ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo,...

60

Transcript of ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo,...

Page 1: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal
Page 2: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

Argia

Durango

Page 3: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Garbine Ubeda Goikoetxea. Aisia: Unai Brea. Termometroa:Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria. Euskara:Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua: LanderArbelaitz. www.argia.eus: Gorka Bereziartua, Jon Torner.Multimedia: Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco.Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Harpidetzak: Iraitz Agirre. Salmentak: Karlos Olasolo.Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: IdoiaArregi, Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia,Olatz Korta, Bego Zuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, MariKarmen Loiarte. Harrera: Jone Arzallus. Web garapena:Asier Iturralde. HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 473163. Faxa: 559 476001. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa:GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.eus.Lege.gordailua: SS 837-2012. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azaleko argazkia:DANI BLANCO

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

ASTEKO GAIAPUBLIZITATE INSTITUZIONALA Gaztelaniazkoei %97,

euskarazkoei %3. ONINTZA IRURETA AZKUNE / 4

PERTSONAIAKIKE AMONARRIZ: «Belaunaldi bakoitzak erabakiko du

euskara mantentzen duen ala ez». MIEL A. ELUSTONDO / 10

GAIAKAUZOLAN ESPERIENTZIAK Sanjuandegi auzoa biziberritzen.

LIDE HERNANDO / 16ROSA GARCIA, KALERATZEAK STOP: «Bankuei etxe hutsak

desjabetu ahal izatea atzera bota dute EAJk, PPk eta UPyDk». MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 18

IRITZIAREN LEIHOALEGALITATE TRANTSIZIOA KATALUNIAN

ASIER BLAS MENDOZA / 22GATAZKAREN ALDE IVÁN GIMÉNEZ / 24SAREAN JOSE IGNACIO ANSORENA / 25GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 21ZIRTAK Ni banoa. DANELE SARRIUGARTE/ 23TXANDAN Normaltasun testa. KATTALIN MINER / 24BERTSO BERRIAK Euskal Kulturgintzaren transmisioa.

MIREN AMURIZA PLAZA / 26

ERDIKO KAIERAMORAU ETA BEÑARDO: «Himno handien garaia da, baina

pertsonen istorioak gehiago interesatzen zaizkigu». LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA / 28

BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA Elkarri tiraka,azkeneraino. MALEN ALDALUR / 31

LITERATURA ARITZ GALARRAGA / 34IKUS-ENTZUTEKOAK GAIZKA IZAGIRRE / 35DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 36ALEA Erraldoiaren komeriak. MYRIAM GARZIA / 37ZIENTZIA JOXERRA AIZPURUA SARASOLA / 38LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 39DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 40

TERMOMETROAREBEKA UBERA: «Podemosek trantsizioan eman ez zen

apurketa gauzatzen lagundu dezake». MIKEL ASURMENDI / 42DONBASS GERRAN Kosakoen burdinazko gerrikoa.

IBAI TREBIÑO, LUR GIL / 46FRANCESC MARCO: «Inkesta soziolinguistikoan berriro

egiaztatu dugu katalana askatasunaren hizkuntza dela».IURE EIZAGIRRE / 52

KUTXABANK “Banku txarra” erdi-prezioan salgai.URKO APAOLAZA AVILA / 54

EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 55EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 55NET HURBIL Pribatizatua irauli: Hanburgok argindar sarea

publiko egin nahi du. PELLO ZUBIRIA KAMINO / 56MALTZAGATIK XABIER LETONA / 58

2014ko abenduaren 7a, 2.440. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

Page 4: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

�4 2014KO ABENDUAREN 7A

ASTEKO GAIA

PUBLIZITATE INSTITUZIONALA

Erakunde publikoek milaka euro bideratzen dituzte publizitate instituzionalera. EuskalAutonomia Erkidegoan, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak hainbat publizitate eta

informazio ekintza mota bideratzen dituzte hedabideetara, hala nola, kanpainak, iragarkiofizialak eta babesak. 2013an, Eusko Jaurlaritzak 4.782.184 euro erabili zituen hedabideetaneta bestelako euskarrietan kontratazioak egiteko (euskarazko hedabideak sustatzeko erabilizuen diru-laguntzaren pare: 4.875.000). Publizitate horren diru kopuruaren %2,96 bideratu

zuen euskarazko hedabideetara.

EUSKO JAURLARITZAK 2013AN publizitateinstituzionalean gastatu zuen diru kopuruosoa aipatu berri duguna baino handiagoa da.Zaku osoa 5.702.311,87 eurokoa izan da etabi zatitan banatzen da. Batetik, publizitatea-ren sormena, ekoizpena, lokuzio eta irudieskubideak ordaintzen dizkie enpresa eslei-pendunei, eta bestetik, hedabide eta bestelakoeuskarrietan publizitatea sartzeko kontrata-zioak egiten ditu. Diru kopururik handienabigarrenean dago: 4.782.184,70 euro. Heda-

bideetara bideratutako diru poltsa horretatik,gaztelaniazko komunikabideek %97,04 jasodute eta euskarazkoek %2,96. Publizitate ins-tituzionala jaso duten euskal hedabideakondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia,Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal Hedabideen Elkartea) kideak soilik kon-tuan hartuta, portzentajea %2,48 da. EuskoJaurlaritzak publizitatean gastatu duena etaHizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eus-

| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

Argazkia: Axier Lopez

Gaztelaniazkoei %97,euskarazkoei %3

Page 5: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 5�

PUBLIZITATE INSTITUZIONALA

karazko hedabide ez publikoei emandakodiru-laguntzak alderatuz gero, kopuruak osoantzekoak dira: 4.782.184,70 euro publizita-tean eta 4.875.000 euro diru-laguntzetan.

Publizitate bidez, 4.678.271,51 euro gazte-laniazko hedabideetan, 103.913,19 euro eus-karazkoetan. Desoreka nabarmena da, %2,96euskal hedabideetan. Alde batetik, euskaraz-ko hedabideek merkatuan duten hartzailekopurua %2,96 baino handiagoa da, eta bes-tetik, publizitate banaketa horrek euskaldu-nak, hedabideak euskaraz kontsumitzendituen herritar sektorea, kanpo uzten ditu.Desorekaz galdetu diogu Alberto Barandia-ran Hekimeneko zuzendariari: “Desorekabegi-bistakoa da. Euskal hedabideek %3 horibaino askoz ere esangura komunikatibo han-diagoa dute. Euskarri guztietan presentedaude, eta haiek dira euskararen hiztunkomunitatearekin lotura ziurtatzen dutenak.Irizpide politiko eta linguistikoen ikuspegitik,portzentaje hori ez da inola ere egokia”.

Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzak euska-razko hedabideetan kontratatutako portzen-tajeak aztertuz gero, Ekonomiaren Garapeneta Lehiakortasun Sailarena da altuena: %5.Euskarazko hedabideetan 28.951 euro kon-tratatu ditu. Kopuru absolutuak kontuanhartuz gero berriz, Hezkuntza, Hizkuntza

Politika eta Kultura Saila da euskarazkohedabideak gehien kontratatu dituena:32.456 euro. Deigarria da euskararen norma-lizazioa sustatzeko eta babesteko arduraduen sailak diru kopuruaren %4,57 baino ezbideratzea euskarazko hedabideetara. Euska-razko hedabideak gutxien kontuan hartudituen saila Segurtasun Saila da; 9.370 euro-ren balioko kontratazioak egin ditu, guztia-ren %0,98. Gainerako sailen artean ez dagoalde handirik.

Euskadiko Publizitate eta KomunikazioInstituzionalari buruzko 6/2010 Legearenarabera, Eusko Jaurlaritzako Publizitateariburuzko Sailarteko Batzordeak bi txostenegin behar ditu urtero: amaitutako urteariburuzko memoria bat eta hasiko den urtera-ko plan bat. Eman ditugun datuak 2013komemoriakoak dira. Bi dokumentu horiekLegebiltzarrera bidaltzen dira urte bakoitze-ko saioen lehen epealdian (otsailaren 1etikekainaren 30era).

Foru AldundiakEusko Jaurlaritzaren 2013ko memoria inter-neten aurki daitekeen moduan, foru aldun-dien txostenik ez dugu aurkitu sarean. Bizkai-ko Foru Aldundiak adierazi digunez, EHBildu talde politikoak Batzar Nagusietan gai

Page 6: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

PUBLIZITATE INSTITUZIONALA

2014KO ABENDUAREN 7A6 �

Page 7: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 7�

PUBLIZITATE INSTITUZIONALA

Page 8: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

�8 2014KO ABENDUAREN 7A

PUBLIZITATE INSTITUZIONALA

horretaz galdetu du, eta gaia landuko dute,baina instituzioa eta ahaldunak errespetatzekoasmoz, Batzar Nagusietan datuak ezagutzeraeman arte ez dute informazioa zabalduko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak duela bi urtezgeroztik publizitate instituzional guztia

Komunikazio zuzendaritzatik bideratzen dueta iaz hasi baziren ere, publizitate banaketa-ren informazio zehatza jasoko duen doku-mentuaren aurrelana bukatzen ari dira, etaberaz, aurki aurkeztuko dute 2014koa. Publizi-tate banaketa egiteko irizpideez galdetuta,Xabier Lekuonak adierazi digu 1994ko foruaraua dagoela, bere ustez, zaharkitua, besteakbeste prentsa idatzia baino ez du kontuan har-tzen. Arau horrek lau ardatz ditu oinarri: ber-dintasun irizpidea, proportzionaltasuna, era-ginkortasuna eta euskara. Foru Aldundiakhedabide publikoak eta euskarazkoak lehenes-ten ditu, baita tokikoak ere. Euskarri oro kon-tuan hartuta, 70 hedabide baino gehiagotanjarri dute publizitatea 2014an. Foru arauak diopublizitatearen %8 euskarazko hedabideetansartu behar dela. Lekuonak aurre-ratu digunez, 2014ko txostenakdio publizitate gehiago sartu delaeuskarazko hedabideetan gaztela-niazkoetan baino. n

Zergatik jarri du Hekimenek (EuskalHedabideen Elkartea) fokua publizi-tate instituzionalaren kudeaketan?Hekimenek sortze beretik esan dupublizitatea landu beharreko gaiadela. Publizitate instituzionala, etapublizitate komertzial bateratua.Publizitate bateratuaren inguruanurratsak egin ditugu aurten, etaGipuzkoako Foru Aldundianeskaintza bateratua egin dugu Heki-meneko Gipuzkoako hedabideenartean, eta emaitza oso ona izan da.Orain, beste esparru batzuetaranola zabaldu aztertzen ari gara.

Publizitate instituzionalaridagokionez, iaz Legebiltzarreaneskatu genituen Jaurlaritzak egin-dako publizitatearen datuak, etaduela gutxi ezagutu ditugu. Gukuste genuena baino txarragoakdira: %2-3 inguruan dabil Jaurlari-tzak euskal hedabide ez publikoe-tan egiten duen publizitatearenkopurua. Oso-oso gutxi da hori.

Zein irizpide erabiltzen ditu EuskoJaurlaritzak publizitatea hedabidebatean edo bestean banatzeko? EtaHekimenen ustez, zeintzuk beharkolukete irizpideak?

Ez ditugu ezagutzen Eusko Jaurla-ritzaren irizpideak publizitateabanatzeko orduan. Hekimenenustez, irizpide horiek zentzuzkoakizan beharko lirateke, zuzenak etaobjektiboak. Eta iruditzen zaiguelebiduna dela dioen administra-zio batean, euskal hedabideetan,euskara hutsean transmititzenduten hedabideetan, kanpainapublikoek askoz ere presentziahandiagoa izan beharko luketela.

Gai hau lantzen ari al da HekimenEusko Jaurlaritzarekin?Hekimen gaia lantzen ari da sekto-re barruan, identifikatzeko ondonola egin behar dugun lanketahori, eta identifikatzeko zein izanbehar duten helburuek. Lasterurratsak egingo ditugun itxarope-na daukagu. Orain, datuak ezagutuondoren, Jaurlaritzarengana jotze-ko ordua da.

Foru Aldundiek nola kudeatzendute gai hau? Badira txosten publi-koak? Aztertu dituzue? Ados zaude-te hauen irizpideekin? Foru Aldundiek bakoitzak bereerara kudeatzen dituzte gai hauek,

eta ez dago irizpide batasunik.Gipuzkoako Foru Aldundiarekin,esaterako, hainbat kanpaina era-man ditugu aurrera 2014an zehar,eta espero dugu aurrerantzean erehorrela jarraitzea. Oso balorazioona egin dugu egin den lan horreninguruan. Bizkaiko Foru Aldun-diari gaia proposatu genion, bainaerantzun ziguten haiek ez dutelapublizitaterik sartzen diruz lagun-tzen dituzten hedabideetan. Irudi-tzen zaigu hor ere badagoela zerlandu: zer den diru-laguntza politi-koa, eta zer den eskaintza komer-tziala. Horri guztiari heltzekogaraia da orain.

Alberto Barandiaran, Hekimeneko zuzendaria“Orain, datuak ezagutu ondoren, Jaurlaritzarengana jotzeko ordua da”

JOSU

SAN

TE

STE

BA

N

Page 9: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal
Page 10: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

Kantari gatoz kopla zaharra: “Hauxe da despe-didea / hauxe da despedidea / despedidahonen tristea / agur aita eta ama /agur anaiarrebea /agur anai arrebea /hauxe da despedi-dea”. Txiste kontatzeari utziko diozu ARGIAn.Ez dakit agurra den, baina eten bat bai, behin-tzat. Nekea ere sumatzen nuen, eta hogeitahamalau urte eta gero etentxoa egiteko garaiadela iritzi nion. Betiko izango den ez dago esa-terik sekula. Neke apur bat, ez da besterik.

Txorakikeriak berriaren azala ere ikusi dugu:Mona Lisa da, baina zeure aurpegia eta irriba-rrea ageri ditu!Txiste txar batetik sortua da. A-mo-na-rri-z(a), bada, Mona Lisa bat egingo dut neureaurpegiarekin. Liburuaren edukia islatzenduelakoan nago, urteetako bilketa, moldaketaeta egokitzapen lanaren fruitu da. Irribarreak,kasu honetan, are gehiago erakusten dubarrenean dagoena, barre algara baino.Hemengo umorea kritikoa da, gogoetarakoaere bada… Eta bestalde, neure buruaz barreegiten saiatu naiz: pertsonaia asko tolosarrakdira, gizonezkoak, euskarari buruzko mate-riala ere dezente, politikari buruzko txisteakere ez gutxi, pentsarazi egiten dizutenak.

Euskal filologian lizentziaduna zaitugu, soziolin-guista, telebista aurkezle… Zer duzu umoreazure lan profesionalean, soziolinguistareneanbereziki?Hizkuntzaren funtziorik nagusietakoa funtzioludikoa ere bada, eta soziolinguistikak funtziohori kontuan hartzen ez badu, gaizki gabiltza.Hizkuntza, berez, bata bestearekin komunika-tzeko da, herri bat eraikitzeko, komunitate bat

trinkotzeko, eta horretarako, derrigorra duumorea, ludikotasuna, hizkuntza beraren era-kargarritasuna, erabilgarritasuna, aberastasu-na. Umorea lantzeko ere, hizkuntza tresna da.Zenbat eta hizkuntza aberatsagoa, zorrotza-goa, herrikoiagoa, orduan eta umore nora-nahikoagoa izan genezake. Horixe gogoansartu nintzen txiste afarietan. Haien helburuasoziolinguistikoa zen. Gero, Txiskola etorrizen ETBn, eta haren helburua ere, batez ere,soziolinguistikoa zen. Eta soziolinguistikariburuzko hitzaldietan ere, umorea funtsezkoaizan zait, mezuak helarazteko. Horrekin bate-ra, umorea nahitaezkoa da gazte hizkera lan-tzeko. Ate asko zabaldu dizkit umoreak, etasoziolinguistika jardueraren zenbait norabideere umoreak argitu dizkit.

Umorea, soziolinguistika, telebista…Dena lotuta ikusten baitut! Nire obsesioeta-koa izan da, nola lortu hizkuntzaren aldeko

�10 2014KO ABENDUAREN 7A

Kike Amonarriz Gorria (Tolosa, 1961) EuskalFilologian lizentziadun, soziolinguista, umoregile, aurkezle.Tolosako Udaleko euskara teknikari eta Siadecoko langileizana. Zeruko Argian hasi zen umorezko artikuluak idazteneta txiste kontatzen, eta hogeita hamalau urte egin dituastekari honetan txorakikeritan. Soziolinguistikazko hainbatartikuluren egile eta ETB1eko hainbat eta hainbat saiotakogidoilari eta aurkezle izana: Hitz eta Pitz, Funtzioa, Hau daA.U., Balinda, Txiskola, Mihiluze… 2013tik, Tribuarenberbak programa aurkeztu eta zuzentzen du ETB1en. AzkenTxorakikeriak liburua argitaratu berri du.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

«Belaunaldi bakoitzakerabakiko du euskara

mantentzen duen ala ez»Hogeita hamalau urte eta gero, agur esango digu Kike Amonarrizek ARGIAko irakurleoi.

Agurraren garaian, hizketan lotu gatzaizkio, txistetik hasirik. Bada irribarrea, eta irribarreabesterik ere bai. Agur, bada, baina ez adiorik!

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Dani Blanco

KIKE AMONARRIZ

Page 11: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 11�

jarrerak zabaltzea. Ikusle, irakurle, hiztunakerakartzea, geureganatzea. Nola lortu gurediskurtsoak, gure produktuak ahalik etagehienengana iristea. Hortik jo dut beti.Gogoratzen naiz, behin, Tolosaldea berreus-kalduntzeko elkartea sortu genuenean, 80kohamarkadan, gure galdera: “Zer egingo dugujendea erakartzeko?”. Bertso jaialdiek jendeabiltzen zuten, baita hitzaldiek ere, baina bes-terik behar genuen, eta horrela antolatu geni-tuen txiste afariak, ordurako Iparraldean egi-ten hasita zeudenak. Eta sekulako arrakasta!Txiste afarietan jendea pozik ikusi nuen,barrez, hizkuntzarekin gozatzen, txisteakeuskaraz konta zitezkeela sinesten… Horixeizan da bidea.

Tribuaren berbak saioraino irauten duenbidea…Horretan nago ni. Helburu bat nuen saioariekin nionean, gure tribua nola ari den erakus-tea, noraino iristen den, zein anitz den, zeininteresgarri, zenbat gauza dauden gure tribua-ren barruan. Askotan ahaztu egiten zaigu nolaari den gure tribua! Behin eta berriz esan digu-te txikiak garela, ahulak, gureak ez duela ezer-tarako balio… Sinetsi dugun arte! Tira, ez garahain handiak, badakigu nola gauden, gure ego-era ahula dela, ia-ia desagertzeko arriskuanegotetik gatoz… Hori dena badakigu, bainaTribuaren berbak eginez, bestelako ikuspegi baterantsi nahi dut: “Horrek ez digu aurrera egi-teko balio. Aurrera egiteko, bestelako ikuspegibat, bestelako jarrera eta aldarteak behar ditu-gu”. Tribuko elkarrizketatuei horixe esaten dietbeti: “Errealitatea dena da, eta kontatu eginbehar dugu, izan gordin edo gozo; esan nolaari garen, ondo ala gaizki; hoberantz goazenala okerrerantz. Baina bukaeran, irrintzi batbehar dugu. Aurrera egin behar dugu!”. Batenbatek esan izan du: “Programa baikorra da”.“Zaude! Programak ez du egoeraren irakurke-ta baikorra egiten, baina egoera edozein dela-rik ere, baikorra da jarrera, eta horrela irabaz-ten dira partidak!”. Hori transmititu nahi izandugu, eta hori espiritu umoretsua da!

Eskatu baino lehen, egin“Sekulako eztabaida izan genuen orduko hartan Tolosan.Euskara bultzatu nahi genuen inauterietan, %100 erdarazzirenean. Bi ziren planteamenduak. Batzuek ziotenpankartak hartu behar zirela, karrozetara igo eta euskarazegin behar dela esan behar genuela. ‘Bada, nik ez nuke horiegingo: mikroak hartu eta inauteriak euskaraz egingoditugu!’, esan nuen. Eta aldamenetik, beste batek: ‘Gu nolajarriko gara, bada, mikroarekin?’, eta, nik: ‘Gu jartzen ezbagara, zein jarriko da, bada?’. Horixe izan dut ikuspegia:ezer eskatu aurretik, egin!”.

Page 12: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

�12 2014KO ABENDUAREN 7A

KIKE AMONARRIZ

Zenbat herri gure tribuak! Beti-betiko lekuak ezezik telebistan agertu ohi ez direnetan erebada tribu: Tutera, Lapuebla Labarka, Tafalla… Mihiluzen ere bagenuen kezka hori: gu Eus-kal Herrian gaude. Inork ezin du jakin non-dik egiten den gure saioa, nondik abiatzengaren, dela Bilbotik, dela Iruñetik, delaBaionatik. Euskal Herrian dugu fokua jarria,ez da Gipuzkoatik begira egiten den progra-ma, ez: Euskal Herritik Euskal Herrira begi-ra egiten da. Horixe da gure tribuaren aniz-tasuna. Gu, izan ere, tribuaren lurraldeanmugitzen gara, Euskal Herrian, baina ezEuskal Herrian bakarrik. Skype bidez nahizfurgonetaz, tribua dagoenera hurbiltzengara: Montevideon zuberotarrez ikasi duenCarlos Costarekin izan gara, Madrilen Car-los Cidekin mintzatu gara… Tribukide dira,

euskal herritar ez izanagatik ere, Bartzelona-ko euskaldunen moduan. Edo Maria Span-dini greziar ra eta José Miguel Ramírezkolonbiarra, tribukide. Hori bai, tribuakbizirik jarraituko badu, Euskal Herria behardu, horixe du bere gune geografikoa, eta gai-nera, Euskal Herrian bertan gune indartsubat behar du, egoera onean, behar dituarnasguneak herri eta hirietan, behar dugeografikoki zabaldu, demografikoki indar-tu, lurraldea berreskuratu… Hori guztia erebehar du.

Etxegabe da tribua? Beti kalean zuek…Programaren formatuari lotua dago hori.Hasi aurretik esan genuen: “Ezin dugu eus-karari buruzko saioa egin, atzean liburuzbetetako apalak dituzten pertsonak –gizonez-koak, gehienak– elkarrizketatuz”. Irudihorrek adierazten du programa jende jakinbatentzat dela, eta, juxtu, gure programajende jakin horrentzat ere bada, baina ezbatez ere horientzat. Kaleak airea ematen du,berriketa. Kalean ezin da “morfosintaxi”

Page 13: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 13�

KIKE AMONARRIZ

esan, besterik esan behar da. Kaleak hizkeraherrikoia, ulergarria erabiltzen laguntzengaitu, hizkera teknikotik aparte. Tribuaren ber-bak-en armarriak hiru hitz ditu: “Argi, labur,mamitsu”.

Euskaldun zaharra, berria da tribua?Tribua euskalduna da, eta euskaltzalea da.Euskaldunberri kontzeptuaren inguruanbada eztabaida interesgarri bat, ezabatubehar ote dugun. Ni euskaldunberri kon-tzeptua mantentzearen aldekoa naiz etabadut arrazoi bat: euskaldunberrien ahalegi-na nabarmentzeko modua egiten duelako.Euskaldunberri izateak adierazten du, adinbatetik aurrera, gutxi jakinda edo batere ez,euskararen ikasketa prozesuari heldu etaikastera iritsi den pertsona. Multzo garran-tzitsua da, eta gure lehen programetakobatean euskaldunberriaren monumentuazaritu ginen. Multzo kualitatiboki ezinbeste-koa izan da gure normalizazio prozesuan,eta merezi duena baino aitortza txikiagoajaso du orain arte. Bestalde, zenbait egoeraazaltzeko ezinbestekoa da euskaldunberria.Balio handikoa da, errespetu handikoa. Gai-nerakoan, gure tribuan denetariko euskaldu-nak ditugu, eta horixe erakusten saiatu gara:tribuan mundu guztiak dauka sarbidea, adin,jatorri, kolore eta pentsaera guztietakoak.

Guztiontzako kalea egiten saiatu gara tri-buan, euskara eta euskarazko komunikazioahelburu duena. Horrekin bat datorrenak,erraza du sarbidea gure kalean: esparrukomun bat, non euskaraz bizi, komunikatueta gozatu nahi duenak horretarako aukeraizango baituen.

Harrigarri zait zenbat eta zenbat jende ari deneuskararen gainean gogoetan.Bada horretarako arrazoirik, edo nik halainterpretatzen dut, behintzat. Aldaketagaraia bizi dugu, aldaketa asko bizi izan ditu-gu urte hauetan, aldaketa guztiak batera:noiz sortu zen ETB, noiz euskararen legea,noiz euskaltegiak, noiz euskararen erakundenagusiak, noiz hasi zen euskara batua indar-tsu sozializatzen? 80ko hamarkadan. Gauregun normaltzat jotzen ditugun gauza asko-ren abiapuntua orduan dugu. Orduan gazteginenok eta orduan heldu zirenek abiadaeman zioten orain nahiko egonkortua dago-en prozesuari. Orain, berriz, 2010etik hona-ko hamarkadari begira jarri eta esan beharda 80ko hamarkadan jaiotako belaunaldihura kalean dagoela, gurasotzen ari dira, lanmundura sartzen: ETB izan dute, euskarabatua, testuliburuak, euskararen aldekopraktika, euskaldunberriak dira asko, erraza-go kontsumitzen dituzte gaztelaniazko pro-duktuak euskarazkoak baino…

Eta, hala ere…Euskalgintza, iristen den lekura iristen da.Gure helburuak ez dira betetzen ari, askoegin da, baina frustrazioak ere baditugu.Euskara ez da erabiltzen guk nahi edo espe-ro genuen neurrian. Ezinean ari gara arloaskotan. Bestalde, momentu sozio-politikoaberria da, krisi ekonomikoa ere hor da, etor-kin berriak etxean ditugu… Alegia, 80kohamarkadan baliagarri zitzaizkigun kontzep-tu eta eskemak ez zaizkigu baliagarriak gauregun. Egoera sakon aldatu da: gure hizkun-

Tribua“Elkar ezagutu behar dugu, mugitu, tribua ezagutu, ipareta hego, eki eta mendebalde. Hitz egin, mugitu, nahastu,bata bestearen hizkerak jaso, errespetatu, onartu. Ezindugu iparraldeko hizkera ez dugula ulertzen eta atzeraegin. Ezin diogu hamar urtean euskara ikasten ari denaribarre egin, ezta okerrak egiten dituenari ere, ezin diogueskatu halako hiriburukoari azpeitiarrak bezala hitzegitea. Elkarrekiko harremana eta errespetua beharditugu, eta jakin XXI. mendeko euskara ez dela XIX.mendekoa bezalakoa izango. Ezin du izan, hala balitzgalduak ginatekeelako!”.

Page 14: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

�14 2014KO ABENDUAREN 7A

KIKE AMONARRIZ

tza komunitatearen ezaugarriak erabatezberdinak dira. Testuingurua ere erruzaldatu da: gure gaztetan euskara eta gaztela-nia entzuten ziren herriko plazan; gauregun, 8-10 urteko neska-mutilak gaztelania,euskara, ingelesa eta besteren baten berri erebadu! Elebakartasuna deskatalogatuta dago,baita elebitasuna ere, eleaniztunak dira gureseme-alabak, bai musika kontsumoan, baisare sozialetan. Kontzeptu berriak beharditugu gaurko egoera ulertzeko, aurrera egi-teko.

Eta nola egin aurrera?Askoz ere konpromiso sozial eta politikohandiagoa behar dugu, akordio handiagoanormalizazioaren inguruan. Bestelako kon-tzeptu, dinamika eta entendimentuak beharditugu. Aurrera begira, jauzi kualitatiboa egi-teko garaia dugu. Hor bada irudi bat, JonSarasuak Hiztunpolisan eman duena: botilaerdi hutsarena, eta Jonek dio: “Baina botilakzuloak ditu; betetze erritmoa mantentzen ezbada, gehiago irtengo da, sartu baino!”.Kontuz, beraz, esparru batzuetan irabazteneta beste batzuetan galtzen ari baikara.Eremu geografiko batzuetan, eremu sozialbatzuetan, irabazten, eta beste batzuetan

galtzen ari gara, eta horretan izango garaondoko urteetan. Aurreikuspen handiagoakjarri genizkion geure buruari, erreferentzia-rik ere ez genuelako, eta kontuz ibili behardugu, gehiegizko frustrazioak ez baitiraonak inoiz izan.

Ruper Ordorikaren kantua: “Egin kontu / bostmila zazpiehun / kultura ezberdin / desagertudira historian. / Esaten dutenez / aurrerabidea /elkar jan horretan / oinarritu da mendeetanzehar”…Zazpi mila hizkuntza munduan. Hizkuntzaerraldoiak, hamabi. Horiek beste maila bateanari dira jokatzen. Bestalde, estatu hizkuntzakditugu; horiek abantaila handiak dauzkate,baina estatu hizkuntza guztiak ere ez daude gubaino hobeto. Are gehiago, zenbait alditan, guestatu hizkuntza batzuk baino lehenago iris-ten gara; Wikipediako artikulu kopuruan, adi-bidez. Gizarte honetan bada gutxiengo aktibobat, gutxiengo horrek ekarri gaitu hona, etagu horren partaide gara. Gutxiengo aktibohori benetan aktibo da Euskal Herrian, etahorrela lortu dugu lortu duguna. Bada, mun-duko hizkuntza gutxituen artean –katalanaaparte–, euskara da erreferentzia nagusia!Erreferentzia Europako hizkuntza gutxituen-tzat eta munduko askorentzat! Erantzukizunadugu komunitate eta herri bezala, eta garran-tzitsua da ideia hori ere hurrengo belaunaldieitransmititzea. Hemendik aurrera, belaunaldibakoitzak erabaki beharko du euskara man-tentzen duen ala ez, eta zein neurritan, denokeleaniztun izango baikara, neurri handi edotxikiagoan. Giroak eta garaiak erabakia bal-dintzatuko du, baina belaunaldi bakoitzakhartuko du erabakia. Eta erabaki horretan,kontuan hartu beharko dugu erreferentziagarela beste komunitate askoren-tzat, eta guk ez badugu aurreraegiten, gurekin batera tropel osoajoango dela atzera. Horixe duguerantzukizun erantsia. n

“Hurrengo hamarkadek izan behar duteeuskararen aurrerabidea atzeraezinbihurtuko dutenak. Horretan, denokgara beharrezko, denok egin behar duguurrats bat aurrera, ilusioz, eta ondobizitzeko asmoz. Euskaraz bizi nahidugu, alai eta eroso bizi euskaraz.Euskara da gozamena, jendeinteresgarria, egitasmo zoragarria.Ilusioz eta irribarretsu, aurrera!”.

Ilusioa

AZKEN HITZA

Page 15: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal
Page 16: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

�16 2014KO ABENDUAREN 7A

Festak antolatzetik harago joan behar zutela erabaki zuten Azpeitiko Sanjuandegi auzokobizilagunek, duela sei urte. Gogoeta horren harira sortu zen XJ Auzolanean elkartea: auzoa

biziberritu eta euskalduntzeko ekintza kulturalak burutzen dituzte.

AUZOLAN ESPERIENTZIAK

DUELA 40 BAT URTE sortu zen Azpeitikoauzorik handiena den Sanjuandegi. “Lehen-dik ez zegoen ezer hemen, baserri bat izanezik. Sortu eta berehala, Extremaduratikjende asko etorri zen hona bizitzera”, dioAinara Larrañagak, elkarteko kideak, “horrenondorioz, auzoaz dagoen irudia oso erdaldu-na izan da beti, nahiz gaur egun bigarrengenerazioko haur gehienak Azpeitiko euskalgizartean guztiz integratuta dauden”.

Duela sei urte, urtero legez festak antola-tzeko elkartu zirenean, auzoaren bizitza kul-turalari astindua emateko asmoa piztuzitzaien. Ordura arte, elizak uzten zien lokalbatean biltzen zen jai batzordea, baina san-juandegitarrek argi zuten horrelako proiektubat gauzatzeko ezinbestekoa zutela bizila-gun guztiena izango zen lokala lortzea.“Udalarekin zenbait tirabira izan ostean,auzotar batzuek lokal baten alokairuaordaindu zuten, eta hurrengo urteko feste-tan lortutako diruarekin itzuli zitzaien dena.Horren ondoren, Udalak onartu zuen loka-laren alokairua ordaintzeko diru-laguntzabat ematea”, dio Aitor Belokik, elkartekokidea bera ere.

Orduan hasi ziren ekintzak antolatzen;horietako batzuk gaur egungo egutegianfinko bihurtu dira, hala nola auzoko jubila-tuekin egiten duten kantu-poteoa, UmeEguna edota bigarren eskuko jostailuenazoka, aurten artisautza azoka ere bihurtukodutena. “Finkoak ez diren ekintzak ere egitenditugu, kultur arteko asteburua estremadurareta euskaldunen artean adibidez, edota ibaiagarbitzea herriko beste eragile batzuekinelkarlanean”, kontatu du Larrañagak.

Azpeitiko Elkar-ekin kolektiboarekinbatuta, euskara bultzatzeko proiektu bategin zuten XJ Auzolanean elkartekoek:Hesiak Gainditzen dokumentala proiektatuzuten, baita ostera egilearekin, Jon Maiare-kin, hitzaldia antolatu ere. “Horrekin bate-ra, auzoan mintza-lagun programa martxan

jar tzea erabaki genuen”, dio Belokik.“Auzoko lokalean ematen dira klaseak, erre-tiratutako irakasleen eskutik eta boronda-tez, eta estremadurar asko gerturatzea lortudugu”.

Hurrengo erronka, gai sozialak lantzeaApurka-apurka, XJ Auzolanean elkartekoekoihartzuna lortu dute herrian. “Festek inoizbaino indar handiagoa hartu dute eta Udalakberak ere auzoan egin beharreko aldaketabatzuen aurrean iritzia eskatu izan digu”, dioBelokik. Aurrerantzean, arlo kulturalaz gain,gizarte gaiak ere jorratu nahi dituzte.

Auzolanak proiektuari ekarri dion onurazein izan den galdetzean, harritu egin dira.“Auzolana ez da aukera bat izan. Gu auzota-rrak gara, eta ez genuen hau antola-tzeko auzolanean aritzea bestemodurik ikusten. Auzoa biziberritunahi baduzu, ezinbestekoa eta logi-koa da auzotarren inplikazioa”. n

Sanjuandegi auzoa biziberritzen

| LIDE HERNANDO|

Elkarteak urtero antolatzen duen Ume Egunean 200 bat haur biltzendira, hainbat balore kontuan izanik aisialdiko ekintzak burutzeko.

Page 17: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal
Page 18: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

�18 2014KO ABENDUAREN 7A

Hipoteka ordaintzeko zailtasunengatik bankuek jendea etxetik bota ez dezaten, lau urteborrokan daramatza Kaleratzeak Stop plataformak. Baina kaleratze ugari saihestea lortu

duten arren, azken urte eta erdian areagotu egin dira etxegabetzeak Euskal Herrian.Plataformako kide da Rosa Garcia, Gipuzkoan.

Urteak daramatzazue borroka, kontzientziazioaeta presioa egiten. Inpunitatez jokatzen jarrai-tzen dute bankuek ala aurrerapausoak emandira kaleratzeak eteteko?Bankuek inpunitatez jokatzen jarraitzen dute,legeak ematen dielako inpunitate hori. Ban-kuek eurek eraikitzaileen eskutik sortutakoeta gobernuek sustatutako krisi finantzarioakdirurik gabe utzi ditu herritarrak, bainalegeak ez ditu fede oneko zordun horiekbabesten. Hala ere, epaitegietan egindakoborrokari esker, abokatu eta epaile ugarirekinelkarlanean, etxea enkantean jarri eta bertanbizi direnak kaleratzeko bankuek jartzendituzten salaketak gelditzea lortzen ari gara,Europako Auzitegiko epaien bidez. Eta kale-ko borrokari esker, bankuen joko zikina etagenozidio ekonomikoa azaleratzen ari gara.Bankuaren eta herritarraren arteko negozia-zioan gure elkartea ere tartean bada, bankuekjarrera leundu ohi dute, hain justu salaketapublikoa eta banku aurrean protesta elkarre-taratzeak saihestu nahi dituztelako. Arazoa daherritar asko eta asko ez direla gurekin harre-manetan jartzen, eta kasu horietan, kaleratzeprozesua autopista irekia da, legeak horreta-rako ematen duen erraztasunagatik.

Oposizioaren eskaerari erantzunez, berrikidatuak aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean:etxea enkantean jarri eta bertakoak kaleratze-ko 1.127 prozesu abiatu dituzte bankuek 2013-2014 artean. Prozesu horietako bostetik batKutxabankek abiatu ditu.Bai, eta kutxa botere publikoen esku egonik,politikarien ardura agerian geratzen da, EAJ-rena batik bat, baita administrazio kontseilue-tako bazkide PP eta PSErena ere. Orain, pri-batizazioarekin hamabost patronokkontrolatuko dute Kutxabank eta inpunitateare handiagoz jokatuko dutela uste dugu.

Datu berdinen arabera, Eusko Jaurlaritzakberak eta Alokabidek zuzenean kaleratu dutejendea, babes ofizialeko etxebizitzetatik.Alokabideren arazoa da alokairuan dagoenpertsonaren edo familiaren egoerara ez dela

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

ROSA GARCIAKALERATZEAK STOP

Etxebizitza eskubidearen aldeko aktibista nekaezina da Rosa Garcia.

KA

LER

AT

ZE

AK

STO

PD

ON

OST

IALD

EA

«Bankuei etxe hutsak desjabetuahal izatea atzera bota dute

EAJk, PPk eta UPyDk»

“Sakoneko arazoa da alokairusozialerako 83.000 eskaera daudelaEAEn, eta 15.000 etxeren eskaintza.Gehiago lortu ahalko genituzke,bankuen etxe hutsak erabiliz gero”

Page 19: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 19�

ROSA GARCIA

egokitzen eta urte batetik bestera kuota beramantentzen dela, tarte horretan lana edogizarte laguntza galdu arren, adibidez. Zor-dunak bota eta berriak sartzen ditu Alokabi-dek, eta sakoneko arazoak hor dirau: alokairusozialerako 83.000 eskaera daude EAEn, eta15.000 etxeren eskaintza baino ez. Alokairusozialerako etxebizitza gehiago lortu ahalkogenituzke, bankuek duten etxe huts andanaerabiliz gero. Jendea kaleratzetik bankuek lor-tutako etxeak desjabetu etaalokairu sozialerako erabiliditzake botere publikoak,Etxebizitzaren Legearenbidez, eta hala egiten da adibi-dez Andaluzian edo Katalu-nian, baina EAEk oraindik ezdu Etxebizitzaren Legerik.Areago, berau prestatzen aridira eta EH Bilduk eta PSEklegean neurri hori jasotzea proposatu dute,baina atzera bota berri dute EAJ, PP etaUPyDk. Neurria funtsezkoa da etxebizitza-ren arazoari konponbidea eman ahal izatekoeta hipotekak eta kontrolik gabeko alokairuakordaindu ezin dituzten herritarrak –gero etagehiago direnak– laguntzeko, baina badirudiKutxabanki dituen milaka etxe hutsak ken-

tzearen beldur direla. Eusko Jaularitzak inte-res orokorraren zerbitzura egon beharkoluke, baina…

Zein puntu hartu beharko lituzke kontuanlegeak?Etxebizitzaren Legea beharrezkoa da, lehen-bailehen, fede oneko zordunen etxeak enkan-tean jarri eta bertakoak kaleratzeko prozesuakdebekatuko dituena. Legeak, halaber, etxebi-

zitza hutsak dituzten bankuakzigortu beharko lituzke, edodesjabetu eta erabilera publi-koa eman beharko lieke etxehuts horiei. Gure aspaldikobeste eskaera bat da hipotekaordaindu ezin duenak etxeabankuari ematearekin zorrakitatzea (eta ondoren pertsonahori alokairu sozialera bidera-

tzea). Bada, eraikitzaile handiei dirua utzidiete bankuek eta eraikitzaileak etxe asko etaasko saldu ezinik geratu direnean, zorrarenordainetan etxe horiek onartu dizkiete ban-kuek. Familiekin aldiz, ez dute halakorik egi-ten, eta gainera administrazioak dio ezin duelaezer egin Espainiako Estatuko legeak ez due-lako uzten, lege horrek zehazten dituen bal-

“Eraikitzaileak etxe asko salduezinik geratu direnean, zorrarenordainetan etxe horiek onartudizkiete bankuek. Familiekin aldiz,ez dute halakorik egiten”

ED

UA

RD

OSA

NZ

NIE

TO

GA

STE

IZA

NT

IFA

XIS

TA

AR

GA

ZK

IPR

ESS

/ A

RIT

ZLO

IOLA

Goitik behera, ezker-eskuin: Urtarrilean, Iruñeko Ezkaban bizi zen emakume bat eta Down sindromedun semea etxetikbota zituzten. Pasa den ekainean, Algortako familia bat kaleratu zuten eta argazkian familiakideetako bat ageri da, etxekoleihotik manifestariei eskerrak ematen. Herritarren presioak Orkoiengo bizilagun baten kaleratzea gelditzea lortu zuen.Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzea Gasteizen.

EK

INK

LIK

Page 20: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

�20 2014KO ABENDUAREN 7A

ROSA GARCIA

dintzak (etxebizitzen salneurriak tarteko) zeri-kusirik ez dutenean gure errealitatearekin!Lege propioa egin daiteke, baina hara, interesfinantzarioak tartekatzen direnean autono-miarik ez dugu nahi antza, Espainiako agin-duak zehatz-mehatz jarraitzea nahiago. Etxee-tan argindar mozketarik ez egitea ere eskatzendugu, energia enpresak eurak ari direlako, tar-tean Euskal Herriko Iberdrola enpresa, argin-darra ordaintzen ez dutenfamilien etxeak enkantean jar-tzen. Neguan argindarra moz-tea debekatuta dago Europa-ko herrialdeetan, bankuarietxea ematearen ordainetanzorra kitatzea onartua dago…hemen izan ezik, eta gauzaasko erkidegoko administra-zioak alda ditzake, ez dezatelaaitzakia gisa Espainiako lege-dia erabili.

Etxea ematearen truke zorra kitatzea, kasuzkasu epaitegietan lortzen ari zareten borrokada, dena den.Bai, pixkanaka-pixkanaka, guregana etortzendirenen kasuan behintzat. Kontua da, hainjuxtu hipoteka gehien eman dituen erakun-deak, Kutxabankek, ateak guztiz ixten dizkiola

etxearen truke zorrak kitatzeari edota alokairusoziala negoziatzeari. Nafarroan, Caixabank–gogoratu Nafarroako Kutxa desagertu etaCaixabankek bereganatu zuela– aldekoagoada. Herritarren ezjakintasuna baliatuz bankuekhipoteka kontratuetan ezarritako klausula neu-rrigabeen aurka ere ari gara eta abal-emaileakjomugan jartzen dituzten klausula lotsagarriakatzera botatzea lortzen ari gara epaitegietan.

Datu eta saltsa legal honenguztiaren atzean, pertsonakdaude…Bereziki lazgarria da seme-ala-bekin etxetik botatzen dituztenemakumeen kasua. Izan ere,ikusten ari gara sarri bikoteabanandu eta senar ohiak etxeaordaintzeari uzten diola, etabankuari bost axola zaionez

ordaindu ez den hipoteka zatia zeinena den etazeintzuk bizi diren etxe horretan, kale gorrianuzten ditu emakumea eta umeak. Garai bateanseme-alabek etxea erosteko abala eman etaseme-alaba horiek orain hipoteka-rekin arazoak dituztenean abal-emaileen aurka egiten ere ikustenditugu bankuak, hirugarren adine-koen aurka… Izugarria da. n

“Bost kaleratze prozesutik batKutxabankek abiatua da EAEn.Hipoteka gehien eman dituenerakunde honek ateak guztiz ixtendizkio etxearen truke zorrakkitatzeari edota negoziatzeari”

Page 21: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 21�

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

Page 22: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

22 � 2014KO ABENDUAREN 7A

IRITZIAREN LEIHOA

KATALUNIAKO GOBERNUAK indarkeriarenmonopolioaren transferentzia demokrati-koa lortu nahi du jatorrizko (Espainiako)Estatuaren legalitatearen baitan. Baldintzahorietan, Estatu berriaren nazioartekoaitortza automatikoa izaten da. Hala ere,erreferenduma baimentzen duten jato-rrizko estatuek abantaila handiak dituztesezesio prozesua geratzeko, besteak bestehiru arrazoirengatik:

A) Jatorrizko Estatuak erreferenduma-ren baldintzak eta denborak negoziatzekoabantaila du. B) Estatu batek erabakitzekoeskubidea onartu badio lurralde bati, erre-ferendumean botoa eman behar dutenenarteko parte batek independentziak sordezakeen ezegonkortasun ekonomikoarenaurrean ezezkoaren alde egin dezake,sezesioa gauzatzeko denbora izango duelapentsatuz betiere. Eta C) Jatorrizko Esta-tuak estatu aparatu osoa dauka bere zerbi-tzura erreferendumaren kanpainan etaaurretik bere aldeko posizioak sendotzeko.

Bestela esanda, erreferenduma hasiera-tik adosten bada ez da egongo muturrekotentsio egoerarik eta horrek zaildu egitenditu independentziaren aldeko posizioakindartzea. Katalunian, ordea, gertatzen aridena kontrakoa da, tentsioa igotzen ari danazio izaera aitortzeko eskaera ukatu dio-telako eta ondoren erabakitzeko eskubi-dea ukatu nahi izan diotelako. Espainiakgeroz eta beranduago adosten badu erre-ferenduma egitea Katalunian, orduan etaahulagoa izango da bere posizioa agendakontrolatzeko eta sezesioa saihesteko.

Azaroaren 9ko kontsulta zerbaitengatikizan bazen arrakastatsua, desobedientziazibileko ariketa neurtua izan zelako da,mugatua baina oso adierazgarria lortuzuen babes mailarengatik. Botere esparrusoberanoa irudikatu eta egikaritu zen

Espainiako Estatuaren kontroletik kanpo.Kataluniako jendartearen parte esangura-tsu batek bozkatu egin zuen Espainiakolegeek eta erakundeek agindu zuten debe-kua desobedituz.

Hala ere, Espainiako Estatuak oraindiktresna ugari ditu bere esku Kataluniakodesanexio prozesua oztopatzeko. Hautes-kunde “plebiszitarioen” aurretik errefe-renduma adosten badu, legalitate katala-nerako trantsizio bidea geratu etaespainiar legalitatearen parametroetarabueltatzeko gaitasuna izango luke. Bainaez dirudi horrela izango denik. Hautes-kundeen ostean eta balizko alde bakarre-ko independentziaren aldarrikapenarenaurretik egiten badu, Espainiak oraindikagenda eta erreferenduma kontrolatzekoboterea izango du partzialki, nahiz eta osoahulduta egon. Berriz, Kataluniako Esta-tuaren aldarrikapen sinesgarriaren osteannegoziatzen badu, nazioarteko presiopean negoziazio orekatuagoa emangolitzateke bi gobernuen artean eta Katalu-niako legalitate berria indartuta legoke.

Hiru aspektu nagusi agertu daitezkenegoziaketa batean: gutxieneko partaide-tza eskatzea erreferendumean, desanexioagauzatzeko eta denborak (datak) zehazte-ko gehiengo bereziak behar izatea. Gogo-ratu Eskozian edo Montenegron gertatua,jatorrizko estatuentzat bi desanexio pro-posamenak merkeak izan arren, baldin-tzak inposatu zitzaizkien. Eskozian nazio-nalistek hiru erantzun posible nahizituzten, baina Londresek data eta bierantzun inposatu zituen. Montenegronhiru baldintza inposatu ziren: hiru urtetanerreferendumik ez izatea, gutxieneko par-taidetza %50 izatea eta desanexioa gauza-tzeko baiezko botoek %55eko langa gain-ditzea.

Katalunia ez dago prest Abkhaziak edoKosovok bizi duten linbo ezegonkorreanegoteko, negoziatuko du nahiz eta inde-pendentzia aldarrikatu. Espainiak aldiz,galtzeko hainbeste duenez,itsututa dago. Alabaina nazio-arteko presioak negoziatzerabehartuko du lehenago edogeroago. n

Legalitate trantsizioaKatalunianIÑ

IGO

AZ

KO

NA

Geroz eta beranduago adosten baduEspainiak erreferenduma egitea Katalunian,orduan eta ahulagoa izango da bere posizioaagenda kontrolatzeko eta sezesioasaihesteko

Asier BlasMendoza �

EHUKO

IRAKASLEA

Page 23: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 23�

ZIRTAK - IRITZIAREN LEIHOA

EZ NAIZ SAIATU ere egingo. Iskin egiten. Gaiari.GAIARI. Ebentoari. Munstroari. Eta, hortaz, nirependulu-izaera onartu, eta kontua ez ebitatzetik hara-go, erdigunera ekarriko dut euskal kultura delako horizentro bilakatzen den garaia. Albistegien ardatz, gaz-telaniazkoena ere, @aranagoiri-ren bertxiokatze kan-paina masibo eta batzuetan beldurgarri (jendeakbotatzen dituenak ikusita) horietako baten merezidun(#kilolitroetan egin zuenaren ildotik)... DurangokoAzokaz ari naiz, noski.

Beste lurralde batzuetan barrena ibiltzeko asmoznenbilen, baina ordenagailuaren aurrean ipintzerako,edo, ordenagailuaren aurrean ematen ditudan orduluzeetako puska bat honen idazketari eskain-tzerako, beste norbaitek jada esanak zituennik esan asmo nituenak; gainera, eta larriagoadena, nik erabili asmo nituen erreferentziaberberez baliatu zen nik idatzi asmo nuenaazkenean kaleratu zuena, eta horrekin baiakabo: zein naiz ni aipamenik gabe?Orduan, mirari baten antzera jazo zitzai-dan, jaso nuen email hura: Azokarenatariko alean argitaratzekoa zen, hainjustu ere, nire Zirta.

Aitzakia tematikoari heldubehar nion, bai ala bai. Denadela, arrazoiren bat beharnuen hautu hain ez-origi-nala zuritzeko, bazeudelakookasioa kudeatzeko beste-lako moduak ere; adibidez,besterik gabe, kasu zipitzik ez egitea,edo, bestela, plaza ezezagunagoeiburuz jardutea, esaterako BALABilboko Arte Liburuen Azokariburuz (abenduaren 11tik 14ra arte-liburuak, fanzineak, tailerrak etakontzertuak), edo EmakumeAbertzaleon VI. TopaketaFeministez (Ondarroan,abenduaren 13an, mintzal-diak eta hausnarketak).Azkenean, hizpidea bereznahiko estandarra zenez,erabaki nuen, alderdi forma-la irauli ordez, edukia eta formabanaezinak izatearen kontu hori probestueta artikulua erabat tradizional eta aurrei-kusgarriki planteatzea, alegia, hitzorduari

hutsik ez egiteko arrazoiak ematea, honako galderaezin tipikoagoa abiapuntu: zergatik demontre joanbeharko luke idazle-gai batek Durangora, neskagaztebat izanda?

Bada, hasi eta buka, literatur jendea bene-benetanezagutzeko aukera izango duelako. Eta ez beti aipa-tzen den topiko hori dela-eta, hots, standean libu-ruak sinatzen/saltzen egongo direnez eurekinaurrez aurre hizketalditxoa egiteko paradarengatik,ezpada Durango delako euskarazko literaturlarigehienak zinez garrantzitsuak izango balira bezala

tratatuak izaten diren okasio bakarrene-takoa, gainontzean okindegira edo sen-

dagilearengana joaten direnean,edo nortasun agiria erakutsibehar izaten diotenean bulegoofizialetako langileei, ez baitu-te sekula errekonozimenduzkobekain-altxaldi edo hitzik adi-tzen, eta hiruzpalau egunetakoaitortza durangarrak, euren

tribu-kideez inguratuta,zuzenean jotzen baitie egominduan, sorbaldak zuze-narazten dizkie eta solasa-ren kontinentzia laxatzen,batez ere basoa eskutandutela harrapatzen baditu

gure balizko neskagazteidazlegaiak. Bai, Azoka abagune aparta

izango da neskagazte letretanhasiberriarentzat, badaezpadadespistatuta bazebilen eta kon-trakoa sinesten bazuen, egiazta-

tzeko literatoen elitea ere gizo-nez eta gizonki osatuta dagoela

funtsean. Aukera itzela, halaber,trapu zaharren batzuk batzeko

eta, ondoren, horiekin nor-baiti xantaia egiteko, edo,

bestela, egon ere badaudenkonplizeekin elkartuta,

euskal literaturaren mun-duko konbentzio-

ak, hipokresia etamakillatutako matxismoa lauhaizetara salatzeko. Pikutarabidaltzeko. n

Danele Sarriugarte� IDAZLEA

DA

NI

BLA

NC

O

Ni banoa

Antton Olariaga

Page 24: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

24 � 2014KO ABENDUAREN 7A

IRITZIAREN LEIHOA

IRUDIKA EZAZU murru bat. Irudika ezazubertan idatzirik NORMALA hitza eta jarzaitez ahalik eta gertuen. Eta orain pentsa-tu ondorengo baieztapenetan, eta zureburua baieztapenean sartzen bada, geratugeldi, sartzen ez bada, eman pauso bat edobi, atzera:

Nire sexua nire generoarekin bat dator.Nire aukera sexualak “gehiengoarekin”bat datoz. Nire itxura, estetika, gorpuzke-ra, gizon/emakume multzoetan sartu dai-tezke. Nire arraza edo azalaren kolorea,ingurura begiratzen dudanean ikustendudanaren antzekoa da. Bikotea dut. Nirehizkuntza gehiengoak darabilena da. Nire

egoera legala, ba hori, legala da. Ni, niregenerokoak ez diren horientzat desiraga-rria naiz. Ligatu egiten dut. Nire gorputza“funtzionala” da, hau da, dibertsitaterikgabekoa. Nire adinarekin bat datorrenbizimodua daramat. Ez naiz lodia, ezlodiegia behintzat. Neska banaiz, ile luzeadut, mutila banaiz, motza. Ez didate inoizuzkitik eman. Nire ikasketa maila altua da.Aita eta ama batera bizi (izan) dira. Betiizan dugu diru iturririk etxean.

Jarrai dezakegu. Baina geldigaitezen. Eta zuk, nondik begi-ratzen diozu orain normalta-sunari? n

GATAZKARIK GABEKO gizarte bat diktadura besterikez da. Gatazkak, hala ere, “prentsa txarra” dauka: bel-durra, indarkeria eta segurtasun eza burura ekartzendizkigu. Gatazkaren alde egotea talibanengandik edoterrorismotik oso hurbil egotearen gauza bera omenda. Gatazka kontzeptu gaiztoa, erasokorra, biolentoaeta aldebakarrekoa bezala ulertzen da.

Egia da: eguneroko bizitza erosoagoa da besteguztiak bezala jokatzen badugu, eta fun-tsezko aferetan ados gaudela adieraztenbadugu (batzuetan isiltzea nahikoa da),betiere gizartearen bizikidetza apal etalasai baten alde. Askotan, Gabonetakosenide afarietan bezala jokatzen dugu arlopublikoan: giro ona eta baketsua ez apur-tzeagatik, amore ematen dugu. Tentaga-rria da korrontearen barnean gure buruajoaten uztea. Askoz nekagarriagoa, aldiz,izokina bezala ibaian gora abiatzea.

Hala ere, horrekin konformatzeakbadu prezio garesti bat, Tony Judt histo-rialariaren esanetan: “Kontsentsuaren demokraziakez du demokrazia bezala gehiegi iraungo”. Azkenfinean, zer da kontsentsuaren demokrazia bat? Gau-zak dauden bezala jarraitzeko joera politikoa, gehien-go isila tresna bezala erabiliz.

Honen eredurik perfektuena, berriro, Nafarroa da.Egunero entzuten ditugu kontsentsuaren aldeko adie-razpenak, egonkortasuna eta berpizte ekonomikoa

zaku berean sartuz: hori dena lortzeko gako magikoaitun handi bat omen dela, “diferentzia politikoakalboratuz, interes orokorren mesedetan”.

Alabaina, hemen eta mundu osoan, desadostasunaeta uko egitea dira gizarte zabal baten bermeak.Gehiengo apal eta akritiko horren iritziaren aurkakoherritarrak behar ditugu, benetako demokraziarenaldeko lana, hain justu, hau delako: oposizio ideologi-

koa, erroturik dauden printzipioak kolo-kan jartzea.

Erronka berriei erantzuteko energia ezdugu aurkituko betiko ideien zirkuluitxietan, edo kontsentsu politikora deituz.

Azken finean, desberdintzen gaituenakematen digu banakako identitatea. Etagizartean non gauden zehatz azaltzeakgure interesa markatzen du, interes oro-korren gezurra azaleratuz. Interes ezber-dinen talka horren joko zelaia gatazka da.Eta edozein gatazkaren aterabidea indarkorrelazioaren arabera erabakitzen da.

Gauzak horrela, kontsentsua gatazka saihestekotrikimailu bat baino ez da, ahuleziaren seinalea.Horregatik, gatazka demokratikoaren bandera har-tzen duena aurrera doa, beldurra arerioenaldera igaro dela agerian utziz. Eta kon-tsentsu baten eske dabiltzanak kikildutadaude, haserretuen itxura egiten baduteere. n

Gatazkaren alde

Iván GiménezKAZETAR IA �

Kontsentsuagatazkasaihestekotrikimailu batbaino ez da,ahuleziarenseinalea

KattalinMiner�

KAZETAR IA

DA

NI

BLA

NC

O

Normaltasun testa

Page 25: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 25�

IRITZIAREN LEIHOA

BI GAZTE JATOR etorri zaizkit, Sare mugimendukoak,euskal preso politikoen arazoaz nire iritziak entzute-ra. Bi ikuspegietatik erantzun diet: nola desio nukeeneta nola uste dudan joango dela.

Euskal herritar gehienok nahi genuke presobatzuk berehala kalera ateratzea, inoiz barruan ezzutela behar iritzita, eta beste guztiak pixkana askata-sunerako bidean ipintzea, bitarteanhurbileko espetxeetara ekartzendituztelarik. Gure historiaren orrial-de beltz hori erarik onenean etagupidaz pasa nahi dugulako.

Nola uste dudan joango dela?Espainiako Gobernuak eskuenartean benetako bakea bideratzekoprobestuko ez duen aukera duelauste dut. Bikingoek zapaldutakoetsaiaren burua moztu eta harro era-kusten zuten erabateko garaileakzirela frogatzeko. Horixe EspainiakoGobernuak. Hainbeste aldetatiklikiskeria darien zirrikituak agertuzaizkion Gobernuak hementxe duburua altxatzeko eremu ia bakarra.Euskal Herrian ez bezala, Espainian nahikoa ongiikusia.

Sare mugimenduak liburuxka argitaratu du etazabaltzeko gonbitea egin. Bertan lau artikulu labur.Castillo Suárezek presoak laguntzeko sarea trinko-tzea nahi luke, horri zor zaio bere aburuz orain artesakabanaketari aurre egin ahal izana. Igor Elortzak

eta Jule Goikoetxeak xehetzen dute dispertsioaknolako bidegabekeriak dakartzan. Eta Iñaki Lasaga-basterrek –besteek ere alderdi hau aipatzen dutela-rik– Europa eta Espainiako legedian oinarrituta,sakabanaketa legearen kontrakoa dela dio.

Nik ere, hainbat aldetatik –senitartekoak, adiski-deak, ikasle ohiak, lankideak...– dispertsioaren

drama gertu sentitu dut. Liburua-ren diskurtsoan, baina, ez dutekarpen eraginkorrik ikusten. Zeinkrudela den zabaltzea ongi dago,inor konturatu ez bada. Legearenaldetiko diskurtsoak eztabaidaga-rriak gertatzen zaizkit, muturrekokasuetan (gaixo terminalak...) ezbestetan, espetxe gutxitan euskalpresoak batzeak euren erabilpenpolitikoa eragin lezakeela arrazoitubaitezake juridikoki EspainiakoGobernuak.

Gobernu zintzoak aukerak balia-tu behar ditu arazoak ahal bezainazkar eta ondoen bideratzeko.Horixe du eginkizun. Eta horrela

exijitu behar diogu Espainiako edo Frantziako edo-zein gobernuri. Ezker abertzale ortodoxoari eskatubehar zaion bezala presoak iraganeanpreso mantentzen ez jarraitzea. Besteguztia literatura da, zoritxarrez ez ona.

Ez gaitezen sare zaharretan katrami-latu. n

Jose Ignazio Ansorena � TXISTULARIA

Sarean

DA

NI

BLA

NC

O

Nik ere, hainbataldetatikdispertsioarendrama gertu sentitudut. Saremugimenduakargitaratutakoliburuarendiskurtsoan, baina,ez dut ekarpeneraginkorrik ikusten

Page 26: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

26 � 2014KO ABENDUAREN 7A

IRITZIAREN LEIHOA - BERTSO BERRIAK

1Soka luze bat trentzatu duguzentimetroz zentimetro,trapu zahar zein oihal berriakeguzkitan haizatzeko. Zer ote euskal? Zer da kultura?Zer dugu transmititzeko?Zenbait galdera zintzilikatuditugu dagoeneko,ez al da hori lehen baldintzaerantzunak aurkitzeko?

2Zer dugu euskal? Konnotazioezberdindun bi silaba.Beraz euskaldun, nor da euskaldun?Mintzo duena euskara.Hizkuntza bat da historia bateta euskara zer da ba?Ez da gaurdaino biziraun dueniraganaren alaba,iraganetik honaino helduizanaren emaitza da.

3Kultura zer da? Egunkari batosorik orririk orri.Ta kulturgintza? Gure sorkuntzaartistikoen jatorri.Bide luzea egin dugu taaitortza zor zaio horri;Arantzazutik abiatutaUrbiaraino etorri,baina oraindik urruti samarikusten dugu Aizkorri.

4Ondorengoei transmititzekoeuskaldunok zer dugu ba?Lehengoengadik jasotakoa:hizkuntza eta kultura.Korronte hori da jarraiduraostera irekidura,da egotea herri txiki batzabal-zabalik mundura.Zer gara beraz, izotz hauskorraedo mugitzen den ura?

5Sarasuaren hitz ho(r)iek denakhaizetara dakartzagu,dagoeneko soka ez dagohasieran bezain malgu.Eskegi dugu teoria etapraktika zelan daukagu?Egungo Euskal Kulturgintzarenisla baldin bagara gu,jakin-mina du, gaztea da etaemakume ahotsa du.

6Aldiz gorputza dantzari batensoin mugikorra litzake, jai guztietan euskara hutseanhartu ohi duena parte.Izan Ziburu, Oion, Ituren,Barakaldo zein Lasarte,sua pizteko ez dago zertanjo Zugarramurdira arte,akelarrea nork bere herrikoplazan hasi baitezake.

7Aktore baten aurpegia du,antzik ez du inorenik,ezezagunei ere euskaraz egiten die lehenik,baina ulertzen ez badioteagurtzeko dioenik,antzezpen bako irribarre bategiten die azkenik;“ongi etorri”-ren sinonimo data ez du behar itzulpenik.

8Kulturgintzatik herrigintzarapasa nahi dugun honetan,sokaren bueltan bilduko garahilean behin gogoetan,gure ideiak idatzi guragenituzke oihaletan,gero haizatu, josi, tolestu,nahiz zintzilik laga bertan…Ez daitezela behintzat geratupreso kajoi bazterretan. n

Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke.

DA

NI

BLA

NC

O

Mondragon Unibertsitateak antolatutako Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoan jarritako sorta.

Miren Amuriza Plaza�

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa

Page 27: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal
Page 28: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

28 � 2014KO ABENDUAREN 7A

ERDIKO KAIERA

Sei urte igaro dira azkenekoz zerbait argitaraeman zenutenetik. Zer aldatu da ordutik hona?Morau: Motibazioa aldatu da, kantuak egite-ko gogoa. Lehen ez bezala, orain banuen zer-bait kontatzeko nahia. Nire buruari galdetunion: zer egingo dut musikarekin? Erantzunaizan zen Beñardorekin zerbait egin nahinuela, soila eta biluzia, distrakziorik gabekoa,eta bestelako modu batera antolatua.Beñardo: Esperientzian ere irabazi dugu.Musikalki aberatsagoak gara. Urteekin batera,eta beste proiektu batzuetan ere bagabiltzala-ko, kantak ontzeko gaitasuna handitzen da.Musikari hobeak gara gure txikitasunean.Morau: Gure mugen jakitun izatea ere osogarrantzitsua da, lotsarik eta konple-xurik gabe aritzea. Beldurrik gabe era-kutsi dugu zer den egiten duguna.

Arrainentzako himnoak bloga izan dahorretarako plaza. Nola etorri zitzaizunburura prozesu guztia kontatzekoasmoa?Morau: Gogoeta oso sinplea da. Kon-turatu nintzen kantuak egiten baditutez dela musika menperatzen dudalako edoteknika izugarria dudalako. Kantuak egitenditut istorioak kontatzea gustatzen zaidalako.Gaur egun horretarako inoiz baino tresnagehiago ditugu; gero eta bitarteko gehiago,bitartekaririk gabe. Eta otu zitzaidan: zergatikez dugu kontatuko musikariok sekula konta-tzen ez dugun hori? Lan handia eskatzen ditkantuak sortzeak; noan kontatzera eta norbai-tek ekarpenik egin nahi badu, emango diothorretarako aukera.

Izan dute eraginik blogean emandako iritziek?Morau: Eragin nahi izan duenak eragin du.Nabaritu dut jendeari zure abestia zer irudituzaion galdetuz gero, asko errespetatzen dute-la besteen sorkuntzatik datorrena. Sortzai-leok erreparoa dugu gure lana erakusteko,baina besteek ere badute gure lanean eragite-ko beldurra. Lortu duguna da berrogei edoberrogeita hamar lagunek prozesu guztia osohurbiletik jarraitzea.Beñardo: Bai, baina dena dela, Morauk egin-dako lana aperitifa zen oraindik. Gero nilanean jarri naizenean hasi da musikalki kan-tuak moldatzeko prozesua.

Hortaz, Morauk egin du diskoaren oina-rria, eta gero Beñardok orden pixka batjarri du.Beñardo: Ordena eta desordena, bai.Izan ditugu tirabirak normala denbezala, baina urte asko daramatzaguelkarrekin eta ikasi dugu elkarren aldeon eta txarrak orekatzen.Morau: Elkarrekin egiten dugun lau-garren diskoa da, eta maila horretan,

inoiz baino askatasun handiagoa eman diot.Benetan izan da elkarlana, eta hasieratik saia-tu naiz, beti lortu ez arren, prebentzio neurriguztiak lausotzen eta lasaitzen. Horregatik daMorau eta Beñardoren diskoa, Moraurenbeste disko bat izan beharrean.

Bat-batekotasunak agintzen duen honetan, biurteko prozesua da mahai gainean jarri duzue-na, publiko handiarengana heltzeko asmorikgabe. Korronte kontra eroso sentitzen zarete?

«Himno handien garaia da,baina pertsonen istorioak

gehiago interesatzen zaizkigu»

MORAU ETA BEÑARDO

Bi urtez Arrainentzako himnoak sortzeko abenturak kontatu ditu Morauk, izen berekoblogean. Lagunen ekarpenak aintzat hartuta, eta hamaika bertsioren ondoren, Beñardorekin

batu eta 16 kantu bildu ditu disko batean. Morauk jarri ditu hezurdura eta hitzak, etaBeñardok izan du konponketak egiteko ardura, diskoan zein solasaldi honetan.

| LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA |

“Beti dira garaiinteresgarriakkantautore kronistabatentzat. Munduaoso lehengai ona da”

Page 29: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 29�

Morau: Guk gure burua ikusten dugu berebarazki propioak lantzen dituen baserritarra-ren moduan. Lantzen ditugun tomateak ezdira denak perfektuak, ez dute plastiko etaedukiontzi perfektua, baina zaporea badute,eta guk bilatu dugun publikoa zapore horimaite duena da.

Txikitasuna, gainera, balore bat da, horre-lako prokuktuak egiteko aukera ematen baiti-gu, hanka sartuz, probak eginez, esperimen-tatuz, baina zintzoki aitortuz gure akats etagabeziak zeintzuk diren. Industria hankazgora eta txikituta egonda ere, gure inguruaproiektu txiki interesgarriz josita dago. Horida gu erakartzen gaituena.

Kronista adjektiboa jarri izan dizute, Morau,eta gustura hartzen duzu zuk. Politologoentzatbezala, badira garai interesgarriak musikarikronistarentzat ere?Morau: Beti dira garai interesgarriak kantau-tore kronista batentzat. Mundua oso lehengaiona da beti. Beñardo: Garai hauetan, behar genituzkemusikari kronista gehiago, umorez eta espiri-tu kritikoz munduaren gazi-gozoak konta-tzen dituztenak modu pertsonalean. Morau: Horrek lotura du arrainentzako himno-ak kontzeptuarekin. Egun himno eta lelohandien garaia da, baina guri behintzat kan-tuak egiteko beste gauza batzuk interesatzenzaizkigu: istorioak, gorabeherak, jarrerak…

Horregatik egin duzue Leteren Gizon arrunta-ren koplak gaurkotzeko ahalegina?

Morau: Xabier Leterena garaiko gizartearengoitik beherako disekzioa da. Eta zer gertatu-ko litzake Leteren begirada zorrotz hori gauregungo gizarteari aplikatzen ahalegindukobagina? Hori izan da nire ahalegina, bereumore, garraztasun eta zorroztasun hori eka-rri nahi nuen gure egunerokora. Kantu horida gainera diskoan daudenetan zaharrena,buruan nuen aspalditik.Beñardo: Bertsioa ere ez da, musika aldatubaitugu. Ondorio bat izan daiteke akaso.Morau: Aurretik egindako zerbait baliatudugu, baina ahal beste mantenduz XabierLeteren zorroztasun hori. Harekin alderatunahi izan gabe, jakina.

Bada diskoan istorio bat kontatzeko balio duenbeste kanta bat: Arma, txio, pum.Morau: Bai, anekdota ederra da. Kantuen sor-kuntza prozesua amaitua nuen hamabost kan-turekin, baina orduan hainbat euskal presorenabokatuak atxilotu zituzten Bilbon. BarneMinisterioak atxiloketak egin aurretik filtratuzituen twitterren, eta sekulako zalaparta sortuzuen horrek. Egun hartan twitterreko erabil-tzaile batek erronka bota zidan, horren gaine-ko kantu bat egin behar nuela esanez. Amuarikosk egin eta bi egunetan idatzi nuen azkeneanhamaseigarrena izan dena. Beñardo: Eskerrak ez zituzten gehiago eska-tu, bestela 20 kantakoa aterako zitzaigukeen.

Kanta guztiak sarean daude entzungai, bainadisko fisikoak ere egin dituzue, objektuarigarrantzia handia emanez, gainera.

“Edozeinhizkuntzatan esandaere, zer eta nolaesaten duzun dagarrantzitsuena.Unibertsalago ezgaitu ingelesakegiten, gure buruakonplexurik gabeerakusteak baizik”.

LAN

DE

RA

RR

ET

XE

AB

ER

EZ

IAR

TU

A

Page 30: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

30 � 2014KO ABENDUAREN 7A

ERDIKO KAIERA

Beñardo: Bildumazale garenontzatplazera da objektuaz gozatzea, nahizeta guk ere, MP3an entzuten dugunmusika gehienetan…Morau: Diskoa beti izan da objek-tu, baina orain objektu industrialarimarik gabea da kasu askotan.Hala ere, gero eta jende gehiagokematen dio bere lanari ikutu per-tsonala eta balio erantsia, eta horiegin dugu guk ere.

Diskoak proiektuaren ildoajarraituz egin ditugu, auzolanean,lagunartean. Guk dugun gauzarikbereziena gure nortasuna eta gurelagunena da, eta hori da diskoarieman nahi izan dioguna. Jendeakeskertu egin du gainera. Egia da abestiaksarean doan jartzeak lasaitasuna eman digula.Diskoa gutizia bat da, benetan estimatukoduenarentzat sortua.

Zure abestiak ingelesera itzuli ditu Ixiar Arto-lak, eta nahi gabe bada ere, irakurtzean bestemaila bat hartu dutela iruditu omen zaizu.Horren anglofiloak gara?Morau: Pop eta rock musika zaletuon ezauga-rri bat da. Ohituta gaude musika ingelesezentzuten, eta nik bezala ezer gutxi ulertu arren,

gehien gustatzen zaizkigun kantakingelesez dira. Badago, baita ere,ingelesez denak balio handiagoaduela pentsatzeko joera, edo euskalartista batetzat musika ezin daite-keela bizibide izan… Horrek ez duzertan hala izan. Edozein hizkun-tzatan esanda ere, zer eta nola esa-ten duzun da garrantzitsuena. Uni-bertsalago ez gaitu ingelesak egiten,gure burua konplexurik gabe era-kusteak baizik.

Zuzenekoen txanda duzue orain.Nekeza da zuena moduko emanal-dietarako tokia aurkitzea?Morau: Zorionez, aspaldion gerta-

tu den fenomeno interesgarrietako bat, musikazaletasuna bultzatzen duten espazioak sortuizana da: Kafea eta Galletak, Motz taberna…Gero eta zirkuito zabalagoa dago. Toki txikiakdira, baina hori da gure ingurune naturala.Beñardo: Eta antolatzaileak ere musikazaleakdira, musika estimatzen duen jendea. Askoeskertzen da hori. Musikariontzatpozgarria da, nahiz eta baldintzaekonomikoak onak ez izan, anto-latzen ari denak egiten dugunaestimatzen duela sentitzea. n

“Guk dugun gauzarikbereziena gurenortasuna eta gurelagunena da, eta horida diskoari emannahi izan dioguna”.

Page 31: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 31�

ERDIKO KAIERA

BALDARRONTZIEN TROPELA, horrela definitudu Onintza Enbeita bertsolari muxikarrakbere entrenamendu taldea. Argi du: “Eznituzke ezergatik aldatuko”. Beñat Ugarte-txea, Iñaki Iturriotz eta Igor Meñikak osatzendute tropela, nahiz eta, Eñaut Intxaurraga etaJuanjo Respaldiza ere gerturatzen zaizkienbatzuetan. Nork bere lana du taldean Enbei-taren hitzetan, “batek gaiak jartzen ditu, bes-teak zer hobetu behar den esaten digu, etabesteok bertsotan egin, barre eta afaldu egi-ten dugu”.

Bi mikro artean bizi da Enbeita, “bi mun-duren artean” dio berak. Puntu bat Madrileneta beste bat Muxikan, hala osatzen ditubertsoak. Amaiurreko legebiltzarkideak ustedu hobea dela oholtzako mikroa, parlamen-tukoa baino, “eta zer esanik ez entzulea”.Batek “txaloka” hartzen du, besteak “txistu”egiten dion bitartean. Modu xelebrea dumuxikarrak txapelketa prestatzeko, han etahemen denborarik ez, eta hegazkinean “lo”egiten du beti.

Gorka Lazkano durangarra eta GorkaOstolaza markinarra elkarrekin “makina bat”

aldiz trebatu dira txapelketetarako, bainaoraingoan bakoitzak bere aldetik dihardu.Ostolaza hanka bat Lekeition eta bestea San-tutxun duela ari da txapelketako ibilbideamarrazten. Lazkanok berriz, Durangon pres-tatzen du txapelketa azken bizpahiru urtee-tan, Unai Iturriagarekin, Igor Elorzarekin,Erika Lagomarekin eta Eneko Abasolo Abar-kas-ekin batera.

Elkarri tiraka, azkenerainoBIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Abenduaren 20an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Miribillan (Bilbo).Zortzi bertsolari igoko dira oholtzara, beste asko bidean geratu dira. Gorka Ostolaza Potxis,Miren Amuriza, Jone Uria, Iratxe Ibarra, Gorka Lazkano eta Onintza Enbeitarekin hitz egin

dugu bertsolari bakoitzaren lanketaz.

| MALEN ALDALUR |

Gorka Ostolaza“Niri asko kostatzen zaitplazak txapelketarakoprestakuntza moduanhartzea, agian bestebertsolari formalagobatzuek errazago egingodute, baina nirebertsokera askoaldatzen da egoerarenarabera”.

BIZKAIKO BERTSOLARI ELKARTEA

Page 32: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

32 � 2014KO ABENDUAREN 7A

ERDIKO KAIERA

Bertso eskolan, lagun artean edofamilian, aniztasunik ez da falta txapel-keta prestatzeko orduan. Miren Amu-riza unibertsitateko garaiez oroitu da,Maddalen Arzallusekin batera arratsal-de pasa “ederrak” egiten zituen Gas-teizen bertsoaren “aitzakian”. Aurten-goan, Oihana Bartrarekin prestatu dutxapelketa Bilbon: “Oihanarekin gera-tzen naizenean ondo pasatzen dut, ezda bertsotan egitea bakarrik, gauzaasko daude horren atzean”.

Bertsotarako lagunak baditu ere,aholkuak aitak ematen dizkio:“Batzuetan entzun nahi ez ditudangauzak esaten dizkit, baina denborare-kin ohartzen naiz arrazoi duela”.Aurreko txapelketan esaterako “oldar-korrago” izateko aholkua eman zion.

Gernikarrak horrela definitzen dubertsolariaren bilakaera txapelketan:“Ume zarenean dena da erraza, denadoa berez. Nerabezaroan zure bideaaurkitu behar duzu eta tiro solteakbotatzen dituzu hara eta hona. Geroeskarmentua dator, eta azkenik, hel-dua egiten zarenean zure bidea aurki-tzen duzu. Txapelketan beste berdingertatzen da”.

Txapelketa simulakroakLagunartean eta “giro onean” egitendituzte txapelketetarako entrenamen-duak. Ostolazak kontatu duenez,Markinako beste bertsolari batzuekinbatera txapelketa simulakroa eginzuten Gaztetxean. Gogoratzen dulehen ere astean behin egiten zutelahalako zerbait. Gai jartzailea, epaileaketa entzuleak aurrean zituztela, txapel-ketako ariketa guztiak egiten zituzten,“geure burua saioan kokatzeko baliodu, eta kolpeak leuntzeko ere bai”.

Baina zer da txapelketa, jokoa alajolasa? Badu bietatik. Hitzekin jolas-ten dihardute, elkarrekin jokatzenduten bitartean. Sarri kritikatu da txa-pelketa, lehia kontuengatik. Enbeitak dio “txa-pelketaren aldekoa” dela bera; kentzen dionabaino gehiago ematen diola bertsogintzari.Miren Amurizak ere ez du txapelketa jolas batbezala hartzen, “jolas bat dela esango banu,gezurretan ariko nintzateke, txapelketa garran-tzitsua da, nahiz eta ez den guztia, noski”.

“Garrantzitsua” da beraz txapelketa etahorregatik lantzen, fintzen eta prestatzen dubertsolari bakoitzak bere bertsokera oholtza-ra igo aurretik.

Doinuak aukeratu, errimak landu, gaurko-tasun gaiak jorratu, etxeko lan ugari egiten

ditu bertsolariak txapelketa garaian.Bitartean, bere plazetako jardunare-kin jarraitzea da ohikoena, eta gehie-nen ustetan “ona” da hori “eskar-mentua” irabazteko. “Neurria”hartzea da garrantzitsuena IratxeIbarrarentzat: “Prestatu bai, bainagehiegi gabe”.

Ikasturtea abiatzearekin bateraekin diote gehienek prestaketa lanei.Udaran herriz herri eta plazaz plazahitzak dantzatu ostean, txapelketaribegira jarri dira. Baina ba al du zeri-kusirik plazako jardunak txapelketa-koarekin?

Jone Uriaren hitzetan ez da “inon-dik inora” alderagarria. Jarrera kon-tua da arrazoia, haren ustez, “bertsobazkari batean bertso txar batek ihesegitea errazagoa da txapelketa bateanbaino, txapelketan bertso txar batekatzera bidali zaitzake”. Dena den,uste du plazak balio duela “nork bereburuarekin konfiantza hartzeko etazer mailatan zauden jakiteko”, horre-tan bat egiten dute gainerakoek ere.

Ostolazak bere burua zeharo bes-tela ikusten du plazan eta txapelketan:“Kosta egiten zait plazak txapelketara-ko prestakuntza moduan hartzea,agian bertsolari formalagoek errazagoegingo dute, baina nire bertsokeraasko aldatzen da egoeraren arabera”.

Gaietan ere badago aldea plazatiktxapelketara. Enbeitak dio plazetan,normalean, gaiak “zehatzagoak” dire-la, batik bat, txapelketetan bakarkakoariketan jartzen diren gaiekin alderatu-ta. Hori denborarekin aldatu egin delaonartzen du. Gogoan du bere lehe-nengo txapelketan bakarkakorako jarrizioten gaia: “40 urte dauzkazu, etaherriko gazteena zara”. Orain aldizbadaki, “berriro deitu dizu” izan daite-keela gaia, eta horrek “ariketa mentalhandia” eskatzen duela uste du: “Isto-rio osoa hutsetik eraiki behar duzu”.

Gaiak orotarikoak dira, bai plazan, baitatxapelketan ere, “Rajoyri, ebolari eta Kurdis-tani kantatu behar diezu, oso denboragutxian”, azaldu du Enbeitak, eta harenustez, horrek “gaurkotasunaren gaineko eza-gutza handia” eskatzen du.

Mikroaren aurrean jarri eta ideien peskizanibitzeko minutu gutxi batzuk baino ez dituizaten bertsolariak. Horretako, Lazkanok diogarrantzitsua dela aurrez gai bakoitzaren gai-neko “gogoeta” egitea, “mikroaren aurreanzauden unean gaiarekiko duzun iritzia zeinden jakiteko”.

Miren Amuriza“Azken txapelketetanbeherakadatxo bat igarridut, kanpoko presioagatikedo barrukoagatik. Aurtenberriz, ez dut presio horisumatu, ez da nirekikoaurreko urte batzuetakoitxaropenik izan eta horilasaigarri izan da”.

Onintza Enbeita“Bruce Springsteen Bilboraetortzen denean gertatzenden fenomeno antzekoagertatzen datxapelketarekin, batez ere,Euskal Herrikoarekin”.

IÑIG

OA

ZK

ON

A/

AR

GA

ZK

IPR

ESS

BIZ

KA

IKO

BE

RT

SOLA

RI

ELK

AR

TE

A

Page 33: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 33�

BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA - ERDIKO KAIERA

Plazako jardunak gero eta indar han-diagoa du Euskal Herrian, baina txapel-ketak azken urteetan izan duen gorakada ukae-zina da. “Ni ere han izan nintzen efektua”deitu dio Enbeitak. “Bruce Springsteen Bilbo-ra etortzen denean gertatzen den fenomenoantzekoa gertatzen da txapelketarekin, batezere, Euskal Herrikoarekin”, esan du. Batzue-tan bere buruari galdetzen dio finala zer “pro-duktu mota” bihurtu ote den, baina kanpora-keta batean Mauleko pilotalekua gorainobeteta ikusteak Barakaldon “moda kontuaga-tik” etorritako lau jasatea merezi duela uste du.

Ametsetan ere bertsotan“Mikromundu bat sortzen da txapelketarenbueltan”. Hala uste du Ostolazak: “Txapelke-ta hurbildu ahala, gai bakar bihurtzen da”.

Hala ere, ez da txapelketa garaian ametsetanbertsotan egiten duen horietakoa, edo halauste du behintzat, ez baita egindako ametsezgogoratzen. Ibarrak, berriz, aitortzen dubaietz, inoiz gertatu zaiola: “Gaztetxoa nintze-nean gehiagotan gertatzen zitzaidan, eskolar-teko finalaren bezperan, inoiz amestu dutoholtzara irten eta zuri gelditzen nintzela”.

Orokorrean, Bizkaiko Bertsolari Txapel-keta hasi denetik haien eguneroko bizitza ezda gehiegi aldatu. Jone Uriak esan du “osoaldaketa gutxi” nabaritzen dituela: “Besteensaioak entzutera joaten gara, denbora gehia-go eskaintzen diozu bertsoari, baina ez erru-tina aldatzeko adina”. Antzeko iritzia du Iba-rrak ere, egunerokoa ez aldatzen ahalegintzenda eta betiko legez kirola egiten, horrek txa-pelketa “lasaiago” hartzen laguntzen dio.

Lazkanoren kasuan aldiz, aldatu da egune-roko jarduna. “Batzuk bertsoetatik bakarrikbizi dira, baina ez da nire kasua”, bere bizi-modua nolabait “eten” egin behar duela esandu txapelketa garaian, “bertsoari denboraeskaini ahal izateko”.

Presioak: kanpokoak eta barnekoak

Ba ahal dago presiorik txapelketan? Presioaegon badago, bai kanpokoa, baita barnekoaere, hala baieztatu dute gehienek. Amurizakdio “lasai” aurkeztu dela aurtengo txapelke-tara, aurreko urteekin alderatuta “kanpoko”presio gutxiago eduki duela esan du: “Azkentxapelketetan beherakadatxo bat igarri dut,kanpoko presioagatik edo barrukoagatik.Aurten berriz, ez dut presio hori sumatu, ezda nirekiko aurreko urteetako itxaropenikegon eta hori lasaigarri izan da”.

Jone Uriak ez du presio handiegirik senti-tzen, guztiek “aukera antzekoak” izangodituztela uste du. Dena den, bere buruari jar-tzen dion helburu nagusia, finalera sailkatzeada, “gero gerokoak”.

Nork bere helburuak ditu txapelketan:finalera sailkatzea, finalaurreko on bat egi-tea, txapela irabaztea. Eta horretarako pres-tatu dira, banaka zein taldeka.Denak ibili dira jostun lanetanBizkaiko Bertsolari Txapelketan,orratzak kantari jarri eta hitzakjosten. n

Iratxe Ibarra“Eskolarteko finalarenbezperan inoiz amestudut oholtzara irten etazuri gelditzen nintzela”.

Jone Uria“Besteen saioak entzutera joatengara, denbora gehiagoeskaintzen diozu bertsoari bainaez errutina aldatzeko adina”.

Gorka Lazkano“Batzuk bertsoetatik bakarrikbizi dira baina ez da nire kasua”.

BIZ

KA

IKO

BE

RT

SOLA

RI

ELK

AR

TE

A

GE

TX

OSA

RR

I .BLO

GSP

OT.

CO

M

BERTSOA.COM

Page 34: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

34 � 2014KO ABENDUAREN 7A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

MENDE HASIERAKO ebento literario nagusia beste batizan omen zen, argitaletxe bereko beste nobela bat,modu berean emakume batek idatzitakoa. Baina, ala-jaina, Ixiar Rozasen estreinako liburuaren harrera ereez zen izan nolanahikoa. Luze gabe harrera kritikoa:kaleratu eta ondorengo lau hilabeteetan, zortzi kriti-ka literario. Batzuk, auskalo zirrarak eraginda, pertso-na berak idatziak, bertsio mejoratuan-edo: Bizitzaaldatuz izenarekin lehenik, Bizitza berreskuratuz gero.Kritiken hemeroteka markagailu balitz, 5 eta 8 esan-go genuke, Rozasen alde.

Baina konpetizioa baino, literatura lehenetsi nahiduen tarte honetarako, hara: Graziana Barrenetxeadugu nobelako protagonista, 58 urteko emaztea.Bidegurutze batean aurkitzen da, seguru bere bizitza-ko garrantzitsuenean. Senarra du, nola esan, etxerairitsi, sofan etzan eta telebista pizten duen horieta-koa. Seme-alabak habiatik kanpo, lagunik apenas,bizitza soziala mugatuko zaio merkatuko erosketeta-ra. Eta gero dago adinaren mamua, zahartzearen izo-rratzea. “30 urte ezkonduta, 10 auzo horretan, 28Agustin jaio zenetik, 24 Laurarekin, eta horietatikzenbat izan ziren niretzat”, galdetuko dio bereburuari. Galdetzeko gero, “egon al daiteke hilik nor-bera, hilik egon gabe”.

Egiten duen arte bidaia bat, ezagutzen duen arteAnjel, txoferra, autobusa aparkatzeko garaje finko-

rik ez duena. Ez da izango, ordea, kromo kanbiatzesoila, ez bada bizitza berri baterako atea. Eta zalan-tzati: “Nola egingo diot uko egun batetik besteraazken hogeita hamar urteotako bizitzari”. Bada,igarriko diozue nobela irakurri ahala: aldatzen dabizitza, bai horixe, aldatzen du protagonistak,zehatzago esanda. Kontakizunak aldatzen duenbezala, lehenengo, bigarren, hirugarren, narratzai-lea; aldatzen duen bezala narratzaileak solaskidea;berdin aldatzen da denbora: orainetik iraganera, ira-ganetik orainera.

Eta egia da edabe, akelarre, sorginen irudia erabil-tzea irudi liberatzaile gisa, zer nahi duzue esatea,pereza pixka bat ematen duela. Baina liburuak pasa-tzen duen mezua, mende hasierako ebento literario-ak pasatzen zuena baino askoz ere iruditzen zaitaskatzaileagoa. Eta alde horretatik kritika errepika-tzaileak arrazoi zuela: bizitza aldaketa baino, bizitzaberreskuratze baten istorioa da hemen kontatzenzaiguna, gaur hain modan dagoen ahalduntzearenbidetik. Bukaerak sorpresa du, gainera. Eta epitafiogisa ere balioko lukeen sententzia hau: “puzzlea osa-tzeko modu asko dagoela ikusi dut etaez dagoela zertan osatu, erdibideangeratzea ere zilegi dela”. n

Aritz Galarraga

Edo zu edo ni.Ixiar Rozas.

Erein, 2000

Erdibidean geratzea ere

Literatura

Page 35: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 35�

IKUS-ENTZUTEKOAK - ERDIKO KAIERA

“GAUR EGUNGO zinema onena, telebistatik dator”,zenbat aldiz entzun dugu esaldi hori? Azken urtehauetan, pantaila txikia duin bihurtzen hasiak diratelesailak. Kalitate eskaseko eta exijentzia murritze-ko produktu eta saioekin lotu izan da betidanik,baina ikuspegi hori, guztiz aldatu da. Lehen “zine-mazaleei” buruz hitz egiten genuen soilik, orain“seriezaleak” fenomenoa ere agertu da. Izugarriharritzen nauen zerbait da, eta pelikulekin gertatzendenaren guztiz alderantzizkoa: hasieratik ditugunaurreiritzi guztien jaka erantzi eta esekitokian zintzi-likatzen dugu. Jendeari berdin zaio jatorrizko hiz-kuntzan dagoen, ekoizpena amerikarra ala suediarraden, hogei edo 50 minutuko iraupena duen, aktoreguztiz ezezagunak diren ala fantasiazkoa edo umo-rezkoa den. Behin harrapatuta, traba horiek guztiakkentzen dituzte gainetik.

Zergatik diot mugarik gabeko fenomenoa dela?Korrika eta presaka bizi garen honetan, guztia segi-tuan eta momentuan edukitzeko beharra sentitzendugu eta telesailek aukera hori ematen digute. Filme-kin ez bezala, estreinatu eta segituan ikusteko aukeradago, eta horretan aliatu garrantzitsuena Internetdugu, zehazki esanda, sare sozialak. Hauei eskerAMC, HBO edo Showtime bezalako kateek ahulta-sunak identifikatu baititzakete, audientzia sozialaerabiliz.

Argi dago gainera, pelikula eta telesailen artekomarra ikusezin hori geroz eta finagoa dela. Breakingbad edo True detective saioek adibidez, urte osoanestreinatzen diren pelikulen %90ek baino gidoi, per-tsonaia eta lan sakonagoak dituztela oso argi daukat.Hori gutxi balitz, honelako produktu bat egitearen

kostua, telefilm batena baino hiru aldiz merkeagoizaten da orokorrean. Boardwalk Empire adibidez,atzean Scorsese dagoela eta sekulako arte eta deko-ratu pila daudela kontuan hartuta ere, errentagarria-goa izan liteke.

Ikuslea fidelizatu egiten dute. Askotan 50 ordukofilm bat ikusten ari garela dirudi eta horri esker kon-tsumitzeko ate berriak irekitzen dira: ordenagailuak,tabletak edo mugikorrak, esaterako. Honek berreli-kadura sortzen du, zarata, eta zaleentzako telesailjakin horren marketina mundu mailako gertakizunbihurtzen da. Gehienetan dosi txikiak izaten dira etaez duzu bi-hiru orduko tarterik behar. Afal osteanatal bat ikus dezakezu, autobusean etxerako bideanedo ordenagailuan ohera joan baino lehen. Horri,harrapatzeko moduko istorio bat gehitzen badiogu,narrazio oso eraginkorra sortzen da.

Azken hamarkadan gainera, aktore edo zuzendarioso ezagunak mota honetako hainbat proiektutanmurgiltzen hasiak dira. Nork imajinatuko lituzke,Kevin Spacey, Tom Hardy, Glen Close, Fincher edoScorsese telesail baten atzean? Konturatzen hasiakdira orain urte batzuk pentsaezina zen zerbaitez,gaur egun izugarrizko garrantzia eta oihartzunadutela.

Azken finean, ikuslea erakartzeko erabiltzen dirensistema horien akatsak non egon litezkeen argi dauz-kat. Pantaila txikian aldiz, izugarri kostatzen zaithutsune horiek identifikatzen, etorkizu-nera begira jarri eta mugarik gabeko feno-meno global bezala ikusten baitut. n

Gaizka Izagirre

Telesailak: mugarik gabeko fenomeno globala?

Page 36: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

36 � 2014KO ABENDUAREN 7A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

Bezeroa telefonoa eskue-tan duela sartu da dendara:

– Zer nahi duzu? –galde-tu dio dendariak.

– A u t o z u z e n t z a i l e akendu nahi nuke mugikorre-tik.

– Eta noizko nahi duzu?– Ordain!.. . Irain!.. .

Orein!...

Hitz gezidunak

SoluzioaKike Amonarrizen umorea

ZAPARRADA,ERAUNTSIA

------------ALTXATU

PARETAMEHE

------------ARRANTZA-

RAKOTRESNAK

DOLU, GARBAI

IZAN EZIK,SALBU

------------IHIA

KONTSONAN-TE ERREP.------------

JUNTA-GAILUA

PROBA,LEHIA

------------KUKU SAGAR

GOGORTUA

EURAK

------------PERTSO-NAIAREN

SORTERRIA

TEST, PROBA

------------ARTSENIKOA

EKAITZAREN

BURRUNBA

------------GIGA

KARRIKA

------------DAUKA

UKATZEKO

HITZA

------------GAUZA

HUTSALA

… EGIN,ERABAT ASE

------------IRARLEAREN

EGINKIZUN

ENTZUNAREN

ARABERA

ERREPIKA-PENA ADIE-RAZTEKO

------------DENBORALDI

ZUHAIXKA

IZENA

------------

MEGA

------------ERABATEKO

NAHASTE

------------

SEIGARREN

MUSIKA NOTA

------------SORBALDA,

BIZKAR

FOSFORO

------------HODI

EGOKI

------------ATOMO

KARGATU

EZEN

------------IRATZA-RRIRIK

BARRURAJOAN

------------ILLON MEN-

DIKATEKOMENDATEA

BIZI GAREN

PLANETA

------------RADIOA

DESIRA IZAN

------------KILOA

IGANTZIKO

AUZOA

(NAFARROA)

HESTEBETE

MOTA

------------PERTSONAIA-REN ABIZENA

AZPIA

ZEREZKO

ATZIZKIA

------------ZILARRAREN

SINBOLOA

ARRAUNKIROL

ELKARTEA------------

PERTSONAIA-REN IZENA

BAZTER

------------LASAITA-

SUNEZ

HJ

RK

ON

TS

ON

AN

-TE

ER

RE

PIK

AT

UA

----

----

----

BA

LIO

AD

H

OS

AJ

ER

KE

TA

LA

SR

UM

OI

AR

TS

UA

GA

KA

LE

EZ

DU

OK

EA

BI

S

ZK

OG

AR

AI

GM

LA

P

AK

EO

ES

AR

TU

NA

UJ

IN

AZ

IO

LU

R

KO

ZO

DE

SI

RA

TU

AS

AL

IK

IU

NA

NU

A

H P A

DA

AZ

T

AM

IT

Telefonia dendan

DA

NI

BLA

NC

O

Page 37: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 37�

ALEA - ERDIKO KAIERA

BLACK IS BELTZA nobelagrafikoaren istorioa NewYorkeko 5. etorbideanhasten da, 1965ekourrian. Orduan, etahonokoa benetako histo-ria da, Iruñeko erraldoiaksagar handiko kale ezagunhartatik desfilatu ziren, bisalbuespenekin, erraldoibeltza ez zuten dantzara-zi, arraza bazterkeriagatikgalarazi zitzaiolako.Manex Unanue euskaldu-na dugu fikziozko istorio-aren protagonista, erral-doi beltza dantzarazteraNew Yorkera abiatu da,eta han dela, AEBetan geratzea era-bakiko du. Abiapuntua hori izanik,Manexen edo erraldoi beltza ezizenezezagun egingo den euskaldunarenistorioak garaiko gertaera, pertso-naia eta mugimenduak ezagutzenlagunduko digu, orduko giroa ezinhobeto deskribatuz.

Fikzioa eta errealitatea nahastuz,Manexen eskutik ezagutuko ditugu:New York eta Velvet Underground;Harlemeko giroa, Black Panthersmugimendua eta Malcolm X; Kuba,Fidel Castro eta Che Guevara;Mexiko eta Juan Rulfo; Los Angeleseta Chicano Power mugimendua;Monterreyko musika jaialdia; Mon-trealeko Erakusketa eta Charles deGaulle; Aljeria eta Cheika Rimitti;Vietnameko gerra; KGB, CIA etaMOSAD espioitza agentzien triki-mailuak; Boliviako gerrilla eta mun-duko liberazio mugimenduak;droga psikodelikoak eta sexu aska-penerako mugimendua; eta batezere, garaiko musika, Otis Redding-en Respect abestia ardatz.

2009an jaso zuen HarkaitzCanok Fermin Muguruzaren deia,Iruñeko erraldoiak New Yorkeko 5.hiribidean agertu zirenekoa jaso-tzen zuen egunkariko berria eskuartean. “Argazki oinean irakur zite-keen erraldoi beltzei desfilean parte

hartzea galarazi zietela, arrazagatazkak tarteko”, azaldu digu Har-kaitz Canok. Benetako istorio hone-tatik tiraka, Muguruzaren hasierakoideia, helduentzako animaziozkofilma egitea bazen ere, “baloratugenuen pelikula egin baino lehen,pauso naturala izan zitekeela komikibat egitea. Lanean hasi ginen bakoi-tza bere aldetik, batez ere garaiaaztertuz, oso garai zurrunbilotsuakbaitziren”.

Testuinguru historiko honetan,ez dira Euskal Herriko gertaera his-torikoen aipuak falta. Hala, 1967koDonostiako Bertsolari Txapelketaaipatzen da nobelako pasartebatean: Xalbador bertsolariak,publikoaren txistuak jaso ondoren,“txistuak jo dituzute bainan, maitezaituztet oraindik” kantatuta, publi-koaren txalo zaparrada eragin zue-nekoa. “Herrialdeetako kontaketaparaleloak agertzen dira. Oso nobe-la internazionalista da, Manexekegiten duen ibilbidea 10 hiritan ger-tatzen delako. Aljer, Mexiko, Madril,Kuba, Los Angeles, San Francisco...Munduaren ikuspegi nahiko zabalaematen du, beti ere Euskal Herriakontrapuntu bezala agertzen dela”.

Black is Beltza espioitza istorioa-ren barruan, “euskarak badu beregarrantzia, Manex protagonistak,

telefonoz euskaraz hitzegiten baitu Iruñeko berelagunarekin, eta elkarriz-keta horiek espiatu egin-go dizkiote amerikarrek.Horrela, garaiotan eus-kara espioitzarako hiz-kuntza bezala erabili zelaagertzen da”, HarkaitzCanoren hitzetan.Nobela grafikoaren jato-

rrizko hizkuntza euskaraizanik, gaztelaniaz, fran-tsesez eta katalanez ereargitaratuko da, hainbatargitaletxeren eskutik.Euskarazko nobela Fer-min Muguruzaren Talka

transmedia zigiluak kaleratuko du,frantsesez –Angulemako komikiazokan izango da–, gaztelaniaz etakatalanez, Bartzelonako Bang Edi-cionesen eskutik argitaratu da, etaazkenik, Mexikoko Caja de Cerillosargitaletxeak edizio berezia egingodu. “Mexikoko Guadalajarako libu-ru azokan, Latinoamerikako azoka-rik garrantzitsuenean, aurkeztukodute eta bertan izango gara”. JorgeAlderete argentinarra bada ere,Mexiko DFen bizi da egun. “Jorgeoso ezaguna da Hego Amerikan,eta litekeena beste herrialde batzue-tan, Argentinan edota Txilen, kale-ratzea komikia”.

Black is Beltza nobela grafikotikharago doan proiektua da, eta hori-xe bera erakusten du Bilboko Alon-degian, otsaila bitartean egingo denerakusketak. Komikiko irudi handi-tuak, garaiko filmak, argazkiak,musika eta nobela girotzeko erabilidiren hemeroteka lanak ikus daitez-ke bertan. Bestetik, hainbat kon-tzertu, topaketa, hitzaldi eta filmikusi ahal izango dira datozen astee-tan Bilboko hainbat aretotan, Blackis Beltza nobelaren girohistorikoa hobeto uler-tzeko. n

Myriam Garzia

BLACK IS BELTZA

Erraldoiaren komeriak

MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Harkaitz Cano, Jorge Aldarete eta Fermin Muguruza.

Page 38: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

38 � 2014KO ABENDUAREN 7A

ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA | JOXERRA AIZPURUA SARASOLA |

Babeslea: iametza Interaktiboa

GERO ETA ZABALDUAGO dago biodegra-dagarriak ez diren hondakinen ingurukokezka. Berrerabilpena edo, txarren-txarre-nean, biodegradagarritasuna da gero etaindar handiagoz bilatzen ari garena, bainaorain arte, txipak daramatzaten tresnek ezdituzte aipatutako baldintzak bete.

Gailu elektronikoak zahartzean, bilke-ta guneetara eramatea baino ez zaigu gel-ditzen. Atal batzuk desmuntatu ondorenberrerabiltzea lortu badaiteke ere, txipe-kin ez da hori gertatzen. Txip erabiltezi-nak esponentzialki ari dira pilatzen, etalaster arazo galanta izango dugu.

Horri aurre egin nahian, Norvegiakoikerketa laborategi independenterik han-dienak, SINTEFek, erabili ostean desegingo diren osagaiak sortzen dihardu.Hain zuzen, ordu gutxian uretan disolbatzen diren magnesiozko elementuakkokatu dituzte litiozko xaflen gainean. Hala, txip horietan inpri-matutako zirkuitu elektronikoak desagertu eta txiparen oinarriaberrerabili ahal izango litzateke. Besteak beste, drone berrerabil-garriak ekoizten ari dira, itsasoan neurketak egiteko; euren lanaamaitu ondoren, itsasoan disolbatuko lirateke. n

Txernobyleko paisaiapost-apokaliptikoakDanny Cooke kazetari ingelesakUkrainako Pripiat hiriko irudiakhartu ditu drone baten bidez.Txernobyleko zentral nuklearre-tik hamar kilometrora dagoenhirian, gizakirik ezean, natura-ren indarraren erakustaldia ger-tatzen ari da.

ttiki.com/91574(Frantsesez)

Antartikako itsas azpikoizotz geruza, uste bainohandiagoa

2010 eta 2012 urteen artean hain-bat ikerlarik Antartikako izotzgeruza neurtzeari ekin zioten, etalortutako emaitzak zientzialariakharritu ditu. Itsaspeko izotzakbatez beste metro bateko zabale-ra izatea espero zen, baina hama-sei metroko zabalera neurtu dute.

ttiki.com/91575(Euskaraz)

Ozono geruzakozuloaren eboluzioanaldaketa handirik ez

Irailean hainbat zientzialarik ira-garri zuten ozono geruzakozuloaren arazoa betiko konpon-duta zegoela, eta orrialde hone-tan berriarekiko eszeptizismoaazaldu genuen. Azkenik, etadatu guztiak aztertu ostean,ozono geruzako zuloaren aur-tengo bilakaera azken 25 urtee-tan izandakoaren antzerakoaizan dela ikus daiteke. Egoera ezda okertzen ari, baina hobetzenari denik ere ezin esan.

ttiki.com/91576(Ingelesez)

Txip biodegradagarriak sortzen

JOAN DEN MENDEAN sortutako ikerketazentroen azpiegitura eguneratu nahi duEusko Jaurlaritzak 2020rako. Ikerketa-ren emaitzak enpresetara efizientziahandiagoz hel daitezen, ikerlanen hel-buruak eta zentroen egituraketa birde-finitu nahi dituzte.

Ikerketa zentroetan, eta batez ereenpresei lotutako ikerketa unitateetan,kezkatuta daude, ez baitakite berenlanean jarraitzeko administrazioarenlaguntza izango duten ala

ez. Helburuak orokorrak dira, nazioartean ere balioko dute-nak, baina horiek lortzeko EAEko marka bat behar da, etahorretarako gure hizkuntzak eta gure kulturak zehar-lerroaizan behar dutelakoan nago. n

EAEko ikerketa ereduanaldaketak

WE

RN

ER

JUV

IK/S

INT

EF

Denbora laburrean desegiten dentxipa garatzen ari da SINTEF.

Page 39: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 39�

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

ESPELETIA, Uribei, Aristeguieta,Echever ria, Lardizabala, Larrea,Lastar riaea , Ercilla , Luzuriaga ,Ochagavia eta Urmenetea izenezgain, botanikak badu beste euskal-dun asko: Abasoloa, Aldama, Alza-tea, Arrabidea, Azaola, Berroetea,Echeandia, Echeverria, Gardoquia,Iriartea, Iriartella, Ignatia, Lexarza,Mendoza, Mendozia, Saracha, Tafalla,Ulloa, Unanuea... Gehiago ere izandira. Lasai, etorriko dira eta. Edo,nahi izatera, zerorrek ekarri.

Tafalla izenak historia bitxia du.Juan José Tafalla Nabasqués (1755-1811) corellarrari zor zaio. Ameri-ketak egitera joanda, soldadu arizela, garai hartako bidaldi botanikoesanguratsuenetako batean lagun-tzaile hasteko aukera baliatu zuen.Expedición Botánica al Virreinato delPerú, Ruiz eta Pavón botanikariospetsuek zuzendu zuten. Handikaurrera ez zuen beste ezer egin.Baita botanikariok Madrilgo JardinBotanikoaren erosotasunera erreti-ratzea erabaki zutenean ere; beregisa jarraitu zuen. Ekuadorko etaPeruko landaredia beste edozeineuroparrek ez bezala ezagutuzituen. Bereziki kina espezieak(Cinchona sp) landu zituen. Ordukosendagai begikoetako bat zen, eta

etekin samurrak antzematenzitzaizkion. Bere irakasle eta nagusiizan zenak, Ruizek, zazpi espezieaurkitu zituen; Tafallak 43.

Landare ugari aurkitu eta haienhaziak, landareak, bildumetarakolaginak... zer ez zuen prantatu etaEspainiara igorri. Ordura arteezezagunak ziren makina bat lan-dare ere bai. Ikaragarrizko pago-txa zuten Madrilen. Tafalla jaunaoihanean, aihotza astintzen, etaberaiek, belusezko besaulki eroso-etan ospea puzten. Madrilen jarrizioten izena Ameriketan lehenen-goz aurkitutako landare askori.Hango jauntxoak omentzendituzten izenak, gehienbat: Una-

nuea, Cavanillesia... Bere izena jarrizioten genero bati, baina aurrezbeste izen bat zuen hark... Propioegina ote? Gero, Tafalla izenabeste genero bati ezarri zaio, etabotanikari askok bere omenezkobigarren izena eman diote bestebatzuei: Mikania tafallana, Ornithi-dium tafalla , Solanum tafalla ,Willoughbya tafallana...

Limako Jardin Botanikoa etahango unibertsitateko botanikakatedra ere sortu zituen. Eginda-ko aurkikuntzak argi-taratu balitu, beregaraiko botanikarih a n d i e n e t a ko t z a tgenuke corellarra. n

Asuna irabazianASUNA (Urtica dioica) irabaziandago. Osinak nitrogeno asko duenlurra atsegin du. Gure ingurukolandarea da ukuilu, korta eta etxee-tan. Katuen mugarrien barruan,beti dago simaurra ez bada minda.Horrek asuna dakar. Asuna landa-re magiko da natura eta biodiber-tsitatearen ikuspegitik. Ikaragarriz-ko lanak egiten ditu: jaki ona da etasendabelar osagai aparta. Guretzateta beste landareentzat ere. Argaz-kiko asun sorta inaurkin edo ustel-tzen ari den lur pilaren aldame-nean, nitrogenoa erruz askatzenari denaren ondoan, irabazi ede-rrean dago. Mardul asko. n

KLO

CK

RIK

E-C

C B

YSA

FOR

EST

& K

IMST

AR

R-C

C B

Y

JAK

OBA

ER

RE

KO

ND

O

Corellarra

Cinchona pubescens espezieko aleak. Juan José Tafalla corellarrak 43 kinaespezie aurkitu zituen Hego Amerikan egindako hainbat espedizio botanikotan.

Page 40: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

40 � 2014KO ABENDUAREN 7A

ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

ERROMA, K.A. VIII. MENDEA. Kon-dairaren arabera Romulok eta Remokhiria sortu zuten. Jaioberritan aban-donatutako anaia bikiek otseme batekelikatu zituelako lortu omen zutenbizirautea. Eta ez ziren jaio eta bere-hala hiltzen utzitako Antzinarokopertsonaia bakarrak: Pertseo, Sargon,Hadis eta Edipo ere jaioberritanabandonatu zituzten. Gehienak mito-logiaren eremuan soilik existitu arren,horrek adierazten du egun higuinga-rria iruditzen zaiguna nahiko ohikoazela garai hartan.

Plutarkok jaso zuenez, Espartan,“zaharrenek jaioberria aztertzenzuten eta, ondo egina eta sendoabazen, haurra hazteko erabakia har-tzen zuten. Baina endekatua eta itxu-ragabea zela ikusten bazuten, haurtxikia Taigetoko sakan batean zeudenapothetai (tornu) delakoetan uztekoagindua ematen zuten”. Greziakopentsalari nabarmenenek ez zietenjaioberriei aukera txiki hori ere emannahi; norbaitek haur abandonatuaktornuetatik jaso zitzakeen. Hala, Aris-totelesek eta Platonek jaioberriaktoki ezezagunetan uzteko gomenda-tzen zuten. Lehenengoak behintzatoso garbi zeukan: “Seme-alabenhazierari dagokionez, haur akastu-nak haztea debekatzen duen lege bategin behar da” (Politika VIII, 15).

Haur perfektuak izateko grina horiezagun zuten Erroman ere. Erditzea-ren ondoren, pater familiasek haurraarreta handiz aztertu behar zuen. Jaioeta berehala, haurra aitaren pareanjartzen zuten, eta azterketaren ondo-ren besoetan jasotzen bazuen, fami-lian onartzen zutela esan nahi zuen.Bestela, mirabe edo esklabo batekjaioberria bidegurutze edo zabortegi-ren batetan uzten zuen, hotzak jotaedo piztiek janda hil zedin.

Ohitura horiek ez lirateke egungomentalitateaz juzgatu behar. Adituenarabera, haurren heriotza tasa %30-40 artekoa zen Erroman, eta urteabete baino lehen hiltzen ziren hau-rren kopurua ez zen oso bestelakoa

Antzinaroko gainerako zibilizazioe-tan. Hortaz, haurrekiko lotura afekti-boa beranduago garatzen zen. Dar-winek bere teoriak garatu bainoehunka urte lehenago gizakiek hau-tespen naturalari nolabaiteko bultza-datxoa ematen zioten praktikahorien bidez, beste hainbat animaliaespeziek egiten duten bezala. Etabahetze metodoek luzaroan iraungozuten. Bikingoek, esaterako, jaiobe-rria hiribilduko hesietatik kanpouzten zuten gau batez; gau izoztuajasateko gai bazen, komunitatekokide izateko eskubidea lortzen zuen.Eta kosakoek ibaiko ur hotzetanmurgiltzen zuten, eta bainuarenondoren orroka jarraitzen bazuen,onartu egiten zuten.

Haurren heriotza tasa XX. men-dean jaitsi da %20tik, eta Mendebal-dean baino ez. Egun, Nigerren, milahaurretik 154 lehen urtean hiltzendira eta 262k ez dituzte 5 urte bete-tzen. Haur horien etorkizuna –edoetorkizunik eza– maiz ez dago berenkomunitateen esku, eta industria far-mazeutikoaren interesekonomikoek erabaki-tzen dute, esaterako. Ezda hainbeste aurreratu2.000 urtean. n

Etxe Zuriabeltzez margotuzuten ia

1941EKO ABENDUAREN 7ANhegazkin japoniarrek Pearl Har-borri eraso zioten eta estatuba-tuarrak etsaiak alde guztietanikusten hasi ziren –ohi bainogehiago–. Luftwaffek Londresbonbardatu izanak paranoiaareagotu besterik ez zuen egin.Hartara, Eguberrien atarian,AEBetako goi kargu militarbatek erasoez babesteko proto-kolo sorta diseinatu zuen.

Bonbardaketak gauez izanohi ziren, eta horregatik Gabo-netako argiak murriztu zituz-ten,eraikin publiko nabarmene-tan batik bat. Etxebizitzapartikularretan zuhaitza etxebarruan jartzeko gomendatuzuten. Gainera, eraikin nagusie-tako kupulak, teilatuak etaterrazak beltzez margotzenhasi ziren, gaueko iluntasuneankamuflatzeko. Etxe Zurian gor-tina beltzak eta leiho blinda-tuak jarri zituzten eta fatxadabeltzez margotzeko asmoa erebazuten, Franklin D. Rooseveltpresidenteak ezezko borobilaeman zuen arte. Baina Laffaye-tte plazako ohiko zuhaitza ezjartzea onartu zuen eta horrenordez aurrerantzean ere Zuriaizango zen Etxearen hegoalde-ko lorategian ipini zuten. n

Arrastoak

LOU

VR

EM

USE

OA

Ama haurrari bularra ematen, aitarenaurrean. Haurtzaroan hildako erromatarbaten sarkofagoko erliebeenxehetasuna (K.a. 150 inguruan).

1941eko abenduaren 24an EtxeZurian gertatutakoaren marrazkia.Pearl Harborreko erasoa etahamazazpi egun geroago, zuhaitzapiztea erabaki zuten. Eta eraikinabeltzez ez margotzea.

Antzinaroko haurrenhautespen “naturala”

Page 41: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal
Page 42: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

42 � 2014KO ABENDUAREN 7A

TERMOMETROA

REBEKA UBERA

Elgeta, 1972. Aralarreko idazkari nagusia da, VI. Biltzarraren ostean. Biltzarrean landu dituztengaiek Kataluniako prozesu subiranozaleaz hitz egitera bideratu gaituzte: “Kataluniako prozesua

eredugarria da, herritarrei eman behar zaie protagonismoa. Alderdiek eta erakundeekgizartearen eskaerei erantzun behar diete”. EAEko legebiltzarkidea da EH Bilduren izenean.

| MIKEL ASURMENDI |

Argazkiak: Dani Blanco

Kataluniako prozesu subiranozalea-ren bidea ikusita, zer-nolako azterke-ta egiten duzu Euskal Herritik?Gure ustez, euskal lurralde bakoitzakbere bidea eta prozesua egin behardu. Gizartean eta ezker abertzaleanhiru errealitate politiko direla barne-ratua dugu, baina oraindik korapilobat askatu gabe daukagu: Nafarroa,EAE eta Iparralde artikulatu eta gara-tu behar ditugu, betiere tokian tokikoherritarren arteko ekimen politikoaerrespetatuz, nork bere bidea egitenduen bitartean. Aralarren VI. Biltza-rreko ponentzian diakronismo horiaztertu da: alderdian, koalizioan etagizartean korapiloa askatu gabe dago-ela diogu. EH Bilduk areago findu etaaskatu behar du gai hori. Dena den,EH Bilduk barneratua dauka erreali-tate bakoitzaren erritmoak kontuanhartu behar direla.

EAEn soilik sezesio prozesu bat abia-tzeko pausoa emango balitz, zeinlitzateke Aralarren jarrera? Pauso hori ematea edo ez, gizarteakerabaki behar du, alderdiok gizar-tearen esanetara izan behar dugu.Kataluniako prozesua eredugarriada zentzu horretan. Demokrazian,erabakitzeko eskubidea gauzatzekoherriari hitza eman behar zaio,demokrazia sakontzen da eta proze-suak herritarrak ahalduntzen dituberaien etorkizuna erabaki dezaten.

Alderdiok ez dugu protagonistakizan behar, alderdiek eta erakun-deek gizartearen eskaerei erantzunbehar diete.

“EH Bilduk alderdiez haragoko egitu-ra izan behar du”, esan ohi duzu. Zeresan nahi duzu horrekin zehazki?Aralarren helburua ezker zabal etaanitza egituratzea izan da hasieratik.EH Bildu norabide horretan uler-tzen dugu, EH Bildu EuskalHerriak behar duen tresna sendoada. Indarrak metatzeko balio behardu, baina ez alderdiek osatutakoegitura soila izanez, ez du koalizioklasiko bat izan behar. EH Bildukirekia izan behar du koalizioarenorganoetan herritarrek parte hartudezaten, baita erabakiak guztionartean hartzeko ere. Aldaketagaraian bizi gara, gizartea politikaegiteko beste era batzuk eskatzenari da. Gizartea nekatua eta haserredago politikarekin. Badakit oraindenok hori esaten dugula, baina...

EH Bilduko alderdi guztiek horrelaikusten duzue? Denek egin duzuebide eskema horretara. Ni ez naiz koalizioko beste alder-dien bidea baloratzeko nor. Alderdibakoitzak bere eboluzioa bizi du, etaerrespetagarria da. Egokitzapenakguztiok egin behar izan ditugu ibil-bidean. Orain funtsezkoa ezkerrekosentsibilitate abertzale ezberdinakelkarlanean aritzea da. Garrantzi-tsuena helburu horiek lortzekoelkarlanari eustea da, une politikohonek eskatzen duen mailan egotenjakitea. EH Bildu eta ezker abertza-lea orobat gizarteak eskatzen duenildoan erantzuten ari da.

Iraganeko ezberdintasunak gainditual dituzue Sortuk eta Aralarrek? Ez guztiz, baina gero eta gutxiagodira. Ezberdintasunak egotea nor-mala da. Ez bakarrik alderdienartean, alderdi barnean ere diferen-tziak daude. Ezberdintasuna ez datxarra, positiboa baizik. Diferen-tziek laguntzen dute gure gizartezabala eta anitzaren ñabardurakdoitzen eta gure artean barneratzen.

Aralarren txosten politikoan desobe-dientzia zibila landu duzue. Desobedientzia zibila herri honeniragan berrian erabili da eta landubeharko dugu. Euskal Herriandesobedientziaren kultura dugu,

«Podemosek trantsizioan emanez zen apurketa gauzatzen

lagundu dezake»

“EAJk gehiegibegiratzen du

Madrilera, tematutadago akordio bat egiten

akordiorik nahi ezduenarekin”

Page 43: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 43�

REBEKA UBERA- TERMOMETROA

baina azken urteetako egoera politi-ko zaila tarteko, desaktibatu zen.Guk desobedientzia gizarte zibilaberraktibatu nahi dugu bidegabeakdiren legeen kontra egiteko, legehoriek nagusitu ez daitezen. Deso-bedientzia tresna bezala berreskura-tu behar dugu eta etorkizunari begi-ra egokitu, Katalunian bezala.

Alderdi nagusiek legalitatea errespe-tatu behar dela diote, legearen kon-tra desobedientziaz ekitea kontrae-sana dela leporatzen dizuete. Beraien tranpan erortzen ari dira.Legalitatea jartzen dute denaren gai-netik, demokraziaren eta pertsoneneskubideen gainetik. Ordea, legeak–Espainiako Konstituzioa– pertso-nen aurka bidegabeki erabiltzendirenean zilegitasun guztia galtzendute. Legeak giza eskubideetan oina-rritu behar dira, justizia izan behardute helburu. Espainiako Estatuaerregimen frankistaren oinordekozuzena da, zilbor este hori moztugabe dauka, bere hiztegian ez da era-bakitzeko eskubidea onartzen.

Podemos alderdia edota fenomenopolitikoa nola baloratzen duzu? Podemosek herritarrengan ilusioapiztu du, jendeak politikarekikoduen gaitzustea gainditzen lagun-tzen ari da. Herritarrek euskarri batbehar zuten eta Estatuko politikandagoen ustelkeria tarteko, herrita-rrak bereganatzen ari da. PodemosEstatuko bipartidismoa puskatzeradator eta trantsizioan eman ez zenapurketa gauzatzen lagundu dezake.

EH Bildu prest al dago Podemos, Ira-bazi edo Equo bezalako alderdiekinudal eta foru hauteskundeetan aurre-akordioak egiteko? Nik ez dut arazorik ikusten, baldineta helburuak eta programak kon-partitzen baditugun. EH Bildu osoirekia dago proposamen guztietara,eta erakundeetan ere norabidehorretan ari gara lanean.

Podemos batzarra eta politika hori-zontaltasunez lantzen ari da. Jardue-ra horretan aurrea hartuko ote dizuenkezkarik ez al duzue? Kezkarik? Batere ez. Aralarrenhasieratik, Podemosen jardueradelakoa landu dugu. Gure politikan

“kide batek boz bat dauka” lemakbalio du. Gure funtzionamenduaoso horizontala da eta EH Bildunere funtzionamendu hori indarreandago. Noski, badago zer hobetua,baina eboluzio hori ematen ari da.

Podemosek eta ezker abertzaleakzein neurrian egin dezakete bat herrihonen subiranotasun xedeetan?Podemosen helburuak ez ditugu eza-gutzen, orain arte bereziki kastarendiskurtsora mugatu da. Podemosensarrera politikan guztiz onuragarriaizango da, baldin eta erabakitzeko

eskubidearen onarpena aldarrikatze-ra badator. Hori da klabe nagusia.

EH Bilduren legebiltzarkidea zara.Zer esperientzia izan duzu bertakopolitikan? Ezker abertzalearen iraga-neko tentsioek eragina izan al dute? Ni neu esperientzia oso aberasga-rria bizitzen ari naiz. Aralar EHBildu bezalako koalizioan egoteanahi nuen beti. Hasiera zaila izanzen, giza proiektu humano guztie-tan gertatzen den bezala. EuskoLegebiltzarrean ez genuen elkarezagutzen eta taldea egokitzea kos-

“EH Bilduk indarrak metatzeko balio behar du, baina ez alderdien egitura soila izanez,ez du koalizio klasiko bat izan behar”.

Page 44: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

44 � 2014KO ABENDUAREN 7A

tatu zitzaigun. Baina arduren bana-keta ongi egin zen, eta oso gusturaari naiz, giro ona daukagu.

Legebiltzarreko Bake ponentzia hizpi-de, non dago zailtasuna EAJrekinadostasunera iristeko?Bake ponentziaren sorrerak berakhipotekatu zuen bere etorkizuna.Batetik, ezarritako baldintzen peansortu zelako. Esaterako, zoru etiko-aren inguruan jarri ziren edukiak ezdira egokiak. Bakea helburu baldinbaduzu, baldintzarik gabe abiatubehar duzu. Elkarlana eta adostasu-nak beste era batera landu behardira. Bestetik, EAJren beste akatsbat PPri eta PSEri beto eskubideaematea izan zen. Halaber, Bakeponentzia lau sentsibilitate nagusieimugatzea akatsa da, bake lana ezinda mugatu Legebiltzarreko parete-tara, askoz irekiago izan behar du.

Erabakitzeko eskubidea onartzekobidean, nola baloratzen duzu EAJrenpolitika Legebiltzarrean? EAJk gehiegi begiratzen du Madri-lera, tematuta dago akordio bat egi-ten akordiorik nahi ez duenarekin,euskal herritarron erabakitzekoeskubidea onartu nahi ez duenare-kin. Madrilera hainbeste begiratubeharrean EAJk euskal gizartearibegiratu eta euskal alderdi eta gizar-te eragileekin lanean hasi beharluke, bertatik geure bidea egiteko,Katalunian egin duten bezala.

Zerk trabatzen du hori egitea?Faktore ezberdinak....

Nork bere hegemonia lortu nahi iza-tea, akaso? Batzuek hori diote, baita iraganpolitikoaren eragina ere, eta hautes-kundeak sarritan tartekatzen direla-ko. Baina faktore horiek gainditze-ko gai izan behar dugu EuskalHerriak erabakitzeko duen eskubi-dea lortu aldera.

EAEko aurrekontuetan Jaurlaritzare-kin akordioa lortzeko aukerarik bai? Guk aurrekontuetan oso proposa-men zehatza egin dugu. Esaterako,ez dugu 600 milioi euro gehiagoeskatu, diru partida batzuk bestebatzuen aldean lehenestea baizik,hala nola hezkuntza, osasun eta zer-bitzu sozialetarako. 2015eko aurre-kontuetan 968 milioi euroko zorradago. Agian, zorra hobeto aztertueta zer ordaindu eta zer ez erabakibeharko litzateke. Familien egoeraksuspertzeko kontziliazio laguntzak%40 jaitsi dira, larrialdietakoak%33. Haur-eskola partzuergoaren-tzat lau miloi euro gutxiago daude.Jaurlaritzak, ordea, aurrekontuakdiseinatu ditu murrizketak ezarriz.Aldiz, inbertsioetan, %68 AHTrajoan da. Tren horrek ez dauka Ipa-

rraldearekin loturarik, ezta Espai-niako Estatuarekin ere.

Andoni Ortuzarrek erantzun dizuezuen eskaerak Olentzerori igorri ohizaizkion gutunen modukoak direla.Oso adierazpen prepotenteak etafriboloak izan dira. Une honetanfamilien %45 pobreziaren ertzeandaude. Familia horiek ez dute balia-biderik ezta gutun hori idazteko.Aldiz, Kutxabank edo AHT kon-trolatzen dituzten organismoek ezdiote Olentzerori idazten, SabinEtxera bidaltzen dute euren gutuna.

Josu Erkorekak EH Bilduren helbu-ruak bere egin ditzakeela esan duorriotan, baina nola egin lortzeko gal-detzean ez duzuela proposamenik. Hori ez da egia. Guk oso proposa-men zehatzak egin dizkiegu.

Hala nola... EAEko aurrekontuetan, esan beza-la. Estatus berriaren ponentzia era-tzerakoan dokumentu bat helarazigenion EAJri, Euskal Bidea gureproposamenaren bidean.

Zein da gakoa kasu horretan? Erabakitzeko eskubidearen onarpe-naren ildoan politika egitea.

Gure Esku Dago ekimenean EAJkokideak ere ari dira. Gure Esku Dago bitarteko garran-tzitsua da erabakitzeko eskumenasustatu eta gauzatu ahal izateko.Bere lana berebizikoa da ahalik etajende gehien biltzeko, abertzaleaizan edo ez izan, eskumena demo-krazia kontua baita. Hala ere, bideanbide, alderdien artean sor daitez-keen eragozpenak gainditzeko,herritarrek hartu behar dute prota-gonismoa, ondoren alderdiok eran-tzun bat eman dezagun. Aldeakalde, Katalunian Artur Masek era-kutsi duen moduan. Bera gai izanda gizarteak eskatzen duenari eran-tzun bat emateko.

Urkullu ikusten duzubide horretan? Horixe da gure nahia. n

“Kutxabank edo AHTkontrolatzen dituztenorganismoek ez dioteOlentzerori idazten,

Sabin Etxera bidaltzendute euren gutuna”

“Familien egoerak suspertzekokontziliazio laguntzak %40 jaitsi dira,larrialdietakoak %33”.

Page 45: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal
Page 46: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

46 � 2014KO ABENDUAREN 7A

TERMOMETROA

Bonben eztanda gero eta hurbilago sentitzen da Luhansken. Argi eta ur barik igarotzen duteilunabarra hiri matxinatu honetan, urrunean grad misilen oihartzuna entzuten den

bitartean. Novorossijako (gehiengoa errusieraz mintzo den Ukrainako zonaldea)hauteskunde demokratiko, jendetsu eta baketsuen osteko egunetik, Ukrainako presidente

Poroxenkok mendekua iragarri zuen. Hiriak defentsa antolatzen jarraitzen du.

DONBASS GERRAN

Testua eta argazkiak:

| IBAI TREBIÑO / LUR GIL |

Kosakoen burdinazko gerrikoa

“FRONTEA gero eta hurbilagodago”, kexu dira hilabete luzezerrefuxiatu izateari utzita Luhans-kera itzulitako biztanle asko.Luhansk hiri segurua da abuztutikhona, apaltxensiek (milizianoak)

setio militarra apurtzea lortu etabonbardaketak hiritik urruntzealortu baitzuten, Strelkov jeneralakgidatutako kontra-ofentsiba arra-kastatsu baten ostean.

“Frontea hiritik 15 km eskasera

dago, hurbilena StanitxaLuganskayaherrian”, dio Oleg-ek, hara abiatzenari dela. Oleg Popov Novorossijaeta Luhanskeko Herri Errepublika-ko parlamentarioa da eta herri mili-zietako komandantea.

Bonbardaketen aztarnak nabariak dira Luhansk hirian.

Page 47: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 47�

DONBASS GERRAN - TERMOMETROA

Bere eskutik frontea ezagutzekoparada izan dugu. Popov jaunarenautoa ez da parlamentario normalbatena, miliziano batena baizik.Luhanskeko Herri Errepublikarenmatrikula eta akreditazio ofizialazaparte bala batek eragindako zulo-ak apaintzen du kotxe sobietarzaharraren kristala: “Tirokatu nin-duten, baino zorionez ez zen ezbe-harrik gertatu”, esan digu. Autoa-ren atzeko partean berriz ez dagoeserlekurik, gasolina eta armabatzuk besterik ez. Bere ondoanAK-47 zahar eta astun bat, bidaiaosoan hanken ar tean eramanduena. Abiadura handian doaPopov, hiritik iparralderantz. Erre-pidea erdi-hutsik dago, herrietaraitzultzen diren auto edo bizikletagutxi batzuk topa daitezke baka-rrik. Bonbek utzitako zuloek abia-dura moteltzera der rigor tu gaituzte. Ukrainako armadak Don-basseko azpiegitura gehienak txiki-tzea izan du helburu guda hasizenetik. Zerbaitek gure arreta era-man du bat-batean, muino bateandagoen komando militar batenpresentzia: “Kosakoen frontera”heldu gara.

“Kosakoek defendatzen dute gure hiria”Kosakoek kontrolatzen duteLuhansk hiritik gertu dauden frontenagusiak: StanitxaLuhanskaya etaSlobianoserbsk. Kosakoak (errusie-raz Kazaki) herri eta talde sozio-militar nomada dira. Kide guztienaskatasuna, berdintasun soziala eta

kide ororen adierazpen askatasunadira historikoki komunitate kosako-en barne-antolakuntzaren oinarriak.Kosakoak aski ezagunak dira herriborrokalaria izateagatik. Hori delaeta kosako terminoa mespretxuzerabili izan da mendebaldarrenartean, ezjakintasuna medio. Kosa-koen inguruko irudi faltsu bat sortu

izan da, beldurra eragiteko asmoz.II. Mundu Gerran armada gorria-ren parte izan ziren, Sobietar Bata-sunaren alde eta nazien aurkakoborrokan parte hartu zuten. Ezau-garriei dagokionez, kosakoak esla-viarrak eta ortodoxoak dira eta X.mendean Ukrainako hego-ekial-dean (Novorossija historikoan) eza-rri ziren. Bertan dago beren jatorriaeta hori da Errusiatik edo Ukraina-ko beste leku batzuetatik etorritakomilaka kosakok borroka egitearenarrazoietako bat. Egun, Prizrak bri-gadarekin batera Novorossijakoarmada bateratua sortu dute, Alek-sei Mozgovoi komandantearengidaritzapean. “Kosakoek defenda-tzen dute gure hiria, eta hori delaeta eskerrak baino ezin diegueman”, diosku Luhanskeko biztanlebatek. Donbasseko defentsanaitzindariak izanda, herriak kosako-ei ematen dien babesa agerikoa da.Azken egunotan Ukrainako arma-dak kosakoen kontrako borrokaargudiotzat hartuz Pervomaisk etaStakhanov herriak etengabe bon-bardatu ditu, hainbat zibilen herio-tza eraginez. Baita Slobianoserbskherria ere, bertan topatu dugun

“No pasarán”, “CaputHitler” edo“Venceremos” milizianoaskoren ahotikentzungai direnfaxismoaren aurkakoleloak dira

Page 48: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

48 � 2014KO ABENDUAREN 7A

TERMOMETROA - DONBASS GERRAN

herritar batek esan digu hori bon-bardatu berri duten eraikin batenaurrean: “Gaur eraikin hau bonbar-datu dute, eta orain dela gutxi Leninkalea bonbardatzen ari ziren”. Slo-bianoserbsk Luhanskeko ipar-men-debaldeko herri bat da. Umeak fut-bolean ari dira bonbak orduro

jausten badira ere. “Ikaragarria daherri honetako jendearen lasaitasu-na”, dio gurekin dagoen kazetarierrusiar batek.

“Guk defendatzen dugu Slobia-noserbsk herria. Frontea gureeskutan dago eta posizioak irabaz-ten joango gara aurrerantzean”,

dio Kosakoen komandanteak mor-tero eta grad hotsak gure ondoansentitzen diren bitartean; “lasaiegon, grad bat jaustekotan bota zai-tezte lurrera”. Herritik buelta batemanda kosakoen posizio defen-tsak ikusgai dira, baita kuarteleandagoen destakamendua ere. Slobia-

Lehenengoan, herri milizietako kideak gerra-frontean; bigarrenean, Luhanskeko kosako bat eta hirugarrengoan, kosakoenfronteko komandantea, Ukrainako artilleriak bonbardatutako eraikin baten aurrean.

Page 49: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 49�

DONBASS GERRAN - TERMOMETROA

noserbskeko herritarrek erelaguntza eskaintzen eta babesaematen diete beraien herria etazibilak defendatzera joan dire-nei.

Iluntzear da eta negu gorriaDonbassera heldu da. Termo-metroa zero azpitik dela igarobehar dute gaua fronteko mili-zianoek. Komandanteak fron-tearen lerroak zelan antolatzendiren azaldu digu, ukrainarren“jokaera zikinaz” kexu denbitartean. “Ukrainako gober-nuak heriotzara bidaltzen ditubere soldaduak. Eraso gehienakartilleria astunaren bidez egitendituzte, populazio zibila izutze-ko eta hiltzeko asmoz. Ukraina-ko soldadu askok ez dute espe-rientziarik, arropa ezegokiekineta baldintza txarretan bidal-tzen dituzte frontera. Bigarrenlerroan Guardia Nazionalekokideak daude, eta azken linean,posizio ziurrenetan, Pravi Sek-tor batailoi naziko kideak. Hauda ukrainarren estrategia, jendearrunta heriotzara bidaltzea,frontera joatera derrigortzea,gobernatzen duten faxistaketxean bero-bero dauden bitar-tean”. Herri miliziek ordea“ukrainarrek herrietan dituztenposizio militarrak ez ditugubonbardatzen, horrek zibilaskoren heriotza eragingolukeelako. Ukrainako armadakhori baliatzen du eta ospitaleeta eskoletan ezkutatzen dira”,diote milizianoek.

Faxismoaren aurkako erresistentziaIluntzear da Slobianserbskeneta Kosakoen komandanteakbertatik alde egiteko gonbitaegin digu, bonba hotsak geroeta biziago bilakatzen direla.“Iluntasuna dela eta ofentsibahastear dago eta egoera osoarriskutsua da”. Komandanteaagurtu eta kotxea argi barikgidatu dugu segurtasun kontuakdirela eta.

Iluntasunean hiru kilometroinguru eman ostean miliziano-en checkpoint-era heldu gara.Tiroka hasi dira bat-batean,etsaiari beren presentziaz ohar-tarazi nahian. Herri-miliziekarmak soberan dituzte ososofistikatuak ez badira ere.Ukrainako estatu kolpearenostean eman diren desertzioeiesker lortu dituzte ukrainararmadari ostutako armak etabestelako tresna militarrak.Guregandik gertu dauden arti-lleria posizioak ere entzungaidira. Haien esanetan “ukraina-rrek jasotzen duten kanpo-laguntzari esker, gure aldeanartilleria bikaina daukate. Infan-teria aldetik oso eskasak diraordea, koldar hutsak dira”.

Afaltzen harrapatu ditugumilizianoak. “Hemen ezin duguargirik erabili, soilik janariaprestatzeko eta gure gorputzakberotu ahal izateko su apal bat”.Gau luzea eta hotza emanbeharko dute bertan, baina altua

Page 50: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

50 � 2014KO ABENDUAREN 7A

TERMOMETROA - DONBASS GERRAN

da milizianoen morala. Horren sei-nale “No pasarán”, “Venceremos” edo“Caput Hitler”, edonon eta milizianoororen ahotik entzungai diren lelo-ak; Kuba, Latinoamerika edo Espai-niatik inportatutako aldarri iraul-tzaileak sarritan erabiliak izaten diraDonbassen, faxismoaren eta inpe-rialismoaren kontrako erresistentziaguda dela adieraziz. Nazien aurkako

askapen borroka beti egon da pre-sente Donbasseko herri eta langi-leen memoria kolektiboan, egungoborrokaren identitatea eta arrazoiaeraikitzen lagundu duen ezaugarrie-tako bat izan da.

Luhanskera itzultzeko bideariekin diogu. Auto gutxi eta tankebatzuekin soilik gurutzatu garabueltako bide arriskutsu honetan.

Artilleriaren hotsa gertu entzutendelarik, Novorossijako zeru ilu-nean misilen distira piztu da bat-batean; Bi su gurutzatuen artean,Luhanskera doan errepide txiki-tuan barrena, beldu-rrak eragindako isilta-suna izan da nagusibidaia l i luragarrihonen amaieran. n

IRAILAREN hasieran Ukraina,Errusia eta Novorossijako hain-bat ordezkari politikok, Nazioar-teko Kontakturako Taldearenbitartekaritzaz, Minskeko akordioaizenaz ezaguna den bake planasinatu zuten. Akordio horren hel-buru nagusia Ukrainako ekialdeakbizi duen gatazkari amaiera ema-tea zen. Aldebiko su-etena inda-rrean jarri eta negoziazio politiko-aren bidez adostu beharrekoakordio nazional eta politikoariateak zabalduko lizkiokeen akor-dioa zen.

Autodefentsarako Herri Mili-ziek akordioa iruzurtzat jo zutenhasieratik; Kievek bere indararmatuak berrantolatzeko saiakerahutsa zela salatuz. Indar kolpistekegun kontrolpean daukaten Mariu-pol hiri estrategikoa berreskura-tzear zeunden milizianoak garaihorretan.

Novorossijako herritarrenartean ere ezkortasuna izan danagusi su-etena indarrean jarrizenetik. Ukrainako Gobernuak

zibilei eraso egiten jarraitu duela-ko, eta maiatzean erreferendumbidez herritarrek bozkatutakoaribizkarra eman diolako.

Gudak, beraz, aurrera darrai.Mariupolen, Ukrainako Gober-nuak Donbassen duen hiriburupolitiko eta ekonomikoan, arpila-tzeak, bortxaketak, legez kanpo-ko bahiketak eta hilketa selektibo-ak ugaritzen ari direla salatzen aridira. Eta horiek eteteko asmoz,herri milizien ofentsiba militarrakaurrera jarraitzen du. Donetskekoaireportua kontrolatzeko borro-ka, kasu. Liskar bortitz horretanbi aldeetako militar askok galdudute bizitza, tartean UkrainakoGobernuaren alde soldatapeanborroka egitera Poloniatik etaAEBetatik joandako militarrak.Gerra-fronte nagusiak Donetske-ko eta Luhanskeko Herri Errepu-blika matxinatuen arteko mugandaude, hauen arteko komunika-zioa eten asmoz.

Kieveko erasoaldia hasi zenetik4.000 lagunek galdu dute bizitza

eta beste 10.000 inguru zauritudituzte, Nazio Batuen Erakundeak(NBE) argitaratu berri duen txos-tenaren arabera. Minskeko bake-akordioaren ostean ere, 1.000 hil-dako baino gehiago suertatu dira.Ukrainako armadak, herri etahirietan egin dituen bonbardake-tek zibil asko hil ditu, eta NBEksistematikoki salatu badu ere, era-soaldiak ez dira eten. Ukrainakoarmadaren legez kanpoko armeninguruan ere kezka handia dago.Nazioarteko legedian debekatutadagoen cluster bonben erabilpenafrogatutzat eman du hainbat adi-tuk. Zibilen bahiketak, exekuzioakedota tortura sistematikoak Ukrai-nako armadaren praktikak direlasalatu dute giza eskubideen aldekohainbat erakundek. Bestetik, Erru-siak milizianoei emandako ustezkolaguntza militarra inbasiotzat jo duNBEk, OSCEko (EuropakoSegurtasunerako eta Lankidetzara-ko Erakundea) begiztatzaileek etanazioarteko adituek frogatutzateman ez badute ere.

Existitzen ez den bakea

Page 51: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal
Page 52: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

52 � 2014KO ABENDUAREN 7A

TERMOMETROA

FRANCESC MARCO

Plataforma per la Llengua, “katalanaren gobernuz kanpoko erakunde” deritzonarenexekutibako kide da Francesc Marco (Tarragona, 1989) historialaria. Hogei urte bete ditu

erakundeak, eta Katalunian bizi den prozesuak hizkuntzari ireki diezazkiokeen ate berrieibegira dago, Europari eta estatu propioak katalanari eskain diezaiokeen babesari, besteak beste.

«Inkesta soziolinguistikoanberriro egiaztatu dugu katalanaaskatasunaren hizkuntza dela»

Plataforma per la Llengua. 20 anysdefensant el català liburuan institu-zioen, alderdi politikoen eta elkartze-sareen urtetako jarrera aztertu duzu.Zein izan da alde horietako bakoitza-ren egitekoa?Frankismoko 40 urteren ondoren,katalana normalizatzeko proiektuosagarriak oso positiboak izan dira.Instituzionalki funtsezkoak izandira katalana administrazioan ohikohizkuntza gisa sartzea, kalitatezkokomunikabide publikoak sortzea–TV3, Catalunya Ràdio– eta esko-letako murgiltze linguistikoa. Gai-nera, hainbat arloren normaliza-zioa handitu eta biziagotzekoaldarrikapena konplexurik gabezabaldu da urte hauetan asoziazio-nismotik. Anbizio gehiago eskatuda eta alderdi politikoak zeharkaestutu dira katalanaren alde laneanjarraitzeko. Bere egin dute konpro-miso hori, maila altuagoan batzuketa baxuagoan besteek.

Deigarria da erakundearen lehenekintza publikoa katalanez etiketa-tzea eskatzeko egin izana eta hogeiurte geroago eskari bera eta berbereiegin behar izatea.Multinazional handiei katalanarenerabilera handiagoa eskatzeko eginzen lehen ekintza publiko hura etaharrez gero arrakasta asko lortu

ditugu, nahiz eta ez erabatekoak.Enpresa arloan, erakundeak betilotu izan du katalanaren erabileramodernitatearekin, produktu etazerbitzuen balio erantsi gisa; kon-tsumitzaileen eskubideekin eta eran-tzukizun sozial korporatiboarekin.

Hizkuntz normalizazioaren pro-zesuan –prozesu guztietan bezala–ezinbestekoa izan da emaitza haute-mangarriak lortzea, eta pragmatis-moarekin, zehaztutako helburueta-

rantz, nahi den zerumugarantz,pauso irmoak ematea.

Plataformak diskurtso positiboa duhizkuntzaz, zertan egin da lan eta zerlortu da orain arte?Azken bi hamarkadetan ikusi dugukatalana pixkanaka arlo sozioekono-mikoan sartu dela eta marka han-diak hau barneratzen hasi direla.Hori oso garrantzitsua da. Gainera,mende aldaketarekin, erronka berri

“Katalanismoaren diskurtsoa modernizatu egin da: kontua ez da ‘eustea’ baiziketa eredu egokia eraikitzea”.

| IURE EIZAGIRRE |

Argazkia: Plataforma per la llengua

Page 53: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 53�

FRANCESC MARCO - TERMOMETROA

bat agertu zen: migrazioak hartzea.Eskola eta helduentzako ikastaroakerabakigarriak izan dira. Denoklagundu dezakegu gizarte-kohesioabermatzeko katalan berriak gizar-tean modu eraginkor eta afektiboanbarneratzen.

Zentzu horretan katalanismoarendiskurtsoa modernizatu egin da:kontua ez da “eustea” baizik etaeredu egokia eraikitzea, zeinetankatalana hizkuntza komun gisa osoerabilgarri izango den herrialdekoplaza eta kaleetan hitz egiten diren200 hizkuntza baino gehiagorenartean. Hortik dator bikote linguisti-koen, tandemen eta elkarrizketa tal-deen erabilgarritasuna. Diskurtsoanzein praxian, emaitzak oso esangu-ratsuak izan dira.

Katalana Kataluniatik kanpo ere hitzegiten da, zein da hizkuntzaren egoe-ra leku hauetan?Hizkuntzak gaurkotasuna du katala-nak batzen dituen eremuetan. BalearUharteetan areagotu egin dira esko-lako murgiltze linguistikoaren aur-kako erasoak, eta honekin bateraikasgelak hustu eta euren kamisetaberdeekin kaleak bete dituzten ira-kasleen mobilizazioak ere bai.

Valentziako Erkidegoan ez dagohitzik TV3 debekatu eta Canal9itxi izanaren, katalanezko hezkun-tza ereduan umeak matrikulatuezin dituzten milaka familien egoe-raren edo hizkuntzaren batasuna-ren aurkako erasoen aurrean. Etazer esan Aragoi Ekialdeko Zerren-dako LAPAO delako [AragoikoGorteek erkidegoan hitz egitenden katalanari Lengua aragonesa pro-pia del área oriental izena eman zio-

ten 2013an onartutako HizkuntzenLege berrian] asmakizun surrealis-taz? Badirudi Joan Fuster intelek-tual valentziarrak 60ko hamarka-dan marrazten zuen HerrialdeKatalanen mapa indarrean dagoelaegun ere.

Duela gutxi argitaratu dira azkeninkesta soziolinguistikoaren emai-tzak, zein balorazio egin duzue? Aipa-garria da katalanaren erabilera jaitsiizana azken hamar urteetan. Berriro egiaztatu dugu katalanaaskatasunaren hizkuntza dela. Zen-bat eta askatasun gehiago egon,orduan eta aukera gehiago du kata-lanak normaltasunez garatzeko. Etahori oso grafikoa da: estatuak eskuhartzen ez duen eremuetan katala-nak aurrera egiten du, eta aldiz, esta-tuak esku hartzeko gaitasuna duenlekuetan, katalanak zailtasun nabar-menak ditu. Baina Katalunia bizi-tzen ari den prozesu politikoakbuelta eman diezaioke horri urtegutxiren buruan. Gu baikorrak gara.

10 milioi hiztun inguru ditu katalanak.Europar Batasunean onartua izateaeskatzen duzue, ezta? Katalana hizkuntza ertaina da Euro-pa mailan. Hiztun kopuru, kulturkontsumo eta dinamismo jakin bat

ditu eta jendea erakartzeko EuroparBatasuneko beste hizkuntza ofizialbatzuk baino askoz gaitasun handia-goa. Zergatik izan behar dute kata-lanek eskubide gutxiago?

Kataluniako prozesu politikoak ireki allezake Europako atea?Zalantzarik gabe, egungo estatuakez badu onartu bere barne pluralta-suna 35 urtetan, katalanaren aldekoestatu batera igaro beharko da,honek dakarren nazioarteko onar-pen guztiarekin.

Independentziak salbatuko al dukatalana?Nik sinesten dut estatu propioak,independentziak, hizkuntza anizta-suna modu adimentsuan kudeatze-ko eta katalana hizkuntza komun etagizarte kohesiorako tresna bihurtuahal izateko balioko duela. Gainera,etorkizuneko estatuko hizkuntzapolitikak katalanarentzako babesle-ku eta hizkuntzak batzen dituenlurralde multzoarentzako erreferen-tzia izan beharko luke.

Hogei urteren ondoren, zer geratzenda egiteke? Zeintzuk dira Plataformaper la Llenguaren etorkizunekoerronkak?Erakundearen lehentasunezko hel-burua desagertzea da [barre egitendu] hau izango delako katalanez bizidaitekeenaren adierazgarri. Hala ere,badakigu oraindik lan asko dagoelaegiteko –batez ere arlo sozioekono-mikoan eta katalanberrien barneratzean–baina aukerak onak diraeta trantsizio nazionalaklagun dezake. n

“Egungo estatuak ezbadu onartu bere barnepluraltasuna 35 urtetan,katalanaren aldekoestatu batera igarobeharko da”

Page 54: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

54 � 2014KO ABENDUAREN 7A

TERMOMETROA

HUTS EGINDAKO operazio urba-nistikoetan inbertitutako diruakNeinor Barria higiezinen agen-tzian (“banku txarra” ere dei-tua) dauzka bilduta Kutxaban-kek. 1.500 milioi eurokoaktiboak direnak 800 milioieurotan salduko lituzke orain,eta Expansión egunkariaren ara-bera, akordioa kasik itxita dagoLone Star inbertsio funtsarekin.

Kutxabank aspaldi dabil fun-tsen kudeaketaren negozioansartuta eta eperako gordailuakdituzten bezeroei horietaninbertitzeko aukera ematen die.Honakoa beste pauso bat litzatekeinbertsio funtsekin harremana estu-tze aldera. Neinor Barriaren onda-rean lurzoru ugari dago eta LoneStarrek Kutxabankekin batera “gara-tu” nahi lituzke horiek.

Higiezinen agentzian, adreilua-ren negozioari lotutako Cajasurrenaktibo toxikoak dira zati handiena(634 milioi euro). Mario Fernánde-zek bultzatu zuen Cajasur Kordo-bako kutxaren erosketa, 2010ean

BBK-ko presidente zela, enti-tatea Espainiako finantza mer-katuko “aktore nagusietakoa”bihurtzeko ametsarekin.Orain, sekulako pagotxa zenaerdi-prezioan salduko duKutxabankek, bidean ehunkamilioi euro utzita.

Mario Fernándezen dimisioaeta pribatizazioaEspainiako Bankuak aurkiesango du BBK, Kutxa etaVital banku fundazioak Kutxa-banken akzionista bakarradiren ala hiru diren. Lehenengo

kasuan, 700 milioi euroko erreserbafuntsa beharko lukete bankuaren%50etik gorako kontrola mantendunahi izanez gero, bigarren kasuan300 milioi eurokoa litzateke. Diru-dienez, banku zentralak bigarrengoaukeraren alde egingo luke, etahorrenbestez, dirua lortzeko Kutxa-banken kapital pribatua sartzeadefendatzen dutenen argudioakindarra galduko luke.

Hori izan ei da Mario Fernánde-zek Kutxabankeko presidente bezaladimititzeko arrazoietako bat. Heda-bide nagusietan ere bankuaren priba-tizazioaz EAJrekiko zituen iritzi des-berdinak haizatu dituzte. Eragilesozial eta sindikatuen ustez, aldiz,desadostasuna tempoetan baino ezdago, hauteskundeak gertu baitira.

Aldiz, oharkabean igaro diraNeinor Barriaren inguruko nego-ziazioen berriak, “diskrezioa” nagu-situ da gai horretan. Argitzeke dagosalmenta horrek erlaziorik duenbankuak erreserba fun-tsa sortzeko duen kapi-tal beharrarekin etaFernándezen dimisioa-rekin. n

KUTXABANK

1.500 milioi euro balio duen Neinor Barria 800 milioitan saldu nahi dio Kutxabankek inbertsiofunts bati. Cajasurrek adreiluan egindako zulo handiena biltzen du higiezinen agentziak.

«Banku txarra» erdi-prezioan salgai

Mario Fernándezek sustatutako Cajasurren erosketaksortu du Kutxabanken zulo handiena.

| URKO APAOLAZA AVILA |

AR

GA

ZK

IPR

ESS

/ M

.R.

HIPOTEKA maileguen erreferentzia indizea (HMEI) aplikatzeagatik,Kutxabankek 100 milioi euro itzuli behar dizkie kaltetuei, HMEI StopGipuzkoa plataformak egindako kalkuluen arabera. Indize hori 2013andesagertu zen, baina entitateak bere mailegatuei aplikatzen die oraindik.

30 demanda judizial bateratu jaso ditu Kutxabankek azaroan HMEIdela eta. Hirian.com-ek jaso duenez, HMEI Stop Gipuzkoak kalkulagailubat sortu du, mailegatuek jakin dezaten bankuak zenbat diru itzuli behar-ko lieken. “Guztira 100 milioi euro bueltatu beharko lituzke Kutxabankek,familiako 10.000-15.000 euro artean”, azaldu du plataformak.

Presidente berriarekin negoziatzeko prestDiru kantitate hori itzultzeak Kutxabankentzat izan ditzakeen ondorioakkontuan hartuta, Gregorio Villalabeitia presidente berriari “eskua luzatze-ko prest” dago HMEI Stop Gipuzkoa, negoziazioari begira.

Baldintza batzuk eskatzen ditu horretarako, Xabier Iturbe Kutxakopresidentearen dimisioa eta HMEIren ondorioz kaleratutako pertsoneietxea itzultzea, besteak beste.

Nerea Ibarzabal Salegi

100 milio euro gehiegizko klausulekkaltetutako herritarrei

Page 55: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 55�

EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa sozialerako mahaiadeitu du abenduko lehenengo astean. Gobernua,patronala eta sindikatuak izango lirateke protagonista.Baina azken egunotan gertaera larri bat jazo da etaJaurlaritzak mahaia bertan behera utzi beharko luke.ELAk eta LABek sarbidea izan dute Confebaskekegindako dokumentu batera, eta bertan patronalakproposatzen du bi sindikatu horiek erakunde sindika-len erregistrotik ezabatu ahal izatea, “lan arlotik kanpo-ko” iritzi eta jarduerekin jarraitzen badute. Dokumen-tua ukatu egin du Confebaskek, baina sindikatuek esandute egilea bera dela. Antza, Espainiako Gobernuakerakunde sindikal eta patronalen inguruan darabilenproiektu bati euskal enpresarien konfederakuntzakegindako ekarpena da. Hori baieztatzen bada, aldarri-kapenak egiten dituen eta subiranoa den sindikatu orolegez kanpo uztea litzateke. ELA ez da handikerianerori Confebask “golpista” moduan deskribatu due-nean.

Testuinguru horretan, elkarrizketa sozialerako mahaiakbertan behera geratu beharko luke, areago ELA etaLAB sindikatuek haren kontrako jarrera azaldu dute-nean. Hori koartada bezala erabili dezakete sindikatuabertzaleak legez kanporatzeko, aldiz, haiek legezkanpo uztea helburu duen patronalarekin esertzea ere,helburu horri berari hauspoa ematea litzateke. EuskoJaurlaritzak eta beste sindikatuek kontuan izan beharlukete egoera zein den, eta jarrera ez badu aldatzen,Confebask bakarrik utzi beharko lukete. Euskal Herriakegun dituen arazoak oso larriak dira: gazteen langabezia–gazteen erdiak baino gehiagok ez du ez lanik ez etorki-zunik– eta 45 urtetik gorakoena, adibidez. Gehiengosindikala osatzen duten ELA eta LAB legez kanpouzteko moduan gaude… Confebaskekkontu hau argitu beharko luke neurri zeha-tzekin, hitzekin soilik ez du balio.

Juan Mari Arregi

Confebask eta elkarrizketa sozialerako mahaia

EKONOMIAREN TALAIAN - TERMOMETROA

BaheaJJ Agirrek erabili.com-en esanak:

Euskaraz ikasi nahiduten herrien

batzarra Tafallan

EUSKALTZALEEN TOPAGUNEAKantolatu ditu jardunaldiak abendua-ren 12an, Andoaingo Martin Ugal-de kultur parkean. Euskara aniztasu-nean jarri diote izena topaketari etakultura, hizkuntza eta jatorri askobarnebiltzen dituen gizartean eus-kara ardatza izan dadin orain arteegin diren esperientziak eta aurrerabegirako plangintzak landuko dituz-te. Jasone Mendizabal Euskaltza-leen Topaguneko zuzendariak Eus-kara, partekatzen dugunadekalogoaren aurkezpena egingodu. Euskara ardatz hartuta laneanari diren egitasmoen artean Getxo-ko esperientziaren berri jakitekoaukera izango da. Getxokoaz gain,Auzoko programak Arrasateko etaAretxabaletako esperientziak konta-tuko ditu eta Onki Xin harrera egi-tasmoak Pasaiakoa. Hizkuntza etakultura aniztasuna Euskal Herriangaur, eta horren inguruko jarrerak etairitziak ikerketaren aurkezpena ereegingo dute.

Kulturaaniztasuna eta

euskara aztergai “Mitxelena biziko balitz eta EuskoJaurlaritzara bisita egingo balu, ikusi-ko luke euskararen ‘iraupena eta haz-kuntza’ itzulpenetara mugatuta daude-la sail gehienetan, lana erdaraz buru-tzen delarik naturaltasun osoz, ardura-dun politikoetatik hasita. Ikusiko lituz-ke normalkuntza teknikari gehienakitzulpenak egiten gehienbat, eta itzul-tzaile talde mardul bat, sailetatikdatorkien erdarazko produkzio agorte-zina euskaratzen, ezin abasto eman-da. Mitxelena biziko balitz, atsekabegalanta hartuko luke osasun zerbitzugehienetara jotzean, edo ertzainekintopo egitean, euskarak ofizialtasun‘osoa’ lortu eta 35 urte luze geroagoere. Bikain ziurtagiriaren banaketarenhelburua: lan munduko lorpenak aitor-tzea omen.

Enpresek euskararekin duzuen kon-promisoa txalotu nahi omen duteagintariok, ‘euskara ez dadin maitedugun hori bakarrik izan’… Besteriaholkuak banatzeko pronto,Jaurlaritzan euskara planak hedatzekopresarik ez duten horiek”.

EUSKARAZ BIZI ETA IKASI HerriEkimenak antolatu du abenduaren14ko eguna. Goizean, euskaraz ikasinahi duten herrien batzarra egingodute. Ondoren, aisialdiari egingodiote tartea. Ume eta helduentzakoentretenigarriak izango dira, halanola, puzgarriak, haurrentzako jola-sak eta tailerrak, dantzak, erakuske-tak, Garesko munstroak, bertsola-riak eta joteroak. 13:00ean kalejiraabiatuko dute ondoko lelopean:Otros muros cayeron. Zonifikazioarekinamaitzeko garaia da!.

Page 56: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

56 � 2014KO ABENDUAREN 7A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Argazkian, ”Unser Hamburg, Unser Netz“(Gure Hanburgo, Gure Sareak) mugimendu-ko kideak 2013ko urrian ospatzen erreferen-dumean lortutako garaipena. Ordura arteudalak sarearen jabegoaren %21 kontrola-tzen bazuen, erreferendumaren ostean %100eskuratzea negoziatu du Vattenfall korpora-zioarekin. Azkenean 500 milioi eurotan erosidio sarea, multinazionalek ez dute ezer opa-ritzen. Datorren urtean gas hornidurarenjabegoa lotu beharko dute. Kanadatik zerbi-tzu publikoen birpublifikatzearen behatzaileari den Municipal Services Project fundazio-tik David McDonald irakasleak ohartarazi duurteotako tsunami neoliberalaren ostean ezdela erraz zerbitzuok multinazionalei ken-tzea: “Davidek Goliati egindako batailarentankera har dezake zureak korporazio handibatekin kontratua eten nahi baduzu”. HegoEuskal Herriko udal hauteskundeetan ezta-baidatuko ote da honetaz?

MOORBURGTRASSE-KO ZUHAITZAKdefenditzeko 2009an antolatutakoekintza hark espero baino sokaluzeagoa ekarri du Hanburgon.Abendu hartan dozena bat jendeigo ziren arboletara, “MoorburgtrasseStoppen!” kanpainari hasiera ema-nez. Agintariak baimena emateko-tan ziren ehunka zuhaitz mozturikhiru parke zeharkatu behar zituengas-hodi berriari.

“Parkea gurea da!” eta “Zuhai-tzak defenditu ditzagun!” oihukatuzuten hiru hilabetez adar gainetanantolatutako etxola eta plataforme-tatik. Neguko elur, euri, haize etaekaitzei aurre egin behar izan zie-ten, harik eta 2010eko martxoanepaitegiek bermatu zieten arte zin-tzilik geratzen zela gas-hodiarenproiektua.

Alemaniako hiririk berdeeneta-kotzat daukaten HanburgonVattenfall korporazio suediarraikatzezko zentral berria eraikitzenari zen eta ekintzaileek defendi-tzen zuten parkea zeharkatu beharzuen Elba bazter reko zentralberriaren eta hiriaren arteko gas-hodiak. Moorburgtrasseko borro-kalariek lortu zuten gai potoloagobat ipintzea Hanburgeko agendapolitikoan: klimaren aldaketareneta energia berriztagarrien hariarit iraka energiaren jabegoa jar rizuten auzitan.

Hiru urte beranduago, 2013koirailean, Hanburgoko argindarrareneta gasaren hornitzaileen jabegoabozkatu dute erreferendumean.Alegia, ea herritarrek nahi dutenkonpainia pribatuen esku jarraitzeaala berriro, aspaldi bezala, enpresapublikoen jabego izatea. Ekologis-ten, kontsumitzaileen eta zenbaitkonfesio erlijiosoren taldeek eginikenergia iturrien publikotasunarenaldeko kanpaina, doi-doi izan arrenirabazi egin dute galdeketan.

Ondorioz, Alemaniako bigarrenhiri handiena den Hanburgok beregain hartuko ditu argindarra, gasaeta auzoko kalefakzioa (berokuntzakomunitarioa da Ipar Europakoleku askotan), duela urte batzukVattenfall eta E.On konpainiei agin-tariek saldu zizkieten zerbitzuakberreskuratuz.

Albistearen xehetasunak TheGuardian britainiarrean eskainidituzte Claire Provost eta MattKennard kazetariek “Hamburg atforefront of global drive to reverse privati-sation of city services” (Hanburgoaitzindari hirietako zerbitzuen pri-batizatzea iraultzeko mundu osoanzabaldu den joeran) kronikan.

“Bidean –idatzi dute Provost etaKennardek– Hanburgok bat egindu munduan zehar pribatizazioesperimentuak amaitutzat emateaerabaki duten hiri gero eta ugaria-

goekin. 2007tik hona Alemanianbertan 170 udal baino gehiagokpasarazi dituzte energia zerbitzuakberriro esku publikoetara. Mundumailako 100 hiri handi baino gehia-gok egin dute gauza bera ur zerbi-tzuarekin azken 15 urteotan, tarteanFrantziako dozenaka hirik, lehenuraren pribatizazioan aitzindari izanden Frantzian bertan, alegia”

Utikan, Vattenfall eta E.On Hanburgokoa bezalako errefe-

rendum orok ez du eman fruituberdina. Berlinen 2011n herritarrekez zuten babestu ur zerbitzua kon-painia pribatuari kentzea proposa-tzen zuen galdeketa. Hala ere, geroeta hiri gehiagotan ikusten diramugimenduak azken 30 urteotakoneoliberalismoak zerbitzu publiko-ak, tartean ura eta energia, pribati-zatzeko egin duen bidean atzeraegin nahian.

Energiaren birpublifikatzea Han-burgon gertatu izanak erakusten duzein indartsu datorren mugimenduberria. Munduko portu handieneta-koaren jabe da, globalizazioarenmuinean dago, Europaren sal-eros-gaietako asko hiri moderno honeta-tik pasatzen dira. Eta erabaki duenergia konpainia pribatuek kontro-latzen zuten aroari agur esatea.

2010ean militanteek ekin zioten“Unser Hamburg, Unser Netz” (Gure

Euskaldunok aurrezki kutxa eta beste ondasun publikoakugazaba handien eskuetan uzten jarraitzen dugun bitartean,

alderantzizkoa egitea lortu dute beste leku batzuetan.Alemaniako Hanburgon herritarrek erreferendumean erabaki

dute orain hiriko argindar sarea eta bi urte barru gasarenaberriro publiko bihurtzea.

Pribatizatua irauli:Hanburgok argindar

sarea publiko egin du

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

Page 57: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

2014KO ABENDUAREN 7A 57�

- TERMOMETROA

Hanburgo, Gure Sareak) kanpaina-ri, Vattenfall eta E.On multinazio-nalekiko kontratuak amaitzear zire-nean. Mugimenduaren barruan,ekologistek uste zuten sareakberreskuratzeak hiriari ekarrikoziola energi iturrien kontrol hobea,lagunduz nuklearretik eta ikatzetikberriztagarrietarako trantsizioan.

Kontsumitzaileen elkarteek argu-diatzen zuten Vattenfall eta E.Onzirela aldi berean energiaren sor-tzaileak eta erosleak, eta hori txarrazela erosi behar zieten herritarren-tzako. Talde erlijiosoek eta txirota-sunaren kontrakoek eransten zietenenergi sareek ez luketela egonbeharko esku pribatuetan, adminis-trazio publikoak kudeatu beharkolituzkeela. Azkenerako, mugimen-

duan elkar hartu zuten adinekojende erretretadunek, ikasleek etakaleko musikari bohemioek.

Alemanian gero eta hiri gehiagodira abiatzen bide beretik. Hanbur-goko ingurumen eta hiri plangintza-ko arduraduna izandako ChristianMaasek kazetariei esan dienez, “jen-dea interesatuta dago gertuko ener-gia hornitzaileetan, eta hau ezin daezkondu konpainia zentralizatu etairabazi handietara bideratutakoe-kin”. Fenomeno bera ari da ikustenAmerika eta Asiako hiri askotan.

Birpublifikatzeaz, dena dela,informazio gutxiegi zabaltzen da.Eskuratzen ere ez baita erraza. Lanbaliosa egiten dute alor horretanPublic Services InternationalResearch Unit (PSIRU) eta Trans-

national Instite erakundeek. Horieiesker dakigu, esate baterako, ur zer-bitzuei dagokienez 180 baino gehia-go direla aurretik pribatizatutakozerbitzuak berriro kontrol publiko-ra pasatu dituzten hiriak. Badirakasuak Frantzian (Bordele bera,esaterako), Alemanian, Hungarian(Budapest), Argentinan (BuenosAires), Indonesian, Mozambiken(Maputo)...

Ez dira beti ezkerrekoak izanurratsa eman dutenak. AEBetanagintari kontserbadoreek egin izandute, horrela komunitateak diruaaurrezten duelako. Beste zenbaite-tan konpainiek berek egin dute ihes,etekinik ikusten ez zutelako. Bainagehienetan mugimendu sozialakdira zerbitzu publikoak berriropubliko bihurtzea behartu dutenak.

Hanburgoren kasuan, herritarrenartean indarra hartu du energiazkotrantsizioaren beharrak. Erreferen-dumeko galderan energia sareaberreskuratzeaz gain proposatzenzen helburutzat ezartzea “gizartealdetik bidezkoa, demokratikokikontrolatua eta klimarekiko jasan-garria izango den energi hornidura,iturri iraunkorrek sortua”.

Korporazio handiek ez duteinteresik proiektu txiki eta ez-zen-tralizatuetan. Aldiz, udalak beregain hartzeak ekar dezake energiasistema aldatzea, jendeari prezioegonkorrak eskaintzea, eta hiriakmenpekotasun txikiagoa edukitzeaurrundik ekarri beharreko erregaifosilekiko. Negu hone-tan, Hego EuskalHerriko udal hautes-kundeetan eztabaidatu-ko ote da honetaz? n

Page 58: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal

58 � 2014KO ABENDUAREN 7A

JOSE JAVIER ESPARZA da azke-nean UPNko hautagaia, aurreikusimoduan, baina aurreikusi bainosamurrago. UPNko KontseiluPolitikoan (232 lagun) botoaemandako 208 kidetik 128k (%61)Esparzaren alde egin zuten eta79k (%39k) Alberto Catalanenalde. Zartakoa handia izan daMiguel Sanz eta Catalanek gida-tzen duten sektore kritikoarentzat.Bazekiten Kontseilu Politikoangaitza zela eta horregatik eskatudituzte primarioak etengabe, mili-tanteen artean Yolanda Barcinarendesgastea handiagoa izango zela-koan. Baina Barcinak ere bazekienhori eta ez du arriskurik hartu nahiizan. Nahiko korapilo sortu dubere kudeaketan, orain azkenunean berriz hanka sartzeko.Alderdia kontrolpean du oraindiketa berriz atera da garaile.

2013ko martxoan izan zen Bar-cina-Catalan lehia UPNren kongre-suan eta orduan nafar gobernukolehendakaria estu ibili zen: 871boto bere alde (%51,78) etaCatalanek 795 (%47). Alderdiazatitua utzi zuen lehiak eta Bar-cinaren ondorengo gurutz-bideak ez du batere lagunduzauriak sendatzen. Kontrakoa,Barcina ahulduta ikusirik etadatozen hauteskundeetan gober-nua kolokan, Sanzen taldeak lemahartzeko saioa errepikatu du.Emaitza porrota izan da eta saioakCatalan kiskali du jada.

Zein ote zen hautagai hobeaoposizioarentzat? Berdintsu segu-ruenik, baina akaso botoemaileeibegira Catalanek distantzia gehia-go zuen Barcinarengandik etaEsparza lotuagoa ageri da hareki-ko, besteak beste bere sailburuadelako. Edozein modutan, UPNribozka eman bai baina amorratuaez den herritarraren aurrean, itxu-

ra eskasa ematen jarraitzen dualderdi eskuindarrak. Navarrome-troaren emaitza guztiz zalantzaga-rria zen alderdiekiko boto asmoaribegira, baina guztiz argi arbuiatzenzituen Nafarroako Gobernua etaBarcinaren kudeaketa.

Hauteskundeei begira, UPNkbadu orain hautagaia eta sei hila-bete eskas Esparzari dagokion lif-tinga egiteko. Gaitz izango du:lehenbizi berak oso emaitza onakizan behar dituelako eta Navarro-metroak UPNko boto poltsa han-dia isildu badu ere, hor bada UPN-ren egoeraren termometro bat;bigarrenik, PSNren emaitza onabehar du eta hori ere gaitza; hiru-garrenik, oraingoz behintzat,PSNk iragarria du beretzat Barci-na edo Esparza gauza bera direla.Baina PSNren sinesgarritasunanon den ere ezaguna da eta zalan-tza gutxi da zenbakiek aukeraemango balie, berriz UPN sosten-gatuko luketela.

EGIAZKO OPOSIZIOA da orainnahasi ageri dena, batez ere Pode-mosek dakarren beldurragatik etahonek ez duelako batere argi utzinola jokatuko lukeen eta non era-bakiko litzatekeen balizko gober-nu batean egotearena edo ez.Oraindik foru hauteskundeetaraaurkeztuko den ere ez dago argi,egia esan, nahiz eta dituztenaurreikuspenekin, ez aurkeztea ezlitzatekeen ez koherentea eztaarduratsua ere. Teorian bederen,Podemosentzat balizko gobernueraketarako arazorik handiena EH

Bildu litzateke, horrek Espainiakohauteskunde orokorretan lekar-keen boto galeragatik. Oposiziokobatzuentzat hauek PSN edo PPbezain espainiarrak dira, zentralis-ta hutsak. Beste batzuek berenezkertiartasuna jartzen dute zalan-tzan edota demagogotzat jotzendituzte. Podemos saltsa-maltsahandia da oraindik jakitekozehatz-mehatz zer den eta zerizango den, baina zalantzarik ezdago gauza batean, haserrearenalderdia da, gizartearen zati batesnarazi dute –beste alderdiek lor-tzen ez zutena– eta aldaketak eka-rriko dituzte.

Alderdiek oso beren barrutikaztertzen dute gizartea, honenmartxara egokitzeko saioa eginezbaino, berau moldatzeko etenga-beko ahalegina lehenetsiz. Orohar, politikariek gutxi galdetzendute zintzoki euren jardunaz,erantzutera daude ohituak, zalan-tzarik gabe gidari sentitzen dena-

ren segurtasunaz luzatzen dutepausua, mundua etengabehaien jira-biran bailitzan.Horrek perspektiba galaraztendie.

Horregatik, aldaketa unehonetan, Nafarroako egiazkooposizioak zerbait argi utzi

beharko balu, horixe da, aldaketaizango dela haien lehen-lehenasmoa eta eginahalak egingodituztela hori gauzatzeko. Botolehian izango dira Podemos, EHBildu, Geroa Bai eta Ezkerra,baina formulak formula, aldake-tarako aukera horien artean dagoNafarroan. Hori da gizarteariargi utzi behar diotena edozerengainetik, aldaketaizango dela. Mezuhori da oraindik guz-tiz argi luzatzen ezdutena. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

Oro har, politikariek gutxi galdetzen dute zintzoki eurenjardunaz, erantzutera daudeohituak

Zatiketa baino, saldu aldaketa

Page 59: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal
Page 60: ARGIA...tituzionala jaso duten euskal hedabideak ondokoak dira: Anboto, ARGIA, Berria, Gazte-zulo, Hamaika TB, Hirinet, Bizkaia Irratia, Entzun! eta Euskal Herria. Hekimeneko (Eus-kal