AUTOBIOGRAFIA

12
2011 Uxoa Pérez García 13/10/2011 LEHEN HEZKUNTZAKO ESPERIENTZIA

description

Lehen Heznkuntzan izandako esperientzia

Transcript of AUTOBIOGRAFIA

Page 1: AUTOBIOGRAFIA

2011

Uxoa Pérez García

13/10/2011

LEHEN HEZKUNTZAKO ESPERIENTZIA

Page 2: AUTOBIOGRAFIA

2

Uda luze bat pasa ondoren, iraila iritsi zen. Banekien Irailarekin batera ikastola

hasten zela, hala ere, urte horretan zerbait bitxia gertatuko zen nire bizitzan. Amak

ikastetxeaz aldatzea aukeratu zuen, Hondarribiko Biteri- Soroeta eskolatik Donostiako

San Ignacio De Loyola Ikastetxera. Goizero, anaia eta biok autobusa hartuko genuen

urte guztian zehar baina lehen eguna zela eta, amak ikastetxera eraman gintuen. 1997ko

Irailaren 11an nire esperientzia ikastetxe honetan hasi zen.

1ºMaila.

Autoan geundela, amak eta aitorrek nire sabeletik

ateratzen ziren sabel-hotsak entzun zezaketen! Ni lasaitzearren

etengabe hitz egiten zidaten, ni urduriago jartzea lortu zuten

ordea. Ez baitzuten eskolaz hitz egiteari uzten. Nahiz eta

primeran zegoela esan, nire sabela sumendi bizi baten soinua

kanporatzen zuen, geroz eta bortitzagoak. Ezin izan nion gehiago

negarrari eutsi, eta sumendiak eztanda egin zuen.

Bat- batean bederatziak eta hamar ziren, ikasgelako idazmahai batean eserita

nengoen eta Ane izeneko zuen neska bat nire aurrean zegoen eserita. Hogeita bost bat

gelakide betetzen genuen Lehen hezkuntzako C klasea, albo batera eta bestera begiratuz

ohartu nintzen haien artean ezagutzen zirela, haurtzaindegitik alegia. Dena den, Ane

nire aurrean eserita zegoen neska, ni bezala zegoen, iritsi berriak ginen. Mila gauza

pasatzen ari ziren nire burutik. Nire haurtzaindegizko lagunak faltan botatzen nituen eta

leku berri honetan lagunak ez izateari beldur ikaragarria sortu zitzaidan, baina

hainbesterako ez zela ohartu nintzen. Anerekin hitz egiten hasi nintzen eta pixkanaka-

pixkanaka gero eta jende gehiago ezagutu nuen.

Lehenengo astea zen eta beste neska-mutil gehiago ezagutu arren, batez ere,

Anerekin nenbilen. Anek, bazkaldu ostean, Musikabi deitzen zen musika eskolara

apuntatu zen. Ez nuen Anerengandik banandu nahi, beraz, gurasoei musika eskolara

apuntatu nahi nuela esan nien. Gurasoei ideia atsegina iruditu zitzaien, aita musikari oso

lotuta sentitzen baita eta hurrengo asterako han nenbilen musikan barneratzen.

Page 3: AUTOBIOGRAFIA

3

Gure gelako irakaslea Leticia A. zuen izena, emakume oso dotorea bezain,

bihotz handiko emakumea . Berarekin egiten genituen ikasgai guztiak eta klaseetara oso

pozik nihoan. Arlo ezberdinak geneuzkan: Natur, gizarte eta kultur ingurunearen

ezaguera, Arte-hezkuntza, Gorputz-hezkuntza, Gaztelania eta literatura, Euskara eta

literatura, Matematika eta Erlijioa. Egia esan, ez naiz oroitzen zehatz-mehatz zer egiten

genuen ikasgai bakoitzean, ez dauzkat goraintzi zehatzik. Hala ere, zenbait bizipen

etortzen zaizkit gogora.

Neguko egun ilun batean, eguerdiko txirrina jo baino

lehen gelan irakurtzen geundela zarata izugarri bat entzun

genuen. Leticiak, bakoitzak gure lekuetan esertzeko esan

ondoren, gelatik beldurtuta atera zen zer gertatzen zen

ohartzeko. Gelatik atera bezain laster, B klaseko andereñoa,

haur guztiekin ikusi zituen pasiloan. Momentuan hortan,

Mari Carmen A klaseko irakasleari, Arantxa, zer gertatu zen kontatzen ari zitzaion.

Lehen Hezkuntzako zuzendariarengana joan zen hitz egitera, Arantxak haur guztiak

zaintzen geratu zen bitartean. Leticiak, lehen bai-lehen atera zen eta bien artean haurrak

lasaitzeko jolastokira eraman zituzten. Haur batzuk benetan beldurtuta zeudenez,

irakasleak ez zela ezer gertatzen esaten zien, lasaitzeko moduan,. Hau guztia gertatzen

ari zen bitartean, zuzendariak ezin zuen sinetsi Mari Carmen kontatzen ari zitzaiona. B

klaseko sabaia erori egin zen!! Nahiz eta sinestezina iruditu, egia zen. Gertakizun hau,

eskola guztian zabaldu zen, ikasle, irakasle eta gurasoen. Azkenean, zorionez, susto

beldurgarri batean geratu zen!

Laburbilduz, lehenengo kurtso honetan gela

barruan, batez ere, irakurmena hobetu nuen eta

matematika arloan, gehitzeak eta kenketak egiten ikasi

nituela gogoratzen naiz. Ziur nago gauza gehiago ikasi

nituela baina ez nahiz gehiagoz oroitzen. Nire buruan

irakasle eta gainontzeko gelakideekin detaile txikiak,

bizipen politak edota anekdotak dira.

Page 4: AUTOBIOGRAFIA

4

2.maila:

Lehenengo kurtsoko uda nahiko luzea egin zitzaidan. Egia esan, Hondarribiko

jaiak pasatu ondoren, beti gustura hasten nintzen kurtsoa. Anaia eta biok, lehenengo

egunean motxila liburuz beteta geneukanez, amak eskolara eraman gintuen, lehen

eguneko ohitura ez galtzearren. Bigarren kurtsoan, ez ziren ez irakasle ezta gelakideak

ere aldatzen. Beraz, ez nuen lehenengo kurtsoan bezain

gaizki pasatu. Hasieran, urduri nengoen baina neska eta

mutilak ikusi nituen bezain laster, elkar, udako bidaiak

eta esperientziak kontatzen hasi ginen. Anaia eta biok,

Hondarribitik Donostiara etortzeko autobusa hartzen

genuen, lo geratu ginen egun pare bat izan ezik.

Autobusa goizeko zortzietan hartzen genuen eta

bederatziak eta hamarretan klaseak hasten ziren. Urte

honetan autobusean gaur egun nire lagun mina den,

Alana, ezagutu nuen.

Kurtso honetan, lehenengo kurtsoko ikasgai berdinak genituen. Hau da, Natur,

gizarte eta kultur ingurunearen ezaguera, Arte-hezkuntza, Gorputz-hezkuntza,

Gaztelania eta literatura, Euskara eta literatura, Matematika eta Erlijioa. Gelan,

primeran geunden, bakoitzak bere erritmoa zeraman. Egunaren arabera, batzuk beste

batzuk baino hobeto barneratzen genuen irakasleak esandakoa. Nahiz eta, Leticiak

gelakide guztiekin pazientzia handia izan, egun batean Egoitz izeneko gelakidearekin

haserretu zen eta eskua ondo irekita zeukala, buruan kolpe bat eman zion! Bagenekien

Egoitz klaseko bihurria zela baina ezin genuen sinetsi gertatutakoa. Denok isil-isilik eta

harrituak geratu ginen. Azkenean, ez zen ezer pasa, Leticiak berarekin hitz egin zuen eta

barkamena eskatu zion!

Garai horietaz, jolasaldian lagunekin jolasten nagoela datorkit burura. Bi Jolas-

ordu geneuzkan; lehenengoa goizean egiten genuen eta bigarrena eguerdian. Goizeko

atsedenaldian hainbat gauzetara jolastea gustatzen zitzaigun. Hala nola, Simpsons

kromoak aldatzen ibiltzen ginen, sokarekin jolasten … Ane ez ezik, beste lagunekin

ibiltzen nintzen. Gelan, Maria Ribera izena duen neska batekin eserita nengoen eta

berarekin ere oso gustura nenbilen. Eguerdiko jolasorduan zenbait gelakideekin

ikastetxeko jangelan geratzen ginen bazkaltzen. Bazkaldu eta berehala, bizpahiru lagun

Page 5: AUTOBIOGRAFIA

5

musika edota euskal dantza klaseetara gindoazen. Euskal dantza klaseetan primeran

pasatzen genuen irakasleak klaseak oso atseginak egiten zituelako. Musikan, aldiz, beti

ariketak egiten genuenez, izugarri aspertzen ginen!

Azaroko arratsalde batean klasean geundela, nire lehenengo hortza erori

zitzaidan. Poz-pozik jarri nintzen! Aste horretan nire izebaren

etxean lo egiten nuen nire gurasoak oporretan zeudelako.

Autobusean Irunera iritsi nintzenean, izebak eta lehengusina

nire anaiaren eta nire zain zeuden. Autobuseko eskailerak

korrika jaitsi nituen eta berehala kontatu nien egun berezi

horretan gertatutakoa. Garai hartan, errege magoetan eta

Perez izena zuen sagutxoan sinesten nuen. Beraz, gauerdian

sagutxo horrek nire ohean oparitxo bat uztea espero nuen.

Hurrengo goizean eskolara joateko esnatzerakoan, txorimalo

panpina bat aurkitu nuen!

Kurtso honekin bukatzeko, denak lehenengo ziklo hau gainditu genuela esan.

Beste urte bat pasatu zen eta uda bero eta dibertigarri bat espero genuen!

3.maila

Urte bat gehiago, uda pasa zen eta eskolara iristeko garaia zetorren. Irailak 12-an

amak autoan ikastetxera eraman gintuen, ohitura ez galtzearren. Autoan nahiko lasai

nengoen, pasa den urteko gelakideak edukiko nituela pentsatuz. Baina oker nengoen!

Heldu bezain laister, kapilara sartu gintuzten eta bertan bakoitzari zein klasetan geunden

azaldu zuten. Zoritxarrez, C klasetik B klasera aldatu ninduten, baina hori ez zen

okerrena izan izan ere, guztiz dezberdina zen klase batean aurkitu nintzen. Goiza, B

klasean igaro nuen, baina hain handia zen neukan nahigabea, jolasarte bukaerarako

irakasleak A klasera pasatzea erabaki zutela. Lehenengo eguna zen eta nahi nuen bezala

A klasean nengoen, zenbait gelakide berriak ziren baina gutxienez, batzuk ezagunak

nituen. Saray deitzen den neska baten ondoan esertzea bidali zidaten, oraindik gaur egun

nire adiskidea dena!

Kurtso honetan ziklo berri bat hasiko genuen, hortaz, zenbait aldaketak egon

ziren. Irakasle eta tutore berriak geneuzkan, Mª Jose L.deitzen zen. Irakasle hau Leticia

bezain jatorra zen. Nire ustez, Lehen hezkuntzan eduki nituen irakasleak oso jatorrak

Page 6: AUTOBIOGRAFIA

6

ziren. Beste aldaketa bat falta zen jarraitzeko, hirugarren mailan atzerriko hizkuntza

ikasten hasi ginen. Atzerriko hizkuntza ikasgaian beste irakasle bat geneukan. Egia

esan, Ingelesa asko gustatzen zitzaidan. Nahiz eta, ikasteko orduan ikasgai guztien

artean zailena iruditu. Oro har, kurtso honetan gauza pilo bat ikasi nituen eta dena baita

gainditu

Estraeskolarrak egiten jarraitzen nituen. Alde batetik euskal

dantza eta bestetik, musika. Ikastaro honetan, solfeo klaseaz gain,

musika tresna bat aukeratu behar nuen. Hasieran, pianoa edo zeharkako

flauta jotzea zalantzan ibili nintzen baina azken finean piano jotzea

erabaki nuen. Astean bitan nihoan pianoa jotzera, Sandra irakaslearekin. Gainera,

eskolaz kanpo beste estraeskolarra egiten nuen. Igeriketako Bidasoa taldean sartu

nintzen. Astearte eta Ostegunero arratsaldean Irunera joaten nintzen igeri egitera.

Eskolako klaseez gain, gauza gehiegi egiten nituela pentsatzen dut.

Maiatzean, gelakide gehienek lehen jaunartzea egingo genuen. Nahiz eta, urduri

egon, denak lehenengo komunioia egiteko

gogoak geneuzkan. Lehen jaunartzea egiteko

ilusioa bageneukan, gehien bat opariengatik

zela uste dut. Amak, egun horretarako soineko

polit bat erostea nahi zuen. Beraz, dendaz

denda joan ginen soineko baten bila.

Amarekin eta izebarekin aukeratu nuen

Iruneko itziar deitzen den dendan.

Bazkaltzeko tokia, soinekoa, zapatak,

gonbidapenak, argazkiak eta gauza guzti

horiek prestatu behar genituen. Gauzak

prestatu nahi izan genituenerako, maiatzak

14a iritsi zen. Esnatu bezain laister urduriak

hasi ziren nire sabelean, korrika eta presaka ileapaindegira joan ginen. Ileapaindegitik

etxera joan eta izebak, erositako soinekoa jantzi zidan, printzesita bat izango balitz

bezala sentitzen nintzen. Azkenik, Hondarribiko elizara iritsi ginen eta gaur egun

niretzat oroigarri polita daukadan eguna hasi zen!

Page 7: AUTOBIOGRAFIA

7

Jaunartzeak pasa ziren eta Ekaina hilabeteko azken egunetan geunden!

OPORRAK!

4ºmaila

Laugarren maila iritsi arte, Alana ezagutu nuen lagunarekin esertzen nintzen

autobusean. Kurtso horretan, bera ikastetxez aldatu zen eta nahiko triste nengoen ezin

izango nintzelako berarekin autobusean ezta jolasarteetan egon. Lehenengo egunean,

urte guztiak bezala, amak ikastetxera autoz eraman ginduen eta horregatik ez nuen

hainbeste hutsune sentitu baina kurtso osoan zehar bere laguntasuna faltan bota nuen.

Maila hontan, Irakasle, ikasle eta ikasgai berdinekin jarraitu nuen. Ingurune

ikasgaiako metodologia zein zen oroitzen naiz. Irakasleak gaiaren hasieran, fitxa batzuk

banatzen zituen. Irakasleak gaia azaltzen zuen bitartean, prestatutako fitxetan zeuden

galderei erantzuten saiatu behar genituen. Bidalitakoa bukatu ondoren, denon artean

zuzentzen genituen. Gero, binakako taldeetan jartzen ginen eta

bata bestearen laguntzarekin ulertu eta ikasi egiten genuen.

Azkenik, bikoteak galderak egiten zizkizun eta egoki erantzuten

bazenu, bakoitzaren klaseko zenbakia arbelean ipintzen genuen.

Nire iritziz, aipatu dudan azken pausoa ez zait oso egokia

iruditzen lehialtasuna sustatzen duelako.

Atzerriko hizkuntza ikasgaia asko gustatzen zitzaidan. Pitinka-pitinka gero eta

gauza gehiago ikasten nituen. Nahiz eta, txikitan oso lotsatia izan, irakasleak gela

aurrean galderak eta zenbait ariketa ezberdin egiten zituenean parte hartzen nuen. Ez

zen ezer gertatzen eratzunetan nahasten bazina! Kurtso hontan, ingelera hain gustura

hartu nuenez, gurasoek igeriketa, solfeoa eta piano klaseaz gain, etxe alboko akademia

txiki batean izena eman zidaten.

Kurtsoan, istorio pilo bat bizi nituen baina bat bereziki, gaizki pasa nuelako

gogoratzen naiz. Klasean liburu bat irakurtzen geundela, Mari Jose irakasleak klasetik

joan eta denbora luze batean ez zen agertu. Gelara bueltatu zenean, beraren aurpegian

kezka irakur zitekeen. Ez genekien zer gertatzen ari zen baina argi zegoen zerbait

garrantzitsua zela. Gelakide guztiak klase barruan geunden nahiko isilik, ea gertatzen

Page 8: AUTOBIOGRAFIA

8

ari zenaz ohartzen ginen. Ondoren, ETA-k, B gelako irakaslearen senarra hil zutela

jakin genuen! Gertakizun hau pasa ondoren, B klaseko irakaslea ez zen berriro

ikastetxera bueltatu.

Ondoren, 4º mailako gelaren argazkia itsasiko dut:

5º MAILA

Amen batean, bigarren zikloa bukatu egin zen eta hirugarrenean nengoen! Nahiz

eta ziklo berri honetan gelakide berdinak izan, irakasle berria geneukan. Irakaslea

Ignacio J. zen. Beraz, lehenengo aldia zen gizonezko irakaslea geneukala! Kurtso

honetan ez ziren ikasgaiak aldatzen. Dena den, gero eta gauza gehiago eta

konplexuagoak ikasten genituen.

Kurtso hau lehen hezkuntzako kurtso guztien artean zailena iruditu zitzaidan.

Gizarte eta ingurune ikasgaietan gauzak ikasteko bidaltzen zigutela oroitzen naiz.

Ondoren, proba moduan orri batean galdera batzuk ematen zizkiguten eta hauei liburu

eta apunteak begiratu gabe, erantzun behar genituen. Nahiko astuna egiten zitzaidan

ariketa hauek betetzea. Egia esan, garai hartan bidalitakoa buruz ikasten nuen, loro bat

izango banintz bezala. Nire ustez, ariketa honen metodoa ez da onena, ez zutelako

ulermena kontuan hartzen.

Page 9: AUTOBIOGRAFIA

9

Jolas-ordu guztietan “brilé” deitzen den jokora jolasten genuen. Ez zen

lehenengo kurtsoa joko honetara jolasten genuela baina 5º mailan goizeko jolasartean,

jan baino lehen eta jan ondoren bakarrik joko horretara jolasten genuen, eta gainera,

izugarri ondo pasatzen genuen! Eskolako festak, Martxoaren inguruan zirela uste dut.

Festetan zenbait txapelketak antolatzen zituzten: Soka tira, Altxorraren bila, futbola eta

nola ez jolas garrantzitsuena “brilé”-a. Urtean zehar, “brile”-an hainbeste jolasten

genuenez, ia festa guztietan irabazten genuen. Txapelketaren saria klaseko, kopa bat

zen. Beraz, denek gurasoei irabazitako kopa hori erakutsi nahi genuenez, irakasleak zein

egunetan eraman genezakeen antolatzen zuen!

Ikastetxe honek ez zuen ibilaldi asko egiten. Urte bakoitzean hiru egiten zituen

eta gehienez egun bat pasatzen genuen. Esate baterako, Bertizko Jauregiko natur

parkera joaten ginen. Ezagutzen nituen beste ikastetxeko lagunak, ikastetxearekin bi

edota hiru gau pasatzera joaten ziren, gu alegia ez. Penagarria dela uste dut, ikastetxe

honekin halako ibilaldia ez egitea Lehen Hezkuntzan, esperientzia polita eta

aberasgarria iruditzen zaidalako.

Hala ere, bosgarren mailan egiten genuen hiru txango horiek

albo batera utzita, hilabete bateko goiz guztiak igerilekura joaten

ginela esan beharra daukat! Ikastetxean bertan autobusa hartzen

genuen eta Altza auzoko igerilekura eramaten gintuzten. Lehenengo

egunean denak egon ezin batean geunden. Igerilekura iritsi bezain laster,

neskak neskekin eta mutilak mutilekin aldageletara joan ginen. Bertan

bainujantziak, txanoak eta betaurrekoak jantzi ondoren, motxilak takila

barruan sartu eta igerilekura joateko prest geunden!. Hasieran denei probatxo bat egiten

ziguten, horrela zein mailan geunden jakiteko. Igeriketa egiten nuenez, maila altuenean

ipini zidaten eta poz-pozik nengoen! Ahaztu ezin den oroitzapena!

Bosgarren kurtso hau zaila iruditu arren, oso azkar pasa egin zen. Eta ni

konturatu baino lehen ekaina iritsi zen eta honekin batera oporrak!

Page 10: AUTOBIOGRAFIA

10

6ºmaila

Nahiz eta uda luzea izan, urteak pasa ahala, gero eta motzago egiten zitzaidan.

Edonola, bosgarren kurtsoko uda izugarria izan zen! Hondarribiko festak bukatu

ondoren, eskolara joan behar genuen. Hala ere, familia eta lagunekin oporretara joan

nintzen Bartzelonara eta primeran pasatu nuen! Oporrak bukatu ondoren, eskolara

bueltatu nintzen. Egia esan, Lehen Hezkuntzan oso gustura nengoen ikastetxean bai

gelakideekin bai irakasleekin. Beraz, eskolara joatea gogoko nuen!

Lehenengo asteko klaseak galdu izan arren, berehalaxe hartu nuen nire

gelakideko martxa. Kurtso honetan, bosgarren mailako irakasle bera geneukan, Iñaki J.

Aurreko kurtsoko gelakideak, A klasea osatzen genuenaz gain, beste bi neska berri

zeuden. Neskak, Ana eta Mari Jose dute izena. Gure klasean etorri berriak ziren

hirugarren zikloa errepikatu egin baitzuten. Hasieran, klaseko gelakideok beraiekin

nahiko gaizki moldatu ginen agintzaileak zirelako baina denbora pasa heinean, eskolan

elkarrekin bizitzen ikasi genuen. Gaur egun biak nire lagunak izaten jarraitzen dute.

Badira hilabete bat elkar ikusten ez dugula baina noizean behin afaltzera edo kafetxo bat

hartzera elkartzen gara!

Mundu guztia seigarren kurtsoa zailena zela esaten zuten. Hortaz, lehenengo

ebaluazioaren azterketak heldu zirenean beldurrez dardarka nengoen! Aurreko kurtsoko

ikasgai berdinak ziren. Nahiko ongi menperatzen nituen ikasgai guztiak, bat izan ezik.

Eskolaz kanpo akademia batera joan izan arren, Ingelera asko kostatzen zitzaidan!

Lehenengo ebaluazioan ez nuen ingelera gainditu. Nire bizitzako lehenengo suspentsoa

zen eta izugarrizko nahigabea neukan. Buletinarekin eskuan eta negarrez iritsi nintzen

etxera! Etxean sartu bezain laster, amak kezkatuta niregana etorri eta ea zer gertatzen

zitzaidan galdetu zidan. Gertatutakoa kontatu nion eta bazekienez ikasgai guztiak

gainditzeko ahalegina egin nituela, besarkada bat eman ondoren, ez zela ezer gertatzen

esan zitzaidan. Geroztik, denbora gehiago eskaini nion ingelesari eta arazorik gabe

gainditu nuen!

Gabonetako oporretatik bueltatzen ginenetik, gelakide guztiak danborradari

buruz hitz egiten zuten. Danborradan, jotzeko zazpikiak zeuden! Ez nuen ulertzen

zergatik guztiek barrilarekin edo danborrarekin jotzen atera nahi zuten. Jolasaldian eta

zenbait arratsaldetan eskolan geratzen ziren probak egiten. Azkenean, Urtarrilak 20

Page 11: AUTOBIOGRAFIA

11

batera, gelakideak egun berezi bat pasatzen ari ziren bitartean, ni amarekin etxean

geratzen nintzen. Gaur egun, berriz, Donostiako pertsona batek bezala ospatzen dut

danborrada!

Ikastetxe barruan, eskolaz kanpoko aktibitateak egiten jarraitzen nituen. Hau da,

Pianoa eta Solfeoa. Solfeo ez zitzaidan batere gustatzen baino azken urtea zenez,

bukatzea erabaki nuen. Pianoa klaseetan primeran pasatzen nuen!

Egunak joan egunak etorri lehen hezkuntzako maila bukatu nuen. Gelakide

guztiekin pasatzen nuen kurtsoz baina lehenengo, uda dibertigarri bat disfrutatzea falta

zen!

ONDORIOAK:

Lehenengo hezkuntzako urteak

dibertigarriak izan ziren, izan ere ikasteko

gogoak neuzkan. Edonola ere, San Ignacio De

Loyola ikastetxe honek erabiltzen zuen

metodologia ez dela aproposena iruditzen zait.

Egia esan, ez dakit gaur egun eskola barruan

aurrerapenik egon diren ala ez. Teknologia

berri ezberdinen existentziarekin batera metodologia nolabait aldatzea espero dut. Orain

dela urte batzuk, aldiz, ez genituen teknologiak erabiltzen, hau da, klaseak nahiko

teorikoak ziren. Beraz, ikas-prozesuan ikasleek protagonista izan ordez, irakasleak

ziren.

Pasa den urtean, elkarrizketa bat egitera Amara-Berri ikastolara joan ginen.

Bertan, batez ere, matematika ikasgaia nola irakasten zuten azaldu ziguten. Ikastola

honetan erabilitako metodologia magistrozentrismotik urruntzen da. Hau da, umeak

talde lanean, txokoetan, elkarri laguntza eskainiz aritzen dira. Bestalde materialei eta

baliabideei dagokionez, hauek erakargarriak izatea saiatzen dira, marrazkiak txertatuz

edo errealitateko jardueretan erabilitako materialak imitatuz. Esate baterako, txanponak,

elikagaiak… Nire ustez, ariketa ezberdin hauekin errealitatera hurbiltzen saiatzen dira

eta ikasleen motibazioa lortzen dute.

Page 12: AUTOBIOGRAFIA

12

Nire ikastetxean, berriz, liburu testuekin eta irakasleen azalpenekin ikasten

genuen bai matematika bai beste ikasgaiak. Noizean behin pelikularen bat ikusi edo

jokoren bat egiten genituen baina ez zen ohikoena. Bestalde, gelen antolakuntza ez zen

talde lanetan banatzen, hogeita bost bat ikasle betetzen genituen eta idazmahaietan

binaka esertzen ginen. Laburbilduz, ikastetxe honetan erabiltzen duten metodologia

egokiena ez iruditu arren, gauza pilo bat ikasi nituela uste dut.