AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU...

20

Transcript of AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU...

Page 1: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen
Page 2: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

2

3

16

17

14

12

8

6

AURKIBIDEA

elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk.

LAU HANKATAN"Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria unetxar bat pasatzen ari dela sinestu".Joxin Arregi

ERREPORTAIA: MAUSITXAKO GAZTAREN SEKRETUAREN BILA

Rosa Maria Salegi eta Jesus Ansolak hainbat gizalditik datorren gaz-tagile tradizioari eutsi diote.

ARRAZOIAK ERDIBANA: MINTXETARAKO, BELAR ARTIFIZIALA ALA

NATURALA?

Ramon Mujika: "Belar artifizialak mantenu lanak gutxitzen ditu,kostea asko jeitsiz."

Jose Mari Arakistain: "FIFA elkarte internazionalak, debekatutadauka nazioarteko futbol partidurik belar artifizialetan jokatzea."

BERBETAN"Jendea, odola falta dela mentalizatu behar da".

Ramon Maiztegi.KIROLA:GAIA: 300 BAT PARTAIDE IGANDEKO DUATHLOIAN

ELKARRIZKETA:

Tomas Conde: "Xakeak gauzak egin aurretik pentsatzen erakusten du".

ELKARTEETATIK BUELTANSALLOBENTE ELKARTEA: FILOSOFIA POSITIBOAREN JARRAITZAILE

KULTURALEIZARPEK IZARRAITZI BURUZKO LIBURUA KALERATU DU

OSASUNAAnbulategia: Larrialdiak .......741155

Txanda hartzeko......743354Alkoholiko Anonimoak ........740385D.Y.A (anbulantzia)..............464622Gurutze Gorria ......................743864Mendaroko Ospitala..............756264Drogomenpekotasun Zerbitzua(Anbulatorioa)) ....................743936Odol Emaileen elkartea.........741190

GARRAIOAKEusko Trenbideak. ................740442PESA (Eibar) ........................112131Taxi Geltokia ........................740898

UDALAEuskara Zerbitzua .................744366Kultura eta Kirol Zerbitzua...742158Mendaroko Udala ...............75 61 00Ongizate zerbitzua ................743736Udaletxea ..............................741050Udaltzaingoa .........................741394

BESTELAKOAKCaritas ..................................740142IMI ........................................741196Kontsumo Bulegoa (OMIC) .743088Liburutegia............................743525Musika Eskola.......................742145Polikiroldegia........................741361Postetxea ...............................741547

HIRUGARREN ADINASan Lazaro Egoitza ...............740296Zaharren Biltokia ..................740526

IKASTETXEAKHerri eskola.........................74 08 79I.M.H...................................74 41 32Institutua .............................74 02 67Ikastola................................74 27 00L.H.I....................................74 31 00Pilar Ikastetxea....................74 13 31

PREMIAZKOTELEFONOAK

H A R R I G O R R I G O I K O E R R O T A B E R R I TA R R A K

FARMAZIAK:24, larunbata: ORMAZABAL25, igandea: ORMAZABAL26, astelehena: ETXEBERRIA27, asteartea: ETXEBERRIA28, asteazkena: ETXEBERRIA29, osteguna: ETXEBERRIA

30, ostirala: ETXEBERRIA

OKINDEGIAK:25, igandea: BOUTIQUE DEL PAN

Page 3: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

atozen bihilabete hauetan, gure arteandauden arazo eta trapu zahar

guztiak mahai gainean jarriko diradudarik gabe. Batzuk eta besteakelkarri apustu gogorrak botakodizkiote. Botoak duen segundubateko bizitza horrek badirudi,gauzak jakiteko eta horiek gureiritzia azaltzeko gai egiten gaituela.

Baina egun hauek joango diraeta nahi eta nahi ez, guztiok,irabazle eta galtzaile, herriarenetorkizunari begira jarri beharkogara berriro.

Munduan zehar ematen ari direnaldaketak ez dira txikiak etaguztion begi bistan jarri beharreangaude. Lan munduko egoera erabataldatzen ari da eta ezin da herriaune txar bat pasatzen ari delasinestu. Hau, ez da une txar bat,aldaketa estruktural bat baizik.

XX. mende honetanprotagonista nagusi bat izan bada,hau dudarik gabe, industriakolangilea izan da.

Berak eta bere kideek mende

honi kolorea eman diote, lanbaldintzen aldaketa, diru sarrerak,langilearen eskubideak etaerakundeak izan duten indarra diramende honen gertaera etaprotagonista inportanteenak.

Baina mende honen bukaerakhau dena hankaz gora bota du, etaez bakarrik krisialdi gogor batjasaten ari garelako, baizik eta lanmunduaren antolaketa erabat aldatudelako.

P. F. Druckerren informeakadierazten duenez, urte gutxi barruindustriako langilea lan mundukoa%10 besterik ez da izango, etahorrek kolokan jartzen du gukorain ezagutzen eta bizi dugungizarte mota hau.

Gure arteko zatiketak, ezinikusiak eta gorrotoak elkarrizketaeta elkarren arteko lanari bideaeman beharko dio. Bestela,Elgoibarko enparantzak ez dugoizean pasiaran ibili beharkoduten hainbat pertsonentzakonahiko lekurik izango.

3

IRITZIA

1993-IV-23 14.zbk. elgoiBARREN

AU HANKATANL

Nora goaz?

D

Joxin Arregi

elgoiBARRENArgitaratzailea

Elgoibarko IzarraKultur Elkartea

☎ 74 16 26

LaguntzaileaElgoibarko Udala

ZuzendaritzaItziar AgirregomezkortaAlberto Agirreazaldegi

Hizkuntza ArduradunaAnjel Ugarteburu

Erredakzio kontseiluaIñaki Arrieta, Antton

Bergara, Edurne Bilbao,Rosa Iriondo, Jose Inazio

Sarasua

KazetariaAinhoa Lodoso

MaketatzaileaMaite Rementeria

Publizitatearen diseinuaLuis Mari ZubiaurreMaite Rementeria

PublizitateaAmaia Leiaristi

AdministrazioaJosune Fernandez

M. Angeles Ortuoste

KolaboratzaileakMyriam Aldazabal, AlbertoAnsuategi, Isabel Ansola,

Joxin Arregi, BelenArrizabalaga, Agur Miren

Barandiaran, LoreaGorostiaga, Hasier

Etxeberria, Maite Iriondo,KOKOE,Imanol Larrañaga,German Meabebasterretxea,

Susana Mugika, JasoneOsoro, Diana Perez de

Albeniz, Lorea Perez deAlbeniz, Sagundo Raigoso,

Eduardo Sanz, AitorZabaleta, Javier Zarzuelo.

Banaketa arduradunakImanol LarrañagaInaxio Garmendia

HelbideaNafarroa enparantza 2

☎ 74 41 12

InprimategiaGertu koop. E.

(Zubillaga Oñati)

Tirada3.000 ale

Lege gordailuaSS-1.038/92

ISSN1133-0R1X

elgoiBARRENek ez du beregain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

A R T E G I

APIRILAK 26t i k 30e r a"Microondas"arekin janaria nola prestatzen

den azalduko dizuegu,Whirlpoolenlaguntzari esker. ZATOZTE!!

Page 4: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

4

IRITZIA

elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk.

SKUTITZAKEElgoibarko Euskara

Elgoibartar askokTolosako edo Leitzakoeuskara Elgoibarkoabaino askoz hobea delauste dute. Oker daude.

Hizkuntzetan hirualderdi ongi bereizi behardira. Alderdi fonikoa,lexikoa eta egitura (struc-ture).

Goierriko edo Leitza-ko euskara Elgoibarkoabaino goxoago da. Hauda, belarrirako Elgoibar-koa gogortxoagoa da,zabartxoa.

Alderdi fonikoak,ordea, garrantzi txikia duhizkuntzetan. Hori per-tsonetan azala bezala da.Tolosako euskara xuria-go, politago dela esanliteke.

Lexikoan duda eginliteke. Egia da Elgoiba-rren b e n t a n a, b a j a u e t ahorrelako erdal hitzakerabiltzen direla. Bainabai eta Goierrin erabil-tzen ez diren hitzak ere.Goierrin k o r r i k a, d e b a l-

de... esaten dute. Elgoiba-rren, ostera, a n t x i t x i n k a,duan (doan)...

Dena delarik, lexikoaez da hizkuntzaren oina-rria. Alemanez hitz egite-rakoan adibidez, frantsezhitzak sartzen badituzu,zure alemana hobea irudi-tuko zie bertakoei.

H I Z K U N T Z A R E NMUINA ETA OINA-RRIA EGITURA DA.Eta horretan ez dagozalantzarik Elgoibarkoeuskara Tolosakoa, Lei-tzakoa eta Goierrikoabaino hobea dela.

Elgoibarko euskaraketa Bizkaikoak Goierrikoeuskarak baino askozhobeto bereizten ditu:

Erreflexiboak (n e u r e,z e u r e. . .) , intensiboak(n e u, z e u...), erakusleak(adiskide maiteo k), kon-pletibak - n a/l a ( e t o r r id an a badaki/ etorri dal aesan du), eta -la/nik (eto-rri dala usten dot/ Ez dotusten etorri danik).

Konjuntzioak osoondo jartzen dituzte

elgoibartarrek azkene-an:“Nik ori ekarri arren”,"Nik esan nion b a ñ a" ,"Nik esan nion b a r r e n! " ."N a h i z ori ekarri", adibi-dez, askoz erdaldunagoada.

Elgoibarren oso ondobereizten dira i ñ o r/b e s t eBizkaia osoan bezala.Iñor besteak orokorki da.B e s t e j a z a rgoan, oposi-zioan erabiltzen da: “Orii ñ o r e n lepotik bizitzekoona!”. Batzuk onak dira,bestiak txarrak”.

Elgoibarren eta Biz-kaian biziki ongi bereiz-ten dira b e r e / b e r a ( r e ) n.“Amak bere umia maitedau. Bera(re)n aiztak ez.”Latinez ere horrela:“Mater filium suumamat; illius soror nonamat eum”.

Beste puntu batzuk ereaipa litezke, Goierrin,Nafarroan eta Iparraldeangaldu eta guk elgoibarta-rrok eta bizkaitar guztiekoso ondo erabiltzen ditu-gunak.

EGITURARI BEGI-

RA BIZKAIERA DAE U S K A R A R I KONENA. Markiñakoa?Markiñakoa eta Elgoibar-koa oso berdintsuak diraeta benetan herri biotaneuskara bikaina egiten da.

Halere, 25 urtez Eus-kal Herriko zazpi probin-tzietan ibili ondoren, eus-kararik onena, euskal egi-turari zintzoenik jarrai-tzen zaiona Mondragoi,Aretxabaleta, Ezkoriatza,Aramaion eta horieninguruetan, egiten delaesango nuke. Zerg a t i k ?Hori esateko beste artiku-lu bat idatzi beharkonuke.

Bukatzeko hauxe.Elgoibarko gurasook:Zuen umeek ikasiko duteeskolan euskara batua.Zuek zeuen umeei Elgoi-barko euskara zoragarriaerakutsi. Aberastasunhandia emango diezute.

Gotzon GarateDeustu Unibertsitateko

katedratikoa.

Zozketa

M a rt x o a ren 30etik -Maiatzaren 30era

❀ Sariak: TXANKAKUAkodendetan gastatu ahalizango diren 35.000 pta.ko6 erosketa txartel.

❀ Zozketa data: Ekainak 4

❀ Sari banaketa, ekainaren24ean izango da KulturEtxean.

Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkartea

Page 5: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

5

E RRETRATU ZAHARRAK

1993-IV-23 14.zbk. elgoiBARREN

lgoibartarrak direnentzat eta urteetan aurreradoazenentzat, ez dut uste argazki edo erretratu

hau non aterata dagoen esan beharra dagoenik. Hurabai zela Plaza polita, lehengo azoka plaza! Orain gurebegiak, argazkia ikusita konformatu behar dira.

Talde ederra bertan ikusten duguna. Hau ikusitaargi dago orduko Elgoibar herri solidarioa zela, ... etagaur?

Diru biltze bat behar zela eta elkartu ziren. Dirubiltze hau garai hartan gaiso zegoen 21 urteko ImanolVallejo gaztearentzat egin zen. (18 urterekin gaisotueta 21ekin hil zen).

Argazki honetan agertzen diren pertsona asko gureartean ez badaude ere, hona hemen guztien izenak.

Beheko ilaratik hasita eta ezkerrik eskumara:-Lehenengo ilaran: Antonio Arrillaga, Mateo

Uria, Sabin Beristain, Patxiko Etxeberria, PepeG o y a rzun, Conchita Mugerza, Juanito Etxaniz,

Florentino Etxeberria, Roke Arregi eta Jose Gabi-londo.

-Bigarren ilaran: Imanol Mendikute, PedroBeristain, Francisco Ansola, Manuel Unzueta,Ramon Ezenarro, Migel Sanchez, Jose Gurrutxa-ga, Arturo Zubiaurre, Luis Mari Zubiaurre, Anto-nio Azpiazu, Jesus Coro, Jose Mari Igartua, Ra-fael Mugerza, Julian Iriondo eta German Uriguen.

-Hirugarren ilaran: Iñaki Conde, Enrike Arano,Isaac Azpiazu, Imanol Sodupe, Faustino Navarri-co, Jose Jauregi, Silvino Gabilondo, Rafael Are i-t i o a u rtena, Pepe Suarez, Jose Izagirre, JoseZubiaurre eta Felix Garcia.

-Azken ilaran: Urban Conde, Felix Gabilondo,Agustin Zubiaurre bere seme Juan Manuelekin,Jose Juaristi, Roke Gabilondo, Jose Mari Mugerzaeta Andres Juaristi.

Maite Vallejo

E

OINETAKOAK

San Frantzisko, 34 Tel. 74 02 35

M A P F R EA S E G U R U A KMari Luz Rojo

San Frantzisko , 34 Telf: 74 05 82 - 74 14 04

Page 6: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

6

ERREPORTAIA

elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk.

Mausitxakogaztarensekretuarenbila

ardi esne behar izaten da seimila gazta kilo egiteko etazenbakiak handiak badiraere, ez pentsa gazta sobrantehandirik izaten dutenik. Iaz,hain zuzen, faltan izan zutengazta.

Den dena saldu egitenda, Elgoibarren batez ere,baina Deba eskualde osoanere ezagutzen dute Mausi-txako gazta. Kalean saltzenden gaztak bi edo hiru hila-bete izaten ditu, jendeareneskaria dela eta, ez baitutedenbora gehiagoz sikatzenedukitzeko astirik. Baina,inoiz, lehiaketaren batetara-ko aurkeztu izan dutengazta bospasei hilabetezeduki izan dute, gazta indar-tu dadin.

Guztira,34.000 litroardi esne

behar izatenda 6.000 gaztakilo egiteko eta

zenbakiakhandiak

badira ere, ezpentsa gazta

sobrantehandirik izaten

dutenik.

Esne koipetsuarekinegindako gazta esne mehea-rekin egindakoa bainogozoagoa izaten da. Izanere, sasoi hasierako esneaoraingoa baino finagoa iza-ten da eta beraz, oraingoaaprobetxatu behar.

Gaztaren prozesuaJesus eta Rosak bi egu-

nez gazta egin eta bat des-kantsu hartzen dute. Ardiekematen duten esne litroengorabehera, normalean 300bat litro esne, egiten dutegazta. Bi egunetako esneabatu eta, 300 esne litroaktanke uhertezin batean edu-kitzen dituzte gazta eginartean. Tanke honetan,esnea 5 gradutako tenpera-turan egoten da. Esnea

azta egiteak ez omendu bestelako sekretu

edo errezeta majikorik.Jesusek dioenez, ardiei jate-ko ona eman eta garbitasunneurri egokiekin nahikoa daardi gazta gozoa egiteko.Jesusen aitonak erabiltzenzuen tresneria ezberdina zenoso, baina, gazta egitekoprozesua berbera da.

400 ardi inguru duteMausitxan. Hauetatik, 200batek ematen du gazta egi-teko esnea. Azarotik ekainaarte, ardiek esnea ematenduten epean, jarduten duRosak batez ere, gaztagin-tzan. Urtean 6.000 kilogazta egiten dute eta aurtenere horretara heltzea nahikolukete. Guztira, 34.000 litro

Behin esnea gogortuta, Rosak mamia eta ura banatzen ditu.

San Antolin auzoko bidetik goradagoen azken baserria daMausitxa. Bertan oso estimatuaden ardi gazta egiten da. RosaMari Salegi eta Jesus Ansolasenar-emazteak hainbatgizalditik datorren gaztagiletradizioari eutsi diote eta orain,makinaria modernoagoarekinbada ere, Mausitxako betidanikogazta egiten jarraitzen dute.

G

Page 7: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

7

ERREPORTAIA

1993-IV-23 14.zbk. elgoiBARREN

Kalean saltzenden gaztak bi

edo hiruhilabete izatenditu, jendearen

eskaria delaeta, ez baitute

denboragehiagozsikatzen

edukitzekoastirik.

hoztu egin behar da berez-koak dituen bakteriak hildaitezen.

Ondoren, gazta egitekosasoian, esnea kuba edoontzi batetan jartzen da.Lehendabizi, gatzagia etagatza bota aurretik, 30 gra-dutara berotzen da esnea.Gazta egiteko, prozesuosoan esneak epel behar duegon.

Kopuruak zehatzak diraeta ondo neurtuta daude.300 litro esneri 30 gramogatzagi eta beste 30 gramogatz botatzen diote. Behingatzagia botata, ordu erdizedukitzen dute gatzatobihurtu arte. Rosak lira an-tzeko tresna batekin txiki-txiki egiten du gatzato an-tzerako hori. Segidan, palabaten laguntzaz eta tenpera-tura 35 gradutara igoaz,batetik, gatzura eta, beste-tik, gazta izango den mamiabanatu egiten dira. Mamiaprentsatu egiten da txapauhertezin baten gaineanpisua jarrita.

Gazta gatzuretan edukitzen da egun betez, behar duen gatz puntua har dezan.

Prentsan hiru bat orduz egon behar da gazta.

Dagoeneko, gazta kasikegina dago. Mamia trapubatean bilduta moldeetansartzen da eta 3 bat orduzprentsan edukitzen dute ga-tzura bota dezan. Une hone-tan garraztasuna neurtzekotresna baten bidez gaztaguztiek garraztasun puntuberbera izan dezaten saia-tzen dira. Aparatu honie s k e r, ekinaldi ezberdinetanegindako gazta igualtsu iza-tea lortzen dute.

Etxe barruan dagoenplastikozko ontzi batetan,gazta gatzuretan edukibehar izaten da. Egun betezeduki ondoren, gaztak beharduen gatza hartzen du.Azkenik ohol baten gaineanazala sikatu arte beste egunbetez eduki eta kamaransartzen dira saldu artean.

Rosak eta Jesusek azaldudiguten bezala, prozesuakez dauka inolako misterio-rik. Duela bost gizaldi bainolehenagotik datorren gazta-gile tradizioak badu, duda-rik gabe, jarraitzaile onik.

Page 8: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

8 elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk.

IRITZIA

RRAZOIAK ERDIBANAA

ehenengo eta behin,oso ondo erizten diotbelar artif izialeko

zelai bat egiteari: haur,alebin, infantil eta kadete-ek teknika hartu eta ekipoguztiek entrenatu ahalizango lukete, bainaH a u n d irentzat eta 2. Erre-gionalekoarentzat, ez zaitserioa iruditzen.

Futbolak gauza askobiltzen ditu. Zelai lehorre-an, bustian nahiz lokatzezbetean jakin behar dajokatzen, hauetan ere sar-tzen da teknika. Artifiziale-tan, jokalaria lurrera erorizgero, erre uneak egiten diralarru azalean. Denek ezesateagatik, kanpo bietanjokatu duten gehienek, ezdute nahi zelai artifizialik.

Futbol gaisoa, jokalaribat erretzeko beldurrezlurrera bere burua botaezinik, aurkakoari “pasi-lloa” egiten ikusten dugunegunean!

F I FA elkarte internazio-nalak, debekatua daukanazioarteko futbol partidu-rik belar artifizialetan joka-

tzea eta guri Klub Deporti-boaren 75. Urteurreneanbelar artifizialeko zelaia“oparitu” nahi digute.

Urrutira gabe, Zuma-rragan dago bat eta estrei-natu ondorengo urte t´erdi-ra hainbeste hutsune ditu,ezin dela jokatu ia. Zelaiamugatzen duten marrakseparatu egiten dira, areakzurituta daude, e.a. Hogeiurte barru, Polikiroldegihau ikusten dugunean,teniserako pistak, atletis-morakoak eta abarrek osa-turik, pena izugarriaemango digu gauzak hobe-to egin ez izateak, bainaorduan berandu izango da.

Mintxetan bi zelaitara-ko lekua dago, belar artifi-zialekoa bata: herritarren-tzat, entrenamenduetarakoeta infantil, alebin etakadeteen partiduetarako,eta bestea: belar naturale-koa, partidu ofizialetarakoeta azken honen mante-nua, hauxe garrantzizkoa,merkea litzateke.

Jose M. ArakistainC.D. E.ko entrenatzailea

i kirolzale desber-din hurbildukodira Mintxetara:

alde batetik lehiaketafederatuetan, arautue-tan, parte hartzen dutenklubetako partaideaketa, bestalde, denbora-pasa gisa, osasuna zain-tzeko eta lagunekinerlazionatzeko hurbil-duko direnak.

Guzti hau kontutanharturik eta diru inber-tsio handia denez, Uda-letxeak Mintxetako fut-bol zelaiko belar motariburuzko erabaki garran-tzitsua hartu du.

Belar artifizialarenaukeraketa egiterakoan,ondoren azalduko ditu-dan baldintzak eraba-kiorrak izan dira:

-Mantenua: Belarmota honek mantenulanak gutxitzen ditu,

kostea asko jeitsiz.-Erabilpena mugaga-

bea izango da, nahi denordu kopurua erabiltze-ko aukera eskainiz.

Honela Klub Depor-tiboak futbol taldegehiago eratu ditzakeeta talde hauek ez ezik,beste edozein elkartekere erabil dezake futbolzelaia (eskolartekojokuak, kuadrilen arte-ko txapelketak, e.a.).

-Kirola eboluziona-tuz doa eta zelai motahonek futbolarien oina-rri teknikoak garatzekoaukera gehiago ematenditu.

Guzti honengatik etaAldunditik diru-lagun-tza jaso ahal izateko,belar artifizialaren alde-ko apustua egin dugu.

Ramon MujikaUdal Kirol Teknikaria

Mintxetako zelairako belar artifiziala ala naturala?

Kirola herritar guztieneskubidea denez,Udaletxea betebeharhorretan lanean ari daeta MintxetakoinstalazioekElgoibarrek kirolazpiegituran dituen beharrak beteko

dituelakoan gaude.

Mintxeta ingurua, paisaianatural eta ederra, eta hara

non egin nahi digutenfutbol zelai bakarra, eta

bera belar artifizialarekin.

BL

JANTZI - DENDA

Bartolome Deunaren Kalea, 13 . Tel: 74 11 29 ELGOIBAR

- SUKALDEAK ETABAINU ALTZARIAK- ATE TOLESGARRIAK- BARRUKO ARMAIRUAK- DEKORAZIO GAIAK

Tel: 74 40 55 - 74 40 19.Errosario 15 Behea.

okindegia

opildegia

San Frantzisko, 4Tel. 74 07 35

Page 9: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

91993-IV-23 14.zbk. elgoiBARREN

IRITZIA

TA ZURE USTEZ?

Mintxetako zelairako belar artifiziala ala naturala?E

Txemi Etxeberria45 urte, administratiboa

Politena belar naturala da.Baina futbolean jokatzekoeskubidea duten mutikoasko dago. Borondatearenaurkakoa bada ere, belarartifiziala egokiagoa irudi-tzen zait.

Manolo Santos46 urte, komertziala

Onena belar naturala da,baina Lerunen pasa denagerta ez dadin eta, mailaguztietako futbolariak jokadezaten nahi badugu, belarartifiziala izan beharko da.

Jose Luis Arrese26 urte, irakaslea

Askoz inportanteagoa dabelar artifizialeko zelaiaedukitzea. Ni umeekinnabil kirola erakusten etahorrelako zelai bati probe-txu gehiago atera dakioke.

Joseba Igartua20 urte, C.D.ko jokalaria

Naturala nahiago dot.Belar artifiziala klubarenideien aurka doa. Bainaartifiziala jarriko dabenaturala jarrita diputazioakez duelako dirurik ematen.

Amaia Mugerza23 urte, ikaslea

Ondo zainduta hobe dabelar naturala. Belarraondo dagoenean edolokaztua dagoenean ondojokatzen jakin behar dute.Belar naturala hobea delauste dot.

Fermin Arrese54 urte, mekanikoa

Artifizialarekin ekipogehiagok jokatzen du.Baina hobia da naturala.Futbolean, 2. dibisioane z dute artifiziala onar-tzen. Atletismoan ere arti-fizialean egindako mar-kak ez dira homologatzen.

K I R O L A K L O R A K

B I Z I K L E TA KErrosario 16-18 ☎ 74 32 68 Errosario 27 ☎ 74 43 86

Page 10: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

10

MOTZIAN KONTATZEKUAK

elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk.

San JuanetarakoKartel lehiaketaEibarren

Eibarko Udaleko Kul-tur Batzordeak aurtengoSan Juan jaiak iragarrikoduen kartela egitekolehiaketaren oinarriakplazaratu ditu. Irabazleak60.000 pezetako sariajasoko du. Kartelarengaia librea izango da,“San Juanak Eibarren1993” testua izan behar-ko du eta dimensioak70x50 zmtakoak beharkodute izan. Kartelak eus-karri gogorrean maiatza-ren 21a baino lehenagoaurkeztu behar dira Uda-leko Kultur Zerbitzuan.

Aitz bizkar

AR D O E T A P A T T A R R A

PA T A T A S A L M E N T A

Errosario 18Tel. 74 02 37

Ardoak

MEKANOSA

★ IDAZMAKINEN SALMENTAETA KONPONKETA

★ MULTIKOPISTAK★ FOTOKOPIADORAK★ PLANOEN BIRREGILEAK★ ERLOJU INDUSTRIALAK★ MARRAZKETA MATERIALA★ INFORMATIKA★ FAX

Errosario 30 tel: 74 02 84 Elgoibar San Roke 6 behea tel. 74 34 91

m a g u ' s

ILEAPAINDEGIA

EDERGINTZA

Gas instalazioa:langabetuentzakoirteera profesionalaCaritas elkarteak, Udalaren renlaguntzaz, gas naturala instalatzekoteknikei buruzko ikastaroa ematenari da. Langabezian dauden herrita-rrei irteera profesional bat ematekohelburuarekin antolatu da ikastaroa.Arrasateko Clegas enpresako langi-leak ari dira klaseak ematen. Gasinstalazioarekin sortu den eskulangabezia bete nahi dute ikastaroarenantolatzaileek. Ikastaroan, besteakbeste, gas instalazio arautegia ikas-ten ari dira lan egiteko orduan segu-ritate osoarekin egin dezaten. Gasainstalatzeko teknikak praktikan jar-tzeko aukera ere izango dute.

Helduentzakoheziketa

Eskola graduatutitulua atera nahi dutenek(Helduentzako Heziketa),Kultur Etxeko Kulturzerbitzutik pasa daitezkeizena ematera. Epea,apirilaren 30eanbukatuko da eta klaseakirailean hasiko dira.

Arabako, Bizkaiko etaGipuzkoako ForuAldundiek udakokanpamenduak antolatudituzte hirulurraldeetako 7 eta 13urte bitartekohaurrentzat. Aukerakasko eta anitzak dira: 20leku ezberdin eta,hizkuntzari dagokionez,txanda elebidunak etaeuskara hutsezkotxandak. Izena apirilaren29tik aurrera DonostiakoForu Jauregian(Gipuzkoa Plaza z/g),eman daiteke.

BARRENen oharra13. zenbakian, orde-

nadore arazoak zirela eta,ezin izan genuen banake-ta behar bezala egin. Jasoez zenutenoi barkamenaeskatu eta alea BARRENeko lokalean jaso dezake-zuela jakinerazten zaizue

"Udalekuak 93" kanpaina martxan dago

Page 11: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

11

MOTZIAN KONTATZEKUAK

1993-IV-23 14.zbk. elgoiBARREN

Mekanikako bi ikasleBurdeoseko “Aquitec93” ferian

Elgoibarko Lanbide HeziketarakoInstitutua eta Pessac-eko Lycee Phila-deelphie de Gerde Institutuaren artekoikasle interkanbioaren barruan, BarneMerkataritzako 2. moduloko bi ikasle“Aquitec 93” ferian izan dira. Feria hauenplegu orientazioari buruzkoa da etabi ikasle elgoibartar hauek eskaparateakatontzen egon dira. Mekanikako ikasle-ek hiru egun egin dute bertan “Aquitec93” ferian eta oso gustora egon direlaazaldu digute. Argazkian Mekanikakobi irakaslerekin batera agertzen dira“Aquitec 93’ feriarako atondutakoeskaparatearen alboan.

Esmalte ikastaroaElgoibarko Egur arte tailerrak 60

ordutako iraupena izango duen suarekinlandutako esmalte ikastaroa antolatudu. Ikastaroa maiatzaren 3a eta 31bitartean izango da eta klaseak astele-henetik ostiralera, arratsaldeko 6etatik9etara izango dira. Suarekin landutakoesmaltearen teknika ezagutu nahi duenorok Egur arte tailerrak Ubitarte Plazanduen lokaletik pasa eta izena emandezake, arratsaldeko 6,30ak eta 9,30akbitartean

Rock and Rolldantza lehiaketaeta ikastaroa

Elgoibarko Izarra Kul-tur Elkarteak 14-20 urte-ko gazteentzat rock androll dantza lehiaketa etaikastaro bat antolatu ditu.

Lehiaketa, Elkarteakurtero eratzen duen Ezdok amaitu!! egitasmoa-ren baitan antolatu da.Berau maiatzaren 28anizango da guass dantza-lekuan.

Lehiaketa honetanparte hartu nahi dutenek,aurrez lau saiotako ikas-taro bat ere izango dute,Haritz Dantza Taldeareneskutik.

Ikastaroa maiatzaren1, 8, 15 eta 22an, larun-bata, goizeko 10etatikeguerdiko 1ak arte, Poli-kiroldegian izango da.

Izena emateko azke-nengo eguna apirilaren29a izango da eta Elkar-teak Ubitarten duenlokalean eman beharkoda.

Itxaropena abesbatzaEskoriatzan

Apirilak 24 larunbatean, ElgoibarkoItxaropena Abesbatzak Eskoriatzako SanPedro Parrokian emanaldi bat izango dugaueko 8,30etan hasita.

Nerea Ugartek zuzentzen duenabesbatza honek, 15 obra eskeiniko ditubi zatitan banatuko den emanaldian.Bertan, besteak beste, Aita Donostia, JeanSibelius, Robert Jones eta LuisElizalderen lanak interpretatuko dituzte.

ELGOIBARKOLANBIDE HEZIKETARAKO INSTITUTOAArregitorre 2Tel. 74 31 00-74 05 86Fax. 74 11 68

Zure aukera

Page 12: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

12

BERBETAN

elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk.

"Jendea, odolaren beharraz mentalizatu behar da"Ramon Maiztegi:

"Ez da zain egon behar etxekoak odolafalta daben arte"

Gipuzkoan egin den gogo-rrena izan da. Odol emai-leak Gurutze Gorriarekinbatera atera degu aurrera.- Emaiguzu arrazoi batodol emaile izateko.- Odola falta dalako etaderrigor behar dalako. Jen-tia mentalizatu egin beharda eta ez da zain egonbehar etxekoek behardabenerarte. Gainera, geroeta gehiago operatzen daeta operazio konplikatue-tan, generalian bihotze-kuak, odol asko behar iza-ten da.- Inoiz izan al duzue sus-torik? Konortea galdu...- Bai, bai. Baina ehundi-kan bat mariatzen da baka-rrikan. Gainera, odolaeman eta gero jatekuaematen diegu: pintxuak,tortila, bakillaua,... Zentzuhonetan oso pozik ager-tzen da jentia eta baita guere.- Ze diru-iturri dituzue?- Elkartean emaileak etabazkideak daude. Halaere, bat izan leike emaileaeta horrez gain bazkideaizan. Bazkide hauekborondatezko kuota batordaintzen dute, telefonoaetab... ordaintzeko. Bestal-de, Udaletxeak lokalaematen digu eta garbiketaordaintzen du. Oso ondoportatu da gurekin.

Edu Sanz

Horrez gain Bilbora ereeramaten da eskatzendabenian. Batzutan,Madrilera ere bai. Ze ban-kuan boltsa batzuek kadu-katu ez kadukatu egotendira. Hori gertatzen dene-an Madridera edo Bartze-lonara deitu eta hara era-maten dira. Gerta litekee-na ere, eta gertatu izan da,akzidente handi bat gerta-tzea eta Madriden ez ego-tea guztientzat odol nahi-koa; orduan Gipuzkoaraeskatzen dabe.- Ze pertsonek ezin duteodolik eman?

- Odola ezin dute emantentsio bajua edo altua etaglobulo falta dutenek. Per-tsona bat medikatzen bal-din badago, honek ere ezindu odolik eman. Eta osoinportantea da, baita ere,odola eman behar duenakgaztetan hepatitisa pasatuduen ala ez jakitea.- Ekintzarik antolatu alduzue aurten?- Aurten ezepzio bat izanda. Jugoslabiarako kanpai-na bat egin dugu. Bertan115.000 kilo janari eta 10miloi pezeta atera geni-tuen. Kanpainia hau

- Noiz sortu zen Elgoi-barko Odol EmaileenElkartea?- Gu 1963an hasi ginangestio batzuk eitxen. Gero,handik urte bira, 1965an,Donostiakoak etorri zirengugana han reglamentuakjarri zituztela eta. Gukgero jarri genduan Elgoi-barren.- Zenbat odol litro atera-tzen dira Elgoibarren?- 800 frasku urtian.- Azk en u rt e o t a nem a i l ee k g o ra a l abehera egin dute?- Piskanaka gora doaz.Orain 100 bat donanteberri behar ditugu zerenbatzuek zahartzen hasidira. 65 urtetik gora ezinleike eman, eta 18 urtetikgorakoek eman dezakete.-Nora doa elgoibartarrenodola?- Donostiara. Han dagobankua. Gero eskatzendabenak hartzen dau, gukez daukagu preferentzia-rik. Behar dabanari eman.- Ihesa dela eta, odolk o n t rolak kontu gehia-gorekin egiten al dira?- Bai, bai. Frasku guztieieitxen jakue IHESArenfrogia eta hepatitisarenaere bai. - Gipuzkoako ospitaletanodol nahikoa al dago?- Gipuzkoan gure odolare-kin konpontzen gera.

odol emaileen elkartearen lehendakaribezala. Eta guzti hau gutxi balitz, beste datubitxi bat: Gipuzkoan banatu zirenlehenengo urrezko insigniak hiruelgoibartarrek jaso zituzten (DemetrioVallejo, Federico Iriondo eta Casto Iraegi).

Esan daiteke elgoibartarrok osokontzientziatuta gaudela odol faltaren

arazoarekin. Gaur egun, gure herriak 450odol emaile eta beste 400 bat bazkide ditu.

Baina hau ez da oraingo kontua. RamonMaiztegik 28 urte daramatza Elgoibarko

Page 13: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen
Page 14: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

SUKALDE ETA KOMUNERAKOA LT Z A R I A K

Pedro M. Urruzuno, 8 Tel: 74 38 44

Eguneroko errealdiakSan Frantzisko 17. Tel. 74 05 33-36 39

Tomas Conde:Xakeak, gauzak eginaurretik pentsatzenerakusten du”-Nondik datorkizu xakerakoz a l e t a s u n a ? - Txikitatik bestepertsona batzuk jokatzen ikustetikdela uste dut. Zazpi urte nituene-tik jokatzen dut. Etxean eta etxe-tik kanpo ere bai. Maalakomahaietan xakean jokatzengenuen, nik eta beste haur ba-tzuek.- Zein mailatan jokatzen duzu?- Hiru kategoria daude, lehenen-goa, bigarrena eta hirugarrena etagu lehendabizikoan gaude. Elgoi-bar mailako txapelketan parte har-tzen dugu eta probintzi mailanjokatzen direnetan ere bai.- Zer da garrantzitsuena xake-an ondo jokatzeko? - Beharbada,ezagutza tekniko batzuez gain,pertsona moduan ahalik eta gara-tuen egotea. Erasoan zein defen-tsan partidaren egitura egokia egi-tea funtsezkoa da.- Intuizioak badu zerikusirik?- Ez. Jokaldi jakin bat intuizioanoinarrituta egon daiteke, bainaxakea ikasi egiten den zerbait da.Xakearen hiru parteak, irekiera,jokua eta amaiera aurrezaztertzen dira. Orduaksartzea da kontua.- Jokatuko al zenukeordenagailu batena u r k a ? - Ez, ez zaitgustatzen. Oso inper-

tsonala da. Nahiago dut pareanpertsona bat edukitzea.- Jake mate perfektoa? - Ezdago partida perfekturik. Jokaldipolitak eta hain politak ez direnakdaude. Ez da posible xakean per-fekturik, xakean miloika konbina-zio daudelako.- Zer erakutsi dizu xakeak?- Xakea oso didaktikoa da. Per-tsona bezala garatzen zaitu etagauzak aurrikusten erakusten du.Gure bizitzako gauzak aztertu etahaien zergatia bilatzen ikasten da.Xakeak, gauzak egin aurretik zeregingo duzun pentsatzen erakus-

ten du.

14

KIROLA

elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk.

taberna

Urasandi 1,2.zbk.Tel: 74 28 38

Eskolarteko haurrenibilaldi neurtua

Aurtengo kurtso hasieran MendiFederazioak antulatutako “Eskolar-teko VI. Mendi Lehiaketa”renbarruan, Gipuzkoako eskoletakohaurrentzako ibilaldi neurtua izan-go da igandean.

Morkaiko Mendizale Elkarteaherriko eskola ezberdinekin harre-manetan jarriko da Arantzazunegingo den ibilaldira ahalik etahaur gehien eramateko.

Morkaikok autobusa antolatu dueta irteera igandean goizeko9,30etan izango da Sigmakozubian.

Ibilaldiaren iraupena, gosariabarne, 4 ordutakoa izango da gutxi-gorabehera. Ibilaldia gutxienez 3eta gehienez 5 mendizalez osatuta-ko patruila sistema bitartez egingoda. Patruila bakoitzari parte-hartzetxartela emango zaio ibilaldianzehar egongo diren kontrol ofizialguztietan erakutsi beharko dutela-rik. Kontrol puntu guztiak pasatzendituzten patruilak sailkatuko diraeta ekainaren 18an ospatuko den“finalista egunerako” pasea lortukodute. Finalista izateko, antolakun-tzak 7 irtenaldi egitea eskatzen du.

● Adina: 35 ● Xaketik gehien erakartzen

zaituena? Kluba osatzen dugun taldea.● Zuriak ala beltzak? Zuriak.

● Idolorik? Ez.● Zaldia ala alfila? Alfila.

Page 15: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

151993-IV-23 14.zbk. elgoiBARREN

KIROLA

MALAPEA N C H U S T E G U I sa

ZERAMIKAKErakusketa eta bulegoa:Antonio Arrillaga, 6-8behea83 PostakutxaTel. 74 33 44 - 74 06 92Fax 74 37 11

Biltegia:Arregitorre, 10 - 14 behea

Tel. 74 20 38 - 74 23 7120870 - ELGOIBAR

Gipuzkoa

Z�A�L�D�U�AIT U R G I N T Z A

GAS ETA BEROGAILUINSTALAKUNTZAK

Urasandi 26. Tel: 74 05 30

arte hartzaileen arteanEuskal Herriko hobe-

renak egongo dira. IazkoDuathloi txapelduna,Sebastian Lertxundi onda-rrutarra, Borja Oses galda-kaoarra iazko Tr i a t h l o itxapelduna, Jon Astigarra-ga, Txiki Plazas eta bestehainbat korrikalari ezagunibiliko dira txapelarenbila. 40 kilometro saltaka etabizikletaz

Parte hartzaileekDuathloiaren ibilbideabizikletaz eta saltaka eginbehar izaten dute. Lehen-dabiziko 7 kilometroakkorrika egingo dituzte;ondoren, 30 kilometro

bizikleta gainean eta, azke-nik, beste hiru kilometrot´erdi, gutxi gora beheraberriro saltaka. LasterketaPlaza handian hasiko da.Herri osoa zeharkatubeharko dute, Sigmakoetxeetatik San Antolinerai-no. Bizikleta gainean betebeharko duten ibilibidealuzeagoa da: Mendaro,Deba, Mutriku, Kalbarioa,Sasiola eta Elgoibar. Plazahandira heltzean herriaribeste bira bat emangodiote, lehenengoa bainolaburragoa, lasterketaPlaza handian bukatukodelarik. Korrikalariekindarra berreskuratzekohiru toki izango dituzte:

bata, Udaletxe pareanegongo da, beste bat Kal-barioan eta azkena, helmu-gan.

Aurten berrikuntza bategin dute antolatzaileek.Iazko errekorra gainditzea-rren 25.000 pezetako diru-saria emango dute. Laster-keta irabazten duen lehengizonezkoak 50.000 peze-tako saria jasoko du etalehen emakumeak bestehorrenbeste. Lasterketarengarrantzia dela eta, diru-sariak emango diren lehe-neko aldia izango da aur-tengoa.

U rgazi Triathloi talde-ak, Udaleko Kirol Zerbi-tzuaren ezinbesteko lagun-

tza izan du lasterketa anto-latzeko eta, “Radio Estu-dio” irratiak patrozinatzai-le lanak bete ditu. Antola-kuntzan, 50 pertsona aritu-ko dira, epaile lanetan,bidegurutzeak zaintzenetab.

Gero eta arrakasta han-diagoa duen lasterketahonetarako 800.000 peze-tako aurrekontua izan duU rgazik. Diru sarreragarrantzitsuena, berriz,izen ematetik aterako denaizango da. Elgoibartarrekez dute inskripzio gasturikordaindu beharko eta,antolatzaileak elgoibartarguztiek federatu txartelaatera dezaten arduratu dira.

300 bat partaide igandeko DuathloianGoizeko 10etanhasiko da PlazaHandian III.Gipuzkoako DuathloiTxapelketa. Guztira300 bat korrikalarikhartuko du parte etaproba hau, bestezazpi lasterketarekinbatera, EuskadikoDuathloiTxapelketarakobaliagarria izango da.Elgoibartarrak, gutxibada ere, izango diralasterketagarrantzitsu honetan.

Argazkian, Duathloiaren azken edizioko irabazlea Plaza handiko helmugan sartzen.

P

Page 16: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

Sorrera urtea: 1972Presidentea:Sebastian GorrotxategiBazkide kopurua: 41Urteko kuota: 2.000Berezitasuna:Pilota txapelketaHelbidea:Sallobente auzoa z/g

16

ELKARTEETATIK BUELTAN

elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk.

Sallobente elkartea: filosofia positiboaren jarraitzaile

OSAGAIAK:- 12 kiloko arkume bat- Pare bat baso ozpin- Baso erdi olio- Berakatz buru bat- Gatza ugari

NOLA EGIN:Berakatza txiki-txikiegin eta olioa, ozpina eta

gatzarekin nahasketa bategin. Arkumea garbitueta oso-osorik burdun-tzian lotu. Egurrikatzazsua egin. Arkumea bur-duntzian jarri, ikatzasugarretan dagoenean.Arkumea erretzen joanbehar da, baina lehenen-go sutatik urruti xamar

jarri. Poliki-poliki, egi-ten doan heinean, sutaraurreratu. Arkumea parebat orduz eduki behar daerretzen. Arkumea iaprest dagoenean nahas-tearekin igurtzi. Beha-rrezkoa da Errioxakoardoarekin dastatzea.Postre bezala, gatzatoa.

Sagardo dastaketa antolatzen dute Sallobentekoek.

FITXA TEKNIKOA

Beraien esanetan, filosofia positiboa duenjendea dira Sallobente soziedadea osatzendutenak. Orohar, ondo bizi izaten dakienjendea da, agobiorik gabe, eta nekazalinguruak ematen duen toke berezi horrekin.Bertako haizeak ematen duen zerbait omenda. Jan eta edan eta herri kirolekikozaletasuna da Sallobente soziedadekoenberezitasun nabarmenena.

ARKUME ERREA BURDUNTZIAN

allobente ballararibizitza emateko sortu

zen, aspaldi batean hau-rren eskola izandakoandagoen soziedadea. Auzo-ko batzuk asmo horrekinelkartu eta 1972. urteansoziedadea sortu zuten.Auzokoa izatea edo Sallo-benten bizi izatea beha-rrezko baldintza zen etaoraindik ere bada elkarte-ko bazkide izateko. Inoizkaletarren batek eskatu dubertan sartzea baina,hasieratik jarritako baldin-tzari gogor eusten dioteSallobentekoek. Emaku-meei dagokionean, ezdute bazkide gisa onartze-ko inolako arazorik; izanere badaude bazkide direnbi emakume.

Auzoko eskola zaharraerdi erortzen zegoen etapoliki-poliki berritzeari

ekin zioten. Denon arteankonpondu zuten lokala,arotzak, elektrizistak, igel-tseroak.. . denetarik baitdago bazkideen artean.

Laster hasi ziren jaikontuak antolatzen. Lehe-nagotik ere ospatzen zenabuztuan San Lorenzorenomenezko jaia bainasoziedadekoek hartu zute-nean haren kargua, jaiakhanditzen eta kaletarrenparte hartzea gero etanabariagoa bihurtzen joanzen. Abuztuaren 10a, SanLorenzo eguna, beti erres-petatu dute. Aurreko edoondorengo astebukaeraaukeratzen dute jaiakantolatzeko. Edade guztieibegira atontzen dute egita-raua eta herri kirolak,noski, jaien ardatza dira.Jaien antolakuntzarakoUdalaren laguntza izaten

dute baina hala ere txekorbat zozketatu behar izatendute feriaz feria jaien egi-tarauari buelta emateko.

Duela zortzi edo bede-ratzi urte hasi eta urtero,Artazo pilotari ezagunarenomenez, Pilota Txapelketaantolatzen dute auzoko etaherritarren artean. Urtarri-lean hasi eta San Jose

eguna arte irauten duen“ligilla” antzekoa da.Honezaz gain, San Barto-lome jaietan ospatzen densagardo dastaketa etalehiaketaren antolatzailedira. Feria egunean egitenda sagardo lehiaketa eta,gutxi gorabehera, hamabi-hamabost sagardozaleekartzen dituzte.

S

Page 17: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

171993-IV-23 14.zbk. elgoiBARREN

KULTURA

T A B E R N A

Tel: 74 00 16

o i z m e n d i

San Frantzisko, 9. Tel. 74 13 92

I N T X A U R R A G Azerbitzu aukeratua

SECUCSan Roke 11, Tel. 74 18 37

P U B

e l g o i b a r

Leizarpek Izarraitzi buruzko liburua kaleratu duIgandea, Leizarpeespeleleologiaelkarteak KulturEtxean antolatutakoerakusketa ikustekoazken eguna izangoda. Aste osoan zehar,jende mordoahurbildu daLeizarpekoekbatutako fosil,mineral, animalienhezur eta bestezenbait objetubegiztatzera.Erakusketarekinbatera, LeizarpekoekIzarraitz eta ingurueiburuz egindakoliburua salgai jarridute.

Izarraitz eta bereinguruak

Duela hilabete argitara-tu zuten Leizarpe espelele-ologi elkartekoek 10 urtezegindako lanaren fruituden “Estudio hidro g e o l ó -gico del Karst deIzarraitz” izeneko liburua.“Xagu-zarrak” desagertu-tako taldearen lana etaLeizarpe osatzen duten 17kideren taldeko lanarenbilduma da. Bertan, Iza-rraitz inguruko lurrazpikouren norabidea aztertzendute. Lurrazpiko urenmapa baten bidez, zazpibat erreken norabideaMendaro alderantz bidera-tzen dela ohartu dira.Azterketa hau egiteko era-bili duten teknika, urarenkolorazioarena izan da.Urarekin nahasten denhauts batek berde bihur-tzen ditu errekak eta,haren arrastoa jarraituz,errekaren ibilibidea zeinden jakin dezakete. Lei-zarpekoek egindako lansakon honek badu erabile-ra praktikorik: dauzkagunur baliabideei ahalik etaprobetxu gehien ateratzea,alegia.

Aurten bigarren liburubat argitaratzeko asmoadute, Elgoibarko trikuharrieta aintzinako tresneriariburuzkoa, hain zuzen.

itrina ezberdinetanaintzinateko fosilakdaude ikusgai.

Zumaian aurkitutako igelbaten fosila da berezikideigarria. Hauetarikobatzuk beraiek aurkitutako-ak dira eta beste batzuk,ordea, jendeak emandako-ak. Bilduma honetako fosilgazteenak, 80 milioi urteditu eta zaharrenak, 470milioi urte.

Mineralen atalean, Eus-kal Herriko, Espainiako etaatzerriko mineral motakaurki daitezke.Gauzarikdeigarriena, ordea, Menda-roko leize batean aurkituta-

Kobazulo batetara egindako jeitsialdia.

ko zezen baten buruhezurrada. Kobazuloetan animaliaasko aurkitzen dituzte, nor-malean, baserritarrek gai-sorik dagoelako utzitakoakedota galdu eta bertan hildirenak.

Bestetik, 1988. urteanMorterikan aurkitu zuteneta Gipuzkoan bakarra denBrontze garaiko aizkorabat dago ikusgai. Oso ego-era onean kontserbatzen dapieza hau eta balio handi-koa da.

Espeleleologian aritze-ko materialea, arg a z k i

kamarak, topografiarakomaterialea, plano topogra-fikoak, mapa hidrogeologi-koak eta Mendaroko Ermi-tia kobazulora egindakojeitsialdi baten bideo batekosatzen dute erakusketa.

Leizarpekoak, kobazu-loetara jaurtitzen den zikin-keria erretiratzen ibili izandira. Denetarik aurkitu izandute bertan: telebistak,hozkailuak... Kobazuloenegoera eskasa salatu etabaserritarrek kontzientziaekologiko sendoa hartzeafuntsezko dela uste dute.

B

Page 18: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

18 elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk.

ASTEAN ZEHAR

24Larunbata

1 6 , 1 5 FUTBOLAElgoibar-NumanciaTokia: Lerungo futbol zelaia

16,30 TXIRRINDULARIESKOLAKOENLASTERKETA

Lekua: Ibaitarte poligonoindustriala

Antolatzailea: Elgoibarko LagunTaldea

1 9 , 3 0 ZINEA"Dracula" 1992.Zuzendaria: Francis Ford CoppolaAktoreak: Gary Oldman, Winona

Ry d e r, Anthony Hopkins,Keanu Reeves.

25 Igandea

9 , 3 0 UMEEN IBILALDINEURTUA OÑATIN

Autobusaren irteera: Sigmakozubia

1 0 , 0 0 GIPUZKOAKO DUATH-LOI TXAPELKETA

Antolatzailea: Urgazi Duathloi tal-dea eta UdalKirol Zerbitzua.

1 2 , 0 0 ESKUBALOIAC.D. Elgoibar E.T. - Ordiziako

Barandiaran Taldea

1 6 , 3 0 ZINEA “La loca historia de las Galaxias”

1 9 , 3 0 ZINEA “Dracula”

26Astelehena

1 9 , 3 0 ZINEA“Dracula"

"Dracula"Bram Stoker-en nobelari leialkiheltzen dio Coppolaren peliku-lak. Dracula Kontea giza odolaxurgatzera kondenatua dago bizi-rauteko. Banpiroa Londresa doaMinaren bila, bere lehen emazte-aren errenkarnazioa denaz kon-bentzituta. Bertan, Van HelsingDoktorea eta Minaren senarrari(bere gazteluan giltzaperatutaeduki ondoren) aurre egin behar-ko die. Amaiera aski ezaguna daguztiontzat.

Z I N E A

Z I N E A

Arrate ✉ 212 (20.600) Eibar☎ 12 01 61/73 Fax 12 01 73

24 orduzzuekin

O S A S U N D E G I A

Urkizu Pasealekua, 11. (Orbeako Dorrea Lehenengo solairua).

Tfnoak: (943) 12 02 00 - 12 02 04

1- Alergologia2- Kardiologia3- Zirugia4- Zirugia maxilo faziala5- Dermatologia6- Ginekologia7- Laborategia8- Barne medizina

9- Ortodontzia10- Otorrinolaringologia11- Pediatria12- Sikiatria13- Radiologia14- Traumatologia15- Urologia

Page 19: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

Z UK EMAN ETA NIK HARTU

191993-IV-23 14.zbk. elgoiBARREN

Lana

Etxebizitzak

Salerosketak

Kontaktuak

Arte ederretako ikasleak(2. maila) GEOMETRIAirakasle bat behar du.Maila altua.Carolina 74 44 51.

C-15 Citroen furgonetasaltzen dut. Deitu ofizinaorduetan. Tel: 74 28 64

Bigarren eskuko aldizka-riak, liburuak eta bildumakerosiko nituzke. Egoeraonean. Jose Mari. Tel: 74 21 35-74 22 10

Txakurrak eramateko erre-molke bat erosiko nuke.74 28 64 (Bulego orduetan)

Ingeniero industrialakmatematika, fisika etakimikako klaseak ematenditu BUP, COU eta FP.Gaztelaniaz.Tel.: 74 13 11. Javier

Delineante langabetuakorduka edo jornada osoanlan egingo luke.Deitu 74 34 01 telefonora.Iñaki.

Magisteritza eta adminis-trari tituludun irakasleok,O.H.O., L.H-1 eta euskara-ko klase partikularrak ema-ten ditugu.Deitu 74 04 13 telefonora.Edurne eta Maitane.

Bizikleta bat saltzen dut.BH 12 "Kanbio"duna. Pre-zioa negoziatzeko.Tel: 945-28 94 81Deitu 8etatik aurrera.

"Asolo Super-soft"(42zbk.) botak eta "Sofi-tex" txamarra saltzen dut.Prezioaz hitzegiteko,Aritza 74 05 90.

Bi bizikleta motoretasaltzen ditut. BMXmodelokoak.Tel: 74 05 35

Arregitorren garajea saltzendut. Prezio interesgarria. Tel: 74 27 39

Gimnasia egiteko tresnasaltzen dut. Muskuloak etahankak indartzeko oso ego-kia. Prezioa negoziatzeko.Aitor: 74 22 74 Egun osoz.

Musika egiten duen laguntalde bat gara. Lokalen batalokatu nahi genuke en-tsaiuak egiteko. Alokatze-ko moduan lokalik baldinbaduzu, deitu 74 33 66telefonora eta Josurenga-tik galdetu.

ZODIAK bat saltzen dut.Yamaha, 5 zalditako moto-rra. Neurriak: 3 x 1.Prezioa: 125.000 pta.Tel.: 19 92 46 (Juanra)

MUY INTERESANTE-kozenbakiak saltzen ditut.Zenbakiak dira:2,4,8,9,...15,17,18,...80.NATURA-ko zenbakiaksaltzen ditut. Zenbakiakdira: 4,5,...57,58,60.Biak oso ondo zaindutadaude. Ahal bada, nahiagonuke loteten saltzea. Pre-zioa negoziatuko dugu.Interesatuak deitu hona74 26 09 (Roberto).

Etxebizitza salgai PedroMuguruza Etorbidean,Maala inguruan.Informazio gehiago nahibaduzu deitu 74 12 39 ra.

Organu HAMOND bat. 8baxu, bi teklatu eta sekzioritmikoduna. 50.000 pzta.Alberto: 74 14 94

FORD FIESTA zuri batsaltzen dut, BI-AB. Preziomerkea.Tel: 74 28 77. Jose

Tituludun irakasleakO.H.O.ko klase partiku-larrak ematen ditu.Alazne Tel.:74 28 53

18 belozidadedun Moun-tain Bike bat saltzen dut.Kanbio sinkronizatuak,adarrak, "calapies"ak etabeste osagarri batzuk.Prezioa: 38.000 pta.Astebukaeratan 74 15 35

PISUAKONTROLATZEAez da erreza,MANTENTZEAare gutxiago.

ERANTZUNA"Herbalife" NUTRIZIOPROGRAMA da .

Deitu 74 22 23Belen Albizu. Santa Ana 10-4C

Modak

Errosario 12, tel: 74 16 48

Page 20: AURKIBIDEA - barren.eus · 2 3 16 17 14 12 8 6 A URKIBIDEA elgoiBARREN 1993-IV-23 14.zbk. LAU HANKATAN "Lan munduko egoera erabat aldatzen ari da eta ezin da herria une txar bat pasatzen

SEAT IBIZA BERRIA

T E K N O L O G I A A L E M A N A

Z A T O Z

BERRIKUNTZAG U Z T I A KD E S K U B R I T Z E R A

Eibar Motor, S.A. Otaola hiribidea, 17 . Tel. 11 36 42 Eibar