baliabideen_gida
-
Upload
valata-taldea -
Category
Documents
-
view
224 -
download
2
description
Transcript of baliabideen_gida
BALIABIDEEN
GIDA
ANTORANZ, ANE
LEDESMA, TANIA
VALENCIA, AINHOA
AURKIBIDEA
BALIABIDEEN ZERRENDA
a) Irakasle taldeari zuzenduak ...................................................... 1-4.orr
b) Ikasle taldeari zuzenduak .......................................................... 5-6.orr
c) Ikasle eta irakasle taldeei zuzenduak ................................. 6-11.orr
Baliabideen Gida IKT
1
BALIABIDEEN ZERRENDA
a) Irakasle taldeari zuzenduak:
http://orientacionandujar.wordpress.com/
Blog bat da eta bertan hainbat baliabide didaktiko ditu. Doakoa eta erabiltzeko erraza
da. Web orriak eskaintzen dituen materialak honako hauek dira: fitxak, power
pointak… eta gai ezberdinak lantzen ditu (matematika, natura…). Esan beharra dago
material guztia deskargatu daitekeela, gero inprimatzeko behar izanez gero.
Lehen Hezkuntzan aplikatzeko erabili daiteke, baina materiala egokitzekotan Haur
Hezkuntzarako ere balio du. Heziketa Berezian lantzeko aproposa da.
Material asko dagoenez desordenatuta dagoela dirudi, hala ere, bilatzaile bat
eskaintzen du hauen bilaketa egiteko. Gainera, gai ezberdinetan banatuta dago.
http://www.aulapt.org/
Materiala konpartitzeko eta deskargatzeko aukera ematen duen web orria da, batez
ere, behar bereziak dituzten ikasleekin lan egiteko. Beraz, web gune hau PTentzat
pentsatuta dagoela esan daiteke, baina gainontzeko arloak jorratzeko aukera ematen
du, izan ere, material ezberdina jasotzen du atalka sailkatuta (HH, LH, DBH, HB).
Gainera berriak argitaratzen dituzte, programa eta material ezberdinei buruz. Beraz,
eguneratuta egoteko oso baliagarria da.
Baliabideen Gida IKT
2
http://clic.xtec.cat/es/act/index.htm
Web gune honetan ekintza mota ezberdinak sortzeko aukera dago eta ekintza hauek
medio anitzak izan dezakete, besteak beste, testua, grafikoak eta soinuak. Sortutako
lanak mailaren arabera Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako izan daitezke. Guneak katalanez, gazteleraz eta
ingelesez jartzeko aukera ematen du, baina ekintzak nahi den hizkuntzaz jarri daiteke
(euskaraz, frantsesez, alemaniarrez…). Bertako ariketak herrialde ezberdineko
hezitzaileek igotakoak dira, beraz, ariketak konpartitzeko eta igotzeko aukera ere
ematen du.
JClic programa erabiltzeko, lehenik eta behin, deskargatu egin behar da, horretarako
zonaClicen sartu eta bertatik deskarga aurrera eraman.
Ekintzak bilatzeko bilaketa bikaina dago, arloa, hizkuntza eta maila zehaztuz nahi diren
baliabideak aurkitzeko aukera ematen duena. Halaber, Web orriaren erabileran ohiko
galderen erantzunak eskuragarri ditu, zalantzak izatekotan kontsultatu ahal izateko.
http://www.espaciologopedico.com
Webgune hau irakasleei eskainita dago. Honetan, nahaste desberdinak azaltzen
dituzte, hauen inguruan testak egiten dituzte, berriak argitaratzen dituzte, nahaste
hauen inguruan liburuak erosteko denda bat eskaintzen dute...
Kurtso desberdinen inguruan informazioa ematen dute, unibertsitatekoak, eskolakoak,
zein kongresuak.Profesional, instituzio eta eskolei buruzko atalak daude. Liburutegi bat
ere erabiltzeko aukera dago. Honetan, bilatzaileak daude, bi ataletan banatuta:
glosarioa eta nahasteak.
Bestalde, foroak daude, profesionalek eta instituzioek eratutakoak, eta hauetan
informazioa ematen dute, eta jarduera desberdinak eskaintzen dituzte. Gainera, lan
poltsa bat dute, eta bertan apuntatu zaitezke lanbide desberdinetan.
Baliabideen Gida IKT
3
http://www.juntadeandalucia.es/educacion
Web orri hau irakasle eta gurasoentzat
pentsatuta dago. Honetan, argibideak azaltzen
dira, batez ere artikulo eta dokumentuen
bidez, egun desberdinetan argitaratzen
direnak. Irakasleei ikasle, eskola,
eskolarizazioa, formazioa, eskola integrazioa, ikasleen eskubide...-en informazioa
luzatzen zaie. Gurasoei ere honelako informazioa ematen zaie, baina, bakoitzari bere
ikuspuntutik. Gainera, artikulu edo dokumentuak bilatzeko aukera ematen du,
egunaren arabera bilatuz.
http://www.mclibre.org eta http://www.cdlibre.org
Mclibre (material curricular libre) webguneak,
material curricularra eskaintzen du, adibidez, ariketak, jarduerak, azterketak...Gainera,
hauek doainik hartzeko aukera dago, gelan zein etxean erabiltzeko. Norberak ere
informazioa sartzeko aukera dago, besteekin konpartitzeko.
Web orri honek http://www.cdlibre.org webgunera bidaltzen gaitu, eta honetan ere
programa ugari deskargatzeko aukera ematen du, baita, temario desberdinak lantzeko
programak ere, adibidez, astronomia, kimika, musika... eta hauen bidez, bakoitzak bere
ariketak sor ditzake.
Kaligrafia lantzeko fitxak ere egin daitezke, esaldi bat jarriz eta ordenagailuak fitxa
egiten du. Bestalde, fitxa hauek kaligrafia motadesberdinetan prestatu daitezke.
Ondorengo link hauetan ariketa desberdinen adibideak azaltzen dira:
http://www.mclibre.org/consultar/primaria/index.html
http://www.mclibre.org/consultar/primaria/copia/copia_1.html
Gure ustez, oso interesgarria da batez ere IKT ikasgaiarekin lotura duelako.
Baliabideen Gida IKT
4
http://www.educarm.es/udicom/indexb.htm
Udicom proiektu pedagogiko bat
da. Gaur egun, ikasgeletan, gero
eta imigrante gehiago aurkitzen
ditugu. Horietako askok ez dute gure hizkuntza hitz egiten eta web orri honetan
unitate didaktiko ezberdinak aurkitzen dira gaztelera erakusteko. Egokitu ondoren
euskara irakasteko ere erabilgarria izan daiteke.
Unitate bakoitza bloke ezberdinetan banatzen da eduki desberdinak lantzeko aukera
emanez. Unitate bakoitzak, gainera, programazio bat dakar edukiak eta aktibitateak
azalduz.
Baliabideen Gida IKT
5
b) Ikasle taldeari zuzenduak:
http://www.childtopia.com/
Jolaserako eta hezkuntzara bideratutako
jolasak eskaintzen dituen web orria da.
Etengabe eguneratzen da eta doakoa da.
Hizkuntzaz aldatzeko aukera ematen du
eta erabiltzeko erraza eta argia da. Gainera, arlo ugari lantzen ditu. Bestalde, internet
izateko aukera ez badago CDromak erosteko denda dago. CDroom hauek Childtopiako
jolasak biltzen ditu.
http://conteni2.educarex.es/?inicio
Ikasteko baliabide ugari eskaintzen dizkigu
web orri hau. Hasierako orrian nahi dugun
hezkuntza maila aukeratzeko menua
ikusten duigu eta behin bat
aukeratutakoan, gai ezberdinei buruzko
jokoak erakusten ditu, kurtsotan sailkatuta
ere. Oso bisuala eta erabiltzeko erraza da eta, gainera, audioa ere badauka azalpenak
emateko. Bestalde, diseinua aldatzeko aukera ere ematen du.
http://klk20.euskomedia.org/
Weba 2.0ri buruzko web orria da. Multimedia tresna ezberdinak azaltzen ditu eta baita
argitaratzeko tresna bereziak. Gainera, sare sozialei buruz informazioa ematen du eta
IKTeen inguruko glosategia eskaintzen du. Laburbilduz, IKTeetan sakontzeko web orria
dela esan daiteke.
http://www.testeando.es/acercade.asp
Baliabideen Gida IKT
6
Testeando jolasteko baliabide bat da, irakasleei eta ikasleei zuzenduta baina, batez ere,
azken hauei beraiek jolasteko pentsatuta baitago. Trivial jokoaren antzekoa da galdera
eta erantzun ezberdinekin.
Gainera, jokoak pertsonalizatu daitezke (denbora jarriz, 3 aukera bakarrik emanez
galdera ondo erantzuteko, erantzun bat ezkutatuz, etab.) Hilero 1.000 bat galdera berri
eransten dira, beraz, eguneratzen da. Bestalde, galderak kurtsotan banatuta daude eta
kurtso bakoitzean gai ezberdinak lantzen dira. Ez hori bakarrik, nahi izanez gero bi gai
ezberdinen galdera eta erantzunak nahas daitezke (adibidez, I.go eta II. Mundu
Gerrateen galderak nahas daitezke).
Bakarka edo taldeka jolasteko aukera ematen du eta gelan emandakoa errepasatzeko
edota gauza berriak modu dibertigarri batean ikasteko balio du.
http://ntic.educacion.es/w3/eos/MaterialesEducativos/mem2007/lectoescritura_adap
tada/lea/index.html
LECTOESCRITURA ADAPATADA (LEA) irakurketa eta idazketa lantzeko 23 aplikazio
multimedia desberdin eskaintzen ditu. Aplikazioaren helburua irakaskuntzan hastean
eta sakontzean datza. Eskuragarri dauden ariketak interaktiboak, motibatzaileak,
didaktikoak, sinpleak eta edonork erabiltzeko errazak dira. Ekintza bakoitza hasi
aurretik “profes” deituriko atal bat dago, bertan ariketa era egokian aurrera eramateko
azalpentxoak daude. Eta ariketa bakoitzean egindako kontsultak, saiakerak eta
asmatzeak markatuak agertzen dira.
Gainera, aplikazioan sartu aurretik hau erabiltzeko behar den programa (Adobe Flash
Player) deskargatzeko aukera ematen du, dohainik.
Baliabideen Gida IKT
7
c) Ikasle eta irakasle taldeei zuzenduak:
http://www.pekegifs.com
Alde batetik, ikasleei zuzendutako materiala eskaintzen du, hala nola, asmakizunak,
jolasak, hizki zopak… Bestetik, irakasleentzako materiala ere badago, izan ere,
inprimatzeko aukera ematen dituen fitxak aurki daitezke. Adibidez, hiru link hauek:
http://www.pekegifs.com/pekemundo/ejercicios_primaria/ejercicios_primaria
http://www.pekegifs.com/pekemundo/ejercicios_primaria/ejerciciosvocabulario
http://www.pekegifs.com/pekemundo/ejercicios_primaria/ejerciciosdecaligrafia
Esan beharra dago, nahiko zaila dela orria erabiltzea dena nahastuta dagoela ikusten
delako. Hobe izango litzateke menu barra argi bat izango balu.
http://www.primeraescuela.com/
Haur Hezkuntzako eta eskolaurreko ikasleentzako
zuzenduta dagoen web orria da. Honetan,
koloreztatzeko marrazkiak, ipuinak, kaligrafia
lantzeko fitxak… aurki daitezke. Menu argi bat dauka
eta, beraz, erabiltzeko erraza da.
http://www.aplicaciones.info/
Web orri honek irakaslearentzako eta ikaslearentzako
baliagarriak diren informazio eta baliabideak eskaintzen
ditu. Edukiak modu argi batean antolatuta daude,
arloetan banatuta, eta baliabideei dagokienez, online zein
fitxak inprimatzeko aukera ematen du. Gainera,
baliabideen gida bat eskaintzen du ataletan banatuta.
Baliabideen Gida IKT
8
http://es.tiching.com/docentes
Web orri hau ikas komunitate bat bezala
funtzionatzen du. Irakasleei, ikasleei eta
familiei zuzenduta dago eta bertan materiala
konpartitu daiteke edota kontsultak egin.
Batez ere, bilatzaile bat eskaintzen du eta sare
sozial bat bezala funtzionatzen du. Gainera,
herrialde ezberdinetako irakasle eta ikasleak
parte hartzen dutenez, beste lekuetan ematen den heziketa prozesua ezagutzeko
aukera ematen du.
http://mate12.host56.com/
Web gune honek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ikasten diren
matematikako edukiak lantzeko balio du, izan ere, ANAYA argitaletxeko liburuetako
ariketak dira. Ariketak euskaraz edo gazteleraz hautatu ahal dira. Ikasleentzako eta
irakasleentzako bideratuta dagoela esan daiteke, bi multzo hauek ariketak erabil
ditzaketelako.
Mailaren arabera eta gaien arabera antolatuta egoteak landu nahi diren edukiak
aurkitzeko erraztasuna ematen du. Ariketa hautatzerakoan .PDF moduko bat irekitzen
da, hortik inprimatu, gorde eta hurbildu ahal daiteke.
http://www.tolearnenglish.com/
Web orri honetan ikasleak daukan ingeles maila jakiteko aukera izango du, bertako test
baten bidez. Gainera, irakasleak ingeleseko arloa lantzeko hainbat errekurtsoz baliatu
daiteke online fitxak eta inprimatzeko fitxak eskuratuz “Hundreds of exercises”
atalean. Webgunean ere teoria badago, hortaz, ariketak egin aurretik teoria
Baliabideen Gida IKT
9
errepasatzeko aukera izango du ikasleak. Teorian azalpen idatziak, bideoak eta audioak
aurki daitezke. Eta ariketa zuzentzeko zuzentzailea badago “Click here to check your
answers” botoian klikatzean.
Edozein modutan ere, azaldutakoa izan ezik gunearen gainontzeko edukien antolaketa
ez da argiegia, egitura ez dago ondo egituratuta.
http://www.wikisaber.es
Ikaskuntza eta irakaskuntza kolaboratiboan pentsatutako web orria da, ospe handiko
instituzioen kolaborazioarekin sortua dagoena, adibidez, la Universidad de Salamanca,
London Grid for Learning beste batzuen artean. Doakoa da, eta maila guztientzat
pentsatuta dago, HH, LH eta DBH. Gainera, ikasle, irakasle eta gurasoen arteko
harremana bultzatzen du bloggen bidez. Hortaz, talde guzti hauei zuzenduta dago.
Alde batetik, matematikako fitxak, blogak... daude, eta ikasleentzako pentsatuta, batez
ere zientzien ildotik, azalpen teorikoak daude, audioz azaldutakoak, eta hauei
dagozkien test eta errepasoak. Hauentzako ere blogak daude. Bestalde, hezkuntzaren
inguruko berriak argitaratzen dituzte, eta hainbat programa deskargatzeko aukera
ematen du hizkuntza desberdinetan.
http://www2.gobiernodecanarias.org/educacion/clicescuela20/blog/recursoseducativ
os
Web orri honek ere irakasleak eta gurasoak informatzeko prestatuta dago. Ikasle,
legeen, eskolen... inguruko informeak luzatuz. Aldi berean, ikasleentzako jarduerak
eskaintzen ditu HH eta LHntzako. "Escuela 2.0" programari buruz ere hitz egiten du.
Baliabideen Gida IKT
10
Taulak errepasatzeko ariketak ditu eta piktogramak deskargatzeko aukera ematen du
"imagix"en bidez.
Gure ustez, ikasleek orrialde hau gurasoekin erabili beharko lukete, izan ere, beraiek
erabiltzeko nahiko zaila dela uste dugu.
http://www.catedu.es/arasaac
Arasaac web orria, errekurtso grafikoak eskaintzen ditu komunikazio zailtasunak dituen
pertsonek erraztasunak izan ditzaten. Honetan, bideoak, piktogramak (kolorez zein zuri
beltzean), argazkiak, bideoak, fitxak... daude, eta oso modu errazean aurki daitezke,
izan ere, webgunea erabilterraza da, goikaldean barra menu bat eta dokumentuak
aurkitzeko bilatzaile bat izanik. Hasieran, beste bideo batzuk aurkitzen ditugu, zeinu
hizkuntzan daudenak, eta zuzenean ikus daitezkeenak.
Argazkiak, bideoak... deskargatzeko aukera ematen du, eta bakoitzak bere audioa
entzuteko... aukera dago. Interneten bitartez tableroak, egutegiak... egin daitezke
programa honekin.
Webgunea erabiltzeko gida bat du, adibide bat jartzen duena. Honetan ere berri
desberdinak azaltzen dira, hezkuntzarekin lotura dutenak.
http://disfasiaenzaragoza.com
Webgune honetan material anitza aurki dezakegu. Lehenik eta behin, disfasiaren
inguruko azalpenak ematen ditu, baita diagnostiko desberdinak ere.
Ondoren, nahaste honentzako proposatutako materiala dago, adibidez, piktogramak,
moldatutako ipuinak... beste jarduera didaktiko askotarako balio duena. Gainera, oso
Baliabideen Gida IKT
11
bisuala da, eta beraz oso erraz erabiltzen da. Atal bakoitzaren barruan, material ugari
dago, gai desberdinetanbanatuta dagoena, eta baita mota desberdinetan ere.
Era berean, asoziazio desberdinen inguruko informazioa ematen du, non dagoen...
azalduz, eta beste link interesgarriak eskaintzen ditu, batez ere ikasleek erabiltzeko.
Nahastearen inguruko artikuluak argitaratzen dira. Hizkuntzaren nahasteen inguruko
foroak sortzen dituzte eta hauetan laguntza ematen dute.
http://juegoseducativosonline.blogspot.com.es/p/fichas-para-imprimir.html
Orrialde honetan inprimatzeko fitxa ugari dago, ikasgai desberdinetakoa. Web orri hau
egiten duenak, material desberdina biltzen du orri honetan jendeak inprimatzeko
aukera izan dezan. Alor desberdinak jorratzen ditu, HH, LH, HB, mekanografia, arbel
digitalak... Gainera, HBko sailean, aplikazio interesgarri bat azaltzen du iPad eta
iPhone-ntzako, haurrek modu bisual baten bidez letrak ikasteko, Montessoriren
hezkuntza sisteman oinarrituta dagoena.
Oso orrialde intuitiboa da, izan ere, goian menu barra bat du eta hortik informazioa
oso azkar bilatzen da. Ordenagailuan bertan ere ariketak egiteko aukera ematen die
haurrei, irakurketa, ortografia, idazketa... lantzeko.