Animalia arraroak

16
MUNDUKO ANIMALIARIK ARRAROENAK (Gehiago jakiteko klikatu animalia bakoitzaren izenaren gainean)

Transcript of Animalia arraroak

Page 1: Animalia arraroak

MUNDUKO ANIMALIARIK ARRAROENAK

(Gehiago jakiteko klikatu animalia bakoitzaren izenaren gainean)

Page 2: Animalia arraroak
Page 3: Animalia arraroak

• Ginea Berrian eta Australian bizi den narrastia da. • Bere berezitasuna, burua inguratzen dion azal puska da,

kartilagozko arantzez osaturiko koilare antzeko bat. Mehatxatuta sentitzen denean irekitzen du eta gorputzeko tenperatura mantentzeko manta gisa ere erabiltzen du.

• Laurogei zentimetro inguru neurtzera iristen da, eta arrak emeak baino dezente handiagoak izaten dira.

• Haragijalea da eta batezbeste 6 urtez bizitzen da.

Ikusmena oso garatua du, eta horri esker, bere aurretik pasatzean diren intsektuak harrapatzeko gai da.

Musker lepokoduna

Page 4: Animalia arraroak
Page 5: Animalia arraroak

Tarsier• Begi erraldoiak, hanka luzeak eta gorputz txikia duten

primateak dira.

• Nagusiki intsektujaleak dira, baina txori eta suge txikiz ere elikatu daitezke. Txoriak ehizatzeko zuhaitzez zuhaitz salto egiten dute.

• Beren bizitokiak asko murriztu dira eta desagertzeko arriskuan daude.

• Leku batzuetan zori txarreko animaliatzat dauzkate.

Page 6: Animalia arraroak
Page 7: Animalia arraroak

Aye Aye

• Madagaskarreko ohian tropikalean bizi da.

• Karraskarien antzeko hortzak ditu eta zuhaitzetatik elikagaia ateratzeko erabiltzen duen behatz luze eta mehe bat.

• Heldu garaian burutik buztaneraino 40 zentimetro neurtzera heltzen da eta buztana 55 zentimetrora iris ditzake.

• Aye-aye emeek ume bakarra izaten dute, eta lehenengo hilabeteetan sorbaldan eramaten dute..

Page 8: Animalia arraroak
Page 9: Animalia arraroak

Tximino sudurrandia

• Sudur luze eta lodiak, eta aurpegi arrosak oso berezia egiten dute. Emeek sudur handiko arrak nahiago dituzte, ezaugarri hori betikotuz.

• Normalean zuhaitzetan ibiltzen da, baina igerilari ona da eta elikagaia lortzeko edota arriskutik ihes egiteko erreka sakonak gurutzatzeko gai da.

• Talde handietan ibili ohi da.

• Desagerpen arriskuan dago animalia hau, soilik 7.000 aleren berri daukagu.

Page 10: Animalia arraroak
Page 11: Animalia arraroak

Axolote• Axolotea Mexiko hiritiko lakuetatik datorren anfibioa da.

• Alxolote albinoei azaletik barrena hezurrak ikusten zaizkie. Ikerketa zientifikoan erabili ohi dira beren gorputzeko atalak birsortzeko gaitasuna dutelako.

• Gorputz luzanga, buru handia eta begi txikiak dituzte, eta ez dute betazalik. Gainera, edukiera handiko ahoa dute eta hortz ñimiñoak.

• 25-30 zentimetro artean neurtzen du eta 25 urtez bizi daiteke.

Page 12: Animalia arraroak
Page 13: Animalia arraroak

Sudur izartua duen satorra • Kanada eta Estatu Batuetan bizi den sator txiki bat da,

gehienetan lur hezeetan.

• Talde honen berezitasuna, muturrean izar itxuran dituen 22 erro mugikor, malgu eta arrosak dira. Itsua denez, tentakulu hauek ezinbestekoak dira zizare, intsektu eta krustazeoak harrapatzeko.

• Oso igerilari ona da eta ur azpian amaitzen diren tunelak egin ohi ditu.

• 15-20 cm artean neurtzen du eta 44 hortz dauzka.

Page 14: Animalia arraroak
Page 15: Animalia arraroak

Blobfish

• ‘Blobfish’ izenez ezagutzen den arrain hau, Zelanda berriko eta Australia ekialdeko uretan bizi da.

• Ezohiko animalia hau ur sakonetan bizi da, 1.000 metro inguruko sakoneran.

• Bere haragia masa gelatinoso bat da.

• Leku helezinean bizi dela eta, ez da oso ohikoa gizakiek arrain hau ikustea.

Page 16: Animalia arraroak

Iturria:Iturria: www.milespowerpoints.com www.milespowerpoints.com

GUSTOKO IZAN GUSTOKO IZAN

DUZULAKOAN GAUDE!DUZULAKOAN GAUDE!

Ezagutzen al duzu animalia arraroagorik?Ezagutzen al duzu animalia arraroagorik?