Animaliak

16
4.- ANIMALIAK

Transcript of Animaliak

4.- ANIMALIAK

MASKORRA: CONCHA OSKOLA: CAPARAZÓN

1. ANELIDOAK

- Obiparoak dira (arrautzatik jaiotzen dira).

- Gorputz bigun eta luzea dute, ez dute babesik.

Elkarren antzeko eraztunetan banatua dago.

- Uretako edo lurrekoak izan daitezke.

- Gorputza uzkurtu eta luzatuz mugitzen dira.

2. KNIDARIOAK

- Obiparoak dira.

- Gorputz biguna dute eta ez dute babesik.

Aho inguruan garroak (tentáculo) dituzte ilaran.

- Uretakoak dira.

- Marmokek (medusa) aterki forma dute eta ur gainean bizi dira.

- Gorputzean ura sartzen utziz eta bat-batean botaz mugitzen dira.

- Anemonek ere zaku-forma dute eta harkaitzei loturik bizi dira, ez dira

mugitzen.

3. MOLUSKUAK

- Obiparoak dira.

- Gorputz biguna dute eta gehienek maskorra (concha)

babesteko.

- Gehienak uretakoak dira (ostra) baina bada lurrekorik ere

(barraskiloa).

- Mugitzeko modu ezberdinak dituzte, gorputzaren formaren

arabera.

4. EKINODERMATUAK

- Obiparoak dira.

- Itsasoan bizi dira.

- Kanpo-eskeleto batek estaltzen die gorputza eta arantzak

dituzte kanpoaldera.

- Hondar edo arroketan bizi dira. Oso mantso mugitzen dira,

gorputzaren behealdean dituzten hanka txikien laguntzaz.

5. ARTROPODOAK

- Obiparoak dira.

- Gorputza kanpo-eskeleto batez estalia dute.

- Espezie batzuk uretako ingurunera egokituta daude, beste batzuk lurrekora.

- Hanka artikulatuak dituzte mugitzeko.

- Ornogabeen talderik ugariena da. 4 taldetan sailkatzen dira:

INTSEKTUAK - 2 antena buruan, 6 hanka sabelaldean.

- Askok hegoak dituzte.

- Gehienak lurrekoak.

ARAKNIDOAK - 8 hanka dituzte.

- Lurrekoak dira.

KRUSTAZEOAK - 2 antena pare.

- Oskola (caparazón)

- Gehienak uretakoak.

- 10 hanka dituzte.

MIRIAPODOAK - Gorputz luzexka dute, eraztunetan banatuta.

- Hanka pare bat edo 2 eraztun bakoitzean.

- Lurrekoak dira.

- Hanka asko dituzte.

ORNODUNAK

1. ANFIBIOAK

- Anfibioak obiparoak dira.

- Haragijaleak dira, ornogabe txikiak jaten dituzte: euliak,

tximeletak, armiarmak…

- Azal biluzia dute, estaldurarik gabe eta beti heze izan behar dute.

Horregatik bizi dira uretatik hurbil.

- Anfibio helduetan, igeletan, buru handi bat, enborra eta

4 gorputz-adar bereizten dira. Ez ordea kumeetan (zapaburuetan).

Jaiotzatik helduarora, anfibioak aldatu egiten dira. Aldaketa multzo horri metamorfosi deitzen zaio:

Aldaketak ez dira berdinak espezie denetan,

baina anfibio gehienak uretako ingurunetik, lurreko

ingurune batera aldatzen dira, nahiz eta beti

uretatik gertu egon.

2. NARRASTIAK

- Obiparoak dira.

- Batzuk haragijaleak dira (krokodiloa), beste batzuk

belarjaleak (iguana) eta beste batzuk orojaleak (itsas dordoka).

- Gorputza ezkata iragazgaitzez (impermeables) estalia dute:

gorputzeko ura gordetzeko eta uretatik urrun dauden leku lehorretan bizi ahal izateko.

- Gehienetan, burua, enborra eta 4 gorputz-adar bereizten dira baina batzuek ez dute gorputz-adarrik.

Horregatik, gorputza arrastaka eramaten dute: narras ibiltzen dira.

3. ARRAINAK

- Uretan bizi dira.

- Obiparoak dira.

- Gehienak haragijaleak dira (marrazoa), baina batzuk belarjaleak eta beste batzuk orojaleak.

- Ezkataz estalia dute gorputza.

- Arrain batzuek kolore eta marrazki deigarriak izaten dituzte, ezkatak eta haien azpiko azala

direla eta.

- Arrainen gorputz-adarrak hegatsak eta isatsa dira.

Horiekin eta gorputz luzexka eta buru-formari esker,

erraz mugitzen dira uretan igerian.

4. HEGAZTIAK

- Obiparoak dira.

- Helduaroan: batzuk haragijaleak (arranoa), beste batzuk belarjaleak (kolibria) eta beste batzuk orojaleak

(oiloa). Denek dute mokoa jateko.

- Gorputza lumaz estalia dute; babesteko balio dute eta

hegan egiteko ezinbestekoak dira. Luma handi eta

sendoenak hego eta isatsean dituzte.

- Lau gorputz-adar dituzte: goian 2 hego eta behean 2 hanka.

Hegazti gehienak hegan ibiltzen dira, airean, baina batzuek ezin dute hegan egin: ostruka eta pinguinoak adibidez.

Ostrukak, hanka oso sendoak garatu ditu, lasterka ibiltzeko eta pinguinoak hegatsak dauzka igeri egiteko.

5. UGAZTUNAK

- Bibiparoak dira: amaren sabeletik jaiotzen dira.

- Bizitzako lehen hilabeteetan, amaren esnez elikatzen dira. Helduak direnean, batzuk haragijaleak izaten dira;

beste batzuk, belarjaleak; eta beste batzuk, orojaleak.

- Ugaztun gehienek ilez estalia dute gorputza, hotzetik babesteko; itsas ugaztunek ez dute ilerik, baina bai larru

oso lodia.

- Gehienek 4 gorputz-adar edo hanka dituzte, oinez ibiltzeko. Baina itsas ugaztunek hegatsak dituzte, igeri

egiteko. Eta saguzarren goiko gorputz-adarrak hegoak dira, hegan egin ahal izateko.