Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde

2
BIDEOAREN GOGOETA (Educación prohibida) Dokumental honek azaltzen duen moduan, hezkuntzak hainbat aldaketa izan ditu historia guztian zehar. Baina, aldaketa hauek ez dira haurren behar edo interesetara egokiturik eman, aldaketa hauek gobernu aldaketen ondorioz iritsi izan zaizkigu. Aldaketei dagokionez, azpimarratu nahi dut, haurrek ikastetxe batean igarotzen dituzten ordu kopurua. Garai batean, haurrak hezkuntza minimo batekin lanera bideratzen zituzten eta gaur egun, haurrek ikasteek iraupena luzea izan ohi da. Haurrak txiki txikitatik eskolarizatzen diran eta adin nagusitasuna lortu arte ez dute lanean hasteko aukerarik. Askotan galdetzen diot nire buruari, zein ote den haurrek hainbeste ordu, hainbeste urtez ikasgela batean igarotzearen funtsa eta uste dut, gizaki osok eraiki nahi dituztela gizartean berrikuntzak eman eta eboluziona ahal izateko. Hau da, haurrek denetatik ikastera behartzen dituzte, baina zenbat alferrikako gauza? Dokumentalean azaltzen den moduan, zertarako balio digu logaritmoak erabiltzen ikasteak? Nik ustez, haurrei libreki esperimentatzen aukera gehiago eskaini beharko litzaieke eta nahiz eta, denetatik ikasi behar dela uste dudan, alferrikako gauza alde batera utziko nituzke. Aipagarria iruditzen zait, lehen esan bezala lehen haurrak berehala lanean hasten zirela eta orain, denbora asko ikasten pasatzeaz gain, beraien notek garrantzitsu handia dutela. Haur askok, azterketetan ateratzen dituzten emaitzak beraien identitate moduan izaten dituzte, hau da, azterketetan nota

Transcript of Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde

Page 1: Bideoaren gogoeta, Maialen Ugalde

BIDEOAREN GOGOETA

(Educación prohibida)

Dokumental honek azaltzen duen moduan, hezkuntzak hainbat aldaketa izan ditu historia

guztian zehar. Baina, aldaketa hauek ez dira haurren behar edo interesetara egokiturik eman,

aldaketa hauek gobernu aldaketen ondorioz iritsi izan zaizkigu.

Aldaketei dagokionez, azpimarratu nahi dut, haurrek ikastetxe batean igarotzen dituzten ordu

kopurua. Garai batean, haurrak hezkuntza minimo batekin lanera bideratzen zituzten eta gaur

egun, haurrek ikasteek iraupena luzea izan ohi da. Haurrak txiki txikitatik eskolarizatzen diran

eta adin nagusitasuna lortu arte ez dute lanean hasteko aukerarik. Askotan galdetzen diot nire

buruari, zein ote den haurrek hainbeste ordu, hainbeste urtez ikasgela batean igarotzearen

funtsa eta uste dut, gizaki osok eraiki nahi dituztela gizartean berrikuntzak eman eta

eboluziona ahal izateko. Hau da, haurrek denetatik ikastera behartzen dituzte, baina zenbat

alferrikako gauza? Dokumentalean azaltzen den moduan, zertarako balio digu logaritmoak

erabiltzen ikasteak? Nik ustez, haurrei libreki esperimentatzen aukera gehiago eskaini beharko

litzaieke eta nahiz eta, denetatik ikasi behar dela uste dudan, alferrikako gauza alde batera

utziko nituzke.

Aipagarria iruditzen zait, lehen esan bezala lehen haurrak berehala lanean hasten zirela eta

orain, denbora asko ikasten pasatzeaz gain, beraien notek garrantzitsu handia dutela. Haur

askok, azterketetan ateratzen dituzten emaitzak beraien identitate moduan izaten dituzte, hau

da, azterketetan nota onak ateratzen dituen ikaslea goraipatu da eta Aurrera jarraitzen du eta

txarrak dituena baztertu egiten da, dokumentalean esaten den bezala. Hau ez zait ongi

iruditzen, haurrek ez lukete azterketa batean guztia jokatu behar, egia da banakako ariketa bat

edo beste beharrezko dela haurraren ezagutza mailak neurtzen, baina haur bat ez bada

gainontzekoen mailara iristen laguntza gehiago eskaini beharko zait.

Hau guztia esanda, aipatu dezaket, gizarte honek teknologia berriak sartzen dituguen heinean

eta gizarteak garatzen garatu orduko, honek hezkuntzan eragin handia izango duela iruditzen

zait. Gizartearen beharren arabera aldatzen da hezkuntza eta honela geroz eta gehiago

eskatuko zaie haurrei, gizartearen esklabu bihurtu arte.