Aurrera

5
12 Natura Zientziak - DBH 1 Materia Materiaren azterketa Grezia klasikoan hasi zen, duela 2 400 urte, gutxi gorabehera. Garai hartan, bi pentsamolde izan ziren nagusi: Aurrera ideia hori defendatu zuten Leuzipok eta Demokritok hau esan nahi du: Materiaren zatigarritas unak muga du teoria horren arabera, hauek dira materiaren osagaiak: Atomoak (partikula zatiezinak eta aldaezinak) eta hutsa Materia ez-jarraitua da ideia hori defendatu zuten Enpedoklesek eta Aristotelese k hau esan nahi du: Materia mugarik gabe da zatigarria teoria horren arabera, materia hauen konbinaketa da: Lau elementu eta lau ezaugarri Materia jarraitua da

description

Materiaren azterketa Grezia klasikoan hasi zen, duela 2 400 urte, gutxi gorabehera. Garai hartan, bi pentsamolde izan ziren nagusi:. Materia ez-jarraitua da. Materia jarraitua da. ideia hori defendatu zuten. ideia hori defendatu zuten. Leuzipok eta Demokritok. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Aurrera

Page 1: Aurrera

12

Natura Zientziak - DBH 1

Materia

Materiaren azterketa Grezia klasikoan hasi zen, duela 2 400 urte, gutxi gorabehera. Garai hartan, bi pentsamolde izan ziren nagusi:

Aurrera

ideia hori defendatu zuten

Leuzipok eta Demokritok

hau esan nahi du:

Materiaren zatigarritasunak muga du

teoria horren arabera, hauek dira materiaren

osagaiak:

Atomoak (partikula

zatiezinak eta aldaezinak) eta

hutsa

Materia ez-jarraitua da

ideia hori defendatu zuten

Enpedoklesek

eta Aristotelesek

hau esan nahi du:

Materia mugarik gabe da

zatigarria

teoria horren arabera, materia hauen

konbinaketa da:

Lau elementu eta lau

ezaugarri

Materia jarraitua da

Page 2: Aurrera

AurreraAtzera

12

Natura Zientziak – DBH 1

Materia

Hasiera

Zientzia-jakintzaren bilakaera

Leuziporen eta Demokritoren ideiak ez ziren onartu garai hartan, Aristotelesenak onartu ziren (okerrak ziren, ordea).

XIX. mendearen hasieran, J. Dalton zientzialari ingelesak proposatutako teoria atomikoari esker, materia atomoz osatuta zegoelako ideia berreskuratu zuten zientzialariek. Horrela, ordura arte egindako aurkikuntza esperimental asko azaldu ahal izan zituzten.

Materia ez-jarraitua

(Leuzipo eta Demokrito)

XIX. mendera arte onartutako

ideia

Teoria atomikoa

Materia jarraitua (Aristoteles)

Errefusatutako ideia

Gaur egun arte onartutako ideia

K.a. IV. mendea XIX. mendea

Page 3: Aurrera

AurreraAtzera

12

Natura Zientziak – DBH 1

Materia

Hasiera

Daltonen teoria atomikoak hipotesi hauetan du oinarria:

1. Materia partikula txiki diskretu, aldaezin eta tamaina finkokoez osatuta dago. Atomoak dira partikula horiek.

2. Substantzia bereko partikulak berdinak dira elkarren artean, baina beste substantzia baten partikulen desberdinak dira.

3. Konposatu kimikoak sortzen dira zenbait substantziaren atomoak elkartzean.

4. Erreakzio kimikoetan, jatorrikoaz bestelako modu batean berrelkartzen dira atomoak, baina ez dira sortzen, ezta suntsitzen ere.

Page 4: Aurrera

AurreraAtzera

12

Natura Zientziak – DBH 1

Materia

Hasiera

Gaur egun, teoria atomikoa garatuago dago, eta badakigu materia osatzen duten atomoak beste partikula txikiago batzuek osatzen dituztela. Partikula horiek elektroiak, protoiak eta neutroiak dira.Protoia eta neutroia atomoaren nukleoa osatzeko elkartzen dira, eta elektroia, berriz, biraka higitzen da nukleoren inguruan, azala izeneko eremuan. Nukleoaren eta azalaren artean hutsunea dago.

Elektroiek karga negatiboa dute, eta protoiek, berriz, positiboa. Materia elektrikoki neutroa denez, atomo neutro batean elektroi adina protoi daude.

Irudian, karbonoaren atomoa ageri da.

Page 5: Aurrera

12

Natura Zientziak – DBH 1

Materia

Atzera HasieraAmaitu

1. Nola liteke Aristotelesen ideiak horrenbeste mendez onartzea, okerrak baziren?

2. Materia jarraitua dela esateak esan nahi du mugarik gabe zatitu daitekeela zati txikiagotan. Nork defendatzen zuen ideia hori?

3. Bilatu informazioa lau elementuen eta lau ezaugarrien teoriari buruz, eta adierazi haien izenak.

4. Zertan dira desberdinak Daltonek proposatutako atomoari buruzko teoria eta gaur egun atomoei buruz dakiguna?

Ariketak