Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren...

25
"Fluorescent Molecules" by Pacific Northwest National Laboratory - PNNL is licensed under CC BY-NC-SA 2.0

Transcript of Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren...

Page 1: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

"Fluorescent Molecules" by Pacific Northwest National Laboratory - PNNL is licensed under CC BY-NC-SA 2.0

Page 2: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Aurkibidea 1. Sarrera ................................................................................................................. 1

2. Formulen idazketa ................................................................................................ 1

3. Konposatuen izendatzea: nomenklatura ............................................................... 3

4. Sustantzia sinpleak ............................................................................................... 6

5. Sustantzia konposatuak: Bitarrak .......................................................................... 7

6. Oxigenoaren konposatu bitarrak .......................................................................... 7

6.1. Oxidoak ......................................................................................................... 7

6.2. Haluroak ........................................................................................................ 8

6.3. Peroxidoak..................................................................................................... 8

7. Hidrogenoaren konposatu bitarrak ......................................................................10

7.1. Hidruro metalikoak .......................................................................................10

7.2. Bestelako hidruroak ......................................................................................11

7.3. Ura eta hidrogeno peroxidoa ........................................................................12

7.4. Hidrazidoak ..................................................................................................12

8. Hidroxidoak .........................................................................................................13

9. Azido oxoazidoak eta oxoanioiak .........................................................................14

9.1. Oxoazidoen eta bere anioien nomenklatura tradizionala ..............................15

9.2. Oxoazidoen eta bere anioien hidrogeno-nomenklatura ................................16

9.3. Oxoazidoen eta bere anioien adizio-nomenklatura .......................................17

10. Ioiak eta erradikalak ............................................................................................18

10.1. Katioiak ...............................................................................................................18

10.2. Anioiak ................................................................................................................18

11. Gatzak .................................................................................................................19

11.1. Gatz neutroak (metal + ez-metal) ........................................................................19

11.2. Gatz hegazkorrak edo lurrunkorrak (ez-metal + ez-metal) ....................................20

11.3. Oxigatzak .............................................................................................................20

11.4. Gatz azidoak ........................................................................................................22

12. Informazio iturriak ...............................................................................................23

Page 3: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 1/23

1. Sarrera

Substantzia kimikoz inguratuta gaude eta hauei izena emateko kimikan ohikoa den hizkera erabiltzen da. Nomenklaturaren eta formulazioaren xedea da substantzia kimikoak zuzen eta anbiguotasunik gabe identifikatu ahal izatea. Horretarako, funtsezkoak da erabili beharreko metodoa adostea. IUPAC (International Union of Pure and Applied Chemistry) da hizkera hori zientzialarien artean bateratzeaz arduratzen den erakundea.

Nomenklatura kimikoak aurrera egin beharra dauka beharrizan berriei erantzun egokia emateko. Konposatu berriak edo mota berriak deskribatzeko baliagarria izan behar da bai eta sor daitezkeen anbiguotasunak ekiditeko, edota zalantzazko kasuetan argitasuna emateko. Gainera nomenklatura erraza eta sistematikoaren beharra ere garrantzizkoa da, ahalik eta erabiltzaile gehienek era egokian erabili ahal izateko.

Dokumentu honetan azalduko diren arauak IUPAC erakundeak emandako aholkuetan oinarritzen dira.

IUPACek 2005ean substantzia ez-organikoen nomenklaturarako argitaratutako gomendioetan aurreko ahokuekiko aldaketa nabarmenak ekarri zituen.

2. Formulen idazketa

Substantzia kimikoak formulen bidez adierazten dira, eta letrek zein zenbakiek (azpiindize moduan idatzita) osatzen dituzte formulak.

Letrek substantziaren elementu kimikoen ikurra adierazten dute, eta azpiindizeek, atomoak konbinatzen diren proportzioa azaltzen dute. Substantziak molekulak osatzen dituzten kasuetan, azpiindizeek adierazten dute zein den molekula baten dagoen elementu bakoitzaren atomo kopurua.

Konposatu ez-organikoak behar bezala formulatzeko ezinbestekoa da elementu kimikoen sinboloak edo ikurrak, eta oxidazio-zenbakiak ezagutzea.

Formulak idazterakoan, elementuen ikurren ordena ondoko “Elementuen sekuentzia”-n agertzen dena izan behar da:

Ezkerrean idatziko da talde metalikoenaren ikurra, hau da, elektronegatibotasun txikiena duena. Jarraian, eskuman, elektronegatibotasun handiena duena idatziko da.

Ondoren, oxidazio-zenbakiak trukatu behar dira, eta zeinu barik azpiindize moduan

idatziko dira.

Azpiindize horiek elkarren multiploak badira, sinplifikatu egingo dira. Azpiindizerik ez badago elementu horren atomo bakar bat dagoela adierazten du.

Page 4: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 2/23

Formulatzean elementuen ordena jakiteaz gain elementuen oxidazio egoera (oxidazio zenbakia) hartu behar da kontuan. Zenbaki hau erlazionaturik dago konposatu bat osatzerakoan, elementuek elektroiak galtzeko edo irabazteko aurkezten duen joerarekin:

Positiboa da elektroiak galtzen baditu. Negatiboa da elektroiak hartzen baditu.

Oxidazio-zenbakia bat dator atomo bati gas nobleen kanpoko egitura (zortzi elektroi) izateko falta zaion edo sobera duen elektroi kopuruarekin; hau da, azken mailan zortzi elektroi izateko falta zaizkion edo sobera duen elektroi kopuruarekin:

Oxidazio zenbakiak positiboak, negatiboak edo nuluak izan: +1, +2, 0, –1, –2, –3...

Beheko taulan elementurik ohikoenen oxidazio-zenbakiak jaso dira:

Elementuen oxidazio zenbaki arruntenak

Oxidazio-zenbaki positiboak soilik dituzten elementuak metalak dira; eta oxidazio-zenbaki positiboak eta negatiboak, edo soilik negatiboak dituztenak ez-metalak dira.

Konposatuak bi elementu kimiko edo gehiagoren atomoak konbinatuz sortzen dira. Batzuek oxidazio-zenbaki positiboa izango dute, eta beste batzuek negatiboa. Kontutan hartu behar da:

Oharra: Cr eta Mn-ak ez-metalen portaera erakusten dutenean +6, eta +6, +7 oxidazio zenbakiak erabiltzen dituzte, hurrenez hurren. N-ak ez-metal arrunt bezala + 1, +3, + 5 ditu, baina O-arekin nahastean +2, eta +4 oxidoak ere eratzen ditu.

Fe2O3 Fe: elektronegatibotasun txikieneko elementua / O: elektronegatibotasun handienekoa

+3 (Fe-ren oxidazio-zenbakia): 3 atomo O / -2 (O-aren oxidazio zenbakia): bi atomo Fe

C2O4 → CO2 C: elektronegatibotasun txikieneko elementua / O: elektronegatibotasun handienekoa

+4 (C-aren oxidazio-zenbakia): 2 atomo O / -2 (O-aren oxidazio zenbakia): atomo bat C

Page 5: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 3/23

Konposatu bat substantzia neutro bat dela eta berau osatzen duten atomoak konbinatzean, horien guztien kargen baturak zero izateko moduko proportzioa gorde behar duela.

Ad.- H2O → (+1)x2 + (-2)=0 Ioien kasuan, emaitza ioiaren kargarekin bat etortzeko moduan konbinatu beharra dute.

Ad.- NH4+ → (-3)+ (+1)x4 = +1

3. Konposatuen izendatzea: nomenklatura

Arau berriak direla eta, sustantzia kimiko ez-organikoak formulatzeko eta izendatzeko IUPAC erakundeak hiru nomenklatura proposatzen ditu.

Konposizio-nomenklatura edo estekiometrikoa Ordezkapen nomenklatura edo sustitutiboa Adizio nomenklatura edo aditiboa

Nomenklatura-sistema ezberdinen agerpena konposatu kimikoek duten aniztasunari zor zaio, zeren konposatu mota bakoitzaren izendapen egokiak eskakizun oso ezberdinak izan baititzake. Horrek eragiten du konposatu kimiko jakin batek izen baliokideak jaso ahal izatea.

Halere, izen alternatiboen gehiegizko erabilerak eragin dezakeen nahasmena ekidin ahal izateko, komenigarria da bakoitzaren ohiko erabilera-esparrua zehaztea.

Nomenklatura bakoitzaren ezaugarriak hauek dira:

Konposizio-nomenklatura edo estekiometrikoa

Sustantziaren konposizioan oinarritzen da, ez haien egituran. Nomenklatura honetan osagaien proportzioa adierazten da, formula enpirikoan edo molekularrean oinarrituta.

Proportzio hori hiru eratara eraiki daiteke:

a) Aurrizki biderkatzaileekin: atomo kopuruak mono, di, tri, tetra … erabiliz izendatzen dira edo sustantzia konplexuetan bis, tris, tetrakis, ... aurrizkiak adieraziz.

Mono aurrizkia bakarrik erabiltzen da bere gabeziak nahasmena sortzen duenean.

Ez dira egiten laburdurak izenetan “monoxidoan” izan ezik, hots, “tetroxidoa” EZ DA ZUZENA, “tetraoxidoa” idatzi behar da.

Kopurua Sinplea Konplexua Kopurua Sinplea Konplexua

2 di bis 8 okta oktakis

3 tri tris 9 nona nonakis

4 tetra tetrakis 10 deka dekakis

5 penta pentakis 11 undeka undekakis

6 hexa hexakis 12 dodeka dodekakis

7 hepta heptakis 20 ikosa ikosakis

b) Oxidazio-zenbakiarekin: Elementuen OXIDAZIO ZENBAKIAK beren izenaren alboan lekurik gabe, parentesi artean eta erromatar zenbakiaz adierazten dira. Oxidazio zenbakia bakarra denean, adibidez alkalinoetan, lurralkalinoetan, … ez da adierazi behar.

c) Karga ionikoarekin: Konposatu ionikoetan erabili ahal dira KARGAREN ZENBAKIAK (“zenbaki arabigoak”) elementuen izenaren alboan (lekurik gabe) eta parentesi artean. Lehenengotan idazten da zenbakia eta gero zeinua.

Oro har, konposatuaren estekiometria edo konposizioa adierazi nahi bada (edo bakarrik datu hori badugu) konposizio-nomenklatura erabiltzen da. Adizio-nomenklaturak du erabilera zabalena; halere, zenbait kasutan, egokiagoa da ordezkapen-nomenklatura.

Page 6: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 4/23

Ordezkapen nomenklatura edo sustitutiboa

Nomenklatura hau bakarrik erabiltzen da hidruro guraso edo “progenitoreetan”, hain zuzen, hidrogeno atomo bat edo gehiago beste elementu kimiko batez ordezkatzean lortutako konposatuak izendatzeko. Sistema periodikoko 13.etik 17.era arteko taldeetako elementuen hidruroak dira hidruro gurasoak.

AsH3 : artsano

AsH2Br : bromoartsano

AsHBr2 : dibromoartsano

AsBr3 : tribromoartsano

Adizio nomenklatura

Nomenklatura hau oxokonposatuetan (oxoazidoetan eta beren formula eratorrietan) erabiliko da eta konposatuaren egiturari buruzko informazioa ematen du.

Azido sulfurikoaren, H2SO4, Lewisen egituran ikus daitekeenez, sufrearekin lotura zuzena dute bi =O atomok eta bi –OH taldek.

H2SO4 → SO2(OH)2 : dihidroxidodioxidosufre

Nomenklatura tradizionala edo klasikoa:

Izen hauen erabilera oso zabala da zenbait konposatuetan oraindik ere eta IUPACek ez ditu hobesten.

Nomenklatura honetan ondoko aurrizki eta atzizkiak erabiltzen dira:

Oxidazio zenbaki bakarra: –iko

Bi oxidazio-zenbaki: -oso (txikiena), -iko (handiena)

Hiru oxidazio-zenbaki: hipo…oso, -oso, -iko (txikienetik handienera)

Lau oxidazio-zenbaki: hipo…oso, -oso, -iko, per…iko (txikienetik handienera)

Eta gatz batzuetan oso bihurtzen da –ito eta iko bihurtzen da –ato atzizkia.

* Oharra: Salbuespena Mn-a da. Ez-metal bezala jarduten duenean +6 eta +7 oxidazio zenbakiak erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira:

+6: …-iko

+7: per-….-iko

Aurrizkiak erabiliz

Oxidazio zenbakiak erabiliz

Karga zenbakiak erabiliz

CuCl2 kobre dikloruro kobre(II) kloruro kobre(2+) kloruro

Page 7: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 5/23

Aztertuko diren substantzia kimikoak ondokoak dira:

Substantzia sinpleak

Ioiak

Substantzia

konposatuak

Bitarrak

Oxigenoa

+ metala Oxido basikoak

Peroxidoak

+ ez-metala Oxido azidoak

+ halogenoa Haluroak

Hidrogenoa

+ metala Oxido basikoak

Peroxidoak

+ ez-metala Oxido azidoak

+ metaloidea Haluroak

Ez-metala + metala Gatz neutroak

+ ez-metala Gatz lurrunkorrak

Hirutarrak

Hidroxidoak

Azido oxoazidoak

Oxigatz neutroak

Azido hidrazidoetatik eratorritako gatz azidoak

Lautarrak edo

kuaternarioak

Oxigatz azidoak

Gatz basikoak

Gatz anizkoitzak Anioi bat baino gehiago dutenak

Katioi bat baino gehiago dutenak

Oharra: Izen ez-erregularrak

Elementuen izen gehienak ez dira aldatzen atzizkiak eranstean baina badaude salbuespen batzuk:

sufrea sulfur-

kobrea kupr-

eztainua estann-

indioa indig-

urrea aur-

zilarra argent-

beruna plunb-

burdina ferr-

Page 8: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 6/23

4. Sustantzia sinpleak

Elementu bakar baten atomoz eratutakoak dira. Orokorrean elementu kimikoaren izenarekin izendatzen dira.

Zenbait elementu atomo bakar batez eratzen dira, gas monoatomikoak edo gas nobleak kasurako:

He, Ne, Ar, Kr, Xe eta Rn

Ez-metalen elementu gehienek molekula diatomikoak edo poliatomikoak eratzen dituzte. Sustantzia molekularrak osatzen dituzten ez metaletan, elementuaren izenaren aurrean formulan dagoen atomo kopurua adierazten duen aurrizkia idazten da.

H2, N2,O2, O3, F2, Cl2, Br2, I2, P4, S8

Elementu metalikoek, eta zenbait ez-metalikok, sare kristalinoak eratzen dituzte. Sare horiek, atomo ugari dituzten arren, elementuaren sinbolo soilaz adierazten dira:

Au, Fe, Co, Zr, Pt, Ni, Ca, K, Be, C, Si

“Mono” aurrizkia bakarrik erabiltzen da elementua naturan ez dagoenean egoera monoatomikoan.

IUPACek zenbait espezieren kasuan izen tradizionala erabiltzea onartzen du:

Konposizio-nomenklatura Onartutako izen klasikoa

H Monohidrogeno Hidrogeno atomiko

H2 Dihidrogeno Hidrogeno (molekularra)

O Monooxigeno Oxigeno atomiko

O2 Dioxigeno Oxigeno (molekularra)

O3 Trioxigeno Ozono

P4 Tetrafosforo Fosforo zuria

S8 Oktasufre Sufre

F2 Difluoro Fluoro

F Monofluoro Fluoro atomiko

Page 9: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 7/23

5. Sustantzia konposatuak: Bitarrak

Bi elementu kimikoren atomoak konbinatuz osatzen dira. Horietako batek oxidazio-zenbaki positiboa izango du, eta besteak, berriz, oxidazio-zenbaki negatikoa. Formulak idazterakoan elektronegatibitate ordena jarraitu behar da.

6. Oxigenoaren konposatu bitarrak

Elektronegatibitate ordena jarraitu behar denez, halogenoak (F, Cl, Br eta I) oxigenoarekin konbinatzean eskuinaldean idatzi behar dira, adibidez OF2, OCl2, … eta ondorioz sortutako konposatuak ez dira kontuan hartzen “oxido” bezala, baizik eta haluroak, hain zuzen ere, oxigenoaren fluoruroak, kloruroak, bromuroak eta ioduroak bezala.

Gainontzeko taldeen elementuak, 1-etik 16-rakoak, oxigenoarekin konbinatzean ezkerraldean idazten dira eta “oxido” bezala izendatzen dira.

6.1. Oxidoak

Formula orokorra:

XnOm

non X metala edo ez-metala den, n oxigenoaren oxidazio-zenbakia eta m bere oxidazio-zenbakia.

Ahal denean sinplifikatu egiten dira azpiindize hauek.

Adibideak:

FeO / SO3

Konposatu bitar hauek konposizio nomenklaturaren hiru eratara izendatu ahal dira, baina ez metalek eta oxigenoak sorturikoetan, izaera ionikoa ez dutenez, ezin da erabili karga zenbakiaren nomenklatura.

Konposizio-nomenklatura:

Aurrizkiak erabiliz: <aurrizkia><elementua> <aurrizkia>-oxido

Oxidazio-zenbakiak erabiliz: <elementuaren izena>(balentzia zenbaki erromatarrez) oxido

Karga zenbakiak erabiliz: Notazio hau konposatu ionikoetan erabili daiteke bakarrik, beraz oxido metaliko gehienetan (metalaren oxidazio zenbakiak baxuak direnean) erabili ahal izango da.

<metalaren izena>(karga zenbakia ikurrarekin) oxido

Nomenklatura tradizionala:

Metala: oxido <metalaren izena> -oso /-iko

Ez-metala: anhidrido hipo- / per- <metalaren izena> -oso /-iko

Oharra: Mono aurrizkia lehen bezala, bakarrik erabiltzen da errakuntzak eman ahal direnean. Ez dira egiten laburdurak izenetan “monoxidoan” izan ezik.

Oharra: Karga ez da adierazi behar zalantzak ez daudenean, adibidez elementuak oxidazio zenbaki bakarra duenean.

Oharra: Metalak edo ez metalak oxidazio-zenbaki bakarra dutenean lehenik bere izena eta ondoren oxidoa edo anhidrido hitzaz izenda daitezke

Page 10: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 8/23

Konposizio-nomenklatura edo estekiometrikoa Nomenklatura

tradizionala Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

erabiliz Karga zenbakiak

erabiliz

Fe2O3 diburdina trioxido burdina(III) oxido burdina(3+) oxido oxido ferriko

CaO kaltzio oxido kaltzio oxido kaltzio oxido oxido kaltziko

FeO burdina monoxido burdina(II) oxido burdina(2+) oxido oxido ferroso

CaO kaltzio oxido kaltzio oxido kaltzio oxido oxido kaltziko

Na2O disodio oxido sodio oxido sodio oxido oxido sodiko

SO sufre monoxido sufre(II) oxido Ez dauka izaera ionikorik anhidrido hiposulfuroso

SO2 sufre dioxido sufre(IV) oxido Ez dauka izaera ionikorik anhidrido sulfuroso

SO3 sufre trioxido sufre(VI) oxido Ez dauka izaera ionikoa anhidrido sulfuriko

CO2 karbono dioxido karbono(IV) oxido Ez dauka izaera ionikorik anhidrido karboniko

6.2. Haluroak

Oxigenoaren eta halogenoen (F, Cl, Br eta I) konbinazioak dira, eta halogenoak oxigenoa baino ez-metalikoagoak direnez lehenik O idazten da eta ondoren halogenoa.

Konposizio-nomenklatura:

Aurrizkiak erabiliz: <aurrizkia><oxigeno> <di-><halogenoaren erroa+uro>

Konposizio-nomenklatura edo estekiometrikoa Aurrizkiak erabiliz

OCl2 oxigeno dikloruro

O5Cl2 pentaoxigeno dikloruro

6.3. Peroxidoak

Elementu batek (metalek edo hidrogenoak) eta O22- peroxido taldeak osatutako elkarketak dira.

Formula orokorra:

M2O2m

non M metala (edo hidrogenoa)den, m elementuaren oxidazio-zenbakia.

Azpimarratu behar da 2 azpiindizea ezin dela sinplifikatu, hori peroxidoaren izaera molekularrari lotuta baitoa.

Adibideak:

BeO2 / K2O2

Konposizio-nomenklatura:

Aurrizkiak erabiliz: <aurrizkia><elementua> <aurrizkia>oxido

Oxidazio-zenbakiak erabiliz: <elementuaren izena>(balentzia zenbaki erromatarrez) peroxido

Karga zenbakiak erabiliz: <metalaren izena>(karga zenbakia ikurrarekin) dioxido(2-)

Nitrogenoaren oxidoak:

N2O: anhidrido hiponitroso NO: oxido nitroso

N2O3: anhidrido nitroso NO2: oxido nitriko

N2O5: anhidrido nitriko

Page 11: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 9/23

Nomenklatura tradizionala:

peroxidoa <metalaren izena>-oso /-iko

H2O2 formularako “ur oxigenatua” izena onartuta dago.

Konposizio-nomenklatura edo estekiometrikoa

Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

erabiliz Karga zenbakiak erabiliz

Na2O2 disodio dioxido sodio peroxido sodio dioxido(2-)

CuO2 kobre dioxido kobre(II) peroxido kobre(2+) dioxido(2-)

H2O2 dihidrogeno dioxido hidrogeno peroxido Ez dauka izaera ionikorik

Oharra: Metalak oxidazio-zenbaki bakarra duenean lehenik bere izena eta ondoren peroxido hitzaz izenda daitezke

Page 12: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 10/23

7. Hidrogenoaren konposatu bitarrak

Hidrogenoak gainontzeko elementuekin osatzen dituen konposatuak oso bestelakoak dira. Izan ere hidrogenoak elektroi bakarra du, eta beraz, elektronegatibotasun handiagoko edo txikiagoko elementu batekin konbinatzen den arabera bere elektroi bakarra erraz eman dezake, baina beste elektroi bat ere har dezake; oxidazio-zenbakia -1 edo +1 izan daiteke (ikus elementuen elektronegatibotasun segida). Honen arabera, bi talde nagusi bereizten dira:

1.-15. taldeetako elementuekin dituen konbinazioak. Konposizio-nomenklatura erabiliko da, formalki elektronegatiboagoa den hidrogenoari -1 oxidazio-egoera esleituko zaio, eta konposatua hidruro gisa izendatuko da.

16. eta 17. taldeetako elementuekin dituen konbinazioak. Hidrogenoari +1 oxidazio-egoera esleitzen zaio hauetan.

7.1. Hidruro metalikoak

Hidruro metalikoa hidrogenoaren eta metalaren (1.-12. taldeetakoak) arteko konposatua da. Hidrogenoaren oxidazio-egoera -1 da eta metalarena positiboa da.

Formula orokorra:

MHn

non M metala den eta n bere oxidazio-zenbakia

Adibideak:

CaH2 / FeH3

Konposizio-nomenklatura:

Aurrizkiak erabiliz:

<metalaren izena> <aurrizkia>hidruro

Oxidazio-zenbakiak erabiliz:

<metalaren izena>(metalaren oxidazio-zenbakia zenbaki erromatarrez) hidruro

Karga zenbakiak erabiliz:

<metalaren izena> (karga zenbakia ikurrarekin) hidruro

Nomenklatura tradizionala:

hidruroa <metalaren izena> -oso /-iko

Adibideak:

Konposizio-nomenklatura edo estekiometrikoa Nomenklatura

tradizionala Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

erabiliz Karga zenbakiak erabiliz

FeH2 burdina dihidruro burdina(II) hidruro burdina(2+) hidruro hidruro ferroso

KH potasio hidruro potasio hidruro potasio hidruro hidruro potasiko

CuH2 kobre dihidruro kobre(II) hidruro kobre(2+) hidruro hidruro kupriko

Oharra: Metalak oxidazio-zenbaki bakarra duenean ez da zenbaki hori adierazten ezta karga zenbakiarena parentesi artean.

Page 13: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 11/23

7.2. Bestelako hidruroak

13., 14. eta 15. taldeetako elementuekin eratzen dituen konbinazioak hidruro moduan izendatuko dira konposizio-nomenklatura erabiliz, eta formula idaztean, hidrogenoa bukaeran kokatuko da, elementuen lehentasun-sekuentziatik ondoriozta daitekeen bezala.

Sekuentzia horren arabera, hitzarmenez, hidrogenoak -1 oxidazio-egoera du, eta harekin konbinatzen den elementuak oxidazio-egoera positiboa izango luke. Halere, egoera hori ez dator beti bat elementuen benerako elektronegatibotasunarekin, eta itxurazko kontraesanak sor ditzake (ad.- NH3 molekulan polaritatea alderantzizkoa da).

Formula orokorra:

NHn

non N ez-metala den eta n bere oxidazio-zenbakia

Adibideak:

CH4 / BH3

Konposizio-nomenklatura erabiltzerakoan hidruro metalikoen modura izendatzen dira, baina izaera ez-ionikoa dute konposatu molekularrak diren heinean. Beraz soilik aurrizkien nomenklatura erabiltzen da.

Konposizio-nomenklatura:

Aurrizkiak erabiliz: <ez-metalaren izena> <aurrizkia>hidruroa

Adibideak:

Konposizio-nomenklatura edo estekiometrikoa Izen onartua

Aurrizkiak erabiliz

NH3 nitrogeno trihidruro amoniakoa (*)

PbH4 berun tetrahidruro Soilik konposatu horrek

Sarreran aipatu bezala 2005ean IUPAC-ek ordezkapen-nomenklatura gomendatzen du jatorrizko hidruroetatik eratortzen diren konposatutetarako. Konposatuak izendatzeko modu hau “hidruro guraso edo progenitoreetan” oinarritzen da.

Ordezkapen-nomenklatura:

<elementuaren izenaren erroa>ano

C-aren eta N-aren kasuan salbu.

Hidruro gurasoen edo progenitoreen izenak ondoko taulan jaso dira (IUPAC-en gomendioko IR-6.1 taulakoak hain zuzen ere):

13. taldea 14. taldea 15. taldea BH3 boranoa CH4 metano NH3 azano

AlH3 alumano SiH4 silano PH3 fosfano

GaH3 galano GeH4 germano AsH3 artsano

InH3 indigano SnH4 eztanano SbH3 estibano

TlH3 talano PbH4 plunbano BiH3 bismutano

Page 14: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 12/23

7.3. Ura eta hidrogeno peroxidoa

Hidrogenoak oxigenoarekin eratzen dituen konbinazioak H2O eta H2O2 dira; hau da, ura eta hidrogeno peroxidoa. Konposatu hauek izendatzeko aukerak taulan ageri dira, izen tradizionala gehien erabiltzen bada ere.

Konposizio-izena Ordezkapen-izena Izen onartua

H2O dihidrogeno oxido oxidano ura

H2O2 dihidrogeno dioxido dioxidano hidrogeno peroxido

7.4. Hidrazidoak

Hidrazidoak eratzen dira elementu elektronegatiboenak hidrogenoarekin konbinatzean; hau da 16. taldeko S, Se, Te eta 17. taldeko F, Cl, Br eta I.

Hidrogenoak +1 oxidazio-zenbakia dauka (eta ezker aldean idatziko da) eta ez-metalak negatiboa.

Konposatu hauek ur-disoluzioan izaera azidoa dute.

Formula orokorra:

HnN

non N ez-metala den eta n bere oxidazio-zenbakia

Adibideak:

HCl / H2S

Konposizio-nomenklatura:

Aurrizkiak erabiliz:

<aurrizkia>hidrogeno <ez-metalaren izena>-uro

Konposizio-nomenklatura, hidrogenoarena:

hidrogeno <ez-metalaren izena>-uro

Nomenklatura tradizionala: Konposatu hauek ur-disoluzioan daudenean (beraz nahaste bat adierazteko eta ez konposatu kimikoa bera) nomenklatura hau erabiltzen da:

azido <ez-metalaren izena>-hidrikoa

Konposizio-nomenklatura edo estekiometrikoa Ur-disoluzioan, nahastearen izena Aurrizkiak erabiliz Hidrogeno nomenklatura

HCl hidrogeno kloruro hidrogeno kloruro azido klorhidriko

H2S dihidrogeno sulfuro hidrogeno sulfuro azido sulfhidriko

* HCN hidrogeno zianuro azido zianhidriko

Konposatu hauetan ere ordezkapen-nomenklatura erabil daiteke jatorrizko hidruroa izendatzeko:

<elementuaren izenaren erroa>ano

16. taldea 17. taldea HF fluorano

H2S sulfano HCl klorano

H2Se sekano HBr bromano

H2Te telano HI iodano

H2Po polano HAt astatano

Oharra: “-uro” atzizkiaren erabilera

fosfuro, artsenuro, antimonuro, sulfuro, selenuro, telururo, fluoruro, kloruro, bromuro, ioduro

Page 15: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 13/23

8. Hidroxidoak

Hidroxidoak eratzen dira hidroxido anioia (OH-), eta katioi metaliko bat konbinatzen direnean; katioi ez-metalikoekin ere adibide gutxi batzuk agertzen dira. Hidroxidoak, oro har, substantzia basikoak dira (salbuespen batzuekin).

Hidroxidoetan, metalak ioi positibo edo katioi egoeran dauden. Amonio ioia, NH4+, hidroxidoa sor

dezakeen katioia da.

Hidroxido ioia tradizioz OH- formulatu den arren, ez du lehenago azaldutako irizpidea betetzen; HO- izan behar luke, bai elektronegatibotasunaren ordena errespetatzeko eta bai karga negatiboa oxigenoaren ondoan ezartzeko.

Halere, IUPACek formula idazteko bi erak onartzen ditu (OH- edo HO-)n

Konposatu hirutarrak izanik ere, bitarrak izango balira moduan izendatzen dira.

Formula orokorra:

Me(OH)m

non x: metalaren oxidazio-zenbakia den.

Adibideak:

Cu(OH)2 /AuOH

Nomenklaturak: Izendatzeko oxido metalikoen arau eta nomenklatura berberak erabiltzen dira, karga zenbakiena barne, baina hidroxido hitza erabilita.

Konposizio-nomenklatura edo estekiometrikoa Nomenklatura

tradizionala Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

erabiliz Karga zenbakiak

erabiliz

LiOH litio hidroxido litio hidroxido litio hidroxido hidroxido litiko

Cu(OH)2 kobre dihidroxido kobre(II) hidroxido kobre(2+) hidroxido hidroxido kupriko

Page 16: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 14/23

9. Azido oxoazidoak eta oxoanioiak

Oxoazidoak oxigenoa duten azido ez-organikoak dira, edo beste modu batera esanda,

hidrogenoak, oxigenoak eta, eskuarki, ez-metal batek osatutako konposatu hirutarrak dira. Zenbaitetan, ez-metala beharrean metalen bat konbinatzen da, esaterako Cr+6, Mn+6 edo Mn+7

bezala.

Konposatu hauetan IUPAC erakundeak hidrogenoaren nomenklatura eta adizio nomenklatura proposatzen ditu, baina nomenklatura tradizionaleko “azido sulfurikoa, azido perklorikoa, … izen arruntak onartzen dira ere.

Ez-metalen oxoazidoen formulak idazteko ez-metala edo trantsizio-metala oxigenoaren eta hidrogenoaren artean kokatzen da; oxigenoa eskuinean, eta hidrogenoa ezkerrean duela.

Formula orokorra:

HaXbOc

non formulako azpiindizeek elementu kimiko bakoitzaren atomo kopurua adierazten duten.

X: ez-metala da, edo oxidazio-egoera altuko trantsizio-metala.

Adibideak:

H2SO4 / HClO

Eratutako azidoa neutroa bada karga positiboen eta negatiboen baturaren balioa berdina izan behar da.

Hidrogenoaren karga +1 denez, eta oxigenoarena -2, X elementuaren oxidazio egoera positiboa izango da eta balio hau izango du, n (X-ren oxidazio-zenbakia) izanik:

a· (+1) + b · n + c · (-2) = 0 => 𝑛 =2·𝑐−𝑎

𝑏

Horrelako konposatu gehienak lortzeko, ez-metalaren oxidoa urarekin erreakzionarazten da:

Ad.- SO3 + H2O → H2SO4

Zenbait kasutan, dena dela, 3 ur molekulekin erreakziona dezakete:

Ad.- P2O3 + 3 H2O → H3PO3

Eta badaude, 2 ur molekulekin erreakzionatzen dutenak ere:

Ad.- SiO2 + 2 H2O → H3SiO4

Oxoazidoek di- /tri- azidoak ere eratu ditzakete

Oxoanioiak oxoazidoetatik eratzen dira:

Oxoazidoak sarritan ur-disoluziotan daudela disoziatu egiten dira; hau da hidrogeno atomo bakoitza azidotik bereizten da, elektroi bat emanez.

Beraz, gainerako molekula anioi bihurtzen da; zehazki, oxoanioi:

DI / TRI … AZIDO OXOAZIDOAK:

Azido oxoazidoaren bi, hiru… molekula kondentsatzean eta , hurrenez hurren, molekula bat ur, bi molekula ur…, eliminatzean lortzen dira:

Adibideak

Azido disulfurikoaren (H2S2O7) eraketa: 2H2SO4 - H2O → H2S2O7

Azido trifosforikoaren (H5P3O10) eraketa: 3H3PO4 - 2H2O → H5P3O10

Page 17: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 15/23

Ad.- HClO4 → ClO4- + H+

Ad.- H2SO4→ HSO4- + H+

Berriz disoziatu ezkero: HSO4- → SO4

2- + H+

Nomenklaturari dagokionez IUPAC-ek 2005ean emandako gomendioen arabera, bi nomenklatura erabil daitezke oxoazidoak izendatzeko: nomenklatura aditiboa eta hidrogeno nomenklatura. Hala ere, onartu egiten du nomenklatura tradizionala ere, oso errotuta baitago.

9.1. Oxoazidoen eta bere anioien nomenklatura tradizionala

Oraindik ere asko erabiltzen den nomenklatura eta IUPACek onartzen duena, oxoazidoentzat:

azido <aurrizkia><ez-metala><atzizkia>

Aurretik aipatutako hipo- eta per- aurrizkiez gain meta-, orto- edota di- aurrizkiak erabili beharko dira, kasuan kasu.

Aurrizkien erabilera:

meta- eta orto- aurrizkiak:

meta- (ur gutxiago adierazten du)

orto- (ur gehiago, eta orokorrean arrunta, zuzena adierazten du).

Oxido ez-metaliko gehienek ur-molekula bakarrarekin erreakzionatzen dute; baina B, P, As eta Sb-ak 3 ur-molekula hartzeko joera dute. Honenbestez:

Oxidazio-zenbakiak meta- orto- Elementuak

Bakoitiak: 1, 3, 5 1 oxido + 1 H2O 1 oxido + 3 H2O B, P, As, Sb,

Bikoitiak: 2, 4, 6 1 oxido + 1 H2O 1 oxido + 2 H2O S, Se, Te, Si*

Kolorez adierazitako gelaxkak normalean gertatzen dena adierazten dutenez, kasu horietan aurrizkia ez da idazten, salbuespena Si-ak 2 H2O hartzeko joera duela.

di-/tri- …: azidoaren formulan elementu zentralaren bi/hiru… atomo daudenean.

Hauek dira oxoazido nagusien nomenklatura tradizional onartua:

Halogenoak: Cl, Br eta I-ak ematen dituzten oxoazidoak baina F-ak ez.

+1 HClO azido hipokloroso HBrO azido hipobromoso HIO azido hipoiodoso

+3 HClO2 azido kloroso HBrO2 azido bromoso HIO2 azido iodoso

+5 HClO3 azido kloriko HBrO3 azido bromiko HIO3 azido iodiko

+7 HClO4 azido perkloriko HBrO4 azido perbromiko HIO4 azido periodiko

Kalkogenoak: S, Se eta Te-aren oxoazidoak +4 eta +6 oxidazio-zenbakiekin.

+4 H2SO3 azido sulfuroso

H2SeO3 azido selenioso H2TeO3 azido teluroso

H2S2O5 azido disulfuroso

+6 H2SO4 azido sulfuriko

H2SeO4 azido seleniko H2TeO4 azido teluriko H2S2O7 azido disulfuriko

Nitrogenoaren konposatuak: +3, +5 ohikoenak, baina +1 ere ezagutzen da

+3 HNO2 azido nitroso

+5 HNO3 azido nitriko

+1 H2N2O2 diazenodiol (“az. hiponitroso” ez

du IUPAC-ek onartzen )

Page 18: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 16/23

B, P, As eta Sb-aren konposatuak: +3, +5

+3 HBO2

az. metaboriko H3PO3 az. fosforoso H3AsO3

az. artsenoso

H3SbO3 az. antimonoso

H3BO3 az. boriko

+5

H3PO4 az. fosforiko

H3AsO4 az. artseniko

H3SbO4 az. antimoniko

HPO3 az. metafosforiko

H4P2O7 az. difosforiko

C eta Si konposatuak: +4

+4 H2CO3 azido karboniko

H2SiO3 azido metasiliziko

H4SiO4 azido siliziko / azido ortosiliziko (+2 H2O)

Cr eta Mn-aren konposatuak, trantsizio metalak izanik:

Cr +6 H2CrO4 azido kromiko

H2Cr2O7 azido dikromiko

Mn +6 H2MnO4 azido manganiko

+7 HMnO4 azido permanganiko

Mn-aren kasuan salbuespena:+6 …-iko eta +7 per…iko

Oxoanioien kasuan nomenklatura tradizionala edo onartutako izen arrunta eratzeko dagokion

azidoaren atzizkiak aldatu egiten dira:

Oxoazidoaren –oso => -ito bihurtzen da

Oxoazidoaren –iko => -ato bihurtzen da

Azidoaren di-, hipo-, per-, meta- edo orto- aurrizkiak anioian ere mantentzen dira.

Hidrogenoak dituzten anioien kasuan izenaren aurretik hidrogeno hitza dagokion aurrizkiarekin zehazten da.

<aurrizkia>hidrogenoa <aurrizkia><ez-metala><atzizkia>

Jatorrizko azido oxoazidoa

Nomenklatura tradizionala edo onartutako izen arrunta

SO32- H2SO3 : azido sulfuroso sulfito

MnO4- HMnO4: azido permanganiko permanganato

Cr2O72- H2Cr2O7 : azido dikromiko dikromato

H2BO3-

H3BO3 : azido boriko dihidrogenoborato

HBO32- hidrogenoborato

9.2. Oxoazidoen eta bere anioien hidrogeno-nomenklatura

Nomenklatura hau baliagarria da substantzia kimikoaren loturen berri ez dagoenean. Hidrogeno-nomenklaturaren definizioak honako betebehar hauek ezartzen ditu:

1. Hidrogeno hitza izenaren gainerako parteari lotuta egongo da (hutsune gabe).

2. Hidrogeno atomoen kopurua aurrizki biderkatzaile baten bitartez adieraziko da.

3. Espeziearen alde anionikoaren izena parentesi ikurren artean kokatuko da.

4. Egituraren karga netoa adieraziko da karga-zenbakia parentesi artean kokatuz (espezien neutroen kasuan izan ezik)

Page 19: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 17/23

Hau da:

Oxoazidoa: <aurrizkia>hidrogenoa(<aurrizkia>oxido<aurrizkia>elementuaren izena+ato)

Oxoanioaren kasuan: <aurrizkia>hidrogenoa(<aurrizkia>oxido<aurrizkia>elementuaren izena+ato)(karga zenbakia)

Hidrogeno-izena

H2CO3 dihidrogeno(trioxidokarbonato)

HCO3- hidrogeno(trioxidokarbonato)(1-)

H2S2O7 dihidrogeno(heptaoxidodisulfato)

H2Cr2O7 dihidrogeno(heptaoxidodikromato)

HPO42- hidrogeno(tetraoxidofosfato)(2-)

Beti ere oxoanioiak hidrogeno atomoak dituenean, H-rik ez badu ez da nomenklatura hau erabiltzen.

9.3. Oxoazidoen eta bere anioien adizio-nomenklatura

Azidoen egiturari buruzko informazioa ematen du.

Oxoazidoaren formula enpirikoa berridatzi egin daiteke, hidrogenoak eta oxigenoak hidroxido gisa taldekatuz. Formula era honetan idazten da: atomo zentrala, oxigenoa eta hidroxidoak.

H2CO3 =[CO(OH)2]

Adibide honetan ikusten den bezala, C-a atomo zentrala da, eta berari loturiko oxido bat eta hidroxido bi ditu.

H2SO4 =[SO2(OH)2]

Oxoazidoak izendatzeko, hidroxidoak eta oxidoak estekatzailetzat hartuko dira eta alfabeto-hurrenkeran idatzi. Beraz, lehenik, hidroxidoak, gero oxidoak eta, bukatzeko, atomo zentralaren izena adieraziko dira, dagozkien aurrizki biderkatzaileak erabiliz:

<aurrizkia>hidroxido<aurrizkia>oxido-elementuaren izena

Oxoanioien adizio nomenklatura honelakoa izango da, baina kontutan izan behar da anioi batzuek ez dutela hidrogenorik izaten, eta ondorioz ezta hidroxido talderik ere ez.

Kasu honetan X elementuaren izenean –ato atzizkia erabiliko da oxidazio-zenbaki guztientzat, eta parentesi artean karga-zenbakia idatzi behar da.

<aurrizkia>hidroxido<aurrizkia>oxido-elementuaren izena + ato(ioiaren karga zenbakia)

Adizio-izena

H2CO3 =[CO(OH)2] dihidroxidooxidokarbono

HCO3- =[CO2 (OH)]- hidroxidodioxidokarbonato(1-)

H2Cr2O7 * µ-oxido-bis-(hidroxidodioxidokromoa)

HPO42- =[PO3(OH)]2- hidroxidotrioxidofosfat(2-)

HClO = [ClOH] hidroxidokloro

ClO- = [ClO] oxidoklorato(1-)

Oharra: Diazidoen oxoazidoen nomenklatura (*) adibide modura jarri da, baina ez dagokio batxilergo mailari.

Page 20: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 18/23

10. Ioiak eta erradikalak

Atal honetan ioi homoatomiko eta heteropoliatomikoen nomenklatura azaltzen da. Ioia karga elektrikoa duen atomo edo atomo-taldea da.

Katioia edo ioi positiboa eratzen dira substantzia neutroak elektroiak galtzen dituenean eta ondorioz positiboki kargatuta daude.

Anioia edo ioi negatiboa eratzen dira elektroiak irabazten dituenean eta ondorioz negatiboki kargatuta daude.

10.1. Katioiak

Ioi positibo hauek monoatomikoak edo poliatomikoak izan daitezke, eta karga positibo bakarra edo gehiago izan dezakete.

Katioi homoatomikoak izendatzeko, aurrizki egokia erabiliz elementuaren izena mugagabean, eta haren karga-zenbakia adierazten da parentesi artean. Parentesia izenari itsatsita agertu behar da, inolako zuriunerik utzi gabe.

Katioi monoatomikoa

<izena><karga ionikoa>

Katioi homopoliatomikoa

<aurrizkia><<izena><karga ionikoa>

H+ hidrogeno(1+) O2+ dioxigeno(1+)

Fe2+ burdin(2+) Hg22+ dimerkurio(2+)

Cu+ kobre(1+) H3+ trihidrogeno(1+)

Cu2+ kobre(2+) S42+ tetrasufre(2+)

Katioi heteropoliatomikoak izendatzeko (hau da, elementu kimiko bat baino gehiagoz eratutako katioiak) ordezkapen- edo adizio-nomenklatura erabiltzen da.

Kasu batzuetan, izen arrunt ez-sistematikoa onartzen dira oraindik. Katioi poliatomikoen izenak Onartutako izen alternatiboa

H3O+ oxidanio (hidronioa) oxonio

NH4+ azanio amonio

PH4+ fosfanio

AsH4+ artsanio

SbH4+ estibanio

10.2. Anioiak

Karga elektriko negatiboa duten ioiak dira, hots, negatiboki kargatutako espezie kimikoak. Hauek ere monoatomikoak edo poliatomikoak izan daitezke.

Anioi homoatomikoak konposizi-nomenklaturaren bidez izendatzen dira. Anioiaren izena eraikitzeko, elementuaren –oso, -iko, -o, -u, -io, -ogeno, -ono edo –oro bukaera –uro bukaerak ordezkatzen du, eta ondoren, hutsunerik utzi gabe, karga-zenbakia parentesi artean idazten da.

Anioi batzuek izen tradizional onargarria izan dezakete. Anioi monoatomikoa

<izenaren erroa + uro> <karga ionikoa>

Anioi homopoliatomikoa

<aurrizkia><izenaren erroa + uro> <karga ionikoa>

Cl- kloruro(1-) edo kloruro O2- dioxido(1-) edo superoxido

O2- oxido(2-) edo oxido O22- dioxido(2-) edo peroxido

S2- sulfuro(2-) edo sulfuroa O3- trioxido(1-) edo ozonido

H- hidruro(1-) edo hidruro N3- trinitruro(1-) edo azida

N3- nitruro(3-) edo nitruro C22- dikarburo(2-) edo azetiluro

Oxoazido baten hidroi baten edo gehiagoren eliminazioz lortzen diren oxoanioien nomenklatura, eta beraz, anioi batzuena, aurreko atalean azaldu da.

Page 21: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 19/23

11. Gatzak

Gatzak, katioiz (ioi positiboa) eta anioz (ioi negatiboz) eratuta daude.

Apunte hauetan jadanik azalduak izan dira H-, OH- eta O2- anoiak dituzten gatzak.

Orain bestelako gatzen izendapena eta formulazioa aztertuko da.

Gatzak konposatu neutroak direla kontutan izanik, karga positiboen eta karga negatiboen kopuruak berdinak izan behar dute.

Formulatzerakoan, neutraltasuna lortzeko, ioi bakoitza bere kontraioairen kargarekin biderkatuko da. Hau da, katioiaren azpiindizea anioiaren karga izango da, eta alderantziz. Posible denean azpiindizeak sinplifikatuko dira.

Izendatzerakoan, lehendabizi katioia eta ondoren anioia aipatzen dira.

11.1. Gatz neutroak (metal + ez-metal)

Metal eta ez-metalen arteko konbinazio bitarrak dira; metala, elektropositiboena, formularen ezkerraldean idazten da, eta ez-metala eskumaldean.

Formula orokorra:

MxXm

non M metala den eta m bere oxidazio-zenbakia, N ez-metala eta n bere oxidazio-zenbakia

Adibideak:

AlBr3 / Ag2S

Konposizio-nomenklatura:

Aurrizkiak erabiliz: <aurrizkia><metala> <aurrizkia><ez-metala>-uro

Oxidazio-zenbakiak erabiliz:

<metala>(balentzia zenbaki erromatarrez) <ez-metala>-uro

Karga zenbakiak erabiliz:

<metala>(karga zenbakia ikurrarekin) <ez-metala>-uro

Nomenklatura tradizionala:

<ez-metala>-uro <metala>-oso /-iko

Konposizio-nomenklatura edo estekiometrikoa Nomenklatura

tradizionala Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

erabiliz Karga zenbakiak

erabiliz

CuCl2 kobre dikloruro kobre(II) kloruro kobre(2+) kloruro kloruro kupriko

K2S dipotasio sulfuro potasio sulfuro potasio sulfuro sulfuro potasiko

Au3N triurre nitruro urre(I) nitruro urre(1+) nitrur nitruro auroso

NH4Br amonio bromuro amonio bromuro amonio bromuro bromuro amoniko

FeS burdina monosulfuro burdina(II) sulfuro burdina(2+) sulfuro sulfuro ferroso

Page 22: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 20/23

11.2. Gatz hegazkorrak edo lurrunkorrak (ez-metal + ez-metal)

Oxigenoa eta hidrogenoa ez diren bi ez-metalen arteko konbinazio bitarrak.

Konposatu hauetan elementu elektropositiboa (ezkerrean) eta elektronegatiboa (eskuman) zein diren jakiteko “Elementuen sekuentziazioko” ondoko segida kontutan izan behar da:

Formula orokorra:

YxXy

non Y ez-metala den eta y bere oxidazio-zenbakia, X ez-metala eta x bere oxidazio-zenbakia

Adibideak:

PCl3 / As2Se3

Konposizio-nomenklatura:

Aurrizkiak erabiliz: <aurrizkia><ez-metala> <aurrizkia><ez-metala>-uro

Oxidazio-zenbakiak erabiliz: <ez-metala>(balentzia zenbaki erromatarrez) <ez-metala>-uro

Karga zenbakiak erabiliz, ez da erabiltzen izaera ionikorik ez dutelako.

Nomenklatura tradizionala: Ez da erabiltzen

Konposizio-nomenklatura edo estekiometrikoa Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak erabiliz Karga zenbakiak erabiliz

CCl4 karbono tetrakloruro karbono(IV) kloruro Ez dauka izaera ionikorik

BrF3 bromo trifluoruro bromo(III) fluoruro Ez dauka izaera ionikorik

SF6 sufre hexafluoruro sufre(VI) fluoruro Ez dauka izaera ionikorik

11.3. Oxigatzak

Oxoanioiak eta katioiak konbinatzen direnean oxigatzak eratzen dira. Konbinazio hirutarrak edo lautarrak dira, katioi baten, ez-metal baten eta oxigenoaren artekoak.

Formulatzeko:

Lehenengo katioiaren formula idatziko da (monoatomikoa edo poliatomikoa) eta gero oxianioiarena, bakoitzari dagokion karga adieraziz.

Ad.- Ca2+ eta CO32- / Na+ eta CO3

2-

Ondoren ioi bakoitzari azpiindize bat esleitzen zaio, karga guztien batura zero izan dadin. Ahal denean sinplifikatu egiten da.

Ad.- CaCO3 / Na2CO3

Nomenklaturak, 3 nomenklatura-mota erabiltzen dira:

Nomenklatura tradizionala edo onartutako izen arrunta:

Lehenbizi katioiaren izena, eta behar izanez gero, dagokion karga idatziko dira; eta ondoren, anioiaren izena idatziko da nomenklatura klasiko onartuari jarraituta; hau da –ito edo –ato amaierak.

B, Si, C, Sb, As, P, N, Te, Se, S, I, Br, Cl, F

(Elektronegatibotasun gorakorra)

Page 23: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 21/23

Adizio nomenklatura:

Lehenbizi, katioiaren izena idatziko da; katioiak oxidazio-zenbaki bat baino gehiago dituenean zenbaki hori parentesi artean adieraziko da.

Ondoren anioiaren izena adizio nomenklatura erabilita (ioiaren karga zenbakia adierazita).

Konposizio nomenklatura edo estekiometrikoa:

Lehenbizi, katioiaren izena idatziko da, katioia monoatomikoa denean di-, tri-, tetra- aurrizki biderkatzaileak erabiliz, eta poliatomikoa denean bis-, tris- tetrakis…

Jarraian anioiaren izena adieraziko da, konposizio nomenklaturaz karga adierazi gabe (behar izanez gero bis-, tris-, tetrakis-… aurrizki biderkatzailean erantsiko zaizkio, anioi poliatomikoa zenbatetan errepikatzen den adierazteko).

Nomenklatura tradizionala edo

onartutako izen arrunta, oxidazio zenbakia edo karga zenbakia erabiliz

Adizio nomenklatura Konposizio nomenklatura

edo estekiometrikoa

K2CrO4 potasio kromato potasio tetraoxidokromato(2-) dipotasio tetraoxidokromato

NaClO3 sodio klorato sodio trioxidoklorato(1-) sodio trioxidoklorato

K2SO3 potasio sulfito potasio trioxidosulfato(2-) dipotasio trioxidosulfato

Fe2(SO4)3 burdina(III) sulfato burdina(3+) sulfato

burdina(3+) tetraoxidosulfato(2-) diburdina tris(tetraoxidosulfato)

Ca3(PO4)2 kaltzio fosfato kaltzio tetraoxidofosfato(3-) trikaltzio bis(tetraoxidofosfato)

K2Cr2O7 potasio dikromato potasio heptaoxidodikromato(2-) dipotasio heptaoxidodikromato

NH4NO3 amonio nitrato amonio trioxidonitrato(1-) amonio trioxidonitrato

Gatz mota ezberdinen adibide gehiago taula honetan jaso dira:

Katioia Anioia Gatza Izenak

Co2+ Br- CoBr2 kobalto(2+) bromuro kobalto dibromuro

Co3+ Br- CoBr3 kobalto(3+) bromuro kobalto tribromuro

Mn2+ S2- MnS manganeso(2+)sulfuro manganeso sulfuro

Mn4+ S2- MnS2 manganeso(4+)sulfuro manganeso disulfuro

Na+ Cl- NaCl sodio kloruro sodio kloruro

Na+ ClO- NaClO sodio hipoklorito sodio oxidoklorato(1-) sodio oxidoklorato

Na+ ClO3- NaClO3 sodio klorato

sodio trioxidoklorato(1-) sodio trioxidoklorato

Mg2+ ClO3- Mg(ClO3)2 magnesio klorato

magnesio trioxidoklorato(1-) magnesio bis(trioxidoklorato)

Co3+ SO42- Co2(SO4)3 kobalto(III) sulfato edo kobalto (3+) sulfato

kobalto(3+) tetraoxidosulfato(2-) dikobalto tris(tetraoxidosulfato)

Page 24: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 22/23

11.4. Gatz azidoak

Azido poliprotikoek (H bat baino gehiago dituzten azidoak) ez dituzte hidrogeno guztiak erraztasun berdinarekin ematen.

Beraz, badira hidrogenoa duten anioiak edo anioi azidoak, hala nola, HS-, HCO3-, HSO4

-, H2PO4-,

HPO42-…

Gatz hauek izendatzeko, anioien izenei hidrogeno aurrizkia gehitu behar zaie dagokion biderkatzailearekin batera.

Oxoanioi azidoak izendatzeko, bai anioiaren hidrogeno-izena eta bai adizio-izena erabil daiteke.

Azido hidrazidoetatik eratorritako gatz azidoen kasuan:

Nomenklatura tradizionala Hidrogeno-izena

KHTe potasio hidrogenotelururo potasio hidrogeno(telururo)

Fe(HSe)2 burdina(II) hidrogenoseleniuro burdina bis[hidrogeno(seleniuro)]

NH4HS amonio hidrogenosulfuro amonio hidrogeno(sulfuro)

Oxoazidoetatik eratorritako gatz azidoen kasuan:

Nomenklatura tradizionala edo

onartutako izen arrunta, oxidazio zenbakia edo karga zenbakia erabiliz

Adizio-izena Hidrogeno-izena

NaHSO4 Sodio hidrogenosulfato Sodio hidroxidotrioxidosulfato(1-)

Sodio hidrogeno(tetraoxidosulfato)

Fe(HCO3)2 Burdina (II) hidrogenokarbonato

Burdina(2+) hidroxidodioxidokarbonato(1-)

Burdina bis[hidrogeno(trioxidokarbonato)

KH2PO4 Potasio dihidrogenofosfato

Potasio dihidroxidodioxidofosfato(1-)

Potasio dihidrogeno(tetraoxidofosfato)

Fe(H2PO3)3 Burdina (III) dihidrogenofosfito

Burdina (3+) dihidroxidooxidofosfato(1-)

Burdina tris[dihidrogeno(trioxidofosfato)]

Li2HPO3 litio hidrogenofosfito litio hidroxidodioxidofosfato(2-)

dilitio hidrogeno(trioxidofosfato)

Page 25: Fluorescent Molecules by Pacific Northwest National ......erabiltzen ditu, baina erabiltzen diren atzizkiak hauek dira: +6: …-iko +7: per-….-iko Aurrizkiak erabiliz Oxidazio zenbakiak

Formulazio ez-organikoa (I.I) 23/23

12. Informazio iturriak

Artaza-Romo BHIko Fisika-Kimikako moodlea:

https://elearning6.hezkuntza.net/015111/pluginfile.php/2170/mod_label/intro/2005%20FORMUL

EZORGANIKOA%20TEORIA.pdf

“Kimika ez-organikoa – Nomenklatura eta Formulazioa (IUPAC arauak 2005), Ibaizabal

http://formulacionquimica.weebly.com/

“Formulazio ez-organikoa”, Santillana liburuxka

“1. Batxilergoa Fisika-Kimika /<Formulazioa: Kimika ez-organikoa> gaia”, Giltza liburua

http://rseq.org/material-didactico/item/858-gu%C3%ADa-breve-para-la-nomenclatura-de-

qu%C3%ADmica-inorg%C3%A1nica

https://lidiaconlaquimica.wordpress.com/tag/hidruros-progenitores/

http://iesbinef.educa.aragon.es/fiqui/applets/teoria.htm

“Formulazioa eta nomenklatura kimikoa – IUPACen arauak eta ariketak”, EHU-UPV (2019)