ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLEAK EUROPAR BATASUNEAN · biztanleen portzentaje altuenak Europa...

8
Begirada honetan Europar Batasuneko immigrazioari buruzko datuak jaso ditugu, azken urteotan Euskadin izan diren fluxuen neurriaz hobeto jabetzeko eta beste herrialde batzuetan izan direnekin alderatu ahal izateko. Modu horretara, Europan azken urteotan izan den immigrazioaren panoramika orokorra lortuko dugu. ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLEAK EUROPAR BATASUNEAN abuztua 2018 begirada 70 Photo by glasseyes view, used under CC BY / Desaturated and cropped from original Lege gordailua BI-1163-05

Transcript of ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLEAK EUROPAR BATASUNEAN · biztanleen portzentaje altuenak Europa...

Page 1: ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLEAK EUROPAR BATASUNEAN · biztanleen portzentaje altuenak Europa erdialdeko eta iparraldeko neurri ertain eta txikiko herrialdeetan ematen direla, nahiz

Begirada honetan Europar Batasuneko immigrazioari buruzko datuak jaso ditugu, azken urteotan Euskadin izan diren fluxuen neurriaz hobeto jabetzeko eta beste herrialde batzuetan izan direnekin alderatu ahal izateko. Modu horretara, Europan azken urteotan izan den immigrazioaren panoramika orokorra lortuko dugu.

ATZERRITAR JATORRIKOBIZTANLEAKEUROPAR BATASUNEAN

abuztua2018

begirada

70

Photo by glasseyes view, used under CC BY / Desaturated and cropped from original Lege gordailua BI-1163-05

Page 2: ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLEAK EUROPAR BATASUNEAN · biztanleen portzentaje altuenak Europa erdialdeko eta iparraldeko neurri ertain eta txikiko herrialdeetan ematen direla, nahiz

70. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleak Europar Batasunean 2

Atzerritar jatorriko (atzerrian jaiotako) 57.273.9321 pertsona bizi dira Europar Batasunean (EB 28) 2017an; hau da, biztanleria osoaren % 11,2 atzerritar

jatorrikoa da EBn2. Ehunekoei dagokienez, Euskadi tarteko edo beheko posizioetan dago EBn: biztanleen % 9 da atzerritar jatorrikoa EAEn. Portzentajeak antzekoak dira Europa hegoaldeko herrialdeetan, hala nola Grezian (% 11,6), Italian (% 10) eta Portugalen (% 8,5). Nolanahi ere, ehuneko hori Europako batez bestekoa baino txikiagoa da, eta ez da lurralde historiko bakar batean ere gainditzen: Araba (% 10,9), Gipuzkoa (% 9,1) eta Bizkaia (% 8,3).

Ikuspegi orokorrago batetik, atzerritar jatorriko biztanleen portzentaje altuenak Europa erdialdeko eta iparraldeko neurri ertain eta txikiko herrialdeetan ematen direla, nahiz eta badiren salbuespenak ere. Beste aldean, Europa Ekialdeko herrialdeak daude, horietan txikiagoa baitira portzentajeak gainerako herrialdeetan baino.

1 Aurkezten diren datuak tentuz hartu beharko dira, zenbait herrialderen atzerritar jatorriko biztanleriari buruzko datuak ez daudelako eskuragarri: Bulgaria (2009 eta 2010), Errumania (2009-2010) eta Eslovakia (2009). Bestalde, EBko herrialde batzuei buruzko informazioa balioztatua da –hauxe da Erru-mania eta Kroaziaren (2017) kasuak–, edo behin-behinekoa –Belgika (2009, 2010), Frantzia (2015-2017), Polonia (2011, 2012 eta 2014-2017) eta Errumania (2012)–.

2 2018ko uztailaren 26an berreskuratua: https://goo.gl/S42rE8 Iturria: EUROSTAT eta EIN

Atzerritar jatorriko biztanleak EAEn eta EB 28an, herrialdeka. 2017 (balio absolututan eta ehunekotan)

1. Mapa

13.000.000 arte (3)7.000.000 arte (7)1.000.000 arte (12)200.000 arte (6 eta CAE)

Absolutoak

Portzentajeak

% 20 baino gehiago (2)

% 12 eta % 20 bitartean (13)

% 5 eta % 12 bitartean (6 eta CAE)

% 0 eta % 5 bitartean (7)

Page 3: ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLEAK EUROPAR BATASUNEAN · biztanleen portzentaje altuenak Europa erdialdeko eta iparraldeko neurri ertain eta txikiko herrialdeetan ematen direla, nahiz

70. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleak Europar Batasunean 3

Herrialdeka, Luxenburgo da atzerritarren tasa altuena duena (% 45,7), eta ondoren Zipre (% 20,3) eta Austria (% 18,8). Nolanahi dela ere, aipatutako hiru herrialde horietako tasak altuak izan arren, zenbaki absolututan herrialdeotako biztanle atzerritarrak, guztira, EB 28ko biztanle atzerritar guztien % 3,7 baino ez dira. Bestalde, biztanle atzerritar gutxien dituzten Europako herrialdeak Polonia, Errumania eta Bulgaria dira; haietan, % 2 ingurukoa da atzerritarren tasa. Herrialde hauetan, bertako biztanleen eta atzerritarren banaketa oso desberdina da: zenbaki absolututan, biztanle kopurua handia da haietan, eta immigrazioa oso urria da.

1. grafikoari erreparatzen badiogu, atzerritar jatorriko pertsonen % 73 Europar Batasuneko bost herrialdetan bizi da: Alemanian, Erresuma Batuan, Frantzian, Espainian eta Italian. Hain zuzen, EBn bizi diren atzerritar jatorriko bost pertsonatik bat baino gehiago Alemanian bizi da. Bost herrialde horietan, bertako biztanle guztien ehunekoa % 62koa da. Beraz, datuek erakusten dute neurri handiko herrialde hauek, ekonomia indartsuagoa eta merkatu zabalagoak izanik, erakargarriak direla atzerritar jatorriko biztanleentzat.

Alemania% 21

ErresumaBatua% 16

Frantzia% 14

Italia% 11

Espainia% 11

Bestebatzuk% 27

Alemania% 16

ErresumaBatua% 12

Frantzia% 13

Italia% 12

Espainia% 9

Bestebatzuk% 38

EB 28Jatorri atzerritarreko

biztanleriaren banaketa

EB 28Bertako

biztanleriaren banaketa

Iturria: EUROSTAT

EB 28an bizi diren bertakoen eta atzerritarren banaketa. 2017 (%)

1. grafikoaAtzerritar jatorriko pertsonen % 73 Europar Batasuneko bost herrialdetan bizi da.

Page 4: ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLEAK EUROPAR BATASUNEAN · biztanleen portzentaje altuenak Europa erdialdeko eta iparraldeko neurri ertain eta txikiko herrialdeetan ematen direla, nahiz

70. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleak Europar Batasunean 4

2009 eta 2017 artean, atzerritar jatorriko biztanleen kopuruak gora egin du EBn: 2009an, 47.628.629 ziren atzerritar jatorrikoak, eta gaur egun, 57.273.932 dira. Zifra horiek EB 28an bizi diren guztizko biztanleriarekin alderatuta, 2009an % 10,3 zen atzerritar jatorrikoa, eta 2017an, % 11,2 (2. grafikoa).

Baina gorakada hori ez da berdin gertatu EBn. Hala, Europako herrialdeen arabera, bilakaera desberdinak izan dira. Batetik, EB 28ra azkena bildutako herrialdeetan, 2009tik hona, atzerritar-tasak apalagoak izan dira Europar Batasun osoan baino: % 3,5, 2009an, eta % 5,4, 2017an. Aldiz, hasierako hamabost kide haien Europan, urte berberetan (2009tik 2017ra), atzerritar-tasak handiagoak izan dira Europar Batasuneko batez bestekoa baino: % 11.4, 2009an, eta % 13,1, gaur egun.

2. grafikoan ikus daitekeenez, interesgarria da nabarmentzea irudian aipatutako kasu guztietan, atzerritar jatorriko biztanleen kopurua handitu egin dela,

herrialde batean izan ezik, Espainian, hain zuzen. Espainian, 2012tik hona, atzerritarren ehunekoak behera egin du, hein handi batean krisi ekonomikoak izandako eragin handiaren ondorioz. Euskadiko kasuan, bilakaera hori desberdina izan da, Europar Batasun osoan izan denarekin antzekoagoa: goranzko joera lineala. Alde horretatik, Euskadik EB 15en bilakaerari jarraitu dio, baina ehuneko txikiagoarekin, bai eta Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik ere.

Iturria: EUROSTAT eta EIN. 2018ko uztailaren 26an berreskuratua: https://goo.gl/XBeyua

10,0

12,0

14,0

16,0

2,0

4,0

6,0

8,0

10,0

12,0

0,0

2,0

,

2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017EAE 7,3 7,7 8,0 8,4 8,4 8,3 8,4 8,6 9,0Espainia 13,5 13,5 13,5 13,4 13,2 12,8 12,7 12,7 12,9EB 15 11,4 11,6 11,5 11,7 11,8 11,9 12,2 12,5 13,1

Espainia 13,5 13,5 13,5 13,4 13,2 12,8 12,7 12,7 12,9EB 15 11,4 11,6 11,5 11,7 11,8 11,9 12,2 12,5 13,1EB 28rako handitzea 3,5 3,7 3,7 4,0 4,8 4,9 5,1 5,2 5,4EB guztira 10,3 10,3 10,1 9,9 10,1 10,2 10,4 10,7 11,2

Atzerritar jatorriko biztanleak Euskadin, Espainian, EB 15en, EB 28an eta guztira EBn. 2009-2017 (%)

2. grafikoaZer bilakaera izan da azken urteotan?

Page 5: ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLEAK EUROPAR BATASUNEAN · biztanleen portzentaje altuenak Europa erdialdeko eta iparraldeko neurri ertain eta txikiko herrialdeetan ematen direla, nahiz

70. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleak Europar Batasunean 5

Pentsatzekoa denez, atzerritar jatorriko biztanleen eragin demografikoa positiboa izan da EB 15en kasuan. Hala, bertako biztanleen zifra oso egonkorra da urteotan guztiotan; areago, jaitsi egin da azken urtean, 355.268.271 pertsona izatetik 354.052.613 izatera (2. taula).

EB 15en biztanlerian izan den gorakada, adibidez, atzerritar jatorriko biztanleen hazkundean oinarritzen da azken urteotan (2009-2017); hala, hazkunde horretan, biztanleen % 71 atzerritarra da.

EB 28ren kasuan ere, guztizko biztanleriaren bilakaera positiboa izan da 2009 eta 2017 artean, baina atzerritar jatorriko biztanleek gorakada horretan izan duten eragina oso apala izan da, % 20,5ekoa baino ez.

Iturria: EUROSTAT. 2018ko uztailaren 26an berreskuratua: https://goo.gl/DJJJwv

Bertako biztanleen eta atzerrikoen bilakaera EB 28an. 2009-2017

1. taula

Iturria: EUROSTAT. 2018ko uztailaren 26an berreskuratua: https://goo.gl/SPwjcc

Bertako biztanleen eta atzerrikoen bilakaera EB 15ean. 2009-2017

2. taula

Bizt. guztira Bertakoak Atzerritarrak Bizt. guztira hazkundea

Bertakoen hazkundea

Atzerritarren hazkundea2009 395.975.347 350.749.132 45.226.215

2010 397.385.715 351.420.505 45.965.210 1.410.368 671.373 738.9952011 397.417.090 351.841.240 45.575.850 31.375 420.735 -389.3602012 398.734.552 352.102.664 46.631.888 1.317.462 261.424 1.056.0382013 400.034.836 352.776.741 47.258.095 1.300.284 674.077 626.2072014 402.095.782 354.196.325 47.899.457 2.060.946 1.419.584 641.3622015 403.849.332 354.755.120 49.094.212 1.753.550 558.795 1.194.7552016 405.858.240 355.268.271 50.589.969 2.008.908 513.151 1.495.7572017 407.342.912 354.052.613 53.290.299 1.484.672 -1.215.658 2.700.330

Aldea 2009-2017 11.367.565 3.303.481 8.064.084

Bizt. guztira Bertakoak Atzerritarrak Bizt. guztira hazkundea

Bertakoen hazkundea

Atzerritarren hazkundea2009 464.537.008 416.908.329 47.628.679

2010 471.237.396 422.562.524 48.674.872 6.700.388 5.654.195 1.046.1932011 478.556.102 430.243.622 48.312.480 7.318.706 7.681.098 -362.3922012 501.024.621 451.425.087 49.599.534 22.468.519 21.181.465 1.287.0542013 505.163.008 454.367.078 50.795.930 4.138.387 2.941.991 1.196.3962014 506.968.436 455.465.304 51.503.132 1.805.428 1.098.226 707.2022015 508.540.103 455.735.452 52.804.651 1.571.667 270.148 1.301.5192016 510.277.177 455.848.939 54.428.238 1.737.074 113.487 1.623.5872017 511.522.671 454.248.739 57.273.932 1.245.494 -1.600.200 2.845.694

Aldea 2009-2017 46.985.663 37.340.410 9.645.253

Page 6: ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLEAK EUROPAR BATASUNEAN · biztanleen portzentaje altuenak Europa erdialdeko eta iparraldeko neurri ertain eta txikiko herrialdeetan ematen direla, nahiz

70. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleak Europar Batasunean 6

EBn bizi diren atzerritar jatorriko biztanleen jatorriari dagokionez, erdia baino gehiago (% 64,4) estatu kide batetik kanpo jaiotakoa da. Euskadi da EBtik kanpo jaiotako atzerritarren tasa handiena duen eskualdeetako bat (% 80,5). Hain zuzen, EB 15eko herrialdeen artean Euskadi da atzerritar jatorriko pertsonen artean EBtik kanpoko biztanle-tasa handienak dituen eskualdea, eta ondoren datoz Portugal, Herbehereak eta Frantzia. Beste aldean, atzerritarren artean EBtik kanpoko biztanle-tasa txikienak dituzten herrialdeak Luxenburgo, Irlanda, Belgika eta Austria dira. Espainia osoan eta Euskadin magrebtarren eta batez ere latinoamerikarren ehunekoa oso nabarmena da, eta, neurri handi batean, horregatik da Europar Batasunetik kanpo jaiotako biztanleen portzentajea handiagoa.

EB 28ko biztanleriaren banaketa, jaioterriaren arabera (Europar Batasunekoak / Europar Batasunetik kanpokoak). 2017 (%)

3. grafikoa

Iturria: EUROSTAT eta EIN

40,139,038,9

35,935,635,0

34,233,9

32,330,430,3

27,627,427,227,227,1

19,516,1

12,711,010,5

59,961,061,1

64,164,465,065,866,1

67,769,669,7

72,472,672,872,872,9

80,583,9

87,389,089,5

AlemaniaTxekiar Errepublika

Erresuma BatuaBulgaria

EB 28Finlandia

DanimarkaPolonia

EspainiaItalia

SuediaGrezia

PortugalFrantziaHolanda

EsloveniaEuskadiLituaniaKroaziaLetoniaEstonia

82,576,075,4

65,562,7

48,446,7

44,942,7

40,139,038,9

17,524,024,6

34,537,3

51,653,3

55,157,3

59,961,061,1

EslovakiaLuxenburgo

IrlandaTxipre

HungariaMalta

BelgikaAustria

ErrumaniaAlemania

Txekiar ErrepublikaErresuma Batua

Kidea den estatuaKidea ez den estatua

Page 7: ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLEAK EUROPAR BATASUNEAN · biztanleen portzentaje altuenak Europa erdialdeko eta iparraldeko neurri ertain eta txikiko herrialdeetan ematen direla, nahiz

70. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleak Europar Batasunean 7

EBko herrialdetan, atzerritar jatorriko biztanleen nazionalitatea askotarikoa da3. Hala, Erresuma Batuan, bost nazionalitate dira nagusi (atzerritar biztanleen % 37 da jatorriz bost herrialde horietakoa): Polonia (% 16,5), nagusiena, India (% 6,5), Irlanda (% 6), Errumania (% 4,2) eta Portugal (% 4). Alemanian, atzerritarren % 40 bost nazionalitatetakoa da, herrialde hartan presentzia handiena duten bost jatorri hauetakoa: turkiarra (% 15,6), poloniarra (% 8,1), italiarra (% 6,4), errumaniarra (% 5,1) eta saudi arabiarra (% 4,9), Italian, atzerritarren erdia bost nazionalitate hauetakoa da: lehena eta ehunekotan pisu handiena duena, errumaniarra (% 22,9), eta ondoren albaniarra (% 9,3), marokoarra (% 8,7), txinatarra (% 5,4) eta ukraniarra (% 4,6). Euskadin, nazionalitate hauetakoak dira atzerritar gehienak: Maroko (% 14,3), Errumania (% 12,5), Nikaragua (% 4,8), eta Bolivia (% 4,7). Eta Espainian, berriz, Maroko (% 16,4), Errumania (% 15), Erresuma Batua (% 5,3) eta Txina (% 4,6).

3 Iturria: EUROSTAT https://bit.ly/2JEsqes4 EBko 28 herrialdeen batukaria. Argitaratutako azken datuak.

Iturria: EUROSTAT eta EIN. 2018ko uztailaren 26an berreskuratua: https://goo.gl/kg5MaQ

EB 28ko biztanleak, jaioterriaren arabera (Europar Batasunekoak / Europar Batasunetik kanpokoak). 2017

3. taula

Bizt. guztira Jatorri atzerritarrekoak EBko estatu kide batean jaioak EBko kide ez den estatu batean jaioakK K % K % K %

EB 284 511.522.671 57.273.932 11,2 20.404.566 35,6 36.869.366 64,4Alemania 82.521.653 12.105.436 14,7 4.849.902 40,1 7.255.534 59,9Frantzia 66.989.083 8.155.670 12,2 2.220.667 27,2 5.935.003 72,8Erresuma Batua 65.808.573 9.293.729 14,1 3.612.899 38,9 5.680.830 61,1Italia 60.589.445 6.053.960 10,0 1.837.630 30,4 4.216.330 69,6Espainia 46.528.024 6.024.698 12,9 1.943.453 32,3 4.081.245 67,7Polonia 37.972.964 651.845 1,7 220.874 33,9 430.971 66,1Errumania 19.644.350 421.801 2,1 180.099 42,7 241.702 57,3Holanda 17.081.507 2.137.234 12,5 580.599 27,2 1.556.635 72,8Belgika 11.351.727 1.876.726 16,5 876.497 46,7 1.000.229 53,3Grezia 10.768.193 1.250.863 11,6 345.619 27,6 905.244 72,4Txekiar Errep. 10.578.820 465.056 4,4 181.419 39,0 283.637 61,0Portugal 10.309.573 876.300 8,5 240.196 27,4 636.104 72,6Suedia 9.995.153 1.783.179 17,8 540.403 30,3 1.242.776 69,7Hungaria 9.797.561 513.649 5,2 321.907 62,7 191.742 37,3Austria 8.772.865 1.649.008 18,8 739.599 44,9 909.409 55,1Bulgaria 7.101.859 145.390 2,0 52.227 35,9 93.163 64,1Danimarka 5.748.769 668.090 11,6 228.400 34,2 439.690 65,8Finlandia 5.503.297 348.986 6,3 122.205 35,0 226.781 65,0Eslovakia 5.435.343 186.217 3,4 153.663 82,5 32.554 17,5Irlanda 4.784.383 796.410 16,6 600.552 75,4 195.858 24,6Kroazia 4.154.213 539.588 13 68.365 12,7 471.223 87,3Lituania 2.847.904 127.351 4,5 20.536 16,1 106.815 83,9Euskadi 2.194.158 196.589 9,0 38.355 19,5 158.234 80,5Eslovenia 2.065.895 245.369 11,9 66.387 27,1 178.982 72,9Letonia 1.950.116 251.465 12,9 27.636 11,0 223.829 89,0Estonia 1.315.635 192.535 14,6 20.147 10,5 172.388 89,5Txipre 854.802 173.791 20,3 113.773 65,5 60.018 34,5Luxenburgo 590.667 270.010 45,7 205.247 76,0 64.763 24,0Malta 460.297 69.576 15,1 33.665 48,4 35.911 51,6

Page 8: ATZERRITAR JATORRIKO BIZTANLEAK EUROPAR BATASUNEAN · biztanleen portzentaje altuenak Europa erdialdeko eta iparraldeko neurri ertain eta txikiko herrialdeetan ematen direla, nahiz

70. Begirada Atzerritar jatorriko biztanleak Europar Batasunean 8

Ondorioak

• Lehenik eta behin, nabarmentzekoa da Euskadin, atzerritar jatorriko biztanleen portzentajea (% 9) Europako batez bestekoa (% 11,2) eta EB 15ekoa (% 13,1) baino txikiagoa dela. Beste batzuetan egiaztatu ahal izan dugunez, EAEko zifra Espainiakoa baino txikiagoa ere bada, Espainian biztanleen % 12,9 baita atzerritar jatorrikoa.

• Europan, oro har, atzerritarren portzentajeak EB 15eko herrialdeetan eta Europa erdialdeko eta iparraldeko herrialdeetan dira handienak. Beste aldean, Europa Ekialdeko herrialde gehienak daude, portzentaje nabarmen txikiagoekin.

• Espero zitekeen moduan, biztanle gehien dituzten herrialdeek jasotzen dituzte atzerritar jatorriko pertsona gehien. Hala, atzerritar jatorriko biztanle guztien % 73 Alemanian, Erresuma Batuan, Frantzian, Espainian eta Italian bizi da.

• Demografia aldetik, atzerritar jatorriko biztanleen ekarpena oso garrantzitsua da EB osorako. Hala, EB 15en kasuan, biztanlerian izan den hazkundearen % 71 atzerritarren eskutik etorri da. Datu garrantzitsua da Europako kasuan, bertako biztanleriaren zahartzea gero eta nabarmenagoa baita.

• Atzerritar jatorriko biztanleen jatorriari dagokionez, bai Espainian bai Euskadin, EBtik kanpo jaiotako biztanleen ehunekoa handiagoa da, magrebtarren eta batez ere azken urteotan Latinoamerikatik iritsi diren fluxuen eraginez, jatorri horietako biztanleak batik bat Europa hegoaldeko herrialdeetan kontzentratu baitira, Espainian eta Italian nagusiki.

• Azkenik, interesgarria da azpimarratzea atzerritar jatorriko biztanleen ehunekoak ez duela, itxura batean, harreman zuzenik Europako herrialde askotan immigrazioarekiko

dauden jarrerekin eta immigrazioaren aurkako populismoen gorakadarekin. Kasu batzuetan, atzerritar jatorriko biztanleen portzentaje altuak dituzten herrialdeetan alderdi xenofoboen eragina ere handia da, baina beste kasu askotan, harreman hori ez da batere argia. Europa Ekialdeko herrialdeetan, immigrazioaren aurkako diskur tso politikoek eragin eta oihartzun zabala dute gizartean eta hauteskundeetan, eta haietan atzerritar jatorriko pertsonen ehunekoa oso txikia da. Horrela gertatzen da, adibidez, Hungarian (biztanleen % 5,2 baino ez da atzerritar jatorrikoa) eta Polonian (EBko herrialdeen arten atzerritarren portzentaje txikiena duen herrialdea, % 1,7 zehazki). Baina hori ez da Europa Ekialdean edo azken urteotan EBra bildu diren herrialdeetan soilik gertatzen. Finlandian bertan ere, diskurtso populista xenofobo horrek eragin handia du, eta han biztanleen % 6,3 baino ez da atzerritar jatorrikoa, Europako batez bestekoaren oso azpitik. Horrek guztiak erakusten du immigrazioaren aurkako jarrerak eta diskurtsoak ez direla soilik herrialde jakin horretan bizi diren atzerritar jatorriko pertsona kopuruaren ondorio; aitzitik, beste faktore batzuek ere baldintzatzen dituztela jarrera eta diskurtso horiek.

[email protected]

Jarraian, begirada honen ondorio nagusietako batzuk jasoko ditugu. Europaren barnean Euskadiko atzerritar jatorriko immigrazioaren errealitatea eta testuingurua zein den hobeto ulertzen lagunduko digu argazki honek.