Asteazkena,2009ko irailaren 23a. Testuak: euskal

8
berria Antolatzaileak Babeslea PAUSOKA IZARREN ORDUA Laguntzaileak Asteazkena, 2009ko irailaren 23a. Testuak: Nerea Pikabea euskal zinemaren eguna

Transcript of Asteazkena,2009ko irailaren 23a. Testuak: euskal

Page 1: Asteazkena,2009ko irailaren 23a. Testuak: euskal

berria

Antolatzaileak BabesleaPAUSOKA

IZARRENORDUA

Laguntzaileak

Asteazkena,2009ko irailaren 23a. Testuak: Nerea Pikabea

euskal zinemareneguna

Page 2: Asteazkena,2009ko irailaren 23a. Testuak: euskal

EUSKAL ZINEMAGILEEN UZTADonostiako Zinemaldiak zinema munduko ekoizle,zuzendari eta aktore izarrak elkartzenditu urtero.Euskal ekoizpenak ere munduko onenekin lehiatzen dira egun horietan.Lehiaketatik kanpo ere zinemaldiaren ingurumaria hori baliatzen dute euskal zinemagileekurtean egindako lanak erakusteko.Aurten,gainera,euskal zinemak toki zabalagoa izango duegitarauan. Irailaren 18tik 26ra arte egunero emango dute euskal filmaren bat.

O rain arte Euskal Zi-nemaren Eguneanematen zituzteneuskal zinemagin-tzako ekoizpenak;

film bakoitzak emanaldi bakar batizaten zuen. Aurten, ordea, euskalzinemaren presentzia handiagoaizango da; egunero emango dutefilmen bat, zinemaldian izangoduen atal berriari esker. Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama ata-laren barruan emango dituzte ur-tean nabarmendu diren ekoizpe-nak.

Aurtengoa 57. zinemaldia da,eta era askotako filmak ikusi ahalizango dira, adin guztietako ikus-entzuleentzat.

Donostiako Zinemaldiak etaEusko Jaurlaritzaren Kultura Sai-lak antolatu dute atal berria, EIT-Bren babesarekin. Laguntzaileak,berriz, Ibaia Ikus-entzunezkoenEuskal Ekoizle Burujabeen Elkar-tea eta EPE Euskal ProduktoreenElkartea dira.

Estreinatuko dituzten sei fil-mak hiru aldiz emango dituzte.Dagoeneko zinema komertziale-

tan estreinatu direnak, berriz, bialdiz emango dituzte.

Gainera, Zinemiraren progra-mazioan 2009ko Kimuak film labu-rren sorta berriaren lehen emanal-dia egingo dute; urteko euskal filmlabur onenak emango dituzte. Ki-muak Eusko Jaurlaritzaren pro-grama da eta Euskadiko Filmate-giak kudeatzen du. Haren helbu-rua euskal film laburrak sustatzeaeta munduan zabaltzea da. Ema-naldi horiek, ordea, profesionalen-tzat bakarrik izango dira.

Euskal Zinemaren Gala Vikto-

02 euskal zinemaren eguna ›› egitaraua berria2009ko irailaren 23a,asteazkena

ZINEMIRA - EUSKAL ZINEMAREN PANORAMA ATALEKO FILMAK

››LA MÁQUINA DE PINTAR NUBESEgunak,orduak eta tokiak ›-Irailak 23,12:00etan (Antzoki Zaha-rra) eta 20:30ean ( Viktoria Eugenia,Euskal Zinemaren Gala).-Irailak 24,22:30ean (Principe 9 are-toa).-Irailak 25,20:30ean (Antiguo Berri6).Zuzendariak ›Patxo Telleria etaAitor Mazo.Iraupena › 102 minutu.Francoren diktadura itzaltzen arida.Azken urte ilunak dira.Bilbokolangile auzo bateko testuingurugogorrean,pinturarekiko pasioaaurkituko du nerabe batek,eta ha-ren hastapenak nolakoak izan zirenkontatzen da filmean.Edertasuna-ren eta artearen aurkakoa den tes-tuinguru horretan,denbora libreanmargotzen aritzen den burdindegi-

ko langile talde bat ageri da peliku-lan.

›› ITSASOAREN ALABAEgunak,orduak eta tokiak ›-Irailak 20,20:30ean (Principe 9).-Irailak 21,19:30ean (Principe 10).-Irailak 22,19:30ean (Principe 10).Zuzendaria › Josu Martinez.Iraupena ›52 minutu.Josu Martinezen lehen lana da do-kumental hori.Haize Goikoetxeakbi urte bete baino lehen GAL talde-ak haren aita hil zuen:Mikel Goiko-etxea Txapela iheslaria.Aitarenoroitzapenik txikiena ez badu ere,25 urte geroago galdezka hasiko da.Itsasoaren Alaba memoria ariketabaten lekukotza da.Goikoetxeaezagutu zutenen testigantzei hel-duta,Haizek aita eta garai hartakoegoera nolakoak ziren jakingo du

pixkanaka,eta mundu eta sentsa-zio ezberdinak nahastuko zaizkio.

››LIFE AND FILMEgunak,orduak eta tokiak ›-Irailak 21,19:30ean (Principe 9).-Irailak 22,17:00etan (Principe 10).-Irailak 23,17:00etan (Principe 10).Zuzendaria ›Arkaitz Basterra.Iraupena ›79 minutu.Hirurogeiko hamarkadan Europakozinemagile ospetsuenetako batizan zen Vojtech Jasny,Txekiar Erre-publikakoa.New Yorkeko aparta-mentu txiki batean bizi da gauregun.Jasnyrentzat bizitza eta zine-ma bereizi ezin diren bi kontzeptudira.Life and film - The labyrinthinebiographies of Vojtech Jasny (Zine-ma eta bizitza – Vojtech Jasnyrenbiografia labirintikoak) lanean,oraindik bizirik dauden lagunei egi-

niko bisiten bitartez,lehengo per-tsonan bere historia eta zenbait ka-pitulu erabakigarri kontatzen ditu:naziek Txekoslovakia inbaditu zute-nekoa,sobietarren inbasioa,ondo-rengo erbesteratzea eta New Yor-kera iritsi zenekoa.

››ROUGH WINDSEgunak,orduak eta tokiak ›-Irailak 23,18:30ean (Principe 9).-Irailak 25,19:30ean (Principe 10).-Irailak 26,17:00etan (Principe 10).Zuzendaria ›Andrea Olabarria.Iraupena › 110 minutu.Film estatubatuarra da eta AndreaOlabarria donostiarrak zuzenduta-ko lehen lana da.Auzo lasai bateanezkutatuta bizi dira hiru nerabe etahorien bizitzak gain behera etor-tzen ari dira.Bere buruaz beste egi-teko saio baten ondoren ozta-ozta

atera da bizirik Jesse,eta sekretusuntsitzaile bat du.Connor boxeo-lari profesionala izateko entrena-tzen ari da,baina iraganean izanzuen sexu abentura batek ez diouzten lasai egoten.Annek sekula ezdu mutil-lagunik izan eta maitasunobsesibo bat dauka orain.Une jakinbatean,sekretu guztiak egoera kri-tiko batera iritsiko dira eta haien bi-zitzak betiko aldatuko dira.

››UMURAGEEgunak,orduak eta tokiak ›-Irailak 24,17:00etan (Principe 10).-Irailak 25,18:30ean (Principe 9).-Irailak 26,19:30ean (Principe 10).Zuzendaria ›Gorka Gamarra Gaz-tañaga.Iraupena ›52 minutu.Ruanda guztiz suntsituta geratuzen lau urte iraun zuen gerraren

ria Eugenia antzokian egingodute, irailaren 23an. Patxo Telle-riak eta Aitor Mazok zuzendutakofilma izango da galan estreinatukoduten lana: La máquina de pintarnubes; Bilboko Abra Produkzioakekoiztetxearen lana da.

Zinemira saria,Imanol UriberentzatSariari dagokionez, orain arteematen ziren sariek (Ibaia etaAmalur) bat egin dute eta Zinemi-ra saria izena hartu du orain.

Imanol Uribe euskal zinema zu-

zendariak jasoko du aurten Zine-mira saria, Euskal Zinemaren Ga-lan. Sari horrek euskal zinemangarrantzia izan duten artisten ibil-bidea nabarmentzen du.

Zinemira ataletik kanpo, besteeuskal film batzuk ere emango di-tuzte. Zabaltegi sailaren barruanbi euskal ekoizpenen zuzendariaklehiatuko dira Zuzendari Berrienatalean: Jabi Elortegi bermeota-rra, Zorion perfektua (Pausoka) fil-marekin, eta Miguel Angel Jime-nez madrildarra, Ori filmarekin;azken film hori Gasteizko Kinos-kopik ekoiztetxeak ekoitzi du.

Horrez gain, Sail Ofizialean par-te hartuko du Yo, también filmak;Julio Medem eta Koldo Zuazua do-nostiarrak dira film horren ekoiz-pen arduradunak.

Amaitzeko, Made in Spain saile-an emango dituzte lehendik estrei-natuta dauden hainbat film: BorjaKobeaga donostiarrak zuzenduta-koa (Pagafantas), Helena Tabernairuindarrak zuzendutakoa (Labuena nueva), Juanma Bajo Ulloagasteiztarrarena (Historia de ungrupo de rock) eta Patxi Amezkuairuindarrarena (25 kilates).

FILMAK. Arkaitz Basterraren Life and film (ezkerrean) eta Josu Martinezen Itsasoaren alaba filmen irudiak.BERRIA

Page 3: Asteazkena,2009ko irailaren 23a. Testuak: euskal

03egitaraua ‹‹ euskal zinemaren egunaberria2009ko irailaren 23a,asteazkena

ondoren.1990.eta 1994.urteen ar-tean izan zen hutuen eta tutsienarteko gerra.1994an,ehun egune-ko tartean,milioi bat pertsona in-guru hil zituzten.Genozidioan par-te hartu zutenak 2005eko abuz-tuan askatu zituzten;ondorioz,bizirik atera zirenen eta borreroenarrastoari jarraitu ahal izan diogu1994tik gaur arte,adiskidetzearenlabirintoan barrena.

››ZUZENDU,MESEDEZ!Egunak,orduak eta tokiak ›-Irailak 18,19:00etan (Principe 9).-Irailak 19,18:00etan (Principe 10).-Irailak 20,19:30ean (Principe 10).Zuzendaria › Juan Miguel Gutie-rrez.Iraupena ›68 minutu.Juan Miguel Gutierrez zinemagiledonostiarraren dokumentala da.Juanjo Franco Zabalegi zinemagileeta argazkilari donostiarra 2008koekainaren 19an hil zen.Dokumen-tal honek haren bizitzaren eta sor-kuntza prozesuaren gakoak eraku-tsi nahi ditu.Familiakoek,lagunek,ikasleek,laneko eta aisialdiko kide-ek,beren oroitzapenen bitartez,go-gora ekarriko dute Juanjoren bizi-tza:zinemagile,margolari eta ira-kasle gisa egin zuen ibilbide zabalaerakutsiko dute.Horrez gain,berariburuz ezagutzen ez diren bestehainbat alderdi ere azalduko dira.Tabula rasa (2004) eta Motema nangai (2008) lanak zuzendu ditu au-rretik Jose Miguel Gutierrezek.Fil-marekin batera,Juanjo FrancorenNere Erria (1968) film laburra ereemango dute.

››ANDEREgunak,orduak eta tokiak ›-Irailak 19,22:30ean (Principe 9).-Irailak 25,20:45ean (Antiguo Berri2).Zuzendaria ›Roberto Caston.Iraupena › 128 minutu.Ander 40 urte inguruko baserrita-rrak gorabehera handirik gabekobizitza darama,bizikleta fabrika ba-teko langile gisa.Baserrian bizi da,amarekin eta arrebarekin,eta base-rriko lanez ere arduratzen da.Hala-ko batean istripua izan eta hankahautsiko du.Orduan,Jose izenekoPeruko etorkin bat kontratatzeaerabakiko du familiak.Joseren eto-rrerak Anderren bizitza aldatukodu,sentimendu berriak sortukobaitzaizkio,inoiz lehenago izan ez

zituenak.Barne gatazka izugarriasortuko zaio.Roberto Caston zine-magile galegoaren lehen film luzeada.Berlingo zinema jaialdiko Pano-rama sailean aurkeztu zuten.

››CHECKPOINT ROCKEgunak,orduak eta tokiak ›-Irailak 25,17:00etan (Principe 10).-Irailak 26,20:30ean (Principe 9).Zuzendariak ›Fermin Muguruzaeta Javier Corcuera.Iraupena ›70 minutu.Tel Aviveko publizitate iragarkieta-tik eta neoietik Zisjordaniako etaGazako eremu okupatuetarako ibil-bidea egiten dute dokumentalean;itxaropenik gabeko pobrezia tokie-tara,alegia.Checkpoint Rock herrizherri,checkpoint-etik checkpoint-eradabil;elkarren artean oso desberdi-nak diren musikariengana joangoda.Gatazkan murgilduta dagoenherri horri buruzko ikuspegia alda-tuko duen ibilbidea da.Arabieraz fil-matuta dago.

››SUKALDE KONTUAKEgunak,orduak eta tokiak ›-Irailak 19,17:00etan (Antiguo Berri 6).-Irailak 24,19:30ean (Principe 9).

Zuzendaria ›Aizpea Goenaga.Iraupena ›90 minutu.Sukaldaritza eskolan negar bateanari dira,txikitutako tipularen ondo-rioz,etorkizunean sukaldari izangodiren azken urteko sei ikasle.Sukal-deko kultura ikasteko interes han-dirik ez duen alfer koadrila aurreraateratzen saiatuko da irakaslea,baina beste lan bat ere izango dugizarajoak:sukaldean dagoenusain nazkagarria nondik datorrenaurkitzea.Eva Argiñano,Juan MariArzak eta Martin Berasategi sukal-dariek parte hartzen dute unerenbatean.

››ZORION PERFEKTUAEgunak,orduak eta tokiak ›-Irailak 25,09:30ean (Antzoki Zaha-rra).-Irailak 25,19:00etan (Kursaal 2).-Irailak 26,12:00etan (Kursaal 2).-Irailak 26,23:15ean (Principe 7).Zuzendaria › Jabi Elortegi.Iraupena ›90 minutu.Ainhoa 35 bat urteko emakumepianista bat da.Egunkaria irakur-tzen ari dela,albiste batek jota utzi-ko du eta ez da konturatuko autobat datorkiola gainera.Bartzelonan

gertatuko da istripu hori.Istripuakeragindako komatik irten eta gero,eskuetako bat larri zaurituta dau-kala ohartuko da emakumea.Es-kuaren egoerak zapuztu egingo diobizitza guztiko ilusioa;piano jotzai-le gisa egin nahi duen ibilbidea,ale-gia.

Istripua izan baino hilabete ba-tzuk lehenago,Ainhoak Imanolezagutu du;segurtasun zaintzailebat da.

Hori gertatzen ari den aldi bere-an,hogei urte lehenagoko Ainhoaikusten da:institutuko ikasketaketa piano klaseak egiten ari den ne-rabe normal baten bizimodua.Egun batean,etxerako bidean doa-la,ETAren atentatu baten lekukoizango da eta horrek bizitza osora-ko arrastoa utziko dio.

››ORIEgunak,orduak eta tokiak ›-Irailak 24,14:00etan (Antzoki Za-harra).-Irailak 24,19:00etan (Kursaal 2).-Irailak 25,09:30ean (Kursaal 2).-Irailak 25,18:30ean (Principe 7).-Irailak 26,18:30ean (Antiguo Berri2).

Zuzendaria ›Miguel Angel Jime-nez.Iraupena ›85 minutu.Nino Tbilisi kanpoaldeko eremu batzeharkatzen ari da.Georgiako nes-ka gazteak bere bizitza aurrera ate-ra nahi du,baina ez du batere erra-za izango.Kaukasoko mendietan,Beqak Tazo bere ilobaren bisita ja-soko du;errusiarren bonbardakete-tatik babestera etorri da.

KIMUAK 2009:FILM LABURRAK5 recuerdos › 12 minutu.Zuzenda-riak:Oriana Alcaine eta AlejandraMarquez.Ahate pasa › 12 minutu.Zuzenda-ria:Koldo Almandoz.Amona putz! ›9 minutu.Zuzenda-ria:Telmo Esnal.Dirty Martini ›24 minutu.Iban delCampo.El nunca lo haría › 15 minutu.Zu-zendaria:Anartz Zuazua.Los que lloran solos ›6 minutu.Zu-zendaria:David Gonzalez.Marisa ›3 minutu.Zuzendaria:Na-cho Vigalondo.La presa › 16 minutu.Zuzendaria:Jorge Rivero.

URIBE. Imanol Uribe zinema zuzendariak jasoko du aurten Zinemira saria,Euskal Zinemaren Galan.ANGEL DIAZ / EFE

Page 4: Asteazkena,2009ko irailaren 23a. Testuak: euskal

04 euskal zinemaren eguna ›› iritzia berria2009ko irailaren 23a,asteazkena

D enbora tarte txiki ba-tean sektore bateksekula izan duenaraudi aldaketa han-dienean murgilduta

gaude: Zinearen Legea, Ikus-En-tzunezkoaren Lege Orokorra...Lege aldaketa ugari horiekin bate-ra aldaketa teknologikoak datoz;telebistak eta zinema aretoak digi-talizatzeko ibilbide azkar horrekeragindako aldaketak dira. Gure-tzat nahitaezkoa den aro horretan,zinema espainolaren kontrakokanpaina basatia egitea erabakidute zenbait komunikabidek; ha-ren kalitatea kritikatu dute, eta za-lantzan jarri dute zinema sustatze-ko ematen diren laguntza publiko-en egokitasuna.

Irakurlea hobeto kokatzeko, al-deraketa bat egin eta pare bat zer-tzelada emango ditut, azterketa ze-hatz eta aspergarri batean sartugabe. Frantzian zinemari ematenzaizkion diru laguntzak zazpi aldizhandiagoak dira Espainian ema-ten direnekin alderatuz gero. Zine-maren ekoizpenari ematen zaiondiru laguntzaren ratioari errepa-ratzen badiogu, merkatuaren ta-maina kontuan izanda 19. tokiangaude Europako Batasunean; Por-tugal, Txekiar Errepublika eta Po-lonia baino ez ditugu atzetik.2008an Espainiako Estatuko ener-gia berriztagarrien ekoizleek (eoli-koa, eguzki energia, biomasa, etaabar) 3.304 milioi euro jaso zituz-ten; zinema espainolak, berriz, 78.

Gugandik gertu dagoen kulturesparruko adibide bat jarri nahikonuke. Bilboko opera denboraldira-ko urtero ematen den diru lagun-tza publikoa euskal zinemari ema-ten zaiona baino handiagoa da.

Orduan, komunikabide batzukzergatik ari dira behin eta berrirozinemaren sektorearen kontra ge-

rra bat irekitzeko ahaleginetan?Zergatik jotzen dute zinemak jaso-tzen dituen diru laguntzen kontraeta ez, adibidez, operei edo museo-ei ematen zaizkienen kontra? Jar-duera jendetsuagoak ote dira? Gi-zartean finkatuago ote daude?

Kasualitatez, zinemaren sekto-rearen izen onaren kontra ari di-ren hedabide horietako batzuek ez

Gizarteari berebabesa itzultzeko lan egin behar duguzinema sektorekoprofesional guztiok,eta,horretarako,gureherrialdeko kulturgarapeneanlagunduko dutenkalitatezkoproduktuak emanbehar dizkiogu

gure zinema sustatzeko eta sus-pertzeko gogoak emandakoa eginbehar denik; inork ez dezala horre-lakorik pentsa. Metroscopia etxe-ak oraintsu egindako merkatuikerketa baten arabera, herrita-rren % 61ek uste dute gure zinemaona dela, baina ikerketa horretanzenbait gabezia agerian geratudira. Merkatuaren %13ko kuotadugu, hori ez dugu ahaztu behar;kontuan izan behar ditugun Euro-pako herrialdeen azpitik gaude.

Gizarteari bere babesa itzultze-ko lan egin behar dugu zinema sek-toreko profesional guztiok, eta, ho-rretarako, gure herrialdeko kulturgarapenean lagunduko duten kali-tatezko produktuak eman behardizkiogu. Baina horrekin batera,produktu errentagarriagoak etalehiakorragoak egiten saiatu be-har dugu. Ikus-entzunezkoarensektorea suspertzeko lan egin be-har dugu, ilusioa eta pasioa galdugabe, horiexek baitira ezinbestekoosagaiak edozein sormen jardue-rarako.

Sektorea suspertzeko lan egin behar dugu

Joxe Portela MurgiaIbaia Ikus-entzunezkoen EuskalEkoizle Burujabeen Elkartekopresidentea

dute interes ekonomikorik museoenpresetan; ez dute diru interesikbel cantorekin zerikusia duten jar-dueretan. Alabaina, interesa duteikus-entzunezkoen eta telekomu-nikazioen sektoreetan. Telebistakateak berak sortutako ekoizpenkopuru bat egitera behartzen ditulegeak. Horrez gain, bere zinemaekoizpenean inbertsioak egiterabehartzen ditu. Jakin badakit mer-keagoa dela Japoniako marrazkibizidunak erostea bertakoa denekoizpen batean inbertitzea baino.Errentagarriagoa da zinema ame-rikarra erostea bertakoa denekoizpen bat ordaintzea baino.

Batzuek, maltzurkeriarekin etasasi egiekin, beraien alde jarrinahi dute iritzi publikoa, beren in-teres ekonomikoak defendatzekoeta botere legegileak euren aldekolegeak egin ditzan presionatzeko.Hori guztia egin nahi dute, luzegabe horrek egin dezakeen kaltekulturala kontuan izan gabe.

Zinema manifestazio artistikoeta adierazpen sortzaile gisa ezin-besteko tresna da herrialde batennortasuna eraikitzeko, horri eus-teko eta transmititzeko. Ezin dugumundua beti Hollywoodeko be-gien bidez begiratzea onartu. Gukere badugu zer kontatu, baditugugure istorioak, eta geuk kontatunahi ditugu. Horrela izaten ezbada, beste batzuek kontatuko di-tuzte gure partez; edo okerragoagian: besteenak diren istorioakbesterik ez ditugu jasoko, eta bitar-tean gureak isilpean geratukodira.

Bere hizkuntzan eduki anitzekoeskaintza bat izateko aukera izanbehar du ikus-entzuleak, soilikmerkantilistak diren kontzeptue-tan erori gabe; horretan sinestendugu.

Hitz horiekin ez dut esan nahiIBAI

A

Page 5: Asteazkena,2009ko irailaren 23a. Testuak: euskal

Iragan urteko abuztuan gerran egon ziren Kaukaso aldeko herritarren bizimodua erakustendu ‘Ori’filmak.Gasteizko Kinoskopik ekoiztetxeak osatu du,eta Donostiako Zinemaldianlehiatuko da aurten,Zabaltegi saileko Zuzendari Berriak atalean.

J oan den abuztuaren hasie-ran Hego Osetia, Abkha-zia, Errusia eta Georgia-ren arteko gerran 2.000pertsonatik gora hil ziren.

Uste dute, borroka armatuarenondorioz, 100.000 pertsonak eurenetxeak utzi behar izan zituztela.Georgiako Gori hiria, esaterako,erabat hutsik geratu zen.

Abuztuko borroken ostean,Gasteizko Kinoskopik ekoiztetxe-ak dokumental bat egitea erabakizuen. Gerra horri buruzko ikuspe-gi desberdin bat eskaini nahi izan

zuten. Georgiako Cinetech ekoiz-tetxearekin batera egin dute filma,eta aktoreak ere hangoak dira.

Iazko urrian gidoilaria eta zu-zendaria Georgiara joan ziren.Han zirela, hango egoeran oinarri-tuta fikziozko istorio bat konta-tzea erabaki zuten. Kaukaso alde-ko mendietako bizimodu latza in-teresatu zitzaien bereziki, iaerabat baztertuta zeuden herri etaindustria guneak. Tbilisiko kan-poaldeko auzo pobreak ezagutu,eta giro horretan kokatu zutenNino gaztearen bizimodua.

Gori hirian hasi zuten filmake-ta, gerrak suntsitutako tokietan.Ondoren, Kaukaso aldera jo zuten,Kazbegi herrira. Tazo gaztearenbizimodua filmatu zuten han; bereosaba Beqarekin bizitzera doanerrefuxiatuarena egiten du. Ondo-ren, Giorgi taxilari gaztearen etaetorkizunean bere emazte izangoden Ninoren arteko harremanaerakusten da.

Aurrekontu txikia zuten, eta ha-mabost egunen buruan egin zutendena: filmaketarako tokiak ikusieta aukeratu, gidoia idatzi eta fil-maketaren aurre ekoizpena egin.

Kinoskopik,Gasteizkoekoiztetxe gazteaIkus-entzunezkoaren munduandiharduten lau profesionalek sor-tu zuten Kinoskopik 2007an. Luisde Oza arduratzen da ekoizpenaz,Miguel Angel Jimenez da erreali-zatzailea, Gorka Gomez argazkizuzendaria eta Imanol Gomez deSegurak egiten ditu euren lanenmuntatzeak eta post produkzioak.

GERRAK SUNTSITUTAKOGEORGIAKO HERRIETAN

RUANDAN. Umurage film dokumentaleko irudi bat.BERRIA

Ruandako herritarrak,90eko hamarkadan bizitako amesgaiztotikatera,eta etorkizun baketsu baterako urratsak egiten ari dira.Biktimak eta borreroak batak besteari egindako zauriak onartu,barkatu eta sendatu.Adiskidetze bidean diren pertsona horientestigantzak jaso ditu Gorka Gamarrak ‘Umurage’dokumentalean.

R uandako tutsien etahutuen arteko borro-ketan milioi bat per-tsona hil ziren ehuneguneko tartean; egu-

neko 10.000 pertsona, gehienaktutsiak. 1990. eta 1994. urteen arte-an erabat suntsituta geratu zen

Hiltzaileak gehienetan eurenetxeetara itzuli dira, krimenakegin zituzten tokietara.

Adiskidetzearen prozesu zailaerakutsi nahi du filmak, zer urratsegiten ari diren borreroen eta bizi-rik geratu zirenen arteko elkarbi-zitza baketsua izan dadin.

IRAGANEKO ZAURIAKJOSTEN RUANDAN

05‘umurage’eta ‘ori’filmak ‹‹ euskal zinemaren egunaberria2009ko irailaren 23a,asteazkena

Ruanda. Oraindik asko kostatzenari da genozidioak eragindakozauriak sendatzea.

Gorka Gamarra jurista eta na-zioarteko zuzenbidean aditua da.2000. eta 2002. urteen artean Ruan-dan bizi izan zen; Citoyens- Justice& Democratie gobernuz kanpoko

erakundearen alde lan egin zuen.2005etik Europako Batasunaren-tzat, Belgikarentzat eta Herbehe-reentzat aholkulari gisa ibili daRuandan. Kooperazio lanetan ga-tazkak konpontzen ibili da.

Han gertatu zenaren berri mun-duari emateko beharra sentitu

zuen. Biktimen eta hiltzaileen tes-tigantzak jaso ditu Umurage doku-mentalean.

2005ean, genozidioa egotzitako20.000 pertsona inguru behin-behi-nean aske utzi zituzten, krimenakegin izana aitortu ondoren eta bik-timei barkamena eskatu ondoren.

GEORGIAN. Ori filmeko irudi bat.BERRIA

Page 6: Asteazkena,2009ko irailaren 23a. Testuak: euskal

06 euskal zinemaren eguna ›› elkarrizketa berria2009ko irailaren 23a,asteazkena

JABI ELORTEGI › ‘ZORION PERFEKTUA’FILMAREN ZUZENDARIA

«Gatazkak sortzen dituenegoerez beste ikuspuntubat eman nahi izan dugu»Jabi Elortegik zuzendu duen lehen film luzea da ‘Zorion perfektua’.Anjel Lertxundirenizenburu bereko eleberrian dago oinarrituta.

berria. Konfiantza handia izan duAnduk nirekin. Zenbat denbora behar izan duzuefilma egiteko?Filmaren ideia buruan lantzen ha-si ginenetik amaitu dugun arte pa-re bat urte pasatu dira. Urrian hasiginen filmatzen. Sei bat astez arituginen grabaketa lanak egiten. On-doren, zazpi bat hilabete beharizan ditugu muntaketa egiteko. Euskal gatazkaren barruan dagofilma.Azkenaldian film bat bainogehiago egin dira gatazkaren aldebatean edo bestean sufritzen du-ten pertsonen ingurukoak.Lehenago ere egin izan dira filmak;hortxe duzue Yoyesfilma, esate ba-terako. Gure filmaren kasuan,kanpotik etor zitezkeen erreakzio-en beldur izan naiz; hau da, euskal-dunak berriro gure betiko kontuakkontatzera gatozela... kritika ho-rien beldur izan naiz. Baina besteherrialdeetakoek egiten dituztenantzeko pelikulekin ohituta gau-de. Esaterako, irlandarren filmakikusi izan ditugu, estatubatuarrekVietnamgoaz egin dituzten hain-bat bertsio ere bai... Gureaz ez dahorrenbeste kontatu orain arte. Zer lortu nahi duzu filmarekin?Hemen dugun gatazkaz edo gataz-ka horrek sortzen dituen egoerezbeste ikuspuntu bat eman nahiizan dugu; hori izan da helburua.Neskato bat atentatu baten leku-ko izaten da Euskadin mugimen-du politikoa pil-pilean dagoen ga-raian, 80ko hamarkadan. Handikhogei urtera, Euskaditik kanpo,hiri handi batean ikusten duguneska, eta istripua izaten du. Eus-kadin bizitzearen zailtasuna etahiri handi batera anonimotasuna-ren bila joan beharra kontatzen dafilmean. Pertsona horien sufri-mendua azaltzen da. Buruhauste handia izan da akto-reak aukeratzea?Ia aktore guztiekin lan egin dut, etaondo ezagutzen ditut bakoitzarenezaugarriak eta lan egiteko mo-dua. Hala ere, aktore protagonista-ren papererako pertsona ezagunbat nahi izan dugu, filmak besteproiekzio bat izan dezan. Buruaribuelta batzuk eman ondoren AnneIgartibururengan pentsatu nuen. Filmeko protagonistari, Ainhoaribizia ematen dio Igartiburuk.Erraza izan al da bera konbentzi-tzea?Hasiera batean ematen zuen ezzela erraza izango bera film hone-tara erakartzea, baina ahaleginaegin genuen. Proposatu genion, gi-doia bidali genion eta irakurri on-doren baiezkoa eman zigun; filme-an gustura parte hartuko zuelaesan zigun. Bera Madrilen. Zuek, berriz, he-men. Nola moldatu zarete entse-guak egiteko?Oso gustura lan egin dut. Arlo ho-rretan Annek ezusteko handiaeman digu. Haren etxean hasi gi-nen entseguak egiten, eta bereha-la konturatu ginen filmaketa errazjoango zela, eragozpen handirik

JON URBE / ARGAZKI PRESS

Jabi Elortegik (Bermeo, 1969) ho-gei bat urte daramatza ikus-entzu-nezkoaren munduan. Errealizado-re gisa lehen pausoak eman ondo-ren, ekoizpen garrantzitsuagoakegiten hasi zen. Pausokan, Goen-kale telesail ezagunean zuzendarigisa sendotu du bere ibilbide profe-sionala. Halaber, Hasiberriak edoSeñorio de Larrea telesailetakoerrealizadore izan da, eta Balbe-mendi eta Agitación + IVA Tele5eko telesailak zuzendu ditu. Goa-zen! musikalarekin TV movie batzuzendu zuen 2008an, eta gauregun horretan oinarritutako tele-saila zuzentzen ari da. Urri hone-tan estreinatuko da. Zure lehen film luzea da.Nola hasizen hezurmamitzen ideia?Aspalditik zuten film hori egitekoasmoa, bai Pausokan bertan baiETBn. Anjel Lertxundiren izen be-reko eleberrian oinarrituta dagopelikula. Nik neuk Pausokan lanegiten dut eta, Anduk (Anjel Ler-txundi) eta nik urte asko darama-tzagu elkarrekin lanean Goenka-len, Balbemendin... Elkar ondoezagutzen dugu. Nik orain arteanez nuen sekula film luzerik zuzen-du, baina filma zuzentzeko nireizena proposatu zuen Anduk, etanik gustura hartu nuen erronka

Page 7: Asteazkena,2009ko irailaren 23a. Testuak: euskal

07elkarrizketa ‹‹ euskal zinemaren egunaberria2009ko irailaren 23a,asteazkena

SINOPSIA

Emakume piano-jotzaile baten bizitzako gorabeherakAinhoa hogeita hamabost bat ur-teko emakume piano-jotzaile batda. Egunkaria irakurtzen aridela, albiste batek jota utziko du,eta ez da konturatuko auto bat da-torkiola gainera.

Bartzelonan gertatzen da istri-pu hori. Istripuak eragindako ko-matik irten eta gero, eskuetako

bat larri zaurituta daukala ohar-tzen da emakumea. Eskuarenegoerak zapuztu egingo dio berebizitza guztiko ilusioa, piano jo-tzaile gisa egin nahi duen ibilbi-dea alegia.

Amodio kontuetan hainbat go-rabehera izan ondoren eta istri-pua izan baino hilabete batzuk le-

henago, Ainhoak Imanol ezagu-tzen du; segurtasun zaintzaile batda.

Nahiz eta mutila ez den neska-ren gizarte maila berekoa, Ainho-ak sentitzen duen hutsunea bete-tzen hasiko da Imanol.

Hori gertatzen ari den aldi be-rean, hogei urte lehenagoko Ain-

FITXA TEKNIKOA

Filmaren izena ›Zorion perfek-tua.Eleberria ›Zorion perfektua(Anjel Lertxundi,Alberdania,2002).Iraupena ›90 minutu.Hizkuntza ›Euskaraz filmatuda gehiena,baina zati batzukkatalanez egin dira.Euskal He-rrian euskaraz emango da filmazinema aretoetan,gaztelaniaz-ko azpidatziekin.Espainiako Es-tatuan,berriz,gaztelaniazemango da.Zuzendaria › Jabi Elortegi.Gidoilariak ›Anjel Lertxundi,Pedro Fuentes,Oliver Elder,JabiElortegi.Argazkia › Gonzalo Berridi.Aktoreak:Anne Igartiburu(Ainhoa),Aia Kruse (Ainhoa gaz-tea zela),Alberto Berzal (Ima-nol),Felix Arkarazo (Javier),ElenaIrureta (Begoña),Zorion Egileor(Perti),Amaia Lizarralde (Sara).Ekoizlea ›Pausoka.Banatzailea ›Bartoon Films.Laguntzaileak ›ETB,Espainia-ko Kultura Ministerioa (ICAArenbitartez),Eusko Jaurlaritza,Biz-kaiko Foru Aldundia,Gipuzkoa-ko Foru Aldundia,Euskaltel.Webgunea:www.zorionper-fektua.com.

IRUDIAK. Jabi Elortegiren Zorion perfektua filmeko hainbat irudi.PAUSOKA

gabe. Anne, hemen, Euskal He-rrian lasaiago dagoela ematen du;han, Madrilen, askoz ere gehiagoibiltzen zaizkio atzetik komunika-bideak eta, oro har, jendea.Donostiako Zinemaldian Zuzen-dari Berrien atalean lehiatukozara ‘Zorion perfektua’ filmare-kin.Gogotsu sentitzen zara?Ilusio handia dut, pozik nago es-kuartean dudan aukerarekin.Egia esan, Donostiako Zinemal-diaren giroa ez zait gehiegi egokituizan, edo hobeto esanda, kanpotikegokitu izan zait, ez bainaiz berta-koa. Horrez gainera, nik telebistanlan egin izan dut beti, eta, alde ho-rretatik, berria da niretzat zine-man lan egiteko sortu zaidan au-kera. Sekula ez nuen pentsatukozineman arituko nintzenik. Gus-tura parte hartuko dut lehiaketan.Aurrerantzean horrelako besteaukeraren bat sortuz gero, lan egi-teko prest egongo nintzateke.

hoa ikusten da: institutuko ikas-ketak eta piano eskolak hartzenari den nerabe normal baten bizi-modua erakusten da.

Arratsalde batez, etxerako bi-dean doala, ETAren atentatu ba-ten lekuko izango da, eta horrekbizitza osorako arrastoa utzikodio.

Page 8: Asteazkena,2009ko irailaren 23a. Testuak: euskal

08 euskal zinemaren eguna ›› elkarrizketa berria2009ko irailaren 23a,asteazkena

PATXO TELLERIA › ‘LA MAQUINA DE PINTAR NUBES’FILMEKO ZUZENDARIA ETA GIDOILARIA

«Bilbon eta guk bizi izandugun garaian kokatudugu istorioa»Aitor Mazorekin batera idatzi eta zuzendu du ‘La maquina de pintar nubes’filma.

Patxo Telleriak eta Aitor MazokTVE/ALMA film luzeentzako gi-doi lehiaketan aurkeztu zuten gi-doia 2004an. 650 gidoirekin lehiatuziren, eta irabazi egin zuten lehia-keta.Bion artean gidoia idatzi eta filmazuzendu duzue. Nola banatu du-zue lana? Elkar ondo ezagutzenduzue? Idazterakoan bagenuen aldez au-rretik eskarmenturik, antzekogauzaren bat egin baikenuen Tori-to Bravo izeneko antzezlanarekin,eta geroago Birus-ekin. Bion arte-an sortu genituen argumentuakosatzen dituzten istorio guztiak.Gero ni, lanbidez gidoigilea naize-nez gero, hori guztia paperean jar-tzeaz arduratu naiz. Ondoren, be-rriz ere bion artean testuak landueta hobetu ditugu. Zinema zuzen-tzea, aldiz, biontzat izan da gauzaberria. Aurre-produkzioan, era-ginkortasunagatik, lanak banatuegin ditugu: ni arduratu naiz pla-noen diseinuaz eta banakatzeaz,eta Aitor aktoreekin aritu da.Gero, filmaketan, rolak mantendudiren arren, beti egin dugu dene-tik, era natural batez. Frankismo garaiko azken urteakaukeratu dituzue,baina gai poli-tikoak azpimarratu beharreanpertsonen eguneroko bizimodua-ri garrantzia eman nahi izan dio-zue...Guk ez dugu inoiz frankismoariburuzko pelikula bat egin nahiizan. Pertsona batzuei buruzko is-torioa da. Gertatzen dena da per-tsona horiek toki eta garai konkre-tu batean bizi zirela, eta ezin ditu-zu haien pentsamenduak etasentimenduak ulertu, testuingu-rua azaldu gabe. Beraz, derrigo-rrezkoa zitzaigun giro sozial horimarraztea, baina betiere bigarrenmailan utzita. Pertsonaiak mugi-tzen diren dekoratua da. Dekoratu hori Bilbon kokatutadago.Ezagutzen ditugun gauzei buruz-ko istorio bat kontatu nahi ge-nuen, eta sinesgarritasuna lortudugula uste dut. Horretarako,nahitaezkoa da irudikatzen ari za-ren tokia eta garaia ondo ezagu-tzea. Protagonistak 14 urte ditu.

Guk, pelikula kokatzen den garaihartan, 14 urte genituen, eta prota-gonista hezi zen leku bertsuan biziginen. Horregatik kokatu dugu pe-likula Bilbon, ez beste edozein hiribaino interesgarriagoa delako,guk ezagutzen dugun hiria delakobaizik. Bestalde, garai hartako Bil-bo hiri grisa zen, zikina, baina bi-

zia; jende piloa etorri zen hona bizi-tzera hainbat tokitatik, eta auzoakpil-pilean zeuden, gazte eta umezbeterik. Gaur kontrakoa ikustendugu: hiri txukun eta garbia, bai-na akaso lasaiegia. Zahartutadago. Abra Prod etxea arduratu daekoizpenaz. Lehendik harrema-nik bazenuten?Abra Prod produktorakoak aspal-ditik ezagutzen ditugu. Duela urtepare bat dokumental bat zuzendunuen haientzat, Diot, Gabriel Ares-tiri buruzkoa. Guk konfiantzazkoproduktora bat bilatu nahi ge-nuen, produktuaren alde zintzo jo-

tzen dutenetakoa. Eta Bilbokoabazen, hobe, lanerako guztiontzaterrazagoa izango zelako. Abra Pro-dek bi baldintza horiek betetzen zi-tuen. Antzerki eta telebista munduarioso lotuta zaudete biak. Oso des-berdina al da zineman lan egitekomodua?

Halako errespetua ematen zigunpelikula bat zuzentzeak, guretza-ko gauza berria baitzen. Hala ere,inguruko lagunek esaten zigutenuste genuena baino askoz gehiagogenekiela. Eta arrazoi zuten. Zine-mak, beste ofizio guztiek bezala,baditu hasiberriarentzat oso arro-tzak egiten diren gauzak (prozedu-rak, lan taldeak, terminologiabera…), baina desberdintasungehienak teknikari dagozkio. Mui-na, mamia, teatroaren edo telebis-taren berdina da: aktoreen bidez,istorio bat kontatu behar duzu,ikuslearengan arreta, harriduraeta emozioa sortzeko. Eta modubatean edo bestean, guk urteak da-ramatzagu hori egiten. Aurrera begira, zein proiektu di-tuzue esku artean biok?Oraindik goiz da esateko, pelikulaorain aurkeztuko baita, baina bes-te proiektu batean sartzeko gogoaeta ideiak badauzkagu. Orain arte-ko bidean jarraitu nahi dugu: guregertuko ingurutik ikusten eta sen-titzen duguna kontatu nahi dugu.

FITXA TEKNIKOA

Filmaren izena › ‘La máquinade pintar nubes’.Iraupena › 102 minutu.Zuzendariak ›Patxo Telleria,Aitor Mazo.Gidoilariak ›Patxo Telleria,Aitor Mazo.Argazkia ›Gaizka Bourgeaud.Musika ›Bingen Mendizabal.Ekoizle exekutiboak › JoxePortela,Miguel Torrente.Ekoizleak ›Abra Prod,El MundoFicción.Parte-hartzaileak ›EITB,TVE.Laguntzaileak ›Eusko Jaurlari-tzaren Kultura Saila,EspainiakoKultura Ministerioa (ICAA).Aktore nagusiak:Bingen Elor-tza (Asier),Aitor Mazo (Andres),Gracia Olayo (Mila),Lander Ota-ola (Mateo),Santi Ugalde (Juan-to).Sinopsia › 1974ko uda da.Fran-co oraindik bizi da,eta arazo po-litiko eta sozialak agerikoak dira.Asier,filmeko protagonista,Bil-boko industria auzo herdoildubatean bizi da.Asier daltonikoa da.Maitemin-duta dagoen neskaren erretratubat egin nahi du,eta bere anaiaMateok erakutsiko dio margo-tzen.Baina blokeo psikologikohandia du,eta ez du aurrera egi-ten.Mateok,soldadutzara joanaurretik,hodeiak margotzekomakina bat oparitzen dio,anaia-ren blokeoa hautsiko duen itxa-ropenarekin.Anaiaren heriotzak Asierren blo-keoa hausten du,eta aurrera-pausoak ematen hasten da.Az-kenean,bere maitearen erretra-tua amaitzen du,baina badakiordurako aukera hori galdutadagoela.Ez dio axola,ordea,as-koz garrantzitsuagoa den zer-bait irabazi baitu.

«Pertsona batzueiburuzko istorioa da;ez dugu frankismoariburuzko pelikula bategin nahi izan»

«Garai hartako Bilbohiri grisa zen,zikina,baina bizia;auzoakpil-pilean zeuden,gaztez beterik»

ZUZENDARIAK. Aitor Mazo eta Patxo Telleria,filmaketa lanak egiten (goian),eta filmeko irudi bat.BERRIA