AMONAREN BIZIKLETA

2
AMONAREN BIZIKLETA Urte asko neraman baserrira joan gabe; izan ere, amona oso txikia nintzela hil zen eta aitarentzat hara joatea mingarria zenez, osaba baten kargu utzi zuen. Oso noizean behin joaten zen eta ia beti bakarrik. Aita baserri horretan jaio eta hazi zen. Bertan bera amonarekin bizi zen langile baten laguntzaz bizimodua ateratzen. Baina urteak igaro eta aita lanean hasi zen enpresa batean ingeniari. Baserrian zuten langilea jubilatzear zegoen eta amonak etxean langile berririk sartu nahi ez zuenez gero, berak ere erretiroa hartzea erabaki zuen. Baratze txikia mantenduko zuen jateko adina ateratzeko baino ez; bukatuko zen beraz azoketan saltzea. Etxeko abere txiki batzuk ere izango zituen, behiak eta ardiak kenduta. Ondoko baserriko andreak emango zion amonari eguneroko esnea kontserba batzuen truke. Aita hiriburura bizitzera joan zenetik, gutxiagotan joaten zen baserrira. Normalean ama zen bisitan joaten zitzaiona, ni jaio nintzenean batik bat. Amak gustura hartzen zuen amona eta beti animatzen zuen gurekin bizitzen gera zedin; kaletar hutsa izaki, ez zuen baserrira joan nahi izaten ordea. Iktusak amona jo zuenez geroztik, gurean geratu zen hainbat gauza egiteko laguntza behar baitzuen. Pena da hain goiz hil izana ia ez bainaiz berarekin oroitzen. Aita jota geratu zen eta nik behin baino gehiagotan eskatu arren, ez zuen baserrira joan nahi izaten. Horregatik izugarri harritu ninduen atzoko telefono-deiak. Aitak baserrira berarekin joatea nahi zuen, harrigarria. Kontua da osabak ez zuela zaintzen jarraitzerik, zahar egoitza batera bizitzera zihoan eta.Dena den, aitak bazeukan irtenbidea, baserria saltzeko eskaintza jasoa zuen txikitako lagun baten semearen eskutik. Nekazaritza ekologiko gune bihurtu nahi zuen. Amonak gustuko zukeen, aitaren esanetan.

description

AMONAREN BIZIKLETA

Transcript of AMONAREN BIZIKLETA

  • AMONAREN BIZIKLETA

    Urte asko neraman baserrira joan gabe; izan ere, amona oso txikia nintzela hil zen eta aitarentzat hara joatea mingarria zenez, osaba baten kargu utzi zuen. Oso noizean behin joaten zen eta ia beti bakarrik.

    Aita baserri horretan jaio eta hazi zen. Bertan bera amonarekin bizi zen langile baten laguntzaz bizimodua ateratzen. Baina urteak igaro eta aita lanean hasi zen enpresa

    batean ingeniari. Baserrian zuten langilea jubilatzear zegoen eta amonak etxean langile berririk sartu nahi ez zuenez gero, berak ere erretiroa hartzea erabaki zuen.

    Baratze txikia mantenduko zuen jateko adina ateratzeko baino ez; bukatuko zen beraz azoketan saltzea. Etxeko abere txiki batzuk ere izango zituen, behiak eta ardiak

    kenduta. Ondoko baserriko andreak emango zion amonari eguneroko esnea kontserba

    batzuen truke.

    Aita hiriburura bizitzera joan zenetik, gutxiagotan joaten zen baserrira. Normalean ama zen bisitan joaten zitzaiona, ni jaio nintzenean batik bat. Amak gustura hartzen zuen amona eta beti animatzen zuen gurekin bizitzen gera zedin; kaletar hutsa izaki, ez

    zuen baserrira joan nahi izaten ordea.

    Iktusak amona jo zuenez geroztik, gurean geratu zen hainbat gauza egiteko laguntza behar baitzuen. Pena da hain goiz hil izana ia ez bainaiz berarekin oroitzen. Aita jota geratu zen eta nik behin baino gehiagotan eskatu arren, ez zuen baserrira joan nahi izaten. Horregatik izugarri harritu ninduen atzoko telefono-deiak. Aitak baserrira

    berarekin joatea nahi zuen, harrigarria. Kontua da osabak ez zuela zaintzen jarraitzerik, zahar egoitza batera bizitzera zihoan eta.Dena den, aitak bazeukan irtenbidea, baserria saltzeko eskaintza jasoa zuen txikitako lagun baten semearen eskutik. Nekazaritza ekologiko gune bihurtu nahi zuen. Amonak gustuko zukeen,

    aitaren esanetan.

  • Heldu orduko baserriko gauza pertsonalak zerrendatzen hasi ginen, handik hartzea

    merezi zutenak. Aitak logelak miatu bitartean, ni ganbarara igo nintzen.

    Ene!- pentsatu nuen- Zenbat traste! Nolako hauts pila!

    Gauza guztien artean, egurrezko kutxa handi batek atentzioa eman zidan. Ederra zen

    eta kanpotik hautsez beteta egonik ere, ez zegoen pipiak jota. Zabaldu nuen eta bertan bizikleta zahar bat ikusi ahal izan nuen, gutun multzo lotu bat eta gizonezko hainbat

    arropa zaharkitu. Gutunak atera eta irakurtzen hasi nintzen, aitonak amonari idatziak

    ziren Gerra Zibilaren ostean. Antza denez, gizonak alde egin behar izan zuen,

    harrapatuz gero hilko zutelako. Ez zen toki jakin batean bizi izan, batzuetan kobaren batean, beste batzuetan, baserri bateko lastategian edo mendiko bordetan beti lekuz

    aldatzen susmagarria suertatuko ez bazen. Bi urtez mendian bizi izan bide zen

    nazionalek harrapatu eta hil zuten arte eta ondoren auskalo non ehortzi. Ihesi ibilitako

    denbora horretan noizean behin baserritik gertu pasatzen zuen gaua eta amona,

    norbaitek ohartarazita, bizikletaz hurbiltzen zen bera gordeta zegoen tokiraino aita

    bizkarrean lotuta zeramala, aitonak baserria utzi behar zuenean aita jaioberria baitzen, bi hilabeteko haurra zen.

    Aitari deitu nion eta irakurritakoa kontatu nionean ahoa bete hortz geratu zen; izan ere,

    amonak ez zion aitonari buruz gauza handirik esan oso samingarria zitzaiolako aitona

    fusilatu eta nonbait lurperatu baitzuten. Apaizak esanda zekien amonak.

    Gutunak gorde ditut, nire historiaren zati direlako; bizikleta garbitu eta konpontzera

    eraman dut. Espero dut egunen batean aitonaren hezurrak non dauden jakingo dugula eta aitona bizikletarekin batera amonaren ondoan hilobiratuko dugula. Bitartean

    bizikleta etxean daukat eta amona irudikatzen dut aitonarengana joaten aita gainean daramala . Azken boladan, beraien arteko elkarrizketak ere asmatzen ditut. Gaur horri

    buruzko ipuin bat idaztea eta udalak antolatutako lehiaketa batera bidaltzea erabaki

    dut, aitonaren omenez.