Atzizkiak

5
3. MAILA ONLINE ATZIZKIAK ADJEKTIBOAK SORTZEKOAK -GARRI: 1. Zerbaiten sortarazlea adierazteko: pozgarri, aspergarri, dibertigarri… 2. Gaztelaniazko “digno de”: aipagarri, maitagarri, ikusgarri… 3. Posibilitatea adierazteko: sendagarri, eramangarri… -KOR: gauzek edo bizidunek duten berezko joera edo ezaugarria adierazteko: apurkor, emankor, iraunkor, galkor… Normalean aditzekin azaltzen da baina bestelakoren bat ere bada (baikor, ezkor…) -KOI: joera edo zaletasuna duena: elizkoi, berekoi, lagunkoi… -TSU: 1. Posesio edo izaera duena, ugari: iletsu, kementsu, gogotsu, berritsu, zalapartatsu, arduratsu… Izenekin. 2. Gutxi gora behera: bezalatsu, berdintsu… -(T)ZALE: 1. Zerbait maite edo gustuko duena, zaletasuna: euskaltzale, mendizale, diruzale, pilotazale… 2. Lanbidea: kamioizale, esnezale… -BERA: zerbaitera emana edo joera duena: sentibera, hozbera, izerbera… -(t)AR: 1. Jatorria: bizkaitar, donostiar, baztandar, aguraindar, urruñar… 2. Zaletasuna duena: goiztiar, eliztar, berantiar… 3. Gonbidatua: bazkaldar… SASI-: 1. Gezurrezkoa, faltsua: sasijakintsu, sasimediku, sasimaisu… 2. Mendikoa: sasibelar, sasibehi… -GAITZ/-KAITZ: 1. Burutzen zaila dena, zailtasuna duena: egingaitz, sinesgaitz… 2. “Gabe”ren sinonimo: moldakaitz, osasungaitz… 3. Gaiztoa: amesgaitz, zorigaitz… 1

description

Atzizkiak zuzen eta egoki erabiltzeko azalpenak eta adibideak, erabilera motaren arabera sailkaturik.

Transcript of Atzizkiak

Page 1: Atzizkiak

3. MAILA ONLINE

ATZIZKIAK

ADJEKTIBOAK SORTZEKOAK

-GARRI:1. Zerbaiten sortarazlea adierazteko: pozgarri, aspergarri, dibertigarri…2. Gaztelaniazko “digno de”: aipagarri, maitagarri, ikusgarri…3. Posibilitatea adierazteko: sendagarri, eramangarri…

-KOR: gauzek edo bizidunek duten berezko joera edo ezaugarria adierazteko: apurkor, emankor, iraunkor, galkor… Normalean aditzekin azaltzen da baina bestelakoren bat ere bada (baikor, ezkor…)

-KOI: joera edo zaletasuna duena: elizkoi, berekoi, lagunkoi…

-TSU: 1. Posesio edo izaera duena, ugari: iletsu, kementsu, gogotsu, berritsu, zalapartatsu, arduratsu… Izenekin.2. Gutxi gora behera: bezalatsu, berdintsu…

-(T)ZALE: 1. Zerbait maite edo gustuko duena, zaletasuna: euskaltzale, mendizale, diruzale, pilotazale…2. Lanbidea: kamioizale, esnezale…

-BERA: zerbaitera emana edo joera duena: sentibera, hozbera, izerbera…

-(t)AR:1. Jatorria: bizkaitar, donostiar, baztandar, aguraindar, urruñar…2. Zaletasuna duena: goiztiar, eliztar, berantiar…3. Gonbidatua: bazkaldar…

SASI-: 1. Gezurrezkoa, faltsua: sasijakintsu, sasimediku, sasimaisu…2. Mendikoa: sasibelar, sasibehi…

-GAITZ/-KAITZ:1. Burutzen zaila dena, zailtasuna duena: egingaitz, sinesgaitz…2. “Gabe”ren sinonimo: moldakaitz, osasungaitz…3. Gaiztoa: amesgaitz, zorigaitz…

1

Page 2: Atzizkiak

3. MAILA ONLINE

NEURRIA ADIERAZTEN DUTENAK

-KOTE:1. Handigarria: lodikote, handikote, gizonkote…2. Zenbakaria: hirukote, laukote, boskote…

-KADA: 1. Neurria adierazten du eta neurri horren edukinontzia da: eskukada, katilukada, kamioikada…2. Ondorioa, eragina, baina kolpea edo zartada adieraziz: ukabilkada, korroskada, harrikada, zartada…

-TE: kopuru handia edo garaia; izenekin joan ohi da: elurte, haizete, eurite…

-TZAR: handigarria, baina zenbait euskalkitan mespretxuzko atzizkitzat: txakurtzar, mahaitzar, tripatzar…

-XKA: txikigarria: mendixka, herrixka…

EKINTZAK-EDO ADIERAZTEN DUTENAK

-TZA: 1. Izen abstraktuak suposatzen duen ekintza: bizitza, jaiotza, ezkontza…2. Kantitate handia: elurtza, dirutza, garitza, jendetza…3. Lanbidea: hargintza, sukaldaritza, arrantza…

-KUNTZA: ekintza adierazteko, aditzekin: aurkikuntza, aurrerakuntza…

-(K)ERA:1. Ekintza, baina unea adieraziz, aditzekin: aukera, hasiera, irteera, hasiera…2. Ekintza, baina kutsu modalez: ibilera, orrazkera, janzkera, hizkera…3. Dimentsioa edo neurria: lodiera, sakonera. Luzera, zabalera…4. Hizkuntza adierazteko: italiera, greziera, alemanera…

-DURA/-TURA: ekintza edo haren ondorio, aditzekin: erredura, ubeldura, harridura…

-KETA: 1. Ekintza adierazteko; aditzekin eta izenekin: aldaketa, zozketa, berriketa, hilketa…2. Multzoa edo kantitate handia: zaldiketa, biribilketa…

-MEN/-MEN:1. Ekintza adierazteko, aditzekin: aitorpen, aipamen, itxaropen, etsipen, ikaspen…2. Ahalmena: ikusmena, entzumena, adimena…

2

Page 3: Atzizkiak

3. MAILA ONLINE

KUALITATE ABSTRAKTUA+EKINTZA

-TASUN: ezaugarri abstraktua adierazten du, adjektiboekin zein izenekin: laguntasun, erraztasun, amatasun, anaitasun, maitasun…

-KERIA: 1. txartzat jotzen den ezaugarri abstraktua: harrokeria, alferkeria….2. Edo ekintza zehatza: txerrikeria, bihurrikeria

IZENAK SORTZEKOAK

-LE/-TZAILE: egilea, egiten duena; aditza (partizipioa) –n edo –i-z bukatuz gero, -LE (ikusle, eramaile…); gainontzekoak, -TZAILE (salbuespenak eskale, maitale…): irakasle, bultzatzaile, iraultzaile, egile, hautesle…

-(L)ARI: lanbidea edo jarduera duena: pentsalari, ikerlari, muslari, pilotari…

-GAI: 1. Materia edo gaia adierazteko eta, zenbaitetan, tresna: erregai, mintzagai, entzungai…2. Izango dena: apaizgai, andregai, hautagai…

-(K)ARI:1. Materia edo gauzakia: afari, bazkari, edari, opari, isurkari…2. Maiztasun jakin bateko argitalpenak adierazteko: urtekari, astekari, hilabetekari…

-KI: 1. Tresna adierazteko, aditzekin: aterki, iragazki, estalki…2. Materia edo zatia: txerriki, ardiki, euskalki, malguki…3. Adberbioak sortzeko, adjektiboetan oinarrituz: apalki, zuhurki, biziki, poliki…

-ONTZI:1. Tokia: itsasontzi, belauntzi, edalontzi…2. Mespresuzkoa: pixontzi, kakontzi, mainontzi…

-GURA/-GALE/ -nahi/-larri: gogoa edo beharra adierazten du: hazkura, logale, goragale, negargura, kakalarria, handinahia…

-MIN: 1. Gogo handia: ikusmin, herrimin…2. Gaixotasuna edo mina: bihozmin…

-KIZUN: egin behar dena edo egin daitekeena: ikuskizun, eginkizun, etorkizun, betekizun…

3

Page 4: Atzizkiak

3. MAILA ONLINE

LEKUAK EDO UNEAK ADIERAZTEN DUTENAK

-(G)UNE: leku edo denbora tartea: bilgune, hutsune, berdegune, isilune…

-BURU:1. Alea: abelburu, galburu…2. Taldean nagusia: mahaiburu, tropelburu…3. Gailurra, goialdea: mendiburu4. Bukaera: asteburu…

-ONDO: 1. Zuhaitza edo landarea: pikondo, udareondo, sagarrondo, palmondo…2. Geroko denbora: bazkalondo, afalondo… 3. Hurbiltasuna: ibaiondo, zubiondo…

-PE/-BE: azpia: ilunpe, aterpe, arkupe, besape…

-BIDE:1. Berezko esanahian, bidea: gurdibide, elizbide…2. Bitartekoa adierazteko, aditzei loturik, batez ere: sendabide, ogibide, aurkibide…3. Arrazoia, aukera: esapide, atzerabide, aurrerabide, irtenbide, sarbide…

-(TZ)ARO:1. Sasoia edo aldia: gaztaro, zahartzaro, helduaro…2. giro ona: goizaro, gauaro…

MULTZOAK ADIERAZTEKOAK

-TI/-DI: 1. Landare edo gauzen multzoa; izenekin joan ohi da: lizardi, pagadi, araudi, legedi…2. Zaletasuna edo joera; izenei edo adjektiboei loturik: basati, beldurti, bakarti…

-GO: 1. Lanbidea edo kargua: alkatego, apaizgo…2. Multzoa, kolektiboa: ikaslego…

-(T)ERIA: multzoa adierazteko: tresneria, ontziteria…

ADITZA:

-ETSI: “iritzi” edo “-tzat jo” adierazten du: hobetsi, gaitzetsi, berantetsi, gutxietsi, miretsi…

4

Page 5: Atzizkiak

3. MAILA ONLINE

5