Animalia ornogabeak 11M

78
ANIMALIA ORNOGABEAK DBH 1 M IES ZIZUR BHI 2010-2011

description

Ikasleek egindako zeinbait lan, 2010-2011

Transcript of Animalia ornogabeak 11M

Page 1: Animalia ornogabeak 11M

ANIMALIA ORNOGABEAK

DBH 1 M

IES ZIZUR BHI

2010-2011

Page 2: Animalia ornogabeak 11M

ANEMONA

EGILEA: Manuela Arizaleta

AURKIBIDEA

Atalak Orrialdeak

1.EZAUGARRIAK……………………………..3-4

1.1Gorputza.............................................3

1.2 Egitura...............................................3

1.3 Bizilekua……………………………………4

2.BIZI-FUNTZIOAK……………………………4

3.SAILKAPENA…………………………………5

Page 3: Animalia ornogabeak 11M

4.BEREZITASUNAK…………………………..5-6

5.BIBLIOGARFIA………………………………6

EZAUGARRIAK

1.Gorputza

Anemonaren edo aktiniariaren gorputza zilindrikoa da eta basean oinez egiten duen disko bat

dauka, pedal diskoa. Disko hau gainazal batean finko dago. Pedal diskoaren ertzeko punta

disko orala da. Disko honek erdialdean ahoa dauka eta inguruan, berriz, garroak, cnidozito

izeneko zelula erregarriez osatuta. Garro hauek etsaiak uxatzeko balio du, nahiz eta animalia

batzuk, pailazo arraina, adibidez, immuneak diren.

2.Egitura

Page 4: Animalia ornogabeak 11M

3.Bizilekua

Anemona:

Zerrenda litoral guztitik zehar, 20 metrotako sakoneran. Argitasun handiko lekuetan kokatzen

da.

Aktiniaria:

Harkaitzetan kokatzen dira, mareako zonatatik 10 metrotako sakonerara. Anemonak baino toki

ilunagoak nahiago ditu eta askotan haitzuloen barnean aurkitzen ditugu.

BIZI-FUNTZIOAK

Ugaltze-funtzioa: Animalia hauek dituzten ugaltzeko metodoak harrigarriak dira haien

barietateagatik. Forma asexualaren edo sexualaren bidez ugal daitezke, hermafrodita barne.

Akuarioetan posible izaten dute zatibitzearen bidez ugaltzea, batez ere gainelikatzen badituzte.

Gehienetan haien pedal diskotik hasten dira zatitzen, bi animali berdinetan bihurtu arte.

Nutrizio-funtzioa: Anemonek haien bizileku naturaletan bizi badira, elikadura askotarikoa izaten

da:Planktona, molusku txikiak, krustazeoak eta baita ere arrain burugabe batzuk, anemonaren

garroen erredura paralizatuta.

Akuarioetan artemia salinarekin, almejekin, ganbekin, mutxiloiekin, arrain zuriarekin etab.

SAILKAPENA

Anemonak animalia ornogabeak dira. Ornogabeen barruan zeleteratuen taldean sartzen dira

eta, azkenik, polipoen taldean.

Kategoria taxonomikoetan banatuta, hau da sailkapena:

Tipoa: Cnidarioak (Zelenteratuak)

Klasea: Antozooak

Familia: Hexacoralarioak

Ordena: Actinarioak

Generoa:Anemonia, Actinia

Espeziea: Anemonia sulcata (Pennant), Actinia equina (Linné)

Page 5: Animalia ornogabeak 11M

BEREZITASUNAK

Asko dira animalia delikatu hauen heriotza eragin dezaketen arazoak. Hemen biltzen dira

batzuk.

Uraren kutsadura: Animalia uzkurtzen da eta ordu gutxietan hiltzen da.

Anomaliak argiztapenean, tenperaturan, gatz kantitatean, etab.:Animaliak bere garroak galtzen

hasten da eta hilzorian egoten da, aste batzuk igaro ondoren hil arte.

Gutxiegizko elikadura: Animalia uzkurtzen da eta ez da berriro irekitzen.Poliki-poliki

kontsumitzen da hil arte.Hilabeteak iraun ahal ditu.

Gehiegizko tenperatura:Ordu gutxitan hiltzen dira.Literalki, uretan desegiten dira.

BIBLIOGRAFIA

-http://es.wikipedia.org/wiki/Actinia

-http://www.drpez.com/drane.htm

“La Enciclopedia del Estudiante”, Santillana.9.liburukia:”Ciencias de la Vida”

Page 6: Animalia ornogabeak 11M

TALDEA:1.1 M IZENA: Maite Ursúa

Page 7: Animalia ornogabeak 11M

Armiarmak zortzi hanka dituzten eta pozoia injektatzeko kelizero modifikatuak dituzten artropodo kelizeratuak dira. Munduko txoko guztietan bizi dira, Antartikan ezik, eta ia txoko ekologiko guztietan finkatu da.

Anatomiari dagokionez, armiarmen eta gainerako artropodoen arteko ezberdintasun nagusia gorputzaren forma da: gorputzeko segmentuak bi tagmatan batuta dauzkate, zefalotoraxa eta abdomena hain zuzen, zefalotoraxean, bi kelizero dituzte, jateko erabiltzen dituztenak eta bi pedipalpo, babes eta ukimen-funtzioak egiteko. Biak lotzeko pedizelo zilindro txiki bat daukate. Artropodo askok ez bezala, armiarmek ez dauzkate muskulu hedatzaileak gorputz-adarretan; horren ordez, presio hidraulikoaren bidez luzatzen dira.

Abdomenean irun-organo modura garatu diren apendizeak dauzkate zeta ekoizteko. Zeta sortzeko sei guruin mota eduki ditzakete. Armiarma-sarea edo amarauna deitutakoa sortzeko gai dira, tamaina, forma eta zeta-kantitate askotakoak.

Armiarmak, trakeen bidez hartzen dute arnasa. Gehienak haragijaleak dira, baina espezie batzuk belarjaleak dira.

Sexubakarrak dira eta obiparoak edo obobibiparoak dira , ez dute metamorfosirik egiten.

Armiarmen sailkapena hauxe da:

1. Animalia 2. Ornogabea 3. Artropodoa 4. Araknidoa

LEYENDAK:

Náhuatl Mexikoko mitologian, armiarmak heriotzarekin, iluntasunarekin eta ilunbeekin lotzen zituzten, sarritan Mictlantecuhtlirekin heriotza eta infernuaren jainkoarekin lotzen zituzten armiarmak. Jainkoen kodizetan eta eskaintzetan ateratzen ziren.

Page 8: Animalia ornogabeak 11M

Txinan leienda asko daude armiarmei buruzkoa. Adibidez: Bi arreba armiarma erraldoi

batzuetan bihurtzen dira. Zeta ordez, sokak erabiltzen zituzten etsaiei hiltzeko orduan, Sun

Houtzu jainkoa suntsitu zituen.

BIOGRAFIA:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Armiarma

http://www.mascotasvirtuales.org/aranas/las-aranas-y-la-mitologia.php

http://bizientzia.blogspot.com/2009/10/lehen-armiarma-belarjalea-armiarmen.html

Page 9: Animalia ornogabeak 11M

Iñigo Garcia 11. M

Page 10: Animalia ornogabeak 11M

Barea animalia ornogabea da, moluskua. Biguna benetan.

Buruan, lau garro ditu, eta horietako bi, begiak; beste biak, ordea, ahoaren alboetan ditu. Oin

oso gihartsu bat dauka, herrestan ibiliz. Egunez, 4-7 m distantzia egiten dute. Ahoan, erradula

dauka, mihi antzekoa, hortzak eta guzti; elikatzeko eta janaria lortzeko erabiltzen dute. Molusku

mota honen maskor gabeko bakarra da; hori dela eta, masa biszerala barrualdean dauka.

Leku askotan aurki daitezke bareak, euria egiten duenean nagusi, horregatik Jendea

barraskiloak bilatzera doaz euria egiten duenean. Lehortarrak eta urtarrak dira. “Infraorden

Nudibranchia” urtarrei dagozkie; lehortarrei, berriz, “Infraorden Stylommatophora”.

Bareen arbasoak itsasoetan bizi izan ziren. Eboluzionatu eta transformatu ziren denborarekin

103.000 espezie ezberdinak izaten lortu arte. Urtarretatik lehortarrera pasatzeko transformazio

garrantzitsuena, zakatzetatik birikietara pasatzearena izan zen.

Bareek denetarik jaten dute. Gehienetan landareen kanpoko aldea jaten dute, eta batzuetan

animalien hondakinak ere. Batzuetan, lurrean zuloak egiten dituzte, landareen sustraiak jateko.

Bare batek bere pisuaren erdia jan ahal du gau bakar batean! Txikiak 30-50 mg jaten dute;

handiak, aldiz, 5-10 g. Bare batzuk aldi batean jaten dute, baino beste batzuk, etengabe, hortik

aurkitzen dutena jaten dute.

Bareak, lehen esan dugun bezala, 4-7 m egin ahal ditu egun bakar batean. Mukia ezinbestekoa

da bareen lekualdaketarako. Hankaren muturrean glandula bat dute; hortik, mukia ateratzen du

eta hau erabilita, irristatzen da, animalia mugiarazten utziz.

Janari franko dagoenean, hor geratzen dira jaten eta jaten; honek suposatzen du egunean

bakarrik 50 cm gutxi gora behera egitea. Bareen usaimen eta dastamen-papilari esker aurkitzen

dute elikatzeko zerbait.

Molusku mota hau hemafrodita da, hau da, arra eta emea aldi berean da, baina ez denbora

berean. Lehenengo, arren organoak garatzen dira; denbora pasaz, emeena. Bi organo sexual

hauen ezberdintasuna sistema hormonal batez kontrolatua daudela da.

Arrautzak erruten dituzte aste batzuk pasa ondoren, espezie motaren arabera. Bare bat 100-

500 arrautza errun dezake, 10-50 paketetan, zulo batean uzten ditu eta estaltzen du, babestua

egoteko. Arrautzak esferikoak dira, hori urduxka eta gardenak.

Arrautzak erruteko denbora klimaren arabera da. 5ºC-rekin hiru hilabete iraun dezake; 20ºC-

tara, berriz, bi edo hiru asteko denbora. Arrautzetatik ateratzen direnean, milimetro eskasa

neurtzen dute. 9-18 hilabete bizi ahal dira espeziearen arabera.

Page 11: Animalia ornogabeak 11M

Hau da barearen sailkapena:

Animalia

Ornogabea

Moluskua

Gastropodoa

Orthogastropodoa

Heterobrantzia

Pulmonata

Epulmonata

Stylommatophora

Esan dezagun, bareak nazka izugarria ematen digutela. Nazka izugarria ematen dizu kalean

aurkitzea; baina esaten dute barraskiloen eta bareen lerdea zimurrak kentzen dituztela etab.

Lan hau egiten, konturatu naiz ze politak diren itsasoko bareak, baina politak BENETAN.

www.Planetadeanimales.com (babosa)

Page 12: Animalia ornogabeak 11M

Josu Zuñiga San Martin 1.1.M 2011/02/21

Page 13: Animalia ornogabeak 11M

AURKIBIDEA

Ezaugarriak…………………………………………….3

Nola egiten ditu bizi-funtzioak………..…4-5

Sailkapena…………………………………..…………6

Berezitasunak…………………………..………..7-8

Bibliografia………………………………………………9

Page 14: Animalia ornogabeak 11M

EZAUGARRIAK

Barraskiloak molusko gasteropodoak dira (hankak sabelan dituzten animaliak). Gehienak

urtarrak dira baina barraskilo lehortarrari buruz hitz egingo dut.

Hauek aldebiko simetria dute. Gorputz biguna eta kiribil itxurako maskor batez estalita.

Hainbatek 0,1 cm neurtzen dute, baina batzuk, Afrikar barraskiloa bezala, 20 cm-etara ailegatu

ahal dira.

Gorputza hiru ataletan zatituta dago: burua, masa biszerala eta oina. Buruan zentzumen

organoak eta ahoa dituzte. Ahoan, erradula izeneko banda bat dute, mihi baten antzekoa, hortz

txiki eta guzti, eta elikatzeko erabiltzen dute. Burua oso garatuta dute eta lau garro dituzte, bi

handienetan, begiak kokatuta daude. Masa biszeralean, berriz, animaliaren organo gehienak

daude. Oina gihartsua da, herrestan ibiltzeko; mukia jariatzen dute, errazago lekualdatzeko.

Animali hauek leku hezeetan bizi dira. Gehienetan gau euritsuetan agertzen dira,baina,

batzuetan eurite handia egoten direnean, hezetasun asko pilatzean, ere agertzen dira.

Hau da barraskiloaren egitura:

Bihotza

Masa

biszerala

Mantua

Digestio hodia Oina Erradula Ahoa

Garroak

Maskorra

Birika

Ipurdia

Page 15: Animalia ornogabeak 11M

NOLA EGITEN DITU BIZI-FUNTZIOAK

Nutrizioa:

Barraskiloak, nagusiz, landare-materiaz (filofagoak) elikatzen da, algez eta

deskonposizio-materiaz, hau da, animali hauek belarjaleak dira. Baina barraskilo batzuk

haragijaleak dira, erradulaz bitartez, beste moluskoen maskorrak apurtu eta bere barneko

haragia jaten dute.

Ingurumenarekin harremanak:

Gordetzen diren helikoidal maskorra, animali harrapari eta

lehortetzat babesten die. Barraskilo lehortarrak oso adaptatuta daude

hezetasun aldaketara; basamortuetako espezie batzuk gelditu ahal dira

beren maskorraren barruan bi edo hiru urte. Espezieak bizileku

lehorragoetan bizi direnak maskor meheagoak izaten dute.

Page 16: Animalia ornogabeak 11M

Ugalketa:

Barraskilo asko hermafroditak dira eta birsortu ahal dira. Beste batzuk, adibidez Helix

Aspersa Muller, Chilen bizi dena, hermafrodita osagabeak dira eta beste batekin ernaldu behar

dira. Nagusiz, udaberrian eta udazkenean, zona epeletan, eguraldia hezea eta beroa

dagoenean. Ernalketa, gehienetan, gauez egiten da eta 4 eta 7 orduen artean irauten du.

Gero, zulo bat egiten dute eta zuloaren barruan arrautzak lurperatzen dituzte. 12 egun

pasata (hilabete bat klimaren arabera), arrautza hauek eklosionatu egiten dira eta barraskilo

txikiak sortzen dira. Errunaldi bakoitzean 100 arrautza gutxi gora behera. Gai dira hilabetean

aldi bat arrautzak jartzea.

SAILKAPENA

Erreinua: Animalia

Filoa: Phylum Molusca

Klasea: Gasteropodoa

Subklase Pulmonata

Ordena: Stylommatophora

Superfamilia: Helicacea

Familia: Helicidae

Subfamilia: Helicinae

Género: Helix

Espeziea: Helix aspersa muller

Page 17: Animalia ornogabeak 11M

BEREZITASUNAK

- Ordu bat tardatzen dute 50 cm ibiltzeko.

- Hibernatzen dute (normalean urria/apirilatik apirila/urriara). Udan ere gelditu ahal dute bere jarduera lehortea badago. Hezea egoteko hibernatze garaian, epifragma izeneko mukiarekin maskorra estaltzen dute.

- Barraskilo lehortar handiena, Afrikar barraskilo erraldoia da (Achatina fulica) da eta 30 cm-etara ailegatu ahal dira.

- Barraskiloak lur osoan zehar erabiltzen dira elikatzeko. Nire herrian, Legardan, San Isidro egunean arkumea barraskiloekin jatea ohitura da. Horretarako, herriaren biztanle gehienak elkartzen dira. Aurrerago, errezeta erakutsiko dizuet.

- 3 eta 7-en arteko urteak bizi ohi dira baina badira batzuk 30 urteetara ailegatzen direnak.

- Barraskilo lehortar bakarra, (Rumina decollata) da eta beste barraskilo lehortarrak hil eta jaten dituzte beren espeziekoak ezik.

- Barraskilo txikienak 1 mm neurtzen du, barraskilo arkamelea ( Punctus pygmeum).

- Zentzumen garatuenak entzumena eta ukimena dira.

- Oina, barraskiloen mukiaz eginda, pasatzen uzten die leku oso zorrotzetik, labana batetik adibidez.

Page 18: Animalia ornogabeak 11M

BARRASKILOAK KAZOLAN

Zailtasun maila: Ertaina

Plater mota: Lehenengo platera

Neurrira egindako errezetak: Betiko jakiez gozatzeko

Sukaldaritza mota: Sukaldaritza tradizionala

OSAGAIAK

-Barraskiloak -Solomoa -Hirugiharra -Txakolina -Saiheskia -Txorizoa -Bildotsa -Zizak -Gatza

NOLA EGIN ?

Lehenik eta behin, garbitu barraskiloak. Gatz-uretan lau aldiz pasa. Sartu barraskiloak urez betetako ontzi batean. Gakoa barraskiloak ur epeletan sartzen da, barraskiloek antenak atera ditzaten. Behin barraskiloak beldurtzean, eman azken bero-kolpea eta igo suaren indarra. Gehitu txakolina, tipula, 5 piper txorizero eta pipermina. Kendu ontzia sutatik eta ura kendu. Nire etxean barraskiloak txorizo, ziza, solomo, hirugihar eta bildotsaren lagunduta prestatzen dira. Frijitu osagaiak zartaginean. Gehitu osagaiak zartaginean frijitu ditugun osagaiak barraskiloen ontzira. Azkenik gehitu tomate frijitua eta azukre pixka bat.

BIBLIOGRAFIA

1. http://es.wikipedia.org/wiki/caracol 2. www.profesorenlinea.cl 3. http://www.eitb.com/onegin/errezetak/lehenengoak/osoa/408570/barraskiloak-

kazolan/ 4. http://www.curiosidades_de_caracoles.html

Page 19: Animalia ornogabeak 11M

BELAKIAK

Egilea: Leyre Munarriz Goñi

1. maila 1.1.M. gela

Page 20: Animalia ornogabeak 11M

EZAUGARRIAK

EGITURA:

GORPUTZA:

Belakiek zaku itxurako gorputza dute, hainbat poroz zulatuta; poroak kanal batzuen bidez

komunikatzen dira elkarren artean. Gorputzaren barruan, atrio-barrunbea edo barrunbe nagusia

dago. Barrunbe hori oskulu izeneko zulo baten bidez komunikatzen da kanpoaldearekin.

Belakiek ez dute aldebiko simetria, eta horregatik forma ugarietakoak daude.

BIZILEKUA:

Belakiak animalia urtarrak dira. Gehienak ur gazietan bizi dira, baina badira ur gezatan bizi

diren beste espezie batzuk.

BIZI FUNTZIOAK

NUTRIZIOA:

Belakiak ura iragaziz egiten dute nutrizio funtzioa.

INGURUNEAREKIN HARREMANA:

UGALKETA:

Belakiak bi motatako ugalketa dute: ugalketa sexugabea eta sexu bidezko ugalketa.

- Ugalketa sexugabea: Belaki bakarra aritzen da, eta horrek ondorengoak sortzen ditu. - Sexu bidezko ugalketa: Sexu desberdinetako bi belaki aritzen dira. Bakoitzak sexu-zelula bat jartzen du.

Zelulak elkartzean, zigotoa sortzen da; hura garatzerakoan, beste banako bat eratzen da.

Page 21: Animalia ornogabeak 11M

Gehienak hermafroditak dira.

Belakien lau larba mota desberdin daude:

- Parenkimulak. - Zeloblastulak. - Estomoblastulak. - Anfiblastulak.

SAILKAPENA

TALDEA:

Belakiak poriferoen taldean sailkatzen dira.

BEREZITASUNAK

Animalia hauek, aurrekanbriarrean bizi zirela ikusi da, naiz eta XVIII. mendea arte ez ziren sailkatuak izan. 1819.

urtean landareak bezala sailkatu ziren, baina ondoren barnean dauden ur-lasterrak ikusita animaliak zirela

konturatu ziren.

Belakien 5000 espezie baino gehaigo daudela ikusi da, eta haietako 150 espezie ur gezatan bizi dira. Koloniak

eratzen dituzte euren zuntzak elkartuz.

Belaki gehienak mugitzeko ezintasuna dute, baina badira beste batzuk mugitu ahal direnak. Mugitu ahal diren

belakiak oso motelak dira, 4 milimetro egunero mugitzen dira, gutxi gora behera.

Belaki guztiak birsortzeko gaitasuna dute.

Page 22: Animalia ornogabeak 11M

Ikasketa batzuen ondorioz, ikusi izan ahal da minbizia belakietatik etortzen dela.

BIBLIOGRAFIA

Wikipedia, entziklopedia askea.

1. DBH-ko “Natura Zientziak” liburua.

Page 23: Animalia ornogabeak 11M

EGILEA: Ana Lasa 1.1.M

Page 24: Animalia ornogabeak 11M

AURKIBIDEA

Ezaugarriak:…………………………………………………….1.orr

Nola egiten dute bizi funtzioak:……………………………….1.orr

Sailkapena:……………………………………………………..1.orr

Berezitasunak:…………………………………………………1-2.orr

Bibliografia:…………………………………………………….1.orr

Page 25: Animalia ornogabeak 11M

-EZAUGARRIAK:

Hazkunde azkarra dute , tamaina txikia lehenengo urtean. Berberetxo handienak 4 cm-ra

heldu ahal dira. Ez zaie burua ikusten , bi kuskuz osatutako maskorra eta kuskuak

artikulatuak dituzte. Oin txikiak dituzte eta oinak lekualdatzeko erabiltzen dituzte.

Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneoko itsasertzeko hondo haretsuetan bizi da baita ere

Galiziako kostaldean. 10 metrotako sakontasunean eta ibaien uhubietan.

Berberetxoak zakatzen bidez hartzen dute arnasa.

-NOLAKO BIZI FUNTZIOAK:

Berberetxoak iragazleak dira eta animali

txikiz eta flitoplaktonaz elikatzen da.

Udaberria da berberetxoak ugaltzen diren

unea.

-SAILKAPENA:

Berberetxoak animaliak dira , ornogabeak

, moluskuak dira eta moluskuen barruan bibalbioak. Oso ezagunak dira Portugaleko

berberetxoak , Danimarkakoak , Holandakoak…

-BEREZITASUNAK:

Bibalbio honen bilketa txirlarena bezalakoa da oinez egin daiteke edota arrasteluarekin.

Nola jan ahal dira?

Jan ahal daiteke gordina edota baporean limoi tanta batzuekin ere arrozarekin.Galizian

askotan berberetxoak eskabetxean jaten da eta hau da errezeta:

OSAGAIAK:

-2kg berberetxo, uretan garbituak.

-20 koilarakada ardo zuri..

-2 tipulin eder, zerrendatan moztuak

-8 baratxuri, osorik.

-Erramua, hosto fresko bat.

-10 koilarakada olia olio.

Page 26: Animalia ornogabeak 11M

-Piperbeltza, ale batzuk.

-Koilarakada bat piperrauts gozo

-Koilarakada erdia piperrauts min.

-Litro laurdena oliba olio birjina.

-Litro laurdena sagardo-ozpin.

-5 koilarakada ardo zuri.

-Gatza.

NOLA EGIN:

1-Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri eta tipulinak, erramua,

piperbeltza eta baratxuriak jarriko ditugu su eztian frijitzen, 10 bat minutuan.

2- Berberetxoak kazolaratuko ditugu orduan, ardo zuriarekin batean. Laster irekiko dira

berberetxoak.

3- Kazolatik atera eta epeltzen utziko ditugu kanpoan.

4- Kazola zukua murrizten utziko dugu une batzuetan, barazkiekin batera, eta piperrautsa

erantsiko dugu gero. ´

5-Nahasi eta, oliba olioa isuri ostena, sagardo-ozpinaren eta ardo zuriaren txanda izango da

hurren.

6- Irakin eta beste 8 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan.

7-Sua itzali eta epeltzen utziko dugu ondoren eskabetxea.

8- Une horretan kazolaratuko ditugu berberetxoak, lehor ez daitezen (hutsik geratutako oskola

kenduko diegu aurrez berberetxoei). Hozten utziko dugu guztia.

9-Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore

egitea.

10-Berberetxoak behar bezala bustiko dira ordurako zuku horretan.

-BIBLIOGRAFIA:

w.w.w.amarisco.com/berberechos/index.html Elhuyar

Harluxet enziklopedia Natura D.B.H 1.

Sukaldea.com 3000 hiztegia

Page 27: Animalia ornogabeak 11M

EULIA

Nahia Valencia

2011-03-01

Page 28: Animalia ornogabeak 11M

EULIA

Eulia intsektu batzuei ematen zaien izena da, 120.000 bat espezie direnak. Dipteroen

ordenako zenbait intsektu txikiren izen arrunta hain zuzen ere. Benetako hego

mintzezkoak eta halterio deritzen hego murriztu pare bana dute; eta ahoan tronpa

xurgatzaile bat. Landare eta animali jariakinez, material ustelez eta abarrez elikatzen dira.

Ezaugarriak

Gorputza

~ Helduak 6-9 mm luze izan ohi dira.

~ Euliak gorputz osoa ilez estalita daukate eta gorputza hiru ataletan banatuta dago:

burua, toraxa eta sabelaldea.

~ Etxe-euliek torax grisa daukate, bizkarrean lau marra ilun eta sabelaldearen behealdea

horia daukate.

~ Gainerako dipteroek bezala, bi hego besterik ez dituzte, atzeko hegoak hegaldiaren

egonkortasunean laguntzen duten halterio bilakatu dira.

~ Euliak bi antena eta hiru hanka pare dituzte.

Egitura

~ Hiru gorputz atal: burua, toraxa eta sabelaldea.

~ Bi hego osorik zabalduta.

~ Arren ahoa milikaria da.

~ Euli ar guztiak, berdintzat jo daitezke, baina batzuk kolore metalikoa izan daitezke.

~ Oso zaila izan daiteke bere antenak bereiztea.

~ Euliek metamorfosia konplexua daukate. Bere bizitzan metamorfosi bat izan du,

arrautzatik larbara, larbatik ninfara eta azkenik ninfatik heldu izatera. Espezie

batzuek ziklo hau beste batzuek baino lehenago betetzen dute

Page 29: Animalia ornogabeak 11M

Bizilekua

Euliak lurreko edozein lekuetan bizi dira, gizakiak eta mikroorganismo batzuek eta gero

eltxoekin batera lurreko suntsitzaile nagusietako bat dira.

Larbak ibaietan eta itsasoan bizi ahal dira.

Zakarrean bizi dira eta animaliak hil ondoren ordu gutxi pasata euliak erakartzen dituzte.

Euliak bero egunetan ugariagoak izaten dira; eta gainera, eguneko intsektuak dira.

Nola egiten dituzte bizi funtzioak?

Nutrizioa.

Euliak belarjaleak, haragijaleak, parasito eta ustel-jaleak dira.

Kanpoko digestioa egiten dute.

Ahotik uzkira doan hodi bat daukate. Aho zurgatzailea ere ba dute.

Euliek, trakeen bidez arnasten dute. Trakeak hodi adarkatuak dira eta animaliaren ia

organo guztia hartzen du. Hodi horiek espirakulu izeneko zuloen bidez irekitzen dira

kanpora: espirakulua gorputzaren gainazal osoan daude.

Euliek zirkulazio aparatu irekia daukate, hodiek ez dute zirkuitu itxia eratzen eta

odola zenbait barrunbe bustitzen ditu. Gero ostiolo zulotxoetan zehar berriro

bihotzera itzultzen da.

Intsektu guztiak bezala, iraitz aparatua Malpighiren hodixkaren bitartez egiten

dute.

Page 30: Animalia ornogabeak 11M

Ingurumenarekin harremana

Euliak esate baterako, begi askoz edo omatidioz osatutako begi konposatuak dituzte. Bada, laborategian milaka lentez

osatutako begiak sortu dituzte. Lente horiek argia jasotzen duten kanal bana dute, ingumeneko mugimenduak hautematen

dituzte. Eulien gorputza estaltzen duten ileak dastatzeko, usaintzeko eta sentitzeko erabiltzen dituzte. Ahoan eta

hanketan dauden ileak dastatzeko ere erabiltzen dira. Euli batek zapaltzen badu zenbait ona ahoa jaitsi eta dastatzen du

pixka bat.

Eulien begiak ez dituzte betazalik, horregatik euliak begiak garbi mantentzeko bere

hankekin marruskatzen ditu.

Hanketako plantak itsaskorrak dira eta horri esker buruz-behera ibili daitezke.

Gorputzean zehar zenbait gongoil dituzte, elkarren artean nerbio kordoi lotuta, eta gongoil

horietan biltzen dira neuronak; buruan garuna eratzen dutenak.

Zenbait txorik, saguzarrak, armiarmak eta intsektuak euli helduak jaten dituzte.

Ugalketa

Euliak sexubakarrak eta obiparoak dira, arren eta emen arteko ezberdintasuna jakitea

zaila da. Emeak handiagoak dira eta sabelaldeko barnealdean obopositor bat dute,

arrautzak hor ernaltzeko (barne ernalketa dute).

Euliek metamorfosi konplexua dute, eta 10-20 egunen bitartean izan daitezke: arrautza,

larba, pupa edo krisalida eta heldua.

Larbek gorputz biguna, hankarik gabekoa eta pupak ilunak dituzten intsektuak dira.

Page 31: Animalia ornogabeak 11M

Sailkapena

- Erreinua: Animalia

- Tipo: Artropodoa

- Klasea: Intsektua

- Ordena: Diptera

- Familia: Muscida

Berezitasunak

Gizakiarekin harremanak

Gaixotasun askoren eramaileak dira, abereetan zizareak sortarazten ditu eta gizakien baratzetan kalte asko sortzen ahal

dituzte.

Oso kaltegarriak izan arren, gauza batzuentzako oso beharrezkoak dira, polinizaziorako, animalia batzuen janerako eta

animalien deskonposaketarako esate beterako.

Euliak ikerketarako erabiltzen diren espezie bat da.

Leienda

Frantziako tropak inbaditu zuten Girona 1285 urtean eta San Narcisoren gorputza apurtu

zuten. Orduan, euli handiak eta berde-urdin kolorekoak atera ziren bertatik eta

frantziarrei eta bere zaldiei eraso egin zieten eta hiritik ihes egitera behartu zituzten

frantziarrak.

Bibliografia

- Elhuyar Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa

- http://insected.arizona.edu/espanol/moscainfo.htm

- http://www.natureduca.com/blog/

- http://es.wikipedia.org/wiki/Diptera

- http://www.terra.es/personal/santnarcis/moscas.htm

- http://museoentomologico.comfenalcoantioquia.com/INVESTIGADORES/Cat%C3%A1logo/OrdenDiptera/tabid/107/Default.aspx

Page 32: Animalia ornogabeak 11M

(ARCHASTER TYPICUS)

EGILEA: Beatriz Unanua

Page 33: Animalia ornogabeak 11M

1-EZAUGARRIAK:

Gehienak 5 hanka dituzte. Beste batzuk berriz askoz gehiago, horiei eguzkiak esan ohi zaie eta 70cm minutuko

abiaduran mugitu daiteke. Burua ez zaie antzematen eta ahoa gorputzaren behealdean dute. Simetria erradiala

dute eta barne eskeletoa dute.

Batzuk moreska kolorea dute, beste batzuk berriz lodi samarrak dira eta beste batzuei ahoa ez zaie ondo ikusten.

Azalatik arnasten dute.

Itsas honoan bizi ohi dira baina ez dita toki konkretu batean bizi mugitzen baitira.

2-BIZI FUNTZIOAK:

Haragijaleak dira, krustazeos eta moluskuz elikatzen dira gehien bat.

Beste animali mota batzuekin, ez dituzte harreman sendoak edukitzen.

Bi eratan ugaltzen dira:

1-Sexualki: Beraien arrautzak kanpoan hazten dituzte gehiago beraietaz arduratu gabe.

2-Gemato bidea: Bere zati batetik, beste izar oso bat sortzen da.

Page 34: Animalia ornogabeak 11M

3-SAILKAPENA:

Ekinodermoen barruan 5 talde daude “Ekinodeoak”, “Asteroideoak”, “Ofiuroideak”, “Holoturoideak” eta

“Krinodeoak”. Itsas izarra “Asteroideoen” barruan dago.

4-BEREZITASUNAK:

Gizaki gehienei gustatzen zaizkigu. Ez ditugu jaten. Batzuk janaria ematen diete, beste batzuk ordea berriz

uretara botatzen dituzte.

BITXIKERIAK

Ezagutzen ditugun itsas izarr handienak 25 eta 50 arteko hanka kopurua dute. Eguzki deitzen zaie. 7 0cm

minutuko abiadurara irits daitezke.

Page 35: Animalia ornogabeak 11M

(Echinus esculentus)

KLASEA: 1.1.M

EGILEA: Amaia Urabayen

Page 36: Animalia ornogabeak 11M

Ezaugarriak:

Itsas trikuak, izenak esaten duen bezala, itsastarrak dira, itsas hondoetan bizi dira, 2500

metrotara arte, munduko edozein itsasotan bizi dira.

Animali hauek, globo-itxurako gorputza dute eta oskola baita. Oskol honek, 3zm-tik 10zm-ra neur

ditzake eta arantzaz inguratuta dago. Ornogabe hauek, ohikoak dira beltz, berde eta gorri

kolorekoak izatea. Nahiko txikiak dira, sei urtekin gutxi gora behera, 8 zentimetro neurtzen dute

eta, baina 20 zentimetro neurtzera eta 200 urte inguru bizitzera iritsi daitezke. Poliki-poliki

mugitzen dira. Itsas trikuaren egitura honelakoa da:

1-Eraztun anbulakral 2–Hortz masailezurra 3-Ahoa

4–Anbulakral sistemako hodi erradiala 5-Pedicelo anbulaklarak 6–Plaka eskeletikoa 7-Hestea

8-Ipurtzuloa

9-Plaka madreporita 10-Gonada 11-Arantzak

Elikadura:

Itsas trikuek mota askotako elikagaiak hartzen dituzte, baina

batez ere, algaz, barraskiloz, planktonez eta muskuiluz elikatzen

dira. Gauez elikatzen dira, haien elikagaiak lo egiten daudenean.

Ugalketa:

Bi motatakoak daudenez, arrak eta emeak, haien ugalketa sexu bidezkoa da. Hau da, ar eta eme

banak sexu-zelula bat jartzen dute eta horrela, beste itsas triku bat sortzen da. Hau, udaberrian

eta udaren hasieran gertatzen da. Ornogabe hauek, metamorfosia jasaten dute, baina ordu bat

soilik irauten du. Kumeak, 0,5mm-etatik 1mm-era neurtzen du luzeraz.

Page 37: Animalia ornogabeak 11M

Naturarekin harremana:

Ingurumenari egokitzeko ahalmen handia daukate, janaria murrizten denean, haien ugalketak ere

murriztu egiten baitira, digestio-aparatua garatuz, elikagaien asimilaketa hobetzeko. Ornodun

hauek, animali eta landareak jaten dituzte, baina haiek ere beste izaki batzuentzako harrapakinak

dira. Itsas txakurrentzako, karramarroentzako eta hegazti batzuentzako ere, esate baterako.

Gizakientzako ere jangarriak dira.

Sailkapena:

Itsas trikuak, izaki bizidunak dira, harreman-funtzioa, nutrizio-funtzioa eta ugalketa-funtzioa

egiten dutelako. Izaki bizidunen barruan, bost talde desberdintzen dira: Monero, Protisto, Onddo,

Landare eta Animalia erreinuak. Bost taldeetatik, animaliak dira. Animalien artean, animali

ornogabeak eta ornodunak daude, eta itsas trikuak ornogabeak dira. Gehiago zehazteko,

ornogabeen barruan, Ekinodermoen taldea dagozkie eta haien barruan, Ekinoideoak. Hau da haien

sailkapena izaki bizidunen eskema batean:(Gorriz markatuta)

Moneroak Harrak Ofiuroideoak

Landareak Poriferoak Asteroideoak

Ornogabeak Ekinodermoak Ekinoideoak

Izaki bizidunak Animaliak (Itsas trikua)

Artropodoak

Ornodunak Holoturoideoak

Onddoak Moluskuak

Zelenteratuak Krinoideak

Protistoak

Page 38: Animalia ornogabeak 11M

Berezitasunak:

Lehen aipatu dugun bezala, itsas trikuak gizakiontzako jangarriak dira, baina ez guztiak, bakarrik

mota batzuk. Arantza luzeenak moztu egiten dira, itsas trikua irekitzerakoan eskuak ez mintzeko.

Oskola erdialdean ebakitzen da, aho inguruko alde bigun eta arantza gabetik hasiz.

Jateko atala emearen bost sexu guruinak dira, hau da, gonadak. Hauetara iristeko ahoa eta digestio

aparatu kendu behar zaie. Gordinik edo egosita jaten dira, batzuetan limoi tanta batez lagundua.

Zopa, saltsa, arroza, pasta, patea edo kremak egiteko erabili ahal da, esaterako. Hona hemen,

jateko prest dauden bi itsas triku:

I

Japoniar estiloan

Animali hauek, bizi direna baino askoz gutxiago bizi zirela uste zuten orain arte. Ondorio horretara

iristeko, ikerketa bat egin zuten.

Ikusi dutenez, lehenengo hamar urteetan azkar hazten da, baina gero askoz ere mantsoago. Itsas

trikua batzerakoan 8 bat zentimetro luze izaten da, gutxienez, eta neurri horretara iristeko sei

urte inguru behar izaten ditu. Ia hogei zentimetroko itsas triku handien neurria hartzeko, ostera,

berrehun urte inguru behar dituela ondorioztatu dute.

Blibliografia:

Informazio guztia, web orrialde hauetan aurkitu dut:

http://marenostrum.org/vidamarina/animalia/invertebrados/equinodermos/pinchan/index.ht

m

http://html.rincondelvago.com/erizo-de-mar-paracentrotus-lividus.html

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=9300

http://eu.wikipedia.org/wiki/Itsas_triku

http://es.wikipedia.org/wiki/Echinoidea

http://www.asturnatura.com/articulos/equinodermos/erizos.php

Page 39: Animalia ornogabeak 11M

Egilea: Teresa Olcoz Taldea: 1.1M

Page 40: Animalia ornogabeak 11M

1-EZAUGARRIAK:

Izainak uretan bizi dira ,hau da urtarrak dira.

Gorputza biguna ,zilindrikoa eta luzea dauka ,zatitan bereizita ,bereziagoenak direnak burualdea

(ahoa) eta atzekaldea (uzkia).Zati bakoitza metameroa da ehun baino gehiago izan daitezke

,kanpokoak ketak dira .Metameroan daude:Zeloma zatikatuta ,liseriketa hodi zatia ,zirkulazio hodi

zatia ,metanefrido bikotea eta gongoil bikotea ,sabel aldean daudela.

Aldebiko simetría dute eta eskeletorik ez dute.

2-NOLA EGITEN DITUEN BIZI FUNTZIOAK:

Mantenuan parte hartzen dute liseriketa ,gasen trukaketa eta zirkulazioa:

-Liseriketan liseritzen du lurzoruko materia organikoa.

Liserketa ,hodi irekia da ,ahoa ,uzkia eta faringea ,esofagoa eta hesteak ditu ,eta jario kimikoa

bertan gertatzen da.

-Gasen trukaketa zuzenean azalean zehar gertatzen da.

-Zirkulazio itxia da eta bi odol baso sabelaldean eta odol baso bat bizkarraldean dituzte. Bihotza

ere badu ,bost pare ere izan daitezke. Iraizketa dituzte metanefridioak dituzte likido zelomikoa

filtratzen dutenak.

Zentzumen organoak badituzte argia ,grabitatea eta ukimena antzemateko. Argia bereziki

burualdean eta atzekaldean antzematen dute ,eta ukimena ,azalean antzematen dute.

Zentzu organoak informazioa ematen diote nerbio sistemari ,han gongoilak eta lokarri nerbiosoa

barneratuak dituzte.

Nerbio sistema eragina du erantzunarekin ,sistema muskularra eta ketak mugiaraziz ,sistema

muskularra adibidez erabilia mugimenduetan.

Ugalketa sexuala dute ,ernalketa ,gehienetan barruan izan daiteke.

Page 41: Animalia ornogabeak 11M

Azalaren bidez hartzen dute arnasa ,eta azalak beti heze daukate gas elkartrukea gerta dadin.

3-SAILKAPENA:

Izaina harren taldekoa da ,eta harren barruan anelidoen taldekoa da.

Talde hauek daude:

-Poliketoak.

-Oligoketoak.

-Hirudineoak.

4-BEREZITASUNAK:

Espezie kopurua: 16.500 dira.

Gizakia eta izainak:

Aspaldian izainak odola xurgatzeko erabiltzen ziren zenbait gaixotasun kentzeko asmoz.

Ez ditugu jaten ,ez da bere azalarekin arropa egiten.

5-BIBLIOGRAFIA:

Wikipedian eta Google-en aurkitu dut informazioa.

Page 42: Animalia ornogabeak 11M

Siobhán Grady

Page 43: Animalia ornogabeak 11M

Ezaugarriak:

Cnidaria banaketa eta Anthozoa klasean sailkatutako animalia txikiari deritzo.

Milimetro gutxi dituen polipoa da. Itsasoan disolbatutako kaltzioa beren ehunetan

finkatzeko gaitasuna du. Munduko espezie zaharrenetakoak dira eta biodibertsitate

handienekoak dira. Orain dela 2.000 milioi urte baino lehenago agertu ziren eta

gaur egungo koral batzuek 150 milioi urte dituzte. Zaku itxura eta poroz osatuta

daude eta poroak elkarren artean komunikatuta daude. Bere egitura kareharria

zuria da, beraien kolore aldaketa mikroalgek sortzen dute polipoekin sinbiosiean

bizi direlako. Arrazoi honegatik bizi behar dute ur gardenan, garatzeko eta horrela

fotosintesia egiteko.

Koralaren bizi funtzioak:

Korala, animalia haragijaleak dira. Beraien oinarrizko janaria zooplanktona izaten

da. Koral-arrezifeak, koralez gain, beste hainbat animalia etab. alga-espeziek osatzen dituzte. Koralek hauetariko askorekin harreman ekologiko zuzenak izaten

dituzte, batzuek jan egiten dituztelako, beste batzuetaz elikatzen direlako, besteei gordelekuak itxuratzen dizkietelako eta abar. Harreman horien arteko hainbat

sinbiosi mutualistak dira,hau da, bai koralak eta baita beste sinbionteak ere etekin positiboa lortzen duten harreman ekologiko estuak dira. Harreman hauek koralen

osasuna eta orokorrean koral-arrezifearen ekosistema osoa egoera onean mantentzen laguntzen dute. Ugalketa sexuala dute koral batzuk eta besteek

asexuala. Gainera, espezie batzuetan ugalketa sexuala eta asexuala dute. Zelula sexualak itsasora bidaltzen dira guztiak batera, ilargiaren faseak edo itsasaldiak

jarraituz. Kanpo ernalketa egiten dute eta hain ugaria da, ura tindatzen dutela.

SAILKAPENA:

Lehen esan dugun bezala, cnidariak dira. Cnidarioen barruan 2 multzo daude:

Hidrozoarioak eta marmokak. Hidrozoario batzuk lumak badirudite eta belarra

itsastarraren hostoen gainean hazten dira. Beste batzuek, suaren korala adibidez,

koralen antzekoak dira eta eskeleto gogorra dute. Adarrezko koralak eta anemonak

ere, talde honetakoak dira.

Harrizko koralak, benetako koralak dira eta escleractinios deitzen diete,

scleractiniaren ordenan taldekatzen direlako. Hemen dituzu adibide batzuk:

Behatzen korala (Porites porites), burmuinaren korala (Colpophillia natans), etab.

Guztiak ez dira “Koralak” deitzen diogunari. Adibidez, suaren korala hidrozoarioa

da. Beste egitura desberdin bat dauka benetako koralekin konparatuta. Anemonak,

koral biguna eta koral gogorra talde berdinean daude eta anthozoa taldeari

dagokio. Anemonen barruko egitura koral gogorren antzekoa da baina ez dute

eskeletoa sortzen.

Page 44: Animalia ornogabeak 11M

Itsasoko abanikoak (gorgonia) eta latigoak (Pseudopterogorgia americana)

adarrezko koralak dira. Harrizko koralengandik desberdintzen dira beraien

malgutasunarengatik. Adarrezko koralak oktokraliaren ordenan sartzen dira. Polipo

bakoitza zortzi erro dituzte ahotik gertu eta hortik etortzen zaie izena. Beraien

eskeletoa kitinaz osatuta dago.

Burmuinaren korala Behatzen korala

Berezitasunak:

Gizakiarekin harremanak:

Koral-arrezifeak gero eta asaldura gehiago jasaten ari dira gizakiaren eraginez, arrezifeen gain-ustiaketa dela, habitataren galera edota aldaketa klimatikoa

erantzulea da.

Koral gorriaren legenda:

Bazen behin, neska bat Moriana deitzen

zena. Oso polita eta ederra zen. Hain

ederra zen norbaitek ikusten bazion, aho

bete hortz geratzen zen. Egun batean,

erregeak entzun zuenean neska horren

edertasunez, hortik pasatzea pentsatu

zuen. Neskatoa ikustean berarentzako

izan behar zuela pentsatu zuen, bakarrik

berarentzako. Indarrez eramatea saiatu

zen baina Morianak ez zion utzi.

Erregeak minduta pentsatu zuen berarentzako izango ez bazen, inorentzat izango

zela. Orduan, ezpata atera zuen eta bihotza zeharkatu zion. Gero, itsaslabarratik

bota zuen. Itsasoko jeinuak neska eder bat hilda ikustean oso haserre sentitu ziren.

Ezin zuten ezer egin bere bizitza salbatzeko baina bere zauriaren odoletatik koral

gorria egin zuten. Sirenak, beraien partez, bere istorioa mundu osotik abestu zuten.

Erregea itsasora hurbiltzen zen bakoitzean entzuten zuen, orduan ezin izan zuen

berriro nabigatu, ezta itsasoren ertzean egon erotu gabe.

Page 45: Animalia ornogabeak 11M

Pertsona batek olatuak adi-adi entzuten baditu, istorio hau entzun ahal du sirenek

abestua.

BIBLIOGRAFIA:

-Wikipedia

-Zientzia. Net

-Los Arrecifes de coral

-Simniosis

- Esperando con ilusion blog-a

Page 46: Animalia ornogabeak 11M

KARRAMARROA

Xabier Urio 11.M

Page 47: Animalia ornogabeak 11M

Karramarroa edo hamarratza Brachyura infraordenaren krustazeo

dekapodoa da. Exoeskeleto gogorrez estalita, hatzapar bi baditu. 6.793

espezie ezagunak itsastarrak, ur gezatakoak eta lehortarrak ere badaude.

Animalia erreinua, artropodo filuma, krustazeo azpifiluma , malakostraka

klasea, dekapado ordena, bachyura infraordena.

10 hanka ditu eta zakatzetatik arnasten dute. Metamorfosia lardak badira,

gero hazten eta ateratzen dira.

Nafarroko Gobernuak karramarro autoktonoa berriro

arrantzatzeko aukera izango dela 5 urte barru. 1970 - 1980-an desagertu

ziren.

60 eta 150 arrautza jartzen dituzte. Ibai-karramarroa Astacoidea eta

Parastacoidea familien zenbait krustazeo dekapodoen izena da. Arnasa

egiteko zakatzak ditu. Espezie gehienek ez dute kutsadura onartzen,

nahiz eta amerikar ibai-karramarroa gogorragoa izan. Europan zazpi

espezie bizi dira, horietatik hauek Euskal Herrian:

Ibai-karramarro arrunta edo europarra Austropotamobius

pallipes.

Ibai-karramarro gorria edo amerikarra procambarus clarkii.

Seinaledun ibai-karramarroa

pacifastacus leniusculus.

Page 48: Animalia ornogabeak 11M

2. 6 cm dute, emeak 3 urte, arrak 4 urte.

Europan, Afrika hipar haldean bizi dira.

Haragijaleak dira. Kkrustazeok, arrainak, bibalboak, animali hilak ... jaten

ditu.

Karramarroak prestatzeko ehundaka errezeta daude. Batzutan osorik,

bestetan egosita edo zopa batean jaten dira# . Errezetak: karramarro

brutera, karramarro saltsan, karramarroa brandyra, karramarroa

bakailoarekin...

karramarroa saltsarekin

INFORMAZIOA WIKIPEDIAN ETA LIBURU BATEN HARTU DUT.

Page 49: Animalia ornogabeak 11M

LANPERNA

Andoni Ruiz

Egilea: Andoni Ruiz

Gela: 1. 1.M

Page 50: Animalia ornogabeak 11M

AURKIBIDEA

1.- Ezaugarriak:

· Gorputza

· Egitura

· Arnas eta digestio aparatuak

· Lokomozio aparatua

· Bizilekua

2.- Bizi funtzioak

· Ugalketa

· Nutrizioa

Sailkapena

Berezitasunak

· Harremanak gizakiarekin

3.- Berezitasunak

· Usteak

· Galiziako lanpernariak

· Nola sukaldatu

Bibliografía

Page 51: Animalia ornogabeak 11M

LANPERNA

(Pollicipes pollicipes)

EZAUGARRIAK:

-Gorputza eta egitura: Lanperna

helduen gorputza bi zatitan banatzen ahal da; goiko

aldea edo kapitulua eta beheko aldea edo pedunkulua,

arroketara itsasten den zatia. Kapitulua lanpernaren

azkazala bezala ezagutzen da, karezko plaka

grixazka batzuen ondorioz. Kapituluak animalia

babesten du bere harraparietaz. Plaka honen

beste aldean daude bere organo bital gehienak

eta horregatik dago hain babestuta. Pedunkulua

zilindro formakoa da eta azal erresistente batez estalita dago. Pedunkuluan dago itsaskin moduko

zementu bat arroketan ondo-ondo finkatzeko.

-Arnas eta digestio aparatuak: Kapituluan dago arnas aparatua. Toraxetik hartzen

du uretan dagoen oxigenoa. Ahoa ere kapituluan kokatua dauka kokatua. Zirroen bidez mugimendua

antzematen dute eta gero elikagaia ahora eramaten dute. Zirralak zirroen mugimenduetaz

arduratzen da; eta beste gihar batek “azkazala” goratzeko funtzioa du, zirroak kanpora atera

daitezen.

-Lokomozio aparatua: Funtzio honetaz pedunkulua arduratzen da. Bertako giharrak

uzkurtzeko, estiratzeko eta mugitzeko balio dute. Lanpernak elikatzea (ur korrontearekin batera

egoteko) eta ugalketa (beste lanperna baten ondora ailegatzeko) erabiltzen dute lokomozio

aparatua.

-Bizilekua: Olatuak gogor jotzen dituzten arroketan bizi ohi dira. Bi motatakoak izan ahal

dira beren bizilekua zein den kontuan izanda: olatuek oso gogor astindutako arroketan bizi diren

lanpernak pedunkulu txikia eta lodia dute, eta ez hain gogor astindutako lekuetakoak pedunkulu

altua eta mehha dute.

Page 52: Animalia ornogabeak 11M

BIZI FUNTZIOAK:

- Ugalketa: Lanperna animalia hermafrodita da, hau da, bi

ugalketa sistema dituztela: arrak eta emeak. Ezin da autoernaldu

eta horregatik beste bi lanperna behar direlako ernaltzeko.

Larbak planktonera itsasten dira eta metamorfosia

jasan eta gero, arroketan itsasteko prest egongo dira. Baina hau

ez da tenkapen bakarra, benetakoa geroago Lanperna baten

larba

gertatzen baita.

- Nutrizioa: Lanpernak ura filtratzen dute bertan dauden nutriente mikroskopikoak

xurgatzeko eta haietaz elikatzeko.

SAILKAPENA:

Animalia ornogabea da, artropodoa, krustazeoa.

BEREZITASUNAK:

- Harremanak gizakiarekin:

· Gastronomia: Ustiatzen da, batez ere, Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Euskal

Herrian, Portugalen eta Frantzian, hauek baitira bertako gastronomiaren produktu tipikoa.

· Bilketa: Eskuz biltzen da zonalde mareartekoetan, eta lanpernariek arriskuetan egon.

Page 53: Animalia ornogabeak 11M

- Usteak: Europan, jendeak uste zuten antzara espezie batzuek nolabaiteko erlazioa zutela

lanpernekin: hau da modua gendeak haragia kentzeko beraien garezumetik, haragia ezin zelako jan

garai horietan, kristianismoa zelarik. Jan ahal zen bakarra mariskoa eta arraina zen. Horregatik

nahasten ziren antzarak eta lanpernak.

- Galiziako lanpernariak: Galiziako kostaldea oso

zakarra eta malkartsua denez oso toki aproposa da

lanpernentzat, eta horregatik hainbeste pertsonek dute ofizio

edo denbora-pasa gisa lanpernak biltzearena. Baina ez da erraza

gero! Lanpernak olatuek gogorren jotzen duten tokietan

instalatzen dira eta lanpernariek beheraino jaitsi behar dute

hauek hartzeko. Beste arazo bat da krustazeo hauek

batzuetan oso itsasiak daudela

arroketan eta zailk dira erauzten. Gainera neurri

konkretua eta adin espezifikoa izan behar dute:

4 x 2,5mm eta 10 hilabete.

- Nola sukaldatu: Ia beti lanpernak egosiak eta gatzarekin egiten dira. Itsasoko urarekin

sukaldatu behar direla da, ahal bada. Baina beti urari gatz pixka bat bota behar zaio itsasoko ura

ez baldin bada. Ez dira amontonatuak egon behar ezta ur gehiegiarekin. Ez dira asko egon behar

uretan, Galiziako esapide honetan esan bezala: “auga a ferver, percebes botar, auga a ferver,

percebes sacar”.

BIBLIOGRAFIA:

Ezaugarriak, bizi funtzioak eta sailkapena Wikipedia entziklopedia askeatik hartuak.

Berezitasunak facilisimo.cometik hartua.

Page 54: Animalia ornogabeak 11M
Page 55: Animalia ornogabeak 11M

Ezaugarriak

Gorputza:

Buruan 2 begi komposatu dituzte, bi edo hiru ozelo eta bi antena. Bertan usaimen

eta ukimen-funtzioak izaten dituzte. Toraxean hiru pare hanka artikulatuak dituzte eta

hego pare bat edo bi; sabelaldean eta toraxean zulotxo batzuk dituzte baita ere, hodi

batzuk dituzte hodi horiek kanpoaldearekin lotzeko. Sabelaldea sagmentatua dute,

apendizerik gabe. Trakeak arnasa hartzeko erabiltzen dituzte.

Bizilekua:

Liztorrak ingurune guztietan bizi dira, eta horren ondorioz, era askotara moldatu

behar izan dira.

Bizifuntzioak

Nutrizio funtzioa:

Normalean liztor helduak haragijaleak dira baina badaude materia organikoz

elikatzen diren liztorrak. Liztor gazteak, berriz, intsektuz elikatzen dira.

Ugalketa funtzioa:

Sexubakarrak dira, barne ernalketa dute eta obiparoak dira.

Lehenbizi arrautzetatik larba bat ateratzen da eta ondoren metamorfosia izan eta liztor

bihurtzen da.

Harreman funtzioa:

Muda egiten dute.

Page 56: Animalia ornogabeak 11M

Sailkapena

Erreinua: Animalia

Tipoa: Artropodoa

Klasea: Insekta

Ordena: Hymenoptera

Familia: Apokrita

Generoa: Vespoidea

Eespeziea: Vespidae

Berezitasunak

Gizakiarekin harremanak

Afrika jatorrizko espezie batek Herkules kakalardoaren arrautzen harraparia bezala

jokatzen du (kakalardo honek kokoa hazten den lurraldeetan kalte haundiak eragiten

ditu).

Barietate asko bizkarroiak dira, hau da, bere arrautzak animali arrotz baten gorputz edota

arrautzetan jartzen dituzte. Izurrite batzuk, hala nola, landare zorriarena eta

sagarrondoaren eta algodoiaren sitsarena, kontrolatzeko erabilgarriak dira.

Kondaira

Jainkoak animali guztiak sortu zituenean, bakoitzari nahi bat eskaini ziola esaten

da. Untxiak belarri handiago batzuk eskatu zizkion, hartzak negu guztian lo egin ahal

izatea eta lepaluzeak, berriz, oso altua izatea. Jakinkoa joan behar zenean, liztorrak esan

zion berari ez ziola nahia galdetu. Jainkoak izan zitekeen guztia zuela esan zion baina

liztorrak bere eztia defendatzeko ezer ez zuela erantzun zion. Jainkoaren ustez ez zen

ezeren beharrean baina bere hitza emana zuenez, eztena eskaini zion.

Page 57: Animalia ornogabeak 11M

Bibliografia

-Wikipedia.

-Animales salvajes.

- Natura Zientziak 1DBH – Zubia Santillana

Page 58: Animalia ornogabeak 11M

LUR ZIZAREA

LEYRE REDIN RAMIREZ 1-1-M

Page 59: Animalia ornogabeak 11M

1-EZAUGARRIAK:

Lur zizareek gorputza biguna, zilindro itxurakoa eta luze samarra dute. Metamero eraztunetan

edo segmentuetan banatuta dago. Segmentu horietako bakoitzean, hainbat organo

errepikatzen dira, hala ere: digestio eta iraitz hodiak, nerbioak eta hainbat odol-hodi.

Animali ornogabeak dira. Animalien aurreko zatia ahoa dago eta atzeko aldean berriz uzkia.

Keta izenezko lokomozio-apendize txiki batzuk dituzte eraztun bakoitzean.

Lur zizareak lurrean bizi dira baina anelido gehienak urtarrak izaten dira.

2-NALA EGITEN DITU BERE BIZIFUNTZIOAK:

Zizareak heterotrofoak dira, beste batzuk sortutako janariz elikatzen dira. Bere bizifuntzioak

hauek dira: Lurrean egotea…

Batzuk ingurunean nutrizio batzuk egiten dituzte.

Anelido espezie batzuk sexu- bakarrak dira, batzuk arrak eta beste batzuk emeak. Beste

batzuek aldiz hermafroditak dira: banako berak zelula sexual maskulinoa eta femeninoa dituela.

3-SAILKAPENA:

Lur zizarea anelidoen taldekoa da.

Erreinua: animalia

Goifiluma: lophotorochozoa

Fiuma :aneliga

4-BEREZITASUNAK:

Gizakien harremanak beraiekiko oso txarrak dira , batzuetan beraiekin jolasten dugu … eta leku

batzuetan bai jaten dira labean kiskurtuta.

Kolonbiatik, txinatik eta herrialde gehiagotan lur zizareak jaten dira labean kiskurtuta.

BIBLIOGRAFIA: Informazioa wikipediatik eta leienda edo ipuinak: ipuinen eta narrazio laburren

lehiaketa.

Page 60: Animalia ornogabeak 11M

Egilea: ARITZ LIZOAIN COTANDA

Klasea: 1-1.M

Page 61: Animalia ornogabeak 11M

Marmokak ia urtero ikusten ditugu hondartzan, beraz, gertuko animalia da. Fama txarra du, haren garroak ukituz

gero, ziztada mingarria ematen baitu. Baina marmoka gelatina-itxurako animalia sinple bat baino gehiago da.

EZAUGARRIAK:

Marmokek ez dute ez eskeletotik,ez garunik,ez bihotzik,ez birikarik,ez urdailik… Animalia hauek, garroak dituzte

harrapakina harrapatzeko eta ahora eramateko. Marmoka garro

batek ukitzen bazaitu izugarrizko mina edo pikorra sentituko duzu.

Marmokak ia itsuak dira. Ez dute begirik. Baina argia hautemateko sistema bat dute. Marmokek duten txapel

antzekoaren ertzean dago detektatzeko ahalmen hori. Egoki antolaturiko mintzak dira,mintz horiei esker arnas

hartu dezakete eta.

Ozeano guztietan marmokak daude,ur hotz edo epeletan, baina aintzira handietan ere badaude. Marmokak ez

dute beren kabuz mugitzeko ahalmen handirik, horregatik itsas lasterrak aprobetxatzen dituzte, alde batera edo

bestera garraiatzeko.

NOLA EGITEN DITUZTE HAIEN BIZI FUNTZIOAK ?

Marmokak ugalketa sexuala du. Arra eta emea elkartzen direnean, eta baten obulua eta bestearen

espermatozoidea elkartzen direnean larba osatzen dute. Larba hori ozeanoaren hondora itsatsita gelditzen

denean polipo sortzen da. Hazten diren bitartean plater pilatuen moduan jartzen dira. Plater formako horretatik

marmoka bat baino gehiago aterako dira eta ozeanoan igerian hasiko dira helduak izan arte. Prozesu honek 3

hilabete irauten du. Marmokek urte inguruko bizi-zikloa dute: neguan jaiotzen dira eta udazkenean hil.

Badirudi ugalketa hauek handitzen doazela azken urteotan, eta litezkeen arrazoi bezala

adierazten dira: bere harraparien murrizketa, klima aldaketa eta lur iturrietatik eratorritako kutsadura.

Marmokek elikadura heterotrofoa dute: ez dute beraiek elikagaiak sortzeko ahalmenik. Lehen aipatu dudan

bezala, garroak harrapakina harrapatzeko eta ahora eramateko dituzte. Marmokak arrain txikiz edo beste

marmoka batzuetaz elikatzen dira. Digestioa oso azkar egiten dute ahotik kanporatzen dituztelako behar ez

dituzten hondakinak, ez baitute uzkirik.

Page 62: Animalia ornogabeak 11M

SAILKAPENA:

Ornogabeen taldean, zelenteratuak dira marmokak. Hemen, bi talde nabarmentzen dira: marmokak eta polipoak.

Izenak dioenez, marmoken taldekoak dira.

Hiru marmoka talde daude:

Hydrozoa- hidromedusak

Scypozoa- medusa arruntak

Cubozoa- cubomarmokak

BEREZITASUNAK :

MARMOKA BATEK ZIZTATZEN BAZAITU…

• kaltetutako lekua ez ukitu ezta igurtzi ere, ezta toaila edo hondarraz.

• Garbi ezazu lekua itsasoko uraz, inoiz ez ur gezaz.

•. Ez ezazu amoniakoa, pixak edo ozpina jarri.

• Ken itzazu hondakinak edo puskak pintzez eta eskuaz egiten

baduzu, babestuta egon dadila.

• Mina arintzeko hotza jarri, 15 minututan zehar, igurtzi gabe. Izotza

erabiltzen baduzu saihestu kontaktu zuzena azalarekin.

• Kalteturik gertatzen diren haurrek, adineko pertsonek edo alergiadunek, arreta

berezia behar izan dezakete.

•. Goragale, gonbito, zorabio, muskulu-karranpa, buruko minak edo ondoez orokorra

bezalako sintomak ikusten badira, joan zaitez ospitalera eta

azal ezazu ahal bada, ziztada eragin zuen marmoka motaz.

• Desinfekta ezazu zauria iododun alkoholaz egunean 2 edo

3 aldiz 48tik 72 ordutan

zehar.

Page 63: Animalia ornogabeak 11M

Kontuz ibili hondartzan honelako batekin ez topatzeko…

Japonian, Nomura marmoka bizi da beste marmoka erraldoi batzuen artean. Bere espezieko handienetakoa da

eta 1.80 metro altu izan daiteke eta 204 kilo izan ditzake baita ere

GOMENDIOAK BAINU-HARTZAILEEI

• Ez ezazu egoera gutxietsi. Ugalketa baten aurrean hobe da ez uretan sartzea,

ezta ertzean ere, garro zatiak egon ahal baitira eragin erresumingarri berarekin.

Zalantzarik baduzu, galdetu hondartzako zaintza zerbitzuari.

• Ez itzazu marmoka hilak edo beraien zatiak ukitu: bere ahalmen

erresumingarriak 24 ordura arte irauten du lehortasun baldintzetan.

• Marmokak ikusi badituzu eta ez dago abisurik, hondartzako zaintza posturik

hurbilenari jakinarazi.

•. Marmokak badaude arroken aldea arriskutsua da, eragin erresumingarriko zati

asko aurki baitaitezke han.

• Ziztada arriskua txikiagotzeko, eguzkiko krema erabil dezakezu edo arropa

arinez babes zaitezke.

Espainiako itsasertzetako marmoka motarik ohikoenak dira:

Izen zientifikoa

eta arrunta Diametroa(zm) Kolorea Arriskugarritasuna

Cotylorhiza

tuberculata

Aguakuajatua

20-35 Marroi horixka Arina garroetan

Rhizostoma

pulmo, Marmoka 90-100 Zuri urdinxka Handia

Pelagia 5-10 Arrosa-morea Handia

Page 64: Animalia ornogabeak 11M

noctiluca, Klabelin

Chrysaora

hysoscella,

Konpasak

30 arte Zuri horixka Handia

Aurelia aurita,

Itzalkin 10-15 Gardena Txikia

Physalia

physalis, Karabela

portugaldarra

30 Morea Oso handia

Velella velella, Beleroa

1-5 Urdin gardena Bat ere ez

Aequorea

forskalea,

“Aequore” marmoka

30 arte Gardena Bat ere ez

BIBLIOGRAFIA:

Ozutto.com

Zientzia.net

Natur-zientziak

Ingurumenaren eta landa eta itsas ingurumenaren ministerioa

wikipedia

Page 65: Animalia ornogabeak 11M

Egilea: Ainhoa Santesteban Barrena Gela: 1.M

Page 66: Animalia ornogabeak 11M

AURKIBIDEA 1. EZAUGARRIAK GORPUTZA ETA EGITURA

BIZILEKUA 2. BIZI FUNTZIOAK NUTRIZIOA

iNGURUAREKIN HARREMANA ETA UGALKETA 3. SAILKAPENA 4. BEREZITASUNAK

GIZAKIAREKIN HARREMANAK

ERREZETA 5. BIBLIOGRAFIA.

Page 67: Animalia ornogabeak 11M

1. EZAUGARRIAK GORPUTZA ETA EGITURA Oskola arantzaz betea dute eta 20 zentimetroko diametroa izan ditzakete. 10 hanka dituzte, horietako aurreneko parea pintza bihurturik. Pintzak espezie batzuetan oso haundiak dira, beste batzuetan azkeneko hanka pareak pala edo arraun forma daukate, igerian egiteko. Txangurroak, aldameneka ibiltzen dira. Gorputza hiru ataletan banatuta dute: Burua, toraxa eta sabelaldea. Bi antena pare dituzte. Zakatzen bidez hartzen dute arnasa. BIZILEKUA

7 edo 8 urte bizi dira naturan, Ozeano Atlantikoaren iparraldeko eremuetan eta

Mediterraneo itsasoan.

2.BIZI FUNTZIOAK NUTRIZIOA Haragijaleak dira baina harrapatzen duten guztia jaten dute: txirlak, arrain

akabatuak, arrautzak... neguan algak eta moluskuak, udan berriz itsas trikuak eta

itsas luzokerrak.

iNGURUAREKIN HARREMANA ETA UGALKETA Emeak urteko lau aldiz ugaldu daitezke, eta 50.000-500.000 arrautza errun urtean. Arrautzak sabelean erantsita eramaten ditu emeak, enbrioiak jaiotzen diren arte. Enbrioiak aurrena larba igerilari bihurtzen dira eta gero txangurroak. Hazi ahal izateko, txangurroak, nohizbehinka oskola aldatu beharra dauka. Bitarte horretan defentsarik gabe dago edozein harrapariren aurrean,horregatik ezkutuan egoten da oskol berria ondo gogortuta daukan arte.

3.SAILKAPENA -ERREINUA: Animaliak -TIPOA: Artropodoa -KLASEA: Malacostraca -ORDENA: Decapoda -FAMILIA: Majidae -GENEROA: Maja -ESPEZIEA: Maja squinado.

Page 68: Animalia ornogabeak 11M

4.BEREZITASUNAK GIZAKIAREKIN HARREMANAK Kostaldean batzuk goizero, argitu orduko, txangurro, karakoil, txirla, muskulu,

lanperna eta arroka inguruan bizi diren edozein izakiren bila abiatzen dira.

Eguberrietan jatea oso ohikoa izaten da. ERREZETA: TXANGURROA LAPIKOAN EDO DONOSTIAR ERAN.

Osagaiak: lau txangurro, bi tipula, lau baratxuri, tomate saltsa, cognac edo brandy

txurrutada bat, normalean txangurroaren haragia nahikoa izaten ez denez, beste

edozein arrainena gehitzen zaio, gatza, pipermina, perrexila xehe-xehe eginda eta

ogi birrindua.

Nola egin: txangurro egosiak hustu eta plater batetara atera. Tipula eta baratxuria

txikitu eta su baxutan gorritu. Gorritu ondoren, cognac edo brandya eta tomate

saltsa gehitu. Bertara txangurro haragia bota, gatz-piperztatu eta gerorako gorde.

Beste baratxuri bat frijitu, olioa kendu eta ogi birrindua eta perrexila nahastu.

Dena nahastu eta txangurro kontxak bete, lapikoan berotu eta... ON EGIN!!!!

5.BIBLIOGRAFIA *Nire entziklopedia animaliak- TTARTTALO *Planeta entziklopedia jakintza arloka- Biziaren zientziak1 *Altea, ikusteko hiztegia- Animaliak *Euskalherriko zoologia- KRISELU *Wikipedia.

Page 69: Animalia ornogabeak 11M

Maider Urien 1.1.M

Page 70: Animalia ornogabeak 11M

Tximeletak izen ugari ditu: tximeleta, mitxoleta, mitxeleta, pinpilinpauxa, pinpirin, inguma, txoleta etab. 150 izen desberdinez deitu daiteke. Sitsen antzera, Lepidopteroen familiakoak

dira. Mundu osoan, 18.000 espezie desberdin

daude. Intsektu migratzaile handienak dira.

Intsektu handi honen gorputza hiru ataletan bereiz daiteke: bularraldea,

burua eta abdomena. Sei hanka dituzte, baina ez dituzte sarritan erabiltzen,

bi hego handi dituzte eta. Hegoen atzealdean, begi itxurako bi orban handi

dituzte, txoriei engainatzeko. Gorputz osoa ezkata txiki-txikiz estalita dute,

eta hauek, daukaten kolore ikusgarriak ematen dizkie. Sentipena antenetan

dute, eta ``espiri-tronparekin´´ xurgatzen dute beraien elikagaia, ahoa ez bai

dute. Hau, bere gorputzaren hirukoitza izatera heldu daiteke. Intsektu hauen

hegoen kolorea, beste izaki bizidunoi pozoitsuak diren ala ez adierazten

digute, adibidez: gorri, hori eta laranja koloreak dituen tximeletak,

pozoitsuak direla adierazten digute.

Atlas txoleta ( Attacus atlas ) munduko handiena da. Normalean, baso

tropikaletan aurki daitezke, Asiaren hego-ekialdean eta Txinaren

hegoaldean. Txikiena, berriz, ez da 1zm-ra heltzen.

``Munduko tximeleta handiena. ( Attacus Atlas )

30zm neurtzen du.´´

Beste animalietatik babesteko, itxura desberdin ugari hartzen dituzte:

liztorren eta erleen itxura, hosto itxura, eta kolorez aldatzen dute kokatuta

dauden ingurunearen kolorearen arabera, etab.

Page 71: Animalia ornogabeak 11M

Tximeletak, onurak egiten ditu. Nektarrez elikatzen denez, loreen polena

hanketan itsasten zaio eta erleen antzera garraiatzen dute, horrela loreak

ugaldu egiten dira, baina zenbait gaixotasun ere zabaltzen dituzte.

Ar eta eme bat elkartzea beharrezkoa da hauek ugaltzeko. Emeak, arra

erakartzeko, feromona izeneko hauts batzuk bota egiten ditu.

Intsektu migratzaileak dira. Uda bakoitzeko, 4 generazio ere sor daitezke.

Haizeak hegan egiten laguntzen dietenean, hauek 150km egiten dituzte

egunean. Ipar neguko hotzetatik ihes egiten dute, eta beren belaunaldiek

egon ziren leku batera nabigatzen dute. Ia 5.000.000.000 tximeleta

hegoalderantz bidaiatzen dute, Mexikorantz. 4.000km ibili ditzakete migrazio

honetan. Bost tximeletatik bat bakarrik bizirik irauten du migrazioaren

arriskuetatik, vaina hainbeste daudenez 100.000.000 tximeletak bidaia

bukatzea lortzen dute.

Tximeletak izan aurretik, hego gabeko beldar txiki batzuk izan dira, lurrean

arrastaka zihoazenak: gorputz luzea, segmentutan banatuta, eta sei hanka

txikiekin. Ez dute oso ongi ikusten eta beraien beste zentzumenak,

ikusmena bezala, ez daude oso garatuak. Buru

gainean bi antena dituzte, eta hauek janaria bilatzen

laguntzen die. Tximeletak, hainbat

intsektuen antzera, metamorfosia izaten

dute heldu egiten diren bitartean. Horrela

gertatzen da hauen metamorfosia:

Beldar ar batek beldar eme bat ernaltzen du, eta honek arrautz

txiki ugari jartzen ditu hostoen gainean. Larba, arrautzaren

barruan dauden proteinetatik elikatzen da, babesten dion

arrautzatxoa guztiz jan arte.

Etapa honetan, beldarrak belar kantitate handia jaten du,

krisalida bihurtzeko: beldarrak izateari utzi egingo diote, naturaren kreazio

ikusgarri batean bihurtzeko. Batzuetan beldar asko elkartzen dira eta

prozesionariak sortzen dituzte.

Une honetan, beldarrak aldaketa asko izaten ditu edo

muda egiten du. Gero, beldarrak, berak egindako

kapulu batean biltzen da zuhaitzaren adar batetik

zintzilikatuta. Batzuetan, kuskua material

desberdinez eginda dago: hosto zatiz, adar txikiz…

Page 72: Animalia ornogabeak 11M

Azkenik, krisalida etapa bukatzean, mitxoleta kapulutik irteten da tximeleta

heldu batean bilakatuz, eta intsektu gehienek bezala hiru atalez osatuta:

burua, bularraldea eta abdomena.

KONDAIRAK:

Maya kulturan ( Mexikon ) tximeletak, gudan hil ziren gerlarien arimak,

erditzen bizitza galdu zuten emakumeen arimak… zirela estaten zuten.

Aztekek ( Mexkikoko beste kultura bat ) uste zuten tximeletak hil ziren gizon,

emakume eta haur guztien arima eramaten arduratzen zirela.

Tximeleta Monarkari buruzko hainbat kondaira daude. Batzuk, hil direnen

arimak direla eta bueltan zetozela esaten zuten, dirudienez, tximeleta mota

hauen etorrera azaroaren 2a delako, justu Hildakoen egun berean eta

hildakoen arimak hegoetan ekartzen zituzten.

BITXIKERIAK:

- Buruz behera egiten dute lo.

- ikaratzen direnean, emeak arra arrastaka eramaten du.

- hiru koloretan ikusten dute: bakarrik gorria, horia eta berdea hautematen

dute.

- Tximeleta batzuk beldarrak direnean, pozoi oso gogorra izaten dute.

- begiak 6.000 lente banakoz osaturik daude.

- bularraldean dauzkaten irekidura batzuetatik arnasten dute.

- ez dute birikirik.

- Tximeleta bat hiltzean, euria hasiko duela esaten dute.

- Esaten dutenez, Inglaterran, tximeleta janez gero emakume bat haurdun

geratzen da.

BILBLIOGRAFIA:

Informazio guzti hau wikipedian, natura-zientzietako blogean,

www.oriapat.net/berrobi/IMAGES/tximeletak.htm orrian, eta Blue Fantasy

Blog-ean aurkitu dut.

Page 73: Animalia ornogabeak 11M

Egilea: Irune Poblador Muniain.

Bibliografia: Wikipedia; Arte y Ciencia del buen comer; Naturaleza educativa.

Page 74: Animalia ornogabeak 11M

AURKIBIDEA

1. Ezaugarriak………………………………3-4

1.1. Morfologia

1.2. Kampoko morfologia

1.3. Barruko morfologia

1.4. Bizilekua

2. Bizi funtzioak……………………………..5

1.1. Nutrizioa

1.2. Ugalketa

1.3. Ingurumenarekin harremana

3. Sailkapena………………………………..6

4. Berezitazunak…………………………....6

1.1. Gizakiarekin harremana

1.1. Txirla arraroak

Page 75: Animalia ornogabeak 11M

EZAUGARRIAK

MORFOLOGIA

Gorputza bi kuskuren artean gordetzen dute. Ez zaie burua antzematen, gorputz- enborra eta oina

daukate soilik. Oina bakarra eta gihartsua da aizkora formakoa eta arean zuloak egiteko erabiltzen dute.

Baita maskorra itxita edukitzeko gihar abduktoreak dituzte ere. Gihar hauek arrasto zirkular bat uzten

dute maskorraren barneko aldean.

Maskorra biribilkatua dute beti, eta 6 - 7 zentimetroko luzeerara ailegatu daitezke. Bi kuskuen tamaina

berdina da “ekilateralak” esaten zaio.

KAMPOKO MORFOLOGIA

1- Aldebiko simertia dute.

2- Zenbat eta lerro gehiago, gero eta

zaharragoa da.

3- Bi kuskuak, lotailu baten bidez lotzen dira.

4- Mazkorraren zati zaharrena da.

BARNEKO MORFOLOGIA

1- Ahoa

2- Zentzumen organoak

3- x

4- Zakatzak

5- Sifoia (ura sartzeko)

6- Sifoia (hondakinak botatzeko)

7- Oina

8- Urdaia

9- Hestea

Kuskubiko maskorraren atal

nagusiak:

1-simetria planoa, 2-hazkuntza

lerroak,

3-lotailua, 4-unboa.

Page 76: Animalia ornogabeak 11M

10- Mantua (organoak babusteko)

11- Gonada (organo sexuala)

BIZILEKUA

Txirlak, ur gazian bizi dira, hondartzetan. Harean lurperatzen dira, 5-30 zentimetro artean. Itsasgora eta

itsasbehera usten duen zatian, harea bustia egote den tokian kokatzen dira.

BIZI FUNTZIOA

NUTRIZIOA

Txirlak heterotrotrofoak dira, eta orojaleak. Beren elikagaiak, orekan dauden materiak eta fitoplanctonak

dira.

Bibalbioak, beste moluskuak ez bezala, filtratzaileak dira. Hau da, sifoi baten bidez ura xurgatzen dute

eta bertan dauden elikagaiak zakatzen bidez filtratzen dute. Horregatik, eta beste moluskuek ez bezala,

ez dute erradularik (kitinazko hortzak). Gero, filtratutako elikagaiak ahora pasatzen dira.

Laburbilduz hau da txirlaren digestio-aparatua: Ahoa, hestegorria, urdaia, hestea eta ipurtzulo.

Ipurtzuloak hondakinak kanpora bota ordez, sifora pasatzen du eta hotik kampora ateratzen da.

UGALKETA

Ugalketa sexubidezkoa da. Txirlen artean ba daude, harrak eta emeak. Lehenengo urtea pasa ondoren,

txirlek heldutasun sexuala lortzen dute, eta elikagai ugari eta temperatura ona egiten duenean,

udabarrian edo uda hasieran, ugaltzen dira.

Hau da, udaberrian, gonadak heltzen dira eta emeek obuluak uretara isuritzen dituzte eta orduan arrek

obuluak ernaltzen dituzte kanpo ernalketaren bidez.

Larba, arrautzatik ateratzen da eta itsasotik dabil orekan korronteak eramanda. Aste batzuetara, larba

hondora jaisten da eta arean lurperatzen da metamorfosia egiteko (larbatik txirlara).

Page 77: Animalia ornogabeak 11M

INGURUMENAREKIN HARREMANA

Txirlak ez dira bizitzan zehar oso urrun joaten, ez direlako bere elikagaien bila joan behar, janaria

inguruan daukate. Mareei esker elikagaiak ailegatzen zaizkie.

Hondartzan txirla asko ikusi arren, bakoitza bakarka bizi da.

Harrapariak dauzkate, adibidez: karramarroak, itzas izarrak eta gizakiak.

SAILKAPENA

Erreinua: Animalia

Goifiluma: Lophotrochozoa

Filuma: Mollusca

Klasea: Bivalvia

AzpiKlasea: Heterodonta

Ordena: Veneroida

Familia: Veneridae

Genero: Tapes

Espeziea: Tapes decussatus

BEREZITASUNAK

GIZAKIAREKIN HARREMANAK

Txirla, itsas-animalia da eta gzakiok arrantzatzen ditugu.

Kantitate gehiago izateko, Txirlak kultibatzen dira. Kultiboa, harea gizenezko edo lokatzezko parkeetan

egiten dira, ur korronte onarekin.

Parkea, sare batez estaltzen da, animalia harraparietatik babesteko.

Gero, bilketa eskuz egiten da.

Saldu baino lehen, sustantzia toxiko batzuk izan ditzaketelako,normalean, itsasoko ur garbiarekin araztu

egiten dira.

Forma askotara jaten ditugu:

Txirlak salsa berdean

Marisko paellan

Txirla plantzan

Morisko zarzuelan

Page 78: Animalia ornogabeak 11M

TXIRLA ARRAROAK

400 urte baino gehiago duen Txirla aurkitu zuten Islandiako kostaldean, 2006ean. Hau da, bizi

luzeena izan duen animalia orain arte.

Txirla erraldoiak lehenengo gizaki modernoen elikagaiak izan zirela esaten dute, Afrikatik migratu

zutenean.