Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

62

description

 

Transcript of Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Page 1: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)
Page 2: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)
Page 3: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Ingurugiroa

Gobierno de NavarraDepartamento de Medio Ambiente,Ordenación del Territorio y Vivienda

Nafarroako GobernuaIngurugiro, Lurraldearen Antolamendu

eta Etxebizitza Departamentua

CAJA DE AHORROS DE NAVARRANAFARROAKO AURREZKI KUTXA

Etorri Ibar Kantauriarretara

Bertizko natur parkeaIrakasleendako materiala

(8-12 urteko neska-mutikoak)

Page 4: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Esker onak:

Ostadar Ingurugiro-Hezkuntzako Elkarteak(Alberto Jiménez eta Cristina Seminario) eta Santiago García F. Velilla jaunakberrikusi dute material hau.Haientzat dira gure eskerrak.

Egileak: Aiansoro, S.L. (Ana Varela eta Isabel Ibarrola)

Copyright: I.L.A.eta V., NAK eta egileakItzulpena: Nafarroako Gobernuko Itzulpen Atala

Diseinua: ILUNEFilmaketa: Página, S.A.Inprimatzailea: Gráficas ONAISBN: 84-235-1.896-5Lege-gordailua: NA-1.762/1999

Sustatzailea eta banatzailea: Nafarroako Gobernuko Argitalpen Fondoa. Lehendakaritza eta Barne Departamentua. Navas deTolosa, 21. 31002 Iruña. Tel. eta faxa: 948 42 71 23. E-mail: [email protected]

Page 5: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

Oso berriki sartu da ingurugiro-hezkuntza gure herrialdeko hezkuntza sistemarencurriculum ofizialean, Hezkuntza Sistemaren Lege Organiko Orokorra (LOGSE) onet-si denean, hain zuzen.

Zeharkako irakasgaien artean, LOGSEk gizartean bizirik dauden gaiak sartu ditu,esate baterako kontsumoa, aukera berdintasuna, bakea, osasuna eta, jakina, inguru-giroa. Horiek denek aukera handiak ematen dituzte hezkuntzan, gogoeta egitera etaerabakiak hartzera bultzatzen baitute. Horregatik, zeharkako gaiek hezkuntza jardue-ra osoan behar dute agertu, eta ez arlo bakoitzeko edukietan bakarrik.

Gainera, pertsonen zein taldeen oinarri etikoan txertatzen diren gaiak dira, eta oinarrihori ezinbestekoa da gizarte libre eta baketsua, jendea eta natura bera -gizakiareningurunea- errespetatuko dituena lortuko bada.

Hezkuntza gizartearen behar orokor eta oinarrizkoei ematen zaien erantzuna izanik,erabat bidezkoa da ingurugiroko arazoak eskola esparrura ekartzea, kontuan hartzenbada ez duela gizakiak bere historian gaur adinako presiorik egin natur baliabideetan,ezta horrenbesteko eragin kaltegarri sortu ere ingurugiroan.

Ezin ditugu sistema naturalen arazoak ulertu eremu sozial, ekonomiko eta abarretangertatzen denari begiratu gabe. Horregatik, gaur egun, ingurugiro-hezkuntza jendeeta gizartearen planteamendu etiko bat da, Lurrari zor zaiona, funtsezko zenbait balio-tan oinarritua: berdintasuna, elkartasuna eta baliabideen erabilera zuhurra, konpara-ziorako.

Nafarroako hezkuntza komunitatea planteamendu horren aldekoa da, eta horregatikeman behar dizkiogu tresnak, planteatzen zaion erronkari erantzuna eman diezaion.Helburu horrekin prestatu dira unitate didaktiko hauek. Ez dago zalantzarik lagunga-rri izanen direla ikasgelan ingurugiro-hezkuntzari heltzeko.

Badut konfiantza material honek nolabait ere lagunduko duela herritarrak prestatzen,eta gauza izanen direla gizartea eta natura ulertu eta haiek kudeatzen parte hartzeko,informatuak egonik, kritiko, solidario eta errespetuz jokatuz dibertsitatearekin.

Yolanda BarcinaIngurugiro, Lurraldearen Antolamendu

eta Etxebizitza kontseilaria

Aurkezpena

Page 6: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)
Page 7: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

7Indizea

INDIZEA

1. Aurkezpena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10

2. Irakasleentzako gida didaktikoa . . . . . . . . 11

2.1- Norentzat den . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

2.2- Materialaren antolamendua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

2.3- Denbora banaketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

2.4- Metodologia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

2.5- Parkeko bisita nola antolatu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

2.6- Bisitaldirako ohar eta aholkuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12

2.7- Helburu Orokorrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12

2.8- Helburu Berariazkoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12

2.9- Edukiak: Kontzeptuak, Prozedurak, Jarrerak . . . . . . . . . . . . . . . 12

2.10- Curriculumari eranstea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14

2.11- Ebaluazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16

2.12- Jarduerak nola eraman aurrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

3. Ikaslearen koadernoa . . . . . . . . . . . . . . 21

4. Informazio txostena . . . . . . . . . . . . . . . . 43

4.1- Bertizko parkeari buruzko informazio orokorra . . . . . . . . . . . . . 45

4.2- Jardueretarako material lagungarria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 56

4.3- Ibar Kantauriarretako beste hezkuntza baliabide batzuk . . . . . . . 59

4.4- Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 61

Page 8: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)
Page 9: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Etorri Ibar Kantauriarretara

Bertizko natur parkeaIrakasleendako materiala

9

Page 10: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 10

Ingurugiroa

Irakasleak

BERTIZKO NATURPARKEA

1- AURKEZPENA

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak ikastetxeen eskura uztenditu bere baliabide eta azpiegiturak, biziki lagundu nahi baitugure Komunitateko Ingurugiro Hezkuntzan. EskoletatikParkea bisitatzera datozen ikasleek erabiltzeko diseinatu diraaurkezten ditugun material didaktikoak. Ingurugiroaz bereosotasunean ohartzeko balio izatea nahiko genuke, ardurazeta tentuz joka dezagun bizi garen ingurunean.

Page 11: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

11Irakasleak

2- GIDA DIDAKTIKOA2.1- Norentzat den

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako irakasleak eta ikasle-

ak dira material hauen hartzaileak. Beraz, 8 eta 12 urte arte-

koak dira ikasleak. Material hauetan badaude jarduera batzuk

ziklo batari besteari baino gehiago dagozkionak, beren zailta-

sunagatik, nahiz eta bi zikloetarako multzo bakar batean plan-

teatu.

2.2- Antolamendua

Honela antolatu dira materialak:

Irakasleentzat

Gida didaktikoa: behar den informazio metodologikoa biltzen

du irakasleek programazio barrrenean erabil dezaten irakas-

gai batean baino gehiagotan.

Baliabideak: informazio txosten bat prestatu dugu, zenbait

ataletan banatua, jarduerak prestatu eta egiten lagunduko

duena, bai ikasgelan berean bai bisitaldian, eta osagarri

moduan ere erabil daitekeena.

Ikasleentzat

Jardueren koadernoa: Natur Parkea bisitatzerakoan egin ahal

dituzten jarduerak aurkezten dira.

2.3- Denbora banaketa

Jarduerak hiru saiotan egiten dira. Lehen saioan motibazioa

lantzen da ikasgela barrenean, Parkera atera baino lehen.

Helburu nagusia ikasleak zer dakien jakitea da, gehiago ikas-

tera bultzatzeko. Bigarren saioa Bertizko Jaurerriko Natur

Parkea bisitatzea da, programatutako edukiak garatu eta ikas-

teko jarduerekin. Eta hirugarren saioan, gelara bueltatutako-

an, gogoeta, sintesia eta kontzientziazioa etorriko dira.

2.4- Metodologia

Jarduerak behaketan eta ikerketan oinarritzen dira, harreman

zuzen eta atseginetan ingurune naturalarekin, haurrak esti-

mulatu eta naturaren aldeko jokabide eta jarrera zintzoak izan

ditzaten.

Taldeko lana bultzatzea da kontua, (informazioa eta espe-

rientziak elkarri adieraztea), eta denek parte hartzea antola-

kuntzan, erabakiak hartzerakoan eta jarduerak egiterakoan;

ikuspegi desberdinak baloratuz eta errespetatuz.

Parkean gaudela saiatuko gara galderak biztu eta erantzuten;

beti ere, gogoeta egitera behartuko gaituzte.

Azkenik, ongi legoke ebaluazio jarraia egitea eta, horretarako,

zenbait bitarteko proposatu dira gidariarekin egindako lana-

ren bidez eskuratutako informazioa jasotzeko.

2.5- Bisita nola antolatu

Bisitaldiak gutxienez 4 ordu irauten du, eta gehienez 60 ikas-

lerekin egiten da lan. Jarduerak egiteko, 30 laguneko bi talde

egiten dira, txandaka aritzen direnak jarduera berean.

Ordutegia eta denbora banaketa

10'00 Harrera taldeari. Hamarretakoa.

10'30 Bi talde egitea. Jarduera aurkeztea ErabileraAnitzetako Aretoan.

10'45 Jarduera Naturaren Interpretazio Zentroan.

12'00 Ibilbidea basoetan barna, azalpenekin.

13'45 Iritziak biltzea eta jardueraren ebaluazioa.

14'00 Bazkaria.

16'00 Bisitaldi autogidatua lorategira, arrastoen jokoaegiteko aukerarekin.

Page 12: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

2.6- Bisitaldirako ohar eta aholkuak

1- Autobusak non utzi: Bertizko Jaurerriko Natur Parkearenaparkalekuan.

2- Otordurako tokia: estalitako mahaiak edo kanpoko zelaiaeta josteta aldea.

3- Jantziak: arropa erosoa ekarri, baita botak eta kapusaiaere.

4- Behar den materiala: Jardueren Koadernoaz gain, ongilegoke haur bakoitzak bere arkatzak, zorro baten barreneansarturik, ekartzea.

2.7- Helburu orokorrak

1- Haurrak Bertizko Jaurerriko Natur Parkera eta ibar kan-tauriarretara hurbiltzea.

2- Bertizko baloreak eta haren kontserbazioaren onura uler-taraztea.

2.8- Helburu berariazkoak

1- Natur Parkea Nafarroaren barrenean eta ibar kantauria-rretan kokatzea.

2- Ibar kantauriarren ezaugarri orokorrak (naturalak, sozia-lak eta kulturalak) ezagutzea.

3- Bertizko ezaugarri fisikoak eta izaki bizidun batzuk -ani-maliak eta landareak- ezagutzea.

4- Bertizko historiaren alderdi batzuk ezagutzea, baita NaturParkearen kontzeptua ere, gune babestu gisa.

5- Ibar hauetako gizakien tradiziozko jarduerak aztertzea.

6- Naturara hurbildu eta hartaz gozatzea, errespetatzen ikas-teko, balore natural eta kulturalez jabeturik.

2.9-Edukiak: Kontzeptuak, Prozedurak, Jarrerak

Kontzeptuak

1- Bertizko eta ibar kantauriarren ezaugarri geografikoak.

2- Ibar kantauriarren baliabideak (naturalak, sozialak eta kul-turalak).

3- Bertizko elementu fisikoen (klima, erliebea...) eta izakibizidunen –animaliak eta landareak– ezaugarriak.

4- Bertizen historia eta Natur Parkearen kontzeptua, gunebabestu gisa.

5- Gizakien tradiziozko jarduerak baso hauetan.

Prozedurak

1- Mapa batean kokatzea norberaren herritik Parkerakobidaia, lurralde desberdinak bereiziz.

2- Bertizen eta ibar kantauriarren ezaugarriak liburuetan etahormirudi, ordenagailu, maketa, e.a.etan bilatzea.

3- Klabe errazak, jokoak eta NIZen baliabide interaktiboakerabiltzea.

4- Elementu fisikoak eta izaki bizidun nagusiak deskribatu,eta haien ezaugarriak eta ohiturak aztertzea.

5- Basoko elementuak miatu, zuzenean behatu eta aztertzea.

6- Ingurunearekin zerikusia duten problemak bereizi eta,nork bere aldetik edo besteekin batean, eman daitezkeenerantzunak pentsatzea.

Jarrerak

1- Oro har, ingurugirorako sentsibilizazio, begirune eta esti-mua.

2- Jakinmin eta gogoa Parkera, inguruko ibarretara, bertakojendearengana eta kulturara hurbiltzeko.

Bertiz 12

Ingurugiroa

Irakasleak

Page 13: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

13Irakasleak

3- Ingurugiroaren zenbait arazoz (turismoaren eragina, e.a.)jabetzea eta gure ingurunearen aldeko jarrerak hartubehar direla konturatzea.

2.10- Curriculumari eransteaMaterial hauek proposamen didaktikotzat har daitezke LehenHezkuntzako oinarrizko curriculumeko helburuak eta edukiakgaratzeko.

Natur ParkeaNafarroako eremugeografikoan eta ibarkantauriarretankokatzea

Ezaugarrigeografikoak 1

– Mapa bat egitea, lurraldeak ongi bereizikodituena

– Kontsulta, liburuetan

Ibar kantauriarrenezaugarri orokorrakezagutzea

Ibar kantauriarrenbaliabideak(naturalak, sozialak,kulturalak)

2,13,14– Kontsulta, liburuetan.– Informazioa NIZen bilatzea.– Klabe errazak, jokoak eta baliabide

interaktiboak erabiltzea.

Bertizko ezaugarrifisikoak ezagutu etabertako zenbait izakibizidun (landareak,animaliak) bereiztea.

Bertizko elementufisikoen (klima,erliebea...) etaanimalien zeinlandareen ezaugarriak.

5,6,7,8,9,10,13– Miatu eta behatzea.– Klabe errazak, jokoak eta baliabide

interaktiboak erabiltzea.– Informazioa bilatzea NIZen.– Elementu fisikoak eta izaki bizidun nagusiak

deskribatu eta haien ezaugarriak ohiturak...aztertzea.

Bertizko historiariburuzko jakingarriaketa Parkearen kon-tzeptua, gune babestugisa.

Bertizko historia etaParkearen kontzeptua,gune babestu gisa.

3,4,13

11,12

6,11,13 y 14

– Kontsulta, liburuetan.– Informazioa bilatzea NIZen.– Klabe errazak, jokoak eta baliabide

interaktiboak erabiltzea.

Ibar hauetako gizakientradiziozko jarduerakaztertea.

Gizakien tradiziozkojarduerak baso haue-tan.

– Kontsulta, liburuetan.– Informazioa bilatzea NIZen.– Miatu eta behatzea.

Naturara hurbildu etagozatzea, begiruneaneta ingurugiroarenbaloreetan oinarriturik.

– Kontsulta, liburuetan.– Informazioa bilatzea NIZen.– Miatu eta behatzea.– Ingurunearekin zerikusia duten arazoak berei-

zi eta, norberak nahiz besteekin batean, eran-tzunak pentsatzea.

Oro har, ingurugirorakosentsibilizazio, begirune etaestimua.

Jakinmin eta gogoa Parkera,inguruko ibarretara, bertakojendearengana eta kulturarahurbiltzeko.

Ingurugiroaren arazoez etagure ingurunearen aldekojarrerak hartu beharraz jabe-tzea.

HELBURU BERARIAZKOAK

KONTZEPTUZKOEDUKIAK

PROZEDURAZKOEDUKIAK

JARRERAZKOEDUKIAK JARDUERAK

Page 14: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 14

Ingurugiroa

Irakasleak

HELBURU OROKORRAK

Arloa: Ingurunearen ezaguera

5- Gizakiak ingurunean egindako eskuhartze batzuk aztertueta haien beharra eta eragina baloratzea.

7- Naturaren elementu nagusiak bereizi eta haien ezaugarriaipagarrienak, antolakuntza eta elkarrekintzak aztertzea.

9- Inguruneko elementu garrantzitsuekin zerikusia dutengorabehera eta problemak bereizi, planteatu eta erantzunbat ematea.

Arloa: Arte Hezkuntza

1- Hotsa, irudia, keinua eta mugimendua errepresentaziokoelementu gisa erabiltzea, ideiak, baloreak, sentimenduaketa bizitutako egoerak pertsonalki eta autonomiaz,komunikazio eta joko bidez, adierazteko.

Arloa: Gorputz Hezkuntza

6- Joko eta jardueretan parte hartzea taldean harreman ore-katu eta sortzaileak biztuz.

8.- Gorputzaren eta mugimenduaren baliabide espresiboakerabiltzea sentsazioak, ideiak eta gogoaren egoerakkomunikatu eta horrela adierazitako mezuak ulertzeko.

Hizkuntza eta Literatura

4- Ideiak, esperientziak eta sentimenduak hitzez adieraztea.

5- Hizkuntz baliabideak zein bestelakoak erabiltzea komuni-kazio asmo bateko eta besteko mezuak interpretatu etasortzeko.

EDUKIAK

Arloa: Ingurunearen ezaguera

2. multzoa: Lurraren ekosistema

Kontzeptuak

Faktore naturalak:

1- Eguraldiaren faktoreak (prezipitazioak, haizeak, tenpera-turak), toki bateko eguraldia.

2- Inguruneko ezaugarri klimatikoak, dibertsitate klimatikoaulertzeko abiapuntua. Nafarroako eskualde klimatikoenfroga.

6- Bizidunak: oinarrizko ezaugarriak, morfologia eta fun-tzioak; animalien eta landareen arteko aldeak; elikagaierlazioak.

7- Zenbait eremutako animalia eta landare aipagarrienak.

8- Animalien sailkapena oinarrizko irizpideen arabera(ornodunak eta ornogabeak) eta landareenak (zuhaitzak /zuhaixkak / belarrak).

Prozedurak

Informazioa eskuratu, prestatu eta tratatzea.

1- Landa-koadernoak erabiltzea laneko ateraldietan.

3- Datu klimatikoen grafikoak interpretatzea.

6- Klabe eta gida errazen bidez animaliak eta landareakidentifikatzea.

7- Plano eta mapa errazak interpretatzea.

Jarrerak

Besteen aurrean.

1- Ingurugirorako sentsibilitatea, begirunea eta estimua.

Page 15: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

3- Naturaren elementuak baloratu eta zintzo erabiltzea.

4- Inguruneko animaliak eta landareak errespetatzea.

3. multzoa: Ingurunean jardutea

Kontzeptuak

Materia, energia iturri.

1- Inguruan gehien aurkitzen diren materialak: jatorria etaikus daitezkeen ezaugarriak.

7- Nola lortu den energia toki eta garai desberdinetan.Erregaiak: energia eskuratzeko ohiko modua.

Prozedurak

Informazioa eskuratu, prestatu eta tratatzea.

5- Liburuak kontsultatzea, gizakiak ingurunean nola dihar-duen jakiteko.

7- Energiari, materialei, aparatu eta makinei buruzko infor-mazioa bilatzea, eta energiaren espresioa, baliabide ba-tzuen bitartez: segidako irudiak edo marrazkiak,eskemak, e.a.

Espresioa, Komunikazioa eta Ekintza ingurunean.

2- Eztabaidak egitea, eguneroko errealitatea aztertuz kon-tsumo energetikoaren, aurrezkiaren, birtziklapenaren etaenergia iturrien gainean.

Jarrerak

Ezagupenen aurrean

1- Inguruneko materialak eta substantziak nola erabil dai-tezkeen jakiteko irrika.

4. multzoa: Populazioa eta jarduera ekonomikoak

Prozedurak

Informazioa eskuratu, prestatu eta tratatzea.

1- Bertako populazioaren eta biztanleen gaineko informa-zioa bilatzea.

2- Giza jarduerei buruz, hainbat tokitatik informazioa bildueta interpretatzea.

Ikerlana eta Diseinua: Esperimentazio lana.

2- Bertako populazioarekin, lanekin eta lanbideekin zeriku-sia duten alderdiak analizatu eta alderatzea.

Jarrerak

Besteen aurrean.

2- Garapen teknologikoak bizitza eta lan baldintzetan dueneragina baloratzea.

3- Sentsibilitatea, begirunea eta elkartasuna norberarenakbezalakoak ez diren talde eta populazioen ohitura etabizimoduekin.

Arloa: Arte Hezkuntza

1. multzoa: Pertzepzio bisual-plastikoa: irudia eta forma

Prozedurak

1- Ingurune naturaleko formak zentzumenen bidez azter-tzea.

2- Inguruneko oinarrizko formak bereiztea.

Jarrerak

3- Irudiak erabiltzeko joera, sentimenduak, baloreak, bizitu-tako egoerak eta ideiak adierazteko edo ikusitako erreali-tatea islatzeko.

Bertiz

Ingurugiroa

15Irakasleak

Page 16: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Arloa: Gorputz Hezkuntza

1. multzoa: Gorputza: irudia eta pertzepzioa

Prozedurak

1- Pertzepzio eta mugimendu arloko gaitasunak esperimen-tatu eta ikertzea.

3. multzoa: gorputza: espresioa eta komunikazioa

Prozedurak

1- Norberaren gorputzak espresiorako duen ahalmen etagaitasuna aztertu eta erabiltzea.

Jarrerak

2- Komunikazio egoeretan parte hartzea, mugimenduak etagorputza modu naturalean, begirunez eta apal erabiliz.

5. multzoa: Jokoak

Prozedurak

2- Aire libreko jokoetan, miaketa eta abenturakoetan aritzea.

Hizkuntza eta Literatura

1. multzoa: Hitzen bidezko komunikazioa

Prozedurak

1- Mezuak ulertzea hitzen bidezko komunikazioaren hainbategoeratan.

4- Informazioa bildu eta antolatu eta esperientziak planifika-tzea hitzen bidez.

6-. Hitzen bidezko mezuen gainean nork bere iritzia ematea.

2. multzoa: Idatzizko komunikazioa

Prozedurak

4- Isilpean irakurtzea, informazioa hartzen saiatzeko.

5- Idatzitako informazioa bilatu eta berregiteko estrategiak(eskemak, oharra, laburpenak) erabiltzea.

7- Komunikazio asmoei eta hartzaileari egokitutako testuakidaztea.

3. multzoa: Hizkuntzaren alderdi artistiko eta ludikoa

Prozedurak

1- Ahozko nahiz idatzitako literatur testuak ulertzea.

Jarrerak

6- Imajinazio eta emozio elementuei antzemateko ahalmena.

2.11-Ebaluazioa

Hasierako ebaluazioa

Irakasleek jarduera hauek ikasleei aurkezteko, elkarrizketa bategin dezakete, Parkeaz eta ibar hauetaz dakitena solasgai iza-nik. Horretarako, gidoi hau erabil dezakete:

- Ibar kantauriarrak non dauden, zergatik deitzen diegunhorrela, nolakoak diren paisajea eta klima, jendea zertatikbizi den, zer animalia eta landare bizi diren Bertizko basoan:zer den eta zertarako balio duen...

Elkarrizketa horren emaitza hasierako ebaluazioa izanen dairakasleentzat eta ikasleek lehendik dakitenaren berri emanendie. Ongi legoke beste elkarrizketa bat egitea, gai berak solas-gai, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua amaitutakoan, metatu-tako ebaluazio gisa, material hauen bidez edukiak sakonlandu ondoren, erantzunak noraino aldatu diren ikusteko. Bikasuetan, on litzateke ikasleek eztabaidetan ateratako ondo-rioak irakasleek biltzea.

Jardueraren ebaluazioa

Parkearen barrenean erabiltzekoez gain, inkesta bat irakasle-entzat eta beste bat ikasleentzat baliatuko ditugu, ebaluatze-ko. Horien bitartez, Parkeko baliabide guztiak -hornidura,azpiegiturak, langileak, materiala- eta jarduera bera baloratu-ko dira.

Bertiz 16

Ingurugiroa

Irakasleak

Page 17: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

2.12-Jarduerak nola eraman aurrera

Jarduera multzo hau prestatzen hasteko, Bertizko bideoa ikusdaiteke ikasgelan, Irakasleen Laguntzarako NafarroakoZentro guztietan Natur Parke honi buruzko informazioko kar-petan baitator.

1. Ibar kantauriarren barrenean

Parkea ibar kantauriarren eta Nafarroaren eremu geografiko-an kokatzea da lehen jarduera honen helburua.

Ikasgelan (Parkera etorri aurretik), Bertizko PartzuergoTuristikoaren mapa eta beste mapa batzuk lagun, ikasleek jar-dueren koadernoaren 1. fitxan azaltzen diren eskualdeakbereiz ditzakete. Fitxa horretan berean marraztu dezakete tal-deak eginen duen bidea beren herritik Parkera etortzeko.

2. Ibar xarmantak

Bi zatitan egin daiteke jarduera hau: ikasgelan, Parkera etorriaurretik, eta bisitaldian berean.

- Ikasgelan, Partzuergoaren mapa eta "Ibar Lasaiak" izenekogida lagun, ikasleek lehen kontsulta egin dezakete ibarhauen ezaugarri orokorrei buruz (haien baliabide natural,sozial eta kulturalak zertan diren) eta hartzen duten leheninpresioa jaso dezakete jardueren koadernoaren 2. fitxako1. zatian.

- Parkera etorritakoan, Naturaren Interpretazio Zentroan,beheko solairuko hormirudi eta ordenagailuak kontsultatu-ta, errazago ulertuko dituzte ibar hauen ezaugarriak etabaliabideak (hirugarren zikloko ikasleek jardueren koader-noaren 2. fitxako 2. zatia bete lezakete jarduera osatzeko).

3. Historia pixka bat

Naturaren Interpretazio Zentroan egiteko pentsatu da jardue-ra hau. Parkeko ikus-entzunezkoa ikusi eta beheko solairukohormirudi eta ordenadgailuen laguntzaz, ikasleek BertizkoJaurerriaren historiaren berri izan dezakete, azken urteotakoabatez ere.

Parkerako inportanteak diren zenbait dataren esanahia ikasi-rik (jardueren koadernoaren 3. fitxa), NIZeko beheko solairu-ko pago motzondoan kokatu daitezke.

4. Bertiz, Natur Parkea

Parkera etorri baino lehen, ikasgelan, irakasleak ariketa batplantea diezaioke taldeari naturagune babestuak, eta zehatza-go, Natur Parkeak, zer diren ikasten hasteko. Horretarako,jardueren koadernoaren 4. fitxa eta "Bertizko Jaurerriko N.P."izeneko dokumentua ditu. 2. zikloko ikasleek beste gogoetabat, errazagoa, egin dezakete naturaguneei buruz, hastapenmoduan.

Parkera etorritakoan, monitoreak azaldu eta argituko dituikasgelan landutakoaz sor daitezkeen zalantzak (helburuak,hedadura, mugak, e. a.), eta horretarako, Erabilera AnitzetakoAretoko parkearen maketa erabiliko du. Osatzeko, maketanadieraz daiteke zer bideri jarraituko dion taldeak bisitaldian.

5. Euria eginen du?

Jarduera hau NIZen egitekoa da, Bertizek eta bere inguruakdituzten ezaugarri klimatiko bereziak ezagutzearren. Ikus-en-tzunezkoaren ondoren, monitoreak, hormirudi eta ordenagai-luz lagundurik, ezaugarri horiek asmatzen eta zergatik sor-tzen diren lagunduko die ikasleei. NIZeko jarduera planteat-zeko, alderatu eginen dira Bertiz inguruko ezaugarri klimati-koak eta Iruñekoak. Informazio hori jardueren koadernoaren5. fitxan jasoko da (Ikastetxeak estazio meteorologikoa izanezgero, bertan hartutako datuekin osa daiteke fitxa). 2. ziklokotaldeek ibar hauetako klimaren ezaugarri errazenak ulertzea-rekin nahikoa izanen dute.

Bertiz

Ingurugiroa

17Irakasleak

Page 18: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 18

Ingurugiroa

Irakasleak

6. Bidaiari nekaezina

Jarduera honen bitartez, ikasleek izokinaren ezaugarri bere-ziak eta haren bizimodua ezagutzea nahi genuke, Bidasoakoarrain enblematikoena baita, ugariena ez bada ere.

Ikasgelan, bisitaldia baino lehen, "Bidasoako izokina" izenekobideoa ikus daiteke, espezie horren ezagutzaren hastapengisa (gure ustean, hirugarren ziklorako da egokia bideoa, etabigarren ziklorako aski litzateke NIZeko jarduerarekin).

Parkeko bisitaldian, NIZen, izokinarekin batean, ibai eta erre-ketan bizi diren beste espezieak ere aztertuko dira, eta haienezaugarriak.

Bisitaldia egin eta gero, ikasgelan, irakasleak "Joakina izoki-na" izeneko jokoa egin dezake, izokin baten bizitza simulatzenduena. Izokin horrek giza jarduerek ibaian sortutako ondorio-ei egin behar die aurre. Gure eguneroko ekintzez gogoeta egi-teko balioko du, naturan eragina baitute ("Beste baliabidebatzuk" izeneko atalean datoz behar diren materialak eta nolajokatzen den).

7. Bizitza uretan

Ikasgelan, bisitan etorri aurretik, erreka edo ibai batean bizidiren izakien ezaugarriak azter ditzakete ikasleek, uraren eko-sistemari buruzko irudiak (material hauetako bat da) erabiliz.Irakasleak haien arteko oinarrizko harremanak azaltzekoaukera du.

NIZen, monitoreak lehen solairuko hormirudien bidez bultza-tuko ditu ikasleak lehendik aztertutakoa gogoratzera; izakibizidunak bereizi, haien ezaugarriak, ohiturak, e.a. eta haienarteko oinarrizko harremanak ezartzera.

Jarduera hori ikasgelan osatu daiteke, bisitaren ondoren,jardueren koadernotik 7. fitxa betez, izaki bizidun horiek sail-katuz eta haien arteko harremanak ezarriz (hirugarren ziklo-an).

8. Lurreko sekretuak

Jarduera hau egiteko, Naturaren Interpretazio Zentroko lehensolairuko bi modulu erabiliko ditugu ikasleek, atseginez etajostatuz, lurrean izaten diren hainbat elementutako batzuk(bizidunak nahiz bizitzarik gabekoak) deskubritu ditzaten.

Lurraren profila azaltzen duen hormirudian, zulo bakoitzeanbegiratu beharko dute, gordetzen dituzten sekretuak desku-britzeko. Monitoreak bizidun horien ohiturak, ezaugarriak,e.a. aztertzera bultzatzeko aukera izanen du.

Ukimen-estazioan, ukimenaz soilik baliatuz, hau da, eskuakaxoi batzuetan sartuz, lurreko elementu batzuk bereiztekojokoa (eta erronka ere) eginen da. Parte hartzaile bakoitzaktaldeko lagunei adieraziko dizkie izandako sentsazioak.

Jardueren koadernoaren 8. fitxa.

9. Bai baso trinkoa!

Jarduera honen bidez, ikasleek Parkeko eta ibar kantauriarre-tako zuhaitz nagusiak ezagutuko dituzte.

Naturaren Interpretazio Zentroan “basoa” modulua erabilikoda: monitoreak ematen dituen arrastoen bidez ikasleek espe-zieak asmatuko dituzte (jardueren koadernoaren 9. fitxanagertzen diren hostoen marrazkien laguntza ere izanen dute).

10. Isilik, mesedez!

Jarduera honek aurrekoaren antzeko helburua du, bainaoraingoan animalien espezieak bakarrik aztertuko ditugu.NIZen eginen da, Parkea ikustera etorritakoan, aurrekoabezala. Lehen solairuko hormirudiak eta jardueren koaderno-aren 10. fitxa erabiliz, monitoreak arrastoen bidezko joko batproposatuko die ikasleei, modu atseginean animaliak ezagu-tu eta haien ezaugarri eta ohiturei buruz gero eta gehiago ikasdezaten.

Page 19: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

19Irakasleak

11. Ikatza, basoko sekretuetako bat

Jarduera honen bidez, ikasleek basoko baliabide bati, egurra-ri alegia, usadioz etekina nola atera zaion ikasiko dute.

Parkera etorritakoan, basoko ibilbidean, taldeak ikaztegi batikusiko du eta produktu hori nola egiten den ikasiko.Jardueretarako koadernoaren 11. fitxaren lehen zatian, ikas-leak marrazki sail bat du, ikusitakoaren arabera ordenatubehar duena, aztertu duen prozesua azalduko duten irudiakegiteko.

Ikasgelan, bisita amaiturik, irakasleek gogoeta edo eztabaidaplanteatu dezakete gaur egun ikatzak dituen erabileren etaharen ordezko energia iturrien gainean. Gogoeta horiek jar-dueren koadernoaren 11. fitxaren bigarren zatian bil daitezke.Bigarren zati hori egokiagoa da, gure ustez, hirugarren ziklo-ko ikasleentzat.

12. Basoko harri magikoa

Kasu honetan, helburua bera da, baina basoko beste baliabi-de baten erabilera aztertuko dugu, kararriarena alegia (osohedatua egon da ibar hauetan).

Parkean berean eginen da jarduera, basoko ibilbidean topa-tuko dugun kisulabean. Ikasleek karea nola egiten den ikusi-ko dute eta jardueren koadernoaren 12. fitxa izanen dutelagungarri. Gainera, produktu horrek baserri giroan zenbatgauzatarako balio zuen deskubrituko dute.

13. Jokoak

Basoko ibilbidean barna, Parkean alegia, monitoreak zenbaitjokotan aritzera gonbidatuko ditu ikasleak. Horien helburua,ikasgelan eta NIZen landutako edukiak indartzea da, jostetazeta modu atseginean bada ere.

14. Errekamari......!

Naturaren Interpretazio Zentroa bisitatu eta Parkeari buruzkoikusentzunezkoa ikusirik, ikasleek saio bat egin dezaketegelan lamia deituriko pertsonaje mitologikoaz dakitenarekin;bere gorputz bitxia, ohiturak eta egiten duen lana..., Parkekobizidun guztien zaindari.

Amaitzeko, gogoeta egin dezaten eskatzen zaie ikasleei edoeztabaida ere egin daiteke, Errekamariri nola lagundu naturazaindu eta kontserbatzen (jardueren koadernoaren 13. fitxa).

Oso gai egokia izan daiteke idazketa edo poema bat,...Parkeari, naturari, eta abarri buruz.

Page 20: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 20

Ingurugiroa

Irakasleak

Jarduera

1. Ibar kantauriarren barrene-an

Parkera etorri aurretik - Bertizko Partzuergo Turistikoaren mapa- Nafarroako, Euskal Herriko mapa...- Jardueren koadernoaren 1. fitxa

Ikasgelan

Non Noiz Materialak

3. Historia pixka bat Parkean berean - Ikusentzunezkoa- Beheko solairuko hormirudiak eta ordenagailuak- Jardueren koad. 3. fitxa

NIZen

4. Bertiz, Natur Parkea Parkera etorri aurretik - “Bertizko Jaurerriko N.P.” izeneko dokumentua- Jardueren koad. 4. fitxa

Ikasgelan

8. Lurreko sekretuak Parkean berean - 1. solairuko hormirudiak- Jardueren koad. 8. fitxa

NIZen

10. Isilik, mesedez! Parkean berean - Arrasto eta oinatzen hormirudia, 1. solairuan- Jardueren koad. 10. fitxa

NIZen

14. Errekamari...! Bisita egin eta gero - Jardueren koad. 13. fitxaIkasgelan

- Parkeko kisu-labea- Jardueren koad. 12. fitxa

Bisita egin eta gero

12. Basoko harri magikoa Parkean bereanBasoko ibilbidean

- Monitoreak emanen du joko bakoitzerakobehar den materiala

13. Zenbait joko Parkean bereanBasoko ibilbidean

- Jardueren koad. 11. fitxa (2. zatia)Ikasgelan

11. Ikatza, basoko sekre-tuetako bat

Parkean berean - Parkeko ikaztegia- Jardueren koad. 11. fitxa (1. zatia)

Basoko ibilbidean

9. Bai baso trinkoa! Parkean berean - 1. solairuko zuhaitzak- Arrastoak- Jardueren koad. 9. fitxa

NIZen

2. Ibar xarmantak Parkera etorri aurretik - Bertizko Partzuergo Turistikoaren mapa- Partzuergoaren “Ibar Lasaiak” mapa- Jardueren koad. 2. fitxa (1 zatia)

Ikasgelan

Parkean berean - Jardueren koad. 2. fitxa (2 zatia)- Beheko solairuko hormirudiak eta ordenagailuak

NIZen

5. Euria eginen du? Parkean berean - Ikus-entzunezkoa- Urari buruzko hormirudiak, 1. solairuan- Jardueren koad. 5. fitxa

NIZen

6. Bidaiari nekaezina Parkera etorri aurretik - “Bidasoako izokina” izeneko bideoaIkasgelan

Bisita egin eta gero - “Joakina izokina” jokoaIkasgelan

Parkean berean - 1. solairuko hormirudiak- Jardueren koad. 6. fitxa

NIZen

7. Bizitza uretan Parkera etorri aurretik - Uraren ekosistemari buruzko irudiaIkasgelan

Bisita egin eta gero - Jardueren koad. 7. fitxa

Parkean berean - 1. solairuko hormirudiaNIZen

Parkean berean - Parkearen maketaErabilera anitzeta-ko aretoan

IkasgelanEtorri aurretik

Bertizko ParkeanBisitaldian

IkasgelanBisita egin eta gero

Jarduerak 1, 2, 4, 6, 7 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13 6, 7, 11, 14

Page 21: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Etorri Ibar Kantauriarretara

Bertizko Natur ParkeaIkaslearen koadernoa

21

Page 22: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)
Page 23: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

23Ikaslearen koadernoa

Koaderno hau zure eskuetara iristen denera-ko, izanen duzu Bertizko Jaurerriko NaturParkearen aditzea eta, seguruenera, lehendikegona zara. Horregatik, bestelako proposa-men bat egin nahi dizugu; jarduera sail batproposatzen dizkizugu ikaskideekin bateranaturagune honetara, inguruko ibarretara,bere paisajeetara, bertako jendearenganaeta aspaldiko kulturara hurbil zaitezen. Eta,batez ere, gustura ibiltzea nahi genuke, baijarduerak prestatu eta egiten, bai bisital-dian, laster izatea espero baitugu.

Zuen zain gaude.

Page 24: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 24

Ingurugiroa

Ikaslearen koadernoa

Hasi baino lehen, eta koadernorik gabe ez gelditzeko, idatzi hemen zuredatu pertsonalak.

Izena:

Ikastetxea:

Ikasturtea: Herria:

Page 25: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

25Ikaslearen koadernoa

Kokatu Bertizko Natur Parkea ondoko planoetan eta adierazi markatutako eskual-deak:

Bizi zaren tokitik hona etortzeko egin behar duzun bidea ere adieraz dezakezu.

1. fitxa IBAR KANTAURIARREN BARRENEAN

Page 26: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 26

Ingurugiroa

Ikaslearen koadernoa

Bertizko Natur Parkera sartu baino lehen, ongi legoke inguruko ibarren ezugarriak jaki-tea.

Ba al dakizu batzuek beste izen bat ematen dietela ibar hauei, ibar kantauriarrak ezdena?

Zergatik uste duzu izen hori ematen dietela?

2. fitxa IBAR XARMANTAK

Ibar Lasaiak

Page 27: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

27Ikaslearen koadernoa

Orain, NIZen zaudela, hormirudietan eta ordenagailuetan ibar kantauriarrei buruzkoezaugarrien gaineko arrastoak bila ditzakezu.

Jarduerak

Etxeak

Hizkuntza, ohiturak...

• Zer lan egiten dute emaku-meek? Eta gizonezkoek?

• Jarduera berririk sortu alda?

• Nolakoak dira? Nondaude?

• Zer materialez daudeeginak?

• Idatzi gehien harritu zaituzten ohiturak

• Zer dakizu hitz egiten duten hizkuntzaz?

Page 28: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 28

Ingurugiroa

Ikaslearen koadernoa

Aspaldikoa da Bertizen historia. XIX. mendetik, Bertiztarren familiarena izan daJaurerria, baina ihaz nere esku gelditu zen.

Badakizu nor naizen? Ni ..........................................................., jauna naiz. Liluraturik bizitunintzen baso hauetan eta, hiltzean, Nafarroako Gobernuari eman nion, nik zaindubezala zaindu zezan.

Ezetz asmatu zer esanahi duten urte hauek Bertizko Jaurerriaren historia luzean!

–1898: .................................................................................................................–1949: ..................................................................................................................–1984: ..................................................................................................................–1993: ...................................................................................................................

3. fitxa HISTORIA PIXKA BAT

Berebiziko gertaera horiek Naturaren Interpretazio Zentroan aurkituko duzun pago motzondoan jar ditzakezu.

Page 29: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

29Ikaslearen koadernoa

Bertizko Jaurerria 1984an deklaratu zen Natur Parkea, helburu hauek lortzeko:

• Naturako elementu guztiak (animaliak, landareak, paisajea, e.a.) zaindu eta kon-tserbatzea.

• hezkuntza jarduerak egitea naturan, baita turismokoak eta jarduera kulturalakere.

• toki hauetan dauden elementu natural guztiak aztertu eta ikertzea.

4. fitxa BERTIZ, NATUR PARKEA

Osatu puntu hauen gaineko informazioa:

–hedadura:

–mugak: Iparrean Hegoan Sortaldean Sartaldean

–beste ohar batzuk:

Page 30: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 30

Ingurugiroa

Ikaslearen koadernoa

5. fitxa EURIA EGINEN DU?

Batzuetan, oso tarte txikian asko aldatzen da klima. Begira zer gertatzen denBertizen eta Iruñean.

Badakizu zergatik diren alde horiek?

(Osatu marrazkia eta kokatu zure herriaedo hiria)

– non egiten du euri gehiago?– non hotz handiagoa?– eta bero handiagoa?

Bertiz Iruña

*(x bat jarri. Zure herria edo hiria erants dezakezu hirugarren zutabean, etaBertizekin zein Iruñearekin konparatu).

Page 31: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

31Ikaslearen koadernoa

Hainbeste euri egiten du erreka ugari daudela Bertizen, Bidasoara isurtzen direnak.Ezagutuko dituzun arrainak bizi dira haietan, baina bada bat oso berezia...... (eta osohandia). Bidasoako erregea da, bidaiari nekaezina. Izokina da.

Ikus ezazu izokinaren bizitza gogorra marrazki hauei begiratuta. Adierazi adina etanon bizi den une bakoitzean:

Baina izokinaz gain, beste arrain batzuk ere bizi dira Bidasoan eta ibar hauetako erre-ketan.

Bada atentzioa ematen dizun baten bat?

Zergatik?

6. fitxa BIDAIARI NEKAEZINA

Page 32: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 32

Ingurugiroa

Ikaslearen koadernoa

7. fitxa BIZITZA URETAN

Animalia eta landare espezie askoren bizilekua da erreka. Batzuk beti bizi dira inguru-ne horretan. Beste batzuk janari bila bakarrik etortzen dira, baina denak daude sarebatean sarturik, elikagai harremanetan, alegia: bestea jan edo besteak jana izatea.

Egin dezagun sare hori.

Landareak

BelarjaleakDeskonposatzaileak

Haragijaleak

Page 33: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

33Ikaslearen koadernoa

8. fitxa LURREKO SEKRETUAK

Begiratu eta ikusiko duzu...

Sinisten ez baduzu ere, gure oin azpian bizitza asko dago...

Kontuz zer ukitu!

Hona joko bat. Ukimenaz soilik baliatuz, hau da, gauzak ukituz, lurreko elementu batzukzer diren asmatu behar dituzu.

Zerk harritu zaitu gehien?

Zer sumatu duzu ukitzerakoan?

Page 34: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 34

Ingurugiroa

Ikaslearen koadernoa

Hainbeste zuhaitzen artean ez galtzeko, arrasto batzuk eman behar dizkizugu, lagun-garri izanen direlakoan. Zorte on!

9. fitxa BAI BASO TRINKOA!

1. ................................................... naiz.

2. ................................................... naiz.

3. .............................................. naiz.

5. .............................................. naiz.

4. .............................................. naiz.

Page 35: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

35Ikaslearen koadernoa

2. Hosto luzeak eta koskadunak ditut, eta udazkeneangaltzen ditut. Denak saiatzen zarete nire fruituak biltzen(gizakiak, basurdeak, txerriak....)

5. Ez dut hostoa galtzen eta denak diranire beldur: pozointsua naizela diote. Hostoestu eta luzeak ditut.

3. Hosto gogor, distiratsu eta arantzadunak ditut.Gainera, ez ditut urte osoan galtzen. Legeak babesten nau.

1. Udazkenean hostoa galtzen dut eta oso ezaguna naiz inguru honetan. Nire fruituak txapela du, eta basurdeek, urtxintxek, .... oso gustuko dute...

4. Izen handia dut Bertizen, eta baso goietan bizi naiz. Azala gris argia dut eta hostoa ere galtzen dut urte parte batean.

Page 36: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 36

Ingurugiroa

Ikaslearen koadernoa

10. fitxa IXILIK, MESEDEZ!

Dakizunez, basoko animaliak oso izutiak dira, eta ikusten zail bada ere, ikertuz etapazientzia izanez gero...deskubrituko ditugu.Lohian edo elurretan utzitako aztarnen bidez identifika daitezke, baita gorozkienbidez ere.

Lotu gezi batekin animalia hauek beren aztarnarekin. Bitartean, haien bizimoduaz gauza gehiago ezagutzen saiatuko gara.

Page 37: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

37Ikaslearen koadernoa

Parkeko ikaztegian ikatza nola egiten den ikusi ahalko duzu.

Prozesu guztia adieraziko duen irudia egiten saiatu gara, baina marrazkiak nahasiegin zaizkigu. Jarriko ote duzu ordena nahaste horretan? Jarri zenbakiak!

11. fitxa IKATZA, BASOKO SEKRETU BAT

Page 38: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 38

Ingurugiroa

Ikaslearen koadernoa

Bertizen, beste baso askotan bezala, belaunaldiz belaunaldi erabili da egurra egur-ikatza egiteko. Gure arbasoek gogor egiten zuten lan ikatza lortzeko, haien energiaiturri bakarra baitzen tren, kamioi, lantegi eta abarretarako.

Ezagutzen duzu beste tokiren bat, egur-ikatza egiten zutena edo dutena?

Badakizu zertarako erabiltzen den gauregun egur-ikatza?

Zer energia iturri erabiltzen ditugu gauregun etxean eta eskolan...?

Ba al dakizu nondik heldu diren erabiltzen ditugun energia horiek?

Agortezinak dira, edo inoiz bukatuko ote dira? Zer egin dezakegu horren gainean?

Page 39: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

39Ikaslearen koadernoa

XVII. mende hasieran deskubritu zuten menditik ateratako harri bat, "kararria" trans-formatu ondoren onuragarria zela baserriari lotutako lanetan.Bertizen eta, oro har, ibar kantauriarretan, aspaldi eraikitakoak dira labe batzuk harribaliotsu hori transformatzeko balio dutenak. Parkean bada labe horietako bat; bertanikasiko dituzu transformazio horren sekretuak eta zertarako erabiltzen den produk-tua.

Hona irudi batzuk, prozesua zertan den jakiten lagunduko dizutenak.

12. fitxa BASOKO HARRI MAGIKOA

Harrobia

Page 40: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 40

Ingurugiroa

Ikaslearen koadernoa

Orain badakizu nola lantzen zen kararria, baina ba al dakizu zertarako erabiltzen zenkarea?

Page 41: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

41Ikaslearen koadernoa

Badakizu orain nor den Bertizko Jaurerriko pertsonaje misteriotsua?

Bai, Errekamari da, Bertizko Lamia.

Gogoan izan bera dela Bertizko Parkeko bizidun guztiak babesten arduratzen dena,baina ez ahantzi ur oso garbia, kutsatu gabea, behar duela inguruan, bizitzeko.Bururatzen zaizu zerbait Bertiz bezalako toki gehiago lamien bizileku izateko? Idatzitzazu!

13. fitxa ERREKAMARI...!

Page 42: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)
Page 43: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Etorri ibar Kantauriarreta

Bertizko NaturParkeaInformazio txostena

43

Page 44: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)
Page 45: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

4- INFORMAZIO TXOSTENA

1. BERTIZKO PARKEARI BURUZKO INFORMAZIO OROKO-RRA

1.1. "Bertizko Jaurerriko Natur Parkea" dokumentua.

1.2. Hornidura.

1.3. Ibilbidea Bertizko Lorategian barna.

1.4. Lorategiko arrastoen jokoa.

2. JARDUEREN MATERIALA

2.1. Irakasleen Laguntza Zentroetan.

2.2. Informazio txosten honetan.

3. IBAR KANTAURIARRETAKO HEZKUNTZAKO BESTEBALIABIDE BATZUK

3.1. Eskulangileak.

3.2. Nekazaritzako elikadura.

3.3. Beste batzuk.

4. BIBLIOGRAFIA

1.1 BERTIZKO JAURERRIKO NATUR PARKEA

Ibar Kantauriarren erdian dago Bertizko Jaurerriko NaturParkea, isurialdeen banalerroaren ipar aldean, Bidasoarenbazterrean. Bertizaranako udalerrian daude Natur Parkearen2.040 ha-k. Etxalar du I-an, Baztan E-an, Bidasoa ibaia H-aneta Bertizaranako beste lur batzuk eta Oteixon izeneko men-dia M-an. 1392koa da lehen jabearen aipamena, PedroMiguel Bertiz hain zuzen. Gero, zenbait Bertiztarren esku izanondoren, Pedro Ciga Mayo jaunak erosi zuen 1898an etagaur egun duen itxura eman zion.

Ciga jaunak, bere eskuz egindako testamentuan Nafarroarieman zion 1949an eta, haren izenean, Foru Diputazioari edoNafarroa ordezkatuko zuen erakundeari, baina zegoen bezala

kontserbatzera behartuz. Alde horretatik ulertu behar da ForuDiputazioak 1984ko martxoaren 25ean hartutako Erabakia,Natur Parke deklaratu zuena.

Ozeanoaren eraginpean dago eskualde honetako klima, hauda, 2.000 mm-tik gorako prezipitazioa du urtean, modu erre-gularrean banatua, udan zerbait behera egiten badu ere.Urteko batez besteko tenperatura 14-15 ºC-koa da, etaneguan gutxitan egiten du izotza. Hortaz, luzea da landareenhazkuntza aldia. Ez dago hilabete lehorrik eta udan ez da ia ureskasiarik izaten.

Bertiz

Ingurugiroa

45Informazio txostena

ARBA

ERRIOXA

Lizarra

IruñaErronkari

Zangoza

Tutera

Bertizko Jaurerrikonatur Parkea

GIPUZKOA FRANTZIA

ARAGOI

Bizkaiko golkoa

Donostia

Page 46: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Parkeko ekosistemetako fauna, biodibertsitate eta kopurualdetik, Nafarroako eskualde berezi honetan espero bezalakoada.

Hauxe da Bertizko ugaztunen komunitatea, habitataren ara-bera ordenatua:

Mikrougaztunak

Oso ugariak dira basasagua, sagu lepahoria eta satorra.Gainera, bakan bada ere, satitsua eta soro-muxarra ikus dai-tezke. Belardietan, baratz-satitsua, satitsu arrunta, larre-lur-sagua, landa-lursagua, lursagua eta uzta-sagua aurki daitez-ke. Mendian, satitsu buztankarratua, lursagu gorria etamuxar grisa topatzen ahal dira. Gizakia bizi den lekuetan,arratoi beltza, arratoi arrunta eta etxe-sagua. Uretan edo tokioso hezeetan, ur-satitsu hankazuria eta desman piriniarraikus daitezke.

Makrougaztunak

Ugari direlako, aipatzeko modukoak dira trikua, katagorria,lepazuria, erbinudea, azeria, azkonarra, basurdea eta orkatza.Ez dira hain ugariak ipurtatsa, katajineta, basakatua, erbia etauntxia.

Anfibioak eta narrastiak

Gutxi dira Bertizen bizidiren anfibio eta narrastiespezieak, ingurugi-roaren faktoreak homo-geneoak direlako etaisurialde kantauriarreanespezie horiek dibertsitate txikia dutelako. Anfibioetan, aipa-tzekoak dira arrabioa, apo arrunta, baso-igel gorria, txantxikuarrunta, uhandre marmolairea, uhandre palmatua eta ur-igelarrunta. Narrastietan, aipatu beharrekoak dira horma-sugan-dila eta zirauna. Zail samar, ale kopuru txikia delako, espeziehauek ere aurki daitezke: musker berdea, suge berde-horia,Eskulapioren sugea, suge biperakara, suge gorbataduna etasugegorri kantauriarra.

Hegaztiak

Berrogeita sei hegazti espezie daude Natur Parkean, bertanhabia egiten dutenak. Badaude pizidoak, sitidoak, zertidoaketa paridoak. Pagadian (hogei espezie), hariztian (hemezortziespezie) eta haltzadian (hogeita lau espezie) bizi dira, bateanbaino gehiagotan zenbait kasutan.Dagoen biodibertsitatea eta hareniraupena, aldika egindakozentsuetan eta zenbaitazterlan osagarrirenbidez neurtu baita,eremu eurosiberiar-atlantikoan, heldutasunhandiko baso planoka-duzifolioetan espero dai-tekeena da. BadaudeNatur Parkeari loturikohegaztiak, haren eremuansoilik laketuak, baso osoanaurki daitezkeenak. InteresEkologiko Bereziko Eremuetannagusi diren ekosistemen baso giro-an dira ugari.

Bertizko basoari lotutako espeziehorien artean garrapoa, kaskabeltz txikia,pinu-kaskabeltza, amilotx mottoduna, gailupa eta okil handiadaude; ez da hain ugari berri-txori arrunta eta are gutxiagobasoetako gerri-txoria. Europa osoan gainbeheran diren pizi-doetan, okil berdea, okil beltza, okil handia eta okil txikia ditu-gu. Okil gibelnabarra eta okil ertaina ere ikusi dira, baso kli-mazikoen adierazgarri direnak. Hegazti asko daude basohonen gainean hegan egiten dutenak baina habirik ez, horre-tarako Natur Parkearen inguruko harkaitzak eta antzekotokiak baitituzte. Horien artean, maiz ikusten dira saia, saizuria, arrano sugezalea, belatza, sorbeltz arrunta eta enaraazpizuria. Aztoreak, gabiraiak eta arrano txikiak, orain arteikusi ez badira ere, aukera handia dute hegazti habigileenartean sartzeko. Habia egiteko garaian, 19 espezie ikusi diraNatur Parkean, eta bolada batez bertan bizi daitezke.

Bertiz 46

Ingurugiroa

Informazio txostena

Page 47: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Arrainak

Bertiz barreneko eta inguruko erreketan arrain ugari bizi dira,ur oxigenatu eta garbiko espezieak, denak: aingira, itsasoanugaldu eta erreka guztietan dagoena, kopuru txikian bada ere,bai beheko aldean bai sorburuetan. Hori ez bezala, izokinaibaietan ugaltzen da, eta horretara etortzen da itsasotik jaioeta lehen egunakegin zituenekoibaira. Bidasoangora, BertizkoErrekaundia isurtzenden tokian du muga izo-kinak, eta oso zail du hor-tik gora egitea. MazkarraErrekaundiaren beheko alde-an bakarrik aurki daiteke; osougaria da Bidasoan.

Burtaina ere oso uga-ria da; amuarrainare-kin batera bizi da etaerreken goiko aldee-tan ere sartzenda. Oso gutxitanikusi izan da Pirinioetako hegoaldeko isurialdean. Zarbo askobizi da Bidasoan eta, tarteka-marteka, Jaurerriko erreketansartzen da. Txipa asko egon ohi da Bertizko erreken erdikoeta beheko aldeetan, baina ez dago bakarrik ere goiko aldee-tan. Amuarrain ugari dago erreketan eta ugariago errunal-dian, ugaltzera datorrenean.

Baso kaduzifolio atlantiko eta kolinoei dagokiena da bertakolandaredia. 500-600 metrotik gora, pagadi oligotrofoa danagusi. Mineral gutxiko lur arre azidoan hazten da, eta subs-tratu belarkaran iratzea, txilarra, ahabia eta gramineoak diranagusi. Lurzoru sakoneko mazeletan hazten da bertako hari-tza, lur arre azidotan. Ale bat edo beste iristen da gorago,pagoak lehia egiten ez dion tokian. Ametza da, gutxi hedatuabadago ere, Natur Parkeko mendi mazeletako hirugarren osa-gaia. Kolubioi harritsuan, azaleko lurzoru hareatsu, azido etalehorretan aurkitzen du bere tokia, eguzkialdean gehienetan,hor ezinezkoa baitute pagoek eta haritzek. Natur Parkearenibar barrenean, ongi kontserbatutako haltzak errelduan.Horien ondoan, belar soroak, lizardi izandako lurzoru jorie-tan, Baztango bertako agrosistemaren arabera. Oro har,berezkotasun handikoak dira Natur Parkeko basoak, etahorrek balio ekologiko handia ematen dio, hain da ereduga-rria eta hain ona bere kontserbazioa. Balio hori izugarri han-ditzen da arro ekologikoaren ikuspegitik aztertuz gero. Izanere, Natur Parke osoa, salbuespen txiki batzuk izan ezik, arroitxi bat da, ibarraren eredukoa eta oso ongi egituratua,Parkeko toki gorenetik, Aizkolegiko 830 metrotik, ikus daite-keena.

Bertiz

Ingurugiroa

47Informazio txostena

Page 48: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertizko Jaurerriko Natur Parkearen helburu orokorrak

Nafarroako Gobernuak 1984ko martxoren 29an hartutakoErabakian, non "Bertizko Jaurerria" Natur Parke delaratu bai-tzuen, bigarren artikuluan, naturagune honen helburu oroko-rrak zehazten dira:

a) Paisaje naturala, gea, fauna, flora eta Natur Parkeko eko-sistema guztiak babestea, baita berreskuratzea ere, horrenbeharra dagoenean.

b) Naturan zuzenean ekosistemak ulertzeko hezkuntza jar-duerak bultzatzea.

c) Esparru berean, kultura, aisia eta turismorako interesga-rriak diren jarduerak bultzatzea.

d) Gune hori behar bezala erabiltzea helburu zientifikoekineta, batez ere, sistema naturalen bilakaera ikertzeko.

Eremuak

Natur Parkearen barrenean eremu bat baino gehiago daude,Erabilpen eta Kudeaketa Planeko kontserbazio eta erabilerapublikorako egokitasun desberdinekoak direnak. Urtero,100.000 lagun inguru hurbiltzen da Parkera programa batenedo beste baten bidez.

Sistema ekologikoek irauteko eta, aldi berean, hezkuntza,turismo, kultura eta zientzia arloko jarduerak egiteko, antola-tu egin behar da espazioa, eta hortik eremuak egitea.

Horretarako, balio naturalen kontserbazioa eta haiek berres-kuratzea dira lehentasuna duten irizpideak, erabilera pedago-gikoa eta turistikoa bultzatu gogo direla ahantzi gabe.

* Egindako eremuak:

1. Interes Ekologiko Bereziko Eremua

2. Trantsizio Eremua

3. Harrera eta Informazio Eremua

4. Lorategia

5. Interpretazio Eremua

1. Interes ekologiko bereziko eremua

Errekaundiaren bi aldeetara eta Suspiro, Aintsoro etaInfernuko erreken arroetako basoa da.

1872 ha ditu.

Parkeko baso ekosistema guztietatik ditu. Sail naturalenakhartzen ditu.

2. Trantsizio eremua

Hiru alde hartzen ditu: sarrera nagusia eta Errekaundi ingu-ruko beheko aldea; Aizkolegiko aldea; Aizkolegiko errepideamutur batetik bestera, baina 10 m zabal.

Denetara, 150 ha ditu.

Parkeko baso mota guztiak ikus daitezke, batzuk besteakbaino gehiago ukituak, basoberrituak, belardiak eta landak.Kalitate handiko alderdiak ditu paisaje aldetik (baserriakberen belar soroekin) eta Parke osoa hartzen duen begirato-kia eta bere ingurune geografikoa.

3. Harrera eta informazio eremua

Sarbidea eta aparkalekua, aisiarako belardia, baso txikia etainstalazioak, eta Landa Turismoko Zentroa ditu. 7 ha-koa da.

4. Lorategia

Denetara, 3,4 ha-koa da. Lorategian 126 espezie botanikoezagut daitezke, zuhaitz eta zuhaixken artean, ibilbide laburbat eginda.

Bertiz 48

Ingurugiroa

Informazio txostena

Page 49: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

5. Interpretazio eremua

Lorategiaren eta Trantsizio Eremuaren artean dago.

Bertan egiten dira interpretazio, hezkuntza eta ikerketa jar-duerak.

8,4 ha hartzen ditu.

Bisitariek bertako balio naturalez zer jakin nahi duten, horre-tara dago egokitua. Ibilbidea egin gabe, interesatuak beharadinako dokumentazioa du Natur Parkeko eta ingurukoNaturagune Interesgarrietako ekosistemen kontserbazioa,egitura eta funtzionamendua ulertzeko.

PARKEA IKUSTEKO AHOLKUAK ETA ARAUAK

Natur Parkea toki ezin hobea da natura aztertu eta hartazgozatzeko; bisitari bakoitzak naturaz gozatzeko duen modurikegokiena hauta dezake. Toki egokia da paseatu edo gogoribiltzeko edo atseden hartzeko... Parkearen elementuetan kal-terik eragin gabe, ahalik eta etekin handiena ateratzeko, zen-bait ohar praktiko hartu beharko dira kontuan.

Bisitari guztiek zaindu behar dituzte Natur Parkeko landareak,bizi eta haz daitezen. Horregatik dago debekatua landareak,adarrak edo loreak hartzea, baita beste berri batzuk sartzeaere, edo haien hazkuntzan eraginik duen edozer gauza (mar-kak, ebakiak, e.a..) egitea.

Babesteko ere, baina faunari dagokionez, Bertizen debeka-tuak daude ehiza, arrantza eta animalien atzetik ibiltzea edohaiek ikaratzea. Jakina, debekatua dago armak eta arteaksartu eta erabiltzea, baita edozein animalia sartzea ere.

Naturaren babesa bermatzearren, ezin da mineral, harri, fosiledo interes arkeologikoa duen elementurik, ezta bestelakorik,ere, hartu lurretik edo lur azpitik. Ura, edateko bakarrik har-tzen ahal da eta debekaturik daude beste erabilera guztiak,hala nola, baxera garbitzea, e.a.

Ezin da ibilgailu motordunetan Parkea ikusi. Ibilbide marka-tuak daude: oinezkoentzat, zaldi gainean eta txirrinduz egite-koak.

Jendarteko arau gutxieneko batzuk ezarri behar izan dira,hainbeste lagun etortzen da Bertizko Jaurerriko edertasunazgozatzera. Horixe da modua inork inori gozamena galaraz ezdiezaion.

Debekatua dago Parkeko elementu naturalak (landareak, ani-maliak, e.a.) edo haren instalazioak hondatzea. Espreskidebekatua dago inskripzioak eta edozein motatako markakegitea zuhaitz, landare, harri, horma, e.a.etan.

Bisitariak naturaren lasaitasuna senti dezan, debekatua dagozarata edo hots gogaikarririk (transistoreak, bozinak, oihuak,e.a.) egitea.

Erretegian bakarrik egin daiteke sua. Paperontzietan edo edu-kiontzietan sartu beharko dira zaborra, boltsak, botillak, e.a.Komunak ere badaude bisitariek erabiltzeko.

Bertiz

Ingurugiroa

49Informazio txostena

Bertizko JAURERRIKO EREMUAK

Trantsizio eremua

Interes ekologiko

Interes ekologikobereziko eremua

Interes ekologikobereziko eremua

Trantsizio eremuz

Interpretazio eremua

Lorategia

Baztan

Sarrera

Harrera eta informazio eremua

Page 50: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Parkearen babesa bermatzearren, Nafarroako Gobernuakbadu eskubidea zenbait momentutan bisitarien kopuruamugatzeko. Halaber, ez du erantzukizunik hartzen BertizkoJaurerriko bisitariek izan dezaketen kalte eta galeretan.

1.2. HORNIDURA

Naturaren Interpretazio Zentroa: Zentroak baliabide didakti-koa izan nahi du natura eta Bertizko ekosistemen funtziona-menduaren oinarrizko prozesuak hobeki uler daitezen.Interpretazio Zentroak bi alde ditu, ongi bereiziak: informa-zioa eta interpretazioa. Horrela, informazio hutsa dena,Bertiz, Ibar Kantauriarrak eta Nafarroa osatzen duten elemen-tuen deskripzioa eta interpretazio hutsa dena, hau da, ele-mentu horiek zergatik dauden, haien arteko loturak eta fun-tzionamendua, bereizi nahi dira. Bestalde, interpretazioa bimailatan banatzen da. Lehenik, Bertizko naturaguneko ezau-garrien erakusketa interaktiboa. Bigarrenik, multimediakoikuskizun bat, aztertutako gai guztien ikuspegi sintetiko, oro-korra, ematen duena, Bertizko errealitatea osotasun bateanulertzeko bide emanez.

Jauregiko Erakusketa Gelak: urtero, martxo eta azaro arte-an, Parkeak aukera ematen du natura eta etnografiako gaieiburuzko erakusketak ikusteko.

Erabilera Anitzetako Gela: parkeko maketa dago bertan, etabideoz proiektatzeko gela era bada. Gaur egun, 20 bideo ditu-gu denetara, natura gaia izanik, eta laster eskaintza zabalagoaizanen dugu. Gainera, laneko tokia ere bada eguraldiaklaguntzen ez duenean. Bestalde, gela horretan daudeNaturagune Babestuei eta Nafarroako Gobernuaren NIZeiburuzko erakusketak.

Parkeko fruitu eta hazien erakusketa: urtero, udazkenean,Parkeko espezieen fruitu eta hazien erakusketa egiten da; baibasoko bertako espezieetakoak, bai Lorategiko espezie exoti-koetakoak.

Landa Turismoko Bulegoa: Ibar Kantauriarren maketa handibat du. Gainera, informazio zabala eskaintzen du ingurukobaliabideez, kulturaz, e.a. Helbidea: Bertizko Jaurerriko N.P.Telefonoa: 59 22 36

Otorduetako tokia: Parkeko Harrera Eremuan bada toki bat,estalia, mahai eta eserlekuekin. Hor gosaldu eta bazkaltzendute taldeek, baina lan egiteko ere erabil daiteke halako edo

holako jardueratan, edo euriak kanpoan lan egitea galaraztenduenean.

Josteta eremua eta Zelaiak: Parkeko Harrera Eremuan dagojostatzeko tokia, haur jokoetarako egitura eta moduluz horni-tua. Zelai handi bat ere badu aisiarako.

Zabala etxea: "Zabala etxea" zaharberritu eta egokitutakobaserria da, gehienez ere 35 lagun hartzen dituena. Parkearenbarrenean dago, sarrera nagusitik 500 bat metrotara.Ikasgela gisa erabiltzen da eta dohainik uzten zaie IngurugiroHezkuntza Naturan lantzeko programa aurkezten duten talde-ei. Aldez aurretik, Natur Parkeko Zuzendaritzak onetsi beharizaten du programa hori.

Lorategiak. Bertizko Lorategia errektangelu itxurako barren-degi bat da, burdina hesi batez inguratua. Bertan, zuhaitz etalandare espezie asko daude (exotikoak horietako asko). Huraikusteko, markatuta daude bideak eta bidexkak, eta nahiduten taldeek "Lorategiko arrastoen jokoa" eskuratuko dute,modu atseginean ezagutu dezaten.

Ibilbide seinalizatuak Parkean barna. Hiru ibilbide motaseinalizatu dira Parkean: zaldi gainean egitekoa, Parkekohegoekialdean barna; txirrindu gainean egitekoa,Plaxaxelaiko pistan barna; eta oinezkoendako bi ibilbide,Suspiroko bidetik eta Aizkolegi gainera doan pista nagusitikbarna.

ZABALA ETXEKO NATURAREN IKASGELA

Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak badu Naturaren Ikasgelabat, ingurugiro hezkuntzari lotutako jarduerak egiteko.

NORENTZAT DEN: Nafarroako hezkuntza arautu eta arautugabeko taldeentzat.

NOLA EGIN ERRESERBA: Zabala Etxea ingurugiro hezkuntza-ri lotutako jarduerak egiteko erabili ahal izateko, honako haubehar da:

1. Ingurugiro Hezkuntzari buruzko proiektu bat prestatu,honako hauekin:–Programaren garapena–Helburuak–Egin gogo diren jarduerak eta haietarako orduak

Bertiz 50

Ingurugiroa

Informazio txostena

Page 51: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

–Jarduerak eta haietarako baliabideak zehazturik.–Erabili beharreko materiala–Beste batzuk

2. Taldearen datuak:–Taldearen izena-–Lagun kopurua, irakasleak, monitoreak edo gidari ardura-

dunak zehazturik.–Taldekideen adina–Okupazioa-–Arduradunaren izena–Helbidea, telefonoa–Baimena behar duen autoa, matrikula–

3. Eskatutako egunak:

Data bat baino gehiago adierazi.

4. Azken ebaluazioa:

Egonaldia amaitutakoan, egindako jarduera bakoitzaren balo-razioa eta ebaluazioa aurkeztea eskatuko zaio taldeari.

Parkeko zuzendaritzak badu eskubidea Naturaren Ikasgelakoegonaldia bertan behera uzteko, baimena duen taldeak aur-keztutako programa edo Zabala Etxeko nahiz Parkeko araudiabetetzen ez badu.

NATURAREN IKASGELAKO ARAUDIA

–Ordutegia: Parkeko ordutegia beteko da beti. Sarrera egu-neko 14etatik irteera eguneko 12ak arte erabili ahalko daetxea.

–Ibilgailuak: ezin dira Parkearen barrenean ibili. Auto batbakarra egon ahalko da Zabala Etxean, larrialdietarako.

–Garbiketa: egonaldi osoan etxea garbi mantenduko da.Egunero sartu beharko da zaborra Parkeko aparkalekukoedukiontzietan. Taldeak berak ekarri beharko du garbiketa-rako behar den materiala, baita komuneko papera eta zaborboltsak ere.

–Egonaldi amaieran: ikasgela eta inguruak garbi ote diren

begiratuko da.

NATURAREN IKASGELAREN EZAUGARRIAK

–Azpiegitura: etxeak hiru solairu ditu:

–Lehenbizikoan: sukaldea, egongela, komunak, egurtokia etabiltegia.

–Bigarrenean: 15 lagunendako logela, komunak eta ikasketagela.

–Hirugarrenean: bi logela, 15 lagunekoa bata, 5ekoa bestea,eta komunak..

–Kokalekua eta sarbidea: Bertizko Jaurerriko NaturParkearen sarrera nagusitik 500 metrotara dago. Bada auto-busa Oronoz Mugairira (Baztanesa, Bidasotarra). AutozParkeko aparkalekuraino etor daiteke. Instalaziora oinezsartu behar da. Auto bat erabil daiteke larrialdietan.

NATURAREN IKASGELA ERABILTZEKO ESKAERA NOIZ EGIN

–Udaberria-uda: martxoaren 15a arte hartuko dira eskaerak.

–Udazkena-negua: irailaren 30a arte hartuko dira eskaerak.

Azken egunetik astebetera prestatuko da Naturaren Ikasgelaerabiltzeko egutegia. Emandako egunak aldatuz gero, telefo-noz deituko dugu konponbide bat bilatzeko. Eskaera egitenduten talde guztiei gutunen bidez jakinaraziko zaie eskaeraonartu zaien edo ez.

ESKAERAK HARTZEKO TOKIA

Hona igorri eskaerak eta ingurugiro hezkuntzari buruzkoproiektua:

Naturaren Interpretazio Zentroa (Zabala Etxeko NaturarenIkasgelarako eskaera)Bertizko Jaurerriko Natur Parkea31720 Oieregi (Nafarroa)

(Tel.: 592013, Tel./Faxa: 592261. e-mail: [email protected] )

Bertiz

Ingurugiroa

51Informazio txostena

Page 52: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 52

Ingurugiroa

Informazio txostena

1.3 IBILBIDEA BERTIZKO LORATEGIANBARNA

Bertizko Jaurerriko Natur Parkera goaz paseatzera, bainaharitz, gaztain eta pago ederren artean ibili beharrean,Nafarroako lorategi ederrenetako batean sartuko gara.

Ohi denez, markatuta dauden bide eta bidexketan barna egi-ten da ibilbidea zuhaitz eta zuhaixkak ikusiz, eta ia Lorategiguztia ezaguna izanen du bisitariak, baina orain beste ikuspe-gi batetik eginen dugu, zenbait alderdiri erreparatuz::

1º Zuhaitz handienak

2º Zuhaitz arrotzenak

3º Espezie ugarienak

4º Loreak

ZUHAITZ HANDIENAK

Tamaina handiko zenbat zuhaitz dagoen, horrexek harritzendu gehien Bertizko Lorategian. Zail da sinesten gehienek 90urte baino gutxiago dutela.

Libanoko zedroa: seguruenera, Bertizen argazki gehiendituen arbola, izan ere, bakarrik egotearekin oso ikusgarriabaita. Ekialde Hurbilekoa da. Itxura eder eta dotore horrenga-tik Monumentu Naturala da.

Sekuoia luzea eta sekuoia erraldoia: Estatu Batuetako arbo-la horiek 100 metro luze izan daitezke eta 3.000 bat urte bizidaitezke. Bertizko sekuoiek ehun urtetik gora dute eta 40 batmetro luze dira.

"Kontu asko zabaldu dira zuhaitz honi buruz, antzinakomarrazkiak, fantasiazko litograbatuak, deskubritu zenetik.Argazkietan, tunela irekita dute enborrean eta dilijentziak etaautoak iragaten dira bertatik. Zuhaitz handienak tantai ikara-garriak dira; esaten denez, baten motzondoarekin 32 dantza-ri bikoterendako pista egin zuten. Zuhaitz erraldoi horiek des-kubritu zirenean, ustez eta zurak propietate onak zituela,kupida gabe hasi ziren botatzen, eta Estatu BatuetakoGobernuak babestu behar zirela erabaki zuen. Horregatik,Parke Nazional deklaratu zituen sekuoien mendiak, hala nola,Sekuoien Parke Nazionala eta Tximeleten Parke Nazionala."

ZUHAITZ ARROTZENAK

Eskualdeko eta, batez ere,Bertizko ezaugarri klima-tikoak direla eta, gureinguruan izaten ez direnespezieak aurki ditzake-

gu, ederki asko haziakParkeko landarediaren babese-

an.

Ginkgo biloba edo berrogei ezku-tuen zuhaitza: Txinako arbola berezi hori Landare Erreinukozuhaitz espezie zaharrena da, gizakia lurrean agertu bainolehenagokoa. Haizemaile ireki baten itxurako hostoagatik etaudazkenean, hostoak galdu aurretik, hartzen duten kolorehoriagatik da Parkean bisitari gehien dituen zuhaitzetako bat."Misterio asko izan dira zuhaitz honen inguruan. Txinatarreneta japoniarren sineskeria da suak ez duela ginkgoa erretzen,hala baitirudi frogatu zela 1923an, lurrikara batek Tokio hon-datu ondoren sutea biztu zenean. Su horrek ia dena hondatuzuen, ginkgo handi eta ugariz inguratutako tenplo garrantzi-tsu bat izan ezik. Hortik sortu zen ideia, sua hurbiltzean adareta hostoek erretzea galarazten duen hezetasun bat botatzendutela dioena."

"Taxodium" zingiretako altzifrea: konifero bitxi hau, altzifresoildua ere deitzen dena, neguan hostoa galtzen duelako,Mexikoko Golkoko zingiretan eta ur baz-terrean bizi da, lurrak oxigeno gutxiduen tokietan, alegia. Horrenga-tik, sustraietan koskor batzuk(neumatoforoak) ateratzen ditu,enborretik metro askotara ba-tzuetan, arnastu ahal izateko.

Zefalotejoa: bada espezie horretako zuhaitz bat baka-rra Lorategian, ur jauzitik hurbil. Orain dela urte batzukdesagertutzat eman zen, baina Txinan eta Japonian iraun dubizirik. Haginarenak bezalako hostoak ditu, baina handiagoak.

Banbu berdea: Txinako landare tropikal hau Bertizen dagoenespezie ikusgarrienetako bat da. Lorategiko aintziraren ingu-ruan dago, jungla txiki bat osatuz. Maiatza amaieran edo ekai-na hasieran, errizomatik hasten zaizkio kanaberak hazten,oso azkar gainera (baita 10 zentimetro ere egunean), etaabuztu amaieran gelditzen da 8 edo 10 metrorekin. Jatorriko

Page 53: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

herrian, 150 urtean behin loratzen dira ondoren hiltzeko.Gero, hazien bidez ugaltzen dira. Oso ezaguna da panda hart-zak ez duela kanabera hori besterik jaten, eta guztiz beha-rrezkoa duela bizirik irauteko.

ESPEZIE UGARIENAK

Badaude zuhaitz eta zuhaixka batzuk, arrotzak zein bertakoak,Lorategi guztian hazi eta banatuta daudenak.

Txinako palmondoa: Ekialdeko Asia, Birmania, Txina etaJaponiakoa da. Edozein lurzorutan hazten denpalmondoa da; gogorra da oso, hotz, elur etaizotzaren aurrean, baita 10 gradu zero azpitikegonda ere, erabat hazita dagoenean.Aldiz, ez du gustuko beroa, oso gauzabitxia palmondo batentzat. Oso gogorrada haize handiaren aurrean, baita intsektueneta gaitzen aurrean ere. Lorategiko bide etabidexka guztietan Txinako palmondo asko ikus-ten dira. Berez ugaltzen dira eta udaberrian lore-sorta hori handiak ematen dituzte.

Ezkiak: badira mende batzuk ezkiak lorategietanlandatzen direla. Udan, bere loreek usain gozoaematen dute. Horiekin prestatzen da ezki infusio ezaguna.

Erramua: zuhaixka biribilduak osatzen ditu. Gerezi-erramua,hostoek besterik pentsarazten badigute ere, gerezi eta aranenfamiliakoa da. Eremu mediterraniarrekoa izanik, lorategi guz-tian barna dago palaxu gisa edo zuhaitz txikiak emanez.

Idi-bihotz arbola: Kanadakoa eta Estatu Batuen iparraldekoada zuhaitz eder hau. Zuzen hazten da eta altura handia har-

tzen du. Magnolioen familiakoa da, eta udaberrian usaingozoko lore handiak ematen ditu, tulipan txikiak bezalakoak.Lorategian dagoen tulipa arbola handienetako bati tximistabat erori eta goiko aldea desegin zion eta azala goitik beheraireki.

LOREAK

Kameliak: zuhaixka horiek aise hazten dira hemen eta negu-ko izozteak bigunak direla adierazten dute, ekialdekoak izanikoso hozperak baitira. Beren loreak, bakunak zein bikoitzak,kolore askotakoak dira: txuri-txuriak batzuk, gorriak bestebatzuk, larrosa kolorekoak beste batzuk. Neguan loratzendira, otsailetik apirilera arte. Lorategian 70 urtetik gorakokameliak daude.

Errododendroak eta azaleak: errododendroak ez du hostoagaltzen; azaleak bai, ordea; baina biak dira ikusgarriak loretandaudela. Barreneko landare gisa ere landatzen ahal dira, osoahulak baitira neguko hotzen aurrean. "Loreen pasealekuan"daude Lorategiko ederrenak. Hortxe bertan dira beste espezieasko: salbiak, alegriak, petuniak, daliak, begoniak,...

Judasen arbola: zuhaitz honek izen arrunt bat baino gehiagoditu, tradizio edo istorio baten edo beste baten arabera.Amodio arbola ere deitzen zaio, hostoen bihotz itxuragatik,antza. Herriaren sineskeria da Judas Iskariotek arbola haue-tako batean urkatu zuela bere burua eta horregatik haztenomen da okertua. Orobat, Kristok arbola horretan malkoakisuri zituela esaten da eta horregatik adar eta adaska guztie-tan loratzen dela.

Bertiz

Ingurugiroa

53Informazio txostena

Page 54: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 54

Ingurugiroa

Informazio txostena

1.4. ARRASTOEN JOKOAArrastoak:

1. Tarzanek niri esker egiten zuen jauzi zuhaitz batetik bestera. ................................................................................................

...................................................................................................................................................................................................

2. Lorategiko handiena eta potoloena naiz.................................................................................................................................

...................................................................................................................................................................................................

3. Hemendik igaroz gero, busti gabe zaude beste aldean. .........................................................................................................

...................................................................................................................................................................................................

4. Freskoa eta gardena naiz, eta jendearen eta animalien egarria asetzen dut. ..........................................................................

...................................................................................................................................................................................................

5. Luze eta estuak gara eta gure hostoak panda hartzaren janari dira. .....................................................................................

...................................................................................................................................................................................................

6. Zingiretako altzifrea naiz. Badut zerbait bitxirik?....................................................................................................................

...................................................................................................................................................................................................

7. Nire hostoek haizemaileak dirudite; Txinatik heldu naiz, eta aspaldian dinosauroen janari izan nintzen. ...............................

...................................................................................................................................................................................................

8. Hona iristean, ura botatzen ari den haur bat ikusiko duzue. .................................................................................................

...................................................................................................................................................................................................

9. Isilik egonez gero, uraren murmurioa entzungo duzue..........................................................................................................

...................................................................................................................................................................................................

10. Iluna eta txikia naiz, eta nire barrenetik behar duzue igaro ibilbideari jarraitzeko.. .............................................................

...................................................................................................................................................................................................

11. Hirugarren solairuraino igoz gero, ura, zuhaitzak eta etxeak ikusiko dituzue.......................................................................

...................................................................................................................................................................................................

12. Gure txioak aise entzungo dituzue, baina ikusi... .................................................................................................................

...................................................................................................................................................................................................

13. Orain paseatu eta atea bilatu................................................................................................................................................

...................................................................................................................................................................................................

Page 55: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

55Informazio txostena

Interpretaziozentroa

SARRERA

Page 56: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

2. JARDUERETARAKO MATERIALA

2.1. Irakasleen Laguntza Zentroetan bada karpeta batBertizko Jaurerriko Natur Parkeari buruz, material hauez gainbeste baliabide hauek dituena:

–Bertizko Partzuergo Turistikoaren mapa

–Ibar kantauriarren gida, Bertizko Partzuergo Turistikoarena

–Bertizko Natur Parkearen bideoa

–Bidasoako izokinaren bideoa

–Bertizko Natur Parkearen liburuxka eta planoa

2.2. Informazio Txosten honetan beste material lagungarribatzuk ere sartu ditugu, proposatzen dizkizuegun jarduerakegiteko:

–"Joakina izokina" jokoa

–Uraren ekosistemaren ilustrazioa.

JOAKINA IZOKINA

Izokin baten bizitza simulatzen da jokoan. Izokin horrek gureingurunean ohikoak diren giza jardueren ondorioei eginbehar die aurre bere ibaian. Egunero ingurunean sortzenditugun ondorioen gainean gogoeta egiteko eta eztabaidatze-ko balio izatea nahi genuke.

Behar den materiala:

–Arrain-ontzi bat.

–Izokin bat. Ikasgelan eskuz egin daitekeen arrain bat. Ahalbada, uretan hondoratzen dena eta hari batetik tiraka mugi-tzen dena, bizi itxura egiteko.

–Pote edo botilla txiki bat, lurra, xaboia, koloratzaile gorrizta-ren bat, zaborra, e.a. Hau da, errealitatea simulatzekoarrain-ontzira botako diren gauzak.

–Sarrera: irakasleak irakurriko duen testu txiki bat.

–Fitxak (guk proposatzen ditugun bostak edo ikastetxeareninguruko errealitatera egokitu daitezkeenak.).

Taldea nola banatu:

–ikasle batek Joakina izokinari eutsiko dio arrain-ontzian

–beste batzuk fitxak irakurriko dituzte

–beste batzuk gauzak botako dituzte arrain-ontzira

Nola egin:

1. Materiala prest dagoela, irakasleak sarrera irakurriko du(ipuin modukoa) jokoa hasteko:

Joakina izokin gazte bat da, orain bi urte inguruBertizen jaio zena. Orain, Groenlandiako ur ho-tzetara joan behar du. Bertizen zoriontsu biziizan da, jakina!... ur garbi freskoa, arrantzalerikez....PARADISUA

Ikus dezagun nola biziko den Joakina Bertiztikkanpo, bere abentura luzean Iparreko itsasoetara.

2. Ikasle batek lehen fitxa irakurri eta beste batek hark aipa-tzen duen produktua botako du arrain-ontzira (pote bat,oraingoan).

Gero, ozenki galdetuko du:

Nola dago Joakina izokina?

Taldeko kide guztiek eman ahalko dute iritzia.

3. Gainerako fitxekin gauza bera eginen da.

4. Fitxa guztiak irakurri ondoren, eztabaida hau egin daiteke:–nola dago Joakina–ikusi duguna egitan gertatzen den edo ez–zerbait egin ote dezakegun egoera aldatzeko, e.a.

Oharra: erabiltzen den materiala ez da kutsagarria izanen;kontuan hartu behar da, behin jokoa amaiturik, desegin behardela edo beste zerbaitetan erabili, e.a.

Bertiz 56

Ingurugiroa

Informazio txostena

Page 57: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

57Informazio txostena

1

Oh, oh! Hara Joakinaren lehen arazoa:gaur Bertizera etorri diren......................ikastetxeko haurrek pote bat bota duteuretara eta buruan jo.

(bota potea)

Nola dago JOAKINA IZOKINA?

3

Orain Joakina herri batera iritsi da, etajendea arropa garbitzen ari da errekan.

(bota xaboia)

Nola dago JOAKINA IZOKINA?

5

Herri handi baten ondotik pasatzean,Joakinak zerbait arraro ikusi du: ura gorridago, eta hezurrak, ilea,... dago.Abere hiltegi bat da.

(bota koloratzailea)

Nola dago JOAKINA IZOKINA?

4

Hara lantegi handi bat ur bazterrean!... etasubstantzia zikin batzuk datoz ibaira.

(bota zaborra)

Nola dago JOAKINA IZOKINA?

2

Bertiztik atera, eta obra handi batzuk ikusiditu Joakinak. Indusgailu handi batzuklurra mugitzen ari dira.

(bota lurra)

Nola dago JOAKINA IZOKINA?

Page 58: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 58

Ingurugiroa

Informazio txostena

Page 59: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

59Informazio txostena

4.3- Ibar Kantauriarretako hezkuntzako beste baliabide batzuei buruzko informazioa

3.1. Eskulangileak

• Kaikuak Francisco Larretxea Tel. 948 450 108 Sunbilla

• Ezkutuak eta Erlojuak Fernando Agerre Tel. 948 393146 Almandoz

• Eskumakilak eta Erlojuak Luis Madariaga Tel. 948 634 082 Arantza

• Erakusketa txiki bat Cesareo Soule Tel. 948 453 444 Arizkun(Fosilak, mineralak, antigoalak; lisakinak, erlojuak, e.a.)

• Pilotako goanteak eta Oinetakoak Florentino Ibarra Tel. 948 450 915 Labaien

• Forja Juan Ignacio Lanz Tel. 948 630 084 Bera(200 pta./laguneko)

• Forja Pedro Zapata Tel. 948 453 055 Arizkun

• Saskigintza Agustin Antxordoki Tel. 948 637 958 Igantzi(nahi dena eman)

• Goilare eta Karrakak Miguel Urroz Tel. 948 450 342 Oitz(nahi dena eman, geh. 30 lagun; tailer txikia)

• Zaharberritzea, tapizatzea, Iñaki Gallo Tel. 948 451 593 Zubietaerlojuak, teilatu-hegalak (1998ko udaberritik aitzina)

3.2 Nekazaritzako elikagaiak

• Esnekiak Lizun Tel. 948 450 862 Sunbilla(Gazta, 2 km. oinez, azarotik aitzina)

Mendialde Tel. 948 453 060 Amaiur(Gazta eta gaztanbera. Abendutik aitzina)

Autxitxia Tel. 948 452 372 Elbete(Gazta. Herritik 5 minutura, autoan)

Etxetxipia Tel. 948 580 111 Elizondo(Gazta, autobusa sartzen ahal da, pista estua)

Otsarra Tel. 948 634 165 Arantza(Gazta. Herritik 5 km-a; autoan etor daiteke; nahi dena eman)

Etxelekua Tel. 948 599 169 Urdazubi(Gazta. Autobusa sartzen ahal da. Ez da egiten ikusten; urte osoan)

Baztan Tel. 948 453 250 Arizkun(Gaztandegia. Nahi dena eman)

Carlos Mindeguía Tel. 948 450 621 Oitz(Gazta. Aurretik deitu)

Lantzibi Tel. 948 450 730 Legasa

Page 60: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 60

Ingurugiroa

Informazio txostena

• Okindegiak Retegui Tel. 948 452 186 Elizondo(Itxia astelehenetan)

Ruiz Tel. 948 450 037 Doneztebe(Goizetan bakarrik, 11:00ak baino lehen)

Arizkun Tel. 948 453 403 Arizkun(Aurretik deitu)

• Pateak Esarte Tel. 948 580 114 Elizondo

Pagola Tel. 948 630 054 Bera(Astelehen eta asteazken goizetan bakarrik)

• Sagardotegiak Larralde Tel. 948 452 121 Lekaroz

(José Ángel. Sagardoa egiten da; 580 520sagarrondoak, mota askotakoak, ditugu.Autobusa ezin da sartu, oinez edo mikrobusez etorri)

Baztan Likoreak Tel. 948 450 410 Arizkun(Zenbait likore nola egiten diren)

3.3 Beste batzuk

• Harpeak Urdazubi Tel. 948 599 241 10etatik 20ak arte

Zugarramurdi Tel. 948 599 170 9etatik 21ak arte599 060

Kilimiliklik antzerki taldea Tel. 948 599 226(Antzerki talde egonkorra, txotxongilo bidez sorgin ikuskizun bat antzezten duena)

• Aterpeak Arantza Tel. 948 634179

Beintza Labaien Tel. 948 450 014 Orbela

Doneztebeko Euskaltegia Tel. 948 451 555

Matxinbeltzenea Lesaka Tel. 948 948 637 796

Bertiz. BKZ Tel. 948 592 116 NarbarteTel. 948 592 322 Bertiz

Baztan hotela Tel. 948 580 050

• Herriko jatetxeak Urgain ostatua Tel. 948 592 063 Oronoz-Mugairi

Pierresenea jatetxea Tel. 948 592 043 Oronoz-Mugairi

Mugaire hotela Tel. 948 592 050 Oieregi

Page 61: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz

Ingurugiroa

61Informazio txostena

4.4- Bibliografia

–ARMENDARIZ MARTINEZ, F: "Espacios naturales protegi-dos de Navarra". Argit.: Nafarroako Gobernuko IngurugiroDepartamentua. Iruña 1995.

–ARROYO, T; JUANBELTZ, J.I. eta beste batzuk: " Geografíade Navarra. Guía de Navarra". Nafarroako Gobernua. Iruña1986.

–BASCONES, JUAN CARLOS; LOIDI, JAVIER: "Mapa deSeries de Vegetación de Navarra". Argit.: NafarroakoGobernuko Ingurugiro Departamentua. Iruña 1995.

–BEGERANDI ECHEVERRIA, A.: "Especies protegidas y veda-das de Navarra". Panorama bilduma. Iruña, 1985.

–ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: " Navarra. Guíaecológica y paisajística". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa.Iruña, 1982.

–ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: " Navarra, natu-raleza y paisaje". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña,1980.

–ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: " Navarra, pase-os naturalistas I ". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña,1981.

–ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: " Navarra, pase-os naturalistas II". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña,1982.

–ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: " Atlas de avesnidificantes". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1985.

–ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: "Navarra desdeel aire". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1988.

–FLORISTAIN, A. eta beste batzuk: "Itinerarios por Navarra.Montaña". Argit.: Salvat. Lizarra. 1978.

–GARCIA BONA, LUIS MIGUEL: "Plantas comestibles: Guíade plantas y setas comestibles de desarrollo espontáneo enNavarra" Argit.: Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza etaBarne Departamentua. Iruña, 1994.

–GARCIA BONA, LUIS MIGUEL: "El paisaje vegetal". Argit.:Nafarroako Gobernua. Iruña, 1983.

–LARRAÑAGA, JON: "Euskal Herriko fauna". Argit.: Elhuyar.Gipuzkoa, 1996.

–NAVALLAS REBOLE, A: "Recorridos por Navarra I y II".Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1992.

–PEJENAUTE GOÑI, JAVIER: "El tiempo en Navarra". Argit.:Lehendakaritza eta Barne Departamentua. Iruña 1994.

–PURROY, F.J.: "Fauna navarra en peligro de extinción".Argit.: Diario de Navarra, Ediciones y Libros, S.A. Iruña,1972.

–BESTE BATZUK: "Gran enciclopedia de Navarra (11 liburu-ki)". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1991.

–Ingurugiro Departamentua. "Señorío de Bertiz". Lurralde etaEtxebizitza Antolamendua. Iruña, 1994.

–Bertizko Partzuergo Turistikoa: "Ibar lasaiak: Baztan,Bidasoa, Malerreka eta Bortziriak", 1993 "Bertizko MapaTuristikoa", 1995.

Page 62: Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Bertiz 62

Ingurugiroa

Informazio txostena