Afrikako animaliak.

8
rikako animaliak.

Transcript of Afrikako animaliak.

Page 1: Afrikako animaliak.

Afrikako animaliak.

Page 2: Afrikako animaliak.

Lehoia. Arra oso erraz bereizten da, duen adatsagatik. Ar batek 250 kilogramoko pisua izan dezake. Emeak txikiagoak dira, 180 kilogramo ingurukoak. Lehoiak haragijaleak dira eta erlazio familiarretan oinarritutako bizimodua dute. Emeek taldea sortzen dute. Emeek ehizatzen dute, eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak, heltzean, familiagunetik kanporatuak dira. Emeak 18 eta 26 hilabete artean izaten ditu kumeak. Zoologikoetan daudenean, urtean behin dute kumaldia. Lehoi emearenernaldiak 110 egun irauten du: kume bat eta lau artean izaten ditu aldi bakoitzean. Zoologikoetan 30 urte arte bizi izaten dira, baina basatiak direnean arrak 12 urte eta emeak 16 urte inguru bizi ohi dira.

Page 3: Afrikako animaliak.

Jirafak.Lurrean bizi den animaliarik altuena eta hausnarkaririk handiena da. Jirafa heldu arren batez besteko pisua 1.191 kilokoa da, eta eme helduena 828 kilokoa. Beren altuera 4,3 eta 5,2 metro artekoa da batez beste, eta inoiz aurkitutako alerik altuena 6 metrokoa izan zen. Jirafak Txadetik Hegoafrikaraino hedaturik daude. Sabanetan, belardietan edo baso irekietan bizi daitezke. Janaria urria denean baso itxiagoetan sar daitezke. Akaziadun basoak atsegin dituzte. Ur-kantitate handiak edaten dituzte eskura dutenean, eta horri esker, denbora luzez bizi daitezke eskualde lehorretan.

Page 4: Afrikako animaliak.

Hipopotamoa. Hippopotamus generoak gaur egun espezie bakarra duen artiodactyla ordenako ugaztun handia da. Izena grezieratik dator, eta «ibai zaldia» esan nahi du. Animalia erdi urtarra da, Saharaz azpiko Afrikako ibai eta aintziretan bizi da 40 lagun arteko taldeetan. Egunez uretan edo lohietan atseden hartzen dute; iluntzean belarra jatera irteten dira. Hipopotamoa uretan ugaltzen da eta bertan erditzen du. Hipopotamoak ugaztun handiak dira, hankak motzak dituzte eta gorputza eta haien gorputza upel forma du. Buru handia dute eta ahoa zabala dute. Txerriek bezala hipopotamoek lau behatz dituzte, baina ugaztun hauek ibiltzeko lau behatzak erabiltzen dituzte.

Page 5: Afrikako animaliak.

ÑuakÑuak itxura baldarra du eta bigantxa eta antilopearen gurutzatze arraro baten antza du, zurda luzea eta zaldi isatsa. Bizar luzeak zintzilika, kokotsetik bularreraino, eta apo zorrotzez amaitutako hanka oso luzeak. Afrikan aurrera egiten duen belarjale bat da eta animalia talde handienetakoak sortzen dituzte. Serenguetiko Parke Nazionalean, Tanzanian, milioi batek baino gehiagok urtero migratu ohi dute belar freskoaren bila. Ñu izena animalien orroak egiten duen soinutik dator. Emeek euri urtaroaren hasieran erditzen dute eta, minutu gutxira, kumeak korri egiteko gai izaten dira. Gaztaroan ñuak azkarragoak dira helduak baino, 80 km/h-ko abiadurara iritsiz, helduak 60 km/h-ko abiadurara iristen diren bitartean.

Page 6: Afrikako animaliak.

Gazellak.Gazella Antolopinae azpifamiliako Bovidae genero bat da. Ez da nahastu behar gazela terminoarekin. Izan ere izendapen honekin beste genero batzuetako animaliak ere izendatzen dira. Afrikan bizi dira eta oro har oso azkarrak dira: batzuek 80 kilometro orduko abiadura hartzeko gaitasuna dute.

Page 7: Afrikako animaliak.

Elefantea.Familia honetako hiru espezie bizi da egun: sabanako elefante afrikarra, oihaneko elefante afrikarra eta elefante asiarra. Gainerako espezieak, mamuta barne, iraungi egin ziren azkenglaziazioaren ondoren. Elefanteak lurreko animaliarik handienak dira. Beren ernaldia 22 hilabetekoa da, animalia lurtarren artean luzeena. Jaiotzean elefantekumeek 120 kg inguru eduki ohi ditu. Normalean 50 eta 70 urte artean bizi dira, baina inoiz ezagutu den elefanterik zaharrena 82 urtez bizi izan zen. Elefante heldu osasuntsuek ez daukate harrapari naturalik, nahiz eta lehoiek kumeak edo gaixo dauden aleak harrapa ditzaketen.

Page 8: Afrikako animaliak.

Zebrak.Zebrak Afrikako ugaztunak dira, Equidae familiakoak. Euren larru txuri-beltzagatik ezagunak dira. Marra hauek ezberdinak dira espezieko kide bakoitzan. Animalia sozialak dira, talde handietan bizi daitezkenak edo haren txikietan. Zaldi eta astoak ez bezala, zebrak ez dira inoiz bezatuak izan. 3 espezie daude: Equus zebra, Equus quagga eta Equus grevyi. Bi azpigenerotan banatuak izan dira: Hippotigris eta Dolichohippus. Lehenengo biak zaldi baten itxurakoak dira eta azkena asto baten antzekoa. Hala ereADNarekin eginiko analisien arabera talde monofiletikoa dira.