arementiberri08

24
etapa berria 008 IBON URIZAR ANDREA OLARTE XABIER OLASO agur 2012!

description

armetnia ikastolako 8. albistegia

Transcript of arementiberri08

Page 1: arementiberri08

etapa berria 008

IBON URIZAR ANDREA OLARTE XABIER OLASO

agur 2012!

Page 2: arementiberri08

hemen eta han...

testuak, argazkiak eta informazioa:[email protected]

03

Udazkeneko erakusketaIkastolako 5 urteko neska eta mutilek egin zuten lan izugarria.

Page 3: arementiberri08

gertatu da

03

Los días 3, 4 y 5 de diciembre tuvo lugar en la ikastola el Azoka, un intercambio de libros escritos en euskera. Pu-dimos encontrar desde cuentos para los más txikis hasta libros para los que ya disfrutan con la lectura. Hubo un ir y venir continuo de alumnos que intercam-biaban sus libros por otros que elegían entre los que allí estaban expuestos. La iniciativa planteada desde el Lan-Talde de Actividades Culturales de Armentxo tuvo una buena acogida y el últi-mo día se pudo comprobar que habían sido numerosos los ejemplares cambiados.

Intercambiode libros

Page 4: arementiberri08

gure gaia

0504

Hizkuntza proiektua. Nola eta zergatik sortzen da?

Urte dezente dira ikastola hizkuntza proiektuan da-goenetik. Federazioak bultzatutako proiektua da, ikas-tolan hizkuntzen arteko elkarbizitza modu orekatu batean antolatzeko. Alemaniera, ingelesa, frantsesa, gaztelania, euskara… hizkuntza horiek guztiak antola-tu behar dira eremu ezberdinetan, hizkuntza bakoitzak eredu formala izan ala ez. Adibidez, irakasleok zer jarre-ra izango dugun hizkuntza gatazka baten aurrean, edo garraioan zer bermatu dezakegun motibazioa bultzatze-ko. Gu, berez, euskararekin zentratuta gaude, ikastolen eremu askotan eragiteko beharra ikusten delako.

“Euskararekiko etxeko jarrera gakoa da erabilpena sustatzeko”Armentia Ikastolaren plangintza

estrategikoaren barruan Hizkun- tza Proiektua agertzen zaigu, hizkuntzen arteko elkarbizitza modu orekatuan antolatzeko eta, nola ez, euskararekiko atxikimen-dua landuz, haren erabilpena modu eraginkorrean bultzatzeko. Urte honetarako hizkuntza batzordea da erronka, proiektuan parte hartzen duten ikastolako estamentu guztien ikuspuntuak bateratzeko eta egin beharrekoak egoki egituratzeko.

Proiektu honekiko lotura zuzena dute hainbeste ezagutzen ditugun kanpainak eta ekimenak, hala nola, Gabon txartelen lehiaketa, Euskararen Eguna, Agate Deuna, Inauteriak eta Korrika, Ikastola osatzen dugun guztiontzat hain berezia dena. Honi buruz hitz egin dugu Ibon Urizarekin, Hizkuntz Proiektuko kidea eta Armentia ikastolako irakaslea.

Hizkuntz Proiektua

Page 5: arementiberri08

EUSKARA(ren eguna)

05

Ikastola hazi egin da eta hori ere nabarituko da… Mila ikasle egonda, zailagoa izango da motibatzea. Zein da zuen diagnostikoa? Mo-tibazio beharra ikusten duzue? Zergatik?

Gai honek askotariko aldeak ditu. Ikasle ko-puru handitzeak, berez, ez du zertan ekarri be-har hizkuntzari dagokionez aldaketa nabarme-nik. Nire ustez, hor gakoa da etxeetan zelako jarrera dagoen hizkuntzareriko. Azkenean, bizi garen tokian bizita, daukagun errealitate lin-guistikoa behatuta, eskola gizartearen zatitxo bat da eta eskolak egiten duena da gizartearen ispiluarena. Eta batzuetan tematu egiten gara, ez gehiegi, espazio honetan euskara bakarrik erabiltzearekin.

Hori helduaren nahia da, irakaslearena, ins-tituzioarena, baina azterketa zintzo bat eginez gero, hemen hizkuntza ikuspuntutik askotako familiak daudela ikusiko dugu: erdaldunak, elebi-dunak, euskaldunzaharrak, euskaldunberriak… Eta hona ikastera etortzen den pertsonak bere motxila dauka atzean, eta horrela jokatzen du.

Ibon Urizar

Motivar al alumnado en la uti-lización del euskera, resolver conflictos entre idiomas cuan-do se den, aglutinar iniciativas entre profesorado, alumnado, familias, de todo ello se encarga el grupo que trabaja en la ikas-tola en el proyecto lingüístico, y que ahora, en concreto, aborda el euskera. En estos momentos se trabaja en la coordinación de todos los estamentos de Ar-mentia ikastola, además se rea-lizan campañas puntuales, por ejemplo el día del euskera, car-navales, Santa Ageda, donde el alumnado se implica de forma especial.

Para Ibon Urizar, miembro de este grupo, lo fundamental es trabajar a largo plazo. La rea-lidad lingüística de la ikastola es diversa, hay familias euskal-dunes, bilingües, que no saben euskera y todo eso se proyecta en la ikastola. Lo importante es motivar, considera, que se utilice la lengua vasca porque apetece, porque hay conciencia de hacer-lo, no como una obligación. Si se hace así, si se castiga cuando no se usa el euskera este idioma se asociará a eso, a un castigo. Fundamental el trabajo que ha-gan las familias en casa, aunque no conozcan la lengua, motivar.

En la ikastola, los más pequeños en tres semanas son capaces de comprender el euskera. Entre los adolescentes, influyen muchas cosas: que habla el líder del grupo, las modas, es cierto que les cuesta mucho expresarse en lengua vasca pero el trabajo que se está haciendo es un tra-bajo a futuro que tendrá resulta-dos. Hay que hacer una reflexión para lograr que la relación con el euskera sea algo natural y placentera. De todo ello habla-mos en Armentiberrri.

Page 6: arementiberri08

gure gaia

06

Eta hori ulertu behar da, ezta?

Ulertu bakarrik ez, onartu behar da. Oinarrietako bat hori da, errealitatea ulertu eta onartzea. Ho-rrela helburu lorgarriak ezarri ahal izango ditugu. Guztiz naturala den horrelako panorama batean, ezin duzu helburu bezala jarri ikasleek beraien artean euskaraz egitea. Eskura duzun baliabide bakarra zigorra da: ez baduzu euskaraz egiten, ez zara ikasbidaira joango, demagun. Eta zer lo-tura egiten dugu horrela? Hizkuntza zigorrarekin lotzen duzu. Beste pausu batzuk eman behar di-tugu. Hausnarketa hori oinarrian dago eta konpar-titu behar da.

Eta nola lortu nerabe batek euskaraz era natu-ralean egitea, behartu gabe?

Hor dago erronka. Hurrengo pausua horrelako hausnarketa sozializatzea da; alegia, diagnostiko kolektibo bat behar dugu ikastola mailan modu eraginkor batean eragin ahal izateko. Nolabait desberdindu behar ditugu profesional bezala di-tugun nahiak eta lorgarriak diren nahiak. Gure ustez, orain landatzen dugun hazia etorkizunean loratuko da.

Nola bilatzen da euskara gehiago entzutea ikastolan?

Bigarren Hezkuntzan ikasleen Euskara Batzor-dearen bitartez antolatzen dira motibazioan era-giteko dinamikak. Adibidez, saskibaloi txapelketa, arauak jartzen dituzte eta jarduera hori euskarare-kin lotzen da. Arau bat euskaraz mintzatzea da… Hori bukatuta, musika ikastaro bat dago, dantza beste ikastaro bat, eskulanak... Ideia asko daude, eta boluntarioak dira. Hori garrantsitzua da, derri-

gorrezkoa ez izatea. Horrelako estrategiak bilatzen ditugu motibazio erreal bat egiteko.

Eta etxean nola motibatu behar da, nahiz eta euskaraz ez jakin?

Nahiz eta ez jakin edo ondo ez mintzatu, eus-karekiko jarrera positiboa dela nabarmen daiteke. Auzoan antolatzen diren euskarazko gauzekin atxi-kimendua adieraziz, esaldi laburrak erabiliz… jarre-ra positibo bat.

Egia da haurrek euskaraz egiten dutela, ondo-ren erabiltzeari uzten diotela eta gero berriro ere erabiltzen dutela?

Entzuten dudanagatik, txikitxoek erabiltzen dute, baina nerabeek ez, oso gutxi haien artean. Baina hor sartzen da modaren kontua, taldeko li-derra… ez da gauza bat bakarrik. Emozioak, bizi-penak daude erdian.

Beste ikastola batzuetan ez bezala, Armentian ez dago D naturala deitzen dena. Zergatik ez?

D naturala? Ikasle euskaldunak talde batean, elkarrekin, eta besteak beste batean? Euskaraz egitea helburu jartzen badugu, egia da… Baina orduan zein da motibazioa euskaldunak ez dire-nentzat? Irakaslea bakarrik? Nahastuta badaude, umeek ikusiko dute erreferente euskaldun gehia-go dituztela, haien etxeetan euskaraz hitz egiten dela; hor dago bereizketa.

Nola egituratzen da hizkuntza proiektua?

Momentu klabe batean gaude, egitura bat es-katzen duelako ikastolako estamentu guztiekin, zuzendaritzatik hasita, etapa guztiak, familiak, ge-laz kanpokoak, monitoreak, ikasleak, denak... Aur-ten hizkuntza batzorde bat osatu nahi dugu, hori da gure helburua urte honetarako.

Page 7: arementiberri08

EUSKARA(ren eguna)

07

Page 8: arementiberri08

entrevista

0908

Para empezar, ¿pueden los padres que no saben euskera ayudar a sus hijos en las tareas escolares? porque hay quien cree que no…Sí, mucho y muy bien ade-más. Sin duda, no saber eus-kera es una limitación para ayudarles en tareas con-

cretas. Pero hay que dejar claro varias cosas: las tareas tienen que hacerlas ellos (ayudar no es hacerles los deberes). Si hay algo en con-creto en lo que no se puede ayudar, se puede hacer un seguimiento y comprobar si va evolucionando en la mate-ria concreta. El objetivo final

IÑAKI EIZMENDI[ebete]

¿Podemos ayudar a

nuestros hijos e hijas

en las tareas de la

ikastola si no sabe-

mos euskera? A veces

nos parece imposible,

complicado, incluso

llegamos a pensar

que sus resultados

serán mejores o

peores si sabemos

euskera o no. Como

en años anteriores,

Armentxo organizó

un taller para familias

a finales del mes de

octubre. Hablamos

con Iñaki Eizmen-

di, de EBETE (www.

ebete.org) que fue el

encargado de impartir

el taller

Page 9: arementiberri08

elkarrizketa

0908

de padres y madres debe ser: ayudarles a desarrollar hábitos de estudio y autono-mía en el aprendizaje.

¿Hay técnicas para ello? ¿Cómo les ayudáis en el taller?Presento herramientas sen-cillas y lógicas para ayudar en tareas y hablar sobre autonomía de aprendizaje. Sobre tareas concretas. Lo primero: nuestros hijos nos deben decir qué tienen que hacer. Hay momentos en los que de forma continua el niño no sabe qué tiene que hacer y ahí el problema no es si yo se euskera o no. Ahí hay que hablar con los profe-sores. Cuando está clara la tarea, se puede ayudar bien con la memorización, comprensión o comunicación. Ejemplo: Si es memorizar, yo no tengo porqué entenderlo. Somos nosotros los que queremos entender pero en realidad no es necesario, para memori-zar no hace falta ayuda.Otra cuestión: cuidado cuan-do un padre no sabe hablar bien euskera pero sabe un poquito. Se puede usar pero siempre que no confunda al niño y no nos entienda. Hay momentos en que es mejor que nos entienda aunque sea en castellano, y no que entienda mal.

Materias como matemáti-cas. ¿Qué hacer?No pasa nada por ayudarles en castellano pero en este caso, hay otra cuestión. Ha cambiado mucho la forma de enseñar esta materia y antes que la lengua hay que saber el método de aprendizaje. Otra cosa a tener en cuenta ¿hasta qué edad podemos ayudarles en esta materia? Nosotros mismos podemos no controlarla.

¿Y en inglés por ejemplo?Si no sabemos es difícil. Pero lo importante es mos-trar interés, hacer un segui-miento, intentar aprender con ellos. Es como aprender informática. Si no sé, no le podré ayudar, pero sí puedo interesarme en aprender co-sas, poner a su disposición material adecuado… es lo mismo.

¿Se nota en los resultados finales que el padre o ma-dre no sabe?En los resultados finales se notarán los hábitos de estudio y motivaciones. Un alumno de familia euskaldun si no tiene disciplina o no sabe estudiar tendrá muchas dificultades. Por el contra-rio ¿cuántos alumnos de familias que no saben eus-kera han estudiado en esta lengua? ¿Han tenido más

dificultades? O mirándolo de otra forma ¿a cuántos de no-sotros no nos pudieron ayu-dar nuestras familias ni en euskera ni castellano porque no tenían conocimientos? La clave es otra: en las casas donde se les daba importan-cia a los estudios se hacía seguimiento y había exigen-cia, los resultados llegaban y muchos hemos desarrollado estudios sin la ayuda concreta de padres y madres.

El documento con las ideas que comentamos en la charla lo podéis conse-guir en internet. Hay una página web sobre temas de bilingüismo que está muy bien: www.eman-giltza.com. Hay mucha información sobre temas de bilingüismo, y en el apartado denominado He-rramientas se encuentra el documento sobre tareas escolares.

Page 10: arementiberri08

arin arin

10

ANDREA OLARTE

Andrea Olartek 14 urte ditu eta bere lagun one-

nak 4 hanka ditu. Hori pentsa dezakegu, gazteak

CABALLERIZAS ARIÑEZ hipikan ematen dituen

orduak ikusita. Ia egunero joaten da bertara, en-

trenamenduetara. 9 urterekin hasi zen zaldiekin ki-

rola egiten baina, duela bi urte, DOMA KLASIKOAn

espezializatzea erabaki zuen. Ikastolako lagunak

kirola probatzera animatu nahi ditu, naturarekin

harreman handia izateaz gain, ardura berriak har-

tzen direlako. Zaldia gainean ibiltzeaz gain, anima-

lia zaindu behar izaten delako.

Andrea Olarte (3ºDBH), empezó con 9 años en el mundo de la equitación, ha quedado segun-da en el campeonato de Doma Clásica de Euskal Herria

Noiztik ari zara HAZIERA edo DOMA KLASIKOA egiten? Eta non izaten dituzu entrenamen-duak?9 urterekin hasi nintzen kirol honekin, nahiz eta zaldiak eta zalditegiak lehenagotik ezagutu. Nire aita zaldiz ibiltzen zen lekura eraman ohi ninduen, txikia nin-tzenetik. Lehenengo bi urteak, nire ahizparekin eta lagun batekin egin nituen herriko hipika batean. Aldatzea erabaki genuen eta gaur egun “Caballerizas Ariñez-en” jar-duten dut. Hainbat disciplina edo arlo desberdin egiten nituen baina, duela pare bat urte, orain dauka-dan zaldiarekin “Doma Klasikoari” jarri nituen ahalegin guztiak.

Orain dela ez asko, emaitza garrantzitsua jaso zenuen: biga-rren izan zinen Euskal Herriko “DOMA KLASIKO” txapelketan. Sailkapen horrek zer pentsa-arazi zizun? Nola bizi zenuen bigarren postua gelditu izana?Egunero egindako ahalegin eta lana azkenean zenbaiterako balio izan duela sentitu nuen. Honek erakusten digu, lehen mailako zaldia ez baduzu ere, sailkapen on bat lortu dezakezula.

Niretzat ez da inoiz kirol arrotza izan

Page 11: arementiberri08

kirola

Txapeldun-orde izateko etengabeko lana egingo zenuen. Zuk eta zure zal-diak, jakina.Gustoko dudan zerbait denez ez zait batere kostatzen zaldi-tegira joatea. Egunero ez ba-naiz joaten, entrenamendue-tara asteko ia egun guztietan joaten saiatzen naiz, batez ere, ondo pasatzeko.

Zu aritzen zaren kirola ez da oso ezaguna, ez da gehiengoak aukeratu ohi duena. Zerk erakarri zin-tuen? Seguru bat baino gehiago harritu zaizula, Doma Klasikoa egiten du-zula esaterakoan …Niretzat ez da inoiz kirol arrotza izan. Aurretik esan bezala, txikitatik zaldiekin ha-rremanean egon naiz. Anima-lia hau betidanik gustatu zait eta probatu nuenetik gehia-go ikasi nahi izan dut.

Es verdad que pueden ocurrir accidentes, pero como en cualquier otro deporte. Animo a mis compañeros a probar porque estás en contacto con la naturaleza y es muy espe-cial la relación que se crea con el caballo.

Zu bezala, ikastolako bes-te haurren batek zaldiekin kirola egin nahiko balu, zer esango zenieke? Zer

eskaintzen dizu zuri kirol honek? Eta zer harreman sortu da zaldia eta zure artean?Beti entzuten da gurasoek beldurra izaten dutela be-raien seme-alabak zaldiekin badaude, kirol hau arrisku-tsua izan litekeelako.Egia da istripuak gerta li-tezkeela, baina azken finean kirol guztiek daukate euren arriskua. Nik kirol hau proba-tzera animatzen ditut, natura-rekin harremanean zaudelako eta beste bizidun batekin (zaldiarekin) lotura sortzen delako. Kirol hau berezia da ez zaudelako zu bakarrik, zaldia ere kontuan izan behar duzu. Gainera, kontuan hartu behar duzu, ez dela baka-rrik zaldi gainean ibiltzen jakitea. Zaldia garbitu behar

duzu, animalia bera ulertu behar duzu, zer nahi duen, bere gustuak … hori guztia ikasi behar duzu. Zaldia oso egokia da arazoak dituzten haurrentzat. Ekinoterapia deituriko teknika da, erabilga-rriena.

Hipikaz gain, bestelako zaletasunik ba al duzu?Kirol honetaz aparte, euskal dantzak eta eskian ere ari-tzen naiz.

Etorkizunean, hipikan profesionalki aritu nahiko zenuke?Bai edo ez esatea oso zaila da. Gaur egun, garrantzitsue-na, ikasketetan ondo aritzea da baina, argi dut, ez diodala kirol honetan aritzeari utzi nahi.

11

Page 12: arementiberri08

12

Xabier Olaso

Xabier Olaso Armentia ikastolako irakasleak Durangoko azokan aurkeztu ditu, kaleratu berri dituen bi liburuak: “Izeko Eli eta biok” eta “Txi-meletrak”. Haur eta gazteei zuzendutako lanak dira baina: ipuinez osatutako liburua da lehena, bigarrena, poema liburua.Haur eta gazteei begira idatzitako liburuak dira. Durangoko azokan aurkeztu zituen Xabier Olasok, Armentia ikastolako irakasleak. Lehena, azken bi hauetaz gain, Xabier Olasok beste hamaika lan argitaratu ditu eta kasik genero guztiak landu ditu: olerkiak, ipuiak eta baita abestiak ere. Olasok idaztea gustoko du, gogoe-tarako aukera ematen diolako, iraganari begi-ratu ahal duelako eta nahi izatera, etorkizuna aldatu dezakeelako.

“Izeko Eli eta biok” y “Tximeletrak” son dos libros de literatura infantil y juvenil publica-dos recientemente y presentados en la pa-sada Feria del Disco y Libro vasco de Duran-go. El primero es un cuento. El segundo un poemario infantil. El primero publicado por la editorial vizcaína Ibaizabal. El segundo por la editorial Pamiela de Iruñea. El primero y el segundo tienen un mismo autor, Xabier Ola-so, profesor de la Ikastola Armentia. Xabier tiene además publicados con anterioridad una decena de títulos de diferentes géne-ros. Ha escrito poesía para adultos, poesías infantiles, cuentos, acertijos, trabalenguas, algún libro de texto y hasta alguna que otra canción. Le gusta escribir porque le gusta comunicarse con la palabra, reflexionar, revi-sar el pasado, imaginarse el futuro y cambiar la realidad si le apetece.

Bi liburu plazaratu berri dituzu. Bata “Izeko Eli eta biok”. Kontaiguzu zeri buruzkoa den.Ipuina da, 8 urtetik aurrerako neskato-mutikoei zuzendua. Hara, zertan den: Ane zortzi urteko neskatoa da eta Eli da bere izeko kuttuna. Izeko Eli bidaiazale porrokatua da. Bidaia horietako batean, Obaba-Ibibi-Bobo buruzagi mas-saiak zuhaizka-hazi magiko batzuk oparitu zizkion izeko Eliri. Herrira bueltan, izeko Elik Aneri utzi zizkion zaintze-ko, berak beste bidaia bat egin behar baitzuen. Eta hara non, haziak ernatu ahala gauza magikoak gertatuko dira Aneren bizitzan...

Nola bururatu zitzaizun istorioa?Errealitatea eta fikzioa uztartzen zituen ipuina idatzi nahi nuen. Fikzioaren esparrua nola bideratu argi neukan buruan; ez hain argi, ordea, fikzioaren harian errealitatea nola txertatu. 2010 urteko urtarrilean, Haitin gertatu zen lurrikara lazgarriaren inguruko irudi batzuek eman zidaten hari horri eusteko modua.

Ipuin tristea, beraz?Ez horixe! Ugariago dira gozoak gaziak baino. Umore-zi-pristinak han-hemenka daude eta bukaera zoriontsua da oso.

Zure bigarren liburua: Tximeletrak. Hitz jokoa egin duzu. Zergatik? Zer esan nahi du?Nire ustez izenburuak garrantzi handia du, izenburua baita lehen begi-kolpean irakurleak irakurtzen duena. Dezente berotzen dut kaskoa behin-betiko izenburua aukeratu bai-no lehenago. “Nola du izena liburuak?” galdetzen dida-tenean, nik “Tximeletrak” erantzun, eta orduan besteak,

Page 13: arementiberri08

literatura

13

“Tximeletak”? Eta nik, berehalakoan, “Txime-le-trak...” “le-trak...” Ah! “Tximeletrak” hitz-jokoa da eta, hain zuzen ere, bitxia delako samur da gogoratzen. Gaine-ra, liburuko lehen-lehenengo poemaren izenburua da Tximeletrak: Zizurikan-zirurikan joan zaizkit letrak liburua zabaltzean...

Poesia haurrentzat zaila ote den ustea zabalduta dago. Zer iritzi diozu ideia horri?Uste hori dago, bai, baina genero hori haurrei hurbil-tzen ez zaielako gertatzen da, nire iritziz. Ikasgela ba-tean edo liburutegi batean begiratzea besterik ez dago. Zenbat liburu daude? Zenbat dira ipuin? Zenbat poesia-liburu? Galde diezaiogun lagun bati: Zenbat liburu ditu-zu etxean? Zenbat dira nobela? Zenbat poesia? Askok “alerik ez!” erantzungo dute segurutik. Horregatik, ba, poesia itzaletan uzten dugun generoa da eta ez du, ez, ipuinak edo nobelak duen tirakada. Baina nola eukiko du, ba, interesa pizten ez badugu? Bestalde, ustelak diren aurreiritzi askotxo daude poesiari lotuak, “pirau”, “filosofo” edo “ kultureta” batzuen genero ote den, se-rioa ote den, ulergaitza ote den... Enfin! Hala ere, poesia idaztea eta irakurtzea ariketa ederra da, erronka handia baita berba gutxirekin asko komunikatzea, iradokitzea, irudiak sortzea eta zehaztasun punttu hori lortzea. Nire kasuan haurren neurrirako poemak egiten saiatu naiz, jostagarriak eta ondo pasatzekoak. Poesia “zaila” eta “serioa” delako uste hori haustea nahiko nuke Tximele-trak liburuko poemekin. Lortuko ahal dut!

Nola egiten da liburu bat erakargarri neska-mu-tikoentzat?Hainbat esparru jartzen dira jokoan liburu bat erakargarri izateko: Kontatzen denaz gain, maketazioa, letra-molde egokia, ilustrazioak... Ilustrazioak, esaterako, oso-oso garrantzitsuak dira haur-literaturan, irudiak kontatzen de-nak hainbat garrantzi du eta ezinbesteko euskarria da irakurlearentzat.

Haurrek gero eta gehiago telebista ikusi eta gero eta gutxiago irakurtzen dutela esan ohi da. Ados zaude?Bai, irudipen hori daukat. Telebista soilik ez, orokorrean, teknologia berriak (bideo-jolasak, kontsolak, mugiko-rrak...) erakargarriago gertatzen zaizkie neska-mutikoei liburuak baino.

Eta zer egin daiteke, zure ustez, neska-mutikoek ge-hiago irakur dezaten?Milioiko galdera gero! Zera, irakurzaletzeko bidea haur-tzaroan urratu behar dela uste dut. Familia da, beraz, irakurzaletasunaren bide horretan aurren-aurreneko gunea, eta funtsezkoena hastapen horretan. Haurrek gurasoak euki behar dituzte bidelagun irakurtzearen abenturan. Eurek izan behar dute irakur-azturen pizgarri. Eskola beste osagarri bat da, baina ez bakarra. Nire us-tez, haurrak irakurtzera bultzatzeko estrategiak asmatu eta landu behar dira familian eta eskolan. Haurrak eraka-rri behar ditugu eta ez uxatu. Horretarako oinarri-oina-rritik hasi beharra dago. Zer egin daitekeen? Liburuak hurreratu, gurasook ume txikiei ipuinak irakurri eta kon-tatu, liburuak konpartitzera gonbidatu, liburutegiko baz-kide izan, animazio-ekitaldietan parte hartu, libururik ez debekatu, liburu-dendak bisitatu... Irakurketaz gozatzen ikasi egiten da eta, horrenbestez, irakatsi daitekeela uste dut.

Armentia ikastolan lan handia egiten da hori sustat-zeko, ezta?Bai, eta irakasleoi zer pentsa ematen digu gaiak eta era-giten saiatzen gara. Hausnarketa ere egiten dugu. Ja-kin badakigu esparru garrantzitsua dela eta ikaslearen garapen integralaren puzzlean pieza ezinbestekoa. Ikas-leengan irakurzaletasuna hauspotzeko ahalegin horre-tan ikasturtean zehar burutzen den ekintza-sail bat dugu gertaturik. Ekintza horietako batzuek ikasgela bera dute abiapuntu, gelan gelako liburutegia antolatzea kasu. Beste ekintza batzuk, berriz, ikastolako eremu zabalean egin ohi dira. Juul kanpaina, kasu. Aspalditxotik, liburu-jai batez ematen diogu akabua ikasturteari.

Page 14: arementiberri08

Hara! (+3)Miren Asiain, Pamiela

Etxepare saria jaso duen lan honek amona batek ige-rilekuan jasotzen duen haur baten istorioa kontatzen du. Mundu errealaren eta ame-tsezkoaren arteko gil-tza dirudi amonak kontakizunean, eta batetik bestera igarotzen lagunduko dio haurrari. La magia cotidiana hecha color para l@s más pequeñ@s a través del tex-to y las ilustraciones de Miren Asiain: ¡una gozada!

Eguberria ~Ohitura, kantu eta istorio~ (+3)Juan Kruz Igerabide & Elena Odriozola (Nerea argitaletxea)

Hona Gabon giroko tradiziora hurbiltzeko saio bikaina: eguzkiaren jaiotza, usadio zaharrak, kristautasunaren etorrera eta, azkenik, Eguberriak ikuspegi laikoago batekin bizitzeko kantuak. Luxuzko edizioa etxeko txikiekin batera irakurtzeko eta kantatzeko.

Elmer (+4)David Mckee, Alberdania & Igela & Erein

Asko dira Elmer elefantearen liburu eta istorioak, baina hona euskaraz lehen alea, 1989an Londresen argitara-tua, orain Klis-Klasikoak bilduman. Por fi n en euskara la primera aventura de este elefante diferente, alegre y divertido, universalmente conocido.

Kontuari kontu (+6)Itziar Zubizarreta, Pamiela

Lau ipuin tradizional eta CD bat biltzen dituen luxuzko bilduma da, Itziar Zubizarretak moldatu, eta bai beraren bai ikastolako aita den Patxi Zubizarretaren ahotsetan, Zuriñe F. Gerenabarrenaren musikare-kin. Zazpi lapurrak Mattinek ilustratu du, Alaba eta alabaordea Eider Eibarrek, Hiru olatuak Maite Gurrutxagak eta Errege zorria Jon Zaba-letak. 22 euro balio duen opari bikain hau, hala ere, Galtzagorri haur eta gazte literaturako elkartean bakarrik lor daiteke (www.galtzagorri.org). Un regalo de lujo que recoge cuatro cuentos tradicionales, gra-bados y con las ilustraciones de cuatro estupendos dibujantes; solo se puede adquirir en la dirección anterior.

irakurtzeko eta ikusteko...

14

Page 15: arementiberri08

Tom Sawyer-en abenturak (+10)Mark Twain, Alberdania & Igela & Erein

Literaturaren historiako nobelarik ezagunenetakoa, 1876an idatzia izan arren, gaurkotasun handikoa, orain luxuzko edizioan eta euskaraz datorkiguna. Misisipi ibai bazterrean bizi diren To-men eta Huck Finn-en kontakizunak dira, gaur egun ere irakur-tzeko poza sentiaraziko digutenak: gaztetxoei eta baita adinean aurrera goazenoi ere. Un clásico de la literatura que quizá leímos en alguna versión o recordamos por el cine, pero que seguro que nos hará disfrutar del verdadero placer de la lectura.

Amattoren uzta (+8)Mayi Ariztia, Alberdania & Igela & Erein

Ipar Euskal Herriko ipuin tradizionalak ezagutzeko aukera zoraga-rria eskaintzen zaigu liburu honen bitartez. Oso aproposa gurasoek edo irakasleek haurrei kontatzeko, edo elkarrekin irakurtzeko. Egia da, beharbada, ahalegin handiagoa egin behar dela iparraldeko euskarara hurbiltzeko, baina baietz gozatu ederra hartu. Mayi Ariztia recogió en su ‘cosecha’ los cuentos que escuchó de modo natural en su Sara natal, en Lapurdi; se nos ofrecen ahora en eus-kara batua con las ilustraciones de Miren Gurrutxaga.

Mark Twain

Tom Sawyer-en abenTurak

ItzultzaileakIñakI MendIguren

Sarah J. TurTle

IlustrazioakguIllerMo gonzález

Tom espaloian agertu zen baldean kare-esnea zuela, eta kirten luzeko brotxarekin. Hesiari begiratu zionean, poztasun guztia

joan zitzaion eta malenkonia sakonak hartu zion arima. Hogeita hamar metro luze zen ohol-hesia, eta hiru metro altu. Bizitza hutsik iruditzen zitzaion, eta existentzia, zama astuna.

Tom Sawyer-en abenturak

Tom

Saw

ye

r-e

n a

benturak

Mar

k Tw

ain

Mayi ariztia

Maite Gurrutxagai l u s t r a z i o a k

Patxi Zubizarreta egokitzailea

Erraten zuen ere, nahi baldin bazen froga bat, egiazki Axular salbatua izan zela, eta deabrua bentzu-tua eta garaitua, aski zutela bihotza ken tzea eta ezartzea sagarrondo baten gainean: zeruan baldin bazen, fika edo mika batek eramanen zuela bihotz hori, eta zigor-tua bazen, bele batek.

Hala egin zuten. Eta etorri ziren berehala bele bat eta mika bat, karrankaka! Baina ez zuten ez batek ez bertzeak bihotz hura eraman. Hurbildu zen uso xuri bat, eta hark igan zuen Axularren bihotza, zeruetan goiti.

May

i Ari

ztia

Mayi ariztia

Amattoren uzta

Amattoren uzta

Am

atto

ren

uzta

Narradores de la noche (-88)Ra� ck Schami, Siruela

Para los mayores, quizá para que luego contemos los relatos del libro a l@s pequeñ@s, un volumen que nos descubre cómo devolver la voz a un viejo sirio, cómo volver a disfrutar de las buenas historias. El autor, de origen sirio pero afi ncado en Alemania, también nos regaló obras hermosas como Eskua bete izar/Un puñado de estrellas para jóvenes o Viaje de la noche al día. Siriako albiste lazgarriak entzun eta ikusten ditugun honetan, hona behino-lako istorioak, agian gaur egungo errealitateari aurre egiteko balio dutenak.

gomendioak

1514

Page 16: arementiberri08

Nerea?

PS2, Wii, DS... Ez dut

gogoratzen...

Liburuak, norentzako?

Ibai, Jose, Iker, Unai...

Ez ahaztusoinekoa!

Euritakoa

eraman beharko

dut.

ARMENTIAIkastolan,

zer?

Hau lana!!

Page 17: arementiberri08
Page 18: arementiberri08
Page 19: arementiberri08
Page 20: arementiberri08
Page 21: arementiberri08
Page 22: arementiberri08
Page 23: arementiberri08
Page 24: arementiberri08

zorionaketa urte berri on!