Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak Udaltzaingoak “Rita” … · 2019. 3. 13. · Unitatea...

8
#GetxoBiziEzazu Doako alea 1.538 zb. www.getxo.eus Martxoak 14 >> Martxoak 24 2019 Hitzaldi musikalak. Martxoak 15, ostirala, 18:00etan, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako mediatekan, “Las culturas indoeuropeas del Mediterráneo”, José Mª Bretosekin. 3Antzerkia. Martxoak 23, larunbata, 20:00etan, Romo Kultur Etxea-RKEn, “Por cierto, se llama François” Periplo Teatrorekin. 8. Inauteriak, 8, 9 eta 10ean (5. or.) / Nabarmentzekoak > Getxoko eskaintza turistikoa Japoniara heldu da (2. or.) > Aurrekaririk gabeko mobilizazioa: ia 6.000 pertsona martxoaren 8ko manifestazioan Getxon (2. or.) > “Pubertad” antzeztuko da, Getxoarte 2018ko Proszenia beka irabazi zuen trilogiaren lehen zatia (3. or.) Getxoko Udaltzaingoak iruzur bati bu- ruz ohartarazi nahi du. Hain zuzen ere, bere izenean aldizkari batean publizitatea egiteko dirua eskatzen ari dira. Aurre- ko ostegunean, martxoak 7, bi dendarik Udaltzaingora deitu zuten dei bati buruz informazioa eskatzeko, dei hori susma- garria zelakoan. Bertan, Udaltzaingoaren aldizkari batean publizitatea egiteko au- kera ematen zieten diruaren truke. Den- dariei aldizkari hori ez dela existitzen jakinarazi ondoren, udaltzainen Ikerketa Unitatea hasi zen beharrezkoak diren iza- pideak egiten, gertatutakoa argitzeko. Aipatutako ustezko aldizkarian publizi- tatea egiteko dirua eskatuz dei bat jasoz gero, Udaltzaingoarekin kontaktuan jar- tzeko eskatzen da, 94 466 02 02 telefono zenbakira deituz, ez-zilegi penal horren atzean dauden pertsonak identifikatu ahal izateko eta epailearen aurrera era- mateko. Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak “Rita” antzeztuko dute, Areetan Udaltzaingoak iruzur batez ohartarazi du Datorren larunbatean, hilak 16, 20:00etan, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolak Rita antzezpena hartuko du, Aitziber Garmendiaren eta Joseba Apaolazaren eskutik. Willy Russellek idatzitako Edu- cating Rita lanaren moldaketa da, Begoña Bilbaok zuzendua. Antzezpena euskaraz izango da eta sarreraren prezioa 10€koa. Kritikarien arabera, “lana hezkuntza-aska- tasunari zuzendutako kantua da eta ibilbidea egiten du protagonista bakoitzak dituen irizpi- de eta esperientziekiko menpekotasunetik”. Laburpena Frank (Joseba Apaolaza) unibertsitate- ko literatura irakaslea da, dagoeneko etsita sentitzen dena, eta Rita (Aitziber Garmendia), bere ikasle berria, ogibidez ile-apaintzailea. Bi mundu kontrajarri. Irakaslea porrot egin duen poeta da, amore eman duena, baina Ritaren ikaste- ko grinak berpiztuko du bere irakasteko gaitasuna. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. “Sarri- tan, ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena”. TAMAINA HANDIKO HONDAKINAK EDO ETXEKO GAUZAK BILTZEKO DOAKO ZERBITZUA SERVICIO GRATUITO DE RECOGIDA DE ENSERES DOMéSTICOS O VOLUMINOSOS TEL: 94 464 43 80 www.getxo.info-citi.es !ASÍ…NO! HORRELA… EZ! Ekintza hauek 900 EURO ARTEKO ISUNArekin zigortu daitezke/ Estos actos son sancionables con MULTAS DE HASTA 900Deitu eta hitzordua eskatu hondakinak ateratzeko / Llama y concierta cita para retirar los enseres Kaleak garbi eduki eta irisgarri izatea guztion ardura da / Mantener las calles accesibles y limpias depende de todos/as

Transcript of Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak Udaltzaingoak “Rita” … · 2019. 3. 13. · Unitatea...

Page 1: Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak Udaltzaingoak “Rita” … · 2019. 3. 13. · Unitatea hasi zen beharrezkoak diren iza-pideak egiten, gertatutakoa argitzeko. Aipatutako

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1.538 zb. www.getxo.eus

Martxoak 14 >> Martxoak 24

2019

Hitzaldi musikalak. Martxoak 15, ostirala, 18:00etan, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako mediatekan, “Las culturas indoeuropeas del Mediterráneo”, José Mª Bretosekin. 3€

Antzerkia. Martxoak 23, larunbata, 20:00etan, Romo Kultur Etxea-RKEn, “Por cierto, se llama François” Periplo Teatrorekin. 8€.

Inauteriak, 8, 9 eta 10ean (5. or.)

/ Nabarmentzekoak> Getxoko eskaintza turistikoa Japoniara heldu

da (2. or.)> Aurrekaririk gabeko mobilizazioa: ia 6.000 pertsona

martxoaren 8ko manifestazioan Getxon (2. or.)> “Pubertad” antzeztuko da, Getxoarte 2018ko

Proszenia beka irabazi zuen trilogiaren lehen zatia (3. or.)

Getxoko Udaltzaingoak iruzur bati bu-ruz ohartarazi nahi du. Hain zuzen ere, bere izenean aldizkari batean publizitatea egiteko dirua eskatzen ari dira. Aurre-ko ostegunean, martxoak 7, bi dendarik Udaltzaingora deitu zuten dei bati buruz informazioa eskatzeko, dei hori susma-garria zelakoan. Bertan, Udaltzaingoaren aldizkari batean publizitatea egiteko au-kera ematen zieten diruaren truke. Den-dariei aldizkari hori ez dela existitzen jakinarazi ondoren, udaltzainen Ikerketa Unitatea hasi zen beharrezkoak diren iza-pideak egiten, gertatutakoa argitzeko. Aipatutako ustezko aldizkarian publizi-tatea egiteko dirua eskatuz dei bat jasoz gero, Udaltzaingoarekin kontaktuan jar-tzeko eskatzen da, 94 466 02 02 telefono zenbakira deituz, ez-zilegi penal horren atzean dauden pertsonak identifikatu ahal izateko eta epailearen aurrera era-mateko.

Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak “Rita” antzeztuko dute, Areetan

Udaltzaingoak iruzur batez

ohartarazi duDatorren larunbatean, hilak 16, 20:00etan, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolak Rita antzezpena hartuko du, Aitziber Garmendiaren eta Joseba Apaolazaren eskutik. Willy Russellek idatzitako Edu-cating Rita lanaren moldaketa da, Begoña Bilbaok zuzendua. Antzezpena euskaraz izango da eta sarreraren prezioa 10€koa.Kritikarien arabera, “lana hezkuntza-aska-tasunari zuzendutako kantua da eta ibilbidea egiten du protagonista bakoitzak dituen irizpi-de eta esperientziekiko menpekotasunetik”.

LaburpenaFrank (Joseba Apaolaza) unibertsitate-ko literatura irakaslea da, dagoeneko etsita sentitzen dena, eta Rita (Aitziber Garmendia), bere ikasle berria, ogibidez ile-apaintzailea. Bi mundu kontrajarri. Irakaslea porrot egin duen poeta da, amore eman duena, baina Ritaren ikaste-ko grinak berpiztuko du bere irakasteko gaitasuna. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. “Sarri-tan, ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena”.

Tamaina handiko hondakinak edo eTxeko gauzak bilTzeko doako zerbiTzua SERvIcIo gRATuITo dE REcogIdA dE EnSERES doMéSTIcoS o voLuMInoSoS

Tel: 94 464 43 80 www.getxo.info-citi.es

!ASÍ…NO!

HORRELA… EZ!

• Ekintza hauek 900 EuRO ARtEkO iSuNArekin zigortu daitezke/ Estos actos son sancionables con muLtAS dE HAStA 900€

• Deitu eta hitzordua eskatu hondakinak ateratzeko / Llama y concierta cita para retirar los enseres• Kaleak garbi eduki eta irisgarri izatea guztion ardura da / Mantener las calles accesibles y limpias depende de todos/as

Page 2: Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak Udaltzaingoak “Rita” … · 2019. 3. 13. · Unitatea hasi zen beharrezkoak diren iza-pideak egiten, gertatutakoa argitzeko. Aipatutako

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

MARTXOAK 14 OSTEGUNA Getxon zuzenean. Areetako El comercion, 20:00etan, B&B tal-dearen kontzertua (popa). Kontzertua. 21:00etan, Algortako Azebarri Kultur Elkartearen egoi-tzan, “Elkartasun gaubela”, Eñaut Elorrieta akustikoan. Sarrera 8€

(Hator, Salem eta Topa tabernetan salgai).

MARTXOAK 15 OSTIRALA Hitzaldi musikalak. 18:00etan Areetako Andrés Isasi Musika Es-kolako mediatekan, “Las culturas indoeuropeas del Mediterráneo”. Hizlaria: José Mª Bretos. 3€.Haurrentzako tailerra. Romo Kul-tur Etxea-RKEko (17:00etan) eta villamonteko (18:30h.) liburute-gietan, “nirekin konta dezakezu”. Elebiduna. 4-6 urte. Izen-ematea: www.getxo.eus/apuntazaitez Kontularien kluba. 19:00etan, Al-gortako Kultur Etxean, villamonten. Antzerkia. Getxoarte 2018: Proszenia Beka. Romo Kultur Etxean, 20:00etan, “Pubertad” (gaztelaniaz), Proszenia bekaren irabazlea den Emilio Manzanoren eskutik. Sarrera dohainik.Cinema Paradiso. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 21:00etan, azpitituludun jatorrizko bertsioan, Raoul Pecken “I´m not your negro”. Ingelesa, 12 urtetik aurrera. 3,50€.Kontzertua. 22:00etan, Algortako Azebarri Kultur Elkartearen egoi-tzan, “A ze gazte!”, Ainhoa Aran-buru eta Kerman Santiagorekin. KORRIKAren aurkezpena, 19:00etan Areetako geltokia pla-zan.

MARTXOAK 16 LARUNBATA Antzerkia. Areetako Andrés Isa-si Musika Eskolan, 20:00etan, “Rita”, J. Apaolaza eta A. garmen-diarekin. Euskaraz. 10€.Antzerkia. Getxoarte 2018: Proszenia Beka. Romo Kultur Etxean, 20:00etan, “Pubertad” (gaztelaniaz), Proszenia bekaren irabazlea den Emilio Manzanoren eskutik. Sarrera dohainik.San Patricio. Folk kontzertua. Algortako The Piper´s Irish Pu-bean, 22:00etan, The River Folks taldearen emanaldia. Ingurumen Aretoa. Familientza-ko tailerrak: “Zuku osasuntsuak”. dohainik. Izena aldez aurretik eman behar da. Tel: 668 88 35 96.Hitzaldia. 12:00etan utopian (Errotatxu Poligonoa 6) “de-construyendo masculinidades”. Hizlaria: Ivan Repila. dohainik. gonbidapenak erreserbatzeko: [email protected]

MARTXOAK 17 IGANDEA Haur zinea. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 17:00etan, “Hor-man erlojue duen etxea”. Euska-raz. 7 urtetik gora. 2,50€.Antzerkia. Romo Kultur Etxean, 19:00etan, Emakumeak eszenan zirkuituaren barruan, “El hotelito”, Totum konpainiarekin. 3€.Antzerkia. 20:00etan, utopian (Errotatxu poligonoa 6), “Y todo por amor” lanaren antzezpena. www.utopiangetxo.com

MARTXOAK 18 ASTELEHENA Odol-emate. Algortako geltokia plazan. goiz eta arratsaldez.Odol-emate. Bidezabalgo osa-sun Zentroaren ondoan. 16:30etik

21:00etara.

MARTXOAK 19 ASTEARTEA Ingurumen Aretoa. 10:00-14:00h, familientzako Escape Rooma. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Familiarentzako tai-lerra: “Hegaztientzako janlekua”. 6-14 urte. Tel.: 688 88 35 96.

MARTXOAK 20 ASTEAZKENA Mugabarik. Trebakuntza eta gara-pen pertsonalerako Elkartea. Tai-lerra: “Encontrando mi feminidad a través de la sexualidad”. Hizla-ria: carmen Escudero (terapeuta). 19:30ean, Algortako Kultur Etxean (villamonten). Izenematea: tel.: 94 430 12 54 (Ana).Gizatiar. gernikara hilaren 27an egingo den bidaian izenematea, gobelaurreko lokaletan. Prezioa: 33€.

MARTXOAK 21 OSTEGUNA Odol-emate. Areetako geltokia plazan. goiz eta arratsaldez. Ipuinaren ordua. Algortako Kultur Etxean, 19:00h, “Munduan asko bezala”, Eneko Haritzarekin. Eus-keraz. 5-9 urte. Liburu aurkezpena. Algortako Kul-tur Etxean, 19:00etan, Sarah Rodrí-guez cigaranen “viaje al centro de mi tierra”. Literatura solasaldia. Algortako Kasinoan, 19:45ean, Helene Hanff-en “charing cross Road” liburuari buruz.Getxon Zuzenean!. 20:00etan, Mi-kel gastañagaren kontzertua (pop), Areetako gato Pardo pubean.Gizatiar. Romo-Areetako ema-kumeen elkarte sozio-kulturala. Hitzaldia: “El ojo seco”. 18:15ean, Romoko San José elizako lokaletan. Poesia musikatua. 20:00etan, Al-gortako Azebarri Kultur Elkartearen egoitzan, Endika Lahaine eta david naclaresekin.

MARTXOAK 22 OSTIRALA Hitzaldi musikalak. 18:00etan Areetako Andrés Isasi Musika Es-kolako mediatekan, “Las culturas indoeuropeas del norte y centro de Europa”. Hizlaria: José Mª Bretos. Sarrera: 3€

Haurrentzako tailerra. Romo Kul-tur Etxea-RKEko (17:00h) eta villa-monteko (18:30h) liburutegietan, “guztiok garrantzitsuak gara”. Ele bitan. 4-6 urte. Matrikula: www.getxo.eus/apuntazaitez Zine-Kluba. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 21:00etan, “Los archivos del Pentágono” (Steven Spielberg). 7 urtetik gora. 3,50€.

MARTXOAK 23 LARUNBATA Ipuin kontaketa: Storytime. Al-gortako Kultur Etxean, 11:00etan, “Farmyard”, Kids&us getxo-Algor-taren eskutik. Ingelesez. Familia osoarentzat. Antzerkia. Romo Kultur Etxea-RKEn, 20:00etan, “Por cierto, se llama François” Periplo Teatrorekin. Sarrera: 8€.Barne barnetik Fest. 20:00etan, Algortako Azebarri Kultur Elkartean, jaialdia. Sarrera: 5€. Ingurumen Aretoa. Familientzako ibilbide gidatua gobela ibaia hobeto ezagutzeko. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Tel.: 688 88 35 96.Antzerkia. 20:00etan, utopian (Erro-tatxu poligonoa 6), “Lysistrata”ren antzezpena. Sarrera: 8€. https://www.utopiangetxo.com/eu/

MARTXOAK 24 IGANDEA Ingurumen Aretoa. Txiki tailerrak: “Egin ezazu zure araztegia eta xa-boi-burbuila itzelak”. 6-14 urte. Beharrezkoa da aldez aurretik ize-na ematea. Tel.: 688 88 35 96. Haur zinea. 17:00etan, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, “Los futbolísimos”. Adin guztientzat. Sa-rrera: 2,50€.

Hilabete honetan, martxoan, aurkeztuko dute Japonian Bil-bao essential argitalpena, turista japoniarrentzat BAO aldizka-riak argitaratutako gida, Bilbao Turismo, Bizkaiko Foru Aldun-dia eta Turkish Airlinesen la-guntzarekin. Horren helburua da hiria atzerrian proiektatu eta kultura, ondare, soziologia, historia, gastronomia eta aban-goardiako baloreak sustatu eta hedatu, ahalik eta turista ja-poniar gehien Bilbora eta Biz-kaiara erakartzeko. 30.000 ale argitaratu dira eta horietan Ge-txoko eskaintza turistikoaren

zati bat jasotzen da ondorengo goiburuekin: Bizkaia Zubia eta itsasontzien moila, Portu Zaharra eta Getxo. Aldizkaria doahin banatuko da Tokyo, Osaka eta Niigatako 200 leku baino gehia-gotan. Bilbao essential Bizkaiko ekono-mia bultzatzeko ezinbesteko baliabidea da, kalitatezko turis-moa sustatuz. Bere helburua da helmugan liluratzea, inprima-tutako eta digitaleko dohako edizioekin Bilbao-Bizkaia hel-mugara ahalik eta Japoniako turista gehien erakartzeko. Gida honek, 212 orrialdetan,

bizitzeko azken esperientziak proposatzen ditu, hala nola ezinbestekoak diren bisitak, Bilbon barrena bi egunetan ibil-bide bat egiteko –bata ordute-giarekin eta bestea euria egiten duenerako-, ibilbide bat kostal-detik eta beste bat barrualdetik, ibilbideen planoak, informa-zio baliagarria, interes datuak, oharrak … Halere, kode BIDI (QR) bat dago bertsio digita-lean era erosoagoan sartzu ahal izateko.Informazio gehiago: www.baobilbao.com

Getxoko eskaintza turistikoa Japoniara heldu da

* Hautesleen errolda jendaurrean. Apirilaren 28ko Hauteskunde orokorrak direla eta, Hautesleen Errolda, 2019ko urtarrilaren 1ean itxita, jendaurrean egongo da datorren astelehena arte, hilak 18, kontsultatzeko eta erreklamazioak onartzeko. dokumentazioa kontsultatu ahal izango da: udaletxean, eta Andra Mariko, Areetako eta Algortako Herritarrentzako Arreta Bulegoetan. gogorarazten da orain dela errekla-matzeko momentua.

Aurrekaririk gabeko mobilizazioa: ia 6.000 pertsona M-8ko manifestazioan getxon

Page 3: Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak Udaltzaingoak “Rita” … · 2019. 3. 13. · Unitatea hasi zen beharrezkoak diren iza-pideak egiten, gertatutakoa argitzeko. Aipatutako

Romo Kultur Etxean, RKEn, aurkeztu zuten aurreko astean Cartas con remite de mujer… y silencios de hombre liburua bere egileek, alegia, Agurtzane Estradak eta Iñaki urdan-garinek. Izan ere, Agalir argitaletxearen proiektua da, Sentimientos de cristal elkartearen babesa duena. Indarkeriaren gaitzaren eta abusuen inguruan hausnarketa kolektiboa eta eztabaida bilatu nahi du, genero testuinguru batetik abiatuta. osagai berezi bat ere badu aleak, Teresa Ahedo Karrantzako pintorearen ekarpena, bere margoak, alegia. Ahedo gene-ro indarkeriaren aurkako borrokarekin konprometituta dago.

Julen Lezamiz getxotarrak El ángel custodio aurkeztu berri du, eleberri historikoa, espioi-tza-thriller baten osagaiak dituena; batez ere Bilbon eta 1937 urtean giroturik. Protago-nista, frankistek hiribildura bidalitako agente berezia da, besteak beste, egonkortasuna galarazteko lana egiteko. Liburu hau, Tríptico de guerra trilogiaren aurreneko eleberria da; dagoeneko bigarrena ari da idazten Lezamiz. Historia garaikidean doktorea da, ikertzaile eta saiakera-idazlea hainbat saiakera-idazlan eta artikulu argitaratu ditu historia garaiki-deari buruz eta, zehatzago, guda Zibilaz Euskadin.

“Cartas con remite de mujer… y silencios de hombre” aurkeztu da

“El ángel custodio”, Julen Lezamizen fikziozko lehen liburua

“Pubertad” antzeztuko da, Getxoarte 2018ko Proszenia beka irabazi zuen trilogiaren lehen zatia

Totum Getxon izango da “El hotelito” antzezpenarekinTotum antzerki konpainiak Antonio Ga-laren El hotelito goiburuko antzezpena eskainiko du, igandean, martxoak 17, 19:00etan, RKE-Romo Kultur Etxean. Sestaon estreinatutako lana Elisa Ma-rañonen egokitzapena da, Sol Maguna-goikoetxeak zuzenduta. Emakumeak Eszenan 13. zikloaren barruko ikuskizu-nerako sarreraren prezioa 3€-koa izango da. Eszenatoki gainean bost emakume hiz-ketan, eztabaidan, gerturatzen, elkarre-kintzan… ari dira. “Guztiok osatzen du-gun hoteltxo honetan gure artean ezagutu eta gure buruaz barre egiteko aukera izango dugu… eta albokoaz ere bai”, dio lanaren

laburpenak. El hotelito kutsu kostun-brista duen komedia bat da. Bere baitan momentu dramatiko gogorrak eta une barregarriak tartekatzen dira.Umorez mozorrotutako maitasunez, oroimen nahaspilatuen album bati erre-pasoa egiten dio lanak, publikoa ondo pasatzea lortzeko, baina baita hausnar-ketara eramanaz ere.“Guztion artean hoteltxoa bide onera era-maten saiatuko gara, baina ez dago oso argi lortzeko gai izango garen, edo ez”, amaitu dute muntaiako protagonistek.Aktoreak Elisa Marañón, Luz Mundiña-no, Mª Carmen Martinez, Pepi Martín eta Mª Carmen Villegas dira.

Kultur arteko ikuspegia duten

proiektuen kudeaketa

Pubertad proposamena, Getxoarte 2018ren Proszenia beka irabazi zuen Proyecto Pueblo trilogiaren lehen zatia, antzeztuko da ostiral honetan, hilak 15, eta larunbatean, hilak 16, Romo Kultur Etxean, RKEn, 20:00etan. Mun-taia honetarako sarrera dohainik da eta bertan Emilio Manzano antzerki-gileak zalantzan jartzen ditu jatorria,

Martxoaren 21 eta 28an, eta apirilaren 4 eta 11n, Romo Kultur Etxean kultur ar-teko ikuspegia duten proiektu sozialen kudeaketari buruzko prestakuntza ikas-taroa izango da. Udalak antolatuta, tai-lerra udalerrian ume eta gazteen kolek-tiboekin lan egiten duten boluntario eta profesionalentzat da.Jardueraren helburuak dira kultur aniz-tasunaren kudeaketa-ereduei buruzko gogoeta kritikoa sustatzea, kultur arte-ko ikuspegia duten proiektuen diseinu eta kudeaketarako beharrezko diren ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak ematea, eta Marko Logikoaren Ikuspegia aztertzea kultur arteko bizikidetza eta gi-zarte-kohesioa sustatzen dituen funtsez-ko tresnatzat hartuta. Balioen Heziketako MATIZ elkarteak gi-datuko dituen saioen ordutegia 10:00eta-tik 12:00etara izango da, Guregune Gaztelekuan, euskaraz eta gaztelaniaz. Parte hartu nahi duten pertsonek mezu bat bidali behar dute [email protected] helbidera, izen-abizene-kin, emailearekin, telefono zenbakiare-kin, elkartearen izenarekin, eta zehazten profesional edo boluntario gisa lan egiten duten.

sustraiak, ohiturak, folklorea eta gi-zabanakoaren zein kolektiboaren psi-kearen barruan bizitzea. Antzezlana garatzeko, Getxon bizi edo Getxorekin lotura duen gazte talde batekin aritu da lanean, antzezte-lengoaia berriak sortzeko asmoz. Soinu-espazioa sinbolo garrantzitsua da, giro eta paisaia desberdinak sor-

tzen baititu; elementu bisualekin eta oholtzan gertatzen denarekin etenga-beko elkarrizketari eutsiz. Amaia Mi-randak, bere ikerlanean, soinu forma-lenak zein esperimentatuak garatzen ditu, dramaturgia musikal bat sortuz, piezaren narratibaren funtsezko zatia delarik.Gorputza zenbait egoeratatik igaro-tzen da, eremu desberdinetan koka-tuz, batzuetan bakarrik, besteetan esanahi sortzaile gisa jokatzen duen gorputz-multzo batekin; eta zama sinbolikoa hartzen du inguratzen du-ten elementu guztiekin, eszenan ger-tatzen diren objektu eta berba guztiak aktibatuz.Argi-espazioak berezko dramaturgia du eta narratiba poetikoa sortzen du; hainbat giro eta egitura sortzen ditu agertokian, piezaren barru-barruko zati bihurtzen dutelarik.Elementu guzti hauek irudia ahaldun-tzea dute jomugan, eta subkontzientea berotzen dute ikuslea hunkitu eta bar-neko narratiba eta elkarrizketak eragi-teko, ondoren komunitatean eztabai-datzeko asmoz.

Hilaren 15 eta 16an, ostirala eta larunbata, 20:00etan, RKEn

Page 4: Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak Udaltzaingoak “Rita” … · 2019. 3. 13. · Unitatea hasi zen beharrezkoak diren iza-pideak egiten, gertatutakoa argitzeko. Aipatutako

Beka hutsik geratu da

Zozoak Abesbatza

ahotsen bila

River Folks taldea da San Patrizio kontzertuaren protagonista

Jaime Pereiraren maketa bat saritu dute Ingalaterran

Algortako The Piper’s Irish Pub taberna izango da larunbat honetan, hilak 16, San Patrizio eguna ospatzeko urteko kontzertuaren agertokia, 22:00etatik au-rrera. River Folks taldea izango du pro-tagonista. Hainbat taldetako (The Old Timey String Band, The Cheaters, Dead Bronco…) musikariek osatzen dute tal-dea eta bere saioen ezaugarri nagusia da beraietan jendeak parte har dezakeela. Oraingo honetan, jo eta abestuko dituz-ten kanten letrak biltzen dituen liburu-txoa emango dute eta ikus-entzuleen artean musika tresnak banatuko dituzte, jotzen ikasteko.Honako hauek osatzen dute River Folks taldea: Esther Lafuente, Andoni Zarra-ga, Tim, Peli, Jokin Corral eta Alain Llo-part. Gonbidatu gisa Eneko Páez eta Leo Fructuoso musikariak izango dira.

Jaime Pereira getxotarrak, orain dela gutxi zendu denak, egindako zubi-garabi baten maketak bigarren saria lortu du Ingalaterrako Warwickshi-ren industria-makinen maketa lehia-ketan, Jatorrizko Maketak atalean. Maketa lehiaketara aurkezteko ideia izan zen Jaimeren alabarena, Ane, eta horren senarrarena, Jon Emaldi, hari omenaldia egiteko.1952an Asuako Laurak enpresan egindako 15 tonako zubi-garabi ba-ten erreprodukzioa da, zubiaren lu-zera 20 metrokoa da. Maketan zu-biak 0,8 metro ditu (1:25 eskala da).

Areetako ondarreta Abesbatzak Brusela bisitatu berri du, Europako Parlamentuko diputatu ge-txotar baten gonbidapenari erantzunez. Bisitaldian, otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean, hiru emanaldi eskaini zituzten areetarrek: Europako Parlamentuan, St. Jean Berchmans elizan eta Euskal Etxean. gainera, Brujas eta gante hiriak bisitatu eta Belgikan kontzertu berriak egi-teko egunak konfirmatu zituzten.

Ondarreta Abesbatzaren bira Bruselan

Emakumeek Getxoko historiari egindako ekarpena izeneko ikerketa beka (2018 urteari dagokion edizioa) hutsik ge-ratzea adostu du aho batez bekaren epaimahaiak. Horren arabera, aurkez-tutako lanen proiektuek ez dituzte be-tetzen baloraziorako ezinbestean bete beharreko baldintzak, hau da, proiek-tuak zehaztea, erabilitako metodologia, helburuak egokitzea, Getxoko testuin-gurura egokitzea eta genero-ikuspegia. Berdintasunerako IV. Planak mota ho-netako beka bi urterik behin eskaintzea aurreikusten duen arren, epaimahaiak erabaki du 2019an beste deialdi bat ate-ratzea.

Jaime Pereirak Laurak enpresan lan egin zuen 1952tik 1993ra bitartean eta lantegiko burua izanik era asko-tako garabiak egin ondoren, guztiz erabilgarria den maketa hau egin zuen. Motoreak korronte zuzeneko 5 voltioz dabiltza, eta erreduzitzaileak dituzte, desplazatzeko eta jasotzeko abiadura erregulatzeko.Maketa 220 V-ko korrontera (alter-noa) konektatuz elikatzen da; ho-rrela, Jaimek bere neurrira egindako transformadore bat ere eraiki zuen, 220 Vko alternotik 5 Vko zuzenera pasatzeko.

Areetako Zozoak Abesbatza emaku-mezkoen eta gizonezkoen ahots berrien bila dabil taldean aritzeko. Horretarako, ez da musika-ezagutzarik eduki behar. Entseguak astearte eta ostegunetan iza-ten dira, 19:15etik 21:15era bitartean, RKE-Romo Kultur Etxeko bostgarren solairuan. Interesa duten pertsonak abesbatzare-kin jar daitezke harremanetan 699 07 47 71 (Roberto) telefono zenbakira deituz. Halaber, abesbatzari eta bere jarduera-ri buruzko informazio gehiago izateko www.zozoak.com webgunera jo daiteke.

Page 5: Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak Udaltzaingoak “Rita” … · 2019. 3. 13. · Unitatea hasi zen beharrezkoak diren iza-pideak egiten, gertatutakoa argitzeko. Aipatutako

Getxo Kirolak-ek dagoeneko epea ireki du herriko klubek eta kirolariek aurtengo diru-laguntzak eska ditza-ten. Guztira, 1.311.000€ko laguntza eman eta banatuko da (2018an baino %3,5 gehiago); batetik, kirol elkarte eta taldeei laguntzeko, ohiko jardue-ran (jardueren programazioa, lokalen alokairua, gastu arruntak eta abar) sortzen diren ordainketak egiten, eta, bestetik, errendimendu altuko kirola-riak, bertakoak direnak eta banakako lehiaketetan parte hartzen dutenak, babesteko. Aurreko urteetan bezala, kirolerako laguntza guztiak deialdi berean batu dira. Horretarako, zortzi diru-lagun-tza lerro ezarri dira: oinarrizko kirola sustatzeko Getxo Kirolak-ekin akor-dioa sinatuta duten udal eremuko kirol eskolak (235.000€); denboraldi-ko lehiaketetan parte hartzen duten klubak eta banakako probetan parte

hartzen duten kirolariak (597.000€); azken faseetan parte hartzeagatik bat-batean sortutakoak (30.500€); udalerrian kirol-ekitaldiak antola-tzea (285.500€); herri kirol tradizio-nalak (55.500€); muturreko kirola eta abentura-kirola (4.000€); eta jaietako kirol-jarduerak (3.500€). Aurten, gai-nera, lau urteko azken lerro bat ire-kitzea egokitzen da Getxo Markako ekipamenduak erosteko, eta horrek 100.000€-ko laguntza izango du. Laguntza horiek guztiak emateko, hainbat balorazio-irizpide bete behar dira, hala nola emakumeen kirola sus-tatzea, desgaituentzat jarduerak an-tolatzea eta klubak udalerriko kirol-politikan inplikatzea eskola-kiroleko programen bitartez. Diru-laguntza hauek jaso nahi dituz-ten elkarte eta pertsonak deialdi ho-nen oinarriak kontsulta ditzakete Ge-txo Kirolak-en web orrialdean.

2019ko kirol diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea irekita dago

Aurten 1.300.000€-tik gorako diru-laguntza banatuko da Getxoko elkarte eta kirolarien artean

INAUTERIAK, MARTXOAREN 8, 9 ETA 10EAN

Page 6: Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak Udaltzaingoak “Rita” … · 2019. 3. 13. · Unitatea hasi zen beharrezkoak diren iza-pideak egiten, gertatutakoa argitzeko. Aipatutako

Udal talde politikoen iritzia

GETXO ANTZOKIA; AZPIEGITURA ERRALDOIA, KUDEAKETA PLANIK GABE

BERDINTASUNA = ERRESPETUA

GURE MASKOTEN ALDEKO EKIMENAK

8M: IRAULTZA FEMINISTAK AURRERA JARRAITZEN DU

8-M

ZURE AHOTSA IZAN NAHI DUGU

Aurten ere, zintzo babestu ditugu Emakumeen Nazioarteko Egunaga-tik egindako mobilizazioak, eta mi-lioika emakume kalera irten dira gi-zarte osoa berdintasunaren premiaz jabetu dadin. Bide luzea egin dugu, oso luzea. Duela ez hainbeste den-bora, Zigor Kodearen arabera, sena-rrak emaztea hil zezakeen adultero izateagatik. Orain ez da eskubide hori existitzen, baina, hala ere, egu-nero daude hil, bortxatu edo gaizki tratatu dituzten emakumeak. Gure aurretik, emakume-belaunaldi askok gogor borrokatu zuten bozkatzeko, ikasteko, prakak janzteko, lan egi-teko eta zinemara bakarrik joateko eskubidea eduki dezagun. Asko lortu dugu, baina asko dago egiteko. Sozialistok beti borrokatu dugu gizo-nen eta emakumeen berdintasunaren alde, aukera berak izateko eta es-kubideetan sexuagatiko bereizkeria-rik egon ez dadin. Soldata-arrakala, genero-indarkeria eta beirazko sa-baia konpondu gabeko arazoak dira oraindik, eta borrokan jarraitu be-harra dugu benetako berdintasuna eskatzeko eta lortzeko. Familia sozia-listak buru-belarri ekingo dio berdin-tasuna egia bihurtu dadin, eta beti egingo du hori, egunero-egunero, ez bakarrik martxoaren 8an.

Aurten ere, iraultza feminista izan dugu martxoaren 8an, eta milaka emakume kalera irten gara gure eskubideak aldarrikatu, eta indar-keria matxistaren aurka agertzeko. Borrokarako eguna izan zen, bai-na baita egun zoriontsua ere; izan ere, emakume ugari ikusi genituen elkarrekin dantzatzen eta abesten oraindik iritsi ez den benetako ber-dintasunaren alde, hain zuzen ere. Zalantzarik gabe, asko gara, gero eta gehiago, eta leku guztietan ikusi diren mobilizazio eta protesta jende-

Neurriak hartu nahi ditugu animalien eta herritarren eskubideen arteko kontzilia-zioa errazagoa izan dadin. Hauxe proposa-tzen dugu:- Hondartzetako ordutegia luzatzea- Udan hondartzaren eremu bat zedarri-

tzea- Agility parkeetarako eta aisialdirako ere-

mu gehiago- CES sistema benetan aplikatzea udalerri-

ko katu-koloniak kontrolatzeko - Gobela ibaian ahateentzako plataformak

jartzea- Baliabiderik ez duten familientzat albai-

taritzako zerbitzuak ordaintzen lagun-tzeko udal diru-laguntzak

- Egoitzak eta nagusien zentroak animalie-kin

Argi daukagu zuek, getxotarrek, inork baino hobeto eza-gutzen duzuela zein eraberritze-lan behar dituen zuen inguruak, eta zuek izango du-zuela, ziur aski, kexa, iradokizun eta ekarpen mordoa. Azken finean, Getxoren taupada zarete. Zuon aho-tsa izan nahi dugu. Jar zaitezte gu-rekin harremanetan: [email protected] Twitter: @CsGetxo Face-book: Cs Getxo Tel.: 944 660 291. Zain gaituzue.

tsuei esker gizartearen kontzientziak pixkanaka-pixkanaka eboluzionatzen duela ikusten dugu etengabe. Politi-kan, oraindik, asko dago egiteke; izan ere, emakumeek eta mugimendu femi-nistak eskatzen dutenaren oso atzetik daude erakundeak oraindik ere. Biz-kortzeko unea da, zentzuz jardutekoa, biktimak babesteko eta bizitza duinak dituztela bermatzeko legeak egitekoa. Maila guztietako hezkuntza eta kon-tzientziazioaren alde egin behar dugu lan emakumeak zapaltzen dituen jarre-ra matxista ororekin ahalik eta arinen

amaitzeko. Udalak daude herrita-rrengandik gertuen, eta gaur egun existitzen diren gabeziak betetzeko espaziorik egokienak izan behar dute. Argi utzi beharra dago iraultza feministak ez duela atzerapausorik emango neurri politikoek norabide berean joan daitezen. Getxoko ma-nifestazioetan, iazkoekin alderatuta, kopuruak bikoiztu genituen, eta gure bizitzak aldatzeko aldarrikatzen du-gun emakumeon adibidea izan gara. Gora Borroka Feminista! Harremane-tarako: 944660290.

Labur geratzen gara esatean Getxo Antzokia “bilbainada” nabaria dela. Ez dira nahikoak izan eraikitzeko behar izan dituzten 10 urte eta 52 milioi baino gehiago, orain, instala-zio berria osatzen duten 18.000 m2ak edukiz, artez eta kulturaz betetzeko erronka daukate batzuek. Eta hori zalantzarik gabe, ez da gauerdiko ahuntzaren eztula izango. Jakin ba-dakigu gure herrian ekoizpen opa-roa dagoela, baita kalitatezko sor-tzaileak ere, baina oraindik ez dugu ezagutzen Getxo Antzokiaren ku-

deaketa plana zein izango den, ezta Antzokiaren programazioa ere.Zergatik? EAJk proiektu honen gara-pen osoan bezala, orain ere sekretu-pean eta iluntasunez jokatzen jarrai-tzen duelako. EAJk oposizioari eta herritarroi egia ezkutatu digu sarri, parte hartzea ukatuz. Zoritxarrez, An-tzokiaren izena aldatuta ezin da ger-tatutakoa aldatu: Getxo Antzokiaren kudeaketa eskasak lotsarazi gaitu eta.Martxoaren 26an irekiko da Getxo Antzoki berria, inauguratu aurretik jada zaharkituta dagoena; egurrak

herdoilduta, margoa hondatuta, eta instalazioak bukatu gabe…Eta guk zain jarraituko dugu ardu-radun politikoren batek, hurrengo legegintzaldian bere postua utzi aurretik, esan iezagun zein edukiz beteko dituzten 4 areto nagusi eta 1.500 pertsona baino gehiagorako espazioak, getxoztarroi hainbeste balio izan digun eraikina. Ziur aski, orain arte bezala, EAJk antolatutako prentsaurreko batean, hauteskunde ekitaldi bihurtua, enteratuko garela, nola ez, prentsaren bidez.

#M8 #NikErabakitzenDut #YoDecido #365egun #EguneroBerdintasuna = Errespetua, Garapena, Aniztasuna, Eboluzioa, Kohesioa… Justizia.

Page 7: Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak Udaltzaingoak “Rita” … · 2019. 3. 13. · Unitatea hasi zen beharrezkoak diren iza-pideak egiten, gertatutakoa argitzeko. Aipatutako

1994. urteaz geroztik Getxoko Udala Bir Ganduz dairarekin senidetuta dago, 1994ko ekainaren24koosokobilkuranahobatezhartuzenerabakiarenondorioz.

GetxoetaSahararenartekosenidetasunabatezerehiruprogramatangauzatzenda:

• “Oporrakbakean”.Adingabekosahararrakhartzeaudan.

• “ElkartasunkarabanaSahararekin”.OinarrizkoelikagaienbidalketaAljeriakoTindufekokanpalekuetanerrefuxiatutabizidirenpertsonei.

• Ezindutakopertsonenzentroa:TindufekoErrefuxiatuenKanpalekuetandibertsitatefuntzionaladaukatenpertsonekin lan egiten duten zentroak.

GETXO ETA SAHARA

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

ALE bEREZIA www.getxo.eus [email protected]

MARTXOA

2019

OPORRAK BAKEANUDA HONETAN HAR EZAZU SAHARAR UME BAT

Page 8: Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak Udaltzaingoak “Rita” … · 2019. 3. 13. · Unitatea hasi zen beharrezkoak diren iza-pideak egiten, gertatutakoa argitzeko. Aipatutako

ELKARRIZKETA

Oskar, Nerea eta Mariñe Elejaga alaba (11 urte) luza-roan ibili ziren udan haur bat hartzeko ideiarekin, eta, azkenean, igande arratsalde batean "ATFAL elkartearen iragarki bat ikusi genuen. Familien bila zebiltzan, eta orduan erabaki genuen deitzea eta parte hartzea", azaldu digu Ne-reak. Beharrezkoak ziren izapideak egin ostean, hamar ur-teko Monina Mohamed neskatoa etxera iritsi zitzaien. Lau anai-arreben artean bigarrena da, eta Tindufen (Aljeria) dagoen Saharako errefuxiatuentzako kanpa-mentuetan bizi da. Gogoan dute hasiera pixka bat zaila izan zela; izan ere, neskatoa oso txikia zen, eta familia-ren falta sumatzen zuen. Gainera, ez zuen gaztelaniaz hitz egiten. «Hasieran, pixka bat gogorra egin zitzaigun, triste etorri zen, beldur zen, dena zen berria berarentzat, familiaren falta sumatzen zuen. Lagun zein senideen la-guntzarekin, konfiantzarekin eta babesarekin, gero eta zo-riontsuago ikusten genuen, eta familiako beste kide bat da orain», gogoratu du Oscarrek. Alabak hauxe gehitu du: «Hasieran Monina oso triste zegoen, etengabe egiten zuen negar, baina denborak aurrera egin ahala, hobetzen joan zen, gero eta lagun gehiago egiten eta asko disfrutatzen».

Nesken arteko harremanak ere hobera egin zuen, elkar ezagutzeko lehenengo egunak pasa ondoren. Monina gaztelania ikasten joan zen, eta hobeto ulertzen zioten elkarri. Gainera, bi neskek Saharako haurrekin anto-latutako jardueretan eta Mariñeren lagunekin eginda-koetan parte hartu zuten. Mariñek hauxe du gogoan: «Txarrena triste zegoenean eta negar egiten zuenean izan zen, eta, amaieran, joan behar izan zenean, lagun minak ginelako, eta pena handia eman zidalako. «One-na oso ondo moldatu ginela izan zen, eta niretzat ahizpa bat da».

ATFALen laguntzaOscar eta Nerea bat datoz, biek diotelako ATFAL el-karteak asko lagundu ziela prozesu osoan. Informazio eskaintzen zien eta topaketak antolatzen zituzten gai-nerako harrera-familiekin. Bestalde, interprete bat izan zuten medikuarenera joateko. «ATFALek dena errazten dizu, harremana oso jariakorra da, egunero daude laguntza eskaintzeko prest egoeraren bat konpontzen ez badakizu. Ika-ragarri ona da hori, eta asko eskertzen diegu babesa».

Oso esperientzia positiboaHiru getxotarrek uste dute oso esperientzia positiboa izan dela hasierako zailtasunei aurre egin eta gero. Orain, errepikatzeko asmoa dute, eta datorren udan ere Monina Mohamed hartuko dute etxean. Horrela, bi hilabeteetan goi-tenperaturetatik urruntzeko auke-ra emango diote, bai eta medikuarenera joateko ere. «Lagundu ahal diezula ikusteak ondo sentiarazten zaitu, eta, gainera, lotura sendo bat sortu dugu, beti egongo gara lotu-ta, familiako beste kide bat da. Orain harreman estua dugu, astero hitz egiten dugu WhatsApp-etik», nabarmendu du Nereak. Bestalde, Monina Aste Santuan bisitatzera joa-teko asmoa du familiak, kanpamentuetara, neskaren familia ezagutzeko; izan ere, Mariñek amaitzeko esan duenez «errepikatu egin nahi dut, eta haren familia ezagu-tu, horregatik joan nahi dut bisitan».

IX. mendetik sahararrak bizi izan dira bertan. Espainiak 1886. urtean hasi zuen kolonizazio-prozesua, eta 1934. urtean lortu zuen 1976. urtera arte. Espainiak 1976. urtean abandonatu zuen Mendebaldeko Sahara, eta Ma-roko eta Mauritaniaren esku utzi zuen (ibilaldi berdearen eta hiru alderdiko hitzarmenen ostean, Nazioarteko Zuzenbidean balio-rik ez dutenak).

Lurraldea, batik bat, Marokok okupatzen du gaur egun, eta He-goaldeko Probintziak izena jarri dio. Dena den, Nazio Batuek ez dute Marokoko subiranotasuna aitortzen, eta Fronte Polisarioak ere ez du onartzen. Gainera, 1976. urtean independentzia al-darrikatu zuten, eta Saharar Ara-biar Errepublika Demokratikoa (RASD) sortu. Saharar Arabiar Errepublika Demokratikoa ardu-ratzen da Marokok kontrolatzen ez duen ekialdeko eskualdearen administrazioaz, eta Lurralde Li-beratuak izena jarri die.

1976. urtetik, biztanle saharar gehienak Tindufeko errefuxia-tuen kanpamentuetan (Aljeria) bizi dira, autodeterminaziorako erreferendumaren zain.

• Getxo Pro Sahara Atfal. 658. 751.359 / [email protected]

• Getxoko Udala. Lankidetza. 94.466.00.17 / [email protected]

Oskar Elejaga, Nerea Lasa eta Mariñe Elejagak osatutako familiak etxeko ateak ireki zizkion Monina Mohamed-i iazko udan, Getxo Pro Sahara–ATFAL elkarteak udalarekin lankidetzan antolatzen duen Opo-rrak Bakean programan parte hartzea erabaki eta gero. Hasierako zailtasunak gainditu ondoren, oso espe-rientzia positiboa izan zen; hortaz, berriz parte hartzea erabaki dute.

«Orain bat gehiago gara familian» Oporrak Bakean programako Saharako neska bat hartu ostean

HISTORIA

KONTAKTUA

HARRERA

Berriro Saharako umeak Getxora etorriko dira uda pasatzera. Gure helburua da, saharar herriareki-ko elkartasuna sustatzeaz gain, 10-12 urteko adingabeei beste kultura bat eta beste bizimodu batzuk ezagutzeko aukera ema-tea. Horretarako Saharako ume hauek etxean hartzen dituzten familia getxotarrak behar ditugu.

Getxo Pro Sahara ATFALAtfal 1997an sortu zen, saharar herriari laguntzeko Getxoko el-karte gisa. Udalak eta elkarteak, hitzarmen baten bitartez, udan saharar adingabekoak hartzeko hitzar-mena daukate.Programaren helburuak• Saharar adingabekoen oina-

rrizko beharrizanak asetzea hilabete hauetan.

• Azterketa mediko orokorra, begietakoa eta hortzetakoa ahalbidetzea.

• Beren bizilekuko klima gogo-rra pairatzea ekiditea, tenpe-raturak 55ºCra iritsi ahal dire-lako.

• Trukaketa kulturala.• Getxotarren artean Sahara-

ko herriak bizi duen egoeraz sentsibilitatea sortzea.