Abentura ipuinak, 6.A

28
Abentura- ipuinak Arantzabela ikastola 2012-2013 6. maila A

description

12-13 ikasturtea. Txanela 1. gaia. Euskara

Transcript of Abentura ipuinak, 6.A

Page 1: Abentura ipuinak, 6.A

Abentura-ipuinak

Arantzabela ikastola2012-20136. maila A

Page 2: Abentura ipuinak, 6.A

JON VIANA ETA KILAUEA

-Egun on- esan zigun irakasleak gelara sartu bezain laster.- gaur geografian landuko duguna gure herrialdea da, eta zergatik ez aldatzeko pixka bat hemen dauden sumendiak? Adibidez, hemen Hawaien, Kilauea izeneko sumendi bat da, eta itzalita dago. Eta hara joango gara hurrengo geografia klase orduan, bihar dela, egun osoa pasatzera, ondo ezta? Ah ez ahaztu hamaiketakoa eta bazkaria eramateaz.

Kaixo, barkatu, ez naiz aurkeztu. Ni Jon Viana naiz eta hamabost urte ditut, Hawaien bizi nahiz, geografia ikasten nago, eta orain hitz egiten ari dena nire geografia irakaslea da. Abenturak bizitzea gustuko dut eta surfa egitea ere, bueno orain klasea jarraituko dut, eta bukatzean sumendira joateko motxila prestatuko dut, bihar jarrituko dut kontatzen.

Autobusean nengoen nire lagunekin. Oso pozik geunden eskursioagaitik, orain dela asko ez baitugu eskursiorik egin. Heltzean, bizkor jaitsi ginen autobusetik eta bokata jan genuen. Hamaiketakoa jan ostean, Kilauea igotzen hasi ginen, eta pixka bat ibili ondoren oso nekatuta geunden egiten zuen beroagatik. Bi ordu ibili eta gero helmugara heldu ginen, sumendiko ahora. Kraterretik barrura sartuko ginen, eta gure gidariak barrura oso erraz sartu zen, baina guretzako oso zaila zenez, Fredek, gidariak, prestatu zigun tirolina batetik jaitsi ginen, oso dibertigarria izan zen. Azkenean guztiok barruan geunden, bazkal ordua zenez gose handia geneukan, eta bazkaldu genuen.

Bat-batean urrunetik argi dizdiratsu bat ikusi nuen eta jarritu nuen ea zer zen jakiteko, baina nahi gabe, taldetik banandu nintzen. Orduan jarraitutako argia itzali zen eta nire linternako argia neukan bakarrik. Egin ahal nuen gauza bakarra buelta ematea zen eta taldearekin berriz batzea. Bueltazean ez zeuden, eta beraien izenak oihukatzen hasi nintzen eta korrika egiten ahal nuen eta azkarren, baina arroka batekin topo egin nuen, erori nintzen buruz behera eta hartu nuen kolpearen ondorioz uste nuen konortea galtzen nengoela.Esnatzean ez nengon lehengo lekuan, templu moduko batean nengoen, eta hankak eta besoak soka batez nituen lotuta sakrifikatuko baninduten bezala. Bost katu bezalako momiak izar bat osatzen zuten nire inguruan, eta paretetan apoiatuta pertsona moduko hamar momia. Bat-batean laba itxura zuen likido laranja eta pantaila bat agertu ziren. Pantailan katu misteriotsu batek hau azaldu zuen: -Kaixo, Jon Viana. Pentsatzen dut nor naizen jakin nahi duzula; katu guztien jainkotsa naiz eta ez dakizunez azalduko dizut: ez dut izenik, orduan zure izena

Page 3: Abentura ipuinak, 6.A

lapurtuko dizut, izen polita da eta horregaitik aukeratu dut, izena lapurtu behar dizut, niretzako ez baita besteentzako bezala, izenik ez edukitzea niretzat da ez existitzea bezala, zure izena lapurtuko dizut, orduan zu JOANGO ZARA BERAREKIN!!!!!!! Ja,Ja,Ja,Ja,Ja....Ni, Jon Viana, harriturik gelditu nintzen, katua burutik jota zegoen. Orduan nire pentsamenduak moztuz horrela jarraitu zuen:-Begira hau da gertatzen dena, orain direla hamar mila urte inkek maldizio bat bota zidaten; inmortala bihurtu ninduten, ez badakizu zer esan nahi duen, ez naizela hilko esan nahi du. Eta katuak ez gara hiltzen izenik ez badaukagu, eta izen bat lortu arte. Izen hori duena sakrifikatu behar nuen ilargi betea kraterrean ipintzean, hori lortzen badut nire maldizioa desagertuko da eta hilko naiz behingoz, ez dakizu zer diren hamar mila urte, nire emaztea- momia jasan...-LAZTANAAAAAAAA!!!!- oihukatu zuen abots agudo batek- KONTUZ ESATEN DUZUNAREKIN BELARRIAK BADAUZKAT ETA..-Ikusten...Orduan, ilargia kraterrean ipintzen hasi zen. Kulunkatzen hasi nintzen eta erortzen zen labarekin sokak erre nituen eta ihes egitea lortu nuen.

Korrika egiten nuen bitartean lurra erortzen hasi zen eta pantailako katuak oihukatu zuen “GUARDIAK!!!!” orduan pentsatu nuen surfeatu ahal nuela harri baten gainean.

Harri gainean igotzea lortu nuen, igo nintzen eta lortu nuen sumenditik ateratzea. Azkenean sumendiak erupzioan sartu zen eta ahal nuen eta azkarren sumenditik atera nintzen. Taldearekin negoen berriro eta gertatukoa ez nion inori kontatu, baina lagunei ez zien inporta, berriro etxera bueltatu ginen autobusean abesten eta lasai, eta heldu bezain pronto ohera sartu hintzen eta lo kuluxkada bat egin nuen, uste dut hurrengo egunera arte ez nintzela esnatu, jijiji.

Idazlea: Alba Rodriguez

Page 4: Abentura ipuinak, 6.A

KOTOPAXI SUMENDIA ETA REBECA

Bazen behin 19 urte zituen neska bat. Neska horrek Rebeca zuen izena. Rebeca bolcanologa zen, ile luzea eta fina zuen, begi berdeak eta ezpain gorriak zituen. Bera oso alaia, azkarra eta langilea zen.

Egun batean Rebecak pentsatu zuen Kotopaxi sumendia, itzalita zegoenez, aztertzera joatea. Kotopaxi sumendia oso ezaguna zen. Kotopaxin hotel bat zegoen eta hotelera deitzea hoberena zela pentsatu zuen:–Kaixo, kotopaxi hotela da hori? - galdetu zuen .–Bai, hau kotopaxi hotela da, zertan lagundu ahal dizut? - esan zuen telefonoaren beste aldean zegoen pertsonak.–Suit bat nahi dut Urtarrilaren 26 – tik Otsailaren 18 – ra arte.–Bale, ba gordeko dizugu bat.Rebeca maletak egiten hasi zen, Urtarrilak 25 – a zen, orduan lo ondo egin behar zuen eta oheratu egin zen.Despertadorea entzun eta korrika batean gosaldu, arropa jantzi , hortzak garbitu , ilea orraztu eta aireportura abiatu zen.Aireportura ailegatu zenean papelak eman eta hegazkinean sartu zen. Bidaia guztia lotan pasatu zuen eta ezin izan zituen paisaiak ikusi.Aireportuan taxi bat zuen zain:–Kaixo, zu Rebeca zara? - galdetu zion taxistak–Bai , orain Kotopaxi hotelera eraman behar nauzu.–Ongi da.- taxian sartu eta Kotopaxi hotelera ailegatu zen. Hotelean giltza eskatu eta bere logelara abiatu zen. Maletak desegin zituen mugikorra hartu eta Kotopaxi sumendiaren nagusiei baimena eskatu zien Kotopaxi aztertertzeko.Baimena eman zioten baina bakarrik ikusi ahal zuen arratsalde horretan. Goiz osoa herria ezagutzen pasatu zuen, eta bazkal orduan hotelera abiatu zen, jan eta Kotopaxira joan zen.Bere katxarro guztiak atera zituen eta sumendia aztertzen hasi zen. Orduan konturatu zen ez zegoela itzalita eta gutxi falta zitzaiola erupzionatzeko.

Page 5: Abentura ipuinak, 6.A

Herriko jende guztiari berria ematea hoberena zela pentsatu zuen, bestela herriko jende guztia hil egingo zen:

-- Berri bat daukat, oso garrantzitsua, bolacanologa naiz eta Kotopaxi sumendia erupzioan sartuko da- esan zuen neskak - mendi altuenera igo behar gara ez hiltzeko.Eta korriketan guztiak igo ziren mendira eta eztandatik onik atera ziren . Handik aurrera Rebeca kontratatu zuten sumendiak aztertzeko.

Alaitz Barrera 6.A

Page 6: Abentura ipuinak, 6.A

Espedizio Harrigarria

Bazen behin, mutiko bat Martin de Salinas deiturikoa. Goiz batean, Gasteizko Juduen kaletik paseatzen ari zela, iragarki bat irakurri zuen. Iragarkiak esaten zuen:“Bere maiestateak, Karlos V.ak, espedizio bat egin nahi du, Ameriketara joateko. Espeziak eta urrea ekarri nahi ditu, espedizio honetan parte hartu nahi duena, Madrileko Jauregira etor dadila”.Hau ikustean, Martin “Villa Susora” bueltatu zen, gutun bat idaztera, Madrilera joan ezinik. Gutuna bidali zuen eta aste bat pasatu ahala, berari beste gutuna ailegatu zitzaion, esanez:“Ulertzen dut, nik ere erreinuko arazoak ditut. Espedizioa, ia osatuta dago eta itsasontziak, Palos portutik aterako dira, Martxoaren 14an “1505-aren Urtarrilaren 24a, Karlos erregea.Hori irakurtzean, pentsakor geratu zen. Gasteizetik urrun joan behar zen eta ondo prestatu behar zen. Gasteizko kale guztietan entzun zen:-Bando, Bando, erregearen izenean! Ezpedizio bat egingo dute Ameriketara joateko! - oihukatzen zuten bandolariek. Mutila, karromato batean igo zen “Palos”-era joateko. Bidaiak bi aste iraun zuen. Martin oso nekatuta zegoen. Portura ailegatu zenean, hango etxe batean ostatu hartu zen. Egun asko falta ziren espedizioa hasteko. Itsasontziak prestatzen ari ziren. Espedizioaren bezperan, probisioak prestatzen ari ziren hurrengo egunean itsasoratzeko. Azkenean, eguzkia ateratzean, itsasoratu egin ziren. Itsaso urdin eta arriskutsura abiatu ziren “Ozeano Atlantikora”.Egun horretan, kapitaina ezagutu zuen eta lagunak egin ziren. Kapitainarekin Kartografia ikasi zuen. Kapitainak zituen tresna arraro horiek, erabiltzen ikasi zuen, mapak interpretatzen,...Martinek kapitain bezela, batzuetan timoia eramaten zuen. Marinel korapiloak egiten zituen. Kolezioak egiten zituen. Marinel bizitza gustatzen zitzaion. Igande guztietan, itsasontziaren frailea, otoitza egiten zuen marinel guztiekin.Baina, egun batean, marinelak konturatu ziren janari gutxi eta ur gutxi geratzen zela.Janaria bukatu zenean, marinelek, “eskorbuto” izeneko gaitzaz gaixotu ziren.

Page 7: Abentura ipuinak, 6.A

Gau batean, tsunami bat eragin zuen itsasikara egon zen,. Tsunami horrek, itsasontzia hondoratu zuen. Martin, igeri egiten, irla batera ailegatu zen. Irlan zegoela, ura eta janaria bilatu zuen. Baina, irlan biztanleak zeuden. Biztanleek, mutila aurkitu zuten eta preso eraman zuten. Mutilak, istorioa kontatu zuen:Ni, Espainiatik Karibe uharteetara abiatu nintzen. Espedizioaren egun batean, “ Nuestra Señora de las Mercedes” izeneko itsasontzia hondoratu zen. Marinel guztiak hil egin ziren, ni izan ezik. Hori entzutean biztanleen nagusiak, tratu bat egin zuen. Tratua zen, itsasontzia eraikiko zutela bere arropen truke. Handik hiru astetara, itsasontzia prest zegoen itsasoratzeko. Tratua egin eta Martin, itsasoratu zen.Mutikoa, Lisboan agertu zen biluzik. Arropa berria lortu zuenean, karromato bat hartu eta Madrilera abiatu zen. Han, erregearen aurrean aurkeztu zen, istorioa kontatu eta gero Madriletik Gasteizera joan zen bere etxera bueltatzeko.

Egilea: Alex Garcia Caballero

Page 8: Abentura ipuinak, 6.A

HONDAMENDIA LURREAN

2001. urtean Jordan Tenisonek satelite bat eraman zuen argi-urte bateraino. Eta satelite horrek asteroide bat aurkitu zuen. Jordanek asteroidearen izena bilatu zuen liburutegian:

-Aurkitu dut!!!!!!!!-.-Zzzzzzzzzzzz, isildu-.-Asteroide horrek, Haphofis meteoroa izena du. Eta lurrera eroriko da... mmm... 12 edo 13ordu barru ailegatuko da-.

Jendeak telebista piztu eta honako hau entzun zuen: -Azken berria, asteroide batek (Haphofis) lurrikara batzuk eragin ditu eta hauek dira neurriak:

-U.S.A. 6.8 gradukoa.-Euskal Herrian 3.6 gradukoa.-Afrikan 8.7 gradukoa.-Asian 9.0 gradukoa.-Japonian 5.6 gradukoa.

Eta tsunamiak Japonen (28metrokoa), Portugalen (40metrokoa) eta Washinjtongnen(36metrokoa).

Jordan pentsatzen ari zen eta satelitean Pluton ikusi zuen. Eta Pluton asteroidera hurbilduz joan zen eta... Plutonek asteroidearekin talka eginez Lurra salbatu zuen.

Alex D.

Page 9: Abentura ipuinak, 6.A

ANEREN ESPERIENTZIA HANDIA

Bazen behin Ane izeneko estralurtarra. 11 urte zituen eta abenturazalea zen. Begi marroiak zituen eta zortzi hanka. Ane berdea zen, jakintsua eta azkarra.Egun batean bere lagunak eguzkiaz hitz egiten hasi ziren;

-Ze polita den eguzkia zelako disdiratsu dagoen gaur!

Anek eguzkia ukitu nahi zuen, bere lagunek hoberena zela esateko.Ane diamantezko planeta batera abiatu zen.Hantxe Anek astronauta bat ikusi zuen. Eta astronautak galdetu zion ea bere hizkuntza ulertzen zuen eta berak baietz erantzun zion.Astronautak galdetu zion ea berarekin joan ahal zen eguzkia ukitzera, Anek esan zion baietz eta biak abiatu ziren eguzkia ukitzera.Jupiterrera heldu zirenean goseak zeuden eta nola Anek sukaldari oso ona zen lur pixka bat hartu, zizareak hartu eta jan zituzten-Bitaminak dauzka eta!- esan zion.Bueno, handik eguzkia ikusten zen, baina ez zuten nahi planeta hotza zeharkatu.Astronautak ideia bat izan zuen, beste bide bat hartzea, horrela ez zuten zeharkatu beharrik.Merkuriora iritsi ziren, han bero handia egiten zuen, baina azkar zeharkatu zuten eta eguzkira iritsi ziren.Eguzkia ukitu eta...ez zuten ezer sentitu. Astronautak argazkiak atera zituen eta Ane bere etxera joan zen.Astronauta Lurrean famatua izan zen, eta Anek bere lagunei kontatu zien dena. ETA HAU DA ANEREN ESPERIENTZIA HANDIA!

Iraide Pérez De Mendiola Zubizarreta

Page 10: Abentura ipuinak, 6.A

ZULO MISTERIOTSUA

Bazen behin herri txiki batean bizi zen mutil pobre bat. Herria Estabillo deitzen da.Aitor deitzen zen eta 12 urte zituen. Bere gurasoekin eta anaiarekin bizi zen. Egun batean anaiarekin joan zen basora ibiltzera. Han arkitu zuten zulo bat, biok sartu ziren, ez zegoen argirik eta ez zen ezer ikusten. Aitorrek pospolo bat bere praketan aurkitu zuen eta piztu zuenean zulo handia eta luzea ikusi zuten.Oso nekatuta zeuden. Argi bat aurkitu zuten eta korrika joan ziren argi horretara. Pozik zeuden kaxa asko aurkitu zituztelako. Kaxetan janari asko zegoen.

Laster polizia agertu zen bere aitarekin. Poliziak ikusi zuen pobreak zirela, horrela eman zieten kaxetan zegoen janari guztia.

Hurrengo egunean Aitor joan zen zulo misteriotsura eta txakur bataurkitu zuen. Aitorrek txakurra hartu eta etxera eraman zuen.

Handik aurrera Aitor oso ondo bizi izan zen.

Arkaitz Estevez

Page 11: Abentura ipuinak, 6.A

Sumendi sendatzaileaBazien behin bere lagunekin jolasten zegoen mutil bat eta bat-batean , parean, zelai bat ikusi zuten . Pilotarekin jolasten ari ziran eta ihes egin zien zelai horretara, ze handiagoa zen beste zelaia baino . Gero , amak deitu zion bere umeari:–Pepito, etorri askaria jatera ¡¡¡–Orain noa ama -esan zion Pepitok bere amari .Pepito joan zen askaria jatera eta etxeko bidean, zuhaitz batean borobil formako pilota gorri batzuk aurkitu zituen eta holaxe esan zien bere lagunei :–Jan nahi duzue?–Bai .-esan zuten bere lagunek , batek izan ezik .Gero , Pepitok eta lagunek pilota gorriak jan zituzten. Baina lagun batek ez zituen jan, oso buru azkarra zelako. Gainera hauxe esan zien besteei:–Ez jan, agian pozointsua dira .Baina ez zioten kasurik egin eta konortea galdu zuten. Jan ez zituen lagunak amari etortzeko eskatu zion :–Ama, etorri. Deitu medikuari telefonoz nire lagunek konortea galdu dute eta!Gero etorri zen medikua eta horrela esan zuen :– Pilota gorri batzuk jan dituzue ?–Bai . Esan zuen jan ez zuenak .Eta gero esan zuen medikuak, polioemilitis gaisotasuna zutela eta hori bakarrik sendatzen zela sumendira joaten, bero handia hartuta Sumendira joan ziren eta sendatu ziren. Handik aurrera denok pozik bizi izan ziren. Asier M.

Page 12: Abentura ipuinak, 6.A

UME BAT ESPAZIOAN1987an 10 urteko ume bat espaziora joan zen. Asier oso azkarra zen eta bere ikastolan 5.mailan zegoen baina 6.mailara pasatu zuten. Oso azkarra zenez NASAko frogak egitera joan zen eta gainditu zituen. Asier oso altua zen, alaia, argala, oso argala. Asierrek ez zuen ezer jaten, bakarrik patatak frijituak. Gasteizen bizi zen baina udan beti joaten zen Donostiako hondartzara eta han jolasten zuen bere aitarekin. Asierrek lagun bat zuen Mikel izenekoa, beraren alboan bizi zen eta beti geratzen ziren jolasteko eta bizikletekin ikastolara joaten ziren han futbolean jolasteko. Mikelek 12 urte zituen.

Esaten nuen bezala Asierrek NASAko pruebak pasatu zituen eta hurrengo astean espaziora joan behar zuen mundua kanpotik aztertzeko. Oso urduri zegoen eta beti esaten zion bere amari:-Eta espaziontzia apurtzen bada?-Ez da apurtuko, hori prestatuta dago.- Erantzuten zion amak.Bi egun pasa eta gero, igandean, Mikelekin geratu zen eta ikastolara joan zen beti bezala. Han futbolean jolastera eta pin ponean jolastera. Asierrek aurpegi txarra zeukan eta Mikelek esan zion:-Zer gertatzen zaizu, Asier?-Beldur naizela espaziora joateko eta han geratzeko betiko.-Erantzun zion.-Ez izan beldurrik, talka egiten baduzu NASAko teknologoek salbatuko zaituzte eta zuri ez zaizu ezer gertatuko.-Esan zion Mikelek.-Baina eta antena apurtzen bada eta ezin badugu salbatu?-Hori bai, nik ere izango nuen beldurra.-Erantzun zion Mikelek.Gero hasi ziren futbolean jolasten eta ondoren etxera joan ziren meriendatzera.Hurrengo astean, igandean, Asierrek joan behar zuen. Mikel joan zen berarekin despeditzera, bere ama negarrez zegoen penagaitik eta Asier ere ia ia negar egiten zegoen. Horrela Asierrek despegatu zuen, beldur handia zeukan eta abiadurarekin bere aurpegia atzerantz joaten zen eta malkoek ihes egiten zioten. Espaziora heldu zen, eta flotatzen ari zen nabetik zehar alde batetik bestera igeri egiten balego bezala. Asierri, beldurra joan zitzaion baina gero, gauza bat pasatu zen:-AAAHHH!!!!! Asteroideaaak!-Oihukatzen zuen Asierrek-Meiden, Meiden asteroideak daude.-Esaten zuen astronautak.Justu momentu horretan asteroide batek talka egin zuen antenarekin.Espazioko traje bat baino ez zuten eta bi pilotoek ezin zuten nabea utzi, orduan Asierrek atera behar zuen eta zeloarekin antena pegatu. Horrela, kontrolekoak joan ahal izango ziren Asier erreskatatzera Lurrera bueltatzeko.-Ez, ez, ez, ni ez naiz horra aterako.-Esan zuen Asierrek.-Baina zu ez baldin bazara ateratzen hemen geldituko gara betirako.-Erantzun zioten astronautek.-Bale aterako naiz.-Oso ondo, zuk jarri espazioko jantzia, gero atera eta zinta isolalzailea hartu eta pegatu antena.-Bale, aterako naiz.-Esan zuen Asierrek.Horrela Asier atera zen zintarekin eta pegatu zuen antena eta bueltatu zen nabera. NASAkoekin hitz egin zuten eta laguntzera joan ziren. Horrela, Lur planetara eraman zituzten.

Daniel Felipe

Page 13: Abentura ipuinak, 6.A

IRAIDEREN ABENTURA

Orain dela urte bat Ipar poloan bazegoen neskato bat Iraide deiturikoa. 11 urte zituen kontatuko dudana gertatu zenean. Altua zen, bere begiak berdeak ziren, eta Ipar poloan hotz handia egiten duenez, beti joaten zen animalien larruarekin estalita. Farre asko egiten zuen, oso majua, alaia eta dibertigarria zen. Beroa gustatzen zitzaion, ez ezagutu arren.

Egun batean bere aitak esan zion:-Barkatu maitia, baina... Canarietara joango gara-Nola? -Galdetu zion harriturik-Gainera han bero handia egiten du.

Hori esan eta gero maletak egiten hasi zen. Handik aste batera hegazkina hartu zuten. Beraien etxea egurrezkoa zen eta teilatua lastozkoa, nahikoa beraien bientzat, zeren eta Iraideren ama Tailandian zegoen, bere lana zela eta. Alboan aitona bat bizi zen, eta esan zien etxetik 100 metroetara sumendi bat zegoela. Geroago esan zien:

-Sumendi hori lotan dago orain dela 75 urte -eta ahotsa grabeago ipiniz:-Baina ez fidatu!

Egunak eta egunak pasatu ziren eta Iraide gero eta alaiago zegoen. Egun batean lurra dardarka hasi zen eta Iraideren aitak Iraide hartu eta korrika atera ziren etxetik. Kotxean sartu eta handik joan ziren, Iraide, kotxean zijoazela esan zuen:

-Z...ze...zer zen hori...?-Sumendia esnatu da, maitia

Hurrengo astean bere etxean zeuden berriz, Ipar poloan, eta Iraidek bere etxea leku hoberenean zegoela pentsatu zuen.

AMAIERA Ane Hidalgo

Page 14: Abentura ipuinak, 6.A

LUR A Z P I A

Baziren behin 5 mutil: Jordan, Hilla, Asier, Exter eta Iker.Jordanek 43 urte zituen, Hilla, Jordanen laguna zen eta 43 urte zituzten biek, oso jatorrak ziren, Jordanek ume bat zeukan, Iker deitzen zena eta anaia bat Exter, ere baina lur azpira joan zen eta han hil zen. Bazeukan ume bat, umeak ez zuen bere aita ezagutu, Asier deitzen zen.Egun batean joan zen Exterren umea egun batzuk pasatzera Jordanen etxera. Orduan Asierrek 13 urte zituen, Ikerrek bezala.

Denok abentuazaleak zirenez Exter hil zen lekura joan ziren.Leku hura lur azpian zegoen, mundu txiki txiki bat zen.Hara joateko kobazulo batetik sartu behar zen, oso txikia zen, katamarran joan behar ziren. Aurkitu zuten mundua baina dinosaurio handi bat zegoen hantxe, hegalaria zen. Exter horrela hil zen eta ia ia Iker ere, baina Jordanek esan zuen:-Ez zara hilko zure aita bezela-eta Jordanek salto bat eginez dinosaurioaren gainera igo zen eta hil zuen.

Page 15: Abentura ipuinak, 6.A

Mundu horretan etxe handi bat zegoen Exterrek egindakoa. Iker etxe horretara sartu zen eta Exterren argazki bat aurkitu zuen, poltsikoan gorde zuen. Han ere bazegoen paper bat eta ipintzen zuen :–Iker, hau ikusten baduzu hil naizelako da eta ez zaitut ikusiko gehiago eta badakit paper hau aurkituko duzula abenturero handia zarelako.Hantxe Asierrek, Ikerrek, Jordanek eta Hillanek eraiki zuten mundu handi bat eta jende asko joan zen bizitzera eta horrela bizi ziren eta etxe handiak eta asko egin zituzten.

AM AIE RA

EGILEA:Iker Guridi

Page 16: Abentura ipuinak, 6.A

HONDAMENDI IKARAGARRIA

Bazen behin Iker izeneko mutiko bat. Ikerrek 20 urte zituen. Kanariar uharteetan bizi zen. Ausarta eta abenturazalea zen. Mutikoak, ile horia zeukan eta nahiko altua zen. Bere hankak, luzeak ziren, beraz, korrika asko egiten zuen. Oraindik, unibertsitatean zegoen, irakasle ikasketak ikasten ari zen. Bere ama eta aitarekin bizi zen.

Asteburu batean, kalean zegoen paseo bat ematen. Egun oso-oso beroa zen. Iker, oso nekatuta zegoen. Beraz, itsaso ondora paseatzera joatea erabaki zuen. Hondartzan jende asko zegoenez, kontu handiarekin jooan behar izan zuen ez bustitzeko. Baina, bat-batean, Teidea erupzioan jarri zen.-Ahhhhh!- entzuten zen. Hori bakarrik.-Teidea erupzioan jarri da? Ez zegoen itzalita? Berdin da, esploratzera jongo naiz.Eta orduan Teidera joan zen , kontu handiarekin. Tontorrera ailegatu baino lehen, erupzioa gelditu zen. “Ze arraroa!” pentsatu zuen. Arrazoia bazeukan. Bakarrik 2-3 minutu iraundu zuen. Baina, kalte asko eragin zuen. Milaka etxe apurtuta, jende asko zauriekin... Eta orduan, haizea etorri zen, gainera nahiko indarrekin. Horren eraginez, laba sikatzen hasi zen. Gertaera hau, egunkarietan, berrietan, etab. agertu zen. Gauean, etxerik ez zeukatenak, beste herrialde batzuetara joan ziren. Ikerrek hau esan zuen:-Oso arraroa da hau. 2-3 minutu iraundu du erupzioak. Nire ustez, zerbait gehiago geratuko da. Baina, eskerrak labak ez duen apurtu nire etxea. Bihar sumedia aztertzera joango naiz.Biharamunean, Iker, Teidera joan zen. Ez zitzaion ezer kostatu. Teidean, mineral bat aurkitu zuen: Pomeza. Krateraraino igo zen. Teidea itzalita zegoela ikusi zuen. Orduan, jeitsi zen etxera. Baina bat-batean lurrikara bat hasi zen.-Eta orain zer?!- esan zuen.Etxe guztiak apurtzen ari ziren. Iker korrika hasi zen bere etxerantz, gurasoei abisatzeko.

Baina, orduan, Iker erori zen eta etxe bateko zati bat erori zen eta hauxe esan zuen:-Ahhhhh!- oihukatu zuen. Orduan ohena esnatu zen - Non nago? Ez nago hilda? Ahh, etxean nago. Dena amets bat izan da! Eskerrak!Eta berriro lo hartu zuen. Joseba Pacios Illera

Page 17: Abentura ipuinak, 6.A

UNTXI BATEN ABENTURAK

Bazen behin untxi polit bat Pelutxe deiturikoa. Pelutxek 2 urte zeuzkan eta bere zaintzailea Biolleta deitzen zen. Biolletak bere untxiarekin oso pozik bizi zen. Pelutxe grisa zen eta begi marroiak zituen. Biolletak ile beltza zeuzkan eta begi undinak, 20 urte zituen eta ama eta aitarekin bizi zen. Amak 39 ute zituen eta aitak 41 urte. Oso pozik bizi ziren denok elkarrekin.

Egun batean Biolleta hasi zen pelutxeri janaria ematen eta bere kaiolako ate irekita utzi zuen. Untxia kampora irten zen eta neska konturatu zen untxia ez zegoela. Bi urte pasa ziren eta untxia ez zen agertzen.Eta amari esan zion:

-Ama, ez dut aurkitzen untxia !Ama oso beldurtuta geratu zen, eta begiratu zuen kobazulo batean.Hemen dago Biolleta, aurkitu dut, ez eman berriro horrelako sustorik, Pelutxe!

Neska, untxia aurkitu zuenean oso pozik geratu zen. Untxia ere oso pozik geratu zen bera ikustean eta handik aurrera kaiola ondo itxita egongo zen.

Egilea:Lorena Herrero.

Page 18: Abentura ipuinak, 6.A

PLANETA BERIAK

Baziren behin bi anai Mikel eta Jon izenekoak. Biok 22 urte zeuzkaten. Beraiek, lur planetan, kronketuki, Estatu Batuetan bizi ziren, Mikel astronomoa zenez NASAN lan egiten zuen bera oso azkarra zen. Bere anaia sismologoa zen, Jon oso aberatsa zen. Lurrikaden ondoren mineral oso bitxiak aurkitzen zituelako.Mikelek bi planeta aurkitu zituen eta Joni deitu eta hau esan zion:-Etorri NASARA, informazio berria daukat eta!-. Jon oso azkar joan zen. Ailegatu zenean Mikelek paper batean informazioa eman zion eta hau jartzen zuen: Bi planeta berri aurkitu ditugu eta lehena diamantez eta perlaz osaturik dago. Bestea ,berriz, urrez eta zilarrez osaturik dago. Miklek azaldu zion bi lurrikada egon zirela. Jon sartu zen nabe batean eta lehen planetara joan zenean perla eta diamante asko aurkitu zituen. Hartzera joan zenean beste lurrikada gertatu zen. 20 minutu pasa ondoren ideia bat bururatu zitzaion, baina ideia martxan jarri baino lehen Mikel deitzen ari zion eta hau esan zion:-Ongi al zaude?-Bai -Erantzun zion Jonek.Jonek atera zuen sismografoa, baina, atera baino lehen gauza arraro bat gertatu zen. Sismo haundia gertatu zen eta Joni hau, bitxia iruditu zitzaion.Gero atera zuen sismografoa eta 6,1 gradukoa izan zen eskalaren arabera. Oso harrituta geratu zen, hori baino gehiago sentitu zuelako. Ondoren, Mikeli deitu zion eta “eskabatzaileak eramateko” esan zion. Etorri zirenean hasi ziren eskabatzen eta joan ziren nukleoraino. Azalera atera zirenean informazioa eman zioten Joni. Jon irakurri ondoren, harrituta geratu zen planeta horrek ez zuelako nukleorik. Jonek eraman zion informazioa Mikeli. Jon zain geratu zen ea Mikelek zer esaten zion. Mikelek 10 minutu pasa ondoren, deitu zion eta hau esan zion:-Jon! hasi korrika nabera.-Zergatik?- Galdetu zion Jonek-Apurtzen ari delako- Erantzun zion MikelekJon nabera sartu eta NASARA bueltatu zen. Ailegatzean Mikelekin hitz egiten hasi gertatutakoari buruz, eta honek esan zion nukleoa apurtu zela. Egun bat pasa ondoren bi anaiak bigarren planetara joan ziren. Lurrikada pasatu zen. Jonek atera zuen eskabadorea eta nukleoa zegoela ikusi zuten. Ondoren lurrikada gertatu zen. Anaiak lurrikadaren hipozentrora joan ziren. Urrezko zuloa aurkitu zuten eta beste lurrikada bat sortu zen eta haundiagoa egin zen. Bi anaiak NASARA bueltatu ziren meteotito batek talka egin behar zuela ikusi zutelako. Azkenean inork ez zuen minik hartu. Eglea:Mikel Colmenero

Page 19: Abentura ipuinak, 6.A

UME ABERATSA

Bazen behin Aitor izeneko mutil bat, Deban (Gipuzkoa) bizi zen eta 11 urte zituen.Telebistan, “Eguzki-Sistema” izena zuen dokumentala ikusi zuen, eta dokumentalean, bi gizon atera ziren espaziontzi batean Eguzki-Sistema zeharkatzen. Merkuriotik Plutonera.

Aitorrek ideia bat izan zuen: Eguzki-Sistemari buelta ematea.Ideia hori izan ondoren, mendi altu baten bila hasi zen mapetan eta ordenagailuan. Azkenean, Gorbeia aurkitu zuen.-Aita, Gorbeia mendira joan nahi dut.Esan zion Aitorrek bere aitari.-Zertarako?Galdetu zion aitak.-Eguzki-Sistema zeharkatzeko, espaziontzi handi behar dut eta Gorbeiako puntan egingo dut.Erantzun zion Aitorrek.-Tira -Esan zuen aitak -Bagoaz mendira!Hiru ordu eta erdi pasa zirenean Gorbeiako puntan zeuden, Aitorren espaziontziarekin eraikita.-Agur!Esan zuen Aitorrek zeruan zegoela.Bi hilabete pasa eta gero, Plutonetik bueltan, planeta bitxi bat aurkitu zuen. Diamantez osatua. Planeta horretan gelditu zen eta planetaren lurrazala ukitzean: -Diamantea! Diamantea da! Jajaja! Honekin, aberatsa izango naiz!Etxean bueltan, zulo beltz batek erantsi zuen eta beste galaxia batera joan zen. Eta bere aitari, bideotxataren bidez deitu zion. Orduan aitak espazioko poliziari deitu zion.Ondoren, poliziek, Aitor aurkitu zuten eta etxera eraman zuten. Aitorrek esan zien poliziei:-Plutonetik bueltan, diamantez osatuko planeta bat aurkitu nuen.Eta horrela aberatsa izan zen.Egilea: Iker Murgi

Page 20: Abentura ipuinak, 6.A

MUTIL AUSARTA

Bazen behin Mikel izeneko mutil bat. 20 urte zituen eta oso ausarta eta abenturazalea zen. Egun batean pentsatu zuen mendi oso altuetara joatea eta Himalaia bururatu zitzaion.

Hilabete pasatu eta gero hegazkin bat hartu zuen Nepalera joateko. Bi egun pasatu eta gero iritsi zen eta herri baten alokatu zen. Bere adineko mutil bat ezagutu zuen eta galdetu zion ea berarekin Everesta igo nahi zuen, eta baietz erantzun zion. Hurrengo egunean atera ziren mendia igotzera, gero eta gehiago kostatzen zitzaien arnasa hartzea, 5.000 metrora zeudelako. Oxigenoko bonbonak erabiltzen hasi ziren, baina bat-batean elur jausi bat gertatu zen eta Mikelen laguna eraman zuen. Laguna bilatzen hasi zen eta kobazulo batera iritsi zen. Han aurkitu zuen eta jaitsi ziren herria. Heltzean denak oso pozik jarri ziren eta denek esan zuten: - Mutil hau gure heroia izango da betirako ! Mikeli herria gustatu zitzaion eta betirako geratu zen bertan.

Egilea: Asier Ibabe.

Page 21: Abentura ipuinak, 6.A

Planeta aberatsaBazen behin familia bat. Egun batean baso batera joan ziren bi egun pasatzera, baina aita etxean gelditu zen. Familiako ama, Maria zen; alabak, Nerea zuen izena eta semeak, Mikel. Basora ailegatu zirenean Nerea ikertzera joan zen, bere anaiak Mikelek segitu zuen , gero, bueltatu ziren, bere ama kanpamentua montatzen ari zen.

Nereak esan zuen:-”Ama, etorri, gauza bat erakutsi nahi dizugu!”-Orain noa esan zuen Mariak.Eta bere umeek gauza oso-oso polita erakutsi zioten, ur-jauzia ostadarrakin, eta laku handi bat. Bueltatzerakoan, plakak txokatu ziren eta zubi baten itxura hartu zuten, gero, desegin ziren. Horren eraginez familia espaziora igo zen, ordu bat eta erdi pasatu ondoren planeta bat aurkitu zuten. Azufrez, diamantez, urrez eta beste motatako mineralez osaturik zegoen.

Planeta hori lurraren antzekoa zen, baina atmosfera 100 aldiz txikiagoa zuen. Hasi ziren bueltatxo bat ematen eta asko gustatzen zitzaien. Bueltatu nahi zuten: “ ama bueltatu nahi dut” esan zuen Nereak. Nereak mineral bakoitzeko mota bat hartu zuen . Mineral bat zapaldu zuenean airetik atera egin ziren, eta espazioan flotatzen geratu ziren. Berriz, eguzki-sistema guztia pasatu zuten, gero lurrera ailegatu ziren, eta kapamendura itzuli ziren. Orduan Mikelek esan zion Mariari:-Ez duzu segituko kampamendua montatzen - Ondoren bere umeekin jolastera joan zen.Ordu batzuk pasa ondoren, gaua iritsi zenean, aita, Andoni izenekoa, aliegatu zen eta lotara joan baino lehenago gertatutakoa kontatu zioten. Elora Villarejo

Page 22: Abentura ipuinak, 6.A

Urrezko Irla

Bazen behin Crema izeneko 6 urte zituen neska bat. Bere aita eta amarekin bizi zen Ingalaterran. Familiakoak eta bere lagunak aitona baten etxera joan ziren legendak eta istorioak entzutera “Halloween” eguna zelako. Cremaren aitonak, kontatu zien Cremari, Aniri, Andoniri eta Oskarri “Urrezko irlaren” legenda. Aitonak honela esan zuen:–Bazen behin irlatxo bat oso berezia zena, Atlantikoko itsasoan zegoena. Jendeak esaten zuen irlatxo hori urrez, lurrez eta landarez osatuta zegoela. Baina arriskua zegoen. Bazegoen sumendi bat ere, arratsaldeko zazpi eta erdietan erupzioan sartuko zena... inork lur azpitian dagoen altxorra ez hartzeko...Eta Oskarrek esan zuen:–Nik Andonirekin altxorra aurkituko dut!–Ba... ez dizut utziko hain errez altxorra hartzea!... Cremarekin joango naiz, mapa aurkitu, eta altxorra bi zatitan kompartitu!- Oihu egin zuen Anik–Nik uste dut laurok joan behar dugula... ezta Andoni?- Galdetu zuen Cremak–Ba... bai... Jose, eraman ahal gaituzu horra?–Bai... baina ez dakit ez dakit... hegakinez... baina baimena eskatu zuen aita eta amei... -Esan zuen Cremaren aitonak–Ondo da, ondo da... - Esan zuen AndoniEta denok esan zuten:–Denoi uzten digute... goaz!!

Crema eta lagunak Irlara joan ziren eta Andonik Joseri galdetu zion:–Non dago mapa?–Koba batean... tori irlaren mapa... hemen geratuko naiz... zazpi eta erdietan hona etorri korrika Crema...! Ados?–Ados, aitona!- Esan zuen CremakAndonik mapa ireki zuen eta “X” gorri batekin non zeuden markatu zuen eta “O” gorriarekin koba non zegoen. Markatu ondoren, laurak, pausoz-pauso altxorraren bila joan ziren. Baina orduan... ahots misteriotsu batek esan zuen:–Ez dute nire altxorra aurkituko ume txiki batzuk, ja ja ja! Sumendira joango naiz familiakoekin... eta mapa aurkitzen badute... kenduko diegu... ah ze plan bikaina!Lau lagunek mapa aurkitu zuten eta mapan “fletxa” bat sumendian ipini zuten ikusteko nora joan behar zuten... eta bat-batean... ume bat atera zen... bere familiakoekin! Sumendia erupzioan ipini nahi zuten... altxorra aurkitzeko... baina lau lagunek gelditu egin zuten!!! altxorra aurkitu zuten... ze altxorra!!! Harriak ziren... baina harri bereziak...sumendikoharriak...urrezko harririk handienak ziren!!!

Crema eta bere lagunak Ingalaterrara itzuli ziren, altxorrarekin hiria hobetu zuten eta oso pozik bizi izan ziren.

Idazlea: Saioa Fernandez de Viana

Page 23: Abentura ipuinak, 6.A

BI UMEAK

Baziren behin bi ume Iker eta Dani deiturikoak. Ikerrek 10 urte zituen eta Danik, berriz, 15 urte . Biak baso batera joan ziren janaria hartzera oso pobreak ziren eta. Iker oso ausarta zen, eta Dani, ordea, oso beldurtia.

Bat-batean Ikerrek esan zuen:-Galdu gara basoan Dani.Eta esan zuen Danik:-Ez gara galdu , goazen hortik.Halako batean Ikerrek kobazulo handi bat aurkitu zuen, sartu zirenean familia bat zegoen, eta kobazuloan estalagmitak zeuden.Familia horretakoek Dani eta Iker jan nahi zuten baina Iker eta Daniel ez zekiten jango zutela eta geratu ziren han lo egitera , bakarrik , egun bat . Dani eta Iker altxatzean kartzel batean zeuden eta Dani hasi zen negarrez eta Iker interbide bat aurkitze. halako batean Ikerrek lurrean giltza bat ikusi zuen, hartu zuen eta saiatu zen atea irekitzen, baina hori ez zen giltza. Orduan poltsikoan gorde zuen . Ume bat altxatu zen eta berak zuen giltza. Umea ona zen eta ireki egin zuen kartzela.Eta Ikerek esan zion umeari:-Eskerrik asko kartzela irekitzeagatik! Eta umeak esan zion:-Ez horregatik, nire amak eta nire aitak jan egingo zintuzteten eta orain joan, ze agian nire aita altxatuko da, tori zerbait jateko bidaian.Eta Danik esan zuen:-Eskarrik asko eta agur!Basoan umeak oihuka hasi ziren eta bi poliziek entzun zuten eta aurkitu zituzten Iker eta Daniel.Poliziek galdetu zuten:-Zertan ari zarete hemen?Eta Ikerek erantzun zion:-Galdu gara bidean, eraman ahal gaituzue etxera?Eta erantzu zioten:-Bai, oraitxe bertan.

Etxera ailegatu eta gero ama hasi zen negarrez eta, Danik esan zuen:-Basoan kobazulo batean gaizto batzuk daude.Poliziek gaiztoak aurkitu zituzten eta Ikerren eta Danielen familiakoak oso aberatsak izan ziren gaiztoak aurkitzeagaitik .

SHOUKI INOUE

Page 24: Abentura ipuinak, 6.A

OBÉLIXE N ABENTURAK

Bazen behin, Obélix izeneko txakur bat. Bere jabea Extrident deitzen zen.Obélixek 3 urtetxo zituen, oso alaia eta jatorra zen. Bere jabeak, Extridentek, 14 urte zituen, Nilo ibaian itsasontzi bat zuen eta horren kapitaina zen.

Egun batean Obélix eta bere jabea, Extrident, itsasontzira joan ziren:-Ze Obélix, lanera berriro, arratoiak harrapatu ez dezaten jan guk daramagun janaria!Obélix oso pozik joan zen bere lana egitera.Bat-batean itsasontzizko langileak agertu ziren eta hainbat borroka hasi ziren:-Zu! Zer, tontoa zara! Niri tokatzen zitzaidan lurra fregatzea!Eta horrelako borrokak. Orduan, Obélixek ez zuen gehiago aguantatzen eta ihes egin zuen.Geroago bere jabea, Extrident, konturatu zen bere txakurra ez zegoela eta esan zuen:-Eta nire Obélix Egipton galdu bada? Zer egingo dut?Orduan bilatzera joan zen.Bitartean, Obélix korrika eta korrika zebilen. Halako batean, gelditu eta etxe handi bat aurkitu zuen, bertan sartu zen.Etxe horretan familia bat bizi zen. Familia Jakinxton deitzen zen.Obélix ikusi zutenean esan zuten:-Beitu! Txakurtxo bat!-Hartuko dugu bere jabea bila etorri arte!Obélix kezkatuta zegoen eta pentsatu zuen bere itsasontzitik ihes egitea oso gaizki egon zela.Momentu horretan... lurra dardarka hasi zen. Jakinxton familiaren etxea apurtzen hasi zen eta esan zuten:-Hau lurrikara bat da!-Goazen kanpora!Orduan, Obélix txakurrarekin atera ziren eta...Obélixen jabea, Extrident, han zegoen txakurra bilatzen! Elkar ikusi zutenean korrika joan ziren elkarrekin. Baina Jakinxton familia ez zeukan etxerik. Orduan

Page 25: Abentura ipuinak, 6.A

Obélixen jabeak esan zien:-Etorri gure itsazontzira bizitzera! Leku asko daukagu zuek bizitzeko.Baietz esan zuten eta itsazontzira joan ziren. Denok oso pozik joan ziren.

Egilea: Naomi Valle

Page 26: Abentura ipuinak, 6.A

TEIDEAREN ERUPZIOA Badakizu zer gertatu zitzaidan? Orain kontatuko dizuet. Orain dela,bi egun Teidea eskalatzera joan nintzen.Nire amak esaten zidan:-Ez, ez, oso arriskutsua da eta!Eta nik adierazten nion:-Eta atzo estratosferatik bota zen hori? Horixe da arriskutsua,eta ez nik egingo dudana.Azkenean kasurik egin gabe Teidera joan nintzen, nire amak arrazoia zeukan, oso arriskutsua zen. Oso lasai igotzen hasi nintzen, disfrutatzen, eta bi metro igotzean tenperatura igotzen hasi zen. Erditik nenbilela beroa izugarri handia zen, ia ezin nuen aguantatu, sumendiaren hiru laurdenetara kobazulo antzeko bat ikusi nuen eta han sartu nintzen. Kobazulo horretan ez zegoen hainbeste bero, orduan lurrikara bezalako astindua egon zen. Laba ikustean nire amaren hitzak gogoratzen nituen, bero handia pasatu nuen. Orain UBI n nago.Bukatzeko, lasai egon behar zarete, esan didate bihar 5. pisura joango naizela eta hemendik aurrera nire amari kasu egingo diot.

Ierai Ormazabal.

Page 27: Abentura ipuinak, 6.A

TERESAREN ABENTURA

Orain dela hamar urte Lur planeta oso planeta polita eta ederra zen. Teresa izeneko neskatila,11 urtekoa, Gasteizen jaiotakoa, oso alaia eta zoriontsua zen, gehien gustatzen zitzaiona atmosfera eta unibertsoaren gauzak ziren. Beti zebilen bere katalejoarekin begiratzen. Bajua eta argala zen, inteligentea baita. Marroi koloreko begi eta ilea zituen. Egun batean, ikastola eta gero teleskopiotik begiratzera joan zen, eta halako batean gauza bitxi bat ikusi zuen “ badirudi atmosfera apurtzen ari dela “,esan zuen Orduan bururatu zitzaion astronomo jakintsu batengana joatea. Joan Luis astronomoaren- gana iritsi zenean esan zion:–Kaixo, Ozono geruza apurtzen ari dela iruditu zait .–Baina hori ezinezkoa da- esan zuen harrituta.- Begiratuko dut ea egia den. Begiratzerakoan Joan Luisek ezin zuen sinetsi, egia zen, apurtzen ari zen; eta apurtzen bazen gehienak hilko ziren:–Abisatu behar diegu planetako guztiei – esan zuen Joan Luisek.-–Esan dizut ba! – erantzun zuen haserre - eta nola egingo dugu ba? - kezkatu zen Teresa. Joan Luisek ez zuen horretaz pentsatu “ Nola zabalduko zuen berri hori mundu osoak jakin zezan ” Telebistako berrien artean hau ere eman zuten. Jendeak ez zekien zer egin; etaazkenean Teresari ideia bat bururatu zitzaion.- “Zergatik ez ditugu nabe ezpazial batzuk prestatzen

Martera joateko” Hasi ziren pentsatzen – pentsatzen eta pentsatzen eta

azkenean oso ideia ona zela eta planoak egin behar zituztela erabaki zuten. Bost hilabete pasa eta gero bukatu zituzten planoak eta ia – ia nabea ; baina jende pila gaixorik zegoen eta oso ospital gutxi eta mediku falta asko.

Azenean bukatu zuten eta konturatu ziren Marte Lurraren antzekoa zela baina landarerik gabekoa. Geruzak zeuden Lurrean bezala, baina ez ziren konturatu bizi behar zutela urte bat nabean; landareak hasi arte. Teresa oso triste zegoen baina bere anaiak, Jonek esan zion :–Ez egin negar, hobeto egongo gara eta, gainera, bizirik gaude eta gure familia guztiarekin.–Egia da – esan zuen Teresak – oso ondo egongo gara ! Azkenean guztiak bizirik atera ziren. Gainera nahi bazuten piska bat flotatu ahal zuten. Momentu batean konturatu ziren estralutarrak zeudela eta hainbeste denbora elkarrekin egon eta gero lagunak izango ziren betirako; eta hobeto biziko ziren .

EGILEA : AINHIZE GARCIA

Page 28: Abentura ipuinak, 6.A

TSUNAMI BAT

Bazen behinTailandiara joan zen familia bat. Amak Maria zuen izena; aitak, Iker; eta semeek, Ibai, Alex eta Mikel.Aita oso altua zen eta oso azkarra. Ama oso bajua zen eta oso alaia 39 urte zituen. Ibaik 7 urte zituen eta oso dibertigarria zen. Alexek ere 7 urte zituen eta oso beldurtia zen. Alex oso bajua eta 11 urte zituen. Tailandiara joan ziren gabonak pasatzera.

Iritsi eta bi ordu pasa eta gero lo egitera joan ziren. Goizean amak esan zion Ibairi gabonak zirela eta opariak hartzera joan ziren. Arratsaldean piszinara joan ziren bainatzera .Eta bat-batean lurra dardaraka hasi zen eta tsunami bat zen eta suntsitu zuen Tailandia eta zeunden kanpamendua ere. Orduan ama eta Alex elkarrekin zeuden baina aita, Mikel eta Ibai separatu ziren ama eta Alexengandik.Orduan, ama medikura joan zen eta medikuak esan zion operatu behar zuela hanka eta amak esan zuen baietz. Oheratu eta gero Alex aita Mikel eta Ibai bilatzera joan zen. Alexek aurkitu zituen aita, Ibai eta Mikel.Eta hegazkina hartu zuten eta etxera joan ziren.

Egilea:Adrian Roncero