Bernanke, erdibidean

1

Click here to load reader

Transcript of Bernanke, erdibidean

Page 1: Bernanke, erdibidean

18 Hitz bitanEgitura • 2012ko irailaren 16a

Bakarrizketan

Bernanke,erdibidean

Joanes Segurola

1 Zer onartu du Bernankek? AEBe-tako ekonomia suspertzeko hiruga-rren plan bat onartu du. Oraingoan,interes tasei %0 eta %0,25 arteaneustea, eta datozen hiru urtetan hi-giezin sektorearen aktibo toxikoakerosten hilabetero 30.900 milioi eurogastatzea erabaki du Fed ErreserbaFederalak, Ben Bernanke buru duela.

2 Zergatik hartu du erabaki hori?AEBetako hauteskundeen bezperandu hurrengo bilera. Har ditzakeen era-bakien bidez, sor litzakeen arazo poli-tikoak saihestu nahi izan ditu, baitamerkatuen eskaerak asebete ere.

3 Eta asebete al ditu? Bai. Interestasak 2014ra arte bere horretan uzteanahi zuten ekonomialariek. Hori egi-teaz gain, 2015eko lehen seihilabete-kora arte ez igotzea erabaki du. Ban-kuek ez dute dirurik egiten interestasa hain txikiekin, baina gustu handizhartuko dute aktibo toxikoak gainetikkentzeko aukera.

4 Neurri horiekin nola suspertunahi du ekonomia? Dirua merke jarri-ta, enpresak maileguak hartzera bul-tzatu nahi ditu, inbertsio berrien on-dorioz langileak kontrata ditzaten.Horrek kontsumoa suspertuko lukee-nez, ekonomia haziko litzateke.

5 Eraginkorra izango da? Teoria osopolita den arren, praktikan ez du be-har besteko eraginkortasunik izango.Interes tasak baxuak izanik, dirua uz-teko orduan ez dute irabazirik lortzenbankuek. Irabazirik ez lortzeko, dirurikez dute uzten. Gurpil zoro bat da.

6 Beharrezkoak dira neurri horiek?Edozer saiatzeko prest dago Fed. Aur-tengo aurreikuspenak okertu ditu,baina hobeto egin ditu datorren urte-rako. Aurten BPGa %1,85 haziko delauste du, eta datorren urtean, %2,75.Langabezia tasa, baina, %8tik goradago azken 43 hilabetetan.

7 Hori eginda,orain,zer? Enpleguasortzeko politikak onartzea nahi duFedek, defizit publikoa murriztekoplan bat egiten den bitartean.

Jeltzaleen zerga ziaboga

Araba, Bizkai eta Gipuzko-ako herritarrek zergagehiago ordainduko di-tuzte datorren urtean.Zerga erreforma batera-

ko lehen urratsa egin du orain BizkaikoForu Aldundiak. Gipuzkoakoa bazegoendagoeneko bide horretan, eta Arabakoarizaila izango zaio beste zerbait erabaki-tzea. Zerga bilketaren emaitza eskasaketa erakunde publikoen estualdi ekono-mikoak ikusita, ez da zaila asmatzea mol-daketaren helburua finantza baliabideakhanditzea dela. Zergapekoek diru gehia-go jartzea administrazioen politikak be-har bezala finantzatzeko, azken finean.Nola gauzatuko den moldaketa beste kon-tu bat da, ordea.

Jeltzaleek ziaboga ikusgarria egin duteauzi honetan. Ados, ez da izan egun bate-tik bestera Jose Luis Bilbaok izandakoateraldi bat, baina EAJ Ajuria Enerabueltatzeko eguna — bozak irabazten ba-dituzte, noski — hurbildu ahala zerga sis-tema berraztertzeari buruzko iritzia leun-du dute. Norabide aldaketaren lehen az-tarnak Eusko Legebiltzarrean zergapolitikari buruz egindako saioan daude,baina benetako iritzi aldaketa joan denabuztuan aurreratu zuen Iñigo Urkulluk.

Ziaboga hori gertatu ez dela frogatzenahalegindu da Bilbao. Zaila da kontraesa-nik ez duela izan argudiatzea. Erreformairagarri zuen hitzaldi berean bilketarenjaitsiera ekonomiaren erorketari zor zaio-la defendatu zuen, ohi duen bezala, behia-ren metafora ezaguna berriro erabilita.«Politika publikoak elikatzeko esnea

ematen digun behia gaixorik dago, eta,egunean hiru aldiz jetzita ere, ez du esnegehiagorik emango». Arazoa da behi horiaurki sendatuko dela pentsatzeko arrazoiaskorik ez dagoela orain ere. EAEko eko-nomia %1,3 eroriko da aurten, eta dato-rren urtea ere atzeraldian igarotzea lite-keena da. Baina, hala ere, esne gehiagolortzeko neurriak hartuko ditu Bilbaok.

Ukaezina da aurten berriro ere bilketa-ren aurreikuspena egiterakoan Jaurlari-tza eta aldundiak ez zirela fin ibili. Biz-kaiak berak urte amaieran %6 eta %8 gu-txiago bilduko duela iragarri du. Eta horiondare zerga berriro indarrean jartzeaonartu zutela azkenean EAJk eta PPk,gogoz kontra izan bazen ere. Gipuzkoakegin zuen erreforma handiagoa mespre-txatu zuen Bilbaok, diru gehiago lortu ezduela argudiatuta. Bada, Helena FrancoOgasun ahaldunak iaz baino %0,5 gutxia-go bilduko dutela espero du. Ez da dirukopurua handitu, baina azkenean emai-tza hori lortzen badu, erorketa nabarmenmugatzea lortuko du.

Nolako zerga erreforma izango denikusteko urriaren 21eko hauteskundeak

igaro arte itxaron beharko da. Herrialdeguztietan ezarriko bada, akordio zabalbat nahitaezkoa izango da. Gutxienez,EAJ, PP eta Bilduren artekoa. Ez da kon-tu erraza izango. «Erakundeen artekoakordioa dagoen baldintzetarako egoki-tuta dago geure finantzaketa sistema, bai-na gai funtsezkoetan adostasunik ez ba-dago, ez du balio», kexatu zen Carlos Agi-rre Ekonomia eta Ogasun sailburua zergasistemari buruzko eztabaida saioan, etaez zaio arrazoirik falta.

Iaztik errenta eta ondare zergak har-monizatu gabe dituzte hiru herrialdeek.Ez da mundua amildu, baina zergen egi-tura sakonean aldatu nahi bada, eta, ba-tez ere, pizgarri eta kenkari ezberdinakezabatu edo aldatu nahi izanez gero, akor-dio bidez egitea komeni da. Bilduk etaPSEk dagoeneko erreforma baten aldekojarrera dute. EAJk norabidea aldatu du.PPren eskuetan dago Arabako Foru Al-dundia, eta ikuspuntu ideologiko batetikzergak igotzea deitoratu duen arren, ezzaio aukera handirik geratu, EspainiakoGobernuak Madrildik zerga ia guztietanezarri dituen igoera handien ondotik.

Titulutik haratagoIvan Santamaria

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

NawecoIndarrak batu,atzerrira begira

Euskal Herritik eta Espainia-tik kanpo gehiago saltzekoasmoarekin sortu dute Na-weco partzuergoa (NavarraWind Energy Consortia).Energia berriztagarrien arlo-ko Nafarroako sei enpresadaude tartean: IndustrialBarranquesa, Jatorman,Frenos Iruña, Estampacio-nes Arsa, Laneko eta Flui-tecnik. Guztien artean, 466langile dituzte, eta urtean96,6 milioi euroren salmen-tak.

EADS-BAEBat egiterakoateak zabalik

Aeronautika eta defentsaarloan lan egiten dutenEADS eta BAE Systems en-presen arteko bat egiteabide onetik doa. Aste hone-tan bi aldeek baieztatu dutefusioa gauzatzeko harrema-netan daudela. EADSek ka-pitalaren %60 izango luke,eta gainerako %40 BAESystems Erresuma Batukoenpresak. Zuzendaritza egi-tura bateratua eta adminis-trazio kontseilu bakarraizango lituzke enpresak.

FormicaAzken geltokia: itxiera

Galdakaoko (Bizkaia) For-mica enpresako langileekezin izan dute eragotzi zu-zendaritzaren erabakia: lan-tegia ixtekoa. 205 langilee-tatik 170 langile kaleratukodituzte, eta bakarrik admi-nistrazioari dagozkion hain-bat lanetarako utziko duteirekita. Zuzendaritzak dio«merkatuaren eskaereiegokitu» behar izan duela,baina enpresa batzordeakez du lantegia ixteko «inon-go» arrazoirik ikusten.

PhilipsKaleratzeen gurpila

Philips Herbehereetakomultinazionalak kaleratzee-kin jarraitzen du: 2014. urte-ra arte 2.200 langile kalera-tuko dituela iragarri du. Neu-rri horrekin, 300 milioi eurogutxiago gastatu nahi ditu.Konpainiak argudiatu du en-presaren egitura sinplifikatunahi duela, baina oraindik ezdu argitu kaleratze horiekzein lantegitan izango diren.Iaz ere 4.500 langile kalera-tzeko asmoa agertu zuenPhilipsek.

Asteko enpresak

JIM LO SCALZO/ EFE