BerrobiBerri 2010

31
BERROBIKO URTEKARIA 2010 11. zenbakia

description

Berrobiko 2010-koUrtekaria

Transcript of BerrobiBerri 2010

Page 1: BerrobiBerri 2010

BERROBIKO URTEKARIA

201011.

zenbakia

Page 2: BerrobiBerri 2010

• Eguneko menuak

• Menu bereziak

• Familia eta koadrilentzako bazkari eta afariak

� 943 672 828 • Leitza bidea, 21 · 20491 Belauntza

� 943 683 051 / 943 683 231 · Faxa: 943 683 345

20493 Berrobi

[email protected]

www.mayensa.com

MANDRILAK ESPIRALEAN

Ibai-Ondo etxea, 3 / esk. · Berrobi · � 649 813 665 / 619 405 260

Page 3: BerrobiBerri 2010

non zer : : : : :4 Jaiotzak eta heriotzak

8 Inkesta

10 Unai Madina Vienan praktiketan

12 Estibalitz Armendariz rallyetan kopilotu

15 Berrobiko unibertsitarioak

23 Agurtzane Belaunzaran Afrikan zehar bidaiari

27 Urreburu pilotalekuak 25 urte

30 Garai bateko argazkiak

32 Urtetik urtera

39 Kirol txokoa

Eranskina Berrobiko memoria historikoa

Lantaldea: Niko Artola, Iñigo Aurkia, Rosa Aurkia, Agurtzane Belaunzaran, Elena Berakoetxea,

Aloña Izagirre, Bittor Madina, Begoña Olamusu, Ramon Olasagasti, Igone Saldias.

Kolaboratzaileak: Iñigo Aierza, argazkiak utzi dizkiguten guztiak, publizitatea jarri dutenak.

Eskerrik asko guztioi!

Lege gordailua: SS-27 / 2000

Berrobin, 2009. urteko abuztuan

Hamar hariko soka ezin eten, dio esaerak. Eta ez da nolanahi etengo. Hamargarren Berro-biBerri kaleratu genuen iaz. Konturatzerako joan zaizkigu urteak. Eta hamaika ikusteko jaio-ak garenez, hamaikagarrena ere hemen da. Aurten, jakin eta antzemango zenuenez, aldake-ta nabarmen bat izan da: Sanagustinen bezperan kaleratu beharrean, urtearen amaieran ar-gitaratu dugu BerrobiBerri. Olentzerori aurrea hartuz. Hasiera-hasieratik izan da gure as-moa herriko urtekaria izatea, urte batetik bestera Berrobin izandako berriak, gorabeheraketa abarrak jasotzea, urtean zehar jaiotakoak eta hildakoak gurera ekartzea… Eta horreta-rako, egokiagoa iruditu zaigu urte naturala kontuan hartzea, eta abenduan kaleratzea aldiz-karia. Ohitura bihurtzen hasia zen Sanagustinen atarian aldizkaria buzoian aurkitzea; ohitu-ko gara Gabonen bezperan Olentzerorekin batera etortzera ere.

Hamaika ahalegin, hamaika gorabehera eta hamaika ilusio. Hamaika poz txiki eta batez erehamaika lagun izan dira hamaikagarren honetara iristeko. Auzolana baita aldizkaria. Urteenjoanean, kolaborazioak ugaritu egin dira, herritarrei zabaldutako iritzi-tarteak ere bai, etaguretzat oso-oso garrantzitsuak dira ekarpen eta iritzi horiek, asko aberasten dutelako al-dizkaria. Alde horretatik, tarte hau baliatuz, herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu: pu-blizitatearekin laguntzen digutenei, argazkiak uzten dizkigutenei, beren kolaborazio eta iri-tziekin parte hartzen dutenei… Eta berriro esan nahi dizuegu aldizkaria guzti-guztientzat za-balik dagoela.

Aurten Olentzerorekin

berrobiberri

Page 4: BerrobiBerri 2010

11. zenbakia 20104 jaiotzak

Oihan 2010/05/11Gurasoak: Alberto Belaunzaran eta Ainhoa Jauregui

Aroa 2009/11/10Gurasoak: Iñaki Mendia eta Inma Otermin

Irati 2010/01/03Gurasoak: Igor Karrera eta Amaia Atxukarro

Ekain 2010/04/24Gurasoak: Xabier Zudaire eta Rosa Aurkia

Beñat 2010/08/17Gurasoak: Nikolas Artola eta Nagore Lizardi

Unax 2010/02/02Gurasoak: Juan Mª Odriozabala eta Ainhoa Onaindia

Page 5: BerrobiBerri 2010

2010 11. zenbakia 5heriotzak

Justina OdiozabalaIraola

1920/05/11 · 2009/12/10

Jose Luis Irisarri Malkorra

1955/03/07 · 2009/12/18

Joxepa Etxeberria Agirrebarrena

1937/05/15 · 2010/02/13

Joxepa Belaunzaran Irazusta

1919/06/24 · 2010/02/24

Maria Pilar BelaunzaranIrazusta

1913/05/01 · 2010/03/18

Felisa Arza Urdagarin

1912/12/04 · 2010/05/19

Josefa Irazusta Bereciartua

1927/03/19 · 2010/08/12

Jose Maria Odriozola Zubizarreta

1923/03/19 · 2010/8/13

Miguel Lizarralde Echeverria

1930/12/07 · 2010/10/26

Victoriano Eizmendi Goenaga

1928/03/15 · 2010/11/13

Page 6: BerrobiBerri 2010

Sarriópapel eta (Uranga faktoria)

Sarriópapel y Celulosa S.A.Factoría UrangaOspela auzoa, 30 · 20493 Berrobi (Gipuzkoa)

ekoizten du

Page 7: BerrobiBerri 2010

Celulosa S.A.

• Autokopiatiborako oinarrizko papera (35-90 g/m2 artean)

• Termikorako oinarrizko papera (40-50 g/m2 artean)

• Estukadorako oinarrizko papera (60-90 g/m2 artean)

• Brillo handiko estukadorako oinarrizko papera (50-80 g/m2 artean)

Page 8: BerrobiBerri 2010

11. zenbakia 20108 inkesta

Gaia: Udal Hauteskundeak

Datorren urtean Udal Hateskundeak ditugu. Zer proposamen edo suge-rentzia egingo zenizkioke hurrengo Udal taldeari?

Agustin UlangaUrruti ondoko parkea txukunduko nuke: Baztertutadauden losak ondo jarri, gainerantzekoan masa bo-ta, obrako eserleku batzuk egin eta daudenaz gain,jolasteko tresna pare bat gehiago jarri.

Ermita aldeko iturri aurreko aldaparen hasieran,kunetan rejilla bat jarri eta igoera xuabetu beharkolitzateke. Bestela kotxeak patinatu egiten dute etagainera bajuak badira, azpiarekin zorua jotzen dute.

Tere UrdalletaKiskiñatik Anburako bidea konpondu behar litzate-ke. Zoruan zulo batzuk daude, baino hori baino oke-rragoa da lubiziak egin direla. Dirudienez, errekakourak azpiko lurra eramaten du eta bide bazterrekozorua errekara erortzen da. Urte pare bat izangoda zinta baten bidez seinalatu zituztela, baina halaere arriskutsua dagoela iruditzen zait. Izan ere,eguterako kotxe gehienak hortik ibiltzen dira segu-raski, bidea nahiko estua da eta lubizien parean kon-tu handiarekin ibili beharra dago, batez ere bi kotxegurutzatzen direnean.

Guraso Talde BatUmeentzako lokal bat nahi genuke, eguraldi txarraegiten duenean, edo neguan, oso goiz iluntzen due-nean, babesean jolasteko leku bat izan dezaten.Hau posible ez balitz, liburutegia egunero irekitzealitzateke beste aukera bat.

Bestalde, parkea txikia geratu da eta gainera kon-ponketa batzuen beharrean dago, besteak beste: pa-re horretan, eskolako hesia altuagoa jarri, bestela ba-loiak eskolako patiotik parkean dabiltzatenen gaineraerortzen baitira; mahaiak ondo lotu behar dira, dau-den bezela asko mugitzen dira eta haurrek min hardezakete, eta bukatzeko, ping-pong mahaiaren ingu-ruan lokatz handia egoten da euria egiten duenean,agian masa edo losak jarrita txukunagoa legoke.

Page 9: BerrobiBerri 2010

Juanita Atxukarro Eta Periko GaraikoetxeaGabitegiraino edo Ermitaraino espaloia egitea beha-rrezkoa dela uste dugu. Kotxeak oso azkar ibiltzen di-ra eta beldurra ere ematen du kamio bazterretik ibil-tzea.

Gainera, ermita aldeko auzoan aparkaleku bat jar-tzeko ahaleginak egin behar lituzke. Lehen etxe bizitzabatzuk hutsik zeuden eta ez zegoen kotxeak uztekoleku faltarik, baina azken urte hauetan denak bete-tzen joan dira eta noski, etxe bakoitzean kotxe batedo bi ditugunez, arazoa areagotzen joan da .

2010 11. zenbakia 9inkesta //

Arantxa GarmendiaUrruti ondoan, prestatzen hasi diran aisialdirakolekuan, mahai batzuz gain, parrila bat edo besteere jarri behar dutela entzuna daukat. Hala bada,nik labadero bat jartzeko esango nieke. Langaurre-ko merenderoan ikusi izan dut eta oso aproposairuditzen zait horrelako leku baterako. Eguna pase-az, otordu bat egitera etortzen direnentzako pro-betxuzko gauza dela uste dut. Eta erabat osatze-ko, farola pare bat ere jarri beharko lirateke.

Manuel GarmendiaIrakurri dut, medikuaren kontsulta eskola zaharre-ko etxe berri horien beheko solairuan jarri behar du-tela. Hor bertan aparkalekurik ez badu, kontsultaudaletxean mantentzea hobea dela iruditzen zait.Edadetuak eta elbarrituak batzutan kotxez joatendira , eta orain dagoen bezela erosoago dute, gaz-tetxe gaineko aparkalekua eta plaza ondoan bait di-tuzte kotxea uzteko.

Errotatik Altxoneko zubiraino, argi bakan batzukjartzea komeni litzateke. Ilundu eta gero ere, jen-dea ibiltzen da paseatzen edo korri egiten, eta ba-tez ere negu partean, oso eskasa geratzen da.

Xole AgirretxeAutobus serbitzua hobetu daitekela iruditzen zait.Badakit erabaki hori Udalaren esku ez dagoela, baino,agian behar den instituzioetan indar egin dezake.

Alde batetik, ordutegiak, batzutan behintzat,komertzioarenarekin bat etorri beharko luke. La-runbat goizetan adibidez, 8,30etan jeitsi eta den-dak ireki arte asko itxaron behar izaten da.

Bestetik, maiztasuna ere handiagoa izan behar-ko luke. Egia da ez dela jende asko ibiltzen, baino ga-rraio publikoa bultzatu nahi bada, ezinbestekoaikusten dut zerbitzu ugariagoa eskeintzea.

Page 10: BerrobiBerri 2010

11. zenbakia 201010 Elkarrizketa

Asko dira gure herrian lana edo gozamena tartean, bi-

daiatzeko afizio edo behar hori erakutsi dutenak, bai-

na, ez dira asko izan ikasketak direla eta atzerrira ir-

teteko erabakia hartu dutenak.

Aurtengo urtean Unai Madina izan da esperientzia hori bi-

zitzeko aukera izan duena eta bere esperientzien ingu-

ruan jardungo dugu hurrengo lerroetan.

Unai, 21 urteko gazteak, “Automozio” ikasketak amai-

tu berri ditu Oreretako Don Bosko ikastetxean. Bi urteko

ikasketak izan dira guztira eta oso gustura aritu da den-

bora honetan zehar. Bigarren ikasturtearen erdi aldera,

azken lauhilekoan, enpresetan praktikak egitera joan ohi

dira ikasleak eta orduan izan zen, Unai eta bere ikaskide

batzuei, atzerrian praktika hauek egiteko aukera luzatu

zieten unea.

Hasiera batean, buruhauste handia ekarri zion gai ho-

nek, normala den bezala, ez bai da erraza izaten horrela-

ko erabaki bat hartzea, toki eta hizkuntza ezezagunek be-

ti ematen bai dute errespetu antzeko bat. Hala ere, baiez-

koa eman zuen Unaik eta Austriako Viena hiriburura joan

zen. Hori dela eta, galdera batzuk egin dizkiogu bere es-

perientzia lehenengo pertsonan jakin dezagun:

Nolatan joan zinen Austriara, zuk zerorrek aukera-

tu zenuen tokia ala beste aukerarik ez zenuen

izan?

Ingalaterra, Irlanda, Italia, Polonia, Portugal, Austria, Fin-

landia edo Suediara joateko aukera nuen baina, niri Aus-

tria hasieratik iruditu zitzaidan oso interesgarria. Alema-

nia da kotxe onenetarikoak egiten diren Estatua eta Aus-

triak Alemaniarekiko duen gertutasuna dela eta, katego-

ria horretako kotxeak ikusi eta beraiekin lan egiteko auke-

ra izango nuenaren esperantzan joan nintzen.

Zein da Austrian hitz egiten den hizkuntza eta zer

moduz moldatu zinen?

Alemana da bertako hizkuntza ofiziala, baina, Turkiar uga-

ri dagoenez, turkiera ere asko entzuten da bertan. Hara

iritsi aurretik, Alemana inoiz entzun gabe nuen eta hasie-

ran asko kostatu zitzaidan belarria egitea. Iritsi eta lehe-

nengo bi astetan Alemaneko ikastaro bat izan genuen eta

funtsezko hitzak ikasteko baliagarria egin zitzaidan.

Lantegikoek ez zekiten ingelesik eta alemanez moldatu

beste erremediorik ez nuen izan. Hasieran kostatu arren,

hilabete batzuk igaro ostean erraztasun handia hartu nuen.

Lanetik kanpo, egunerokotasunean, ingelesa erabil-

tzen genuen eta horrek asko balio izan dit hiztegia eta

hitz egiteko azkartasuna lortzeko. Ingelesa etorkizunari

begira garrantzitsua dela iruditu arren, alemana ikasteko

interesa piztu zait hango egonaldiari esker.

Lagunak direla eta zer moduzko harremana izan

duzu jendearekin?

Egia esan, zortea izan nuen ez bai nintzen bakarrik joan.

Nire klasekide bat eta biok joan ginen, baina, Euskal Herri-

tik beste zazpi ere baziren eta hasieratik egin genuen la-

gun taldetxoa.

Guztioi egoitza berean jarri gintuzten eta bertan, Es-

painia eta Kataluniako jendearekin ere topatu ginen. Be-

rehalaxe, hurrengo hiru hilabetetarako laguntalde ona bu-

rutu genuen. Ederki moldatu ginen ordutik aurrera.

Oraindik ere badut harremanik guztiekin eta esan de-

zaket, bizitza guztirako lagunak egin ditudala. Nahiz eta

epe motzeko esperientzia izan, pertsonak ondo ezagutze-

ko aukera eman dit, eguna elkarrekin pasatzeaz gain, ba-

koitzaren momentu on eta txarretan bata bestearen ba-

besa besterik ez bai genuen izaten.

Nolakoak izan ziren zure praktikak? Baliagarriak

iruditu al zaizkizu etorkizunari begira?

Austrian, hemen ez bezala, neguan errepidetik izotza ken-

tzeko, harritxintxarra ere botatzen dute gatzarekin ba-

tera eta horrek asko hondatzen du metala. Beraz, berta-

ko jendeak udaberri eta udazken hasieran gurpilak alda-

tzen ditu uztai onenak ez hondatzeko. Usadio eta garai

horrek bete betean harrapatu ninduen hasieran. Hori de-

la eta, lehenengo hilabete osoa gurpilak aldatzen aritu

nintzen eta bukaera aldera, besteek nola lan egiten zuten

ikusi, ahal nuenean lagundu eta kotxeak garbitzen nituen

Automozioari esker Austria ezagutuz

Unai Madina

Page 11: BerrobiBerri 2010

2010 11. zenbakia 11elkarrizketa //

tarteka. Motor aldetik oso gutxi erakutsi zidaten eta as-

kotan kexatu izan nintzen arren, ez nuen arlo asko lantze-

ko aukerarik izan.

Egia da tailer batean, ikusten bakarrik ere asko ikasten

dela, baina, nik beste zerbait espero nuen eta praktikak,

hain baliagarriak izan ez zaizkidanaren sentsazioa geratu

zait, benetan diotsut.

Zeintzuk dira Estatu mailan eta Viena hiriburuan

ikusitako toki esanguratsuenak? Zein iritzi duzu

Vienari buruz?

Nik, Viena hiria ezagutu dut gehien bat eta ikusitako toki

politenetakoak honako hauek iruditu zaizkit:

· Schombrünm: Austriako lehenengo erregeek uda pasa-

tzen zuten gaztelua zen, parke eta zoo batez inguratuta.

· Belvedere: Lorategi handi eta loretsuak dira.

· Museum Quarter: Kultur ekintzetarako espazio han-

dien duen eraikina da.

· Stephandorf: Viena erdian dagoen katedrala da.

Vienako erdi aldea, hau da, zonalde turistikoa, zoraga-

rria iruditu zait eta bisitatzea merezi duen toki bikaina

da; baina, beste zonaldeak guztiz desberdinak dira eta ez

zaizkit gehiegi gustatu.

Paisaia alde batera utzita, Vienari buruz dudan iritziari

dagokionez, bertako garraio publiko sistema da atentzio

gehien deitu didana. Munduko sistema onenetariko moduan

dago kontsideratuta eta hori begi bistakoa da, tranbiaren

komunikazioa oso ona baita eta hau iristen ez den tokietan

autobusak noiznahi daude hogeita lau orduetan zehar.

Kulturari dagokionez, desberdintasun handia na-

baritu al duzu gurearekiko?

Bai, oso desberdina da. Esaten dutenez euskaldunak ho-

tzak omen gara baina, hangoa ikusi eta gero, ni ezezkoan

nago. Oso serio egoten dira beti, ez dute barkamenik es-

katzen eta oso kexatiak direla iruditu zait orokorrean.

Lan ordutegi desberdina dute eta asko baloratzen du-

te denbora librea, nahiago dute otorduetako denbora oso

motza izatea, ondoren ordu gehiago goxatu ahal izateko.

Gaueko giroari dagokionez, ez dute hemen bezala taber-

naz-taberna ibiltzeko ohiturarik, garagardotegi eta diskote-

ketara joan ohi dira gehienbat, baina, batean sartzen badi-

ra, gau osoan bertatik atera gabe egoten dira normalean.

Zuen egunerokotasunean zer egiten zenuten?

Goizetan bakoitza bere lanak egitera joaten ginen eta

bazkal ondoren denok elkartzen ginenean, kirola egin ohi

genuen, aldamenean futbol zelai handi bat bai geneukan.

Inoiz izan gabeko afizio batean ere hasi ginen ibiltzen.

“Bolera” bat oso gertu genuen eta hara ere askotan joan

ohi ginen.

Beste arratsalde askotan hiria ezagutzera joaten ginen

eta nola ez, asteburuetan parranda egitera ateratzen ginen.

Bukatzeko, errepikatzeko moduko aukera izango

bazenu, zer egingo zenuke?

Dudarik gabe baiezkoa emango nuke eta beste norbaitek

horrelako aukerarik izango balu onartzea eta burutzea go-

mendatuko nioke. Han egindako lana, nahi adina baliaga-

rria izan ez arren, ni neu bakarrik moldatzen gehiago ikasi

dut, hizkuntzak lantzeko aukera eskaini dit eta bestetik,

nire burua hobeto ezagutu dut.

Orain, hemen egonik, asko gogoratzen naiz han bizituta-

koaz eta gustura joango nintzateke haruntza beste batean.

Page 12: BerrobiBerri 2010

11. zenbakia 201012 Elkarrizketa

Estibalitz Armendarizek abiadura du maite. Udazken

honetan, Kataluinian, munduko rally txapelketan par-

te hartu berri du. 2009an aldiz, Euskal Herriko Kopi-

lotu onenaren saria eskuratu zuen.

Mundialean izan berri zara, zer moduzko espe-

rientzia izan da?

Esperientzia oso aberasgarria izan da; mundukoonenekin lehiatu bainaiz. Jordi Zurita pilotuk eginzidan gonbidapena, animatuko ote nintzen galde-tuz. Nik noski, bi aldiz pentsatu gabe eman nionbaiezkoa, mundialean parte hartzea ikaragarrizkozortea eta aukera baita! Pilotuarekin lan egitennuen lehen aldia zen beraz eta mundialean egote-ak tentsio eta nerbio handiko pasatzea suposatuzuen. Baina nire idoloak direnekin lehiatu dut eta

oso pozik nago. Ikusleak guregana hurbiltzen zirengainera autografo eta argazkiak eskatuz. Hasie-ran oso arraroa egin zitzaidan, jendeari sinatzeaeta argazkiak ateratzea, baina munduko onenakziren bertan.

Prestaketa lanak nolakoak izan ziren?

Astelehenetik ostegunera pilotuarekin, errepidea-ren nondik norakoak ezagutu genituen. Salou ingu-ruko mendietan egin ziren frogak, 90 kilometrotakoerrepide zatietan. Pilotuarekin lan egiten nuen le-hen aldia zen.

Eta lasterketako uneak nola gogoratzen dituzu?

Uf! Oso gogorra izan zen lasterketa, 3 egun jarraianostiraletik igandera, lasterketa lasterketaren gai-

“Lasterketan askotan emakumebakarra izatea egokitu zait”

Estibalitz Armendariz

Page 13: BerrobiBerri 2010

2010 11. zenbakia 13elkarrizketa //

nean. 1200 kilometro egin genituen guztira konpe-tizioan, hauetatik 355 km kronometratuak.

Emaitza….

Zoritxarrez kotxeak arazo mekanikoak izan zitueneta lasterketa ez genuen guk nahi bezala amaitu.Azken 7 urteetan txapeldun izan denak irabazi zuen,Sebastián Loeb frantziarrak.

Txapela ere eskuratu zenuen 2009ko Euskal Herri-

ko Rally sprinteko Txapelketan.

Joseba Zapian pilotuarekin nabil azken urteetan eta2009an denboraldi bikaina egin genuen. Berak pilo-tu onenaren sari eta nik kopilotu onenarena eskura-tu nituen. Peugeot 206 oriarekin ibili ginen EuskalHerriko bazterretan abiadura bizian.

Autoen mundua gizonezkoa da hala ere…..

Pilotu eta kopilotuen artean kalkulu kuantitatibo bateginda gizonezkoak gailentzen dira. Lasterketa as-kotan emakume bakarra izatea egokitu zait, 119 gi-zon eta ni. Auto barruan, kopilutu emakumeak erebadira, gutxiago baina…. Hala ere, horrek ez du esannahi emakumeei autoen munduan gustatzen ez zai-gunik. Emakume asko hurbiltzen da errepide bazte-rretara lasterketak ikustera.

Lasterketa modalitate asko daude; formula 1, for-

mula 3, rallyak, igoerak eta rally sprintak….

Mundialean rallyan parte hartu dut,baina lehen al-dia izan da. Euskal Herrian rallysprintean parte har-tzen dut. Bi modalitate hauetan eta igoeratan erre-pide normaletan lehiatzen gara. Formulakoak be-rriz, zirkuituetan birak ematen dituzte. Rally sprin-tak duen berezitasuna 6-7 kilometroko errepide tar-te berdina hiru aldiz egin behar dugula da. Mundiale-an lehen esan bezala, 90 kilometroko errepide tar-teak ziren. Askoz ere intentsoagoa da.

Zein da kopilotuaren lana?

Lasterketa aurreko astean hasten da nire egitekoa.Pilotuarekin batera, autoa hartu eta errepidearenirakurketa eta deskribapena egiten da, beti trafikoseinaleak errespetatuz. Askotan egiten dugu ibilbi-de bera, ahalik eta espezifikoena izan behar baitudatu bilketa.

Ibilbidea nolakoa den idazten duzue orduan?

Ibilbidean, bihurgunetik bihurgunera dauden me-troak neurtzen ditugu. Bihurgunearen norabideeta zabalera baloratu eta zailtasun maila 1etik5era puntuatzen dugu. Errepidean egon litezkeenzuloak eta ur putzuak ere identifikatzen ditu-gu.Lasterketa egunean dena baliogarri izango bai-tugu.

Nolakoa da lasterketa egun bat?

Lasterketa egunean autoa kontrol gunetik pasa-tzen dugu, antolakuntzak dena ezarritako arauenarabera dagoela egiaztatu dezan; motorren inda-rra, gurpilak, su itzalgailua…. Niri berriz, erlojuarenkontrola eramatea dagokit, pilotuari lasterketa pun-tuan zein ordutan egon behar dugun finkatu eta ko-txean dena prest egoteaz arduratzen naiz. Autoanesertzean, adrenalina eta urduritasuna biak bate-ra, sentitzen ditut. Eta lasterketan zehar, aurrekoastean egindako datu bilketa irakurtzen diot pilo-tuari. Pilotuak kotxea gidatzen du eta nik pilotua.Nik ezkerretara hartzeko esaten badiot, berak nikesandakoa egingo du.

Lasterketa bakoitza ikasteko aukera izango da

ezta?

Dudarik gabe. Ezer jakin gabe hasi nintzen eta naba-ri dut lasterketatik lasterketara hobetuz noala.Udaran gainera, Kantabrian, kurtso bat egin dut.Kopilotu lanetan urte asko daramatzatenekin egonginen, eta hauen esperientziak entzunez asko ikasigenuen.

Pilotuaren eserlekuan jartzeak tentatzen al

zaitu?

Asko ikasi beharko nuke auto bat pilotatzeko. Las-terketako autoak ez baitira nola nahikoak. Azelera-tzailea zapaldu eta hegan zoaz! Akzio handiko kirolakditut gustuko eta ikastean dago gakoa. Zailtasunbat ikusten diot hala ere honi, pilotu izateko autopropioa behar duzu eta poltsikoak agintzen du afiziohonetan. Zaletasun garestiegia da eta ordainetanirabazi ekonomikorik ez dugu izaten, sustoren batagian noizbait.

Denboraldi berria nola ikusten duzu?

Hasteko gogoz nago. Datorren urtean gainera, lu-rrezko errepideetako rallyetan parte hartuko dutnazional mailan.

Page 14: BerrobiBerri 2010

Iturrizajanaridenda

EkintzaGuraso Elkartea

Jose Mª Goikoetxea, 24 · Berrobi� 943 683 169

Jose Mª Goikoetxea / Casa Iriarte, 10

Berrobi

BegiGorriGAZTETXEA

� 943 683 327 / 695 785 263

Elduain hirigunea, 1 · Elduain

Eguneko menuak, ospakizunak eta

asteburuko menu bereziak

Page 15: BerrobiBerri 2010

“Bukatu da herri txikietan Unibertsitatea hain urrun eta

iritsi ezineko toki bat bezala ikusteko garaia. Gaur egun,

normaltasun osoz ikusten dute herriko gazteek ikaskete-

tan oso aurrera egitea, baina hau, ez da beti horrela izan.”

Urte gutxien bueltan, ikaskizunarekiko egoeraren aldake-

ta bortitza izan da eta horrek justifikatzen du aztergai

dugun gai honek, aipamen berezi bat merezi izatea.

Ez duela asko, arrarotzat jotzen zen Berrobi bezalako

herri txikietan, behin hemezortzi urte beteta, ikasketa

berri batzuei hasiera ematea. Hori horrela izatearen arra-

zoietako bat, dudarik gabe, arrazoi ekonomikoak izan dira.

Duela urte batzuk unibertsitate publikoak ez zeuden eta

horrek, gurasoek diru dexente izatea eskatzen zuen. Bes-

tetik, gizartean beti entzun izan dira komentarioak herri

txikietan ohitura bezala, segituan lanean hasteko nahia

handiagoa izaten dela hirietan baino eta horrek, gazteek

lehenago ikasketak uztea ekartzen zuela.

Gaur egungo egoera ordea, guztiz desberdina da; gaz-

teok, gero eta erraztasun gehiago ditugu ikasi ahal izate-

ko; unibertsitate publikoek bultzada handia izan dute.

Orokorrean, ekonomiaren gorakadak ere lagundu du eta

bestetik, administrazioak diru baliabide urriak dituzten

familiei ematen dizkien diru laguntzak gehitu egin dira.

Gizartean ere beste behar eta ikuspegi bat sortu da,

ahalik eta azkarren lan munduan sartzeko ohitura eta nahi

hori gero eta urriagoa da. Oraingo gizarteak, txikitatik

ikastera bultzatzen gaitu eta lehen gertatzen ez zen mo-

duan, ikasketetan maila minimo bat ematen ez duten gaz-

teen egoera zaildu egin da.

Arrazoi soziologiko edo ekonomikoak direla medio, argi

dago, asko direla, garai bateko zailtasun horiek gainditu

dituztenak. Hori garbi ikus daiteke: urtetik urtera gero

eta gazte gehiagok hartzen dutela ahalik eta formakuntza

gehien lortzeko bidea.

Baina, aipatutakoa ordea, ez da positiboa arlo guztie-

tan. Garai batean, urteetan egindako ahalegina, segituan

lanpostu bat aurkituz egokitzen zen. Gaur egun, aldiz,

unibertsitarioen egoera gero eta zailagoa izaten ari da lan

mundura begira, kopurua handitzea eta krisia izan daitez-

keelarik horren arrazoi nagusiak.

Unibertsitario desberdinekin hitz eginda, beraiekin ja-

sotako sentsazioa “inoiz ez dela ikastez bukatzen” da.

Gero eta exijentzia gehiago jartzen dira; masterrak, ikas-

taroak, espezializazioak, hizkuntzak… “Badirudi, inoiz ez

dela nahikoa ikasitakoarekin eta etorkizunari begira ere,

ahalik eta curriculum osatuago bat izatearen lehia horre-

tan sartuta gaudela”.

Jarraian, momentu honetan unibertsitatean ikasten

ari diren eta aldizkari honetan parte hartu nahi izan duten

Berrobiko gazteen oraingo egoeraz eta esperientziez jar-

dungo dugu.

“Ez dut inoiz ziur jakin zein ikasketa egin nahi nituen, baina,

unibertsitatearen kokapena izan zen aukeraketa egiten la-

gundu ninduena, ez bai nuen etxetik kanpora atera nahi.

Enpresaritza ikasketak bi ziklotan banatzen dira: au-

rrena, hiru urte eginda diplomatura titulua lortzen da eta

bost urtetan jarraituz gero, lizentziatura titulua. Lehe-

nengo hiru urteetan ,ordea, oso orokorki ikasten dira gaiak

eta bigarren zikloan aukeratutako arloak sakonkiago lan-

tzen dira. Esan daiteke, lizentziaturarako bidean espezia-

lizazio moduko bat egiten dela. Lau dira aukeratu daitez-

2010 11. zenbakia 15gai nagusia

Berrobiko Unibertsitarioak

Iosune Alberdi24 Urte Enpresen Administrazioeta Zuzendaritzan Lizentziatura

Page 16: BerrobiBerri 2010

11. zenbakia 201016 // gai nagusia

keen arloak: finantzak, giza baliabideak, marketina eta

kontabilitatea. Nik garbi nuen lizentziatura egiten jarrai-

tu nahi nuela, gaiak sakonkiago lantzeaz gain, lan mundua-

ri begira, garrantzi handiagoko lanak egitea bai dakar. Ze-

hazki, finantza alorra da nik espezializazioa dela eta egin

nuen aukeraketa.

Hirugarren maila bukaeran praktikak egin nituen banku

batean eta horrek asko motibatu ninduen ikasten jarrai-

tzeko. Unibertsitatean ikasitako teoria horri praktikota-

suna bilatu bait nion eta horrek, aurreruntz gustura be-

giratzea bultzatu ninduen.

Nire ikasketak direla eta, positiboena ikasketa hauek

egiteko tokatu zaidan garaia da. Azken mendeko krisirik

handienaren unea da eta horrek, egungo egoerara egoki-

tuz ikastea bultzatu digu. Hau guztia dela eta, krisiaren

arrazoiak zeintzuk diren eta nondik datozen hobeto uler-

tzeko aukera eman dit. Baina, honek guztiak badu bere al-

de txarra, lana bilatzeko aukerak murritzagoak izatea,

hain zuzen ere.

Hizkuntzak oso garrantzitsuak dira, lan harremanetan

Estatu desberdinekin komunikazioa mantentzea eskatzen

bai du lan honek. Nik gehien bat landu dudan hizkuntza ale-

mana izan da, Europako potentzia handiena izanik, lan

munduari begira plus bat izan daitekeelako.

Aurten bukatu dut lizentziatura eta, jada, lanean ari

naiz banku batean baina, nahiz eta oso gustura aritu, ez

dut baztertzen enpresako finantza sail batean lan egitea.”

“Txikitatik izan dut hizkuntzak ikasteko zaletasuna. Batxi-

lergoan bost hizkuntza lantzen nituen eta ondorioz, ez

nuen arazorik izan ikasten jarraitu nahi nuen arloa aukera-

tzeko orduan. Itzulpengintza eta ingeles filologiaren arte-

an izan nituen zalantzak, baina azkenean, filologia izan zen

nire apustua.

Gasteizera joan nintzen ikastera; egia esan, hasiera

batean unibertsitateko erritmo desberdin hori hartzea

pixka bat kostatu zitzaidan, baina, behin erritmoa hartu

eta gero oso gustura nabil. Etxetik kanpora bizitzea ere

oso positibotzat jotzen dut; bakarrik moldatzen ikasi be-

har izan dut, baina, tokatu izan zaizkidan pisuko kideekin

harremana oso erraza eta atsegina izan da.

Literatura da gehien gustatzen zaidan alorra eta uni-

bertsitateko urteetan zehar, beste modu batean irakur-

tzen ikasi dut. Idazlearen bizitza eta pentsamendua az-

tertzen ditugu hasieran, ondoren irakurritakoa zergatik

idazten duen jakiteko. Beraz, kontatutako istorioaz gain,

horren zergatia bilatu nahi izaten dugu.

Dela urte bete Erasmusen egon nintzen Ingalaterrako

“Sheffield” herrian. Ingelesa asko praktikatu nuen urte

osoan zehar eta kultura desberdin askotako jendea eza-

gutzeko aukera zabaldu zidan esperientziak. Lagunak,

zerbait gehiago izatera pasatzen dira eta familia txiki bat

sortzen da, inoiz ahaztuko ez dudan esperientzia bat

bihurtuz.

Etorkizunari begira, irakaskuntzaren arloan ikusten

dut lana, nahiz eta ikasketa horiek ez joan horretara bide-

ratuta soilik.”

“Ingeniaritza mekanikoko hirugarren ikasturtean nabil

aurten eta jada nire ikasketen bukaera ikusten ari naiz.

Hasiera batean, ez nengoen ziur unibertsitatera joango

ote nintzen eta moduluak ere begiratu nituen. Hala ere,

ordurarte ikasketetan nahiko ondo aritu nintzela ikusita,

unibertsitatera salto egitea erabaki nuen.

Ingeniaritza bat egingo nuela pentsatuta nuen hasie-

ratik eta piezen inguruko planoak gustuko nituenez, arlo

mekanikoa aukeratu nuen azkenean. Plano eta marrazke-

ta arloa zen gehien landu nahi nuena unibertsitatean, bai-

na, horrekin batera matematika ere landu behar izan dut

eta hau, uste baino gogorragoa egin zait.

Ingeniaritza mekanikoko titulua eskuratzeko beharrez-

koa da azken urtearen amaieran proiektu bat entregatzea

eta horretantxe ari naiz ni momentu honetan. Proiektua

dela eta bi aukera daude: unibertsitatean bertan egin dai-

Garazi Iturbe21 Urte Ingeles Filologia

Iker Elustondo21 Urte Ingeniaritza MekanikoTeknikoa

Page 17: BerrobiBerri 2010

2010 11. zenbakia 17gai nagusia //

teke eta baita, enpresa batean ere. Nik enpresa batean

egiteko aukera topatu dut eta horretantxe ari naiz orain,

beraiek proposatutako proiektua aurrera eraman nahian.

Proiektua egiten ari naizen bitartean, unibertsitatean

ikasitako praktika gutxiaz konturatzen naiz. Nahiz eta kla-

se praktikoak bezala izendatzen zizkiguten, teoria mo-

duan ematen genituen gehien bat eta hori, behin ikasita-

koa errealitatera eramateko garaian nabaritu egiten da.

Ni unibertsitatean hasi nintzenean lan eskaera oso

handia zen eta horrek asko erakarri ninduen, baina, mo-

mentu honetan aukera horiek murriztu dira. Behin proiek-

tua amaitu eta falta zaizkidan asignaturak gaindituta, la-

na bilatzen hasteko asmoa dut eta nik ikasitakoarekin ze-

rikusia lukeen edozein lanposturekin konformatuko nin-

tzateke. Bestetik kanpora lanera joateko aukera luzatuko

balidate ere, joateko prest egongo nintzateke.”

“Donostitik Santanderrerako saltoa egin dut aurten, au-

rretik ikasitako ingeniaritzaren goi mailako ikasketak egi-

teko asmoz. Arlo teknikoa gustatu izan zait betidanik eta

teknikotasun horren barnean, aukera zabala luzatzen zi-

dan karrera bat nahi nuen, beti berdina egite horrek ez bai

nau inoiz motibatu.

Donostin, “Eraikuntza eta Zerbitzu Publikoetako Inge-

niaritza” egin nuen hiru urtetan zehar eta arlo desberdin

asko landu ditut: zubiak, hiri barruko zerbitzuak, portuak,

errepideak… Oso interesgarria iruditu zitzaidan eta uste

baino errazagoa egin zitzaidanez, ikasten jarraitzea era-

baki nuen.

Karrera honi dagokionez, hirugarren urtean proiektu

bat egitea beharrezkoa da eta uztailean burutu nuen pa-

biloi bati buruzko lana. Horrekin batera, praktika batzuk

ere egin nituen Donostiako “Bigarren ingurubidean” eta

azken honek asko bultzatu ninduen lan munduari begira in-

teresa pizten.

Bi izan ziren gehienbat ikasketa hauek bukatu eta bes-

te ingeniaritza batetan jarraitzera bultzatu ninduten

arrazoiak: alde batetik, gaur egun, segituan lana bilatze-

ko aukerak oso txikiak dira eta bestetik, ikasketa hauek

bukatuta egin daitekeen lanean, beti norbaiten menpe

zaude. Edozein gauza egiteko goragoko postuan dagoen

norbaiten sinadura behar da.

Bide, ubide eta portuetako ingeniaritza egitea erabaki

nuen eta Espainiako unibertsitateen artean egin behar

izan nuen aukeraketa. Santanderreko unibertsitatea da

enpresen aldetik, izen onenetarikoa duen unibertsitatea

ikasketa hauetan eta hori dela eta, bertan hasi dut aur-

tengo ikasturtea.

Momentuz gustura nabil, esperientzia berri bat da du-

darik gabe, baina, ikasketa aldetik zailtasunak handitu

zaizkidala ez daukat inolako dudarik. Etorkizunari begira,

ikasitako arloan lan egitea da nire itxaropena.”

“Batxilerreko azken urtean zalantzan ibili nintzen Bilbon

ekonomia ikasketak burutu edo Donostian geratu ikasten.

Etxetik kanpora ikasteko aukerak asko erakartzen nin-

duen baina, Donostiako Deustuko Unibertsitatean izan

nuen harrera ikusita, gehiago konbentzitu ninduen Bilbo-

ko Euskal Herriko Unibertsitateak baino.

Behin Donostian ikasiko nuela erabakita, unibertsita-

tean sartu ahal izateko azterketa bat egin behar izan

nuen. Test psikoteknikoa eta ingeles maila erakusteko fro-

ga dira egin beharrezkoak. Behin gaindituta, eskutitz ba-

ten bidez onartua izan nintzela jakinarazi zidaten. Hizkun-

tzari garrantzi berezia ematen zaio enpresaritza mun-

duan eta graduatu titulua eskuratu nahi badut, ingelese-

ko “advance” titulua eskuratzera behartuta nago.

Asko gustatzen zait zenbakiekin lan egitea eta logika

erabiltzearekin zerikusia duen orok erakartzen nau. Ira-

kasle eta klase kideekin oso gustura nago eta poztu egin

naiz irakasleek gurekiko duten gertutasuna ikusita.

Orain, unibertsitateko bigarren urtean nabil eta hiru-

garren mailaren bukaeran praktikak egin behar ditut.

Gehienbat, enpresa bateko bulegoan lan egitea gustatu-

Leire Caminos21 Urte Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza

Maria Odriozola19 Urte Enpresen Administrazioeta Zuzendaritzan Gradua

Page 18: BerrobiBerri 2010

11. zenbakia 201018 // gai nagusia

ko litzaidake eta beraz, aukeratu beharreko espezializa-

zioa dela eta, finantza alorra da momentuz gehien gusta-

tzen zaidana.

Unibertsitateak kanpora joateko aukera ematen digu

eta nora joango naizen jakin ez arren, asmo hori jorratzen

ari naiz.

Masterra burutzea derrigorrezkoa izan ez arren, ka-

rrera urte bete gutxitzeak, hein batean hori egitea eska-

tzen du. Ondorioz, ikaskizun guztia amaituta zerbait egin-

go dudala uste dut, baina, oraindik ez daukat ezer berezi-

kirik pentsatuta.”

“Umetatik izan dut unibertsitateraino iristeko nahia eta

zer ikasi erabakitzeko unean, beti izan dut garbi, jendea-

rekin komunikazio zuzena izatea ahalbideratuko ninduten

ikasketak egin nahi nituela.

Egia esan, ez naiz damutzen zuzenbidea ikasteko era-

bakia hartu izana. Oso arlo desberdinak lantzen dira ber-

tan eta aztertzen den edozein kasutan beti dago pertso-

na bat edo gehiago atzean. Oso ikasketa aberasgarriak

direla uste dut. Gai desberdinen inguruan iritzi kritiko

arrazoitu bat ematen irakasten du eta urte gutxien buel-

tan, inguruan ikusitako oro, beste ikuspegi batetik ikus-

ten da. Konturatu gabe, guztiari arrazoi bat bilatu nahi

izaten diogu ikasketa hauek ikasten ditugun gehienok.

Gauza guztiek bezala, badu bere alde negatiboa ere;

badaude aurrera eraman beharreko arlo nahiko gogorrak

lanbide honetan eta horien aurrean modu neutral batean

jokatzea batzuetan ez da oso erraza suertatzen.

Orain, ikasketetako azken urtean nago eta jada, lan

mundua inoiz baino gertuago ikusten ari naiz. Behin azken

urtera iritsita, formakuntza nahikoa eskuratu izango nue-

naren ustea nuen hasi nintzenean, baina, ez da horrela

izan. Ikasitako gaiak oso orokorrean ikasi ditudan sentsa-

zioa dut eta momentu honetan ez naiz gai ikusten aboka-

tu gisa lanean hasteko. Nahiago dut arlo konkretu batean

espezializatu eta horrekiko ezagutza handiagoa lortu.

Behin lan munduan hasi behar dudanean formakuntza osa-

tuago eta ziurtasun handiagoarekin hasteko desioa dut.

Hori dela eta, giza eskubideen gaia eta zuzenbide pena-

la dira gehienbat landu nahiko nituzkeen gaiak. Hauen in-

guruko masterren bat egitea pentsatzen ari naiz dato-

rren urteari begira. Bestetik, masterreko ikasketek za-

balduko nauten bideaz gain, epaitegietan abokatu gisa la-

nean aritzea gustatuko litzaidake.”

“Aurtengoa da unibertsitateko nire lehenengo urtea. Ez

nuen pentsatzen, aurreko urteetan ikasketak aurrera

eramateko izan nituen zailtasunak ikusita, honaino iriste-

ko aukera izango nuenik. Orain ikusten dut saiatuta gauza

asko lortu daitezkeela eta hori dela eta, oso pozik nago,

nire helburu bat bete dudalako.

Zalantza nuen Deustuko Enpresaritza eta Mondragon

Unibertsitateko “lidergo ekintzailea eta berrikuntzan gra-

dua” egingo ote nuen, baina, azkenean Mondragon Uni-

bertsitateak gehiago konbentzitu ninduen.

Ikasteko guztiz eredu desberdina da; ez daukagu ira-

kaslerik eta talde lanean aritzen gara. Irakasleen ordez

“Coach-ak” ditugu eta hauen irakasteko modua “eginez

ikastea da”. Sistema finlandiarrean dago oinarrituta eta

enpresaritza ikasketak ez ditugu teoria ikasten hasi; en-

presa bat sortu dugu lehenengo urtetik eta gure enpresa

aurrera eramaten ari garen heinean ikasten dugu.

Ikasketa hau aurkezten den bigarren urtea da eta 27

klasekide gaude guztira. Sartu ahal izateko “casting” bat

egin genuen eta beraiek eskatzen duten perfilaren ba-

rruan sartu behar da. Batzuetan ez da erraza suertatzen

klasekide guztiekin harreman ona mantentzea. Horren

arrazoia, klasekide izateaz gain, daramagun enpresako ki-

de garela da. Erantzunkizunak ditugu dagoeneko eta ba-

ten lan gutxi egiteak bestea kaltetzen du.

Ikasketa planaren barruan toki desberdinetara bidaia-

tzea barneratzen da: Finlandia (orain bertatik etorri be-

rria naiz), Estatu Batuak, Kalifornia, India, Txina eta azken

Igone Saldias21 Urte Zuzenbidea

Ander Rozas20 Urte Lidergo Ekintzailea etaBerrikuntzan Gradua

Page 19: BerrobiBerri 2010

2010 11. zenbakia 19gai nagusia //

urtean enpresa berak aukeratutako toki bat. Bertako en-

presen metodologia ikusten dugu eta baita beraiekin ha-

rreman zuzena izateko aukera ere luzatzen digu.

Ikasteko metodo hau denei gomendatuko nieke. Askoz

efektiboagoa dela uste baitut. Hala ere, badu bere alde

txarrik ere: oso zaila egiten baita deskonektatzea. Ordu

asko egon behar izaten dugu unibertsitatean eta tentsio

handia sortzen da.

Etorkizunean, ez dut lan faltarik ikusten eta bi aukera

posible izango ditut lanerako: enpresa multinazional bate-

an lan egitea edo norberaren enpresa burutuz aurrera

ateratzea ikasketak bukatu bezain laster. Norbaitek ikas-

keta hauen informazio gehiago nahi izango balu, emateko

prest nengoke.”

“Zientzia arloak gustatu izan zaizkit beti eta erizaintza

eta medikuntzaren artean ibili nintzen zalantzan. Medi-

kuntzak beldur handia ematen zidan, ez bai nintzen segu-

ru sentitzen aurrera atera ahalko nuen ala ez pentsatze-

an. Baina, bestetik, erizaintzan lan praktikoa egiten zela

ikusten nuen eta egia esan, nik, gaixotasun edo patolo-

gien arrazoiak zeintzuk diren jakitea gehiago atsegin nuen.

Azken hau izan zen medikuntzarako apustu egitea bultza-

tu ninduena eta egia esan, asmatu dut aukeraketarekin.

Bilbon egin nuen hiru urtetako lehenengo zikloa eta aur-

ten Donostiara etorri naiz bigarren zatiarekin jarraitze-

ra. Salto handia nabaritu nuen batxilerretik. Etxetik kan-

po egoteak ere aldaketa suposatu ninduen arren, ikaske-

tetan ikasi beharreko kopurua asko handitu zitzaidan. Ha-

la ere, badirudi, urteak aurrera joan ahala ikasteko errit-

mo eta erraztasun handiagoa eskuratzen ari naizela.

Ikasketa hauetan gustukoena iruditzen zaidana, egiten

dudanaren atzean besteen bizitzak daudela da. Egia esan,

osasuna hobetzen laguntzeak poztasun galanta ematen

dit. Hala eta guztiz ere, baditu bere alde negatiboak ere:

erantzukizun handia dute medikuek eta edozein akats txi-

kiak ondorio larriak ekar ditzake.

Donostiako bigarren ziklo honetan, ospitale ondoan

gaude eta bertan praktikak egiten ditugunez, urteetan

zehar ikasitakoa aplikatzen ikasten ari naiz. Behin ziklo

hau bukatuta, MIR (espezializazioa aukeratu ahal izateko

azterketa) egin behar dut,nahiz eta oraindik nire aukera-

keta zein izango den garbi ez jakin. Praktiketan arlo des-

berdinetan jardun ondoren, erabakitzen lagunduko didala

espero dut.

Etorkizunari begira ikuspegi positiboa dut, lana aurki-

tzeko ez bai ditut zailtasun ugari ikusten.”

“Betidanik nahi izan dut arkitektura teknikoa egin eta Do-

nostian egiteko aukerarik izan ez nuenez, Zaragozara jo-

an nintzen bi aldiz pentsatu gabe. Arkitekturarekin ere

pentsatzen aritu nintzen baina, ikasketa batek eta bes-

teak zituzten urte kopuru desberdintasuna ikusita, Arki-

tektura Teknikora jo nuen. Orain ordea, ez naiz batere da-

mutzen egindako aukeraketaz, niri obra mundua gusta-

tzen bai zait eta arkitektura egin izan banuen bulegoko la-

na egin beharko nuen gehienbat. Bestetik, lan aukerak di-

rela eta, irtenbide askoz gehiago eskaintzen ditu nik ika-

sitakoak.

Zaragozara joan nintzen eta hasieran, aldaketa handia

izan zen niretzat. Dena euskaraz egitetik gaztelaniara

pasatu behar hori ez zitzaidan batere erraza egin, ezta

batxilerreko hogei ikaskideko klase batetik, ehun eta be-

rrogeita hamar izatera pasatze hori ere.

Bi urtetan erresidentzia batean bizi nintzen eta beste

bitan, hiru lagunekin pisua konpartitu dut. Bietatik zeine-

kin geratuko nintzatekeen galdetuta ez nuke jakingo eran-

tzuten. Biak oso desberdinak izan dira eta biek dituzte

bere alde on eta txarrak. Erresidentzian nengoenean, be-

ti jendez inguratuta nengoen, lagun talde handi bat egin

nuen. Pisuak luzatzen ez duen aukera bat da hau eta ez

dago aspertzeko momenturik. Bestetik, pisuak, helduta-

suna ematen du, bakarrik moldatzen ikasi behar da eta

beste seriotasun batekin bizitzen da unibertsitatea. Ho-

Oihana Caminos21 Urte Medikuntza

Miriam Saldias 21 Urte Arkitektura Teknikoa

Page 20: BerrobiBerri 2010

11. zenbakia 201020 // gai nagusia

ri dela eta, gustura nago bi esperientziak probatzeko au-

kera izan dudalako.

Jada, bukatu ditut ikasketak, udan zehar praktika ba-

tzuk egin ditut eta orain, proiektu bat burutzea eta ema-

tea besterik ez zait geratzen. Behin Zaragozako espe-

rientzia amaituta, nostalgia handiarekin gogoratzen dut

hango bizimodua. Lau urtetan bizitza mota batera ohitu

ostean, hona itzuli eta beste bizitza bat eraikitzen hasi

behar dudala konturatu naiz eta han egindako lagunekin

kontaktua mantentzea zaila ikusten dut.

Etorkizunari begira, behin proiektua aurkezten dudane-

an, eraikuntzako ingeniaritzako titulua ateratzeko asmoa

dut. Etxegintza arloa zein egoeratan dagoen ikusita, zer-

bait gehiago ikasten jarraitzeko beste aukerarik ez bai

zait geratzen.”

“Nahiz eta batxilergoan arlo teknologikotik abiatu eta ez

nuen arlo ekonomikoa landu, ez nuen zalantzarik izan uni-

bertsitate ikasketa hauek aukeratzeko momentuan. Gaia

, benetan, oso interesgarria iruditzen baitzait.

Niri dagokidan karrera bi zatitan banatuta egon arren,

hau da, lehen hiru urtetan diplomatura eta bost urte bi-

tartean jardunda lizentziatura, nik hasiera-hasieratik ja-

kin nuen lizentziaturaraino jarraituko nuela.

Lehen urtean, enpresaritza mundu hau gehienbat ban-

kuetan lan egitera bideratuta zegoela uste nuen, baina,

urteak aurrera joan ahala, konturatu naiz bide asko ireki-

tzen direla ikasketa hauekin eta hori oso positiboa iruditu

zait etorkizunari begira.

Finantzak, giza baliabideak, marketina eta kontabilita-

tea dira unibertsitatean, ikasketa hauen bidetik egin dai-

tezkeen espezializazioak eta niri marketinaren mundua

gustatuko litzaidake bereziki aztertzea. Hori dela eta,

oraindik praktikak egin ez arren, hemendik gutxira egin

nahiko nituzke eta ahal bada marketinaren arloan.

Ingelesa da lan munduari begira gehien exijitzen den

hizkuntza eta denbora honetan hori landu nahiko nuke pix-

ka bat. Gainera, hizkuntzaren beharra dela eta, behin

ikasketak bukatuta, ez dut denboraldi batez kanpora lane-

ra joateko aukera alde batera uzten eta ondorioz, oso on-

do etorriko zait ingelesa lantzea.

Orokorrean oso gustuko ditut ikasketa hauek eta baita

ondoren egin daitezkeen lan desberdinak ere baina, lan

eremuan hartutako erabaki txar batek kalte handia egin

dezakeela ikusten dut eta horrek pertsona asko kaltetu

ditzakeela.

Orain laugarren mailan nago eta behin lanean hasita,

master bat egitea gustatuko litzaidake, arlo konkretu ba-

tean ezagutza gaitasun handiago bat lortu ahal izateko.”

“Oso garbi nuen hasieratik unibertsitatera joango nintzela,

ahalik eta gehien ikasteko asmoa izan bai dut betidanik. Tek-

nologia mundua oso interesgarria iruditzen zait eta batez

ere ordenagailuekin zerikusia duen guztia. Horixe bera bilatu

dut nire ikasketetan, informatikaren inguruan azken punta-

ko teknologia ikasteko aukera izan dut eta aurrerakuntza ho-

rien aurrean ikerketa lana egiteko aukera eman dit.

Hiru eta bost urteko ingeniaria teknikoa egiteko aukera

zegoen ni hasi nintzenean eta nik bosteko lizentziatura au-

keratu nuen. Lizentziatura barnean espezializazio desberdi-

nak jorratzeko aukera izan nuen; hardware, software… Ni

softwareren bidetik joan nintzen, ordenagailuen programa-

zioarekin zerikusia duena bai dut gustukoen. Lan munduari

erreparatuta ere, aukera honek, bide gehiago irekitzen ditu

gainontzeko espezializazioekin alderatuz gero.

Karreraren amaieran proiektu bat aurkeztu behar da eta

duela hilabete batzuk egin nuen. Ordu askotako lana izan

zen, baina, egia esan, merezi izan zuen, oso gustura bai na-

go lortutako emaitzarekin. Proiektuari amaiera emanda, ja-

da unibertsitatea alde batera utzi dut eta zortea izan dut

nire arloko lanpostu batean lanean bai nabil orain.

Nahiz eta ikasketak amaitu ditudala iruditu, oraindik

baditut arlo batzuk gehiago landu nahiko nituzkeenak. Al-

de batetik, ingeles maila oso altua eskatzen didate lane-

Maikel Medina23 Urte Enpresen Administrazioeta Zuzendaritzan Lizentziatura

Mireia Lezea24 Urte Informatika Ingenieritza

Page 21: BerrobiBerri 2010

2010 11. zenbakia 21gai nagusia //

rako eta hori dela eta hau praktikatzera behartuta nago.

Bestetik, master bat egitea ere pentsatzen ari naiz, bai-

na, oraindik ez naiz animatu, lan eta masterraren ordute-

giak lotzen zaila ikusten baitut.

Lan munduko esperientzia oso ona izan da nire kasuan.

Lankideekin oso erlazio ona dut eta egiten dudan lana ere

oso gustuko dut. Behin momentu honetara iritsita, au-

rretik egindako eginahalak zenbateraino merezi izan duen

konturatzen zara.”

“Zalantza asko nituen aukeratuko nituen ikasketak eraba-

kitzerakoan baina, garai hartan gertatutako gertaera ba-

tzuek zuzenbidea ikasteko kuriositatea piztu zidaten.

Behin karreran hasita, aukeratu nuenean neukan ikus-

pegia aldatu zitzaidan. Eguneroko gaiak gehiago jorratuko

nituela uste nuen eta ikasketak askoz praktikoagoak izan-

go zirela. Bestetik, fakultateak, gaiak azaltzeko garaian

ideologia bat markatzen duela iruditzen zait, legea nondik

datorren argi geratzen da eta aldez aurretik irizpide gar-

biak edukita hasi behar dela zuzenbidea ikasten uste dut.

Hala ere, baditu gauza oso onak eta horietako bat, etor-

kizunari begira, ate asko irekitzen dituela da. Arlo desber-

din ugari jorratzen dira bertan eta horiek guztien artean

gustukoena aukeratzeko posibilitate hori oso gogoko dut.

Batxilerreko ikasketekin alderatuz nahiz eta aldaketa

egon, gustura nago. Lagun berriak egiteko aukera eman

dit unibertsitateak eta arduratsuagoa izatea eskatzen

duen, aldi berean, askatasun gehiago ematen du.

Orain, bigarren mailan nago eta azken urte arte ez dut

praktikak egiteko aukerarik izango. Pena da niretzat, aukera

hori erdiko fase batean egongo balitz egokiago izango litzai-

dake; bestela, motibazio falta handia sortarazten baitu.

Behin ikasketak bukatuta, abokatu gisa jardun nahi badut

masterra egitea derrigorrezkoa izango zait lege aldaketa

bat dela eta. Behin masterra bukatuta, abokatuen kolegio-

an barneratzea lortu eta penaleko abokatu gisa jardun nahi-

ko nuke, arlo horretan defentsa lana egitea gustuko baitut.”

“Unibertsitatera joatea hasieratik garbi nuen arren, ba-

txilergoa bukatu eta lanean hasi nintzen denbora batez.

Adin horretan, kotxeko gida baimena eta kotxea bera eros-

tea zen nire nahia eta behi hori lortuta, enpresaritza ikas-

ten hasi nintzen.

Betidanik gustatu izan zait enpresaritza mundua eta

hasieratik garbi nuen lizentziatura egiten saiatuko nin-

tzela. Bi urte gehiago jarraitzeak, bide gehiago irekitzen

ditu eta gainera, espezializazio bat egiteko aukera ere lu-

zatzen du. Laugarren urtean aukeratu behar izan dut es-

pezializazioa eta marketina izan da nire hautaketa; beti-

danik gustatzeaz gain, nire izaera kontutan hartuta, balio

dudala uste bai dut.

Zorte handia izan nuen hirugarren kurtsoa bukatu bai-

no lehen banku batean lanean hasteko proposamena luza-

tu bai zidaten. Orain, ikasketak aurrera eramateaz gain,

Donostian aritzen naiz lanean banku bateko leihatilan.

Oso gustura nago bertan eta etorkizunari begira oso es-

perientzia aberasgarria izateaz gain, lankideekin oso har-

tu eman ona dut. Seme bat bezala tratatzen naute eta

gertutasun horrekin lan egiteak poz handia ematen du.

Datorren urtean, karrerako azkenean, Berlinera “Eras-

mus” bidez joateko asmoa dut. Alde batetik, Europako hiri-

buru politena dela iruditzen zait eta bestetik, potentzia na-

gusienetako bat izanik, enpresa munduan abantailak ekarri-

ko dizkidala uste dut. Gainera, alemana ere landu izan dut

urte batzuetan zehar eta oso esperientzia ona izango da

bai ingelesa eta baita alemana ere praktikatzeko.

Ikasketa hauei ikusten diodan alde txarra jende askok

egiten duela da; enpresaritza ikasketak egin dituzten as-

ko egoteaz gain, jende oso kualifikatua dago arlo honetan

eta horrek gehiago formatu behar izatea eskatzen du.

Behin lizentziatura bukatuta, lana egitea pentsatzen dut

eta masterra egiteko asmoa izan arren, lanean nagoen

bitartean egitea gustatuko litzaidake. Atzerrian lana egi-

teko aukera izango banu, ez dut uste alde batera utziko

nukeenik.”

Eztizen Agirresarobe19 Urte Zuzenbidea

Rodrigo Vilar26 Urte Enpresen Administrazioeta Zuzendaritzan Lizentziatura

Page 22: BerrobiBerri 2010

Usategi Berri etxea · � 943 683 311 · Berrobi

Xanti harategiaXabier Errazkin

Bertako okela eta artisaueran egindako txerrikiak

Eguneko menuak ·

Menu bereziak ·

Asteburuko menuak ·

Karta ·

� 943 683 078

Berrobi

Lesmes BelaunzaranTXERRI ABELTZANTZA

Usarre baserria · � 943 683 193 · Berrobi

www.antza.com

Rondilla, 11 · � 943 674 074 · Arostegieta, s/n · � 943 676 093

Tolosa

Berrobiko UdalaEuskara eta Kulturarekin

Maria Pilar Vega

BOTIKATeileribaserria

Lore eta barazki biologikoak� 943 683 427

Jose Mª Goikoetxea, 31 · Berrobi� 943 683 602

Page 23: BerrobiBerri 2010

2010 11. zenbakia 23erreportaia

“Benetako bidaiaren helburua ez da lurralde berriak

bilatzea, begi berriak izatea baizik”. Marcel Proust

Kontinente ezezagunean jarria nuen gogoa aspaldian,Afrika beltzean. Non gogoa han zangoa dio euskal esae-rak eta halaxe egin ere. Ametsak gauzatuz eta hauei,forma eta irudiak emanez, aurtengo udan Afrikan bi-daiatu dugu lau lagunek. Afrika hegoaldeko Malawi he-rrialdean hasi genuen bi hilabeteko abentura. Mapantxiki agertzen da Malawi, itsasotik urrun. Baina bere lu-rrak, 600 kilometroko luzeran, Afrikako hirugarren la-kurik handienak bustitzen ditu; Malawi lakuak hain xu-xen ere. Laku honi loturik egon da Malawiko gure ego-naldia.

Ura bizitza iturri Berrobin eta baita Malawin ere.Lastozko eta adobezko etxebizitza mordoek herrixkatxikiak osatzen dituzte lakuaren inguruan. Bertan, gi-zonak arrantzale dira. Emakumeak, ama, etxekoandre

Agurtzane bidaiariKoloretako Afrika beltzetik

Mozanbikeko trena. Ikatzarekin funtzionatzen duentren honek astean bitan lotzen ditu bi hiri. Jendez etamerkantziaz beterik egiten du ibilibidea.

Page 24: BerrobiBerri 2010

11. zenbakia 201024 // erreportaia

eta saltzaile. Gauean hasten da gizonen lana, ilargia-rekin batera. Egurrezko kanoa xumeetan sarea karga-tu eta kerosenozko lanparekin hondartza zuriko kostal-dea abandonatzen dute. Gero horizontean, ipurtargiakbezala ikuskatzen dira, han laku handiaren erdi-erdian.Goizaldera itzuliko dira, eguzkiaren presentziarekinbatera, kanoak arraintxoz beterik. Merkatariek grina-tsu itxaroten diete arrantzaleei, preziorik baxueneanahalik eta arrain gehien nork erosiko. Gero, errepideondoko salmenta postu xumeetan salgai jartzeko.Emakumeen lana izaten da hauxe.

Goizean goiz hasten da ikuskizuna gure begientzateta gauez milioika izarrez beteriko zeruarekin lokar-tzen gara. Izarren lakua deitzen dionik ere bada. Nik“Irribarreen lakuarekin” bataiatu nuen. Lakua ederrabada, bertako jendea askoz ere ederragoa baita. La-kuaren baitan biltzen dira, euren gorputzak garbitzerabaita arropa, platerak eta kaxolatxoak ere. Buru gaine-an pitxar handietan ura eramaten dute neskek etxera.Mutilek gure inguruan jolasten dute, beste batzuk ka-noatik arrantzarako duten trebezia erakusten digutenbitartean.

EskolakMzungu mzungu! (txuriak txuriak!) diote ziento erdi batneska mutikok guregana inguratzen diren adinean. Es-kolarako bidean dira, batzuk hanka hutsik, arropa hau-tsiekin besteak, baina denak garbi. Motxilatxoa edomakutoa bizkarrean eta irribarre goxoa aurpegian. Mu-tikoek, plastiko zatiekin eta sokarekin egindako baloibat dute hanka artean. Munduko Kopan jolasten ari di-ren jokalarien izenak errepikatzen dituzte; Xabi Alonso,Messi, Iker Casillas… Afrikan, gauza guztiek dute era-bilgarritasuna. Guretzako errazena erostea den mun-du honetan sinesgaitza bada ere. Eskolaraino lagundu

diegu eta irakasleek esku zabalik hartu dute gure bisi-ta. Luxurik gabeko eskola ikustera gonbidatu gaituzte.Gabezia material handiko eskola da. 120 neska muti-kok ikasten dute bertan. Lurrean eserita jasotzen di-tuzte eskolak. 10-12 urtekoen gelan sartu gara etaandereñoa HIESAri buruzko informazioa ematen ari da.Zorigaiztoko HIESAk, zifra beldurgarriak ditu Afrikan.Umeek txikitatik jasotzen dute hezkuntza sexuala,amaiera luzea duen HIESAren soka gelditzeko asmo-tan. 13 urte arte joaten dira gehienak eskolara. Zor-tea dutenek ikasketekin jarraituko dute, gutxi batzukbaina. Irakurtzen eta idazten ikasten dute eta batuke-tak eta kenketak egiten. Gero, eguneroko bizitzan bizi-raupenaren lezioak ikasten dituzte.

Malawi lakua zeharkatuz MozanbikeraLakua, Afrikako hirugarren handiena, ikaragarria da.Itsasoaren pare parekoa. Berari begira pasa zaizkiguegunak, berari eta bertako bizitza eta bizimoduari.Pausoak Mozanbikera bidean jarri behar eta lakuarenmagiari loturik oraindik Ilala itsasontzi zaharrean ze-harkatu dugu ur putzu handia. Tanzania, Mozanbike etaMalawiko lurrak bustitzen ditu lakuak eta Ilala barkuadute komunikazio bide bakarra, lakuaren inguruko herrieta irlek. Astebete behar du lakua zeharkatzeko etajendez eta merkantziaz leporaino beterik egiten du be-ti bidaia.

Mozanbike iparraldean lur hartu dugu, Niassa es-kualdean, Mozanbikeko probintziarik pobreenean. Datuhonen berri bagenuen arren, lurrezko errepideetanegindako bidai luzeetan ikusitakoek baieztatu dute ge-nekiena. Pobreetan, pobreena.

Ozeano Indikoa dugu helburu. Horretarako, 4 egunbehar izan ditugu, amaiezinak ziruditen bidaietan; cha-pa (bertako furgonetak), tren eta autobusetan. Beti

Malawiko eskola. 120 ikasle ditu herriko eskolak, gabezia material handiekin. HIESAren inguruan hitzegiten ari dira irakaslearekin.

Malawi lakuko etxalde batean arraina lehortzen. Uragertu izateak, garbitasuna, edateko ura eta arrainaksuposatzen ditu.

Page 25: BerrobiBerri 2010

2010 11. zenbakia 25erreportaia //

Niassa probintzia Mozanbikeko pobreena da, irudianbertako familia bat etxe atarian.

Merkatuan emakumeak artoa saltzen.

jendez lepo. 10 sartzen diren tokian Afrikan 30 sar-tzen dira! Oilasko, banana, arroz zaku eta antxumeekingainera.

Erlijioa eta historiaOzeano Indikoari begira gaude azkenean, Turkesa kolo-reko itsasoa! Mozanbikek 2500 kilometroko kostaldeadu. Quirimbas artxipielagoan (32 irlek osatzen dute)hasi dugu kostaldeko bidaia. Bertara iristea ez da hainerraza baina lekuak merezi du. Ibo izeneko irlara bideangoaz. Belazko txalupan sartu eta gure azalearen kolo-reak isiltasuna piztu du. Marea igotzen ari da eta hai-zea ere alde dugu eta uste baino lehenago iritsi gara ir-lara. Ibon hankak jarri bezain laster ohartu gara, den-bora geratu egin dela. Arkitektura kolonialeko etxebizi-tza zaharkituak, ederrak baina. Abandonatua izan dentokiaren usaina sumatu dugu. Halaxe izan ere, Portu-galen kolonia izan zen Mozanbike eta irla honetatik,merkantzia eta esklaboen trafikoa egin zen India etaAmeriketara bidean. Independentziaren urteetan,1975, portugaldarrek herrialdea behartuta utzi zu-ten. Historia handiko tokia da Ibo txikia. Erlijio anizta-suna ere nabaria da. Arabiarrak VIII. mendean iritsi zi-ren eta erlijio musulmana ezarri. Portugaldarrek, be-rriz, Jaungoikoaren hitza ekarri zuten, erlijio katolikoainposatuz. Hortik, mezkita eta elizen presentzia. De-nak baina,errespetuan bizi dira.

Arrantza dute bizibide irla hauetan. Arrantza eta la-saitasuna. Argi indarrik ez dute, eguzkiaren argiarenerritmora bizi dira. Lasai. Gasolina erosteko baliabiderikere ez eta belauntzietan, marea eta haizearen korronteadira energia bakarrak. Itsasoak eta lurrak ematen duene-tik bizi dira. Ez dago zaborrik. Munduan, ezagutu behardiren toki horietako bat da Ibo. Paradisurako bidea oteden galdetzen diot oraindik nire buruari.

Mozanbikeko kostaldean, hegoalderantz goaz, IlhaMozanbikera bidean. Uneskok Gizateriaren Ondareizendatutako irla honek, historia bizia du. Mozanbikekohiriburu izan zen. Esklaboen trafikoa dela eta urrezkogaraiak ezagutua da irla. Orain, denboraren eta aban-donoaren arrastoak kendu nahian dabiltza. Herrialde-an, bisita gehien jasotzen dituen tokia hauxe.

Afrika gertu-gertutikKostalde guztia zeharkatu eta hondar zuriko hondar-tza eta turkesa koloreko urak dira nagusi. Paisaia ede-rreko lurraldea; Afrikako Karibea. Baleak ikusi dituguitsasoan paseatzen eta munduan denik eta arrairikhandienarekin, Tiburoi balearekin buzeatu ere, Berro-bin San Agustin eguna ospatzen ari zineten bitartean.Lur gorriko errepideetan, hauts gorria harrotuz eginditugu ehunka kilometro. Herritarrekin batera, ipurdiaestu-estu eginda, magalean, irribarre zuriko mutikobeltza hartuta. Laranja zakuak hanka azpian eta oilas-koa plastikozko poltsan sartu duen emakumearen on-doan. Antxumeak ere bidai lagun, furgoneten gaineanlotuta. Geldiune bakoitzean, ezerezaren erdian, neskamutikoak, bandejetan janaria, fruituak, edaria, haragiaedo arraina saltzen. Bidaia bakoitza, ikuskizun bilaka-tuta. Herritarrekin kontu batzuk konpartituz eta elka-rrekin barre algarak eginez.

Koloretako Afrika beltza hauxe. Beltza, bizi dutenerrealitate gogorragatik. HIESAren datuek oilo ipur-diak ateratzeraino. Umeen desnutrizioak barruak as-tintzeraino. Bizitza esperantza 45 urtekoa den he-rrialde hauetan. Koloretakoa, emakumeek janzten di-tuzten kolore biziko tela tradizionalengatik. Bizitza sin-ple eta xume horietan zoriontsu direlako. Eskuzabalta-sunagatik, dena emateko dutelako. Koloretakoa noski,umeen begirada eta irribarreengatik.

Page 26: BerrobiBerri 2010

SORONEAbaserria eta denda ekologikoa

Letxuga kalea, 8 · Tolosa · � 943 016 868

IBARBURUmerkatutxoa

Euskalherria, 51 · Ibarra

Eleitz-Gain etxea · 20493 Berrobi

Laminatu plastiko sekoratiboetarako paper basea

Papel base para laminados plásticos decorativos

Page 27: BerrobiBerri 2010

2010 11. zenbakia 27artikulua

Herriko frontoiak 25 urte bete dizkigu aurten.

1985.urtean inauguratu zen hain zuzen, bertako

frontisean, ikurrinaren ondoan ageri den moduan.

Egitasmoa 1983.urtean hasi zuten garai hartan udal

taldea osatzen zutenek. Aipagarria da talde hura,

estatuan, historian izan ziren lehenengo hautes-

kunde demokratikoetan izan zela aukeratua,

1979ko lehenengo hauteskunde demokratikoak,

1978.ean ezarritako legearen arabera eginak.

Bi talde aurkeztu ziren eta haietatik hauek izanziren aukeratuak: Txomin Garmendia alkate, Bi-ttori Ibañez, Fermin Muñoa, Nikasio Armendariz,Jose Krutz Agirretxe, Andoni Aierza eta FerminZabala. 1979ko apirilaren 19an osatu zen udaltaldea eta legegintzaldiaren amaiera alderaagertzen dira frontoiaren lehenengo berriak, Jo-se Leon Egiguren garaiko idazkariak bildutako ak-tan.

“Urreburuk” mende laurden

Page 28: BerrobiBerri 2010

11. zenbakia 201028 // artikulua

1983ko maiatzaren 18an egindako udalbatzanhain zuzen, aipatzen da frontoia egiteko 4000m-kolur saila erosteko asmoa. Berrobizarkoa zen lur sai-la eta 3 milioi pezetan erosi zen.Handik 5 egunera, legegintzaldi berria hasi zen,maiatzaren 23an. Txominek jarraitu zuen alkate etaaurreko taldean ziren Bittori eta Nikasioz gain, JuanJose Aierza (hemen datozen argazkien egilea), JoseMª Aierza, Lesmes Belaunzaran eta Benita Azpirozsartu ziren.

Hauek beste lur sail zati bat ere erosi zuten goi-ko futbito-zelaia egiteko. Baina hori beranduago eginzen.

Halaxe, 1985ean bukatu ziren lanak. 24 milioi pe-zeta inguru kosta zen obra denera eta San Agusti-netan inauguratu zen. Urreburu jarri zioten izena.Jatorria, lur sailean zeuden hur-arboletan dago. Hu-rritz sailaren gainaldean eraiki zenez, Urre-buru iza-tea suertatu zitzaion.

Garaiko lau pilotari famatuk jokatu zuten estrei-nako partida: Panpi Ladutxe eta Tolosa, Retegianaien aurka. Partidu erakargarria inondik ere. Ha-laxe bete zen frontoia egun hartan.

Inaugurazioko sakea Imanol Murua gonbidatuakatera zuen. Berarekin hitz egin ondoren lortu zuten

izan ere frontoia egiteko diru-laguntza foru aldundi-tik. 22-19 izan zen markagailu zaharrak erakutsizuen lehen emaitza.

Bertso saioa ere izan zen festa osatzeko, ManuelLasarte, Patxi Etxeberria eta Txomin Garmendiare-kin, noski.

Tolosako bideozale bat ere etorri omen zen ekitaldiagrabatzera. Beraz, irudi haiek gordeak izango dira.

Ordutik, makina bat partiduren lekuko izan da gu-re pilotalekua; lagunartean, txapelketetan, nahizfestetan. Herrian, pilotazale eta pilotari txiki nahizhandi batzuen sorlekua edo hauspoa izan denik edo

Lau pilotariak alkatea eta Muruarekin.

Frontoia beteta estreinakoz.

Page 29: BerrobiBerri 2010

2010 11. zenbakia 29artikulua //

izango denik ezin ukatu, eskuz, palaz, nahiz fronte-nisean. Inguruko herrietara zabaldutako txapelke-tak ere ospatu dira bertan; lau pala txapelketa adi-bidez, 1994.urtean azkena. Dozena bat bikote ingu-ruk hartu zuten parte bertan. Frontenis txapelke-tak berriz urte mordoxka daramatza ospatzen.1992.urtean egin zen lehena eta ordutik urtero eginda, 19.a aurten. Horiez, eta eskuzko hainbat parti-duz gain, jaietako bestelako hainbat ospakizunen le-

kuko izan da: hasi berbena-dantzaldi, sagardo pro-ba, herri-kirol, ume-jolas, herri-afari, kultur astekoazoka eta auskalo zer gehiago. Hitz egingo balu…

Mende laurdena bete du, bai, eta urte gehiagoere beteko ditu. Baina denok dakigu soineko berria-ren premian dagoela. Ez da garairik oparoena orain-txe, segur aski, holako gastuetarako, baina ea las-ter etortzen zaion inaugurazio berri bat egitekoeguna.

Txomin, Manuel Lasarte eta Patxi Etxeberria. Atzean, besteak beste, Kaxiano.

Ibai-Ondo etxea, 2 / esk. · 20493 Berrobi

� 943 683 112 / 619 405 260 · Faxa: 943 683 112

IbañezGARRAIOAK

Page 30: BerrobiBerri 2010

11. zenbakia 201030 argazki zaharrak

Laurogei urte inguru ditu argazki honek. Bertan he-

rriko hiru adiskide ageri dira. Ezkerretik hasita: Mar-

txelina Erbiti, naparra, Iriarten eta Sorondon bizi izan

zena, Elizaldeko Modesta Odriozabala eta Anbuko

Mª Dolores Dorronsoro.

Elizaldeko atarian egindakoa da. Argazkiaren ezke-

rraldean egongo litzateke hain zuzen baserri hori .

Eskubialdean ikusten dena berriz Ertotxe (Erretoreetxea) da. Don Rikardo Alzola izan zen bertan bizi-tutako azken apaiza. Honen ordezkoa, Don Gontza-lo Baraikua etorri eta gero ,1964-1970 artean,etxea bota eta babes ofizialeko etxebizitzak (Eliz-Gain) eta “zentroa”egin zituzten bere lekuan.

Orain Eliz-Gainen ondotik goruntz dijoan bide ho-ri ere artean egin gabe zegoen. Eguterako base-rrien “gorputz-bidea” (hildakoak elizara eramatekozuten bidea), Elizalde atzetik, Soronetik barrenaAlontsora eta handik gora igotzen zen. Soronekoatarian jartzen omen zuten mahai bat, goitik gor-puarekin zetoztenak atsedentxoa har zezaten.

Elizaldeko intxaurpean

Page 31: BerrobiBerri 2010

2010 11. zenbakia 31argazki zaharrak //

Argazkiak 60 urte inguru ditu. Plazaolako trenbide-an, tren xarra oraindik martxan zebilenean eginda-koa da. Taldeko kide batek dionez, igandetan, baomen zuten Leitzaran aldera joateko ohitura. Hi-ruetako bezperak (arratsaldez ospatzen zen elizfuntzio mota bat) entzun eta gero, Ibindik barrena,Kirikiko arkaitzera jeitsi, eta handik Andoaingo zen-tralera ura zeramatzaten kanaletara.

Argazkiko egun horretan ordea, etxetik goizagoatereak ziren. Bertxingo zentralean arkume jateazuten aidanez. Horrelakotan, bapo bazkaldu ondo-ren,digestioa egiten laguntzeko, Elduaingo mugaraedo Berastegira igotzen omen ziren itzuleran.

Zutik, ezker eskuin: Tontolako Juanito Garmendia,

Errotako Joxe Mari Aierza, Mineroneko Felipe Iba-

ñez, Antzi Txikiko Julian Txurio, erdi makurtuta, Lapa-

tzako Joxe Mari eta Joxe Luis Lizarrralde, Tontolako

Txomin Garmendia.

Makurtuta: Aroztegiko Imanol Izaguirre, Txurdinaga-

ko Inaxio Larrarte eta Muñagorrineko Joxe Gurrutxa-

ga.

Plazaolako trenbidean