Aukera guztiak

1
GOIENA | 2014-07-04 | EGUBAKOITZZA 7 DEBAGOIENA ENEKO AZKARATE | ARRASATE Eusko Legebiltzarreko talde sozia- listaren idazkaria izan zen aurre- ko legealdian, baina, besteak bes- te, Arabako PSE-EEren korronte kritikoan alienatu izanak politi- katik kanpo utzi zuen Oscar Rodri- guez (Arrasate, 38 urte). Gaur egun, iritzi emaile eta enpresa munduan dihardu. PSOEren egoe- ra eta erronkei buruz dihardu. Legebiltzarkide izan zinen, talde sozialistaren idazkari ere bai, aurre- ko legealdian. Gaur egun, erabat kanpo zaude politikatik eta alderdi sozialistatik? Alderdi sozialistaren txartela daukat, militantea naiz, baina, hortik aparte, hiritar arrunta naiz, ez daukat bestelako lotura organikorik alderdiarekin. Arabako sozialisten sektore kriti- koko kide zara eta Rubalcabaren eta Lopezen dimisioa eskatu zenuen Europako hauteskundeen emaitza kaskarren ostean. Horiek badoaze- la esan dute. Txarli Prieto Arabako sozialisten idazkari nagusiak ere utzi beharko luke? Inor ez da joan oraindik. Dimi- sioak iragarri dituzte, baina Rubalcabak dimititu izan balu, esaterako, haren ordezkoa auke- ratzeko prozesua eta kongresua antolatzen gestora bat egongo litzateke une honetan. Baina ez da horrela. Kongresua antolatzen Rubalcabaren taldea ari da eta, jakina, hautagai baten alde lanean ari dira. Euskadin eta Araban berdin. Dimisioak diferituan izan dira. Hala ere, argitu behar dut ni ez naizela sektore kritikokoa eta PSE-EEn ez dagoela sektore edo korronte kritikorik. Duela hiru urte ideia batzuk defenditu genituen eta gaur egun ere ideia horiei eusten diegu alderdikide batzuek. Nire ustez, antolakunde baten militante guztiek izan behar- ko lukete kritikoak. Zeinen alde egin du alderdiko apa- ratuak? Pedro Sanchezen alde. Madrilgo, Andaluziako, Gaztela eta Leongo, Kantabriako, Euskadiko… idaz- kari nagusiek Sanchezen aldeko hautu publikoa egin dute. Hauta- gai guztiek aukera berberak izan beharko lituzkete, eta hori ez da hala izan. Rubalcabak dimititu behar zuela esan zuen duela hila- bete pasa, baina duela gutxi monar- kia defendatzen ikusi dugu Dipu- tatuen Kongresuan, Madrilen. PSOEko idazkari nagusi izateko zure hautagaia zein da? Eduardo Madina. Haren eta Jose Antonio Perez Tapiasen arteko akordioa nahiko nuke, eta, nire ustez, askok nahiko lukete hori. Madinak irabazteko aukera han- diak ditu, hautagai ofiziala ez izan arren. Militanteen bozka zuzena eskatu zuenean, aurrera- pauso handia egin zuen Madinak. Inoiz ez da gertatu PSOEko mili- tante guztiek aukeratzea idazka- ri nagusia. Madinak lortu du hori. Eta oso pozgarria da. Zergatik Madinaren alde? Lotura sentimentalak ere badau- de tartean. Gazte-gaztetatik eza- gutzen dugu elkar, belaunaldi berekoak gara-eta. Baina gehien gustatzen zaidana da haren kon- promisoa. PSOEk eta, bereziki, PSE-EEk Eus- kadin, inoizko emaitzarik txarrenak lortu zituzten azkeneko Europako hauteskundeetan. Zein da horren arrazoi nagusia? Aspalditik dator. Azken hautes- kundeetako emaitzak ez dira isolatuak izan. 2009an 300.000 bozka lortu genituen eta 2012an 100.000 bozka galdu genituen. Azkeneko joera hori izan da, lurralde guztietan, baita Euska- din ere. Horregatik eskatu genuen aspaldi hainbat militante sozia- listak aldatu beharra zegoela. Guk ez bagenuen aldatzen, gizar- teak aldaraziko gintuela. Porrotaren ostean, zer? Porrotaren arrazoiak asko dira eta erronka asko ditugu. Batetik, krisi sakonean murgilduta gaude. Sozialdemokraziaren funtzioa izan da kapitalismoak sortzen zituen desberdintasunak leuntzea. Baina, une honetan, kapitalismoak porrot egin du eta, ondorioz, sozialde- mokraziak ere porrot egin du, bere funtzio historikoak ez dauka zentzurik. Sistema ekonomiko eta politiko justua lortzea da sozia- lismoaren erronka nagusia orain. Eta horren arabera, beste hainbat kolektiborekin batera sistema berritu behar dugu edo sistema berri bat sortu, hazkunde justua bermatuz. Bestetik, gizartea alda- tu da asko, baina azken mende erdian ez ditugu erakunde publi- koak, alderdi politikoak… berri- tu. Neurriak jarri behar ditugu egoera berrira egokitzeko. Gar- dentasun neurri erradikalak bul- tzatu, baita eztabaida kritikoa ere… Azkenik, neurriak jarri behar ditugu herritarrek beren ordezkari politikoak hobeto kon- trolatzeko. Egiturazko erreformak behar ditugu egungo legedia alda- tzeko. Ausardia behar da. Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako sozialisten Ferrazekiko mendekotasunak ez dizue kalterik egin? Ez dut uste arrazoi erabakigarria izan denik. Kontuan izan duela sei urte eskas oso emaitza onak lortu genituela eta orduan ere mendekotasun bera geneukan PSOErekiko. Jakina, hori ere aldatu edo berritu daiteke, baina, batez ere, gizartean izan diren aldaketei heltzeko, betiere, gar- dentasuna eta espiritu kritikoa bultzatuz. Ze ekarpen egingo lioke Madina euskal sozialistak PSOEri? Beste ikuskera bat emango lioke alderdiari. Esaterako, ikusten da azkenaldian asko erradikalizatu dela politika Katalunian edo Eus- kadin eta Madinak beste ikuskera bat emango lieke errealitate horiei eta espainiar politikari, oro har. Espainiaren askatasuna eta esta- tu ezberdintasuna ulertzen ditu. Herri berri bat sortuko luke. Podemos fenomenoa zela ulertu behar dugu? Alderdi sozialistak berandu dihardu. Hori da alderdi sozia- listaren arazoa, benetako auke- ra bat eratu dela ezkerrean. Duela hiru hilabete ez genekien Podemos benetako aukera zenik. Orain badakigu. Hortaz, PSOEk aldaketa nabarmenak egin arren, denbora beharko dugu sines- garritasuna irabazteko. Une honetan daukagun arazoa da gizarteak ez dituela gure pro- posamenak aintzat hartzen, ez dituelako entzun nahi. Ez dau- kagu sinesgarritasunik gizar- tearen aurrean. Elkarrizketa osoa: eskaneatu QR kode hau poltsikokoarekin. Oscar Rodriguez, Arrasaten. | ENEKO AZKARATE Oscar Rodriguez Vaz | Politologoa, PSE-EEko kidea "Hautagai guztiek aukera berberak izan beharko lituzkete, eta hori ez da hala izan" Eduardo Madina da PSOEko idazkari nagusi izateko Oscar Rodriguez Vazen hautagaia "Militanteen boto zuzena eskatu zuenean, aurrerapauso handia egin zuen Madinak" "Antolakunde baten militante guztiek izan beharko lukete kritikoak" "Egiturazko erreformak behar ditugu egungo legedia aldatzeko" "Hauteskundeen ostean badakigu Podemos badela benetako aukera" "Sinesgarritasunik ez dauka PSOEk une honetan gizartearen aurrean"

Transcript of Aukera guztiak

Page 1: Aukera guztiak

gOIENA | 2014-07-04 | egubakoitzza 7debagoiena

ENEkO AzkArAtE | arrasate

Eusko Legebiltzarreko talde sozia-listaren idazkaria izan zen aurre-ko legealdian, baina, besteak bes-te, Arabako PSE-EEren korronte kritikoan alienatu izanak politi-katik kanpo utzi zuen Oscar Rodri-guez (Arrasate, 38 urte). Gaur egun, iritzi emaile eta enpresa munduan dihardu. PSOEren egoe-ra eta erronkei buruz dihardu.Legebiltzarkide izan zinen, talde sozialistaren idazkari ere bai, aurre-ko legealdian. gaur egun, erabat kanpo zaude politikatik eta alderdi sozialistatik?Alderdi sozialistaren txartela daukat, militantea naiz, baina, hortik aparte, hiritar arrunta naiz, ez daukat bestelako lotura organikorik alderdiarekin. Arabako sozialisten sektore kriti-koko kide zara eta rubalcabaren eta Lopezen dimisioa eskatu zenuen Europako hauteskundeen emaitza kaskarren ostean. Horiek badoaze-la esan dute. txarli Prieto Arabako sozialisten idazkari nagusiak ere utzi beharko luke?Inor ez da joan oraindik. Dimi-sioak iragarri dituzte, baina Rubalcabak dimititu izan balu, esaterako, haren ordezkoa auke-ratzeko prozesua eta kongresua antolatzen gestora bat egongo litzateke une honetan. Baina ez da horrela. Kongresua antolatzen Rubalcabaren taldea ari da eta, jakina, hautagai baten alde lanean ari dira. Euskadin eta Araban berdin. Dimisioak diferituan izan dira. Hala ere, argitu behar dut ni ez naizela sektore kritikokoa eta PSE-EEn ez dagoela sektore edo korronte kritikorik. Duela hiru urte ideia batzuk defenditu genituen eta gaur egun ere ideia horiei eusten diegu alderdikide batzuek. Nire ustez, antolakunde baten militante guztiek izan behar-ko lukete kritikoak. zeinen alde egin du alderdiko apa-ratuak?Pedro Sanchezen alde. Madrilgo, Andaluziako, Gaztela eta Leongo, Kantabriako, Euskadiko… idaz-kari nagusiek Sanchezen aldeko hautu publikoa egin dute. Hauta-gai guztiek aukera berberak izan beharko lituzkete, eta hori ez da hala izan. Rubalcabak dimititu behar zuela esan zuen duela hila-bete pasa, baina duela gutxi monar-kia defendatzen ikusi dugu Dipu-tatuen Kongresuan, Madrilen.PSOEko idazkari nagusi izateko zure hautagaia zein da?Eduardo Madina. Haren eta Jose Antonio Perez Tapiasen arteko akordioa nahiko nuke, eta, nire ustez, askok nahiko lukete hori.

Madinak irabazteko aukera han-diak ditu, hautagai ofiziala ez izan arren. Militanteen bozka zuzena eskatu zuenean, aurrera-pauso handia egin zuen Madinak. Inoiz ez da gertatu PSOEko mili-tante guztiek aukeratzea idazka-ri nagusia. Madinak lortu du hori. Eta oso pozgarria da.

zergatik Madinaren alde?Lotura sentimentalak ere badau-de tartean. Gazte-gaztetatik eza-gutzen dugu elkar, belaunaldi berekoak gara-eta. Baina gehien gustatzen zaidana da haren kon-promisoa. PSOEk eta, bereziki, PSE-EEk Eus-kadin, inoizko emaitzarik txarrenak lortu zituzten azkeneko Europako hauteskundeetan. zein da horren arrazoi nagusia?Aspalditik dator. Azken hautes-kundeetako emaitzak ez dira isolatuak izan. 2009an 300.000 bozka lortu genituen eta 2012an 100.000 bozka galdu genituen. Azkeneko joera hori izan da, lurralde guztietan, baita Euska-din ere. Horregatik eskatu genuen aspaldi hainbat militante sozia-listak aldatu beharra zegoela. Guk ez bagenuen aldatzen, gizar-teak aldaraziko gintuela.Porrotaren ostean, zer?Porrotaren arrazoiak asko dira eta erronka asko ditugu. Batetik,

krisi sakonean murgilduta gaude. Sozialdemokraziaren funtzioa izan da kapitalismoak sortzen zituen desberdintasunak leuntzea. Baina, une honetan, kapitalismoak porrot egin du eta, ondorioz, sozialde-mokraziak ere porrot egin du, bere funtzio historikoak ez dauka zentzurik. Sistema ekonomiko eta

politiko justua lortzea da sozia-lismoaren erronka nagusia orain. Eta horren arabera, beste hainbat kolektiborekin batera sistema berritu behar dugu edo sistema berri bat sortu, hazkunde justua bermatuz. Bestetik, gizartea alda-tu da asko, baina azken mende erdian ez ditugu erakunde publi-koak, alderdi politikoak… berri-tu. Neurriak jarri behar ditugu egoera berrira egokitzeko. Gar-dentasun neurri erradikalak bul-tzatu, baita eztabaida kritikoa ere… Azkenik, neurriak jarri behar ditugu herritarrek beren ordezkari politikoak hobeto kon-trolatzeko. Egiturazko erreformak behar ditugu egungo legedia alda-tzeko. Ausardia behar da. Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako sozialisten Ferrazekiko mendekotasunak ez dizue kalterik egin?Ez dut uste arrazoi erabakigarria izan denik. Kontuan izan duela sei urte eskas oso emaitza onak lortu genituela eta orduan ere mendekotasun bera geneukan PSOErekiko. Jakina, hori ere aldatu edo berritu daiteke, baina, batez ere, gizartean izan diren aldaketei heltzeko, betiere, gar-dentasuna eta espiritu kritikoa bultzatuz. ze ekarpen egingo lioke Madina euskal sozialistak PSOEri?Beste ikuskera bat emango lioke alderdiari. Esaterako, ikusten da azkenaldian asko erradikalizatu dela politika Katalunian edo Eus-kadin eta Madinak beste ikuskera bat emango lieke errealitate horiei eta espainiar politikari, oro har. Espainiaren askatasuna eta esta-tu ezberdintasuna ulertzen ditu. Herri berri bat sortuko luke. Podemos fenomenoa zela ulertu behar dugu?Alderdi sozialistak berandu dihardu. Hori da alderdi sozia-listaren arazoa, benetako auke-ra bat eratu dela ezkerrean. Duela hiru hilabete ez genekien Podemos benetako aukera zenik. Orain badakigu. Hortaz, PSOEk aldaketa nabarmenak egin arren, denbora beharko dugu sines-garritasuna irabazteko. Une honetan daukagun arazoa da gizarteak ez dituela gure pro-posamenak aintzat hartzen, ez dituelako entzun nahi. Ez dau-kagu sinesgarritasunik gizar-tearen aurrean.

Elkarrizketa osoa: eskaneatu Qr kode hau poltsikokoarekin.

Oscar Rodriguez, Arrasaten. | eneko azkarate

oscar Rodriguez Vaz | Politologoa, PSE-EEko kidea

"Hautagai guztiek aukera berberak izan beharko lituzkete, eta hori ez da hala izan"

eduardo Madina da Psoeko idazkari nagusi izateko oscar rodriguez Vazen hautagaia

"Militanteen boto zuzena eskatu zuenean, aurrerapauso handia egin zuen Madinak"

"Antolakunde baten militante guztiek izan beharko lukete kritikoak"

"Egiturazko erreformak behar ditugu egungo legedia aldatzeko"

"Hauteskundeen ostean badakigu Podemos badela benetako aukera"

"Sinesgarritasunik ez dauka PSOEk une honetan gizartearen aurrean"