A3
-
Upload
edurne-m-arrese -
Category
Education
-
view
225 -
download
2
Transcript of A3
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 3.astea
Sakanako Gerra lantegitik Ziburuko
ikastolara
Ikastolak garai batean auzolanean, guraso euskaltzale eta
konpromisodunen aldetik sortu zela jakin badakigu baina argazki
honetan ageri diren pertsonak atzean ageri den ikastolako gurasoak al
dira? Ikastolen filosofiari jarraiki bertan daudenak gurasoak direla
esango genuke, astebururo bezala euren haurrak merezitako hezkuntza
izatearen alde borrokan eta lanean dabiltzanak. Hala ere, hau ez da
kasua.
Eraikina Ziburuko (iparralde) ikastola den arren, langileak
Lakuntzako Gerra lantegiko kideak dira. Ez daude bertan kontratazio
bat egin dietelako, ez daude lanean, auzolanean baizik. 110km egin
dituzte Gerra lantegiko 7 langileek, lanetik atera eta auzolanean
asteburu osoan zehar Ziburuko ikastolaren aterpea eraikitzeko.
Harrigarria egia esan hauen elkartasun eta konpromisoa!
Baina galdetuko duzue, nolatan? Nondik sortu da konpromiso
eta nahi hori? Guaixe astekarian irakurri nuen berria eta harrituta
gelditu nintzen ni ere, gehiago jakin nahi nuen. Horrenbestez,
bertako Imanol langilea ezagutzen nuenez poteoan berarekin topatu
eta ezin izan nuen aguantatu auzolan hartaz gehiago jakiteko nahia.
Gogoz kontatu zidan haien ekimen txikia. Antza, Kaskotenea
ikastolaren egoera 2014. Urtean gogorra zen oso. Ikasleak eskola
publikoaren ondoko etxola batzuetan zeuden eta herriko auzapezak ez
zien bertan jarraitzen uzten eta ez zizkien gauzak erraztu
(argindarra moztu zieten eta egunero 100€-ko isuna jarri).
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 3.astea
Hau da hau komunitatearen elkarlana! Egoera jasanezin honen
aurrrean LAB sindikatuak enpresatan diru bilketa egin zuen, laguntza
emateko asmoz eta Sakanan hiru enpresatan 1200€ bildu ziren eta
aurten joan ziren diru hori eskutan ematera eta burdinarekin
erlazionatutako lanen bat behar izanez gero euren eskua luzatu
zieten.
Deia bueltan etorri zitzaien eta ikastetxeko aterpea
eraikitzen lagunduko zieten galdetu zieten. Erantzuna baiezkoa izan
zen eta Imanol eta haren kideek materiala lortu, erosi eta asteburu
oso bat igaro zuten aterpea eraikitzen. Haren arabera esperientzia
oso polita izan zen, ezin hobe tratatu zituzten, otorduetan elkar
ezagutzeko aukera izan zuten eta berriro errepikatuko zutela diote.
Haren esanetan, auzolanean aritzeak, poltsikoa betetzen ez duen
arren hori baino garrantzitsuagoak diren onurak dakartza.
Auzolanaren eta elkarlanaren bidez herritik eta herriarentzat lan
egiteak satisfazio pertsonal eta kolektibo izugarria eragiten du.
Gainera kasu honetan Imanolek dio, eta berarekin guztiz bat
nator, auzolana ez dela talde edo kolektiboen lan egiteko erara
mugatu behar. Hau da, ikastolak euren artean auzolanean aritzeak
ez duela gurasoen auzolanera mugatu behar. Komunitate osoak elkar
lagundu beharko lukeela dio, eta kolektibo ezberdinek auzolan irekiak
deitu. Horrela, beraiek egin bezala, hezkuntzan ere industriaren
laguntza izango dute eta alderantziz.
Ekimen eredugarria Imanol eta Hermanos Guerra lantegiko
kideena! Izan ere, Euskal Eskola sortzeko ezinbestekoa izango da
herritik eta herriarentzat guztiok (haur, heldu, ikasle, langile,
norbanako, kolektibo…) elkarlanean eta auzolanean lan egitea.
Golden 5 Altsasura ere iritsi da!
Irakasle gelako egutegira begira
gelditu naiz gaur. Irakasleek etengabeko formakuntzari jarraiki eta
ikastolako pedagogia berritze aldera ikastaro eta hitzaldi andana
jasotzen dituztela dirudi.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 3.astea
Horien artean logo batek atentzioa deitu dit, Golden5
programaren logoa alegia. Practiuma hasi aurretik Garaizarren
ikasgaian ikasitakoagatik nuen ezaguna. Izan ere, berdinen arteko
tratu txarren gaiari jarraiki, esku-hartze programa ezberdinak aztertu
eta ezagutu genituen eta haietako bat hauxe izan zen.
Antza, Golden5 programa Euskal Herriko ikastetxeetan ziztu
bizian zabaltzen ari da eta tira ez da gutxiagorako. Izan ere, proiektu
honek egungo hezkuntzaren erronka ezberdinei egiten die aurre ;
esaterako, bereizketak, pertsonaren gaitasunen garapen mugatuak,
auto-ezagutzarik eza, auto-estimu baxua elkarren arteko errespeturik
eza, motibazio falta, errendimendu eskasa …
Hala ere, erronka horiei aurre egitea ez da erronka erraza eta
honek irakasleen formakuntza sakon, antolatu eta osatua eskatzen
du, ikastolako Orientatzailearen arabera 3 urteetan, hilean behin
egingo diren formakuntza saioetan burutuko dena. Baina zeintzuk dira
formakuntza saio horietan landuko diren alderdiak? Golden5
webgunean (http://www.golden5.org/golden5/) murgildu eta hauexek
dira laburbilduriko alderdiak:
1. Gelako antolakuntza
Ikasleen jarrerak ez luke klaseko erritmoa moztu behar, horretarako,
gatazkak momentuan esku hartu behar dira indibidualki
protagonistarekin, eta jarrera edota eginkizun positiboak goraipatu
gela guztiaren aurrean. Etengabe ikasleekin hitz egiten aritu behar da
eta etengabe gogorarazi zeintzuk diren jarrera positibo eta
negatiboak. Ikasle-irakasleen komunikazioa ezinbestekoa izango da.
2. Harremanak eraikitzen
Ikasleei begietara begiratu eta nolabaiteko interesa erakutsi haietako
bakoitzarekiko, alderdi positiboak azpimarratuz eta modu honetan
autoestima handituz. Beraien bizitzaren inguruko interesa erakutsi
eta edozein pertsonaren aurrean, talde osoaren izaere txalotu.
Ezinbestekoa izango da irakasleak gertutasuna erakustea, guztiak
aukera berberak emanez eta laguntza eskainiaz.
3. Klima soziala
Ikasleak ezagutzeko dinamikak proposatu, guztientzat baliagarri izango
dena. Ikaskuntza kooperatiboa sustatu, haien arteko elkar laguntzak
sustatzeko. Gela apaindu, energia positiboa helarazten duen toki bat
sortuaz.
4. Ikaskuntza zehaztua
Jarduera anitzak proposatu eta aurrera eraman, hauen prozesuaren
bitartez lortuko den azken emaitza boligrafo berde batekin ebaluatuz.
Hobetzeko asmotan, indibidualki aholkuak eman lana hobetu
dezaketela adieraziaz, egindakoa beti ere gutxietsi gabe. Ikasteko
estrategiak gelan landu. Autoebaluazioa sustatu.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 3.astea
5. Guraso/Ikastetxearen arteko harremanak eraiki
Gurasoei euren seme-alabaren inguruko informazioa eskatu eta baita
gelako informazioa ahal den neurrian helarazi. Esan beharrekoa zaindu
eta familiarekiko interesa erakutsi, etengabe aholkuak eskainiz.
Gurasoen arteko elkarrekikntza sustatu, guraso taldeen dinamikak
antolatuz.
Alderdiak sakonak dira oso, nire burura datorkidan galdera
edukietatik haratago doa: Formakuntza ikastaro hauetan, alderdi
teorikoetatik haratago egunerokotasuneko kezka horiei aurre egiteko
bideak, aholkuak… emango al dira?
Noski, orain ezin diot galderari erantzun ez bainaiz halako
formakuntza saio batean egon baina ahal izanez gero, saioren batera
gerturatuko naiz eta gaitegietatik eta programa honen filosofiatik
haratago, berau barneratzeko erabiltzen diren teknikak ezagutzea
gustatuko litzaidake. Ea aukera daukadan!