Artea - 2011

9
RAINTXE AURRETXOAN, inork ez zekien zer zen arte garaikidea, baina jakiteko plantak egiten zi- tuen mundu guztiak, orain berriz, inork ez daki zer den arte garaikidea, baina jada ez dio axola. Aurten erraza dago urtearen errepasoa: gutxiago, kaxkarrago, zabarrago. Ez da diru falta, ez da aurrekontu murrizketa: plantak egiteari uzteko aukera ezin hobea ikusi du askok. Zertarako ibili plantak egiten, vernissage probintzianoetan xan- painarik eta pintxorik ez badago? Arte garaikidea, zertarako? Noiz eskertuko zaio artistari bere lana? Hildakoan? Batzuei ezta orduan ere. Infernuan zimenduak jarrita zeru- raino altxatutako etxe multzo ezin berria- goko kale ospelari zein izen jarri ezinda dabiltzanean akordatuko dira agintariak artistaz, eta esango dute, domaia, luzee- gia da izena kale batentzat: Manu Munia- tegiandikoetxea. Berrian egin zioten elkarrizketa urrian: “Bi urtetan ia desegin egin da au- rreko hamar edo hamabost urteetan egin- dakoa. Atzerapena izugarrizkoa da. Eta hori dena gero berriro martxan jartzea ezinezkoa izango da. Ematen du artea luxu bat dela, baina artea behar bat da, eta hori desagertzen bada...”. Esaldia ez du bukatzen, eten puntuek airean uzten dute erantzuna, ez dakigu zer etorriko den. Eten puntuan bizi gara. Bukatu da Arakisen aroa. Azken urteotan Euskal Herriko lekurik interesgarrieneta- koa bilakatua zen Gasteizko Monteher- moso Kulturunea ez du gehiago Xabier Arakistainek zuzenduko, Gasteizko Uda- lak ez dio berritu kontratua, publiko guztietara zabaltzeko nahia aipatu dute, ez dut pentsatu ere egin nahi zer esan nahi duen horrek. Hori da dogma orain: jendeak eska- tzen duena ematea. Eta jendeak ez badu ezer eskatzen? Hobeto, hagitzez. Orduan ez dago ezer eman beharrik. Bere kasa hiltzen uztea da arte zentro bat inork fal- tan bota ez dezan lortzeko modurik onena. Urteak eta urteak ematea ezer egin gabe, kea saltzen, birdimentsiona- tzen, ez ados jartzea helburuetan, ez iza- tea herri proiekturik. Hor dago Tabaka- lera, litezkeen porrot guztien erakusgarri. Baina eta jendeak anbulatorioa eska- tzen badu, edo azoka, edo garajea? Kasu egin beharko litzaioke akaso, eta serio ari naiz, batere zinismorik gabe, akaso iritsi da ordua orain arte hainbeste puztutakoa bere neurrira ekartzeko, alde batera uz- teko turismo kulturalaren diruetatik bi- ziko den herria bilakatzeko ideia zoroa, ez egoteko beti kanpora begira. Akaso iritsi da artistei gehiago la- gundu, azpiegiturak sendotu, ondarea zaindu, aparra kendu eta gure neurriko sistema bat indartzeko ordua. Neurriak hartzekoa. Baina benetan. NAGORE LEGARRETA Neurriak O Manu Muniategian- dikoetxearen Ni ez naiz hemengoa, Bilboko Rekalde aretoan. artea Xabier Gantzarain arte kritikaria 54 Euskal Kulturaren Urtekaria 2011-2012

description

Urtekaria. Artea. 2011

Transcript of Artea - 2011

Page 1: Artea - 2011

RAINTXE AURRETXOAN, inork ezzekien zer zen arte garaikidea,baina jakiteko plantak egiten zi-tuen mundu guztiak, orain berriz,

inork ez daki zer den arte garaikidea,baina jada ez dio axola.

Aurten erraza dago urtearen errepasoa:gutxiago, kaxkarrago, zabarrago. Ez dadiru falta, ez da aurrekontu murrizketa:plantak egiteari uzteko aukera ezin hobeaikusi du askok. Zertarako ibili plantakegiten, vernissage probintzianoetan xan-painarik eta pintxorik ez badago? Artegaraikidea, zertarako?

Noiz eskertuko zaio artistari berelana? Hildakoan? Batzuei ezta orduanere. Infernuan zimenduak jarrita zeru-raino altxatutako etxe multzo ezin berria-goko kale ospelari zein izen jarri ezindadabiltzanean akordatuko dira agintariakartistaz, eta esango dute, domaia, luzee-gia da izena kale batentzat: Manu Munia-tegiandikoetxea.

Berrian egin zioten elkarrizketaurrian: “Bi urtetan ia desegin egin da au-rreko hamar edo hamabost urteetan egin-dakoa. Atzerapena izugarrizkoa da. Etahori dena gero berriro martxan jartzeaezinezkoa izango da. Ematen du artealuxu bat dela, baina artea behar bat da,eta hori desagertzen bada...”.

Esaldia ez du bukatzen, eten puntuekairean uzten dute erantzuna, ez dakiguzer etorriko den. Eten puntuan bizi gara.

Bukatu da Arakisen aroa. Azken urteotanEuskal Herriko lekurik interesgarrieneta-koa bilakatua zen Gasteizko Monteher-moso Kulturunea ez du gehiago XabierArakistainek zuzenduko, Gasteizko Uda-lak ez dio berritu kontratua, publikoguztietara zabaltzeko nahia aipatu dute,ez dut pentsatu ere egin nahi zer esannahi duen horrek.

Hori da dogma orain: jendeak eska-tzen duena ematea. Eta jendeak ez baduezer eskatzen? Hobeto, hagitzez. Orduanez dago ezer eman beharrik. Bere kasahiltzen uztea da arte zentro bat inork fal-tan bota ez dezan lortzeko modurikonena. Urteak eta urteak ematea ezeregin gabe, kea saltzen, birdimentsiona-tzen, ez ados jartzea helburuetan, ez iza-tea herri proiekturik. Hor dago Tabaka-lera, litezkeen porrot guztien erakusgarri.

Baina eta jendeak anbulatorioa eska-tzen badu, edo azoka, edo garajea? Kasuegin beharko litzaioke akaso, eta serio arinaiz, batere zinismorik gabe, akaso iritsida ordua orain arte hainbeste puztutakoabere neurrira ekartzeko, alde batera uz-teko turismo kulturalaren diruetatik bi-ziko den herria bilakatzeko ideia zoroa, ezegoteko beti kanpora begira.

Akaso iritsi da artistei gehiago la-gundu, azpiegiturak sendotu, ondareazaindu, aparra kendu eta gure neurrikosistema bat indartzeko ordua. Neurriakhartzekoa. Baina benetan.

NA

GO

RE

LEG

AR

RE

TA

Neurriak

OManu Muniategian-dikoetxearen Ni ez naiz hemengoa,Bilboko Rekalde aretoan.

artea

Xabier Gantzarainarte kr i t ikar ia

54

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Page 2: Artea - 2011

arte

a

Page 3: Artea - 2011

artea K R O N O L O G I A

56

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Chillidalekuko aferaren azken zipriztinak alde batera utzita, han-hemen antolatutako erakusketak eta sari-keta ezagunenen emaitzak izan dira nagusiki hedabideetan lekutxoa hartu dutenak. 2011n inoiz baino na-barmenago, esan behar.

Balantze positiboaGuggenheimen2011-01-04. Guggenheim museoakpositibo itxi zuen 2010. urteko balan-tzea. 2009 urtean baino %6 bisitarigehiago hartu zituen osotara. Atzerri-tarren kopuruak ere gora egin zuenepe horretan (guztira %62). BilbokoArte Ederren museoak, berriz, aurrekourtean baino bisitari gutxixeago hartubazituen ere, 200.000 lagunen buel-tan finkatu zuen bisitarien kopuruahirugarren urtez.

Emakumeaz, bi ikusmolde2011-02-08. XIII. mendetik XV.eraemakumea irudikatzeko erabilitako bimodu erakutsi zituzten Bilboko ArteEderren Museoan: batetik, idealizatua,eta bestetik, demonizatua. ‘Gehiagodago zugan. Emakumeari buruzkoirudiak Erdi Aroan’ deituriko erakus-keta honek 48 pieza bildu zituen guz-tira. Arte independentearen komisa-rioa eta proiektuaren arduradunzientifikoa den Corinne Charlesek lauurte baino gehiago eman zituen iker-ketak egiten, artelan-multzo haubildu arte. Charlesek ohol euskarrianegindako pinturez gain eta egurrezkozein harrizko eskulturez gain, esparrupribatuko objektuak ere bildu zituen:ehunak (bordatutako limosna-poltsaketa tapizak), urregintzako piezak (zila-rrezko pitxer bat, esmalte txertatuakdituena), eztei-erretilu bat, eskuiz-

kribu historikoak eta argiztatutakominiaturak, marfilak, altzariak (neurrieta funtzio ugaritako kutxa asko), arteaplikatuko beste pieza batzuk (ispi-luak eta orraziak) eta sailkatzeko zai-lak diren beste hainbat objektu.

'Gehiago dago zugan. Emakumeari bu-ruzko irudiak Erdi Aroan' erakusketakzenbait maisulanen ezkutuko esanahiaeta bildutako multzoaren emozio este-tikoa ulertzeko ere balio duela nabar-mendu zuten antolatzaileek.

Itsasoa eta artea2011-02-07. Bilboko Itsas Museoan ‘Itsasoa artean, itsasoaren artea’ izenekoerakusketa zabaldu zuten. Bilboko Arte Ederretako museoan gordeta zeuden90 artelan inguru batu zituzten guztira, XX. mendean “itsasoaren ikuspegiplastikoa” nolakoa zen erakutsi asmoz. Besteak beste, Bikandi, Picasso, Gar-cía Asarta, Iturrino edota Urcelay artistenak.

Bikandiren ʻOndarroako zubiaʼ lana.

Page 4: Artea - 2011

K R O N O L O G I A artea

57

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Guernica Gernikara2011-02-25. Gernika-Lumoko uda-lak, Guernica artelana Gernikara ekar-tzeko 500.000 sinadura biltzea hel-buru zuen kanpaina jarri zuen abian.Gernikako herriak koadroa bertara-tzeko eskubidea duela azaldu zuenJose Mari Gorroño alkateak, eta,Nazio Batuen Erakundeko idazkariorokor Ban Ki-mooni gutuna helara-ziko zitzaiola, “afera honi buruzko ai-pamena egin dezaten NBEko egoitzanagusian”.

Artea Oinez2011-03-29. 71 euskal artistek utzi-tako obrak ipini ziren ikusgai Nafa-rroa Oinezen karietara antolatutakoerakusketan, Iruñeko Gotorlekukoarte aretoan. Besteak beste, NestorBasterretxea, Xabier Morras, Jose LuisZumeta, Ana Naria Marin eta JoxeUlibarrenarenak.

Bonnat museoa berritzeko plana2011-04-11. Bonnat museoak ateakhiru urtez itxiko zituela jakinarazizuen Baionako Herriko Etxeak, etaepe hori Bonnat-Helleu izendapena

eskuratzeko nahiz frantses Kultur Mi-nisterioak aginduriko handitze eta za-harberritze lanak burutzeko baliatukozuela iragarri. Besteak beste, 6.000obraz osaturiko bilduma egiaztatzekoeta museoa arkitektonikoki berritzekoplana agertu zuten.

Artista Berrien 44. Lehiaketa2011-03-18. Jaime de los Riosen ‘Autopoetikoa’ eta Zuhar Iruretagoiena-ren ‘Gazte, zoriontsu eta burugabe...ziur asko’ lanek Artista Berrien 44.lehiaketa irabazi zuten (goian ezkerrean eta eskuinean, hurrenez hurren). Ba-koitzak 7.000 euroko saria jaso zuen. Pau Figueresen 'Toilet piece Fontana'eta María Bocos-en 'Le communauté' lanak ere saritu zituzten (behean ezke-rrean eta eskuinean, hurrenez hurren). Bakoitzak 2.000 euro jaso zituen. 60gaztek esku hartu zuten 2011ko edizio honetan eta horietarik hogeita batenobrak Koldo Mitxelena Kulturgunean ipini zituzten ikusgai.

Bañista sur le plage, Luis Candaudap.

Page 5: Artea - 2011

Menchu Galen erakusketa2011-04-29. Menchu Gal margola-riaren La alegría del color / Kolorearenalaitasuna erakusketa ipini zuten ikus-gai Iruñeko Gotorlekuan. Irungo artis-taren gaineko erakusketatik zabalenazela esan liteke, bi solairutan guztira85 obra paratu baitziren. Erakusketaez ezik, hitzaldiak nahiz mahai-ingu-ruak ere antolatu zituen Menchu GalFundazioak.

Roberto Mattarenomenezko erakusketa2011-05-17. Roberto Matta artistatxiletarraren 100. jaiotza-urteurrenazela eta, haren obrak ipini ziren ikusgaiBilboko Arte Eder Museoan. Artistaoparoa izan zen Matta, diziplina ugari-tan aritua. Besteak beste, arkitektura,pintura, poesia eta eskultura landu zi-tuen. Erakusketak Mattaren eboluzioosoa hartu zuen kontuan, surrealismo-tik gertu dauden lehen obretatik hasieta XX. mende erdialdean New Yorkenerreferente izandako obretarainokoa.

Fabrika zaharraksormenerako gune2011-05-25. ZAWP proiektuak Pa-pelera del Nervion enpresaren 2.000metro koadroko pabilioia hartu zueneta laster batean 22 artista bertan la-nean hasiko zirela iragarri. Bilboko Ha-ceria Artea elkarteak 2008an jarri zuenabian ZAWP edo Zorrotzaurre ArtWorking Progress proiektu artistikoa.Sustatzaileen hitzetan, proiektua “hiri-gintza eraldaketa prozesuaren errefle-xio, interpretazio, proiekzio eta biras-matze ariketatik” jaio zen, eta arte,

sormen eta berrikuntzaren bitartezDeustuko Erribera eta Zorrotzaurrekobizitza indartzea du helburu, “aintzi-nako gune industrial degradatu batzena aukeren espazio bihurtzea”.

Aipatu hirigintza eraldaketa BilbokoUdalak 2004an aurkeztutako MasterPlana da. Planak jasotzen dituen egi-tasmo urbanistiko batzuk abian dira,baina beste batzuk geldirik daude, kri-sia dela-eta. Enpresa handiak hartu be-harko lituzketen fabrikak eta beste erai-kin zahar batzuk, adibidez, hutsikzeuden, eta horiek egokitu ditu azkenhilabeteotan Haceria Artea elkarteak,ZAWP proiektua aurrera eramateko.

Dagoeneko 60 kolektibo eta sor-tzaile baino gehiago dira egitasmoarenkolaboratzaileak, hala nola EuskoJaurlaritzaren Kultura Saila, BilbokoUdalaren Lan Ekintza eta BizkaikoForu Aldundiaren Kultura Saila,Deustuko Erribera-Zorrotzaurreko au-zotarren Elkartea, Zorrotzaurreko In-dustrien Elkartea (AIZ) eta ingurukozenbait enpresa.

Alain Urrutiak Ertibil Saria irabazi zuen2011-05-27. Alain Urrutia bilbota-rrak Bizkaiko Foru Aldundiaren Erti-bil saria irabazi zuen, Katamalo ize-neko koadroa medio. Bigarren sariaMiriam Isasik eta Unai Requejok es-kuratu zuten, ‘Le dejaron así’ bideoariesker. Hirugarrena Manu Urangaren-tzat izan zen, Paisaia-hiria diapositiba

bildumagatik. Hiru obra horiek, sari-ketan parte hartu zuten beste zenbaitlanekin batera, Bilboko Rekalde are-toan ipini zituzten ikusgai.

Gure Artea lehiaketan hiru sari eman zirenestreinakoz2011-05-31. Eusko JaurlaritzakoKultura, Gazteria eta Kirol sailbu-ruordeak eta Fernando Golvano epai-mahaiburuak Agustin Ibarrola, Mai-der Lopez eta Santi Eraso hobetsizituzten Gure Artea lehiaketan. Es-treinakoz hiru sari eman ziren. Ibarro-lari, ibilbide artistikoa aitortu zi-tzaion; Lopezi, sorkuntza lana eta

artea K R O N O L O G I A

58

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Alain Urrutiaren Katamalo.

Menchu Gal. / GORKA ESTRADA

Page 6: Artea - 2011

Erasori, arte bisuala. Azken sari hauguztiz berria zen, eta Arte bisualentalde eragilearen aholkuz eman zen.

II. Mundu Gerra ostekosormena Bilbon2011-06-15. II. Mundu Gerraren os-tean Europan eta AEBetan gertatu-tako sormen eztandaren lagina ekarrizuen Guggenheim Museoak Bilbora,bereziki 1950. eta 1960. hamarkade-tako mugimendu artistikoa. 60 artis-taren 80 margolan erakutsi ziren guz-tira. Besteak beste, Jackson Pollock,Willem de Kooning, Antoni Tapies,Alberto Burri, Ellsworth Kelly, PieroManzoni, Victor Vasarely eta KarelAppelenak.

Nafarroako artearen ekosistema,artisten begietatik2011-06-27. Arte Garaikidea Nafa-rroa plataformako kideek Nafarroakoartearen ekosistema aztertzera gonbi-datu zituen artistak; artearen bidez, ar-teari buruzko beren iritzia ematera, A-4formatoko piezatan. 58 sortzailek eran-tzun zioten plataformaren deialdiari.

Ekainean, Cero izenburupean, LizarrakoGustavo de Maeztu museoan ipini zi-tuztez ikusgai. Mikel Cabrerizo plata-formako kide eta artistak autokritikaariketa gisa definitu zuen erakusketa.

Zahartzeari gorazarre egin zion Getxophotok2011-10-01. Getxophoto nazioartekoargazkilaritza jaialdiaren 5. edizioakzaharrei egin zien gorazarre.

“Gaur egun, gaztetasuna gorestenden garai honetan, zaharra izatea ez daegokia –azaldu zuen Jokin Aspurujaialdiko zuzendariak, erakusketarenleloaz ari zela. –Zaharrak garela onar-tzea, etengabe mugimenduan dagoengizartetik baztertzea da”.

Hogei argazkilari inguruk partehartu zuten 2011ko edizioan, tarteanAndrew Zuckerman, Sacha Goldber-ger eta Peter Granserrek.

K R O N O L O G I A artea

59

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

2011-05-18. Lizarrako Gustavo de Maeztu museoak Fer-

nando Amarika (Gasteiz, 1866-1956) pintorearen 32 margo-lan bildu zituen Begirada berriak izeneko erakusketan. Pa-loma Apellaniz arte adituak antolatu zuen erakusketa.

2011-06-03. Veneziako Arte Biurtekoak Asier Mendizabal ar-

tista ordiziarraren lau obra jaso zituen ILLUMInazioni era-kusketa nagusian. Soft Focus, Hard Edge, (Benta-Haundi)eta Signals, Calls and Marches obrak eraman ditu ordizia-rrak.

2011-06-07. Bilboko Arte Eder Museoan Urre sakratua. Ko-

lonbiako arte prehispanikoa izenburupean, Kolonaurrekozenbait kulturatako 253 pieza erakutsi zituzten. Besteakbeste, maskarak, bularrekoak, lepokoak, besokoak, harrizkotresnak..

2011-06-21. BBVAk emandako sei milioi euroko maile-guari esker, 2002 urtez geroztik 269 artelan eskuratu zituelajakinarazi zuen Bilboko Arte Ederren museoak. Erositakolanen artean, Jorge Oteizaren Itziar eta Francisco DurriorenSan Kosme eskulturak, Pablo Picassoren Tauromaquia bil-dumako hiru grabatu zein Antonio Ortiz de EchaguerenBazkaria Mamoiadan eta Dario de Regoyosen Emakume es-painiarra margolanak nabarmendu zituen museoko zuzen-dari Javier Biar-ek.

2011-07-14. Bilboko Alhondigan ArtFutura-Etorkizuna Erre-pasatzen izeneko erakusketa digitala inauguratu zuten,azken 21 urteetako arte eta kultura digitalaren ibilbide in-presionista, Montxo Algora erakusketaren antolatzailearenhitzetan.

2011-08-10. Donostiako Kurtsaleko Kubo erakusketa gelanChagall-en obrak ipini zituzten ikusgai. Euskal Herrian ar-tistari eskainitako lehenengo erakusketa monografikoa izanzen, eta erakusketa osatzeko Nizako Chagall museotik hartuzituzten zenbait pieza.

2011-09-01. Txiki Agirre ‘Keixeta’ margolariaren 30 lanezosatutako erakusketa zabaldu zuten Donostiako Ekain gale-rian. “Lan hauetan garrantzitsuena prozesua, papera eta tin-taren erabilpena, eta kolorea eta orbanak” izan zirela aipatuzuen autoreak.

2011-10-06. Gasteizko Artium museoan Jose Luis Zumeta(Usurbil, 1939) eta Carmelo Ortiz de Elgea (Aretxabaleta,1944) pintoreen tamaina handiko 46 koadro ipini zituztenkusgai.

2011-10-17. Jasper Johns (Augusta, 1930) artista estatu-batuarrari buruzko erakusketa monografikoa, Bilboko BBKaretoan. 1960ko hamarkadatik aurrera egindako 28 grabatubildu zituzten.

labur-labur

Peter Gransel-ek Getxophotoko 5. edizioan erakutsitako argazkia.

Page 7: Artea - 2011

Errepikapena oinarri2011-07-21. Ignacio Uriartek erruti-nak sortzen duen errepikapenean oina-rritutako erakusketa zabaldu zuen Bil-boko Errekalde aretoan. Besteak beste,bulegoetako ezaugarri artistikoak era-man zituen Work izeneko erakusketahonetara, eta zentzu honetan, omenal-dia eskaini nahi izan zion idazmakinari.Horretarako, hainbat garai, marka etalekutako 62 idazmakinen soinuak gra-batu eta Michael Winslow aktoreareneskuetan uzti zituen, honek hotsak imi-tatu zitzan. Jatorri nafarreko artista ale-maniarrak arte kontzeptuala eta mini-malista garatzen ditu.

Araceli de la Horra,Montehermosokozuzendari berria2011-09-16. Araceli de la Horrak(Gueñes, Bizkaia, 1961) Xabier Ara-kistain ‘Arakis’en tokia hartu zuenGasteizko Montehermoso arte zentroa-ren zuzendaritzan. 2006az geroztikKrea zentroko zuzendaria zen De la

Horra. Filosofia eta Hezkuntza Zien-tzietan lizentziaduna, hainbat elkarteeta proiektutan lan egindakoa da: Eus-kal Herriko Kultur Teknikarien Elkar-tean, Arte Eszenikoen Kultur Kudea-tzaileen Elkartean, Gasteizko Principalantzokian...

Haurrak eredu2011-09-30. Haurren marraztekomoduan oinarrituta, erakusketa za-baldu zuen Azucena Vietes artista her-naniarrak, Iruñeko Moises Perez deAlbeniz galerian. Hainbat praktiketa-tik abiatuta, umeen hiru bertute azpi-

marratu zituen: sorpresarako gaita-suna, konbentziorik eza eta lengoaiabat sortzeko borondatea. Margola ho-riez gain, beste lan batzuk ere bilduzituen Colouring book deituriko era-kusketan.

Etorkinen alabak2011-10-08. Donostiako Koldo Mi-txelena kulturuneko Ganbara aretoanGutunak Europatik izeneko erakus-keta ipini zuten ikusgai. Etorkinenalaben erretratuak bildu zituzten ber-tan, Europako herrialdeetan jaiotakoemakumeenak.

Argazkiak Carsten Snejbjerg dania-rrak, Marta Soul espainiarrak, NicoloDegiorgis italiarrak, Peter Dench bri-tainiarrak, Johann Rousselot belgika-rrak eta Boudewijn Bollman herbehe-retarrak egin zituzten. Erakusketa,Europar Batasunak Daphne programa-ren barruan finantzatzen duen NeskakGora proiektuaren zati da.

artea K R O N O L O G I A

60

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Esther Ferrer, Artiumen2011-10-10. Gasteizko Artiumen Esther Ferrer (Do-nostia, 1937) artistari buruzko erakusketa monografi-koa antolatu zuten. Ferrerren lanean konstanteakdiren lau gairen inguruan osatu zuten erakusketa, laumugimendutan: denbora, infinitua, errepikatzea etapresentzia. Areto bana eskaini zitzaion bakoitzari, etaegitura paretsua eman zitzaien denei.

Page 8: Artea - 2011

I R I T Z I A K artea

61

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

EUSK

@

Aitor AurrekoetxeaEHUko irakaslea

Amaia ArriagaArte historialaria

Estetika vskosmetika zkenean, sortzen duguna har-

tzailearentzat egiten duguneurri batean; hartzailea gu geu ba-gara ere. Marrazkien indarrean si-nesten baduzu, jakingo duzu zerkfuntzionatzen duen eta zerk ez. Ezduzu marrazki batekin aurreraegingo, besterik gabe, marraztearenplazeragatik; funtzionatzen duelakobaizik. Oso garrantzitsua da lanhauei atseden hartzen uztea, den-bora batean lanetik aldentzea, ho-rrela lortzen duzulako hartzailearenpaperean sartzea eta lehen kolpeanikustea transmititu nahi den emo-zioa hor dagoen ala ez.

Gaztezulo, 2011-01-13

Hartzailea

rtelanak behatzeaz gain, inter-pretatu, pentsatu, esperimentatu etabizi ere egin daitezke, baina museogehienek artelanen kontenplazioramugatzen dute gure esperientzia,nahiz eta artelan asko kontenplazio-rako eginak ez izan. Hori da, adibi-dez, arte garaikide gehienarenkasua. Ez dakit zergatik dagoen ar-tearen kontzepzio formalista hainerrotuta gure gizartean, baina daki-dana da merkatuari oso ongi etor-tzen zaiola artearen kontzepzio eso-teriko bat edukitzea. Museoekartelanak miretsi eta kontenplatzekoegiten duten lanak, bultzada horreklaguntzen du pieza horien balio eko-nomikoa eusten. Museoek bultza-tzen dituzten erritualak inportan-teak dira artelanen aura babesteko.

Berria, 2011-01-10

Kontenplazioa

z da nahastu behar estetikaeta kosmetika. Anglosaxoiek

oso argi dute kosmetika gauza batdela, hau da, itxura fisikoari lotu-tako zainketa, eta gure artean horinahastuta agertzen da. (...) Arteakkonfiguratu egiten gaitu pertsonabezala, ikuspuntu ezberdin batematen digu. Gaur egun, badirudiinork ez duela arteaz ulertzen,baina, aldi berean, mistizismoz in-guratuta dago, prestigioa ematendu. Gure gizarte posmoderno hone-tan arteak bere tokia topatu du, eznik nahi nukeen tokia.

Gara, 2011-05-07

Izibene OñederraMarrazkilaria

E

A

A

DA

NIB

LAN

CO

Page 9: Artea - 2011