BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera,...

12
1 BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU SOZIALA 2019ko MAIATZA ABIZENAK ETA IZENA: ____________________________________________________ SINADURA: DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN HEZKUNTZA SAILA

Transcript of BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera,...

Page 1: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

1

BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA

PROBA LIBREA

EREMU SOZIALA

2019ko MAIATZA

ABIZENAK ETA IZENA: ____________________________________________________

SINADURA:

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

HEZKUNTZA SAILA

Page 2: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

2

Lehen zatia Galdera bakoitzak 0,25 puntu balio du.

Puntuazioa, guztira: 4,5 puntu.

1. Definitu zein den NATO siglen esanahia:

2. Adierazi zein eguraldi aurreikusten den ondorengo mapa meteorologikoan, Islandiarako.

3. Zein da Diplomaziak herrialdeen artean duen zeregina?

Page 3: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

3

4. Azaldu labur-labur zein desberdintasun dagoen gehiengo osoaren eta gehiengo soilaren artean, bozketa bat egiten denean.

5. Zein desberdintasun dago Estatu Kolpe baten eta Pronuntziamendu baten artean?

6. Mapamundian, inguratu zirkulu batez ondorengo toki hauek:

Arabiar penintsula Alaska Patagonia Groenlandia Madagaskar

Iturria: http://vanstrotterstore.com

Page 4: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

4

7. Zein da “utopiaren” eta “distopiaren” arteko desberdintasuna?

8. Labur-labur, eman itzazu “Oinarrizko Errenta Unibertsalaren” aldeko edo aurkako

argudioak.

Alde: Aurka:

Page 5: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

5

9. Ekonomia Ituna eta Kupoa Erdi Aroan desagertu ziren Euskal Autonomia Erkidegotik, ala oraindik ere indarrean jarraitzen dute?

10. Antolatu kronologikoki datu historiko hauek eskuineko zutabean.

Berlingo Harresia erori zen

J.F. Kennedy presidentea hil zuten

Gorbatxov SESBeko presidente bihurtu zen

Andropov hil zen, eta, haren ondoren, Txernenko sartu zen SESBeko gobernuan

Carter Estatu Batuetako presidente izendatu zuten

Page 6: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

6

11. Zein gertakari historiko islatzen du irudi honek?

12. Historiaurreko zein kulturatakoak dira irudian agertzen diren hondar arkeologikoak?

Page 7: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

7

13. Ordenatu kronologikoki Euskal Autonomia Erkidegoaren historiako datu eta data hauek.

1 Lehen Karlistaldia

2 Jose Antonio Agirrek aurreneko Eusko Jaurlaritza osatu zuen

3

Gatzaren matxinada Bizkaian

4 Ekonomia Ituna sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoan

5 Bergarako Besarkada sinatu zen

6 Banco de Bilbao banketxea sortu zen

14. Bigarren Mundu Gerran, bi bando egon ziren elkarren aurka (Ardatzeko Potentziak eta Aliatuak). Aipa itzazu bando horietako bakoitzeko BI herrialde.

Ardatzeko Potentziak Aliatuak

15. Lotu pertsonaia eta gertakari historiko hauek:

1 J. Carter

IAEE eta EEE

2 Patricio Lumumba

Camp David-eko hitzarmenak

3 Mao Zedong

Alemaniaren eta SESBen artean erasorik ez egiteko ituna

4 Molotov

Kongoko independentzia

5 Jean Monnet Iraultza Kulturala

Page 8: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

8

16. Zein pintura-generotakoa da obra hau?

17. Deskribatu labur-labur Euskadiko klima “ozeanikoaren” ezaugarriak.

Page 9: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

9

18. Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), nazioarteko zein babes izan zituen Franco jeneralaren bando matxinoak, eta zeintzuk, berriz, Errepublikako Gobernuak?

- Franco jenerala: - II. Errepublikako Gobernua:

Page 10: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

10

Bigarren zatia Irakurri testu hau, eta erantzun galderei.

Puntuazioa, guztira: 3 puntu

Egunero-egunero, milaka ume behartzen dituzte oso lan gogorrak egitera.

Agian, zeure buruari galdetuko diozu zein ote den haur-esplotazioaren eta lanaren arteko

muga, eta zeintzuk ote diren adin jakin bateko ume batek modu osasungarrian egin ditzakeen

lanak.

Garrantzitsua da kontuan izatea umeak zenbat ordu igaro behar dituen lan horretan, bai eta

zeintzuk diren lanaren atzean dauden helburuak ere.

Bestetik, haurtzaroaren barruan adin-tarteak daude, eta ez da gauza bera 4 urteko ume bat lan

gogor batean, eta hamaika urteko bat limonada saltzen.

Hala ere, Lanaren Nazioarteko Erakundea oso argia da Haurren Lana definitzeko orduan:

Haurrei haurtzaroa modu naturalean bizitzen uzten ez diena da. Lan horiek ez diete

haurrei modu egoki eta duinean garatzen uzten.

Eguneroko ekintzei buruz ari garela, haurren lanak ondorio hauek ditu:

Ez die aukerarik ematen behar bezala eskolatzeko. Eskolara modu

erregularrean joaterik ez dutelako edo ikasteko denbora gutxi dutelako,

ikasketa-prozesua eten edo hondatu egiten da.

Arriskuan jartzen du haurraren integritate fisikoa eta osasun mentala.

Batzuetan, lanak eskatzen duen ahalegin fisikoa haurrak jasan dezakeena

baino handiagoa izaten da. Era berean, eta hau ere oso garrantzitsua da,

umearen osasun mentala arriskuan jartzen da; izan ere, umea ez dago

psikologikoki prestatuta bizi beharko dituen egoera batzuetarako.

Haurraren harreman pertsonalei eragiten die. Lan fisikoak denbora kentzen

die umeei beren parekoekin jolasteko eta elkarreraginean aritzeko, eta

jarduera horietan aritzea funtsezkoa da garapen egokia izateko.

UNICEFek emandako datuen arabera, 5 eta 14 urte bitarteko 150 milioi ume inguruk egiten

dute lan mundu osoan.

Azken urteotan, zifra hori murriztuz doa, baina, edonola ere, oso kopuru altua da.

Page 11: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

11

Haur horien banaketa geografikoa aztertuta, Afrika da zerrendaren buruan agertzen den

kontinentea. Batez beste, Afrikako lau umetik bat aritzen da haurren lanean.

Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan

ordainduan.

Latinoamerikan, zifra hori murriztu egiten da: hamarretik batek egiten du lan.

Mundu mailan, haurren lanean aritzen diren umeen kopurua beherantz doa, apurka-apurka.

Alabaina, Afrikan, kopuruak goraka jarraitzen du.

Herrialdeko kulturaren, hango maila sozioekonomikoaren eta toki horretako gizarte-politikek

duten zorroztasunaren arabera, Haurren Lana modu desberdinetan agertzen da.

Haurren lanik txarrenetakoa esklabotza-egoera argiak ezartzen dituena da. Kasu

horretan, haurrak familietatik bereizten dituzte eta soldata txikia jasotzen dute edo

soldatarik ez, elikagaiaren truke lan eginda.

Alberto Rubín Martín

© Lifeder 2018

GALDERAK:

1. Idatzi titulua artikuluari. 2. Adierazi zein den testuaren ideia nagusia. 3. Azaldu testuko esapide hauen esanahia:

Adin-tarteak. Denbora kentzen die umeei beren parekoekin jolasteko eta elkarreraginean

aritzeko. Haurren lanik txarrenetakoa esklabotza-egoera argiak ezartzen dituena da.

Kasu horretan, haurrak familietatik bereizten dituzte eta soldata txikia jasotzen

dute edo soldatarik ez, elikagaiaren truke lan eginda.

4. Azaldu zein iritzi duzun paragrafo honi buruz, argumentuak emanez:

“Haurrei haurtzaroa modu naturalean bizitzen uzten ez diena da. Lan horiek ez diete

haurrei modu egoki eta duinean garatzen uzten”.

Page 12: BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA EREMU … · Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan ordainduan. Latinoamerikan,

12

Hirugarren zatia: Lan-mundua

Galdera bakoitzak 0,5 puntu balio du. Puntuazioa, guztira: 2,5 puntu.

1. Azaldu labur-labur “enplegu betea” terminoaren esanahia.

2. Definitu labur-labur "urte-sasoiko langabezia” terminoa.

3. Zer esan nahi du “bidegabeko kaleratze” terminoak?

4. Zer esan nahi du “laneko arrisku” terminoak?

5. Definitu ezazu “prebentzioko ordezkari” terminoa.