Barra-barra 24. alea

16
Bilbo Zaharra euskaltegiaren buletina martxoa 12 24.Zk www.bilbozaharra.com 24 Barra-barra HITZA ETA MUSIKA IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA PAGOETATIK

description

Bilbo Zaharra euskaltegiaren aldizkaria dugu "barra-barra". 24. alea irakurgai duzue.

Transcript of Barra-barra 24. alea

Page 1: Barra-barra 24. alea

Bilbo Zaharra euskaltegiaren buletina

martxoa 12 24.Zk

www.bilbozaharra.com

24Barra-barra

HITZA ETA MUSIKA IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA PAGOETATIK

Page 2: Barra-barra 24. alea

2

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

S abin Egileor gure lankideak laster erretiroa hartuko duela eta, aspaldiko kontu batzuk ekarri nahi nituzke gogora, belaunaldi gazteek haien berri jakin dezaten. Izan ere, gure zeanuritarra euskaltegiko historiaren lekuko abantailatsua da. Hutsune handi samarra utziko duela deritzot. Nik, behintzat, faltan botako dut haren galdera, goizean goiz, irakasle gelan: “Zer, obrau dok?”.

1976ko udan ezagutu nuen. Hemeretzi urte nituen. Euskaltzaindiaren “D” titulua atera berria, Bilbo Zaharreko euskarazko eskoletan lan egiten hastea proposatu zidaten. Baietz erantzun nuen, noski. Ohorea zen han irakasle jardutea. Jende askok “las clases de Euskaltzaindia” edo“las clases de la Academia” esaten zien ikasketa haiei, zeren gau-eskolaren bulegoa Euskaltzaindiaren egoitzan bertan baitzegoen, Arriaga atzean, Erribera kaleko 6. zenbakian. Hantxe egiten ziren ikasleen matrikulazioa nahiz irakasleen bilerak. Eskolak, berriz, Zazpi Kaleetako ikastetxeren batean ematen ziren, iluntzetan, behin ikasgelak umez eta nerabez hustutakoan; 19:00 – 22:00 bitartean, hain zuzen ere.

Sabin, 1976ko udan, hogeita bederatzi urteko gizona da. Unibertsitate ikasketak Deustun ditu eginak. Begoñan bizi da, Itziar Lebrero andereñoarekin ezkonduta. Lan ugari darabil eskuartean. Gau-eskolako irakasle, Euskalduntzen metodoaren egile eta Bizkaiko Alfabetatze Batzordeko kide izateaz gain, Euskal Hiztegi Modernoan dihardu, Xabier Kintanaren zuzendaritzapean. Hiztegi hori

1977ko martxoan argitaratuko da, eta, argitaratu bezain laster, ikasle-irakasleen biblia bihurtuko, erreferentzia-puntu ezinbesteko. Urte gutxiren buruan, inoizko euskal libururik salduena izango da.

1976-77ko ikasturtean, aldaketa sakonak gertatuko dira euskalgintzan. Euskaltzaindiaren ustez, adibidez, euskarazko eskolek autonomoak izan behar dute; beraz, ez dute zertan hizkuntza-instituzioaren gonapean segitu. Eta hala, egun batetik bestera, Euskal Akademiatik kanpo geratuko dira. Gauza bera jazoko zaio Euskalduntze Alfabetatze Batzordeari. Horren ondorioz, Erribera 6.ean biltzen den irakasle taldea apurtu egingo da, eta bertako kideak sakabanatu. Gertakari horrek ixten du euskaltegiko historiaurrearen zikloa.

Giro politikoa eta soziala irakiten dago. Berrogei urte luzez iraundako diktadura amaitzear da, eta jendeak mundu berri batekin egiten du amets. “Hamaika pauso” eleberrian esaten den moduan, “iraultza ez zen aukera gisa sentitzen, esentzia gisa baizik”. Gure zeanuritarraren ametsa bikoitza da, _Euskal Herri aske eta euskalduna, hain zuzen_, eta beraren jarrera, konprometitua. 1975ean, kartzelako burdin hesiak ezagutu ditu; 2011n, berriz, uko egingo dio Patxi Lopezen gobernuak eskainitako “irakasle ohorezko” dominari. Hari horretatik, gogora datorkit euskaltegiko pasadizo bat, behin baino gehiagotan errepikatua. Sabin haserre antzean sartzen da irakasle gelara, eta harrituta kontatzen digu haren ikasleren batek honakoa bota duela lasai-lasai eskolan: “Hemen, Espainian,…”.

Zalantzazko une horietan, Begoñako mutilek erabaki sendoa hartuko du: gau-eskolari eutsi eta jarraipena ematea. Asmo hori

buruan, bi egiteko beteko ditu lehenbailehen: zuzendaritza osatu eta lokal txukun bat aurkitu eta egokitu. Aurrerantzean, Correo kalearen 9. zenbakiko hirugarren solairua izango da Bilbo Zaharreko euskarazko eskolen egoitza. Lokalak 40 m baino ez dituen arren, bulegoa eta bi ikasgela atontzeko beste emango du. Gertakari horrek seinalatzen du Bilbo Zaharreko aitzin-aroaren hasiera.

Aitzin-aroak lau urte iraungo du (1976-80). Bai aro horretan, bai ondorengoan, Alde Zaharreko bi ikastetxetan emango ditugu gau-eskolak: Santa Maria kalekoan eta Iturribidekoan. Edonola ere, aldaketa handi baten atarian gaude. Gero eta jende gehiago hurbiltzen da bulegora, euskara, gauean barik, goizean edota arratsaldeko lehen orduetan ikasi nahi duena. Hortik sortuko da lokal berrien premia eta diru inbertsioen arazoa. Garai horretakoa da, halaber, “euskaltegi” hitza, Trantsizioan agertutako berba berrietatik arrakastarik handiena izango duena. Aita Imanol Berriatuak asmatu du, Israelera egindako bidaia baten ondoren, hango ulpán (etim. “ikasketa”) hebraiera ikasteko zentroen ereduan oinarrituta. Aita Imanol Berriatua izan da, hain zuzen ere, Itziar eta Sabin ezkondu dituen abadea, 1975eko abuztuan, Arratiako Lamindao auzunean.

Garai hartan, zuzendaritzak, irakasle berriak hartzeko orduan, irizpide zehatza baliatzen zuen: aukeran, “harrobi”ko jendea nahiago. Hala, gure lan-baldintzak oso erakargarriak izan ez arren, (ez genuen Gizarte Segurantzarik, adibidez), zenbait ikasle garaikide _Ana Pereda, Idoia Goitia, Cecilio Rodrigo, Amaia Yarto eta Bego Serrano, kasu_, hurrengo aroan, irakasten hasiko ziren euskaltegian. Aitzin-aroa 1980ko udan bukatu zen, zuzendaritzako batzuek, mundua ezagutzeko irrikan, euskaltegia uztea erabaki zutenean.

“Arratiako zekorra txikia, baina bizkorra”

Sabin

“KATEA EZ DA ETETEN”

IRAKASLEEN TXOKOA

(Sabin Egileor)

Page 3: Barra-barra 24. alea

3

24. Buletina

Erdi Aroan gara. Begoñako mutile ia bakarrik geratu da, berriro. Lasai dago, ordea. Proiektu gutiziatsua darabil eskuartean: gau-eskola izandakoa kooperatiba bihurtu eta bazkideen diru aportazioekin etxebizitza bat erosi. Proiektua gauzatuz gero, egunez ere eman ahal izango genituzke eskolak. Haren desioa egia bihurtuko da. Barne-dokumentuek diotenez, Bilbo Zaharra kooperatiba 1981eko apirilean sortu zen. Etxebizitza, berriz, Santa Maria kaleko 7. zenbakian aurkituko genuen. Obra handia behar zuen, baina guk zer arraio, aurrera egin eta hamaika ikasgela egokitu genituen. Obraren arduraduna Paco Lebrero arkitektoa izan zen, Sabinen aitaginarreba.

Begoñako mutile euskaltegiko zuzendaria izango da, de facto, Erdi Aro osoan zehar. Bitartean, Egileor-Lebrero familia ugaritua da; Unaik hiru urte bete ditu, eta Jokin jaio berria da. Bestalde, euskalgintzan ere aldaketa handiak ari dira gertatzen. Eusko Jaurlaritzak HABE abiarazi du, eta horrek zuzen-zuzen eragingo du euskaltegion martxan. Bilbo Zaharrak “harrobia” lantzen jarraituko du, eta orduko zenbait ikasle _Javi Ibañez, Roberto Calejero eta Berta Linares, kasu_ irakasle arituko dira, hurrengo aroan.

Erdi Aroan, euskaltegiak hiruzpalau lokal erabiltzen zituen, _Correoko bulegoa, Santa Mariako etxebizitza eta Santa Maria eta Iturribideko eskolak_, eta, sakabanaketa hori, gure zuzendariaren iritzian, eragozpen dezentea zen lanerako. Beste erronka bat mahaigaineratu zuen: jarduera guztiak egoitza bakar batean biltzea. Uholdeen ondorengo urtea zen, eta Alde Zahar guztia hankaz gora zegoen. Arratiakoak, egun batean, albiste harrigarria ekarri zuen arratsalderoko solasaldira: Correo kalean bertan, gure bulegoaren aurrean, beste aldeko espaloian, hiru etxebizitza omen zeuden salgai, atari berean; guztira, 1.200 m erabilgarri. Denok joan ginen korrika leihora. Eraikuntza zahar-zahar bat zen, noizbait jauregi izandakoaren itxurakoa, armarri eta guzti zuena. Uholdeez geroztik ukitu gabea, bertan behera utzia eta zabarkeriaren menpe, kontraste latza egiten zuen inguruko denda inauguratu berriekin. Atzerakada ematen zuen.Sabinek ez zuen etsi. Aitaginarrebarekin mintzatu eta proiektu bideragarria aurkeztu zuen zuzendaritzan. Proiektu horrek Erdi Aroa ixten du, eta Aro Modernoa irekitzen. Obrak erraldoiak izan ziren. Urte eta erdiren buruan, larri ibili ginen ikasgelak ikasturtearen lehen egunerako prest edukitzeko. Correo 8ko lokalak 1985eko urrian estreinatu genituen. Ospakizunik gabe, ordea, hain zen premiatsua egoera.

Ordurako, Gizarte Segurantzaren barruan ginen, eta gero eta lan baldintza txukunagoak genituen. Aro Modernoa egonkortasunaren aroa izango da. Ondareari dagokionez,

P. Alberdi

gertakaririk sonatuenak Gorozikako barnetegia zabaltzea (1988) eta Santa Mariako etxebizitza saltzea (1999) izango dira. Harrobiak fruitu onak ematen jarraituko du, eta beste bi ikaslek _Estibaliz Urkirik eta Marisa Cruzek, alegia_ jauzi egingo dute irakasletzara. Bestalde, aro horretan, euskaltegiak bere hogeita bosgarren urteurrena ospatu zuen. Handikiro ospatu ere. Egileor jauna izan zen protagonista nagusia, zegokion bezala. Omenezko ekitaldian, Bilbo Zaharraren oparia eta Bilboko udalaren oroigarria jaso zituen. Ondoren, ia berrehun lagun joan ginen berarekin bazkaltzera.

Arratiakoak egun osoko dedikazioa izan du beti euskaltegian; hots, hogeita hamar eskola-ordu, astean. Halaxe dihardu gaur egun ere. Eta, inongo okerrik ez bada, halaxe harrapatuko du erretiroak, hirurogeita bost urte dituela bizkarrean. Haatik, ez da inoiz kexatu lan kargaz. Berezkoa du irakasletza eta gozatu egiten du irakasten; ez da harritzekoa, beraz, Euskal Herriko irakaslerik beteranoena izatera heldu izana. Gaia aldatuz, Aro Garaikideak zoriona ekarri die Sabini eta Itziarri, aitita-amamak rol-ean. Biak ere adurra dariela mintzo dira Mirentxu txikiaz.

Ez dakit gure Egileorrek hemendik aurrera zer bizimodu egingo duen, baina nago errazagoa izango dela hura Artxanda inguruan edota Gorbeia aldean ikustea, Zazpi Kaleetako taberna zuloetan baino. Dagoen tokian dagoela, erretiro on eta mila esker, adiskide.

Page 4: Barra-barra 24. alea

4

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Aste Santurako plana. Aste Santua ate-joka dugu: bidaiak, atsedena hartzeko egunak, ospakizun erlijiosoak…Zein da, zure ustez, planik onena Aste Santurako? Eta plan hori norekin egingo zenuke? Zergatik?

BILBON GERATUKO NAIZ

Aurten, Bilbon geratuko naiz. Baina ez zait inporta, Athletik-ek ostegunean jokatuko baitu eta nik gogo handia daukat partida ikusteko. Nik uste dut, egun horretan, izugarrizko giroa egongo dela Bilbon. Gainera, hurrengo egunean ia-ia inork ez du egingo lanik, orduan, denok parrandan egotea izango dugu (Athletik-ek irabaziz gero, noski, bestela, ez dut uste gogorik edukiko dugunik).Kontua da Aste Santuan nahiago dudala dirurik ez gastatu. Zergatik Erantzuna erraza da, izan ere,aurreztu nahi dut Athletik-en finala Madrilen ikusteko.gero eta seguruago nago aurten titulua irabaziko dugula. Eup!

Sandra

Igor

AURTEN SEKULAKO PLANA DAUKATAurten sekulako plana daukat: Pragara joango naiz lagunekin bost egun pasatzera. Irrikan nago hara joatteko, aspalditik neukan hara joateko asmoa eta.Espero dut eguraldi ona egitea!

Ines

Xabi

LAUZPABOST EGUN SUANTZESERA

Oraindik ez daukat erabakita oporretan inora joango naizen ala ez. Litekeena da Suantzesera, nire herrira, joatea lauzpabost egun pasatzera. Hori bai, eguraldi ona egiten badu. Bestela berton geratuko naiz. Hara joanez gero, eguzkia hartu eta bertako parrandez gozatuko dut.

PARISERA EDO ITALIARA ASTEBETE

Familiarekin joango naiz, baina ez dugu erabaki nora joan. Izan ere, nire amak Italiara joan nahi du, aitak, ordea, Parisera eta niri berdin zait Parisera edo Italiara. Uste dut astebete emango dugula bertan.

Enara

EZ DAUKAT ASPERTZEKO ASMORIK

Aurten, dirua aurrezten saiatzen ari naizenez, Aste Santuan Bilbon geratzea erabki dut. Hala ere, ez daukat aspertzeko asmorik, gauza piloa egin ahal izango baitut. Aukera izanez gero, lagunekin geratuko naiz ahalik eta gehienetan; normalean zail samarra baita denok elkarrekin egotea. Bestalde, ahaleginduko naiz gustatzen zaizkidan gauzak egiten; hots, mendira joaten, marazten, irakurtzen...Egun gutxi izanda ere, ahalik eta ondoen pasatzen saiatuko naiz!

DIRUA EDUKIZ GERO, HONDARTZARA

Dirua edukiz gero, hondartzaren bila joango nintzateke, baina hori ez da nire kasua, beraz, eguneko txangoak egingo ditut. Egun batean, Santanderreko herri batera joango naiz. Herri hau Isla deitzen da. eguraldi ona eginez gero, aukera ona da, hondartza dago eta. Niri hondartzan egotea eta itsasoa ikustea gustatzen zait.Beste egun batean Getariara nahiko nuke joan, oso polita dela esan didate eta.Hauek dira nire ideiak, baina oraindik ez dakit zer egingo dudan. Dena den, loteria tokatzen bazait dena alda liteke.

Saioa

Page 5: Barra-barra 24. alea

5

24. Buletina

BARTZELONARA!!

Aurtengo Aste Santuan aspertzeko astirik ez dut izango,.Oporrak heldu bezain laster, autoa hartu eta Geronako bidea hartuko dut. Han, familiarekin egun pare bat egin ostean, Bartzelonara!!! Bertan lagunekin elkartu eta lehengo garaiak gogoratu. Primeran pasatzea espero dut. Nola gustatzen zaizkidan itsasoa duten hiriak!

VALENTZIA ETA VALLADOLID

Bi plan dauzkat Aste Santurako.Lehenengo astean, Valentziara joango naiz, arrebarekin egoteko, umea edukitzeko dago eta.Berarekin egoteko irrikan nago. Valentzian paella prestatzen ikasteko aukera aprobetxatu nahi dut. Aste Santuko bigarren astean Valladolidera joango naiz hango lagunekin egoteko. Espero dut ondo pasatzea!

BARBAKOAK ETA SING STAR LEHIAKETAK

Aspaldi ez naizela herrira joaten, baina aurten aprobetxatuko dut lagun batzuekin joateko. Nire herria Terrer deitzen da, eta Zaragozatik ordubetera dago. Turismo pixka bat egiteko aprobetxatuko dugu eta Zaragozan bertan Athletic-eko peña batean ikusiko dugu Shalke 04ren aurkako partidua. Calatayud, Teruel eta Alcañiz bezalako herriak ere bisitatzeko aukera izango dugu. Eta gauean... barbakoak eta Sing Star lehiaketak! Plan paregabea lagunekin gozatzeko!.

Nerea

Iñaki

Bakarne

Mikelen Txokoa

IdazlanakHauxe da hauxe gaurko honetan egokitu zaidan gaia! Idazlana egin behar eta, hara non idazlanei buruz idatzi behar. Bai xelebrea!

Lehenik eta behin esan beharra daukat hauxe dela azken bolada ho-netan hedabideetan bolo-bolo dabilen gaia. Pil-pilean dagoena, denon ahotan, ahoz-aho darabilguna.

Alde batetik euskara ikasleok garen aldetik horixe baitugu mintzagai nagusienetariko bat, besteak beste.

Izan ere, diotenaren arabera, azterketa gainditzekotan, idazlana, daukagun erronken artean, (eta erronkak ez dira makalak, alajaina!) zailenetan zailenetariko bat dela entzun izan diet bai irakasle bati baino gehiagori, bai zenbait edo hainbat ikaskideri. Hau da, idazlana garran-tzitsu samarra dela esan beharrean txit garrantzitsua dela deritzot nik.

Hori dela eta, natorren harira adarretatik galdu barik eta ekin egingo diot, helduko natzaio zinez dagokidanari. Idazlanei buruzko idazlanari, alegia.

(Irakasle jaun/ andere hori, barkatu atrebentzia baina haimakatxo urte euskara ikaste lan honetan pasa ondoren “alde batetik” idatzi ondoren badakit, ondo jakin ere, jarraipena ematea dagokidala edota datorki-dala. Zein ote, ordea? “Beste alde batetik, bestalde, beste aldetik...?” Horixe koska!). Tira. Darraiodan gaiari kosta lain kosta.

Bestalde gaur astelehena da horrek dakarzkigun ondorio guztiekin; hala nola erdi lo nagoela, kokoteraino nagoela idazlanak egiteaz, atzo senarrarekin kristoren sesioa eduki nuela (baita haren “laguntxoarekin ere), astelehen guztietan bezalaxe bizarra egin gabeko irakasle zarpail hau jasan behar dudala, eta abar, eta abar.

Bada unea “hala eta guztiz ere” bat botatzeko. (Edo alabaina, alta bada, betiere, dena dela, dena den, edonola ere, edozeinetara ere, guztiarekin ere, haatik, hala ere, hargatik, hartakotz, horratik, horre-gatik, nolanahi ere, nolanahi ere den, zer gerta ere, zernahi gisaz…). Asmatuko nukeelakoan nago halako bat erabilita , baina harira nin-doake ala adarretatik nenbilke? Soberako hitzak nerabiltzake? Hauxe da hauxe ataka! Hauxe kinka larria! Ate beste maratila neukalakoan eta orain kolokan, nola jarraituko ote dudan jakin ezinik. Ezezkoan nagoela esan beharra daukadala esango nuke ezbaian ez banengo hildo beretik jarraikiz.

Baina ordu erdi eman dut ekimen latz honetan eta oraindik ez dut uste gauza handirik esan dudanik. Agian hobe nuke modu natural batean idaztea. Normal-normal.

Adibidez: “A ze nolako gaia gaurkoa, motel! Kokoteraino gaude! Eta astelehenero...!

Ahaztu ditzagun azterketak. Bizi ditzagun bizitza. (Tori subjuntibo pa-rea!). Irakasle jauna, badakizu ezagutu zintudanetik zurekin maitemin-duta nagoena.

Idazlanaren zuzenketa bihar arratsaldean ondo? Nahi duzun ordutan eta nahi duzun lekutan. Etzanda, bale? Musu bero amaigabea, txurri!”

Badaezpadako oharra: Ironia edo malaletxea dario testutxo honi, ezta? Ulertu nahi duenak uler dezala edo bestela ager dadila herriko plazan.

Aupa Ibañez! Deus ere ulertu ez, ezta? Batek ulertuko balu (“baluler” euskara batu berri-berrian) aski eta asko.

(Orotara 406 hitz).

LAGUNEKIN BETI!

Aurten, Aste Santuko oporretan, Londresera joatea gustatuko litzaidake. Duela hiru urte joan nintzen eta leku asko bisitatu genituen: Britaniar museoa, Big Ben, Camden Town, Noting Hill eta abar.Hango bizimodua ere asko gustatu zitzaidan.Orain, Madame Tuseaud (argizari museoa) bisitatzea gustatuko litzaidake. Hori bai, lagunekin beti!

Eli

Page 6: Barra-barra 24. alea

6

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Page 7: Barra-barra 24. alea

7

24. Buletina

S an Nikolasen lotu ginen arratsaldeko sei eta erdietan Itzi,

Ines eta hirurok Gorozikara joateko. Oso erraza zen inertziak eramanda gazteleraz egitea, baina serio jartzea erabaki genuen eta kotxean sartu bezain pronto, euskara hutsean aritzeko konpromizua hartu genuen. Beraz, buruari klak eginda, Gorozikarako bidea hartu genuen. Ordu erdi besterik ez genuen eman bertaraino heltzen eta maletak barnetegian utzitakoan, berriz ere kotxean sartu eta Muxikara joan ginen antzerki bat ikustera. Kontu jakina da barre egitea bezalakorik ez dagoela tentsioa arindu eta apur bat lasaitzeko, eta intseminazio artifizialaren gaineko antzezlan hura ezin aproposagoa izan zen asteburuari hasiera emateko. Barnetegira heldu eta gozo- gozo afaldu ostean, lotara joan ginen.Larunbat goizean dutxa hartu eta gozaldu ondoren, Santi Mamineko kobazuloetarantz jo genuen. Kotxetik jaitsi eta paseotxo bat eman genuen, harik eta baseliza batera heldu ginen arte. Bertan, 3 dimentsiotan ikusten den horrelako betaurreko batzuk jantzi, eta gida

baten laguntzaz eta pantaila baten bitartez, iraganera egin genuen salto, historiaurrera hain zuzen. Eguraldia lagun, Santi Maminen bertan bazkaldu genuen. Bueltan, Gernikan gelditu, pote pare bat hartu eta Gorozikarantz berriro. Afaldutakoan, tamalez, ez genuen bertso afariaz gozatzeko aukerarik izan, gau horretan Bizkaiko bertsolarien konbentzio nagusia baitzen. Beraz, horren ordez jantokia diskoteka bihurtu, eta hantxe ibili ginen edanean eta dantzan leher eginda lotara joan ginen arte.Igande goizean, bederatziak inguruan esnatu eta dutxa hartu ostean, gosaltzera jaitsi ginen. Eguzki aren epela aprobetxatuta, bertako mendi batera joatea pentsatu genuen. Bidean gora gindoazela, Mirenek (gurekin zihoan Gorozikako emakumea) gauza interesgarri eta bitxiak kontatu zizkigun inguruko animalia eta landareez. Menditik jaitsitakoan, taberna batean tragotxo bat hartu eta zain geneuzkan indaba gozoak jatera bueltatu ginen barnetegira. Kafea hartu ondoren, gauzak batu, elkar agurtu eta Bilborako martxa hartu genuen. Asteburu itzela, errepikatzeko modukoa, benetan.

Leyre San Jose

Gu bertan izan ginen.Hurrengoan zuek animatu!

Oso esperientzia ona izan da.Hitz egiten hasteko oso komenigarria da.Giro ona eta jende jatorra.Nahiz eta inportateena izan ez, janaria oso ona dela esan nahi dugu.Oso ondo pasatu genuen. Lekua oso atsegina da.

Gorozikan asteburua

Asteburu honetako ikasleak

Kronika

Page 8: Barra-barra 24. alea

8

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

ElkarrizketakGaitzerdi

Antzerki taldea

Bitxia badirudi ere, berezkoa duen azentua galtzen du euskaraz ari denean. Hizkuntza itzultzailea da ofizioz eta antzerkigintza du ogibide eta afizio. Bartzelonan hainbat urte eman ostean, duela hiru bat urte etorri zen gurera eta euskara ikasteari ekin zion. Albaicín, Sacromonte, Alpujarrak edota Alhambra bera aipatzen den bakoitzean, bere jatorriaz harro dagoenaren irribarrea jartzen zaio, nahi gabe. Gaitzerdi antzerki taldean dabil aktore eta Bilbo Zaharreko ikaslea dela aprobetxatuta, nor hobeto Euskal Herrira zerk ekarri zuen kontatu eta bere ibilbidearen nondik-norakoen berri emateko. Ines da bere izena, Granadakoa da.

- Granada, Ingalaterra, Bilbo, Bartzelona… Aireportu bateko terminala ematen du honek. Zer dela eta horrenbeste joan- etorri?Granadan hasi nituen ikasketak eta Erasmus beka bat lortu nuenez, ingalaterrara joan nintzen ingelesa ikasi eta ikasketekin jarraitzeko asmoz. Eta handik Granadara berriz ikasketekin bukatzeko. Eta bertan nengoela, itzultzaile lanetan hasi nintzen. Horrez gain, antzerkiaren munduan sartu eta nire lehen urratsak eman nituen arlo horretan. Betidanik gustatu izan zait mundu hori, eskola garaitik, eta nire ametsa Sevillara joatea zen arte dramatikoa egitera, baina oso garestia zen eta etxean ez zegoen nahikoa diru ikasketak ordaindu ahal izateko, beraz, neure kabuz egin behar izan dut ibilbidea horretan. Hori dela eta , Bartzelonara joan nintzen geroago antzerki ikasketak burutzeko asmotan.

- Zerk ekarri zintuen Euskal Herrira, Bilbora zehatzago.Beno, jajaja hemengo mutil bat ezagutu nuen Segovian eta maitemindu egin nintzan berarekin. Hasiera batean Granadara joan zen bera baina hona etortzea erabaki genuen geroago, eta ordutik elkarrekin gaude.

-Bazenuen herri honen berri hona lehenengoz etorri baino lehen?Bai, beno, antzerkia egitera etorri ginen lehen aldiz Bilboko Aste Nagusira, orduantxe zapaldu nuen hiria estrainekoz. Eta aurretiaz Granadako antzerki taldekook ezagutzen genituen antzerkigintzan zebiltzan Bizkaitar batzuk eta oso jatorrak eta oso abekikorrak iruditu zitzaizkigun hasiera- hasieratik, beraz, banuen hemengo erreferentziarik.

-Gaitzerdi antzerki taldeko partaide ere bazaitugu, kontaiguzu zenbat denbora daramazun antzerki taldean eta nola sartu zinen.Hona etorri baino lehen ezagutzen nuen Gaitzerdi antzerki taldea, hemendik kanpo nahiko ezagunak baitira, eta gainera, beti gustatu izan zait beraien lana, beraz, ahal nuen guztietan joaten nintzen haien ikuskizunetara. Eta joan den uztailean lagun baten bitartez sartu nintzen taldean, bera aktore zegoen bertan eta zuzendariarekin hitz egin zuen eta bilera bat egin genuen elkarrekin. Ordutik nago Gaitzerdin eta oso gustura ari naiz beraiekin taldean.

-Bilbo Zaharreko euskara ikaslea ere bazara. Zer dela eta erabakitzen du Granadar batek euskara ikastea eta zenbat denbora daramazu ikasten?Itzultzailea naizenez, beti erakarri izan naute hizkuntzek eta hasieratik izan nuen argi euskara ikasi gura nuela. Alde batetik, nire lanarekin erabat lotuta dagoelako, eta ateak ireki ziezazkidakeelako lana aurkitzeko orduan, bai itzultzaile, bai antzerkigintzan ere. Eta bestetik, oso gustuko dudalako euskara. 2009an hasi nintzen ikasten, beraz hirugarren urtea hau.

-Elkarrizketarekin bukatzeko, zer asmo duzu hemendik aurrera, bertan gelditu, Granadara bueltatu…Momentuz ondo nago hemen, gustura, eta gero gerokoak.

Argazkia: KABIA_DecirLluviayqueLlueva©BRelaño

Itziar, Lucrecia eta Ines.

Ines

Page 9: Barra-barra 24. alea

9

24. Buletina

Yolanda Yolanda Bustillo Gernikarra bada ere, 12 urte zituenetik Bilbon bizi da. Bertan ekin zion aktore lanari Gaitzerdi antzerki taldean oso gaztea zela. Gaur egun, talde berean jarraitzen du, baina aktore izateaz gain, kudeaketa lanez ere arduratzen da.

Beno, Yolanda, oso gaztea zinela hasi zinen Gaitzerdi taldean lan egiten. Kantaiguzu, noiz eta nola hasi zinen?Gaitzerdi konpainia 1988. urtean sortu zen. Antzerkia gogoko zuten pertsona batzuek sortu zuten eta euren burua prestatzen hasi ziren apurka-apurka. Ni, egia esan, urtebete geroago sartu nintzen konpainian, beraz, hogeita hiru urte daramatzat bertan lanean.

Eta, nolakoa izan da zuen ibilbidea?Hasieran, gure helburu nagusia geure burua prestatzea zen, eta testuekin egiten genuen lan, batez ere. Geroago, gorputza lantzen hasi ginen eta orduantxe sortu zen geure kaleko ibilbideko.

Zein da kaleko ibilbide hori? Badakigu, gaur egun, Gaitzerdi taldearen barruan bi hildo ezberdin daudela: kalekoa eta...2006 arte kale-antzerkian murgilduta egon ginen. Oso lan ikusgarriak aurkezten genituen, baina gure hildoa beti bera izan da: antzerki garaikidea. Nabarmentzekoak da 1998an DUT eta Fermin Muguruzarekin batera egin genuen bira, Ireki ateak izenekoa. Munduan zehar ibili ginen urtebetez eta nahiko ezagunak egin ginen aipatutako ikuskizunarekin. Oso lan polita izan bazen ere, fisikoki oso gogorra izan zen. 2008an, kale-antzerkiarekin jarraituz, Otsoko aurkeztu genuen eta horrekin ere asko bidaiatu genuen.

Konpainia handitzen zen heinean, partaindeen interesak ezberdinak izaten hasi ziren. Ez oso ezberdinak, baina batzuek testuekin eta aretoan ikertzeko gogoa geneukan. Horregatik, 2006an –Gaitzerdi taldearen barruan– Kabia ikerkuntza gunea sortu zen, barruko lanak egiten hasteko. Ikuspuntua betikoa da, antzerki garaikidea, hori izan baita geure lenguaia eta adierazteko modua, baina beste modu batera lantzen dugu; garrantzi handiagoa ematen diegu testuei, eta helburu nagusiak dira: aktoreen entrenamendua garatzea, kanpoko irakasleekin ikastaro trinkoak egitea, eta ikuskizunak sortzea.

Gaur egun, zein da zure lana konpainian?Aktore lana egiten dut, eta duela urte batzuk hasi eta gaur arte ekoizpen lana ere egiten dut, hau da, konpainiaren ikuskizunak banatzen ditut, antzezpenak sortzen direnean orriak banatzen ditut, furgonetak alokatu, falta diren gauzak erosi, hotelak lortu...

Erantzunkizun handia duzu, beraz.Bai.

Baina, aktore lanetan ere jarraitzen duzu, ezta?Bai, baina Kabiak antolatzen dituen ikuskizunetan besterik ez. 2006 arte kaleko lanetan ere egiten nituen aktore lanak, baina lan gehiegi zen, gaur egun, hobeto moldatzen naiz.

Aipatutakoaz gain, antzerki eskolak ere ematen dituzu, ezta?Bai, 1995. urtetik hona eskolak eman ditugu, batez ere, Bilbon. Orain, Bilbaoeszenan, antzerki baliabideen zentroan, eta geure lokalean.

Eta, zuen lokala non dago?Errekalden, eraikin industrial bateko boskarren pisuan gaude. Ez da lokal oso handia, baina oso txikia ere ez da, guretzat nahikoa!

Eta, zein ordutan egoten zarete bertan?Goizez bulego lana egiten dugu eta arratsaldez, entsaiuak, entrenamenduak eta eskolak ematen ditugu. Gutxi gorabehera lau eta erdietatik bederatziak arte hor egoten gara, lan eta lan.

BI AKTORE, BI IKASLE.

Yolanda eta Inés ibilbide oso ezberdina izan duten bi aktore dira, baina orain bide bera aukeratu dute: Gaitzerdi antzerki taldea eta Bilbo Zaharra euskaltegian euskara ikastea.

Page 10: Barra-barra 24. alea

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

10

BILBO ZAHARRA FORUMek “HITZA eta MUSIKA” izeneko jardunaldiak aurkeztu ditu bere bigarren hiruhileko egitarauaren barnean.

MUSIKA ETA HITZA, BIGARREN HIRUHILEKOA.

Yolanda

Gaitzerdi Teatro 1988an jaio zen. Mugak eta eszena lengoaiak gainditzeko asmoarekin, 90eko hamarkadan, ikuskizun era ba-rri bati ekin zion. Bere ikuskizunak ezohiko lekuetan plazarat-zen dira eta oinarri dute, ildo dramatikoa, eszena koreografia-tuak, objektu iradokigarrien erabilera eta sortzen den atmosfera bakoitzeko plastikotasuna.

Sariak

“Otsoko”, 2008ko Leioako Umore Azokaren EUSKAL IKUS-KIZUN ONENAREN SARIA.“Urbe” (2004), 2004ko LEIOAKO UMORE AZOKEAREN EUSKAL HERRIKO IKUSKIZUN ONENAREN SARIA.“Naiz” (2003), Espartinaseko “LaTeatral” I. KALE ANTZER-KI AZOKEAREN PUBLIKOAREN SARIA.“Girobira” (1998), 2000ko NEW YORK INTERNATIONAL FRINGE JAIALDIAREN Antzerki Koreografia Onenaren Saria.

Gaitzerdi Antzerki taldea

Denetarik izan dugu hiruhileko honetan. Musika eta literatura, Iban Zalduaren (Biodiskografiak) liburuko ipuinek, Xabier Montoia idazle eta musikariak eta Ibon Rodriguez musikariak bat egin zutenean errezitaldi musikatu bat eskaintzeko. Musika eta bertsoak, Amaia Zubiriak eta Uxue Alberdik umorez eta bizi-bizi, Amaia Zubiriaren kantekin eta Uxue Alberdi-ren bertsoekin, borobilduko zuten saioan.80ko hamarkada ere ekarri dugu gogora.Batetik, Antton Ezeiza zinemagilearen “Ikuskak dokumentalekin: Maialen Beloki ikus-entzunezko doktorearen gidaritzapenean, Antton Ezeizak egindako dokumentalak ikusi genituen eta sakonki egin-dako azterketa entzuteko aukera izan genuen. Bestetik, 80ko hamarkadako emakume feministek kaleratutako kartelen ikus-entzunezkoan oinarrituta, errepaso historikoa eman genion orduko Mugimendu Feministak Euskal Herrian izan zuen garrantziari.

Yolanda eta Ines Argazkia: KABIA_Paisaje con argonautas_2©EvaZubero

Argazkia: KABIA_DecirLluviayQueLlueva2©SusanaElejalde

Argazkia:

KABIA_Rojo al agua_2©BR

Page 11: Barra-barra 24. alea

11

24. Buletina

Page 12: Barra-barra 24. alea

12

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Ikasleen Txokoa

Barra-barra egiten lagundu diguzuenoi, eskerrik asko!!

Bigarren hiruhilekoa

Euskaltegiak, eskolatik kanpo ere, euskaraz mintzatzeko aukera eskaini nahi dizue. Horretarako mintza-lagun taldeak, hitzaldiak, txangoak, lehiaketak eta barnetegia izango dituzue aukeran ikasturtean zehar. Erne ibili eta eman izena garaiz.

Kanpo ekintzak. Hurrengoan zuek animatu!

Ipuin kontalariak euskaraz eta ingelesezAgate Deuna

Page 13: Barra-barra 24. alea

13

24. Buletina

EUSKARAOKELEHIAKETA, Santa Ageda...Inauterietan

“Nerea”E gunari zelan heldu ez dakiela dabil Nerea. Datozen hileko fakturak dantzan dabilzkio, burutik atera ezinik. Andonirekin ez dagoenetik, gastuak itota bizi da, maldan gora. Auzokideen arteko azken bileraz akordatu da orduan, urteko kuota zorretan duela gogorarazi zioten egunaz. Gorritu ere egin zaizkio masailak une hartan pasatu zuen lotsa gogoratzean. Eta errudun sentitu da bere buruarekin, zergatik ez ote den bera gerorako

gordetzen duen horietakoa. Eta haserretu egin da hurrena horrela sentitzeagatik, bizi duen egoeraz errudun sentitzeagatik. Aste batzuk dira enpresatik hanka emango ziotela esan ziotenetik, nagusiaren aurrean mutu gelditu zenetik, eta harrezkero, motel dabil. Berarengatik balitz, ohean sartuta emango lituzke egunak, dutxa zapaldu barik, telefono deiei erantzun barik, existitu barik. Baina badaki ezin duela hori egin, ondo daki tinko eutsi behar diola utzikeriak ez dezan zulora eraman, akabo bestela. Egongelara joan

da eta telebista piztu du:- Zertarako zaude prest zure lanpostua mantentzearren?- Saio batean eztabaidagai. Topera ireki du txorrota orduan, dutxan sartu da eta hantxe gelditu da, ur azpian, egunotan kateaturiko haserrea eta etsipena urarekin batera zulotik behera erortzen sentitu duen arte. Mokadu arin bat jan ostean, telefono dei bat egin du eta lotara joan da halako begirada biziagoa antzeman zaiolarik.

Ipuin laburrak

Yolanda

Page 14: Barra-barra 24. alea

14

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Duela bost urte, lanean, hornitzaile batek bidaia koadernoa oparitu zidan. Hasieran harrituta geratu nintzen. Zertarako erabili ahalko ote nuen nioen nire artean, ez nekielako zer zen.Hornitzaileak esan zidan berak bat zeukala eta ziur zegoela gustatuko zitzaidala. Gero azaldu zidan nola erabili.Bidaia koaderno bat, koaderno soil bat da. Normalean azalak gogorrak ditu. Zure bidaiako bizikizun hoberenak idazteko erabiltzen da. Bidaia egin bitartean beti aldean eraman behar duzu eta gertatzen zaizun zerbait berezia, edo nolakoa izan den bidaia idatz dezakezu... Hobe momentuan bertan, bestela ez zara gogoratuko bidaiako xehetasunez.Pentsatu nuen koadernoa sekula ere ez nuela erabiliko, oso alferra naiz eta, baina behintzat hurrengo bidaian eramango nuela zin egin nuen. Beraz, Estambulera joan nintzenean erabiltzen hasi nintzen.Eta ideia asko gustatu zitzaidan!Idatzi ez ezik, egon nintzeneko lekuak ere marraztu nituen kuadernoan. Gero, egunak pasa ahala bestelako gauzak egiten hasi nintzen: adibidez, museo baterako sarrera itsatsi, asko gustatu zitzaizkidan jatetxeetako kontuak, leku berezietako argazkiak, etab.Orain, egin didaten opari politena dela uste dut, eta nik ere lagun batzuei bidaiako kuaderno bat oparitu diet... Kaiera betetzen, haiek ere nik beste gozatuko ahal dute!

Teresa, 8. urratsa

Ikasleen Txokoa

Bidaia koadernoa

Page 15: Barra-barra 24. alea

15

24. Buletina

Aukeratu nahi dudan gauza, abanikoa da. Gauza hori apal baten gainean dago; egongela apaintzeko. Abaniko hori opari bat da, nire izeko Eugenia moja da eta porzelanazko gauzak egiten ditu konbentoan, eta gainera gauza horiek saldu egiten ditu.Porzelanazko abanikoa arrosa lorez apainduta dago, gainera nire izena ipintzen du, nire izekok idatzi zuen eta. Sofan eserita nagoelarik begibistan izaten dut eta hori niretzat oso inportantea da, izekok maitasun handiarekin egin zuen eta.

Mª Milagros, 8. urratsa

Abanikoa

Nire gauza bolígrafo bat da. Nire aititerena zen eta hil zenean, nire amamak oparitu egin zidan. Ikasten nabilenetik beti aldean daramat eta asko erabiltzen dut apunteak hartzeko.Ez dakit zenbat balioko zuen, baina uste dut gaur egun ez dela hain garestia. Niretzat, jakina, ez dauka preziorik. Oso atsegina da niretzat, aitite zena ekartzen dit gogora eta veste oroipen asko ere bai.Metalezkoa da eta arina, eta horregatik asko gustatzen zait berarekin idaztea. Kutxatilaren barruan daramat beste bolígrafo batzuekin batera.

Susana, 8. urratsa

Objetuak

Boligrafoa

Page 16: Barra-barra 24. alea

16

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA