atorrak osoa

2
Bizkaiko Mundaka herriko inauterietan, orain dela asko ospatzen zirenetan, parte hartzen dute atorrak. Inauteriari hasiera emateko atorrak hasten dira abesten. Honelakoa da haien janzkera: Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; jantzi beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu. Musikariek burko-azala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beraien aurpegietan. Antzina, kirruz egiten zituzten soineko zuriak, gaur egun, berriz, edozein oihal zuriz egiten dituzte. Soinekoa deitu arren, gona daramate; eta ez bakarra, bi baizik. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz bezala. Horrexegatik esaten diete atorrak. Herriko kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan, petril gainera igo eta banan-banan ilaran jartzen dira guztiak. Han egiten dute ekitaldirik ederrena. Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri

Transcript of atorrak osoa

Page 1: atorrak osoa

Bizkaiko Mundaka herriko inauterietan, orain dela asko ospatzen zirenetan, parte hartzen dute atorrak. Inauteriari hasiera emateko atorrak hasten dira abesten.

Honelakoa da haien janzkera:

Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika bandaren zuzendaria izan ezik; jantzi beltza eta kolore bereko kapela eramaten ditu. Musikariek burko-azala janzten dute buruan, batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste batzuetan aurpegia estalita. Aurpegia bistan daramatenek bibote eta papilote handiak pintatzen dituzte beraien aurpegietan.

Antzina, kirruz egiten zituzten soineko zuriak, gaur egun, berriz, edozein oihal zuriz egiten dituzte. Soinekoa deitu arren, gona daramate; eta ez bakarra, bi baizik. Bata ohi bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz bezala. Horrexegatik esaten diete atorrak.

Herriko kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan, petril gainera igo eta banan-banan ilaran jartzen dira guztiak. Han egiten dute ekitaldirik ederrena. Urtean-urtean kantu berri bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko orduan, kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako abestiak ere kantatzen dituzte. Abesti zahar gehienen letra bitxia da; gehienetan letrak ulertezinak dira. Hona hemen zatitxo bat, adibide gisa:

"Moja budi tajuaArtatxorio lakuaSamurri rhudiantarO cualquier txori zantar".Gauza hauek igandeko ihauterietan egiten dira.