BERDINTASUN JARDUNALDIA - leartik.eus · bat preso ziren, nondik etorritakoak, zergatik sartu...

1
Hasiera Mitologia gaiarekin eman zioten, eta pertsonaia nagusia Mari. Mariren in- guruko jakingarri ugari eman ziguten, bere ezaugarriak giza gorputza baina ahate hankak zituela, hau da lamia bat zela, bere indarra orrazian zeukala... Jarraian baserriko emakumeen inguruko azterketatik ateratako informazioa eskaini zuten. Emakumeak baserrian betetzen duen papera etxe barruan zein kanpoan eta baserriko emakumeek kanpoan lana egin izan dutenean, soldatapeko lana bilatu izan dutenean zein lanbidetan jardun izan duten... Irudiz ilustratuta ikusi genituen emakumeak laian, goruetan, ardiak jaizten... Azkenik, egungo datuak atera ziren ikasketetan neskek zein mutilek duten joera eta egun eskolan lana zein aginte pos- tuak betetzen dituzten pertsonen generoa. Amaieran lehen mailako ikasleek hartu zuten hitza eta goxo-goxo jaso genuen Joan Mari Irigoienek idatzitako poesia "Ene Caracasko dama beltza..." Ondoren Batxilergoko lehen mailako ikasleek emaku- meei buruzko zitak irakurri zituzten. Laburrak baina esa- nahiez betetakoak: -Emakumeek jendea goxotasun gehiagoz tratatzen dute. -Arimak tertziopelozko guantez zaintzen ditugu. Ondoren, bigarren mailako ikasleek hartu zuten hitza. Talde handia, antropologiako ikasleak denak eta gen- eroen arteko berdintasuna aztertu ostean eurek sor- tutako lana aurkeztu zuten. GAZTE KZ 2008/2009 BERDINTASUN JARDUNALDIA Eneko Ibarluzea Saturrarango kartzelan 1938tik 1944ra bitar- tean egondako emakumeen bizitzaren zatitxo batzuen berri eman zuen Arantza Ugartek martxoaren 6an burututako jardunaldian. Zen- bat preso ziren, nondik etorritakoak, zergatik sartu zituzten preso, zelako kondiziotan bizi ziren... Atal bakoitzaren inguruko informazio zehatza, presoren batek kontatutako historiaz ilustratuta egin zuen hitzaldia. Argazkiak tarte- katuta eta bi presoren ahotsarekin lagunduta osatu zen lehen atala.

Transcript of BERDINTASUN JARDUNALDIA - leartik.eus · bat preso ziren, nondik etorritakoak, zergatik sartu...

Hasiera Mitologia gaiarekin eman zioten, eta pertsonaia nagusia Mari. Mariren in-guruko jakingarri ugari eman ziguten, bere ezaugarriak giza gorputza baina ahate hankak zituela, hau da lamia bat zela, bere indarra orrazian zeukala... Jarraian baserriko emakumeen inguruko azterketatik ateratako informazioa eskaini zuten. Emakumeak baserrian betetzen duen papera etxe barruan zein kanpoan eta baserriko emakumeek kanpoan lana egin izan dutenean, soldatapeko lana bilatu izan dutenean zein lanbidetan jardun izan duten... Irudiz ilustratuta ikusi genituen emakumeak laian, goruetan, ardiak jaizten... Azkenik, egungo datuak atera ziren ikasketetan neskek zein mutilek duten joera eta egun eskolan lana zein aginte pos-tuak betetzen dituzten pertsonen generoa.

Amaieran lehen mailako ikasleek hartu zuten hitza eta goxo-goxo jaso genuen Joan Mari Irigoienek idatzitako poesia "Ene Caracasko dama beltza..."

Ondoren Batxilergoko lehen mailako ikasleek emaku-meei buruzko zitak irakurri zituzten. Laburrak baina esa-nahiez betetakoak:

-Emakumeek jendea goxotasun gehiagoz tratatzen dute.

-Arimak tertziopelozko guantez zaintzen ditugu.

Ondoren, bigarren mailako ikasleek hartu zuten hitza. Talde handia, antropologiako ikasleak denak eta gen-eroen arteko berdintasuna aztertu ostean eurek sor-tutako lana aurkeztu zuten.

GAZTE KZ 2008/2009

BERDINTASUN JARDUNALDIA

Eneko Ibarluzea

Saturrarango kartzelan 1938tik 1944ra bitar-tean egondako emakumeen bizitzaren zatitxo batzuen berri eman zuen Arantza Ugartek martxoaren 6an burututako jardunaldian. Zen-bat preso ziren, nondik etorritakoak, zergatik sartu zituzten preso, zelako kondiziotan bizi ziren... Atal bakoitzaren inguruko informazio zehatza, presoren batek kontatutako historiaz ilustratuta egin zuen hitzaldia. Argazkiak tarte-katuta eta bi presoren ahotsarekin lagunduta osatu zen lehen atala.