Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko...

23
Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan Iñaki Gaminde Juan Luis Goikoetxea SARRERA Ahozkotasunari buruzko jardunaldiotan, irakaskuntzarako ekarria egitean, paradigma berri batek eskain diezagukeen ikuspegitik begi- ratu gura genuke, hau da, betiko euskaldunaren ikuspegitik, gu haren ikasle izanik, hala euskaldun zaharrak –eskolan atxikitze-eredukoak– nola euskaldun berriak –eskolan murgiltze-eredukoak–, batez ere lan- gaia mintzamen-entzumena denean. Hizkuntzalaritzatik eta hizkun- tzaren didaktikatik egin diren ekarpenak bilduta, hemen erreflexio batzuk eman gura ditugu jardun markoa finkatzeko eta marko posi- ble horren euskarri teoriko sendoak eraikitzeko. Uste dugu, ezen gau- den une honetan parada hartu behar dugula eguneroko zereginen zurrunbilotik kanpo gure ikaste-irakaste jardueraren emaitzak eta norabideak patxadaz aztertzeko. Ez dugu hausnarketa sakonik egin behar irakaskuntzan ahozkoaren egoera larria dela adierazteko (ondo egongo litzateke azterketa sakonen bat egitea alderik ahulenak azala- razteko). Edozelan ere, alde ilun horietariko batzuk denon gogoetan 107 Bizkaierazko idazle klasikoak eta lege ikuspegia: zer jaso

Transcript of Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko...

Page 1: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

Ahozko corpusen premia etaeuron erabilgarritsuna eskolan

Iñaki GamindeJuan Luis Goikoetxea

SARRERA

Ahozkotasunari buruzko jardunaldiotan, irakaskuntzarako ekarriaegitean, paradigma berri batek eskain diezagukeen ikuspegitik begi-ratu gura genuke, hau da, betiko euskaldunaren ikuspegitik, gu harenikasle izanik, hala euskaldun zaharrak –eskolan atxikitze-eredukoak–nola euskaldun berriak –eskolan murgiltze-eredukoak–, batez ere lan-gaia mintzamen-entzumena denean. Hizkuntzalaritzatik eta hizkun-tzaren didaktikatik egin diren ekarpenak bilduta, hemen erreflexiobatzuk eman gura ditugu jardun markoa finkatzeko eta marko posi-ble horren euskarri teoriko sendoak eraikitzeko. Uste dugu, ezen gau-den une honetan parada hartu behar dugula eguneroko zereginenzurrunbilotik kanpo gure ikaste-irakaste jardueraren emaitzak etanorabideak patxadaz aztertzeko. Ez dugu hausnarketa sakonik eginbehar irakaskuntzan ahozkoaren egoera larria dela adierazteko (ondoegongo litzateke azterketa sakonen bat egitea alderik ahulenak azala-razteko). Edozelan ere, alde ilun horietariko batzuk denon gogoetan

107

Bizkaierazko idazle klasikoak eta lege ikuspegia: zer jaso

Page 2: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

darabiltzagunak dira. Tradiziozko ahozko ereduek ez daukate zeriku-sirik gaurko eredu berriekin; berbetaren transmisio naturala neurrihandi batean eten egiten da behin umeak eskolaratutakoan; etenaldihori gerorago eta arinago gertatzen da. Eskolatik heldu diren ereduoker zenbait etxeetara sartzen hasi dira eta betiko euskaldunek ez dau-kate indarrik euren ereduei eusteko eta eskolako eredu berri okerrenaurrean amore eman eta makurtu egiten dira.

Sarritan ikasgelara etorri den hizkuntza-eredua idatzia izan da etaikasleei berba egin/eragin izan zaienean, idatzizkoaren ezaugarriekin,ez ahozkoarenarekin.

Bestalde, euskara batuaren garapenaren ondorioz, eredu idatziek,ahozkora pasatu direnean, ez da kontuan hartu ahozkoa eta idatziakode desberdinak direna. Beharbada halakoren baten konturatukogara zein latza den gramatiketan eta hiztegietan batuta dagoen cor-pusagaz berba egitea, zuzen jardunik ere.

Hemen egingo ditugun proposamenen oinarrian erabaki garran-tzitsu bat datza, hots, euskara nahi dugun bizitzeko edo nahi dugunzenbait funtzio betetzeko eta gero gainerakoak beste hizkuntzarenbaten egingo ete ditugun, berba baten, euskal elebidun izan guradugun ala erdal elebidun. Euskara bizitzeko nahi bada, eredu jasoenondoan eta eurok gainako garrantzitsuak dira eredu ez jasoak edofamiliarrak. Esan gura da, eskolako gelatik kanpo bizitzeko beharditugun eredu linguistiko indartsuak eman behar ditugula. Ezin eskadiezaiokegu ikasle bati gelatik kanpo euskara erabil dezan, gela barru-ko ereduak baino ez badakizki. Uste dugu sarritan ikasleek ez dutelaeuskara erabiltzen, ez kontzientzia arazo soil batek eraginda, ezpada-ze beharrezko lanabes linguistikoak ere falta dituelako.

Guztiarekin ere, eta jakinik zenbait lekutan ikasleek euskararekindaukaten erlazio bakarra eskolan gertatzen dela; zilegi dateke galde-tzea arlo honetan zein betekizun dagokion eskolari. Hori dela eta,

108

Iñaki Gaminde eta Juan Luis Goikoetxea

Page 3: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

egin diren ekarpen batzuk berriro azalduko ditugu gure gogoetahonetan.

Uste badugu Euskal Eskolak hiztun osoak sortarazi behar dituela,orduan baliabideak ipini beharko ditugu irakasleek euren zereginarierantzun diezaioten. Baliabide horiek mota askotakoak dira: batzukteorikoak, gogoeta eta hausnarketa patxadatsua behar dutenak unehonetan ibilbidea erabakitzeko. Iraganean egindako akats batzuk,unean unean, arin eta presaz hartu behar izan ziren erabakiek eraginzituelako gogorra daukagu eta ez dugu uste orain alde batetik beste-raino joateko unea denik eta, bestalde, orduko akatsak ezin estal di-tzakegu akats berriak sortaraziz. Beste baliabide batzuk, eredu lin-guistikoak eurak dira; herriak dauzkan baliabideak ikertu egin behardira eta gero egokienak aukeratuta eta sailkatuta, irakasleen esku jarribehar dira era didaktiko batez. Horrek inplikatzen du ikerketekinbatera materialak sortu behar direla eta euron erabilera didaktikoaazaldu behar dela.

Gure lanaren lehen atalean ahozkoaren esparrua munarritzen aha-leginduko gara, eskolako ikuspuntutik edo gurago bada euskararenirakaskuntzaren ikuspuntutik. Bigarren atalean, jatorrizko hiztuneneta hiztun ikasien ezaugarrien alderaketa egingo dugu. Azkenik,ondorioak eta proposamen batzuk laburbilduko ditugu hirugarrenatalean.

1. ESPARRUA MUNARRITZEN

Ahozkoa eta idatzia kode desberdinak dira. Hau teorian jakinekoegiatzat hartzen bada ere, praktikan gurean ez dago argi, izan ere, eus-kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren espa-rruan sartzen dira, baina ez eragin dinamikoz, ezpere ahozkoari

109

Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan

Page 4: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

dagozkion funtzioak ebasteko. Ahozkoak, idatziaren aldean badauzkaezaugarri berezko batzuk. Euron artean garrantzitsuenak –lehenengolaukietan emango ditugunak eta ostean garatuta– honakook izangolirateke:

AHOZKO ETA IDATZIZKO EGOERAK

Denbora berean Denbora desberdinean

Leku Elkarrizketak Arbelean Diktafonoa Kalifikazioaberean aurrez aurre irakasleak arbelean edo

idatzia Kaseta p a p e rean idatziKonferentziak eta handik

Eztabaidan denboraraparte hartuduenarentzatnota

Leku Telefonoa Idatzia TBn TBko Eskutitzadesberdinean emankizun

Irratia Telexa, tele- diferitua Postalama

TBren zuzeneko Erantzungailuemankizuna automatikoa

DESBERDINTASUN KONTESTUALAK

110

Iñaki Gaminde eta Juan Luis Goikoetxea

AHOZKO KANALA

1. Entzumenezko kanala. Hartzaileaktestua belarriz jasotzen du.

2. Hartzaileak bata bestearen atzeanjasotzen ditu zeinu desberdinak

3. Be re z k o komunikazioa. Ha rt z a i-leak zuzen dezake okerra, baina ez

IDATZIZKO KANALA

Ikusmenezko kanala. Begiz jasotzendu hartzaileak testua

Hartzaileak bat-batean jasotzen ditu(denak bartera)

Komunikazio l a n d u a . Ig o r l e a kzuzendu nahiz berregin dezake testua.

Page 5: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

111

Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan

ezabatu. Igortze-unean ulertu be-har da eta esaten den moduan.

4. Berehalako komunikazioa denbo-ran eta espazioan. Ahozkoa azkarra-goa eta arinagoa da.

5. Komunikazio galkorra (verba vo-lant). Berben hotsak entzuten diraaidean dirauten artean.

6. Kodigo ezberbal asko erabiltze nda: fisonomia eta jazkiak, gorputza-ren mugimendua, ukutze-portaera,parahizkuntza eta abar. Elkarrizketaa r runt baten kodigo ez b e r b a l e nesangura soziala %65ekoa da, ber-balena %35ekoa.

7 . In t e r a k z i o a g e rt a t zen da testuare ni g o rt ze unean. Ahozko diskurt s o anegoziagarria da solaskideen art e a n .

8. Kontestu estralinguistikoak garran-tzi handia du. Ahozkoa beraietanonarritzen da: kodigo ezberbalak,deixiak...

Irakurleak ere aukera lezake testuanoiz eta nola irakur –zein ordenetan,zein abiaduratan–.

Ge ro a g o t u t a k o –diferitutako– ko-munikazioa hala denboran nola espa-zioan.

Komunikazio i r a u n k o r r a ( s c r i p t amanent). Letrak euskarri egonkorre-an jartzen dira. Idazkiak lekukotasu-naren balio soziala hartzen du.

Gutxi erabiltzen da: espazioaren etat e s t u a ren antolaketa, euskarriare nirazkia...

Konposizio unean ez da interakzio -rik. Idazleak ezin ezagut dezake ira-kurlearen harrera.

Kontestua –testuingurua– garrantzitxikikoa da. Idazlea kontestua sortuzdoa idatzi ahala.

Page 6: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

DESBERDINTASUN TESTUALAK

112

Iñaki Gaminde eta Juan Luis Goikoetxea

Egokitasuna

Kohesioa

• Jatorri dialektala mark a t ze k ojoera geografikoa, soziala etabelaunaldien artekoa. Sarriagoerabiltzen dira aldaera dialekta-lak

• Gai orokorrei lotua dago, for-maltasun maila txikikoa, osohelburu sujektiboak, pribatuak.

• In f o r m a z i o a ren hautaketa in-formalagoa:digresioak, gai alda-ketak, errepikapenak, garrantzitxikiko datuak.

• Ugariagoa, sarriagoa, erre d u n t a n-teagoa, gainezka egiten duena.

• Testuaren egitura irakia: inte-rakzioa dago, autoreak igortzenari dela molda dezake.

• Gutxi estereotipatutako egitu-rak: igorleak askatasun handia-goa du nahi bezala antolatzeko

• Gramatikaltasun txikiagokoa:batez ere, geldiuneak eta into-nazioa erabiltzen dituzte, etagramatikako zenbait elementu:izenordeak, juntagailuak...

• Baliabide paralinguistiko ugari:erritmo eta abiadura aldaketak,tonu aldaketak...

• Hainbat kodigo ezberbal era-biltzen ditu: begi eta gorputzmugimenduak, keinuak...

• Erreferentzia exoforikoen maiz-tasun handia –testuinguru a r inahiz egoerari erreferentzia egi-ten diotenak: zu, ni, ora i n ,hemen...

• Ig o r l e a ren jatorria neutraliza-tzeko joera. Estandarraren era-bilera handiagoa.

• Gai berezituei lotua, formalta-sun maila jasoa eta helburuobjektiboak.

• Informazio hautaketa osozehatza: testuak informazioadierazgarria baino ez du.

• Er redundantzia txikiagokoa,mehatzagoa.

• Egitura itxia: autoreak arterikplanifikaturiko eskemari eran-tzuten dio.

• Egitura estere o t i p a t u t a k o a k :formulak, esaera eginak, kon-bentzio sozialak...

• Gramatikalagoa: puntuazio zei-nuak, pro n o m i n a l i z a z i o a k ,sinonimoak, loturak (juntagai-luak, erlatiboak...)

• Baliabide paralinguistiko gutxi:tipografia desberdinak (kurtsi-ba, beltza...) eta beste kodigografiko batzuk (kort xe t e a k ,asteriskoak...)

• Kodigo ezberbal oso gutxi: tes-tua espazioaren arabera banat-zea; beste zeinu bisual batzuk:eskema grafikoak...

• Er re f e rentzia endoforikoenmaiztasun handia –testuariberari erreferenzia egiten diote-nak: hura, berbera, neurea, ba -tzuk...

Page 7: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

113

Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan

Gramatika:fonologiaeta grafia

Gramatika:morfologia

Gramatika:sintaxia

Gramatika:lexikoa

• Erabilera espontaneo eta azka-r reko formak: kontrakzioak,elisioak, laguntza hotsak.

• Formaltasun txikiko konpon-bideak gurago: erlatibo sinple-ak: (e)na.

• Estruktura sinpleko egiturak:esaldi sinpleak eta laburrak:koordinatuak

• Anakolutoak eta amaitu bakoesaldiak sarritan.

• Perpausako elementuen orde-na oso aldakorra da.

• Elipsi ugari erabiltzen da

• Lexiko ez markatua hobestenda: gauzak, tresnak...

• Esangura espezifikoko hitzenmaiztasun txikia.

• Onartzen du lexikoa errepika-tzea

• Proforma eta hipero n i m o a k–makulu funtzioz– erabiltzea:gauza, egin...

• Berba parasitoen edo tic linguis-tikoen erabilera: behin eta berrize r a b i l t zen diren interjekzio edoe s p resioak (balio semantikoare-kin): Aizu! T xo!; balio semanti-korik barik: eh! Mmm...

• Makulu hitzen erabilera: behineta berriz errepikatzen direnberbak edo espresioak zeinektestua zizelatuz doazen: zera,orduak, ba...

• Onomatopeia, esaera egin,errefrauen erabilera handia.

• Ia ez da halako formarik.

• Konponbide formalak erabil-tzen ditu: zeinek...

• Egitura konplexoagoak etagaratuagoak: perpausa luzeago-ak, menpeko mota asko.

• Ez da ia halako egiturarik.

• Elementuen ordena egonkorrada: SOV.

• Elipsiak urriago erabiltzen dira.

• Formalki markatutako lexikoa:berehala, elementuak...

• Halako hitzen maiztasun han-dia.

• Joera estilistikoa erre p i k a p e nlexikoa sinonimoen bitart ezbaztertzeko.

• Pareko berbak eta zehatzak era-biltzeko joera.

• Halako elementuen gabezia.

• Kentzeko joera.

• Oso erabilera txikia.

Page 8: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

Bat-batekoa izatea: Idatzian hizkuntz formak aukeratzeko astihandiagoa, zuzentzeko beta har dezakegu, atzera-aurrerak egin dai-tezke. Ahozkoan, ostera, produkzioak bat-batean jaulki behar dira etazer edo zer zuzendu behar izatekotan atzera egin behar izaten da besteprodukzio bat egiteko.

Mezu jaulkitzailea eta hartzailea, telefonoz edo egiten diren ber-baldietan izan ezik, buruz buru egoten dira, mintzoarekin batera eus-karri paralinguistikoen bidez, mintzoa bera alda daiteke bat-bateanmintzo horren erreakzioen neurketaren arabera.

Esaneko moduan, ahoz baliabide ez linguistikoak erabiltzen ditu-gu mintzoaren euskarri, euron artean intonazio bariazioak, gorpuz-kerak eta keinuak daude.

Intonazioak dauzkan funtzio linguistiko hutsen artean bi bereizditzakegu: esaldiak bereiztea eta fokalizatzea. Esate baterako galderaketa enuntziatiboak intonazioaren bidez baino ez dira bereizten etakasu askotan intonazioak adierazten digu zein den esaldi batean foka-lizatuko elementua (galdegaigunean dagoena edo aditza bera).

Intonazioaren funtzio ez linguistikoen artean berba lagunari era-gitea, mintzatzailearen adore egoeraren berri ematea eta mintzatzaile-aren ezaugarrien (sexu, adina, e.a.) berri ematea daude.

Gorpuzkerei eta keinuen erabilerari dagokionez, esan behar dugugure artean ez direla ikerketa asko egin (oraintsu hasi da zenbaitikerketa egiten emozioaren esparruan) baina gure inguruan begiratzeabaino ez dugu konturatzeko zenbait gorpuzkera, egoera eta keinusozialki guztiz kodifikatuta daudena. Esate baterako, eskuak poltsi-koetan egokera lasaian berba egiten denean (bertsolari batzuek haingogoko dutena) ez da egoera formalen adierazgarria; edo burua era-bilita baiesteko erabiltzen dugun keinua eta japoniarrek darabiltenaguztiz kontrakoak dira. Deiktikoekin batera adierazteko erabiltzenkeinuak ere esparru honetan sartuko lirateke.

114

Iñaki Gaminde eta Juan Luis Goikoetxea

Page 9: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

Idatzian ez bezala, ahoz gai aldaketa arinak izaten dira, mintzaki-deen arteko erlazioan negoziazio txikien bidez gertatzen dira gai alda-keta arin horiek. Hiztunak badaki honelakoetan zelan jokatu beharduen, berak proposatuko aldaketa onartua izan dadin. Esate batera-ko, elkarrizketa eteteko eta alde egiteko zer egin behar den eta zenbatmolde dagoen jakitea eta euron artean aukeratzeko kriterio edukitzeaezinbestekoa dute.

Era berean, idatzian ezinezkoak diren esaldi amaitubakoak, lapsu-sak, “akatsak” eta aurresuposizioak gertatzen dira ahozkoan; hain dagarrantzitsu hau guztia ezen, sarritan elkarrizketan egon eta, berbaketa esaldiak ulertuta ezin uler baitezakegu gaia, kanpotik entzundugu-eta.

Gramatikaren alde formalei bagagozkie, esan dezakegu, eskuarki,ahozkoaren sintaxia sintetikoagoa dela idatziarena baino, alegia, esal-diak laburragoak izaten direla, juntagailuak eta justaposizioak men-peragailuak baino sarriago erabiltzen direla. Lexikoa, ahozkoaren era-bilera esparru askotan, ez da teknikoegia izaten, errepikapenak maizgertatzen dira, txikigarriak eta handigarriak, hots berba adierazga-rriak, esaldi eginak, esakunak eta modismoak erabiltzen dira. Hauekguztiok eredu idatzi gehienetan baztertu egiten dira.

Hizkuntz-gaitasuna funtzio baten antzera definitu da, hots, hiz-kuntza jakitea berori zuzen eta egoki erabiltzea da. Zuzentasuna gra-matikari legokioke eta egokitasuna testuinguruari. Zilegi izan bekigu,horiek ezagunak diren arren, zehaztasun batzuk egitea.

Zuzentasuna gramatikari dagokionez gero, badirudi ezinbestekoadela gramatika definitzea. Gure ustez, eta are gehiago ahozkoarigagozkiola, gramatika hizkuntzaren erabiltzaileen gogoetan daudenarau multzoek osatzen dute, ez da erakunde honek, liburu horrek edoirakasle hark diotena, ezpere, hiztunek daukaten mekanismoa zeinenbidez hizkuntz-gaitasuna aktibatu eta martxan abiarazten baita.

115

Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan

Page 10: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

Ikuspuntu honetatik, ikertzaileari dagokiona gramatikaren arauakagerian jartzea eta azaltzea besterik ez da.

Egokitasuna gramatikak ematen dituen molde zuzenak egokiroerabiltzea bada, ezin gal daitezke begi bistatik erabilera egoera des-berdinetan aukera egiteko kontuan hartzen diren faktoreak.

Batetik, bariazioaren arazoa dugu; munduko hizkuntza guztiakaldatzen dira, aldatzen ez den hizkuntza aspaldi hil zen; hititak, esatebaterako, mundutik hil zenik hona bere horretan iraun du bat erealdatu barik

Euskara batuaren ajeetariko bat, oraindik pairatzen duguna, hiz-k u n t z a ren beraren sena errotik ukatzen duena da; hots, euskara batua-ren izenean sarri askotan hizkuntzaren bariazioa eta bariabilitateaukatu izan dira1. Hizkuntzak bariazioaren ikuspuntutik definitze k oanitzak direla aitortu behar dugu. Anizkotasun horretan datza hainz u zen euren hizkuntzatasuna. Ha t s a r re hau gaur egun hizkuntzalariena rtean eta baita hizkuntzaren didaktikarien artean ere nahikoa onart u adela esan dezakegu. Onarpen hau hizkuntza handien ikertzailen art e-an ere gert a t zen da, baita espainol eta frantses batzuen artean ere (ikusBe r n á rd ez, E. 1999 eta Ga u t i e r, M. 1993 esate baterako).

Aldaketa horiek hiru esparru desberdinetan sailkatu dira: Bariaziodiatopikoa, diastratikoa eta diafasikoa. Diatopikoa geografiaren ara-bera gertatzen diren hizkuntza aldaketei dagokie; diastratikoa aldagaisozialen arabera gertatzen dena eta diafasikoa hiztunak berak dauzkanerregistroen arabera dauzkan aldaerak azaltzeko.

Erregistroen gora-behera honetan, berau ere continuum lektalbaten gertatzen direla onartuta ere, mota nagusi bi bereiztu dira;

116

Iñaki Gaminde eta Juan Luis Goikoetxea

1 Sarritan gure ustez txarto ulertuko naziotasunaren izenean (ikus Kintana, X.1986).

Page 11: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

batetik familiarra (intimoa eta lagunartekoa) eta bestetik ez familiarra(kausala, formal jasoa edo neutroa eta erritualizatuak).

Batzuen eta besteen ezaugarriak desberdinak dira eta hemen hiz-kuntz formei gagozkie hau esatean. Erregistro ez familiarrak hurbila-go egon daitezke eredu idatzietatik familiarrak baino.

Jarraian hizkuntzaren alde formalen arabera, familiartzat eta ezf a m i l i a rtzat hart zen ditugun adibide batzuk emango ditugu.Familiartasun maila horiek geroago ikusiko ditugun gramatikarenkanpoko faktore batzuek eragiten dituzte.

(a) Fonologia

Eredu familiarren ezaugarri fonologikoetan, kontrakzio bortitzak,ahoskera ardurabakoa, intonazio eta azentu aldaketa aberatsak etaeuskalki batzuetako palatalizazio adierazgarria aipa daitezke.

Kontrakzioen esparruan, gramatika arauek eraginekoak eta erre-gistroak eraginekoak bereiztu egin behar dira. Hiztun batek “eskue”eta “ogidxe” modukoak esaten baditu, horkoa ez den hiztunarentzatbitxi edo gerta daitezke, are bitxiago euskara idatziaren aldean; halaere, aldaketa horiek ez dira estilistikoak, ezpadaze gramatika arauzehatz batzuen arabera gertatukoak. Aitzitik Lekeitioko “emoteontzo”erabiltzen da batzuetan eta “emoten dotzo” beste batzuetan, lehenaaldaketa estilistikotzat jo dezakegu, familiarragoa da bestea baino.Kontsonanteen galeren ondorioz, batzuetan komunikazio oztopatzenbada, hiztunak forma osoagoak ematen ditu errepikatzean; hots,eskuarki “on”, “iñ”, “omon” e.a. erabili baditu, hor agertzen direnaldaketek komunikazio eten badute, hiztunak badaki “eon edo egon”,“egin” eta “emon” esaten eta errepikatzean azkenok erabiltzen ditu.

Intonazio eta azentu aldaketa aberatsak egiten dira eredu familia-rretan beti ere kontuan hartuta gramatikak zer nolako erabilera egi-

117

Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan

Page 12: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

ten duen. Demagun ondokoak azentuaren kokagunearen bidez bainobereizten ez dituen barietate batean intonazio aldaketetarako ez dauzten bide handirik, ezen esangura alda baitaiteke:

lagunena dá (lagunarena da)lagúnena da (lagunena da)

Azentuaren bidez esangurak bereizten ez diren barietateetan, oste-ra, intonazioaren erabilera askozaz aberatsagoa izaten da2.

(b) Morfosintaxia

Alor honetan eredu familiarretan gramatika sintetikoagoa izatenda ez-familiarretan baino; sinpletasun horren marka bat izaten dapartizipio ez jokatu edo aditz izenen bidez egitea esaldiak menpera-gailuen bidez egin beharrean; bestalde juntagailuak ere askozaz gehia-gotan erabiltzen dira menperagailuak baino:

Familiarrean Ez-familiarreanNigana orduko Nigana heldu zenekonik ekarrikoa nik ekarri dudana

Testu askotan, bizitasuna gordetzeko aditzak ez dira jokatzen etajuntagailuen bidez koordinatzen dira; hona hemen Arrietako adibidebat:

“Orrek esteko dxorrarik orreri esiledxo eiñ ikuturik, e, seori, i, ba, a, atara eskiñoan mogidu eskiñoan, a, ba siketu ei-tten da// ori ba, seinye, e, bedarra, a, dân moduen da ori//

118

Iñaki Gaminde eta Juan Luis Goikoetxea

2 Hego mendebaldeko barietateetan (Zaratamo, Orozko, Otxandio, e.a.) “lagú-nena da” plurala zein singularra da; esangura aldaketaren beldurrik egon ezta, into-nazioaren funtzio paralinguistikoak areagotu egin daitezke, izan ere, azentuarenbidez lortuko liratekeen kontrasteak intonazioak ezin estal daitezke.

Page 13: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

gero ba, a, ebai, eskure, gero, o, txolak eiñ, amarreu a txolie taba, a, serak, eta are(k) metak eta einye imiñi, i// amen, e, ba,a// metie beti// bai, ta gero ba, a, denpora onak datosenien,sabaldu atzera, da ekarri, i, ta arridxek imiñi portalien, e, arriserak// dân// eskure eskure txolak”

Esaldi eta molde adierazgarriak erabiltzen dira eredu familiarretaneredu ez-familiarren molde neutro eta formalen aldean.

Elipsia da eredu familiarren beste ezaugarri garrantzitsu bat; elipsibatzuek gainera aurresuposizioak gordetzen dituzte; adibide gisa honahemen batzuk:

Aita-eta etorri diraLagunak-eta ikusi ditugu

Hangoak edo diraBai edo!

Egin dut bainaAmaitu dituzte baina

Hamarretan etxean gero!

Beste zenbait ñabardura esaldiaren elementu batzuen orden logi-koa edo ez markatua aldatuz lortzen dira:

Seme neurea!Aita gurea!Polita da sanoOndo egin dute itzelEgin du ikasi Joan bere gaurJoan bere Mungiara joan ginen3

119

Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan

3 Hain zuzen gehiegikeriaz ez erabiltzeko.

Page 14: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

Tratamenduen erabilera ereduaren familiartasun mailaren adieraz-garririk ezagunena da; betiko “ez dok eta badok” eta “ez dona etabadona” izeneko tratamenduekin batera, forma landuagoen erabileraikertu eta zehaztu barik geratzen da sarritan:

nor zara? nor zaitugu?belu da belu dozunahikoa da! nahikoa dozu!banator banatortsubadekozu badekostazubadakit badakitsut

(c) Lexikoa

Eredu familiarretan erabiltzen dugun lexikoaren ezaugarrietarikobat da maileguen erabilera berezia; berezitzat hartzen dugu ahozkorritzen duten bikote lexikal batzuen erabilera; hona hemen horie-tariko batzuk:

hartu/koiu4

oratu/agarrajagon/gobernagela/kuartua

Eredu familiarrean paradigma edo alor semantiko batzuen berbenesanguraren mugak ez dira guztiz argi gertatzen, lausotu egiten dira.Esate baterako adinaren paradigma hartzen badugu; neska, neskato,neskatila berben mugak lanbrotsu agertzen zaizkigu, leku batetik bes-tera desberdin erabiltzen dira-eta. Gauza bera gertatzen da gorpuzkin

120

Iñaki Gaminde eta Juan Luis Goikoetxea

4 Bakoitzaren esangura esparrua zehaztea ez da beti erraza izaten; ondoko adibi-dean bien desberdintasuna argi agertzen zaigu: “botikak koiu dodaz baina gero hartuez dodaz egin”.

Page 15: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

batzuen esangurarekin ere; halan, barietate batzuetan “oinez” esatenden artean “kaderé” erabiltzen da oina adierazteko, “kadéra” mokorraesateko eta goitik beherakoa “hanka” den edo “izterra” den ez da betiargi ikusten. Era bereko adibide asko aipa ditzakegu; familiaren alorsemantikoan zergatik batzuetan “gurasoak”, “osabak” eta “izekoak”diren eta beste batzuetak “aitamak”, “tiok” eta “tiak”. Berba bakoitza-ren esanguraren alorraren mugak ondoko paradigma berekoarenmugekin nahastean agertzen da.

Eredu familiarretan, batzuetan aldaketa fonetiko diakronikoekeraginda eta, beste batzuetan, berba polisemikoek eraginda, anbigue-tate handiagoa gertatzen da eredu formalagoetan baino. “usená”(izena) eta “úsena” (izaina) azentuaren bidez baino ez dira bereizten.“Asto” berba polisemikoa da ekinoa eta adjektiboa adierazteko ez eze,zenbait tresna adierazteko ere erabiltzen da; adibidez: 1. mahaia osa-tzeko ohol bati eusteko erabiltzen diren egurrezko hankak. 2. Basolangintzetan enborrak zerratzean, eusteko erabiltzen de egurrezkoarmadizoa. 3. Gurkamaren aldamenaren azpian ardatzari eusteko era-biltzen den piezaren izena. 4. Artaburuak garantzeko jotzeko erabil-tzen zen kaxaren izena5.

Lexiko afektiboa eredu familiarren ezaugarria dugu; hauen arteakamoltsuki erabiltzen diren berbak koka ditzakegu eta baita ume txi-kiekin erabiltzen den lexiko osoa ere, olgeten lexiko adierazgarriabarne (akinke, txintxurrika, txirinbuelta, e.a.). Beste alor batzuetankortesi formulak (ordu laburra, adu onekoa eta zorte onekoa izatekoopatzea, eup!, e.a.; esklamazioak (“ap” hotza adierazteko, “txut” beroaadierazteko) eta argotaren lexikoiak ditugu.

Aurreko guztia labur-bilduz honako taulan ikus daiteke; esparruhauetako hizkuntz formak biltzea, euron erabilera ikertzea eta eradidaktiko batez zabaltzea ezinbestekotzat hartzen ditugu.

121

Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan

5 Adiera guztiok jakina barietate berekoak dira.

Page 16: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

Familiarra Ez-familiarra

Fonologia Kontrakzioak Berba osoak (baina arau Intonazio eta azentu aldaketa fonologikoak beteaz)aberatsak Intonazio monotonoagoaAhoskera ardurabakoa Ahoskera arduratsuaPalatalizazio adierazgarriak

Morfosintaxia Gramatika trinkoa Gramatika ugariagoaAditz ez jokatuak Aditz jokatu gehiagoEsaldi eta molde adierazgarriak Molde neutroak eta formalakElipsiak Elementu gehiagoren edo Leku aldaketak guztien agerpenaTratamendua: hitanoa Tratamendua: zu, berori

Lexikoa Mailegu gehiago Lexiko zehatzagoa, berezituaBikote lexikoak Lexiko teknikoagoaEremu semantikoen muga Teknolektoen berbaklanbroakLexiko afektiboa, kortesiaformulak, esklamazioakArgota

Aipatu ditugun ezaugarri horietariko batzuk Meñakako ondokotestuan aurki daitezke; eurok zalu eta trebe erabiltzean datza hainzuzen testuaren egokitasuna eta egokitasun horren ederra:

Bai baten, grasioso au, koixu eitxe ixen basan telebisiñoan!nik ei ñeutzen itzela baten areri, katarra andi bet etorte sangure lasteire, ta, iñon, au, e, urretik tiroa botetan baotzet, auill eingo da ba, ta enterretan biarra, oneri eingo tzet atzerike-ra bota tiroa, ta ixapi esan ta doala tiretu notzon, ta, gero,gure lasteidxe ta orrena ba, batera, bestaldia san ta, t´orduen,e, udebarridxe edo au sasoi ingerue san, edo arintxuau, baya,lasteidxetan orduen olik eta esan oten, espase altza pota, etagero bedar sikue ta galtzue ganetik baya, negue lusia ixeta san,eta akabata, ta, bera aa ibil sen bedxe erasten, ta ak bedxe eras-

122

Iñaki Gaminde eta Juan Luis Goikoetxea

Page 17: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

te seuenian sarata bat ataretan seuen, gure gortatik klaru, ri-ra! ri-ra! ri-ra! asmeta san, ta nire tiroa be eseuen asmeu, takatue, atzia, tiroa euki seueles, eurreko kaderan ganian dxoansan, eta beran parian, katue, dxausi ein sakon, bertan, baldiankontrara, ser pasetan dok katu barrabas ori? eitxe seuen, nikesin abanteu barreas, e, lasteidxe bai, ser pase da? amen bestemunduko katue eitxe seuen, ser pase dok katu barrabas ori!eitxe otzon, eta, ensegida dxoan san andik katu ori, antza,geldi geldi geldi, narras, ba ak olaurik eseuen dxakiñ, ak pen-tze seuen beste munduko katue dala, ja, ja ala baten datorgalapan gurera, umia! esateusten niri, umia! umia! erdu gorta-ra, ta ser ba? diñotzet, beste munduko katue dau, eskape deubaya an da nonon, ta, orduen dxoan san, e, andiko etzekogortara sartxian katue, atzia narras deuela, estosu entzun tirueela? es! esaostan, neuk emontzet tiroa katueri, bakixu bedxeerasten dauela bakixu katue goitxi bera plast! bertara kontra-ra ser dan? ja, ja, ori koiste ixen basan telebisiñoan!

Hizkuntzaren bariazioari eragiten dioten faktoreak era askotakoakdira; batzuk barne faktoreak dira eta beste batzuk kanpo faktoreak,edo gurago bada, intralinguistikoak eta paralinguistikoak. Hauekinbatera ezin bazter utz daitezke hizkuntzaren jabekuntzarekin erlazio-natuta daudenak:

“A par dos factores que contribuem para a manutenção,conservação, acomodação e mudança da uma língua e quesão, como já brevemente referimos, de natureza vária, intra eparalinguística, é importante considerarmos, numa perspecti-va da variação, aspectos relacionados com a aquisição e comas diferentes situações de aprendizagem, transmissão, e repro-dução da língua.” (Mira, M. H. eta lag. 1989:24).

Honen bidez adierazi nahi duguna zera da, hots, hiztunak moldelinguistiko batzuk edo besteak aukeratzen ditu kanpo faktore horien

123

Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan

Page 18: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

arabera eta testua egokitzen du. Jakina, aukeraketa hori egin ahal iza-teko zer aukeratu eduki behar da, bestela hiztunak beti bat egingo duegoera komunikatibo guztietan. Adibidea: gozoa da/gozo dago eta ezgozoa dago.

Hiztunak testuak egokiro erabiltzeko hizkuntz formak aukeratzenditu kanpo faktore batzuen eraginpean. Hauetariko batzuek mintza-kidearen egoera psikologikoaren berri ematen digute; euron bidezjakin dezakegu pozik, haserre, triste edo zelan dagoen, baita ez duelabere egoeraren berri eman nahi ere. Aldagai sozialek ere baldintzatzendute hizkuntz formen aukeraketa; aldagai horietariko batzuk adina,sexua, maila soziala eta hezkuntza maila izaten dira. Faktore pragma-tikoek ere baldintzatzen dute aukeraketa, hala, norekin, non, zein tes-tuingurutan eta zer lortu nahi den kontuan hartuta molde batzukaukeratzen dira eta beste batzuk baztertzen dira. Azkenik, baldintzakulturalak ere aintzat hartu behar dira, amankomunak dauzkagunezagupideen arabera aukeratzen ditugu forma batzuk edo beste ba-tzuk. Hizkuntzaren barne faktoreak zatitze dialektalarekin eta nor-malizazio mailarekin lotzen direnak ditugu.

2. JATORRIZKO HIZTUNAK ETA HIZTUN IKASIAK

Orain arte, euskaldun zaharrek berba egiteko erabiltzen dituztenmekanismoen gaineko teoria eta praktika landu ditugu, orain, eten-gabeko erreferentziak egin izan ditugun arren, euskaldun berrien iza-era ere aipatuko dugu

Familiako euskaldunen eta ikasgelako euskaldunen arteko inte-rakzio arazoak euren jatorriaren arabera klasifika daitezke:

1. Mota honetako problemen lehen kausa izaten da: hiztun eznatiboak, murgiltze-eredukoak bigarren hizkuntzan duen gaitasunformal mugatua. Ez da trebea bigarren berbetako arau linguistiko for-

124

Iñaki Gaminde eta Juan Luis Goikoetxea

Page 19: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

maletan –gramatikal, fonetiko eta lexikoan– jatorrizko hiztun baten-gana zuzentzen denean, edo ez du osoan ulertzen jatorrizko hiztuna,horrela komunikatzeko oztopoak sortuz. Halako egoeretan, irtenbi-dea izaten da jatorrizko hiztuna euskaldun berriarengana makurtzea,baina neurri baten ezen, gaztelera edo frantsesa berberton dugunez,hara pasatzea baita erosoen.

2. Bigarren arazo mota dator hiztunak bigarren berbetan duen gai-tasun mugatutik. Jaiotzatik euskaldun ez denak, ez du trebetasunnahikorik bigarren berbetako erregistroak eta aldaera linguistikoakbereiztu eta era egokian erabiltzeko.

Guztion bizitzan, interakzio formaletan ere bai, –lanaren gainekoelkarrizketan– solaskideak pasatzen dira eredu formaletik informalera,gehienetan euskalkiren batera, horrela erakutsiz amaitu dela elkarrizketa.

Gaur arteko euskaldun berririk gehienak –gelako euskaldunak–hartu-eman informalen aurrean, deseroso aurkituko dute eurenburua. Horren arrazoia euskaltegiek eta eskolek bigarren berbetanaldaera linguistikoak ez lantzea da. Ondorioz, euskaldun berriek esti-lo eta aldaera bakarreko gaitasuna dute.

Gainera, betiko euskaldunen artean bizi ezik, euskaldun berridirenek aldaera estilistikoak ikasi arren, ez du jakingo, ez da zuzenerabiltzeko gai izango, kasurako hika eta zukaren erabilerarako.

3. Hirugarren arazo iturria jatorrizkoen eta euskaldun berrienartean izaten da, solaskide bien arteko presuposizio kulturalak berdi-nak ez izatea, edo interakzio-arau6 desberdinak erabiltzea, beti ere,diskurtsoko printzipio orokorrei gagozkiela.

125

Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan

6 Interakzio-arauek –gramatikalak, semantikoak edo fonologikoak, hots, araulinguistiko formalak ez diren guztiak– erakusten dute zein enuntziatu multzo eta zerportaera ez berbal diren egokiak egoera jakin batzuetan. Hymes-en gaitasun komu-nikatiboak –zeinek dauzkan halako interakzio arauak– Chomsky-ren gaitasun lin-guistikoaren hedapen legez ( Hymes 1972).

Page 20: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

Guk honetan, zenbat garen erdaldundu edo ez jakiteko, jo deza-gun XX. mendera arteko –XX.a barru– andre-gizonen interakzioarauetara. Gaurkook elkarrizketa laburrak, solaskideak bata besteare-na ebakiz, batez ere harreman informaletan; arteragokoek –turkoenerara– bakarrizketa luzeak, inork etenik egin barik.

Bestalde, interakzio-arau berezietan ere kulturen arteko desber-dintasun asko izaten dira:

Euskaldun berriak ez ditu jarraitzen betiko euskaldunaren min-tzatze-aktoak. Arabeak “Hello, welcome” agurtzea, natibo ingelesa-rentzat erabat arrotza dela diote Scarcella eta Brunak-ek (1981).Euskaldun berriek “Kaixo” esanez agurtu ohi dute; betiko euskaldu-nak, berriz, “Egunon” esatea hartuko du ohiturakotzat. Edonola ere,erraz ulertzekoa da euskaldun berriek –guk gehienok ingelesean beza-la– arazoak izatea esamolderik egokiena hautatu guran.

Kultura desberdinetako beste ohitura batzuetara joko bagenu,ohartuko ginateke, begietara zuzen-zuzen begiratzea ez dela errespe-tuzkoa japoniarrentzat; guretzat, ostera, nork edo nork artez ez begi-tutea da deserosoa. Edo distantzia gordetzeaz edo ez gordetzeaz aribagara, arabeek, esate baterako, hur-hurrean jarrita egin ohi duteberba eta europarrok haiek pausu bat gureganantz egitean, guk batjotzen dugu atzerantz. (R. Appel eta P. Muysken 1996). Batarentzatintimoegia dena, bestearentzat haserre giroko da.

3. ONDORIOAK. ESKOLAREN BETEKIZUNA

Idatziari jaramon egitez gainera, ahozkoan indar egitea eskatzenzaio eskolari, nahiz eta ondotxo dakigun eskolak ezin eman diezaio-keela den-denari erantzuna. Mintzamenaren garapena prozesu luzeada eta euskararen egoeran zenbait tokitako inguru soziolinguistikoak

126

Iñaki Gaminde eta Juan Luis Goikoetxea

Page 21: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

ez du laguntzen, ikasleek sarritan ez dute-eta ikasgelatik kanpo eus-karaz berba egiteko abagunerik.

Horrexegatik da beharrezko –ikastetxean ikasgelako saioez gaine-ra– ikasleak euskaldunen familietara bidaltzea. Nekez eskura daitez-ke, bestela, berba egiteko mekanismoak, jatorrizko euskaldunek era-biltzen dituztenak.

Familia horietan izango du estrategia komunikatiboez jabetzekoera, baita –irakasleez gain– feedbacka, hots, ondo ala oker egin duenesango dion entzuleria.

Familia erdaldunetako neska-mutilak nahiz euskaldunetakoak ditu-g u n ez eskolan, bitzuak euskaldun oso bilaka daitezen, metodo doituakerabili behar ditu ikastolak, eskolak edo ikastetxeak, batak zein besteakhelmuga berera doazen arren, bidean pro zesua baita berez i t u a .

Irakaskuntzako profesionalak erraz antzematen du, mintzamena-ren irakaskuntza zentroko curriculumean sartzean, zein arlo hartubehar den gogoan. Laguntza gisara, hauek aipatuko ditugu:

1. Berbaldi laburrak ume-umetarik lantzea ondo dator, ez hiztegi,ez sintaxi aberatsa ez baitute eskatzen.

2. Irakasleek jakin behar dute hizketaldi laburrak bakarrik landu-rik ez dela luzeak sortzen ikasiko. Beraz, mailetan gora joanahala hizketaldi luzeak lantzera jo beharko da.

3. Zenbait atxikitze-eredukok berbaldi luzeak sortzeko zailtasunakbadituzte, ez da harritzekoa murgiltze-eredukoek ere oztopoakaurkitzea. Beraz, hizkuntza ez ezik berbaldi luzeak sortzen ereirakatsi behar zaie.

4. Hizketaldi laburrak sortzea erraza den arren, landu egin behardira. Entzuten dutenetik ere garrantzitsuena bakarrik jasotzenjakin behar dute.

127

Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan

Page 22: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

5. Hizketaldi luzeen funtzio nagusia informatzailea izaten da.

6. Ezagutza: Hiztuna hobeto moldatzen da ondo ezagutzen duengaian. Ikasleek errazago berba egingo dute behar den hiztegiaeta gaia menperatuz gero.

7. Eg i n k i z u n a ren egitura: Hiztuna hobeto mintzatuko da jarraitub e h a r reko egitura baten barruan. Ad i b i d ez, denborazko loturaduten gert a e ren sekuentzien kasuan, gert a t u t a k o a ren ord e n a r ijarraiki besterik ez du egin behar-eta. Deskripzioetan, aldiz, berakpentsatu eta erabaki behar du nondik hasi eta zelan jarraitu des-k r i b a t zen, eginkizunak egitura zehatzik eskatzen ez diolako.

Artikuluan ez gatzaizkio teoria bakarrari lotu. Gurago izan duguelkarren artean kontradiktorio ez den teoria multzoa erabili ezen,azken baten, –abiapuntuan seinalatu izan dugun legez– hizkuntzala-ritzatik zein hizkuntzaren didaktikatik egin diren ekarpenez gain, ira-kaskuntzarako jardun bidea finkatzea izan baita gure helburua.

BIBLIOGRAFIA

APPEL, R. eta MUYSKEN, P. (1996): Bilingüismo y contacto de lenguas.Ariel Lingüística. Barcelona.

BERNÁRDEZ, E. (1999): ¿Qué son las lenguas? Alianza Editorial.Madril.

CASSANY, D. (1991) Describir el escribir. Paidós. Barcelona-BuenosAires-México.

GAUTIER, M. (1993) Grammaire du Poitevin Saintongeais. GesteEdition.

128

Iñaki Gaminde eta Juan Luis Goikoetxea

Page 23: Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolanmendebalde.eus/jardunaldiak/2003/Ahozko corpusen premia eta euron...kararen irakaskuntzan idatzizko eredu zurrunak ahozkoaren

HABE (1988): Euskara-irakaslearen eskuliburua. Donostia.

HYMES, in Euskara irakaslearen liburua. HABE. Donostia.

KINTANA, X. (1986): “Literatur euskara batua eta euskalkiak” inAskoren artean (1986): Euskara Euskalkiak: Eibar 85. EibarkoUdala.

MIRA, M. H.; BRITO, A.; DUARTE, I. eta HUB, I. (1989) Gramáticada Língua Portuguesa. Caminho, Lisboa.

SCARCELLA eta BRUNAK (1981), in Euskara irakaslearen liburua.HABE. Donostia.

ZABALETA, F. (1994): Bigarren hizkuntzaren irakaskuntza murgiltze-ereduan. Zubia.

129

Ahozko corpusen premia eta euron erabilgarritsuna eskolan