Basaurikoak

22
HEMEN DOAZ GURE AURKEZPENAK ZUEKIN EGOTEKO IRRIKITAN GAUDE OSO ONDO PASATUKO DUGU!

description

Aurkezpenak

Transcript of Basaurikoak

Page 1: Basaurikoak

HEMEN DOAZ GURE AURKEZPENAK ZUEKIN EGOTEKO IRRIKITAN GAUDE OSO ONDO PASATUKO DUGU!

Page 2: Basaurikoak

Ni Beñat naiz, 11 urte ditut eta

Basaurin bizi naiz. Nire bi anaiekin eta gurasoekin bizi naiz. Niri futbolean aritzea gustatzen zait, paella dut gustuko eta euskaraz dauden kanta guztiak ditut gustuko, nire kirolik faboritoena futbola da.

Fisikoz argala, arina eta indartsu samarra, izaeraz alaia eta barregarria naiz.

Basaurira heltzerakoan herriko txoko guztiak erakutsiko dizkizuet

Page 3: Basaurikoak

Ni Oihane B. naiz eta 11 urte ditut . Ni Basauriko etxe batean nire ama, aita eta nebarekin bizitzen naiz . Nire gustoko gauzak hauek dira: abestea, margoztea eta nire lagunekin egotea.Nire gustoko janaria nocilla, arroza eta izozkia dira eta gazta ez dut gustoko. Ni alaia eta pixka bat lotsatia naiz. Nik begi marroiak eta ile marroia ditut. Nik lagun asko ditut, adibidez: Nerea, Ane, Maialen, Yaiza, Clara, Amets, Oihane... Basaurira etortzen zaretenean, gauza asko erakutziko dizkizuet: Parkea, nire gustoko gauzak, nire etxea…

Page 4: Basaurikoak

Kaixo, ni Aitor naiz eta 12 urte ditut . Argazkian betaurrekorik gabekoa naiz eta nire gelako Iñakirekin nago Zumaiako flyscha ikustera joan ginenean. Basauritarra naiz eta 1999an jaio nintzen irailaren 22an .

Nire gurasoekin bizi naiz , anaia bat dut ni bezalako adina daukana, irailaren 22an jaio bait zen ni bezala eta arreba nagusi bat ere badaukat 14 urte dauzkana.

Niri asko gustatzen zait skate egitea , ni nire lagunekin “enbarkara” eta skate pistetara joaten naiz .

Gustoko dudan janaria pizza da eta ez dut gustoko arraina .

Musika asko gustatzen zait eta futbolera jokatzen dut Baskonian .

Oso bihurria naiz eta oso ona nire lagunekin . Etortzen zarenean nire skatearekin ollie bat egiten

erakutsiko dizuet .

Page 5: Basaurikoak

Kaixooo !!! Ni Asier deitzen naiz, eta D.D. deitzen didate. 11 urte ditut eta ekainaren 2an jaio nintzen Gurutzetan. Bentako Plazan bizitzen naiz 12. pisuan nire aita, ama eta arrebarekin. Interneta daukat etxean Futbola gustukoa dut, Baskonia 00 Elitean eta Liga Elitean jolasten dut eta oso pozik nago.Txokolatea gustatzen zait eta baita ere pasta eta lasaña ere, baina tomatea ez zait bat ere gustatzen. Musika gustatzen zait Party Rock, Gimme the base, Gogoak … Baxua naiz,ile beltza eta begi marroiak ditut, lagun asko ditut eta alaia eta jatorra naiz. Etortzen zaretenean nahi baduzue XBOX-era jolastu genezake, joko asko ditut Call Of Dutty Black Ops, Modern Warfare … Irudiaren ezkerrean dagoena nire arreba da, Angela deitzen da eta ondo konpontzen naiz berarekin, baina batzuetan… Zuek ezagutzeko gogo asko dituuut !!!!!!!

Page 6: Basaurikoak

Kaixo lagunak !

Ni Unai naiz, eta 11 urte ditut. Nire gurasoekin eta nire arrebarekin bizi naiz, nire aitak Jon izena du, nire amak Maite eta nire arrebak Nerea.

Basaurin bizi naiz, Pozokoetxe kalean.

Futbolean jolastea gustatzen zait lagunekin, Beñat, Asier, Xabier, Gorka …

Nik arroza dut gustuko. Ez zait asko

gustatzen dantza egitea ezta abestea. Kirol asko egiten dut, eta Baskonia izeneko futboleko talde batean jolasten dut.

Begiak marroiak ditut eta ilea ere, altua naiz.

1m eta 52cm. Oso lagunkorra eta jatorra naiz. Gauza asko erakutsi nahi dizkizuet etortzen zaretenean, oso ondo pasatuko dugu.

Page 7: Basaurikoak

Kaixo,ni Amets naiz eta 11 urte ditut. Ni nire gurasoekin eta nire ahizpa Iluntzerekin bizi naiz. Niri parkean egotea gustatzen zait, nire lagunekin jolasteko. Gehien gustatzen zaidan janaria zopa, arraina eta fruita da . Gutxien gustatzen zaidan janaria garbantzuak eta oilaskoa dira. Asko gustatzen zait futbolean jokatzea, eta baskonia infantilean jokatzen dut. Lagun piloa ditut: Clara ,oihane U ,Enara,Nerea,Ane, Maialen , Leire, Yaiza ,oihane B eta Ainara. Ni errubia naiz begi urdinekin. Oso alaia naiz baina oso arin haserretzen naiz nire ahizparekin. Etortzen zaretenean parkea eta gure joku batzuk erakutziko dizkizuet.Ikusi Arteee!

Page 8: Basaurikoak

Kaixo!

Nik Enara dut izena, 11 urte ditut eta Basauritarra naiz. Basauriko San Miguel auzoan bizi naiz, nire ama, aita eta txakurra Bakorekin.

Nire lagunak Oihane U., Nerea, Ainara… dira. Igeriketa eta ingelera asko gustatzen zaizkit. Gehien gustatzen zaizkidan janariak hauek dira: oilaskoa, makarroiak eta espagetiak (tomaterik gabe). Ez zaizkit barazkiak, sopa eta garbantzuak gustatzen. One Direction taldea asko gustatzen zait. Begi urdin-urdinak eta oso handiak ditut, ilea marroi kolorekoa dut, ez naiz oso altua. Argazkietan Tunisian nago. Argazkietako batean nire aita eta amarekin nago eta bestean basamortuko arrosa batekin nago.

Page 9: Basaurikoak

Kaixo nik Ainara dut izena. 10urte ditut. Nire ama, ahizpa eta aitarekin bizi naiz. Nire janaririk gustukoena txokolatea da. Futbolean jolastea gustatzen zait. Ni alaia naiz, oso barregarria eta asko jolasten dut. Lagun asko ditut:Nerea, Enara, Asier, Gorka… Beno espero dut ondo pasatzea zuekin. AINARA GOGENOLA

Page 10: Basaurikoak

Kaixo ni Yaiza naiz eta 11 urte ditut. 2000ko abuztuaren 16 jaio nintzen. Basaurin bizi naiz nire gurasoekin eta nire neba-arrebarekin. Niri futbolean jokatzea eta nire lagunekin egotea gustatzen zait. Gehien gustuko dudan janaria lasaina da eta ez ditut

gustuko ez indabak ezta garbantzuak ere. Ni rubia naiz. Begi berdeak ditut, ez naiz oso altua ezta oso baxua ere. Argazkian nire katuarekin agertzen naiz. Nire lagun batzuk hauek dira: Amets, Clara, Enara, Ainara, Nerea, Leire, Maialen… Etortzen zaretenean nire etxea, parkea, Basauri… erakutsiko dizkizuet eta nire neba-arrebekin jolastuko dugu.

Page 11: Basaurikoak

Kaixo lagunak! Gorka naiz eta 12 urte ditut. Basaurin bizi naiz 5. pisuan.

Nire gurasoekin

eta nire anaia nagusiarekin bizi naiz, bera Lesakara joan zen duela bi urte elkar trukaketan, agian ezagutzen duzue. Nik skate eta snow egitea gustuko ditut, eta espagetiak gustuko ditut.

Page 12: Basaurikoak

Rap musika gustatzen zait, bereziki Nach eta Duo Kie. Futbolera eta eskubaloira jolastea gustatzen zait. Argazkian ikusten den bezala, txanoak eramatea gustatzen zait. Argazkian Nojako graffiti baten aurrean nago skate pisten aurrean.

Ni, pertsona zintzoa, jatorra eta eskuzabala naiz. Basaurira zatoztenean nire skatea erakutsiko dizuet eta play station 3-ra jolastuko dugu.

Page 13: Basaurikoak

Ni Gaizka naiz. 11 urte ditut. Basaurin bizi naiz nire gurasoekin, anai-arrebarik gabe. Pixka bat bihurria naiz .Lagun asko ditut: Aitor, Beñat, Unai, Xabier, Oier… Gustuko ditudan gauzak futbola eta nire lagunekin egotea dira. Gustuko dudan janaria pasta, entsalada eta marrubiak dira. Rock and rol gustatzen zait. Kirola gustatzen zait . Begi marroiak ditut, eta ile kizkurra. Altua naiz, ez argala, ez lodia. Basauri erakutsiko dizuet eta ondo pasatuko dugu guztiok batera.

Page 14: Basaurikoak

Ni Clara naiz ,11 urte ditut eta Basauritarra naiz. Nire amarekin bizi naiz. Nire lagunekin egotea, dantzatzea, korrika egitea, futbolean jokatzea gustuko dut. Izozkia, arroza eta Lasaña janariak gustoko ditut. Nik ile eta begi marroixka ditut. Alaia naiz baina batzuetan asko haserretzen naiz. Lagun pila ditut oso dibertigarriak eta oso majuak. Basauri nolakoa den, parkea…erakutziko dizkizuet. Etortzen zaretenean gauza pila egingo ditugu baita nire lagunekin ere. Zeliaka naiz.

Page 15: Basaurikoak

KAIXO!!! Ni Xabier deitzen naiz. 11 urte ditut eta apirilaren 7an egiten ditut urteak. Poxokoetxe auzoan bizi naiz nire aita, ama eta arrebarekin. Nire lagunekin parkera joatea gustatzen zait. Futbola ere asko gustatzen zait, Baskonia F.E. Eliten jolasten dut. Gehien gustuko ditudan janaria arroza, arrautzak eta patatak dira eta porrusalda eta barazkiak ez zaizkit asko gustatzen. Ile eta begi marroiak ditut. Ile lisoa daukat eta oso alaia naiz. Lagun asko ditut eta herritik parrandaka ibiltzen gara. Basauri oso polita da. Leku polit asko ditu zuei erakusteko. Gure herritik Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak pasatzen dira eta juntatzen direnean Urbi deitzen diogun ibai bat sortzen da.

Page 16: Basaurikoak

Kaixo, ni Nerea Sobrino naiz, martxoaren 2an 12 urte beteko ditut eta Basaurin bizi naiz nire aita eta amarekin Arizgoiti auzoan.

Nire lagunekin egotea, herrira joatea eta atletismoa gustatzen zaizkit. Baita dantza eta musika ere. Batez ere, dantza modernoa eta One Direction eta beste talde batzuen musika. Nire kirol gustokoena futbola da eta patioan jolasten dut ia egunero. Artunduagako atletismo eskolan nago eta baita Biarte dantza akademian ere. Nire janari gustokoena lasaña da eta espinakak ez zaizkit batere gustatzen. Ile marroia dut, altua naiz eta begi marroixkak ditut. Oso alaia eta lagunkorra naiz baina batzuetan nahiko lotsatia ere. Bihurria naiz batzuetan eta bromista samarra. Argazkian uda honetan egondako tokian nago, Tossa de Marren. Basaurira etortzen zaretenean, gauza asko erakutsiko dizkizuet: parkea, nire gustoso gauzak, nire etxea..Espero dut oso ondo pasatzea!

Page 17: Basaurikoak

Kaixo: Ni Oihane naiz 11 urte ditut eta Basauritarra naiz. Goikosoloa kalean bizi naiz nire aita, ama,eta nire neba Martinekin. Gustuko dut nire lagunekin parkean jolastea. Lagun asko ditut, adibidez: Clara, Amets, Ane, Nerea, Maialen, Enara… Asko gustatzen zait arropa erosketak egitera joatea lagunekin. Gehien gustatzen zaidan janaria:arroza, txuletak…dira eta gorroto dut

entsalada, barazkiak…. Asko gustatzen zait dantza egitea. Nire kirol gustukoenak dira: dantza, hipika eta motorrean ibiltzea. Nik begi urdinak ditut, ile marroi argia dut. Ez naiz altua ezta baxua ere. Argazki honetan Benazkezen nago oporretan ur-jauzi batean. Espero dut hona etortzen zaretenean ondo pasatzea.

Page 18: Basaurikoak

Kaixo lagunok,

Ni Iñaki naiz eta hamahiru urte ditut. Basaurin bizi naiz nire gurasoekin eta nire arreba Iratirekin. Irati ni baino nagusiagoa da eta unibertsitatera doa ikastera. Gustoko ditut ipuinak eta zinemara joatea. Altua eta argala naiz eta ile marroia eta

laburra dut. Begi urdinak ditut eta betaurrekoak daramatzat. Argazkian nire gelako lagunekin nago. Espero dut nire herria eta elkarrekin egingo ditugun irteerak gustatzea. Musu bat,

Page 19: Basaurikoak

Kaixo:

Ni Leire naiz eta 11 urte ditut. Basaurin bizi naiz, aita eta amarekin. Ez dut anaia-

arrebarik . Niri dantzatzea gustatzen zait. Asko gustatzen

zaizkit txokolatea eta zerealak . Gustuko dudan kanta party rock da. Argazkian besoetakoarekin ateratzen naiz Naia

deitzen da . Ni ile luzearena naiz. Nik karate egiten dut, gustuko dudan kirola da. Nik ile marroia dut, begi marroiak ditut, irribarre

polit bat dut eta argala naiz. Hona zatoztenean nire logela eta nire etxea

erakutsiko dizuet eta nola den Basauri. Gauza askotara jolastuko dugu.

Page 20: Basaurikoak

Kaixo!!

Ane Letxosa dut izena, eta Basaurin bizi naiz. Urtarrilaren 24an 12 urte egin nituen.

Ilea marroi argia eta lisoa dut,begiak marroixkak ditut eta sudurra nahiko txikia. Altuera normala dut eta nahiko argala naiz. Alaia naiz baina nire nebarekin haserretzen naizenean...

Gimnasia erritmikoa, margogintza, piano eta zaldietan ibiltzen naiz. Bidaiatzea, dantzatzea eta lagunekin erosketak egitea dut gustuko.

Espagetiak eta tortilla patata dira nire janari gustukoenak baina gazta berriz gorroto dut.

Nire etxean bizi diren pertsonak hauek dira : Sonia, nire ama; Juan, nire aita eta Unai, nire neba.

Argazkian nire lehengusinarekin agertzen naiz. Zuek ezagutzeko gogo handiak ditut!!! ☺

Page 21: Basaurikoak

Ni Maialen naiz, 11 urte ditut eta urtarrilaren 31an 12 urte bete nituen. Basaurin bizi

naiz,nire ama , aita eta nire nebarekin. Eneko ni bano txikiagoa da, 8 urte ditu. Nik gustuko ditudan gauzak margotzea eta oporretan joatea da.Joan nahi ditudan lekuetara asko dira: Londres, Los Angelesera…

Argazkian Mallorkan nago. Nik gimnasia ritmika, ingelesa eta margogintza egiten dut. Asko gustatzen zait lasaina eta enpanada.EZ zait bat ere arraina gustatzen. Nik ile horia eta kizkurra dut, begi berdeak ditut.Ez naiz ez argala ez lodia. Pixkat bihurria eta dibertigarria naiz. Baina maja baita.

Etortzen zaretenean Basauriko txoko politak erakutsiko

dizkizuet. ZUEK EZAGUTZEKO GOGO HANDIAK DITUT!!!

Page 22: Basaurikoak

Kaixo, ni Oier naiz eta 13 urte ditut.

Lendakari Agirren bizi naiz nire ama eta nire aitarekin.

Niri futbol kirola eta eskate kirolak dira gustatzen zaizkidanak, niri gehien gustatzen zaidana nire lagunekin egotea da.

Nire lagun Beñat oso ondo portatzen da nigaz, astero nire etxera etortzen da.

Ni ume normaltxoa naiz eta oso indartsua naiz .Zuek ona etortzen zaretenean Basauri nolakoa den erakutsiko dizuet

Argazkian ikusten duzuenez nik belarritako polit bat daukat.

Gauza askotara jolastuko dugu.