AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea...

22
AURKEZPEN OROKORRA

Transcript of AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea...

Page 1: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

AURKEZPEN OROKORRA

Page 2: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

ZEREGINA

IKUSPEGIA

BALOREAK

Elgoibar Ikastola, 0-16 urte bitarteko Elgoibartar eta inguruko

herritarrei zuzenduriko kalitatezko hezkuntza euskalduna

eskaintzen duen ikastetxea da. Herri ekimenetik sortua izanik,

Elgoibarren euskara eta euskal kulturaren zabalkundean

konpromisoa du.

Hezkuntzan eta bizikidetzan Euskara irakas-hizkuntza izanik,

eleaniztasunean hezten ditu ikasleak.

Hezkuntza bere osotasunean ulertzen du, integrala, ezagutzaz gain

baloreak landuaz.

Hezkuntza aurrerakoia eskaini asmoz, arlo ezberdinei zuzentzen

zaizkion hainbat proiektu garatzen du, eta IKT-ak hezkuntzan eta

egunerokoan txertatzen ditu.

Guraso zein gizartearen beharretara zuzentzen zaizkion

zerbitzuekin osatzen du bere hezkuntza proiektua, eta zerbitzu

hauek hezkuntza prozesua indartzearen ikuspegitik lantzen eta

eskaintzen ditu.

Kooperatiba integral izaera du, non profesionalez gain, guraso eta

ikasleen partaidetza bermatzen eta sustatzen den.

Ikastola kide den komunitateko pertsonekin eta eragileekin

elkarlanean (gurasoak, profesionalak, ikasleak, herritarrak,

eragileak) Euskal Herrian erreferentzia izango den

kalitatezko hezkuntza integrala eta berritzailea eskaini

nahi da.

Gizartearen, familiaren zein ikasleen beharretara

aurreratzeko gai den erakunde moduan eraiki nahi da, beti

ere, zerbitzu eskaintza aurreratua izanik.

Herri mailan, euskara eta euskalgintza bermatzen eta

sustatzen duen ezinbesteko eta erreferentziazko eragilea

izan nahi da, euskalgintzaren zein herrigintzaren aldeko

lanean diharduten gainontzeko eragileekin elkarlan estuan

arituz.

Azkenik, Elgoibarren eta Elgoibarko herritarren

garapenean eta ongizatean protagonista nabarmena

izatea nahi du Ikastolak.

Euskara eta euskalgintzarekin konpromisoa

Bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza

Berrikuntza eta ekintzailetasuna

Lankidetza, elkarlana eta parte hartzea.

Portaera arduratsua.

Aniztasuna

Errespetua

Ingurumenarekiko konpromisoa

Solidaritatea

Page 3: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA SUSTATZEN DITUGU:

¨ Euskara bultzatzeko hiritarrek sortutako ikastola gara.

¨ Gure Hezkuntza Proiektuak proposatzen du: Ikasleak euskaraz bat–

bateko mintzamen gaitasunak lortzea, komunikazio egoera

esanguratsuak direla bide, beren lehen harreman hizkuntza izan dadin.

IKASTOLEN ELKARTEA:

¨ Elgoibar Ikastola Ikastolen Elkarteko kide sortzailea da, hau da, gure

hizkuntza eta kulturaren hedapenarekin nahiz testu liburu edo material

didaktikoak sortzearekin konprometituta gauden eskola elkartekoa. Kide

izate honek Herri Administrazioarekiko komunikazioa errazten digu, eta

Euskal Herriko ikastolekiko elkarlana eta hezkuntza materialak sortzea

ahalbidetzen digu.

¨ Ikastolen Elkarteak sortutako material kurrikularra Euskal Herriko D

ereduko eskolen %70ak erabiltzen du, eta Euskal Herriaren ikuspegitik

egindakoak da.

Page 4: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

HERRI ONURAKO KOOPERATIBA:

Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba herri onurako izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte

Sailburuak 2002ko abenduaren 2an, 2003ko urtarrilaren 20an argitaratu zen aginduan, Euskadiko interes

orokorraren alde egiten duelako eta 64/1999 aginduak herri onurako izendapenerako baldintzak betetzen

dituelako, hau da, hezkuntzarako xedea duela eta irabazi asmorik ez duela, bere estatutuetan espresuki azalduz:

¨ Ekonomia ekitaldi batean emaitza positiboa sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.

¨ Sozietatearen kapitalen bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrezkoek nahiz borondatezkoek ez dute

diruaren legezko korritutik gorako interesik izango, horiek eguneratu ahal izango den arren.

¨ Kontseilu Errektoreko karguak dohainik betetzen dira. Halere, diru konpentsazioak eman dakizkieke

Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.

¨ Lan bazkideen edo, kasua bada, lan bazkideen eta inoren konturako langileen ordainketek ez dute gainditzerik

izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko kategoria eta

jardunaren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.

KOOPERATIBA:

¨ Ikastolaren titularra Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba da (hala deitzen da herriko idazlearen omenez).

¨ Beren seme-alaben hezkuntzarako Ikastola aukeratzen duten guraso guztiak dira kooperatiba-kide bertan

lanean ari diren langileekin batera.

¨ Elgoibar Ikastola (ERKIDE) Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioko

partaidea da, EAE-ko irakaskuntza gehienak biltzen dituena.

¨ Kooperatibaren kudeaketa (4/1993) Euskadiko Kooperatiben Legearen arabera egiten da. Kooperatiba

eraketa juridikoak herri administrazioen aldeko begirunea du; Espainiako Konstituzioaren 129.2 artikuluan eta

Euskadiko 4/1993 Kooperatiben Legean.

Page 5: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

NOLA KUDEATZEN DA ELGOIBAR IKASTOLA? P.M. Urruzuno Koop. Elkartea osatzen duten gurasoena eta langileena da Ikastola, hau da, beren seme-alabak Ikastolan

dauzkaten gurasoena eta bertan lanean ari diren langileena, aurreko gurasoen eta irakasleen herentzia.

¨ Bazkidea izateko 60€ jarri behar dira (behin bakarrik).

¨ Ikastola edozein herri edo kultura elkarte bezala gobernatzen da: Urtero biltzen den bazkideen Batzar Nagusi bat dauka

eta beronek izendatzen duen Batzorde bat, Kontseilu Errektorea.

¨ Kontseilu Errektorea gurasoek eta lan bazkideek osatzen dute, eta Ikastolako Zuzendaritzak berauen gain-

begiradapean lan egiten du.

¨ Guraso eta lan bazkide Kooperatibaren forma du, “Pedro Miguel Urruzuno Koop. Elkartea” izenpean, Elgoibarko

idazlearen omenez.

¨ Badago kontsultarako eta informaziorako beste organo bat, Gurasoen Kontseilua, gela bakoitzeko gurasoen

ordezkariek osatzen dutena.Talde honek, etapa eta zikloka antolatuta, zenbait kirol jardunen eta Ikastolaren laguntzarako

hainbat ekintzen antolaketaren ardura hartzen du: Pilota eguna, J.G Krosa, mendi irteerak, loteriaren salmenta, kirol

jantzien salmenta, Gabon Zahar txosna, Oin Alai eta Ikastolaren eguna, besteak beste.

¨ Lan bazkideekiko informazio eta kontsulta harremanetarako, berriz, Gizarte Kontseilua izeneko organoa dago.

¨ Eta, amaitzeko, gurasoen eta lan bazkideen ordezkaritzapean, bi talde kontrol lanetan: Zaintza Kontseilua eta

Errekurtso Batzordea.

¨ Elgoibar Ikastolan matrikulatzeak dakar P.M. Urruzuno Sozietate Kooperatiboko bazkide egitea eta honek bere

estatutuetan onarturiko eskubide eta betebeharrak betetzera konprometitzen zaituzte.

ELGOIBAR IKASTOLA ETENGABEKO HOBEKUNTZA DINAMIKAN

Elgoibar ikastolak 1995. urtean izan zuen EFQM ereduari buruzko lehen berria EUSKALIT fundazioaren eskutik.

Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an

bikaintasunerako konpromiso diploma hartu zuen eta 2010eko abenduaren 16an Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko Q saria

eskuratu zuen.

Ikastolak urteak eman ditu bere egiteko eran lagunduko dion kudeaketa sistema definitzen eta sendotzen. Pixkanaka,

baina etenik gabe, joan da egun oinarritzat duen egituraketa eta antolaketa finkatzen, helburuak, nahiak, beharrak adosten

eta partekatzen ikasleen, familien eta erakundeko profesionalen artean; aliantzekin eta bide lagunekin sare sendoa

eratzen.

Page 6: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

HAUR HEZKUNTZAKO EZAUGARRIAK:

•Haur Hezkuntza bi ziklok (0-3, 3-6) osatzen dute, biek elkarren artean lotura

handia dutelarik

•Haur Hezkuntzan hiru eremu lantzen ditugu: nortasuna eta autonomia pertsonala,

ingurune fisiko eta soziala (sozializazioa) eta komunikazioa eta errepresentazioa.

•Etapa honek, haurrak bere buruarekiko irudi positiboa garatu eta dituen

ahalbideetan konfiantza izanez bere gorputza eta ingurua ezagutzen joatea du

helburu

•Era globalizatzaile batean egiten dugu lan eta haurrek dakartzaten aurre-

ezagutzetatik abiatzen gara. Manipulazioaren, jokoaren eta esperimentazioaren

bitartez, haurren ezagupena eraikitzen joaten gara gure heziketan ekintzei

lehentasuna emanez

•Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, gure ikasleak, 4

urterekin, ingelesaren lanketan ere hasten dira

•Baditugu, bestalde, esku-hartze neurriak ere hobetu beharrak azaltzen dituzten

ikasleentzat

Page 7: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

2.- Haurra ez da eraman behar…

•Zentzuak hala esaten duenean

•Ikastolan eman ezin zaion zaintza behar duenean edo

ikastolako ekintzetan egoki parte hartzeko moduan ez

dagoenean.

•Besteak beste, honako sintoma hauek dituenean:

•Sukarra edo febrikula.

•Arnas zailtasuna eta/edo eztul iraunkorra (ez

bada katarro arrunta).

•Suminkortasuna (negar kontsolaezina).

•Gorakoa, ageriko arrazorik gabe.

3.- Haurra egoera hauetan ez da ikastolara eraman

behar

Hauetako gaixotasunen bat duenean:

Beherakoa, odolaz edo mukiaz.

Konjuntibitis zornetsua (begiak gorri eta jarioa).

Infekzioa azalean (inpetigoa).

Exantemak (mantxak azalean), aftak eta eskarlatina.

Zorriak (tratamendu gabe).

Hazteria, astanafarreria, kukurruku-eztula, elgorria,

hazizuriak, tuberkulosia, A hepatitisa.

Pediatrak edo zentzuak gomendatzen duen beste

edozein egoeratan.

4.- eta haurra noiz itzuli daiteke berriz ikastolara?

Prozesu infekzioso bakoitzak bere bilakaera dauka, baina arau

orokor gisa honako hauek har daitezke:

•Haurrak 24 ordu baino gehiago daramatzanean sintoma gabe

edo gutxieneko sintomekin.

•Pediatrarengana jo badugu, hark hartuko du erabakia.

•Haurra ondo sentitu behar da. Guztiz sendatu gabe joaten bada

eskolara, berriz gaixotzeko arrisku aukera handitu egiten da.

•Dena dela, etxean egoteko epea gaixotasunak berak zehaztuko

du edo, hala behar izanez gero, tratamenduak.

GAIXOTASUNEN AURREAN NOLA JOKATU ORIENTATZEKO

1.- Zergatik geratu behar du etxean haurrak?

•Gaixorik dagoen umearen defentsak lanpetuta daude haren

infekzioari aurre egiten; beraz, hura izango da lehena beste

prozesu infekzioso bat hartzen. Beste haurrak kutsatu ditzake.

•Haurra hobeto dago etxean: nahi duenean deskantsatu dezake

eta ez dauka zertan beste haurren erritmorik jarraitu.

•Haurra gaixorik dagoenean eraman behar al dut ikastolara?

Galdera egin ordez, ondorengoa egingo balitz: gaixorik dagoen

haurra etxean ala ikastolan zaindu behar da? Erantzunean ez

genuke zalantzarik izango.

Page 8: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

2. Aprendizaietarako haurrak behar dituen

gaitasunak

•· Ahalegina

•· Sozializazioa

•· Esperientziak konpartitzen jakitea

•· Tolerantzia

•· Lasaitasun afektiboa

•· Oreka emozionala

•· Imitazioa

•· Itxaroteko gaitasuna

•· Frustrazioei aurre egiten jakitea

3. Gurasoek izan behar duten jarrera

•· Entzuten jakitea

•· Konfidantza eta afektibitatea

•· Arazoei aurre egiten laguntzea

•· Eredu ona izatea

•· Gure hizkuntza eta kultura ezagutaraztea

•· Hausnartzen laguntzea

•· Estimulatzea

•· Egia esaten irakastea

•· Arau argiak, finkoak ematea

•· Denak koherentziaz jokatzea

•· Denbora ematea

•· Lasaitasuna, babesa ematea

HEZKUNTZA EGOKIAREN OINARRIAK

Haurraren nortasuna eta izaera hasi hasieratik osatzen hasten dira.Haurrak hezitzeak disziplina izatea eskatzen duenez buruhauste

handiak ekar ditzake. Gure helburua gai honen inguruko zenbait jarraibide helearaztea da.

Seme- alabak egoki hezitzeko hainbat puntu:

* Urtean zehar haurraren garapenean baliogarri diren zenbait formazio saio eskaintzen zaizkie gurasoei (masai ikastaroa, …)

1.Zaintzekoak

· Lo egiteko orduak eta jarrerak

· Garbitasuna eta higienea

· Janaria: kantitatea, kalitatea eta jarrerak

· Osasuna

Page 9: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

IDAZKARITZA Astelehena-Asteazkena-Ostirala 09:00-17:30

Astearte-Osteguna 09:00-18:00

TEl 943 74 44 41 – [email protected]

Etapak Ordutegia

HH 0-1 Astel - Osti 07:30 – 19:30

HH 2 Astel - Osti

Egun erdiak 08:55-12:05

Egun osoa 08:55-12:05/14:30-16:25

HH3tik HH5era Astel - Osti

Egun erdiak 08:55-12:40

Opor bezperak 08:55-12:10

Egun osoa

08:55 – 12:10 / 14:30 – 16:30

Lehen Hezkuntza Astel - Osti 09:00 – 12:30 / 14:30 – 16:30

Derrigorrezko BH Astel, Astea, Osteg

Asteaz, Ostir

08:10 - 12:30 / 14:30 - 16:30 08:10 - 14:10

Page 10: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

ZERBITZU OSAGARRIAK: HAUR ZAINKETA

Luzakin bezala ezagutzen dugun zerbitzuak ohikoa den ordutegia zabaltzen du 2 urtetik 9 urte arteko ikasleentzat. Hau

Elgoibar Ikastolak familiei laguntzeko bideratutako zaintza zerbitzua da.

Ordutegia Kuotak

07:30-09:00 25,91€-tik 51,81€-tara

16:30-18:00 25,91€-tik 51,81 €-tara

16:30-19:30 54,49€-tik 111,31 €-tara

Egun bereziak 13,62 €

ZERBITZU OSAGARRIAK: JANGELA

Hau Ikastolak eskaintzen duen zerbitzuetako bat da. Ikastolak ez

du sukalde zerbitzurik eta ondorioz, bazkariak kanpotik ekartzen

dira, egun hornitzailea AUSOLAN dugu. Enpresa honek bere

kalitatea bermatzen duten hainbat ziurtagiri ditu. Jangelako

zerbitzua zaintzeko eta txikiei laguntzeko zenbait begirale izaten

dira jangelan, bai eta ondorengo denboraldian ere, arratsaldeko

saioei ekin bitartean. Denboraldi honetan, Ausolaneko

begiraleekin batera Atxutxiamaikako begiraleak ere bertan

izango dira euskararen erabilpena bultzatzeko hainbat

jardunekin.

Jangelako menua estandarra da, guztientzat berdina, dietetika

irizpide fidagarrien arabera egina dago, aldakorra da eta

hiruhilabetero bazkalduko duten menuen fitxa ematen zaie

erabiltzen duten familiei eta gure web orrian publikatzen dira.

Janariari alergia edo intolerantzia duen haurrak dieta berezia

izango dute informe medikoak hala eskatzen badu.

Jangela zerbitzua ez kobratzeko aurreko eguneko 13:00ak

baino lehenago abisatu beharko da bulegoan, eta dieta

berezia dutenek bi egun lehenago, tutoreari ere abisatu

beharko zaio.

Jangela Ordutegia

Mailak Kuotak

1 11:45 HH02 5,60 € eguneko

2 12:10 – 12:50 HH 3-4-5 5,60 € eguneko

3 12:50 – 13:30 LMH 1-2-3 5,60 € eguneko

4

13:35 – 14:15 LMH 4-5-6, DBH 5,60 € eguneko

14:10 DBH (asteazken eta

ostiraletan) 5,60 € eguneko

Egun bereziak: jai-zubiak,

gabonak, Aste santua eta

uztaileko oporraldiak. Zerbitzu

hau aurrera eramanteko gutiexez

6 ikasleek eman behar dute izena.

Jangela orduetan ikastolatik kanpora irtetzeko (musika,

ingelesa…) baimen orria sinatuta ekarri beharko da.

Page 11: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

ORIENTAZIO DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Orientazioa:

Gure ikaslegoaren hezkuntza integrala (akademikoa, profesionala eta pertsonala) deritzona lortzeko darabilgun bitartekoa da.

Orientazio Departamentua:

Orientazio Departamentua Orientatzailea eta Hezkuntza Premia Bereziko bi irakaslez osatua dago.

Helburua nagusia:

Orientazio Departamentuak ikasleekin, familiekin, irakasleekin, zuzendaritza taldearekin, kanpoko profesionalekin, nahiz herri elkarte eta

zerbitzuekin elkarlanean ari da. Hau horrela, orientazioa, akademikoa, profesionala eta pertsonala izatetik, eskolaz kanpokoa, erakunde

eremukoa edo soziokulturala izatera ere iritsi da.

Zeregin Nagusia:

Aniztasunari erantzutea da. Hau da, ikasleen behar ezberdinei erantzun ahal izateko egon daitezkeen neurri multzoa aintzat hartu, oinarrizko

konpetentziak ahalik eta gehien garatzeko.

Page 12: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

URTXINTXA – TXANELA – OSTADAR – EKI

¨ Izen hau daukate Ikastolen Elkartearen gidaritzapean eguneratzen, berritzen eta hobetzen

ari diren 3 urtetik gorako ikas materialek. Dagokien irakasle guztiek parte hartzen dute, eta

material berri horien erabilpenaren gaineko ikastaroak hartzen dituzte, bestalde, haien

garapenaren eta ebaluazioaren protagonista oso garrantzizkoak izanik.

¨ Kurrikuluaren berriztapenak dagokien irakasleen etengabeko eguneraketa eragiten du.

Eguneraketa hau hobekuntzak ezarri aurretik nahiz ezarri bitartean izaten da, hezkuntza

material berriaren erabilpen zuzena ziurtatu eta hura geletako errelitatera egokitzen dela

bermatzeko, hezkuntza materialen egile berberek zuzentzen dute, eta kasu gehienetan,

Ikastolen Elkarteari dagozkio. Honela, eguneraketa ez ezik, metodo eta kurrikulu elementu

berrietan egile lankidetza ere bada.

¨ Eta hori guztia Informazio eta Komunikazio Tresnen (IKT) hedapenerako ikastola pilotu

izanik azken teknologien garapenean eta erabilpenean guztiz murgilduta, gai honetan ere

etengabeko hobekuntza txertatu nahian.

Elgoibar ikastola erabiltzen dituen material didaktikoen elaborazioan partaide da, pedagogia berrien

sustatzailea izanik, ikastolen mugimenduaren ezaugarriari jarraiki.

Page 13: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

PROIEKTU PEDAGOGIKOA: EKI DIGITALA (DBH 1-2-3)

Zer da EKI? EKI proiektuak (orain arte Ostadar izenarekin ezagutu duguna ordezkatuko du), Ikastolen Elkarteak disenatu duen material berria,

pertsona bere osotasunean hartu, eta arlo jakineko edukiak ez ezik, bizitza osoan baliagarriak izango zaizkion mekanismoak eta

prozedurak lantzen ditu.

Proiektuaren abiapuntua ikaslearen profila definitzea izan da, alegia, Oinarrizko Hezkuntza amaitutakoan zein den ikasleak

lortzea espero dena. Eta, ondoren, helburu horretara iristeko bideak marraztu dira, ez bakarrik ikasteko edo lanerako, baita

bizitza pertsonalerako eta sozilareko ere. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren

pedagogiaren bitartez. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak

Eta horien arabera eraiki dira landuko diren prozedurak.

Oinarrizko konpetentziak horrela definitu dira: Komunikatzen jakitea, Norbera izaten jakitea, Egiten eta ekiten jakitea, Pentsatzen

eta ikasten jakitea eta Elkarrekin bizitzen jakitea.

Ikerketa eta Garapen (I+G) moduan garatzen hasi zen ikastola gutxi batzuetan, tartean Elgoibar Ikastolan. Honek, oinarrizko sei

arloak euskarri digitalaren bitartez lantzea suposatu izan du. EKI estandarrak (testu liburuak) eskaintzen duena baino balio

erantsi handiagoa ematen du EKI digitalak eta burututako esperimentazioak argi erakutsi du hori, bai onura pedagogikoaren

aldetik bai ereduaren jasangarritasunaren ikuspegitik; bertan ezartzen ari diren estrategiak, prozedurak eta lan-ohiturak era

sakonean eraldatzen ari baitira orain arteko ereduarekin alderatuz gero.

Page 14: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

PROIEKTUAK-PROGRAMAK: HIZPRO

Zer da Hizpro?

Ikastolan lantzen diren hizkuntzen (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa)

irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola

barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.

EuskarazBizi

Programa honek Euskararen Normalkuntzan sakontzea du helburu. Hau da, Ikastola

osatzen dugun komunitateak bizitzako esparruetan eta funtzioetan euskararen

ezagutza eta erabilera orekatzea, alegia.

Elgoibar Ikastolaren funtzionamendu esparru guztiei eragiten dien programa da, eta

ezinbestean partaide guztien inplikazioa eskatzen du. Era berean, gure hizkuntza

asmoekin bat datorrenez, gure Hezkuntza Proiektuan aurkitzen du bere kokagunea. PROIEKTUAK-PROGRAMAK: AGENDA 21

Gure Ikastolak jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki du eta

horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramaten ari da. Helburuen

artean honako hauek daude:

- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu.

- Gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu.

- Ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.

- 2008tik Eskola Iraunkorraren Ziurtagiria daukagu, proiektu honetan egindako

lanaren aitortza gisa. 2012ko azaroan ziurtagiria berriztu dugu.

Page 15: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

PROIEKTUA PEDAGOGIKOA: PAUSOZ PAUSO (HH 2-3)

Ikastolan ohikoa den berrikuntzen ikerketarako eta esperimentaziorako dinamika jarraiki, eta azkeneko ikasturteetan

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko HAZITEGI ikerketa taldearekin lankidetzan hainbat

urrats eman ondoren, geure hautu metodologikoa garatu nahi dugu.

“Pausoz Pauso” 2014-15 ikasturtean bi urteko geletan sortu den proiektua da. Poliki-poliki haur hezkuntza guztian hedatuko

da. Egun ditugun espazioak eta baliabideak aprobetxatu eta haurraren jolasa ahalik eta aberatsena izatea helburu duen proiektua da

hau. Izan ere, haurraren jardun nagusia den jolasari gehigarri bat eransten zaio, eta, era horretan, sormena, aukeratzeko askatasuna

eta interes eta beharrak asetzea bultzatu nahi dira. Horretarako, gelek txoko desberdinez osatutako tailer integral izaera hartzen

dute eta, nola ez, bakoitzean materia edo diziplina desberdinak landuko dira. Lau tailer izango dira eta, errotazio-sistema baten

bitartez, haurrak batetik bestera pasatuko dira:

- Tailer sinbolikoa: imitazioa nagusi den tailer honetan haurrek beraien emozio eta desioak adierazteko aukera dute, antzerki,

musika, etxe, txoko eta abarren bitartez.

- Matematika, Logika eta Eraiketa-Tailerra: Haurrek material ugari dute eskura galderak sorrarazteko, egiturak identifikatzeko

edo eta harremanak sortzeko.

- Plastika eta Esperimentazio-Tailerra: Haurrek beraien ideiak eta emozioak beste modu batean adierazteko aukera izango dute.

Teknika desberdinak bereganatzeko hastapenetatik abiatuta, esperimentazio egonkorrari sarbidea ematen zaio.

- Ipuin eta Ikus-entzunezko-Tailerra: Haurren sentimendu eta nahietatik baino hurbilago dagoela fantasia kontuan hartuta,

ipuinak eta irudiak bitarteko, fikzioari leku egiten diogu.

Page 16: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

Elgoibar Ikastolak kalitatezko hezkuntza eskaintzea du ildo nagusietakoa.

Hori horrela izanik, LH5. mailako ikasleentzat zuzendua dagoen FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”) proiektu

berritzailea martxan jarri genuen 12-13 ikasturtean.

Ingeles irakaskuntzan 5. mailan metodología-aldaketa nabarmena gertatzen da: ipuinak lantzetik proiektuekin lan

egitera pasatzen baita. Hori dela eta, ingeles-murgilketarako oso garai egokia iruditzen zaigu. Horretarako, kurtso

osoan erabiliko duten metodologia eta material berarekin jardungo dute (“Explorers 1”).

Iraileko 10 egunez jorratzen da proiektua. Jatorriz natiboak diren ingeles -irakasleak arituko dira zuen seme-alabekin

material hau jorratzen.

Proiektu honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

-Ikasleak hamabostaldi honetan ingelesez arituko dira

jardunaldi osoan zehar.

-Ordu-kopurua ikasturteko bi

hiruhilabeteetan ematen den ordu-kopuruaren antzerakoa da.

-Esperientziek eta ikerketek erakutsitakoaren arabera,

hizkuntzak ikasteko, beharrezkoa da saio intentsiboak burutzea.

-Eskaintzen den murgilketa, bereizketarik egin gabe

LH5eko ikasle guztientzat da.

PROIEKTUA PEDAGOGIKOA : FIE (Fortnight Immersion to “Explorers”)

Page 17: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

PROIEKTUAK-PROGRAMAK: IKT

Dagoeneko aspaldikoa da Elgoibar Ikastolak egindako hautua hezkuntza aurreratua eta

kalitatezkoa eskaintzeko bidean. 2001-02an Elgoibar Ikastola ikastetxe pilotu izendatzen

da beste 10 bat ikastetxerekin IKT-ak eskola-jardunean inplementatzeko.

Elgoibar ikastolak, teknologia digitalak ikastolako eremu guztietan integratuta ditu. Ikastolak,

eguneroko zeregin guztietan txertatuta ditu, ikas-irakaskuntza prozesuetan zein antolaketan

eta kudeaketan. Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen

duten proiektuak bultzatzen dira, horrela azken helburua lortzeko: ikasle konpetente digitalak

lortzea eta beraiek izatea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonistak. Euskal

Curriculumak IKT Konpetentzian jasotzen dituen ildoak garatu nahi ditugu:

“Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen

erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa kudeatzeko, elkarlanean

aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko”.

Egun, Elgoibar Ikastolak IKT Heldutasun Ereduan maila aurreratua, maila gorena,

eskuratuta du.

Page 18: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

PROIEKTUAK: IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Ikaskuntza kooperatiboa proiektuaren helburua Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzea da.

Denontzako eskolan, eskola inklusiboan, lankidetzan oinarritutako ikaskuntzan aritzea du helburu. Ikaslearen heziketa

osoa lortzeko biderik eraginkorrenean hezitzea. Ikasle desberdinak, elkarlanean eta elkarri lagunduz, aprendizaian

hobeto aurreratzen laguntzen duen metodologia da. Bestalde, Hezkuntza Kooperatiba izanik (P.M.Urruzuno koop.),

kooperazioan oinarritutako eskola bat gara, irakasleek, haurrek, gazteek eta beren familiek, kooperazio cultura batean

murgilduta gaude.

«Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi» litzateke oinarria.

Hiru zutabetan bermatutako pedagogia antolaketa da:

1.- Irakaskuntza pertsonalizatzea.

2.- Ikasleen autonomia edo beregaintasuna garatzea (ikasketa autorregulatzeko estrategiak.

3.- Ikasketaren egitura kooperatiboa izatea. Era honetan oinarrizko bost konpetentzien lanketa ziurtatzen dugu:

-Elkarrekin bizitzen eta ikasten ikasi.

-Pentsatzen eta bizitzen ikasi.

-Ikasten ikastea

-Komunikatzen ikastea

-Ekintzailetasuna bultzatzea(Egiten eta ekiten ikasi).

Page 19: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: ELKARTRUKEA

DBH3an egiten den eskolaz kanpoko jarduera da. 15 egun inguruko egonaldia da

Ingalaterrako Liverpoolen dagoen Litherland High School ikastetxeko ikasleen

familietan.

Lortu nahi ditugun helburuak honako hauek dira:

Ikastolan ikasitako ingelesa egoera erreal batean praktikan jartzea.

Ingelesez aritzeko konfiantza hartzea.

Entzutezko ulermena lantzea.

Kultura eta bizimodu desberdina ezagutzea.

ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: OIN ALAI

Umeei ikastolara beraien kabuz eta modu seguruan oinez

joateko aukera eskaintzen duen egitasmoa.

Honek, umeen autonomia eta ardura lantzen du eta frogatuta

dago klasera oinez joaten diren umeak erneago ailegatzen

direla.

Page 20: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: AUBIXA

Aubixa, Elgoibar Euskal Girotze Barnetegia San Pedro auzoko aubixa baserrian

kokatua dago. Ikasturtea amaitutakoan, bertan egun batzuk pasatzeko aukera dute

LHko lehenengo eta bigarrengo zikloko ikasleek.

Helburu hauen inguruan proposaturiko ekintzak eta jarduerak egiten dituzte:

Haur bakoitzaren autonomian sustatzea

Haurren euskararen ahozkotasuna indartzea

Egiten diren jardueren artean, mendi irteerak, txantxa jolasak, gau-jolasak

(diskoteka...), kanpo jolasak, ur-jolasak, ezagutze-jolasak, eskulanak, ginkana,

etab.

ESKOLAZ KANPOKO JARDUNAK: UDAL MAILAKO ESKOLA KIROLA Elgoibarko Eskola Kirola aurreko ikasturteetan bezalaxe Eskola Kirol Kontseiluaren ardurapean

antolatuko da, programaren garapena azken ikasturteetako talde berberak burutuko du (Txintxurreta

KZ). Kontseilua, Herri Eskolako, Udal Kirol Patronatuko eta Elgoibarko Ikastolako kirol teknikari

eta zuzendariek osatzen dute.

Kirol programa, asteko entrenamendu saioek, larunbateko jardunaldiek eta egingo diren ekintza

espezifikoek osatuko dute. Helburuen artean azpimarratu kirola ikasle guztiei hurbiltzera bideratua,

albo batera utzita errendimenduaren araberako hautatze prozesuak, eta, baita ere, berdintasun eta

partaidetza balioak bultzatzera zuzendua.

Page 21: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

IKT HELDUTASUN EREDUA

Hezkuntza Sailak Ikastetxe Kontzertatuei IKT Heldutasun eredua egiaztetatzeko ziurtagiria lortzeko deia irki zuen 2014ko

uztailean. Elgoibar Ikastolari aukera interesgarria iruditu zitzaion ikastetxeak azken urteetan burutu duen lana eta lortu duen

garapen maila azaldu eta baloratzeko.

Ereduaren baitan hiru maila bereizten dira:

- Oinarrizko maila, ikastetxeari IKT tresnak eta baliabideak nahiz materialak erabiltzea eta erabilpen horretan trebatze eskatzen

zaio.

- Tarteko maila, non ikasgelak digitalizatzea eta erabilpen maila eta hedapena esaktzen diren ikastetxe barruan.

- Maila aurreratua, ikastetxearen birtualizatzea dakarrena, ikastetxeak hezkuntza plataformaren bitartez, hezkuntza-komunitatea

etengabe eta noranzko bietan komunikatzen eta aritzen den.

Ziurtagiria lortzeko kanpo ikuskaritza egiten da ebidentzietan oinarritutako ebaluazioa eta ikastetxeko funtsezko

prozesuetan (irakaskuntzan, administrazioan eta informazioan eta komunikazioan) IKT-ek duten ezarpen eta erabiltze maila

baloratzeko.

Deialdian 284 ikastetxek hartu zuten parte, eta horietatk 11 ikastetxek lortu dute maila aurreratua, horien artean Elgoibar Ikastola

egon da.

Beraz hemendik aurrera gure ikurren artean ikusiko dugu beste bat gehiago:

Page 22: AURKEZPEN OROKORRA · Bikaintasunaren bidean hasi zenetik etengabeko hobekuntzaren kultura ezartzea izan da helburu nagusienetakoa. 2008an bikaintasunerako konpromiso diploma hartu

IRIZPIDEAK ETA BAREMOA

Eskola postua eskatzen dutenak dauden postuak baino gehiago direnean, Eusko Jaurlaritzeran martxoaren 4ko 35/2008 dekretua

aplikatu behar da. Baremazio honen arabera egingo da:

◆a) Famillia-unitatearen urteko errenta (Kontzeptu metagarriak .Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 3 puntu).

1.- 1,5 puntu, urtean 42.000€tik behera irabaziz gero (errenta aitorpena ekarri behar da).

2.- Aurreko puntuazioa alde batera utzita, eskatzaileaz gain duen adin txikiko semeko/alabako : 0,25 puntu.

◆b) Bizilekuaren hurbiltasuna (Kontzeptu ez metagarriak.. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 5 puntu).

1.- 5 puntu, ikaslearen etxea eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik (Elgoibarko auzokide guztiak

puntuaketa berdina dute).

2.- 2 puntu, aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxearen eremuan lantokia izateagatik.( Puntu hauek

ezin dira batu ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik eskuratu daitezken

puntuekin).

◆c) Ikastetxean ikasi edo lan egiten duten senitartekoak (Kontzeptu ez metagarriak. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere : 9

puntu).

1.- 9 puntu, ikastetxean anai-arrebaren bat izateagatik.

2.- 7 puntu, aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean lan egiteagatik.

◆d) Beste irizpide batzuk ( Kontzeptu metagarriak)

1.- Puntu 1, maila orokorreko familia ugariko kide izateagatik.

2.- 1,5 puntu ,maila bereziko familia ugariko kide izateagatik.

3.- Minusbaliotasunagatik (kontzeptu honegatik gehienezko puntuazioa: 2 puntu)

- Ikasle eskatzailearena: 2 puntu.

- Aitarena,amarena,legezko tutorearena edo anai/arrebaren batena: puntu 1.

◆ 1 puntu, ikastetxeko kooperatibaren bazkideen seme-alaben alde.

◆ 2 puntu, ikastetxearen ordezkaritza Organo Gorenak erabakitako irizpidearen alde. (Organo Gorenaren 2016-01-12an erabakia).

- Puntu 1, ikasle ohien seme-alabak izateagatik, eta

- Puntu 1, ikastolako bazkidearen seme-alaben alde