai Jausoron (Santa Kla-rara bidean). 696 874 842

BESTELAKOAK.....................Koloretako loradun aterki bat topatu dut-Trenbide kaleko igogailuko pasabide ur-dinean. Udaltzaingoan dago.------------------------------------------------------------------------------------------1980an jaiotakoen jaia apirilaren16an. 12:00etan, Tantakan, ongi-etorrilunch-a eta bazkaria Sigman. Sartu 42€30350007250070067518 zenba-kian. Anima zaitez!

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Zein irizpide hartzen dira kontuan praktikan etxebizitza edo lokal bati dagokion par-taide-kuota zehazteko?

Partaide-kuota etxebizitza edo lokal bati, bere ezaugarri fisikoak kontuan hartuta, ezartzenzaion modulua da. Horrek ahalbidetzen du jabe bakoitzari komunitatearekiko dagozkion eskubide

eta betebehar guztiak ezartzea, baita karga eta onuretako partizipazioa zehaztea ere.Beraz, debekatuta dago komunitateko partaide guztiei kuota bera ezartzea etxebizitza edo lokal bakoitzaren

zabalera eta ezaugarriak ezberdinak direnean.Partaide-kuotak ehunenetan ezartzen dira eraikinaren balore osoaren arabera. Beraz, partaide-kuota guztien

balorearen baturak 100 izan behar du nahitaez. Gainera, eraikin berean askotan ezartzen dira kuota espezifikoak gastu zehatz batzuetarako zerbitzu horiek

erabiltzen dituzten etxebizitza edo lokalen jabeentzat.AHOLKUA: Askotarikoak dira partaide-kuotak zehazteko erabiltzen diren irizpideak: etxebizitza edo lokal ba-

ten azalera erabilgarria eraikin osoaren baitan; barrualdeko edo kanpoaldeko kokapena; bakoitzaren egoera;zerbitzu eta elementu komunei zentzuz emango dioten ustezko erabilera… Horiez gain, egon daitezke beste iriz-pide batzuk ere.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:46 Página 18

Page 19: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

ZORIONAK 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Erretratu bakarreko agurra:

4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€Zorionak, prin-tzesa, 7 urteegin dituzulako.Muxu handi batzuri denon partezeta batez ere Iza-roren partez.Muaa!

LAN-DEIALDIADELINEATZAILE-PROIEKTUGILEA

BALDINTZAK

A IKASKETAK: Ingeniaritza tekniko mekanikoa edoGoi-mailako heziketa zikloa. Espezialitatea: Meka-nika.

A CAD: Solid Edge (3D) eta AutoCad (2D).

A LAN ESPERIENTZIA: Eskainitako lanetan edo antze-rakoetan aritua izatea, baita txapa diseinuan eta mo-delaketan.

A HIZKUNTZAK: Ingelesa (Hizkuntza Eskola Ofizia-leko B2 maila edo First Certificate of Cambridge).

A Elgoibarren edo inguruan bizi izatea.

Interesatuek curriculuma bidali, otsailak 26 bainolehen [email protected] e-postara.

Pol. Ind. Albitxuri, 8 - 20870 Elgoibarwww.cometel.net

Zorionak etxekosorginari, aste-azkenean 6 urtebete zituelako.Muxu haundi batetxekoen, eta be-reziki Ane eta Ike-rren partez.

Zorionak, Roke!3 urte bete dituzu,ondo-ondo pasagenuen zure egu-nean. 3 patxo fa-milia guztiarenpartez, berezikiNoraren partez!

Zorionak He-lenka! Etxekoprintzesak 4 urtebete zituen atzo.Muxuak etxekoenpartez! Berritsueta saltsera jarraidezazula horrela!

Zorionak Hai-zea, astelehe-nean 7 urte betezenituelako. Muxuhandi bat aittitaeta amamarenpartetik.

Zorionak, Aratz!Oso ondo pasaugenun zure urtebe-tetze egunian, 3urte potolo gurematx insa l tuak!Asko maitxe zai-txugu.

Zorionak, Maia-len,10 urte egindituzulako. Muxuasko etxekoenpartez, berezikiAsierren partez.

Z o r i o n a k ,Aimar, zure 3.ur tebete tzean.Muxu handi batfamiliakoen par-tez.

Zorionak, Ibai,gaur bi urte betedituzulako. Muxuhandi bat fami-liako guztien par-tez, bereziki Ane,Jare, Naia etaAratzen partez.

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:46 Página 19

Page 20: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

AGENDA20

19 BARIXAKUA21:30 Bideo foruma: Planes para ma-ñana. Dinamizatzailea: Loredi Salegi.Antolatzailea: Haizea. Kultur Etxeko hi-tzaldi gelan.22:30 Zinegiro goritan. Beldurrezko fil-mak. Dejame entrar. Sutegixa Elgoi-barko gaztetxean.

20 ZAPATUA8:15 Logroñoko espetxera martxa.Txankakuako zubian. Bazkalordurakobuelta.12:00 Zoru klausulak kaltetutakoen ba-tzarra, demanda kolektiboaren aukeraaztertzeko. Kultur Etxean.18:00 DJ tailerra. Piuss DJaren eskutik.Mendaroko Gaztelekuan.

21 DOMEKA10:00 Bisita gidatua: Maltzaga: ur-peko bolkanismo kretazeoa. Gidaria:Inma Mugertza. Antolatzailea: Haizea.Irteera: Santa Ana kalearen amaieran.16:30 Familia antzerkia: Festara, Toma-xen abentura. Herriko Antzokian.

22 ASTELEHENA17:00 Bisita gidatua. San BartolomeParrokia (euskaraz). Gidaria: PelloArrieta. Antolatzailea: Haizea.

23 MARTITZENA18:00-20:00 Literatur tailerra: Nubo-sidad variable. Idazlea: Carmen MartinGaite. Antolatzailea: Haizea. GotzonGarate Udal Liburutegian.

24 EGUAZTENA17:00 eta 17:30 Ipuin kontalaria:Ipuinari tiraka. Kontalaria: Dorleta Korta-zar. Gotzon Garate Udal Liburutegian.19:00 Hitzaldia: Bagara nor. LoreaAgirre. Antolatzailea: Elgoibarko Izarra.Kultur Etxeko hitzaldi gelan. .

26 BARIXAKUA22:00 Antzerkia: Caperucita Feroz ko-media musikala. Mendaroko San Agus-tin Kulturgunean. Sarrera: 7 euro(Morroskillo eta Roteta dendetan salgai).22:30 Zinegiro goritan. Beldurrezko fil-mak. Euskal Herriaren ABDak. SutegixaElgoibarko gaztetxean.

Nabarmenduak Antzerki jardunaldiak

Otsailaren 12an jarri zituzten abian 39. An-tzerki Jardunaldiak Eibarren eta jadanik hain-

bat antzezlan ikusteko aukera izan da. Otsaileanbarrena bada beste makina bat ikuskizun aukeran.Sarrerak funtzio bakoitza baino lehen, 19:00etatik20:00etara, dagokion antzokiaren leihatilanegongo dira salgai, baita funtzioa hasi baino orduerdi lehenago ere. 5 eurotik 15 eurora arte baliodute egunaren arabera. www.eibar.eus webgu-nean daude antzezlanei buruzko argibideak.

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:46 Página 20

Page 21: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

AGENDA 21

Elgoibarko Izarra............943 741 626Udaltzaingoa..................943 741 394Udalaren arreta bulegoa...943 741 050Udaleko idazkaritza.........943 743 700Bake epaitegia................943 741 630Gizarte Ongizate saila.....943 741 008 Hirigintza........................943 744 384Mankomunitatea..............943 700 799Debemen........................943 744 067 Artekaritza (Hazienda)......943 744 414Berdintasun saila .............943 741 050 Euskara saila...................943 744 366Kultura saila.....................943 742 158 Udal liburutegia...............943 743 525Gazteria saila..................943 531 319Gazte informazio gunea...943 257 986Ludoteka.........................943 748 883 Gaztelekua.....................943 743 228Enplegua-Merkataritza......943 741 050Emugi.............................943 747 371Kiroldegia.......................943 744 415Mintxeta.........................943 747 356Musika eskola.................943 742 145Udal euskaltegia..............943 742 731AEK euskaltegia...............607 601 423KZgunea........................943 023 640Jubilatuen biltokia.............943 740 526San Lazaro egoitza..........943 740 296Eguneko zentroa..............943 744 565 Kontsumo bulegoa............943 743 088Taxi geltokia....................943 740 898Larrialdiak.....................................112Gurutze gorria.................943 743 864Eusko tren........................902 543 210Pesa...............................902 101 210Jokalari anonimoak ..........657 710 156Alkoholiko anonimoak.......629 141 874Correos - Posta.................943 741 547

Mendaroko Udala............943 033 282Liburutegia......................943 033 291 Bake Epaitegia................943 033 289Eguneko Zentroa..............943 031 746 Mendaro Ikastola.............943 756 141 Haurtzaindegia................943 755 219Musika Eskola..................943 244 275Taxi ..............................607 57 57 28 Ospitalea......................943 032 800

Botika ordutegiak

09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Guardiak09:00 - 22:00

19 Barixakua IBAÑEZ20 Zapatua GARITAONANDIA21 Domeka GARITAONANDIA22 Astelehena ETXEBERRIA23 Martitzena FERNANDEZ24 Eguaztena YUDEGO25 Eguena ORUESAGASTI26 Barixakua BARRENETXEA

22:00 - 00:00Astelehenetik domekara ETXEBERRIA (Elgoibar)Santa Ana, 1Tel.: 943 740 140

00:00 - 09:00IRAUNDEGI (Eibar) Fermin Calbeton, 19 Tel.: 943 201 110

* Fernandez: Herriko enparantza 4,Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Telefono interesgarriak Zinea (Herriko Antzokian)

‘Los odiosos ocho’19 Barixakua, 21:30

20 Zapatua, 19:00/22:15 (Jatorrizkoa azpitituluekin)

21 Domeka, 19:00 22 Astelehena, 21:30

Zuz.: Quentin Tarantino.Estatu Batuak, 2015. Irau-pena: 167 min. Generoa:Intriga eta komedia beltza.Aktoreak: Samuel L. Jack-son, Kurt Russell, JenniferJason Leigh, Walton Gog-gins, Demian Bichir, TimRoth, Michael Madsen,Bruce Dern, ChanningTatum. Sezesio Gerraren ondo-ren, dilijentzia batek Wyomingopaisaia elurtua zeharkatuko du. Bi-daiariek, John Ruth sari-ehiztariaketa Daisy Domergue iheslariak,Red Rock herrira iritsi nahi dute hanDomergue justiziaren esku uzteko.Bidaian hainbat ezezagunekinegingo dute topo: maior bat, she-riffa, mexicar bat, Red Rockeko bo-rreroa, cowboy bat eta generalkonfederatu batek topo egingodute. Ekaitza dela-eta babeslekuandenek bat egin eta agian helmu-gara ez direla iritsiko pentsatzendute.

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:46 Página 21

Page 22: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

HITZ ETA KLIK22

“Bada, ordea, txikitatik, nire ondoan izan dudan haririk gabekotresna: irratia. Goizetan, begiak irekitzen laguntzen didana”

Eider Iriondo

Julen Ansola

Hemen naiz, mugikorraren panta-llara itsatsirik bi begiak. Entzun-gailuak bi belarrietan sarturik.

Pultsometroko zinta nire bular azpian lotu-rik. Segunduak eta bihotz taupadak mar-katzen dizkidan erlojua eskumuturrean eta

nire ipurdia bizikleta estatikoan jarrita. Teknologia berriez inguratuta, eta hau adibide bat besterik ez

da. Zer esanik ez lanean eta etxean egunero erabiltzen ditugunaparatu denak kontatzen hasiko bagina zerrenda luzea egingogenuke. Menpekotasunean bete-betean murgildurik gaude. Ezindugu ihes egin honetatik. Denbora azkar doa eta egunero ari diratramankulu berriak merkaturatzen; kirola egiteko, lanerako....

Ikara eta dena ematen dit bukaerarik ez duen mundu zoro ho-netan ze tresna asmatuko ote duten pentsatzeak. Ni neu askotanizan naiz teknologia berriak probatzeari uko egin diona, etorkizunluzean agian erabiliko nituzkeela uste nuena baina epe motzeanerabiltzen bukatu izan duena, eta konturatzerako tramankulu ho-rien guztien beharra sentitzen dut. Atzera begira jarrita, lehen,tresna gutxi batzurekin egiten genituen eguneroko zeregin guztiak.Bada, ordea, txikitatik, nire ondoan izan dudan haririk gabeko

tresna: irratia. Goizetan, begiak irekitzen laguntzen didana. Egu-nean zehar gertatzen direnak, onak eta txarrak, kontatzen dizki-dana. Lehengo eta oraingo musika uztartuz nire belarriakgoxatzen dituena eta nire gerria dantzan jartzen duena.

Lehen irratiak ezarri zirenetik, mende erdi pasa den arren,garai hartako bizitasuna mantentzen duela esatera ausartzennaiz. 70eko hamarkadan ikusi zuen argia Arratek. Gure amamariematen zion laguntasuna bezalaxe, ziur naiz inguruko beste etxeasko goxatu dituela. Eugenik ez zuen aukerarik izan, sortutakotresna berri guztiak ezagutzeko, bai ordea bere belarri finei esker,etxeko sutondoan jarri eta Arrate entzuteko.

Arrateri esker jakiten zituen inguruko albisteak, Arrateri eskerentzuten zituen horren gustoko zituen trikiti piezak. Arrateri eskerbere gaztetako erromerietara bidaiatzen zuen, horrela, bere han-kak mugitu gabe, bere eskuak dantzan jartzen zituen sukaldekomahaia panderotzat hartuta.

Badira tresnak, irratia bezala komunikatu eta komunikatzeralaguntzen dutenak. Beste tresna askok ordea aldentzera eramanahal gaituzte. Erabileran omen dago gakoa, beste gauza askobezalaxe. Ez gaitezen gu itsutu teknologia berri guzti horiekin etadaukagunaz gozatzen jarrai dezagun.

981 alea:Maquetación 1 18/02/16 12:46 Página 22

Page 23: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

II. URTEURRENA

Bittor Alberdi Elorza“Patxillo”

2014ko otsailaren 18an hil zen, 51 urte zituela.

Ustekabean joan zinen gure ondotik,ez ordea gure bizitzatik,

keinu, irrifar, egoera, ospakizun,tronpeta doinu bat

Beti gure bihotzetan, maite zaitugu,ez da agur bat, gero arte baizik.

Etxekoak

Jose Mari Loyola Garate

2016ko otsailaren 16an hil zen, 67 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

II. URTEURRENA

Amaia Arrizabalaga Arakistain

2014ko otsailaren 18an hil zen, 44 urte zituela. Haren omenez II.urteurrenekomeza izango da, zapatuan, otsailak 20, arratsaldeko 19:00etan, ElgoibarkoBartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Bildu ohi gareneanAzkaraten bertandistira nabari da

gure begietanbi urte pasa arrenAmaia, benetan,

zure falta ez deguneurtzen urteetangurekin zaudelako

egun guztietan.

981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 3

Page 24: 981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 1 9 1 2 0 6 ... · Seme eta alaba ahaztezinak zer labur bidea zer sakon arrastoa nire patua izan zinetenak, laster arte. Ama Ander

981 azala:Maquetación 1 18/02/16 12:44 Página 4