Ahoz aho 09

4
2013ko iraila Ahoz aho Ordezkariak ezagutzen Aurten, Kontseilu Sozialeko eta Errektoreko ordezkariak hauta- tzeko prozesua izan dugu Coprecin. Interesgarria iruditu zaigu orain arte Kontseilu Sozialeko kide izan den pertsona batekin eta hautaketaren ondoren kide berria izango den beste batekin hitz egitea. Gaurkoan Mikel Agirrezabalekinizan dugu so- lasaldia. Mikel, Cal 22100eko langilea da eta Kontseilu Sozialeko kide izan da orain arte. Aurten, gune hau utzi eta Kontseilu Errekto- reko kide izateko hautatua izan da. Esperientzia polita izan al da Kontseilu Sozia- leko kide izatea? Oso aberasgarria izan da niretzat. Lehenengo hilabeteetan galduta aurkitzen zaren arren, gero dinamika hartzen zoaz eta gero eta hobeto aurkitzen zara. Gauza be- rri asko ikasten dira, pertsona berriak ezagutzen dituzu, baita gauzak modu ezberdinetan ikusten dituzten pertsonak ere, eta hori beti da ona. Errepikatzeko prest edo nahiko eta soberan? Uste dut ona izango zela bazkide guztiak bertatik pasatzea hala ere ni errepikatzeko prest nago. Nire lankideek berriz ere aukeratu nindu- ten baina Kontseilu Errektorerako hautatu berri naute eta nire ordez- koak hartuko du nire lekua. Nolakoa da euskararen presentzia Kontseilu Sozialean? Oso presentzia altua izan du, jendeak esfortzu berezi bat egiten du euskaraz mintzatzeko eta zailtasunak dituenak ere ahalegin bereziak egiten ditu. Kontutan izateko gauza bat da eta eskertzekoa ere.

description

Iraileko Ahoz Aho

Transcript of Ahoz aho 09

Page 1: Ahoz aho 09

2013ko iraila Ahoz aho

Ordezkariak ezagutzen

Aurten, Kontseilu Sozialeko eta Errektoreko ordezkariak hauta-

tzeko prozesua izan dugu Coprecin. Interesgarria iruditu zaigu

orain arte Kontseilu Sozialeko kide izan den pertsona batekin eta

hautaketaren ondoren kide berria izango den beste batekin hitz

egitea.

Gaurkoan Mikel Agirrezabalekinizan dugu so-

lasaldia. Mikel, Cal 22100eko langilea da eta

Kontseilu Sozialeko kide izan da orain arte.

Aurten, gune hau utzi eta Kontseilu Errekto-

reko kide izateko hautatua izan da.

Esperientzia polita izan al da Kontseilu Sozia-

leko kide izatea? Oso aberasgarria izan da niretzat. Lehenengo

hilabeteetan galduta aurkitzen zaren arren, gero

dinamika hartzen zoaz eta gero eta hobeto aurkitzen zara. Gauza be-

rri asko ikasten dira, pertsona berriak ezagutzen dituzu, baita gauzak

modu ezberdinetan ikusten dituzten pertsonak ere, eta hori beti da

ona.

Errepikatzeko prest edo nahiko eta soberan? Uste dut ona izango zela bazkide guztiak bertatik pasatzea hala ere

ni errepikatzeko prest nago. Nire lankideek berriz ere aukeratu nindu-

ten baina Kontseilu Errektorerako hautatu berri naute eta nire ordez-

koak hartuko du nire lekua.

Nolakoa da euskararen presentzia Kontseilu Sozialean? Oso presentzia altua izan du, jendeak esfortzu berezi bat egiten du

euskaraz mintzatzeko eta zailtasunak dituenak ere ahalegin bereziak

egiten ditu. Kontutan izateko gauza bat da eta eskertzekoa ere.

Page 2: Ahoz aho 09

LANTEGIXA HERRI

Artista paregabeak ditugu Co-

precin! Izan ere, zoragarria izan

da uztailean aurkeztutako bide-

oklipa. Musikari apartak, abes-

lari finak eta aktore parega-

beak!

Zorionak, lan zoragarria egin

duzue eta!

11 ekintza

Dagoeneko ospakizun urte honen erdiak ihes egin digu eta hamaika dira burutu ditugun ekintzak. Ja-

rraian azken hilabeteetan burututako aipagarrienak.

COPRECI: BIHOTZ FABRIKA

Uztailean, aukera polita izan ge-

nuen Coprecin egun bitxi bat pa-

satzeko. Planta ezberdinetako

produktuak dastatzeaz gain,

ipuin kontalari zoragarriekin ba-

tera mundura zabaltzen diren bi-

hotzen fabrikatik bisita majikoa

egin genuen. Eskerrik asko egun

horretan parte hartu zenutenoi!

Page 3: Ahoz aho 09

Iurreta aldean erabiltzen duten

hitza da gaurkoa. Isuna edo

multa esateko erabiltzen dute.

Eskerrik asko!

Sarritan gertatzen zaiguna

adierazteko esamolde polita!

Gaztelerazko honen parekoa:

“¡A buenas horas mangas

verdes!”

11 ekintza

Dagoeneko ospakizun urte honen erdiak ihes egin digu eta hamaika dira burutu ditugun ekintzak. Ja-

rraian azken hilabeteetan burututako aipagarrienak.

TONTORRIK TONTOR

Oporretara joan aurreko azken

ekimena. Copreciko ikurra nork

altuen igo! Argazki benetan poli-

tak jaso ditugu eta zaila izan da

bat aukeratzea.

Hauxe da aukeratu duguna, Co-

preci eskuz eskuz, denon elkarla-

narekin soilik delako posible.

ARGAZKI GEHIAGO

Ekimen guztietako argazkiak ik-

sugai daude Copreciko Flickr-

ean:

http://www.flickr.com/copreci/

Page 4: Ahoz aho 09

Oraindik ere, urtea amaitu aurretik baditugu 50. urteurrena ospa-

tzeko beste hamaika hitzordu.

50 urte—50 km BTT.

Altsasukotik Coprecira

Irailaren 14an.

Plaza mugatuak daude

beraz, izena eman be-

har da aurrez. 5-6 ordu-

tan egiteko ibilbidea da

eta Euskal Herriko bi

plantak lotzeko asmoa

daukagu ekintza honen

bidez.

Interesatuak jarri harre-

manetan Luis Mari Men-

darozketarekin (12108).

50 urte—50 tontor jarraian.

Irailaren 20an. Aretxabaletako Muru mendian hasi eta 50 tontor

egin ostean Kurtzebarrin bukatu. 80 km eta +5000 m inguru. He-

men ere, aurrez izena eman behar da eta horretarako Oier Etxeba-

rriarekin jarri behar da harremanetan (12807).

Horretaz gain...

Irailaren 22an, Fagor Ederlanekoekin batera beste mendi irteera bat

antolatzen ari gara. Ibilbidea oraindik erabaki gabe dagoen arren,

laster jarriko dugu horren gaineko informazioa ohar tauletan, beraz,

adi egon!

Gainera baditugu bestelako hitzorduak: Behobia—Donostia, Babes

pertsonalerako ikastaroa…

ANIMATU!!!

50 urte - 11 ekintza