Berdintasuna (3)

2
BERDINTASUNA Gaur egun gizonen eta emakumeen artean desberdintasun gehiago nabari daitezke berdintasun gehiago baino. Aipatu beharrekoa da bien arteko berdintasunak ez direla orain dela azken urteotan bezalakoak. Aitzinean gizonek paper askoz garrantzitsuagoa jokatzen zuten emakumeak baino, gainera askoz lehentasun gehiago zituzten. Emakumearen hitza, berriz, ez zen kontuan izaten. Gaur egun gauzak aldatu dira, baina momentuz ez da lortu emakumeak eta gizonak izaki bera bezala tratatzea. Desberdintasun hauek lanbideetan izaten dira nabarmenak. Edozein lanbide motan, emakume batek zein, gizon batek lan egiten duenak, gizonaren soldata apurtxo bat altuagoa emakumearena baino, arruntena izaten da, nahiz eta lan berdina egitea. Gainera, zenbaitetan emakumeak jasaten dituzte sexu- jazarpenak edozein langileren partetik edota buruzagiaren partetik. Emakumeek lanbidea galtzearen beldurra dutenez isilean pairatu behar dituzte jazarpen horiek. Beste zenbait arazo egon daitezke ere lanbide bat eskatzerakoan. Segun ze lanbide mota baterako, pertsona askok ohituta daude gizon bat kontratatzea emakume bat baino. Adibidez, mekanizazio lanbide batean gizonek lehentasun handiagoa izango dute emakumeek baino, pentsarazten delako haiek lana hobeto egingo dutela nahiz eta jakinda, emakumeak zein gizonak ikasketa berdinak jaso dituztela. Hala ere, askoz hurbilago ohartu gaitezke gizonaren eta emakumearen berdintasun ezaz. Etxe batean elkarrekin bizi den bikote batek modu honetan banatzen ditu lanbideak: etxeko zereginak emakumeak egin behar ditu eta gizonak etxera soldata ekartzen duena izaten da. Txikitatik antzeko ideia irakasten zaie umeei, hortaz, helduak izaten direnean, gizonei ez zaie gustatzen lanbidea aurkitzen ez dutenean emakumea izatea dirua etxera ekartzen duenak. Nahiz eta desberdintasun asko egon, gizonen eta emakumeen artean zenbait berdintasun egotea lortu da, adibidez ikasketak jasotzerako momentuan. Lehen neskak eta mutilak ikasgai desberdinak ikasten zituzten eta gainera, ezin zuten eskola

Transcript of Berdintasuna (3)

BERDINTASUNA

Gaur egun gizonen eta emakumeen artean desberdintasun gehiago nabari daitezke berdintasun gehiago baino. Aipatu beharrekoa da bien arteko berdintasunak ez direla orain dela azken urteotan bezalakoak. Aitzinean gizonek paper askoz garrantzitsuagoa jokatzen zuten emakumeak baino, gainera askoz lehentasun gehiago zituzten. Emakumearen hitza, berriz, ez zen kontuan izaten. Gaur egun gauzak aldatu dira, baina momentuz ez da lortu emakumeak eta gizonak izaki bera bezala tratatzea.Desberdintasun hauek lanbideetan izaten dira nabarmenak. Edozein lanbide motan, emakume batek zein, gizon batek lan egiten duenak, gizonaren soldata apurtxo bat altuagoa emakumearena baino, arruntena izaten da, nahiz eta lan berdina egitea. Gainera, zenbaitetan emakumeak jasaten dituzte sexu-jazarpenak edozein langileren partetik edota buruzagiaren partetik. Emakumeek lanbidea galtzearen beldurra dutenez isilean pairatu behar dituzte jazarpen horiek.

Beste zenbait arazo egon daitezke ere lanbide bat eskatzerakoan. Segun ze lanbide mota baterako, pertsona askok ohituta daude gizon bat kontratatzea emakume bat baino. Adibidez, mekanizazio lanbide batean gizonek lehentasun handiagoa izango dute emakumeek baino, pentsarazten delako haiek lana hobeto egingo dutela nahiz eta jakinda, emakumeak zein gizonak ikasketa berdinak jaso dituztela.

Hala ere, askoz hurbilago ohartu gaitezke gizonaren eta emakumearen berdintasun ezaz. Etxe batean elkarrekin bizi den bikote batek modu honetan banatzen ditu lanbideak: etxeko zereginak emakumeak egin behar ditu eta gizonak etxera soldata ekartzen duena izaten da. Txikitatik antzeko ideia irakasten zaie umeei, hortaz, helduak izaten direnean, gizonei ez zaie gustatzen lanbidea aurkitzen ez dutenean emakumea izatea dirua etxera ekartzen duenak.

Nahiz eta desberdintasun asko egon, gizonen eta emakumeen artean zenbait berdintasun egotea lortu da, adibidez ikasketak jasotzerako momentuan. Lehen neskak eta mutilak ikasgai desberdinak ikasten zituzten eta gainera, ezin zuten eskola berdinean edo gela berdinean elkarrekin ikasi. Gaur egun, berriz, aspektu hori aldatu da. Emakumeek eta gizonek ikasgai berdinak ikasi ahal dituzte eta gainera lanbide baterako ikasketak egin ahal dituzte.

Lehen aipatu dudan bezala, zenbait berdintasun lortu izanak ere, desberdintasunak ugariak jarraitzen izaten dira, beraz, horien kontra joaten jarraitu behar dugu.