BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko...

32
www.baleike.com B A LEI K E 222. ZENBAKIA. EURO BAT 2013ko EKAINA ZUMAIAKO HILABETEKARIA LUDOTEKAK HOGEI URTE BETE DITU CABARETA! Astindu dantza taldearen Broadway Cabaret musikala argazkitan

Transcript of BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko...

Page 1: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

www.baleike.com

BALEIKE222. ZENBAKIA. EURO BAT2013ko EKAINA

ZUM

AIA

KO

HIL

AB

ETEK

AR

IA

L U D O T E K A K H O G E I U R T E B E T E D I T U

cabareta!Astindu dantza

taldearen Broadway

Cabaret musikala argazkitan

Page 2: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

Gastronomia eta natura iraunkorraren IV.jardunaldiak

ZUMAIA - EKAINAREN 15ETIK 23RA

Zumaiako Merkatari eta

Ostalaritza Elkartea

Page 3: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

BALEIKE222a

Za

La A

. Ru

bio

Ap

rea

herri aldizkaria

Foronda kultur etxea

Odieta, 2

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

Baleike kultur elkartea

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: agustin zubimendi eta

Xabier azkue.

Erredakzio taldea: imanol azkue, ainara lozano

lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet,

Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio, Jon

Urbieta, izaskun Urbieta eta Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

antza inprimategia

(lasarte-Oria)

Tirada

800 ale

lege gordailua: SS-405/94

iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

9baleike +

Ludoteka: joLastu, heZi,

integratu

4iritziaLoMce: heZkuntZa erreforMa

6argazkitancabareta

16erreportajeaPertsonengandik ikasten

23elkarrizketajoxe Mari gorostoLa

28agendaekaina

30bertso xortaMaddi gaLLastegi

Page 4: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

4 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

irit

Zia LoMce: heZkuntZa

erreforMa

Wert hezkuntza ministro espainiarrak berriki atera du Espai-niar Estatuko Hezkuntza erreformatzeko lege proposamena; Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoa, hain zuzen ere (LOMCE, gaztelaniaz).

Azter ditzagun gure ikuspegitik hain pil-pilean eta ezagu-na egin den hezkuntza erreforma honen alderdi eztabaidaga-rri eta ez onargarriak.

1970. urtean onartu zen Hezkuntza Lege Orokorraren (LGE) ondoren, Espainian Hezkuntza arloan beste zazpi lege organiko onartu dira, Espainian gobernatzen egon diren bi alderdi politikoen eskutik. Lege organiko hauetatik, derri-gorrezko hezkuntzak lau erreforma pasa ditu 2006. urtera arte. Boterera iritsi ahala, irakaskuntza eredua nahieran aldatu ohi du gobernu bakoitzak, garbi ikusten denez politikariak ez baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko.

Azken legearen hitzaurreak zer dio“Ikasleak hezkuntzaren zentroa, muina eta arrazoia dira. Eskolan irakaskuntza pertsona autonomoak, kritikoak, pen-tsamendu propioa dutenak formatzera bideratu behar da. Ikasle guztiak amets bat dute, pertsona gazte guztiak talentua dute”.

Gure ustez, Legearen hitzaurre hau irakurrita inor ezin da Hezkuntza lege berriaren kontra egon, baina arretaz ira-kurtzen bada aurreproiektua kritika, kontrako iritzi eta erre-fusa asko sortzen ditu. Ondorioz, ibilbidea hasi berri duen Legearen aurreproiektuari Autonomia-erkidegoko hezkuntza agente eta eragile guztiek elkartu eta ezezkoa eman diote.

Zergatiak aztertzerakoan, hasteko, Werten erreformak gaur egungo hezkuntza helburuen kontrako norabidea hartu du, irakaskuntza tresna neoliberal bilakatuz. Hezkuntza zen-tzu utilitaristan planteatzen da. Adibidez, Lege proiektuan “kalitate” hitza 101 aldiz azaltzen da, eta “ekitate” hitza, be-rriz, 20 aldiz. Ekonomia, lehiakortasuna eta enpleabilitateare-kin erlazionaturiko hitzak 50 aldiz baino gehiago errepikatzen dira, eta, berez, ekonomia hitza ekitate hitza baino gehiago-tan aipatzen da. Beraz, Hezkuntza lege berri honek ez ditu batzen kalitatea eta ekitatea, ikasleen aukera-berdintasuna.

LOMCE legean “Hezkuntza berez ez da helburua bitar-tekoa baizik”. Beraz, hezkuntza lege hau planteamentu guztiz ekonomizista batean du abiapuntua. Egiten den hezkuntza-ren definizioa guztiz merkantilista eta utilitarista da.

EUROSTAT-ek (Statistical Office of the European Commu-nities) zabaldutako 2011 emaitzak, Europa Estrategia 2020 txostenaren hezkuntza adierazleak kontuan izanik, Espainia-ko hezkuntza sistemaren ahultasunik handienetako bezala eskola porrota azpimarratzen dute. Eskola porrotaren tasa 2011. urtean % 26,5 izan zen; gaur egun Europako bataz

besteko balioa % 13,5 da eta helburua da 2020rako eskola porrotaren tasa % 10 izatea. Esan behar da Euskadiko Au-tonomia Erkidegoan gaur egun ia %12 dela. Beraz, Europan 2020rako ezarri den helburutik oso gertu dago Euskadiko hezkuntza sistema. Hezkuntza lege berdinarekin, gaur egun indarrean dagoen LOE legearekin, Autonomia Erkidegoko emaitzak Europakoen bataz bestekoen balioen azpitik daude eta Estatu mailan guztiz kontrakoak ematen da. Daukagun lege organikoarekin Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan horrelako emaitzak lortu baldin badira, arazoa legearena edo bere aplikazioarena da?

Datu hauek ikusita, denok, baita LOMCE legea ere, ados gaude eskola hobetu behar dugula eta ikasleen garapen osoa eta integrala lortu behar dela eta beharrezkoa den hobekun-tza hau ekitatea, berdintasuna eta kalitatea lantzearen ondorioz etorriko da. Denok daude horrekin ados, LOMCE izan ezik.

Bestalde, garbi da eredu pedagogikoa falta duela LOMCE legeak. Ez ditu helburu zehatzak eta espezifikoak aipatzen, ez da metodologia edo zein baliabide izango diren ere ezertxo ere esaten.

Ezta ere ez du irakaskuntzaz hitz egiten baizik eta ikas-kuntzaz edo aprendizaiaz bakarrik, edukiak bakarrik dira ebaluagarriak. 2002ko LOCE legean konpetentziak eta zehar-lerroak lantzeaz hitz egiten zen, eta 2006ko LOE-n gaitasunak landu eta ebaluatzeaz hitz egiten zen. LOMCE lege berriak bakarrik edukietan tematu eta zentratzen da.

Eduki kontzeptualen ezagutza izango da nagusi, beraz, oinarrizko konpetentziak edo gaitasunak alboratuz. Egungo hezkuntzan ezinbestekotzat jotzen dira oinarrizko gaitasunak eta norabide horretan ari dira Europako hezkuntza sisteme-tan, hau da, edozein pertsonak bere osotasunean gure gizar-tean mugitzeko eta garatzeko behar dituen gaitasunak dira landu beharrak: ikasten eta pentsatzen jakitea, komunikazio eraginkorra izatea, elkar bizitzen eta elkarrekin lan egiten jakitea … Funtsa da buruz ikastetik egiten ikastera igaro-tzea, transmisioan oinarritutako ikas-prozesuak bultzatzetik proiektuak eta arazoak aztertzera … LOMCEn ez da horren inguruan ezer agertzen, beste norabidean doa sistema, per-tsona bere osotasunean erabat baztertuta geratzen da, biga-

MArIA EtA JosE IKAstEtxEA

MAhAInguruAHezkuntza Legeari buruz hitz egiteko mahaingurua antolatu zuen

Maria eta Josek, Argia eta Baleike aldizkarien laguntzarekin. Hizlariak Jone Berriozabal (EAJ-PNV), Juanjo Agirrezabala (EH Bildu) eta Juanma

Aramendi (PSE-EE) izan ziren.

Page 5: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 5

baLe

ike

+ir

itZ

ia

rren mailan, eta profesional hitza errepikatzen da behin eta berriz, profesionalki prestatzea, enplegurako. Azken finean, hezkuntza merkantilizatu eta “baliagarri” diren ikasgaiak, ikasgai ardatzak, indartuko ditu LOMCEk eta bere gain har-tuko du Madrilek ikasgai horien edukia zehaztea.

Lege honek hezkuntzaren zentralizazioa eta asimilazioa bultzatzen du. Estatu Espainolak eskumenak bereganatu egi-ten ditu berriro ere, eta ia ezerezean uzten du Estatu Auto-nomikoaren ustezko izaera. Estatuak curriculumaren gaineko erabateko kontrola berreskuratu nahi du.

Wert ministroaren Lege honek baditu guretzako eztabai-dagarriak diren proposamenak.

Zentralismo gorenaAutonomia-erkidegoek erabakion ahalmena galduko dute hezkuntza gai eta arloetan. Hizkuntza propioa duten erkide-goetan Espainiar Gobernuak oinarrizko curriculumaren %65 ezarri dezake eta beste autonomia-erkidegoetan %75a. Beraz, ondorioz, esan dezakegu, haur eta gazteek Espainiako Go-bernuak finkatutako edukiak ikasiko dituzte batik bat -guztira curriculumaren %65, baina %65 horri eskainiko diote ordu eta ahalegin gehien, ikasgaien hierarkizazioak baldintzatuta.

Ebaluaketa froga kanpokoakEbaluaketa frogak kanpoko espezialisten eginak izango dira, fro-ga indibidualak, estandarrak, eta nazionalak (Gobernu Zentralak diseinatutakoak hein handi batean eta Hizkuntza propioa duten erkidegoetan Espainiar Gobernuak oinarrizko curriculumaren %65 ezarri dezake).Lehen Hezkuntzan ikasleak behin bakarrik errepikatu ahal izango du. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako ebaluazioek arreta berezia izango dute. Lehen Hezkuntzako etapa amaiera-ko ebaluazioak, errebalidak, ez du ondorio akademikorik izango.

DBH amaierako ebaluazio nazionala izango da, eta DBHko titulua eskuratze-ko, etapa amaierako kanpo ebaluazioa gainditu beharko da. Titulua osatzeko nota ponderatua honela osatuko da: %70a eta %30a.

Kanpoko ebaluazioen bidez edukiak neurtuko dira; kan-poko ebaluazioak publikoak izango direnez, ikastetxeen ar-teko lehia bultzatuko da; ikastetxeei duten autonomia eskasa murriztuko zaie; planteatzen dituen ebaluazio aldiekin, ikas-tetxeak horri begira ipiniko ditu, metodologia eta didaktika moduak aldaraziz...

Dibertsitatearen tratamenduaIkasleak banatu eta bereizteko erabili dira frogak eta notak. Orain, DBH amaitu arte -16 urtera arte- ikasle denak elkarrekin daude, baina lege berriak 14 urterekin banatuko ditu: horregatik errendimendu akademiko baxuagoa dutenak – nota okerragoak ateratzen dituztenak- Lanbide Heziketara zuzendu edo bideratu nahi ditu, eta gainerakoak Batxilergora – unibertsitatera-. Beraz,

gure iritziz baztertzailea eta diskriminatzailea da, ikasleek hain-bat ebaluaketa gainditu behar izango dituzte eta horren arabera bide batetik edo bestetik joango dira; ezin dugu ahaztu emaitzak askotan oso lotuta daudela maila sozio-ekonomikoarekin, eta hortaz ikasle guztiek ez dituzte eskubide berberak izango.

Euskararen tratamenduaBenetan kezkatzen gaitu, LOMCEK euskara hirugarren mailako hizkuntzatzat hartzen duela, espezialitateko ikas-gai gisa, hirugarren mailakoa, ikasgai ardatzen eta aukerazkoen atzetik, gaztelania izango da nagusi, indartu beharrekoa, eta eleaniztasunari ematen zaion definizioa erabat lotuta dago atzerriko hizkuntzarekin. Gure aburuz euskararen kontrako eraso zuzena da, hizkuntzen arteko balizko oreka baten bila-keta aitzaki, “gaztelaniaren sakontzea eta euskara baztertzea” bilatzen baitu. Non geratzen da gure D eredua? Argi dago LOMCE-k gure Hezkuntza Sistema Propioaren zutabe izango diren curriculuma eta hizkuntza erabat baldintzatu eta euskal-dunon asimilazio eta doktrinamendurako erabiliko dituela.

Erlijioa irakasgai espezifikoaErlijio klaseak direla-eta gauza asko esan da azken bolada ho-netan. Maria eta Jose Ikastetxea itunpeko ikastetxe erlijiosoa izanik, erlijio eta moral heziketa ikasgaia maila guztietan es-kaintzen dugu Hezkuntzarako Lege Organikoak Ikastetxeak behartzen baititu beren ikasketa egitarauak osterakoan erlijio ikasketak nahitaez eskaintzera, eta gurasoak dira erabakitzen dutenak erlijio ikasgaia euren seme-alabek jaso dezaten edo

ez; gurasoen erabakia izaten da, eu-ren eskubideetako bat delako. Edu-kira murgilduz, botere publikoek gurasoei bermatzen dien eskubide bat da.

Gure Ikastetxean erlijioa eman izan da eta ikasgai bezala hautatzen duten ikasleak ebaluatu egin izan dira, Hiritartasun ikasgaia ebaluatu den bezala. Orain, LOMCE legea-ren arabera, erlijioa edo Gizarte eta Kultur Balioak irakasgai espezifiko gisa landuko ditugu Ikastetxean bai

Lehen Hezkuntzan eta baita Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzan. Baina izugarrizko zalantza eta kezka sortzen digu erlijio ikasgaiaren helburu eta edukiak nork ezarri eta finkatuko di-tuen, zein ikuspegitik ezarriko diren eta zein balore landu eta ebaluatuko diren, hau da, Espainiako Gotzainen elkarteak fin-katuko dituen beti ere Estatuaren ikuspegi zentralista eta asi-milazioa bultzatuz?

PartaidetzaIkastetxeari autonomia emango zaiola dio LOMCEk, baina autonomia hori zuzendariaren menera egongo da. Ikastetxe-ko zuzendaria da arduradun gorena edo maximoa, eta, on-dorioz, Ikastetxeko Eskola Kontseiluari eta Guraso Elkarteei boterea eta ahalmena kentzen zaie.

benetan kezkatzen gaitu LoMcek euskara hirugarren mailako hizkuntzatzat hartzen duela

Page 6: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

6 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a6 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

Page 7: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 7 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 7

testua: erredakZioa argaZkiak: eLhuYar

ar

ga

Zki

tan

Astindu dantza taldeak Broadwayeko cabarete-tara eraman gintuen Maiatza Dantzan ekime-nerako prestatutako ikuskizunean. 1920ko eta 30eko cabaretetan entzuten zen jazz musika, ko-reografia ikusgarria eta antzerki zatiak ikusteko aukera izan zen Torreberrin prestatutako night clubean. Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

Argazki gehiago eta bideoa: baleike.com

Astinduren cabareta

Page 8: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

8 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

baLe

ike

+ir

itZ

iaPu

bLiZ

itat

ea LUDOTEKAjoLastu, heZi, integratu

Page 9: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 9

baLe

ike

+ba

Leik

e +

...

tEstuA: JuAn LuIs roMAtEtArgAZKIAK: ArnAItZ ruBIo APrEA

LUDOTEKAjoLastu, heZi, integratu

Zumaiako Ludotekak 20 urte bete ditu ikasturte honetan. Arduradunak kurtso amaierara arte egon dira zain urteurrena ospatzeko. Bi hamarkada

hauetan ateratako argazkien erakusketa eta kurtso amaierako festa

izango dira ospakizunen artean. Egun handia, baina, ekainaren 22a izango da. Ludotekako iragana eta oraina

mahai baten inguruan bilduko da egun horretan.

Plastikozko edalontziekin eta material berrerabilgarriekin egindako armiarma erraldoi batek eman digu ongietorria Ludotekan, itsas kiroldegiko ate batetik sartuta. “Etortzen diren guztiek atera-tzen dizkiote argazkiak armiarmari”, dio Araika Arrona hezitzaileak. 2005etik egiten du Araikak lan Ludotekan. Goiza da eta ez da haurren zalapartarik entzu-ten kolorez betetako gela zabalean. Arra-tsaldean erabiliko dituzten jokoak eta jostailuak beraien lekuan daude, eta ez dabil inor futbolinean. Isiltasun eta bake horretaz baliatu gara hitz egiteko.

Jostailu ugari aurki daitezke ludo-tekako baldetan. Puzzleak eta mahai jokoak, panpinak eta karta jokoak. Jola-sak eta haurren irribarreak nagusi badira ere, Ludoteka ez da jolastoki soila. “Jo-lastokia baino gehiago da”, dio Josune Herrartek, Zumaiako Udaleko euskara teknikariak. “Proiektu hezitzaile bat da Ludoteka”, azpimarratu du.

Iritzi berekoa da Araika. “Ludoteka-ren helburua aisialdian oinarritutako he-ziketa eskaintzea da, eta aisialdi horren barruan familietan edo eskoletan eman den heziketaren jarraipena egitea erre-gulatu gabeko espazio batean. Proiektu hezitzaile bat jartzen da hemen abian, haurren abilezia sustatu eta integrazioa lantzeko, betiere aisialdian oinarrituta”.

Page 10: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

10 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

Erregulatu gabeko zerbitzua da hau, baita bazkideentza-ko espazio neutroa ere. “Maria eta Joseko eta Herri Eskolako haurrentzako bilgune neutro bakarrenetakoa izango da Lu-doteka, Musika Eskolarekin batera. Beraien eskoletan edo patioetan beti talde txikitan egoten dira, baina hona etortzen direnean nahastu egiten dira eta lagun berriak egiten dituzte. Eta ez hemen bakarrik; parkeetan, hondartzan edo beste leku neutroetan ere hemen egiten dituzten lagunekin elkartzen di-rela azaldu digute gurasoek”.

Espazio askea bezala ere ikusten dute haurrek Ludoteka. “Gurasorik gabeko, irakaslerik gabeko eta kontrolik gabeko espazioa da umeentzat. Ludotekan daude-nean ez dute egon behar mahaian eserita arbelari begira. Hemen libre izateko eta jolasteko aukera dute. Hezitzaileok jolasak eta eskulanak dinamizatzen ditugu eta gure laguntzarekin beste mundu bat ezagutzeko aukera dute”, dio Araikak.

Adin mugak ere ezabatu egiten dira lau horma hauen artean. 6tik 12 urtera bitar-teko haurrei zuzendutako zerbitzua da Lu-doteka eta adin tarte horretako haurrak de-nak batera izaten dira. “Ez ditugu banatzen adinaren arabera. Belaunaldi desberdineta-ko haurren harremanak ere sustatzen dira hemen. Eskolan beti beraien adinekoekin dabiltza, baina hemen nahastu egiten ditu-gu. Txikienentzat aberasgarria izan daiteke helduagoekin egotea”.

1992-93 ikasturtean jarri zen martxan Zumaiako Ludoteka. Gaur egun EAJ-PNVko udal tal-deko bozeramailea den Montse Arana zen garai hartan Hezkun-tzako batzordeburua eta prozesua martxan jarri zuena. “1991. urtean hasi ginen gai honekin. Ordurako, guraso talde bat mugitzen hasia zen gaztetxoentzako aisialdirako leku bat eskatzen. Ideia ondo har-tu genuen eta Udaleko sail batzuk martxan jarri genituen: hezkuntza, euskara, kultura eta gi-zarte zerbitzuak”. Sail horietako teknikariak hainbat herritan izan ziren ludoteketan jorratzen ziren proiektuak ezagutze-ko. Aukera batzuk aztertu eta gero, itsas kiroldegian zegoen lokala aukeratu zen zerbitzu berria ezartzeko. “Garai hartan Gurutze Gorriak erabiltzen zuen lokal hau, baina jarduera handirik ez zuen. Itsas kiroldegia erabiltzen zuten kirol tal-deei ez zitzaien gustatu haurrak hara eramateko ideia, baina, hala ere, han hasi ginen”, gogoratu du Aranak. “Lana eman zigun, baina oso gustura geratu ginen emaitzarekin”, onartu du zinegotziak.

Aukeratutako kokapenak hainbat eztabaida piztu zituela du gogoan. “Ez zen toki egokiena. Errepidea hurbil zegoen

eta trafikoa ere handiagoa zen, orduan ez zegoen-eta saihes-biderik. Ikusten zen egokiagoa zela herri aldera ekartzea eta babes handiagoa zuen leku batean jartzea. Baina, momentu hartan, ez zegoen beste aukerarik”.

Hasieratik helburua Zumaiako “haur eta gaztetxoentzako aisialdirako aukera bat ematea” zela gogoratu du Montsek. “Kultura eta kirol aldetik eskaintza zabala zegoen Zumaian, baina hortik kanpora sumatzen genuen behar hori”. Guraso talde haren hasierako asmoa, ordea, bolera antzeko bat pres-tatzea zela dio prozesua bere hasieratik ezagutu duten herritar batzuk. “Ez dut gogoan, baina esango nuke gure asmoa ha-

sieratik hezkuntzarekin erlazionatuta egin zela. Ildo nagusia zehaztu zenean, honelako lekuetan aditua zen enpresa batekin harre-manetan jarri ginen”.

Urte askotan zerbitzua Urtxintxa en-presari azpikontratatu zion Udalak. Bildu alkatetzara heldu zen arte. “Pasa den le-gealdian, Iñaki Agirrezabalaga alkate eta Andoni Etxaniz Pertsonaleko batzordebu-ru zirela, azpikontratak kendu eta Ludote-kako hezitzaileak Udaleko langile propioak egitea erabaki zen, hau da, zerbitzua Udale-tik zuzenean kudeatzea”, aipatu du Josune Herrartek. Horrekin batera, Foru Aldundi-ko Gaztedia Zuzendaritza Nagusiarekin hi-tzarmena sinatu zen. Horri esker, aholku-laritza zerbitzua eskaini zion Foru Aldun-

diak. “Beraien parametrotan sartu ginen eta Ludoteka batek zer izan behar zuen jarraibide batzuk eman zizkiguten. Lu-doketa batek zerbitzu integrala eman behar du, baina ez baka-rrik haurrei, baita gurasoei eta familiei ere. Herrian txertatu behar duela ere esaten du”.

Ildo horretan, Ludoteka Zumaiako gizartean ondo txer-tatuta dagoela uste dute bai Montse Aranak, baita Josune

Herrartek ere. “Herriari begira, orain 20 urte, oso garrantzi-tsua izan zen udalekuak antolatzen hastea. Ordura arte, esko-la bakoitzak bere udalekuak antolatzen zituen, baina orain 20 urte Udalak hartu zuen horren ardura Ludotekaren bitartez, eta hori oso ondo hartua izan zen herrian”.

Ludoteka herrian txertatzeko lan horretan, elkarlanean aritu da merkatariekin jostailuen erakusketa muntatzen, baita Musika eta Dantza Eskolarekin jaialdi batzuetan ere, Inau-terietan, adibidez. “Hitzarmen puntual hauek interesgarriak dira haurrak txikitatik ohitzeko gizarte partaidetzan eta elkar-lanean”, Herrarteren ustetan.

Ludotekaren harremana Zumaiako gizartearen beste es-parruetara ere zabaltzen da. “Gizarte Zerbitzutatik haur ba-

“gurasorik gabeko, irakaslerik gabeko eta kontrolik gabeko espazioa umeentzat. hemen libre izateko aukera dute”

baLe

ike

+

Page 11: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 11

tzuk bideratzen dizkigute, horien gizarteratze prozesuan la-guntzeko eta erremintak emateko. Munduan edo gizartean aurki ditzaketen eredu desberdinak ezagutarazten dizkiegu eta aukera horiek izatea bermatu ere bai”, dio Araika Arro-nak. Etorkinen integrazioa lortzeko, irakasleekin hitz egiten da horien prozesua zein den jakiteko eta Ludotekan bide be-retik joateko. Integrazio horretan, Ludoteka baliagarria dela uste du hezitzaileak. “Etortzen zaizkigun etorkinak askotan beraien familietan eta ingurune seguruan ixten dira. Hemen beraien adineko, gela desberdinetako eta familia oso ezberdinetako haurre-kin egiten dute topo”.

Euskararen ezagutzan errefortzua ere eskaintzen zaie etorkinei. Hori puntu estrategikoa da Josune He-rrarterentzat. “Erreminta egokia da kanpotik etortzen den jendearentzat. Horrela, euskara jolasarekin, lagunak egitearekin edo leku aske batekin lo-tzen dute”.

Ludoteka haurraren hezkuntza eta hazkuntzarako tresna aberasgarria dela uste du Araikak. “Hona etortzea librea da, beraiek erabakitzen dute etorri edo ez, eta haurrak etortzen badira, ondo pasatzen dutelako da. Garapenerako aukera bezala ikusten dutelako”. Umeekin lan egiten dute, baina baita gurasoekin ere. “Haste-ko, gurasoak konbentzitu behar izaten ditugu, esanaz beraien umeentzat ona dela hona etortzea eta hona ekarrita aldaketak

sumatuko dituztela. Hori, kasuen arabera, errazagoa edo zai-lagoa da. Pertsona bakoitza mundu bat da eta mundu horre-tan sartzea ez da erraza. Ume horren konfiantza irabazi behar duzu eta hortik abiatuta aurrerapausoak eman ditzakezu”.

Arazoak dituzten haurrei segimendua egiten zaie. “Ba-daude umeak eskolan beti zigortuta daudenak eta hemen ere zalapartan aritzen direnak. Haur horien kasuan, ebaluazio jarraitua egiten dugu, betiere gurasoekin adostuta. Arazoak areagotzen bada, umea beti gaizki badago, arazoa kanpotik

datorren seinale da eta hori konpon-tzeko arazo hori non sortzen den jakin behar da. Liskar gehienak es-kolako patioetan sortzen dira eta he-men amaitzen dute”. Halako kasuak gutxi direla azpimarratu du. “Gehie-nera jota, bost kasu izango ditugu. Hasieratik mozten ditugu okerreko jarrerak eta arazoa konpontzen ez bada, beste metodo batzuk era-biltzen ditugu. Atetik sartzen den momentuan ikusten duzu ume bat egun txarrarekin dagoela eta metodo

desberdinak erabili behar direla kasu horretan”.Sei urterekin joaten dira haurrak lehen aldiz Ludotekara.

“Ikastetxeetatik etortzen dira, beraien eskola ordutan eta ira-kaslearekin batera. Normalean arratsaldeko bi ordu pasatzen dituzte hemen. Eraikina ezagutzen dute , baita hemen zer egiten den ere”.

EsPAZIo nEutroAIkastetxeetako haurrentzako bilgune neutro bakarrenetakoa da Ludoteka

“Ludotekak zerbitzu integrala eman behar du, baina ez bakarrik haurrei, baita gurasoei eta familiei ere”

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 11

baLe

ike

+

Page 12: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

12 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

baLe

ike

+Pu

bLiZ

itat

ea

Page 13: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 13

testua: erredakZioa argaZkiak: eLhuYar

Zerbitzua astelehenetik ostiralera dago za-balik, 17:00etatik 19:30era. “Zabaldu zenean libre zuten nahi zuten egunetan etortzea, baina gaur egun ume kopurua oso handia da (170 haur daude apuntatuta) eta dugun tokia mugatua. Astelehenetan libre dute etortzea, baina asteartetik ostiralera bi egun aukeratu behar dituzte. Guztira astean hiru egunetan daukate etortzea. Egunero 60 umeren buel-tan ditugu. Ume asko dira…”, dio Araikak hasperen batekin.

Orain 20 urte zabaldu zenean, Ludoteka larunbat arratsaldeetan ere zabalik izaten zen. Lide Amilibia (EAJ-PNV) Hezkuntza batzor-deburua izan zenean (2003-2007 legealdian) larunbatetan itxi eta astegunetan soilik ireki-tzeko erabakia hartu zuen Udal Gobernuak. Neurri hori ez zen Montse Aranaren gustukoa izan. “Bere garaian, asteburutan zabaltzeko behar hori ikusi zen. Astegu-netan haurrek bazituzten hainbat betebehar: Musika Eskola, ingelesa, katekesia… baina larunbatetan eta igandetan ez ze-goen ezer ere, eta haien aisialdia betetzeko sortu zen zerbitzu hau. Asteburutan ixteko planteamendua ezagutu nuenean sorpresa handia hartu nuen eta nire ustetan hasierako hel-buruekin alderatuta atzerapausoa izan zen. Halako eskaera zegoen garai hartan… Bidezkoa iruditzen zait larunbat arra-tsaldeetan irekitzea”.

Josune Herrarteren ustetan, “demanda gutxitu zelako” erabaki zen larunbatetan ez irekitzea. “Ostera, astegune-tan demanda zegoen. Eta halako demanda dago gaur egun, umeek hiru egun aukeratu behar dituzte. Gainera, asteburue-tan gurasoak libre daude eta pentsatzekoa da umeek gurasoe-kin egon behar dutela. Hau ez da umeak aparkatzeko leku bat”.

6 eta 12 urteko haurrei zuzen-duta dago Ludoteka. Urteak aurrera joan ahala, nerabetasunetik hurbil dauden gaztetxoak Ludotekara ez agertzen hasi ziren. “10 eta 12 urte bitarteko haurrak ez ziren etor-tzen. Eskolen bidez bildu genituen hemen eta inkesta antzerako jolas baten bidez ondorioztatu genuen ez zirela etortzen eskolatik kanpo-ko jarduera asko zituztelako eta denborarik ez zutelako”. “Hori, eta jada bizi izandako zerbaiten irudia bazuten, hau da, txikientzako zerbitzu bat bezala ikusten zuten Ludoteka. Baina, espazio propio bat eskatzen zuten”, gaineratu du Herrartek. Horri erantzun nahian, Ludoketa izeneko ekime-na jarri zen abian. Hamabostean behin, ostiraletan, 19:30etik 20:30era, Ludoteka beraientzat bakarrik irekitzen da. “Eran-tzuna ikusita, nabarmena da arazoa ordutegia zela; orain 40 bat gaztetxo etortzen dira”, nabarmendu du Araikak.

Gaztetxoak teknologia berriekin jaio direla esan daiteke. Azken belaunaldiko telefono mugikorrak, sare sozialak eta bideojoko aurreratuenak erosotasun guztiarekin maneiatzen dituzte. Ludotekan, baina, ez dituzte halakorik aurkitzen eta ez du ematen faltan sumatzen dituztenik: “Hona ezin dituzte telefono mugikorrak ekarri eta oraingoz ondo eramaten dute. Bideojokorik, Wii edo Playstationik ez dugu hemen, ezta In-ternetik ere. Bere garaian planteatu zen jartzea, baina ezezkoa erabaki zen, haurrek barneratuta dutelako hemen ez dagoela Internetik. Bideojoko batzuk ere ekarri genituen, baina ez zu-ten harrera oso ona izan. Esan ziguten joko horiek bazituztela etxean eta hemen beste zerbait eskatzen zutela. Ikusi genuen ez zutela ezer berezirik behar. Batzuetan mahaian eseri eta as-teburuan zer egin duten kontatzen dizute. Atentzioa eskain-tzen badiezu, horrekin nahikoa dute”.

Gipuzkoako Foru Aldun-diko Gaztedia Zuzendaritza Nagusiarekin sinatutako hi-tzarmenari esker, aholkularitza zerbitzua jaso du pare bat ur-tez Zumaiako Ludotekak. “Bi urtetan jarraibideak markatu dizkigu. Zumaiako Ludoteka eredugarria dela adierazi du orain”, dio Udaleko euskara teknikariak.

Ludotekak “zerbitzu inte-grala” eskaini behar zuela zioen Gaztedia Zuzendaritzak, eta “ez bakarrik haurrentzat, baita

guraso eta familientzat ere”. Horren harira, zenbait ekimen antolatu dira azken urteetan familiei begira.

Gabonen bezperan, asteburu batean, jostailuen erakus-keta egiten da. “Erakusketara sartzeko baldintza bakarra da haurrak gurasoarekin joan behar duela. Jostailuak haur eta helduen eskuetan uzten ditugu haiekin jolastu dezaten”. Be-raien haurrek zer jostailu dituzten gogokoen jakiteko aukera

“ikusi genuen haurrek ez zutela ezer berezirik behar. atentzioa eskaintzen badiezu, horrekin nahikoa dute”

baLe

ike

+

LuDotEKA EtA uDALEKuAKLudotekako hezitzaileek Udalekuak ere antolatzen dituzte.

Page 14: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

14 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

baLe

ike

+ba

Leik

e +

eLka

rr

iZke

taer

ret

rat

ua

PubL

iZit

atea

Page 15: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 15

ezin hobea izaten da guraso batzuen-tzat. “Aholkularitza zerbitzu antze-rakoa eskaintzen da. Esan daiteke kasu askotan hezitzaileek hobeto ezagutzen dituztela haurrak gurasoek baino. Etxean ez dituzten jostailue-kin ibiltzen dira hemen eta gurasoak gomendio bila etortzen dira”, azaldu du Josune Herrartek.

Urtean zehar familientzat hiru irteera ere antolatzen dira. Ekimen horren helburua, Araika Arronaren esanetan, “familia osoari aisialdi bi-deratu bat eskaintzea da, familiak ezagutzeko, umeak ezagutzen di-ren bezala”. Familia ez da ‘guraso-haurra’-ra mugatzen. “Edozein kon-binazio egin daiteke: amona-haurra, osaba-haurra… Ulertzen dugu guraso batzuek lan egiten dutela asteburutan eta haurrak beste familiarteko batekin joatea duela”.

Josune Herrarteren ustetan, gurasoen irteera horiekin helburu asko betetzen dira. “Alde batetik, detektatu izan da familien aisialdia oso pobrea dela eta merkataritza zentroetara joatea besterik ez duela egiten. Inguruaren ezagutza ere oso urria da. Jendea oso urrutira joaten da eta hurbil duena ez du ezagutzen. Hainbeste baliabide eskaintzen ditu gure in-guruneak, hainbeste zentro daude… Zer ikusi eta zer ikasi asko dago inguruan. Irteera hauek ere asko laguntzen dute gurasoen eta hezitzaileen arteko harremanak lotzeko. Azke-nik, familia batzuei laguntzen die ikusteko ondo pasa daitekeela fa-milia artean”.

Museo edo zentro batera egin-dako bisitekin hasten dira irteerak. “Bisitaren ondoren, denon artean, informazio elkartrukea egiten dugu. Ondoren denok batera joa-ten gara bazkaltzera eta arratsaldee-tan familientzako jolasak egiten di-tugu. Gurasoei ez zaie derrigortzen parte hartzera, baina bai gomen-datu. Eta gehienetan parte hartzen dute jolasetan. Beraien haurrekin beste ume bat balitz bezala jolasten dira, eta ez guraso bezala, eta hori umeentzat oso positiboa da”. Esperientzia arrakastatsua dela dio Araikak. “Ebaluaketa oso positiboa jasotzen dugu. Irtee-ra bat bukatu aurretik hurrengoa noiz izango den galdezka izaten dira”.

Etorkizunera begira, espazio falta izan daiteke Ludote-kak paira dezakeen arazoetako bat. Are gehiago izena ematen duen haurren kopuruak gora egiten badu. “Pentsatzen duzu-nean goia jo duzula, gehiago etortzen dira; pentsatzen duzu-

nean ume gehiago ez dela etorriko, 50 gehiago apuntatzen dira”, dio irribarretsu Josune Herrartek. “Bere garaian, Udala-rekin hitz egin genuen aurrera begira beste lokal baten beha-rra aztertzeko. Torreberrira joan behar genuen, baina… Egia dena da lokal honek ez duela gehiagorako ematen”, azaltzen du Araika Arronak. “Zumaiako umeentzat egokitzen diren programak egiten ari gara. Argi dagoena da hemendik aurre-ra funtzionatzen duten heziketa programak martxan jartzen baditugu eta arrakasta izaten badute, beste metodo batzuk bilatu beharko direla. Agian jende gehiago beharko da. Orain bertan, hiru langile gaude, eta Ludotekaz gain, udalekuez ere

gu arduratzen gara”, gaineratu du. “Beti ari gara hobetzen, etengabeko hobekuntzan ari gara, baina baliabideak ere di-tugunak dira eta ezin da askoz gehiago egin”.

Etorkizun hurbilago batera etorrita, ekainean izango dira Ludotekaren 20. urteurreneko ekitaldiak. Ekainaren 13an ur-teurreneko argazki erakusketa zabalduko da Oxford aretoan. Erakusketa hilaren 22ra arte egongo da zabalik. Ekainaren 14an, 19:30etik 22:15era ikas-turte amaierako festa egingo da

beheko plazan; jolasak, afaria eta ikuskizuna izango dituzte. Ospakizunetako egun handia ekainaren 22a izango da. Goi-zean jolasak izango dira haur eta gurasoentzat. Ondoren, baz-kari herrikoia egingo da; bi hamarkada hauetan Ludotekatik pasatako 200 lagun inguru biltzea espero dute antolatzaileek. Musikak ere izango du bere txanda: Jon Urbieta izango da dj lanetan eta Ludotekako haur baten gurasoa partaide duen rock talde batek kontzertua emango du.

“esan daiteke kasu askotan hezitzaileek hobeto ezagutzen dituztela haurrak gurasoek baino”

baLe

ike

+

JoKoAK EtA JoLAsAKBideojokoak eraman izan badira ere, ez dute arrakastarik izan Ludotekako bazkideen artean

Page 16: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

16 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a16 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a16 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

tEstuA: IZAsKun urBIEtA

Pertsonengandik ikasten urtero moduan, Lourdeserako harrera

ekitaldiaren ekimenean hartu dute parte boluntario joandako hainbat zumaiarrek. hori aurrera eramaten duen taldea “Donostiako Lourdeseko Ama Birjinaren harrera” izenekoa da, eta maiatzaren 31tik ekainaren 3ra arte, Pirinioetan, Frantzian, kokatuta dagoen pelegrinazio-herria otoitzerako, elkar laguntzeko eta, batez ere, ongi pasatzeko tokia izan dute.

err

ePo

rta

jea

Page 17: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

err

ePo

rta

jea

Pertsonengandik ikasten

Gipuzkoako Elizbarrutiaren barnean dagoen elkartea da “Donostiako Lourdeseko Ama Birjinaren harrera” taldea, nahiz eta izaeraz independentea izan. Irabazi asmorik ga-bekoa, Lourdesera bidaiatzen dutenean, beraien lana, batez ere, bertan boluntario eginkizunak betetzea da. Guztira lau egunetarako joaten dira Gipuzkoa osotik elkartutako ehun-ka pertsona; horietatik, batzuk ezinduak izaten dira eta bes-teak boluntarioak.

“Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditugu Zu-maian eta Gipuzkoa osoan, baina Lourdeserako errome-saldia izaten da gure ekimenik garrantzitsuenetako bat”, adierazi du Maria Nieves Saenzek, elkarteko lehendakariak. Hain zuzen, Zumaia izaten da urtero, Azpeitiarekin batera, boluntario gehien eramaten dituen herria. “Guztira 55-60 bat pertsona inguru joan gara hemendik: erizainak, kamille-roak, gazte jendea…”.

Esanguratsuena gazte jendearen parte hartzea da. Ha-mar-hamabi artean joan dira eta horietatik gehienak aurrez joanak dira. 16 urte behar dira hara boluntario joateko eta 18 urtera bitartean, gurasoen baimena behar dute.

Edozein elkartetan bezala funtzionatzen du talde honek. “Elkarte gastronomiko batera bazkaltzera joan naiteke baz-kide izan gabe. Hemen boluntario izan naiteke, harreragile izan gabe”. Hortaz, boluntario soila izatetik harreragile iza-tera pasatzeko lau urtez joan behar da erromesaldi honetara, eta, ondoren, eskakizuna bete. Hori egin eta gero, zeremo-nia baten bidez, harreragile bihurtzen da horretarako pres-tatu den pertsona hori.

hemen ere krisiaMaria Nievesek aipatu duenez, krisiaren eragina pairatu dute aurtengo edizioan. “Boluntario gisa joaten gara, bai-na hara joateko bidaia eta hango egonaldia bakoitzak bere poltsikotik ordaintzen du. Gainera, jende askok bere lanetik jaiegunak eskatu behar izaten ditu eta hori arazoa izaten da batzuentzat”.

Erromesaldiari laguntzeko aurretik egin zuten diru bil-keta ona izan zela aitortu du Maria Nievesek. “Bai, iazkoa-ren antzekoa izan da, baina boluntario aldetik nahiko larri joan gara”. Langabezia izan da horren arrazoi nagusienetako bat. “Normala da, dena norberak ordaindu behar du eta zai-la da, baina, hala eta guztiz ere, lagundu egin zaio benetan joan nahi izan duenari”. Horrez gain, boluntario joaten di-ren gazte batzuei selektibitatearekin batera tokatu zaie eta ikasten geratu dira etxean.

Guztira gaixotasunak dituzten edo elbarrituak diren 284 pertsona eta 358 boluntario joan dira aurten. Pertsonen zailtasunen arabera, boluntario batek edo gehiagok zaindu behar dituzte; hori dela eta, aurtengo boluntario kopurua nahiko justua izan dute.

Lourdeseko ospitaleak hiru solairu ditu eta ezintasunak dituzten pertsonak bi multzotan jartzen dituzte. Alde batetik, helduak direnak; eta, beste aldetik, gazte moduan hartzen di-renak. “Azken horietan ez dira soilik adinez gazteak direnak sartzen, pertsona heldu asko ere hemen kokatzen ditugu, be-

err

ePo

rta

jea

EhunKA PErtsonAMeza internazionala deitzen dena ospatzen dute Lourdesen. Hizkuntza askotan ematen da elizkizuna eta tartean euskaraz ere mintzo dira.

Jarraipena 21. orrialdean

Page 18: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

18 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

Josune Ruiz, Mikel Arrieta eta Ane Castro

gaZte boLuntarioen esPerientZiaAisialdiaz arduratzen diren koadrilako partaide dira Josune Ruiz, Mikel Arrieta eta Ane Castro gazteak. Beste taldekideekin batera, hara joaten direnei laguntzera eta, batez ere, dibertitzera joa-ten dira. Beraiek ere ederki pasatzen dute, izuga-rrizko esperientzia dela aitortu dute eta edonor animatu nahi dute. Josune bederatzigarren urtez joan da eta Mikelek eta Anek, berriz, laugarren esperientzia izan dute. Zerbait izango du, beraz!

Nolatan hasi zineten erromesaldi honetan parte hartzen?

Josune Ruiz: Gaur egun dudan mutilarekin hasi nintzenean, bere ohitura Lourdesera joatea zen. Pare bat aldiz hara joandakoa zen eta urte hartan berriro zihoala komentatu zidan. Hango lagunez hitz egiten zidan, zer gauza eta ekintza egiten zituzten… eta, egia esan, niri ere kuriositatea sortu zitzaidan. Gainera, laguntzeko aukera pa-regabea zela pentsatu nuen eta horrelako esperientzia bat bizi nahi nuela. Hala, animatu egin nintzen eta, ordutik, urtero joan izan naiz.

Ane Castro: Ni txiki-txikitatik joan izan naiz. Nire gu-rasoak beti joan izan dira eta nik ikusi egiten nuen han zer egiten zen, nola bizitzen zen… Gazte talde boluntarioekin joateko aukera izan nuenean, hau da, beharrezko urteak egin nituenean, zalantzarik gabe beraiekin hasi nintzen joaten.

Mikel Arrieta: Nire neska hasi zen joaten, haren aita ere hango partaide zelako aurretik. Orduan, ni ere animatu egin ninduen. Egia esan, ez zidan ezer ere kontatu. Bakarrik gusta-tu egingo zitzaidala esan zidan, eta horrelaxe hasi nintzen.

Zein izaten da zuen lana han?A.C.: Gu gazteak garenez, behar bereziak dituzten gaz-

teenen ardura hartzen dugu. Beraiekin jolastea, dibertitzea, entretenitzea… da gure funtzioa. Azken finean, antolatzen ditugun ekintzetan ongi pasatzea. Udalekuak izango balira bezala.

J.R.: Gure lana bitan bereizi daiteke. Alde batetik, zaintza lana eta bestetik aisialdiko monitoreak. Zuzenean gure lana ez baldin bada ere, goizetan logeletan dauden lantaldeko la-gunei laguntzera joaten gara. Izan ere, lan asko daude egiteko: pertsonak jantzi, garbitu, ohea egin…

A.C.: Ez da gure lana izaten berez, baina gu laguntzera joaten gara.

J.R.: Gazte batzuei, esaterako, erreparoa ematen die beste pertsonak, helduak gainera, garbitzea; orduan, niri ez zaida-nez axola, lan hori egiten dut eta nire lagunak, berriz, orraztu

eta kolonia bota, edo gosaltzera jaitsi… Antolaketa ona iza-ten dugu. Behin gosalduta, guk gure ekintzak martxan hasten ditugu. Aurten, larunbatean, adibidez, goizeko 08:00etako zumba ikastaroa eman genuen. Eszenatokia prestatu, arropaz aldatu… Gero beste ekintza bat etortzen da: zirkoa, eskula-nak…, eta horrela egun guztietan. Gure denbora libre baka-rra beraiek bazkaltzen daudenean izaten dugu, eta, hala ere, guk txandaka jaten dugu. Gaueko 22:00etan bukatzen da gure lana eta orduan balorazioetan hasten gara.

A.C.: Eta hurrengo egunean, goizeko 5:20rako berriro martxan gaude!

M.A.: Lan horiez guztiez gain, niri batzuetan “asto” lana egitea tokatzen zait; hau da, maletak alde batetik bestera era-man, ezinduak autobusetan sartzen lagundu… Eta taldeko DJa ere banaiz. Musika ekipoa alde batetik bestera eramaten dut; izan ere, ekintza guztiak ez ditugu leku berean egiten. Musika jartzea ere nire zereginetako bat izaten da.

Nolako sentipenarekin bueltatzen zarete?A.C.: Poztasun handi batekin etortzen gara etxera. La-

guntzera joaten gara, baina, era berean, asko ikasten dugu hango esperientziarekin. Gure izena badakite, gurekin go-goratzen dira… Erreferentzia moduko bat gara beraientzat. Guk kariñoa hartzen diegu eta beraiek ere bai guri. Gainera, transmititu egiten dute maitasun hori, ez dute lotsarik hori azaltzeko. Eguneroko bizitzan maite gaituzten eta ditugun jendearekin bizi gara, baina beharbada ez dugu maitasun hori erakusten edo guri ematen, eta han guztiz kontrakoa pasatzen da.

J.R.: Handik bueltan, egun horietako esperientziak beste-rik ez ditugu kontatzen eta inguruko jendea ere nazkatu egi-ten da gurekin! Bakoitzaren egoa hazita etortzen da; baina ez egiten dugun lanarengatik soilik, baizik eta haiek erakutsi eta eman digutenagatik, sentitzen dugunagatik, bakoitzari esaten

err

ePo

rta

jea

gAZtE BoLuntArIoAKEntrenitzea, dibertitzea eta ondo pasatzea dira beraien helburuak

18 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

Page 19: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 19

dizkiguten hitzengatik… Agurra, oso sentitua izaten da. Oso maitatuak eta oso pozik sentitzen gara.

M.A.: Niregatik, beste bi aste pasako nituzke bertan, nahiz eta oso nekaturik amaitzen dugun. Beste mundu ba-tean sartzen gara, ez duena zerikusirik bakoitzak duen bizitza-rekin. Handik lasai eta zerbait ona egin izanaren sentipenare-kin etortzen gara. Baina ez egin dugunagatik, baizik eta hara joaten direnek ematen diguten denagatik.

Zer behar da boluntario izateko?J.R.: Gogoa, batez ere.M.A.: Gogorik gabe joanda ere, han jarri egiten zaizu. J.R.: Batzuek pentsa dezakete boluntario lan hau egiteko

mundu hau gustatu egin behar zaizula, pertsona irekia izan, oso dinamikoa… Eta ez da egia. Gu hirurok perfil bat dau-kagu, zeharo ezberdinak elkarren artean, eta bakoitzak ahal duena egiten du.

M.A.: Denontzat dago lana, eta gauza jakin bat egi-tea ez bazaizu gustatzen, bes-te lan batzuk badaude.

Adinean aurrera zoaz-ten heinean, esperientzia hartzen zoazte. Igartzen da hori?

A.C.: Bai. Nire lauga-rren urtea izan da bolunta-rio, baina txikitatik joan nai-zenez, badakit nola bizitzen diren egun horiek han. Egia da, hala ere, aurreneko ur-tean beti joaten zarela isilago edo lotsatuago, konfiantza-rik gabe… Baina bigarren urterako gauzak aldatu egi-ten dira. Esperientzia har-tzen duzu, hango jendea ere zurekin gogoratzen da eta errazago izaten da dena.

J.R.: Urteak pasa ahala, ardu-ra gehiago hartzen dituzu eta es-perientzia handitzen doa.

M.A.: Edozertarako da ona esperientzia izatea. Hasierako ur-teetan mugatuta zaude, ez daki-zulako gauza asko egiten. Baina, pixkanaka, arlo gehiago ezagutzen dituzu eta hobeto moldatzen has-ten zara, lan gehiago egin eta la-guntza handiagoa ematen duzu.

Zuen inguruko jendeak, familiak, lagunak... Zer esa-ten dizuete? Ez dira harritzen hain gazte eta horrelako eki-menetan parte hartzea?

J.R.: Hasieran, jendeak izugarrizko aurreiritziak ditu Lourdesen inguruan, eta, beno, ez gara engainatuko badaki-

gu eta zer dakarren horrek. Baina ni ez naiz Lourdes horretara joaten, hau da, jendeak pentsatzen duenera, komunikabideek erakusten dutenera edo Elizak saldu nahi duenera. Ni leku batera joatean naiz laguntzera eta esperientzia berriak bizitze-ra eta berdin zait toki hori non dagoen.

A.C.: Nire familia hara joaten da, eta, beno, beraiek ez didate ezer esaten, baina egia da lagunek galdetu egin izan di-datela. Batzuek arraro begiratzen dute, eta azaltzen hasi behar izaten dut. Badakitela zer den esaten dute askok, baina ez, benetan ez dakite zer den.

J.R.: Eta jendeak pentsatzea gu errezatzera bakarrik goa-zela…, horrek inpotentzia ematen dizu. Batzuk bai, joaten dira erlijioa edo fedearengatik, hori horrela da. Baina gure taldeak beste helburu batzuk ditu eta egiten ditugun ekintza guztiak ez dira erlijioarekin erlazionatuak izaten.

M.A.: Mundu hau ezagutzen duen oso jende gutxi dago nire inguruan. Gurasoen aldetik ondo ikusten dute, eta egia da koadrilako la-gunek esan izan didatela ea zertara joaten naizen. Baina, beno, ez du inork gaizki hartu.

Nola animatuko ze-nukete jende gaztea he-men parte har dezan?

J.R.: Aurreiritzi han-diak daude eta horiek ken-tzen saiatu behar dugu. Jendea nazkatuta dago al-biste txarrak entzuten eta guk, berriz, lau egun pasa ditugu barrez, txoroarena egiten, abesten, dantza-tzen, jolasten, marraz-ten… eta ikaragarri ondo

pasatzen.A.C.: Jendearen kezka baldin

bada hara joanda erlijioarekin nahastuko dutela, ez da horrela.

J.R.: Guk eskaintzen dugu-na zera da: gazte koadrila bateko parte izatea, izugarrizko espe-rientzia bat bizitzea eta, batez ere, berezia, bakarra eta balia-garria zarela sentiaraztea. Azken hori, adibidez, orain bizi dugun gizartean ez da jasotzen. Eta han aldiz, egunero!

M.A.: Norberaren izaeraren araberakoa ere bada hein handi batean animatzea edo ez. Baina erakutsi egin behar da zer egiten dugun. Hau da, gure taldeak benetan nola pa-satzen dugun, zer ekintza antolatzen ditugun, zein den gure lana. Eta ez soilik mezetako momentuak.

josune ruiz: “gure lana bitan bereizi daiteke. alde batetik, zaintza lana eta bestetik aisialdiko monitoreak”

err

ePo

rta

jea

AIsIALDIKo gAZtEAKGazte asko joaten dira aisialdiko monitore gisa eta lagun talde ederra osatzen dute

Page 20: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

err

ePo

rta

jea

“Donostiako Lourdeseko Ama Birjinaren harrera” taldea duela 58 urte hasi zen Lourdeserako erromesaldia prestatzen. “Hala ere, ba omen daude 1914ko dokumentu batzuk erromesaldi honen berri ematen dutenak”, azaldu du Maria Nievesek.

Bera duela 34 urte hasi zen hara joaten boluntario gisa. Hala ere, aurretik beste hainbat erakunderentzat egin izan du lan; Gurutze Gorriarentzat eta Gaixoen Senidetasun taldearentzat, esaterako. Hor zebilela, Lourdesera bolun-tario gisa joatera animatu zuen Juani Aizpuru zumaiarrak eta hala egin zuen. Ordutik beti joan da eta urtero espe-rientzia eta sentipen berriekin bustitzen dela aitortu du. “Inoiz ez da izaten aurrekoaren berdina”.

Hala, pixkanaka, beste erantzukizun eta betebehar gehiago hartzen hasi zen. “Herriko kontuak ni eramaten hasi nintzen; izena emateko orriak, ekintzak antolatzen… Pixkanaka zeregin gehiago nituen eta egun batean lehen-dakaritzarako botazioa egin zen eta ni atera nintzen. Lau legealdi beteko ditut laster”. Kontseilu bat dutela aipatu du eta lantalde bikaina osatzen dutela, “laguntza asko ja-sotzen dut”, eta horregatik aldaketarik ez da izan karguan. Baina jadanik nekatuta dago eta hara joaten jarraitzea pen-tsatzen badu ere, aurten lehendakari azken urtea izango duela dio . “Lehendakaritzaren kargua izan da beharbada niri desatseginen egin zaidana; nahiago dut, adibidez, ega-rria duen edonori ura ematea. Zerbitzu erraza da, baina erabat polita eta asegarria”.

Familiako belaunaldi gazteagoek ere bere bidea jarrai-tu dute. Semeez gain, ilobak eta bilobak ere joaten hasi dira dagoeneko. “Horrek poztu egiten nau. Nik ez ditut inoiz derrigortu, beraiek hartu dute erabakia beraien kasa eta niretzat poz handia da”.

Ibilaldi honetan zehar hainbat sari jaso ditu Maria Nievesek talde modura. Iaz, Donostiako Herritarren Me-rezimendu Saria irabazi zuten eta, orain, sanpedroetako jaietan omenaldia egingo die Zumaiako danborradak.

“Norberak emandakoa baino gehiago jasotzen da han”, esanda amaitu bere hizketaldia.

Maria Nieves Saenz: bizitza bat lankidetzari emana

LEIALtAsunAMaitasuna, senidetasuna eta adiskidetasuna dira oinarrizko baloreak.

Page 21: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 21

err

ePo

rta

jearen izaera edo gustuak direla-eta: down sindromea duten ba-

tzuk, buruko paralisia dutenak… Pertsona helduak dira, baina gazte bezala pentsatzen eta gozatzen dute”. Hala, zenbait erritu erlijiosotan ez dute parte hartzen. “Ekintza bereziak egiten di-tuzte eta boluntario gazteenen laguntzarekin erlijiosoak ez diren bestelako ekintzak antolatzen dituzte. Beraiek bihurtzen dira protagonista”.

Boluntario leialak “Lourdesera joaten diren boluntarioen ezaugarri bereizga-rriena leialtasuna da”, aipatu du Maria Nievesek. Egunero goizeko 06:30erako ezinduak esnatu, garbitu eta gosaltzera eramaten dituzte eta gaueko 22:00ak arte beraiekin egoten dira. Gauean ere zaintzak egiten dituzte.

“Boluntarioen artean denetarik ditugu: medikuak, eri-zainak, suhiltzaileak, etxekoandreak, ikasleak…”. Hara iritsi-takoan, bakoitzari lan mota bat jartzen zaio eta hori izaten da bere zeregina lau egunetan. Batzuek jantokia izaten dute ardura, beste batzuek behar duten pertsonak garbitzea, gelak txukuntzea, esku oheak eta gurpildun aulkiak prest izatea…

Eguna programaturik izaten dute hainbat ekintzarekin. “Gazteenek izaten dute hemen hitza, aisialdiko denbora be-raiek antolatzen dute. Horrez gain, kutsu erlijiosoa duten ekintzak ere badaude eta horietara ere eraman egin behar dira”.

Denetariko lanak egiten dituzte: oheak egin, komunak garbitu... Baina, batez ere, beharra duten pertsonekin egoteari eta horiei entzuteari ematen dio garrantzia Maria Nievesek. “Batzuk bakardadean bizi dira eta horregatik be-raien gauzak kontatzea gustatzen zaie; horregatik, entzuten jakitea oso garran-tzitsua da”. Hala, leialtasuna eta entzuten jakiteaz gain, diskrezioak izan behar du boluntarioen beste ezaugarri printzipale-na. “Beraiek kontatzen dutena zuretzat gorde behar duzu; izan ere, batzuek gau-za oso gogorrak esaten dizkizute”. Hitze-kin ere kontuz ibili behar izaten dute boluntarioek: “Pertsona guztiak errespetu handiz tratatu behar dira, penarik gabe, pa-ternalismorik gabe. Enpatia izan eta maitasunarekin jokatu”.

Boluntarioak laguntzera joaten dira, “eta hala da, baina ezin da pentsatu dena guri esker egiten dutenik. Beraiek ema-ten duten ikasgaia oso handia da”. Bizitzaz ikasten dute bo-luntarioek, gauza txikiei balioa ematen eta dugunarekin kon-formatzen. “Asko ikasten da pertsona horiekin lan eginez, eta etxera bueltan, lasai eta sentipen onekin bueltatzen gara”.

Anekdota modura, Maria Nieves bere lehenengo aldi hartan elbarri zegoen pertsona batekin gertatu zitzaionare-kin akordatu da. “Gurpildun aulkian zegoen mutil batek galdetu zidan ea zertarako joan nintzen eta nik ‘laguntzera’ esan nion. Berak orduan galdetu zidan ea nik ba al nekien bera zertarako etorri zen. Nik ezetz esan nion eta ‘lagun-tzera’ esan zidan. Ez zuela mirarietan sinesten, baina burua

ondo zuela eta beste batzuei laguntzeko gai zela. Txunditu-rik utzi ninduen”.

Dena ez da erlijioaLau egun horietan zehar meza nagusi bat, internazionala dei-tzen dena, izaten dute eta han dauden pertsonen hizkuntza

ofizialean ematen da; tartean, euskaraz ere mintzatzen dira. “Bertakoek anto-latzen duten zerbait da, guztiontzat, eta gure taldea bakarrik dagoenean egiten da meza hori euskaraz eta amaieran Agur Jesusen ama abesten dugu”. Milaka per-tsona egoten dira meza horretan; izan ere, gipuzkoarrez gain, beste lurraldeeta-tik datorren jendea ere egoten da.

Baina guztia ez da erlijioa izaten; hor ikusten da, adibidez, aisialdiko gazteen lana. “Urtero zenbait ekintza antolatzen dituzte gazte hauek. Aurten zumba kla-sea eskaini dute, zirkoa antolatu dute… Eta ezinduek ikaragarri ondo pasatzen

dute horietan parte hartuz”. Denbora libre asko izaten dute eta hori guztia gazteen taldeak beraien ekintzekin betetzen dute.

Horrez gain, kanpotik ere ekartzen dituzte hainbat tal-de. “Donostiako Orfeoia etorri izan da, baita Verdiniak ere (balleta dantzatzen duten down sindromeko neskak), magia ikuskizuna…”.

Erromesaldi honen kutsu erlijioaz galdetzean, Maria Nie-vesen erantzuna argia da: “Egia da Elizbarrutiaren barruko talde bat garela, baina guk ez dugu fededuna izatera derrigor-tzen. Boluntario batzuk altruismoagatik joaten dira, beste ba-tzuk kuriositateagatik, fedeagatik ere bai, bizitza zerbaitekin betetzeagatik… Bakoitzak bere arrazoiak ditu eta guk denak errespetatzen ditugu. Taldea guztiz akonfesionala eta apoliti-koa da; hori bai, ordezkatzen dugunari errespetua izatea es-katzen dugu”.

Pertsona guztiak errespetu handiz tratatu behar dira, penarik gabe, paternalismorik gabe

Page 22: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

22 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

baLe

ike

+Pu

bLiZ

itat

ea

Page 23: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 23

...

eLka

rr

iZke

ta“traineruari bueLta eMateko jendearen LaguntZa behar iZaten genuen”hastera doa traineru denboraldia, eta hor izango da telmo Deun traineru berria. Duela urte batzuk, bestelako kontuak ibiltzen zituzten; materiala, esaterako, zeharo ezberdina izaten zen. Duela 60 urteko arrauneko istorioak kontatu dizkigu Joxe Mari gorostolak, orduko arraunlarietako batek.

joxe Mari GOROSTOLA arraunlari ohia

testua: aitor ManteroLaargaZkiak: arnaitZ rubio aPrea

eta utZitakoak

Page 24: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

24 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

Mahai gainean, Orrua aldizkariaren ale bat dauka, 1987koa. Arraunlariei eta Aita Mari Arraun Elkarteari eskainitako zen-bakia da. Kontxako Bandera irabazi berri baitzuen Zumaiak. Asko estimatzen du ale hori. Bigarren orrialdean, boligrafoz idatzia dagoen zerbaitegatik, batez ere: “Joxe Mari Gorostola-ri; zuek botatako azillari ezker orain ari gara fruituak biltzen”. Eta sinadura bat du azpian: Edu Aristi.

1987ko Telmo Deun hartako patroia zen Aristi, eta herri-ko arraunlari zaharrez oroitu zen. Haietako bat da Joxe Mari Gorostola (Zumaia, 1925). Lehengoek botatako haziak go-goan, ezin ahaztu Gorostolak eta kideek egindako lanaz. Hastera doa traineruen beste denboraldi bat, 2013koa, eta jarraitzaile fina izango da Go-rostola, urtero bezala: “Asko maite dut arrauna”. Etxetik atera gabe darama hainbat urte, baina ederki ezagutzen ditu kontu guztiak; arrauna ez dauka ahazteko. “Platani-to berri hori herriak ekarri duela-eta, lehen ere egin zen antzeko zerbait herrian. Koa-drila bat ibili zen dirua biltzen Zumaiak trainerua erosteko”. Buruan dauzka gordeta kontu guztiak... eta dotore asko kon-tatu ditu.

Trainerua erosten ibili au-rretik, batel bat erosi zuten beste batzuek: beraiek. Arrau-nean ibiltzen ziren, arrantza-ko bateletan-eta, baina lehian ibiltzeko zerbait falta: “1951n izan zen. Zazpi lagunek erosi genuen, geure patrikatik dirua jarrita, eta urte hartan bertan,

Espainiako Batel Txapelketara azaldu ginen. Irunen jokatu genuen estropada”. Hirugarren egin zutela dio, Iberiaren eta Orioren atzetik, eta berehala bota du hau, serio jarrita: “Orio-tarrek tranpa egin zuten. Beti izan dira tranposoak”. Azalpena ondoren: “Beruna jarri zioten batelari pisatzerakoan, legeak zehazten zuen pisua eman zezan. Baina gero, estropada jokatu aurretik, ezkutura joan ziren, berun zakua bateletik kentzera. Harrapatu egin zituzten, tranpetan zebiltzalako susmoa zabal-du baitzen. Azkenean, pabilioi batera eraman, eta berunezko gainkarga guztiak prezintatu egin zizkieten, ken ez zitzaten. Estropada Iberiak irabazi zuen, Orioren eta gure aurretik”.

Bistan da ez diola estimazio berezirik Oriori, baina haien laguntza ere izan zuten behin: “Laguntza baino gehiago, ahol-ku tekniko bat eman zigun Batista Oliden handiak. Ez zen edozein hura. Kontua da, gure arraunen tabortak (arraunari eskuarekin heltzeko lekua) oso motzak zirela; palanka gehiago egiteko hala behar omen zuen. Gu metroarekin joaten ginen estropadetara, eta Orioren ontzian hasi ginen begira, neu-rriak-eta hartzen. Ikusi genituen beraien arraunetako tabor-tak, eta luzeak zirela konturatu ginen”. Zumaiarren taldearen inguruan ibiltzen ziren batzuek, ordea, beraienari eusten, motzekin segituko zutela: “Batista Olideni galdetu genion zertarako zeuzkaten taborta luzeak, eta esan zigun bularra gehiago irekitzeko zela. Taborta txikiei heltzeko, arraunlaria-ren gorputzak estutu egin behar zuen, eskuak elkarren alboan jartzearen ondorioz, eta handiekin, berriz, zabaldu. Bularral-dea aurrerago botatzeko ere bazela esan zigun. Azkenean, jarri zituzten taborta handiak guretzat ere, arotzak egundoko lana egin eta gero”.

Oriorekin izandako kontuekin amaitzeko, batel baten in-guruan gertatua kontatu du Gorostolak: “Guk erositako ba-telaz gain, beste bat ere erosi zuten Joxe Inaxio Apestegik-eta.

Harekin ibili ginen urte batean, eta oriotarrak harrituta: ‘Zumaiar hauek gainean dizkiagu beti, eta gu baino gehiago ez dituk, ba!’ esaten zuten. Batelagatik izan behar zuela pentsatu zuten, eta erosi egin zie-ten ontzia Apestegi eta horiei. Joan ziren Espainiako Txapelketara, Donostiara, eta kale handia egin zuten. Batela egokia zen ibairako, baina ez itsasorako, eta oriotarrak batere probatu gabe atera ziren txapelketan. Hautsi egin zuten on-tzia”.

Kontxako esperientziakBateletan ez ezik, traineruan ere ibili zen Gorostola. Osatu zuten taldea trainerurako, eta Kontxako estropadetan izan ziren, urte gutxi

batzuetan: “Orduan ez zen orain bezala izaten. Donostiako estropaden antolatzaileak zortzi ontzi egin zituen, eta berak

24 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a24 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

eLka

rr

iZke

ta

“gabonetan eta dena entrenatzen genuen. izotza zuri-zuri eta beduara joaten ginen. Menbrilloa eta azukre koskorra ematen ziguten eta gu pozik!”

40 urtE gEroAgo...1953an eta 54ean Kontxan aritutako arraunlariak, Beduan, 1994an.

Page 25: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

utzitakoarekin aritu ginen lehian”. Ondo gogoan dauka ontzi hura, “ontzi astun hura”: “Sekulako pisua zeukan, 400 kiloren bueltan. Egin kontu, entrenamenduak buka-tu eta gero, begira zeudenek lagundu behar izaten ziguten ontziari buelta ematen”. Beste garai batzuk ziren. Orduan ez zegoen oraingo platanitorik, ez horixe: “Ez genuen be-rehala pentsatuko orain halako ontziak izango zirenik”.

Bakoitzari bere garaian bizitzea tokatzen zaio, eta or-duko materialak aje horiek zituen. Arraunak ere astunak izaten ziren: “Duela urte batzuk, semeetako batekin joan nintzen arraun elkartera, eta Goikok esan zidan hartzeko arraunetako bat. Ezin nuen sinetsi. Ze arina! Horrelako

eLka

rr

iZke

ta

BEstE gArAI BAtBatelak, traineruak, ongi etorriak. Beheko argazkian, 1952an Irungo batel

estropadako bandera irabaztean egindako ongi etorria.

Page 26: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

26 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

giZ

art

ea

Juanjo Larrañagaharategia

Kalitatezko produktuak

Gipuzkoako Okelaren

Ziurtagiria: GI-OKELA

ZUMAIABasadi auzategia, 4. Tel./Faxa: 943 860 621

ZARAUTZSalegi kalea, 14. Tel./Faxa: 943 890 215

Page 27: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 27

lauen pisua zeukan gureetako batek”. Baina material astun harekin ibili behar izan zuten, eta ez da izan laneko tresnena aldaketa bakarra: “Entrenatzeko erak aldatu egin dira. Insta-lazioak-eta dituzte orain. Gu Kofradian aldatzen ginen, eta dutxatu ere bai, ur hotzarekin dutxatu ere. Gimnasia han kanpoan egiten genuen; nolako gimnasia, gainera!

Bedua aldera ere joaten ziren entrenamenduak egitera: “Manuel Galarraga Proes patroi genuenean, Gabonetan eta dena entrenatzen genuen. Izotza zuri-zuri eta Beduara joaten ginen. Menbrilloa eta azukre koskorra ematen ziguten eta gu pozik!”. Foronda inguruan ere ibiltzen omen ziren: “Korrika egitera hara joaten ginen, bertako markesak txanpon batzuk botatzen zizkigun-eta noizean behin”.

Entrenamenduen harira, arraunean jakinduria izatearekin lotu du gaia: “Ulertzeko arraunean ibilia izan behar du. Ez du balio lehorretik begira egon eta dena ulertzen dela esatea. Nik behin, entrenamendu batean, eskuak odoletan nuela bukatu nuen. Kontrankean joaten nintzen ni, eta hankekoari bizka-rrean jotzen nion egun hartan, paladaren bila joaten nintzen bakoitzean. Toletak gaizki jarrita zeuden. Haserretu nintzen ustez ulertzen zuten horiekin, eta haiek ezetz, horrela behar zuela. Faborez! Arraunean gozatu egin behar dela esan nien, minik hartu gabe ibili. Hurrengo egunerako gauzak ondo ja-rrita zeuzkaten”.

Madrileko estropada Bospasei urtean ibili zen arraunean Gorostola, eta 30 urte bete aurretik utzi zuen. Pena du, talde on askoa hautsi egin zelako: “Zerbait gertatu zen, eta ez genuen aurrera segitu ahal izan gure taldeak. Jarraitu izan bagenu, Kontxako bandera ekarriko genuela uste dut”.

Kontxa ez, bandera preziatua ezin izan zuten ekarri (hi-rugarren egin zuten 1954an), baina arraunak ezuste handi bat zien gordea: estropada batera Madrilera joatea. “Realean atezaina izan zen Eizagirrek egin zigun gonbitea. Casa de Campon izan zen, eta irabazi egin genuen. Zumaian, erongi etorria eta dena egin ziguten. Kamioian joan ginen, eta bidaia bi pusketatan egin genuen; Zaragozan pasatu genuen gaua”. Arrauneko bidaia hark beste aukera bat ere eman zion: “San-tiago Bernabeu zelaia ezagutu genuen. Eizagirrek Kopako fi-nalerako sarrerak eman zizkigun”.

Joan dira urte mordoa ordutik, eta arraunak hor segitzen du. Zumaiak, Telmo Deun berriak, jarraitzaile fina izango du. Gorostolak estropada guztiak ikusiko ditu telebistaz: “Ea zer egiten duten aurten”. Arraun elkarteko pin bat jertsean ja-rria duela kontatu ditu kontu hauek guztiak. “Jertse denetan dauka bat jarrita”, bota du emazteak, atzetik. Arrauna barru-barruan dauka, bai, Gorostolak. Edu Aristik idatzi zion beza-la, hauengatik izan ez balitz...

Page 28: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

28 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

johan Perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen xV. mende amaieran

PubL

iZit

atea

Page 29: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 29

DEIALDIAKZuMAIAKo xxV. ArgAZKI

LEhIAKEtA: txuri beltzekoa, gaia “ura”. Lanak aurkezteko epea: uztailaren 12an. Informazioa: Alondegia kultur etxean 943861056 [email protected]

Ekainaren 17tik 23ra, sLoW ZuMAIA: dastaketak, pintxo bereziak hainbat tabernatan, slow menuak aukeran….

Ekainaren 1etik 8ra ZuMAIAKo MErKAtArItZA AstEA: puzgarriak, braderie, kontzertuak,..

Ekainaren 17tik 23ra nAgusIEn AstEA . Ekainaren 23an 89 urte dituzten zumaiarrei omenaldia.

Ekainaren 3tik uztailaren bukaerara 7Ko FutBoL txAPELKEtA.

ERAKUSKETAKOXFORD ARETOANMaiatzaren 23tik ekainaren

9ra: Forondako Pintura tailerraren ikasturteko lanak.

Ekainaren 14tik 23ra LuDotEKAren urteurren erakusketa.

Uztailaren 4tik 21era: DorA sALAZAr

EKAINA8, larunbata11:00-13:00 geoparkea eta

Biotopoaren mugak ezagutuz doako irteera Algorri Interpretazio Zentroan (Izen-ematea 943 143100) eta AtE IrEKIAK.

9, igandea17:00etan ondartxo plazan, Céline

Illarramendiren dantza ikasleen esku: “21 dance street”

10, astelehena19:00etan, Alondegiko oxford aretoan,

“Errezildarren ateraldiak” liburuaren aurkezpena, Imanol Lazkano eta Laxaro Azkuneren eskutik. Antolatzailea: Zumaiako Bertso eskola.

12, asteazkena18:30ean Aita Marin, Musika

Eskolakoen entzunaldiak

14, ostirala19:00etan hasita Eusebio gurrutxaga

plazan Ludotekako ikasturte amaierako festa.

14tik 16raALAI Auzategiko jaiak. (ikusi egitaraua)20, osteguna19:00etan Maria eta Josen, Musika

Eskolaren ikasturte amaierako Jaialdia.

21, ostirala19:30ean Komentuan, akordeoi

kontzertua.22:30ean Mari kalean BIg BoY

taldearen kontzertua.22, larunbataEgun osoan zehar: Ludotekaren

urteurrena dena eta hainbat ekitaldi.22:00etan Mari kalean, kontzertua: san

Pedro eta Beheko Plaza abesbatzak.23, igandea11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik

20:00etara Eusebio gurrutxaga plazan: ArtIsAu AZoKA.

19:00etan Eusebio gurrutxaga plazan, Melissa &the Jacks taldearen kontzertua

22:30ean san Juan iturrian, san Juan dantzak Musika Eskolako dantzarien eta txistulari Bandaren eskutik.

Jarraian, Eki egunaren barne, ekitaldiak.

Ekainaren 28tik 30eraSAN PEDRO JAIAK 201328, ostirala18:00etan txupinazoa jaiei hasiera

emanaz.18:45ean hasita tanborrada.22:30ean, Kiroldegian: BoxEo

IKusKIZunA 29, larunbata Prozesioa, Musika Bandaren

kontzertua, Su artifizialak, Musika Bandaren dantzaldia diskoteka,.. (Ikusi jai egitaraua)

18:00etan, odieta frontoian, Eskuzko pilota txapelketa.

30, igandea11:00-13.00 haurrentzat antolatutako

doako jolasak Algorri Interpretazio Zentroan (Izen-ematea 943 143100) eta AtE IrEKIAK

ekaina

Page 30: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

30 b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a

bert

so x

ort

a

1.Nik erabakiko dut zer-nora bota, ta zein den ordena”, “zaborra nik sortzen dudan arren, hau ezta nire problema!”. “Erosoa bada bost axola nola biltzen duten dena”, jendartea da zabortegi bat gainezka egin duena, zein da bidea, sistema? Zaborrik onena izan dadin inoiz sortuko ez dena!

2.Kontsumo eredu basati bat eskuinaren eskuetan, interes, negozioak nonahi, kontzientziak errautsetan, ez dugu nahi soilik birziklatu zaborra bere horretan, jar dezagun eredu oso batzintzilikarioetan, ez gaitezen egon bertan, iraganetik jasoa hustuz, geroarekin zorretan.

3.Egungo Hernani ezin zuen irudikatu Txirritak: asteartetan organikoa, asteazkenetan brikak, aldaketek beldurtzen gaituzte nahiz izan moderno, chic-ak, har dezagun arnas, aire garbiz bete ditzagun birikak, gaur akabo polemikak, emaitza positibo berberak markatzen baditu txipak.

Zumaiatik Zero ZaborArgia astekariko 2369. zenbakitik hartutako sortadoinua: “arratsalde on ta aupa zuek”

An

DEr

ho

rM

AZ

ur

I

Maddi GALLASTEGI

Page 31: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,

b a L e i k e 2 0 1 3 e k a i n a 31

BOSCHKGN39A120

• No Frost

• 200 x 60 cmZURIA

BOSCHSMS57E22EU

ONTZI GARBIGAILUA

• 3. bandeja

• A++

SIEMENSWM12Q488EE

GARBIGAILUA

• 8 kg

• 1.200 bira/min

FAGORLVF13X

ONTZI

GARBIGAILUA

• INOX

• 6 garbitze prozesu

• A++

BALAY3TS885X

GARBIGAILUA

• 8 kg

• 1.200 bira/min

• A++

PANASONICNA127VB4

GARBIGAILUA

• 7 kg

• 1.200 bira/min

• A+++

ENDAÑETA ZUMAIAELEKTROGAILUAK

erribera, 8 Tel. 943 861 694www.endanetazumaia.com

INOX

479€

-125€

374€

Berritze plana

549€

-105€

444€

Berritze plana

369€

-125€

244€

Berritze plana

439€

-105€

334€

Berritze plana

529€

-105€

424€

Berritze plana

Page 32: BALEIKE ZUMAIAKO HILABETEKARIA · baitira gauza hezkuntza sistema egonkortuko lukeen gutxie-neko akordiorik adosteko. Azken legearen hitzaurreak zer dio “Ikasleak hezkuntzaren zentroa,